You are on page 1of 33

ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko

Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 249

5. kapitulua
Botere konstituziogilea
Ekuadorreko prozesu konstituziogilean
(2007-2008)
Venezuela eta Boliviako kasuetan bezala, Ekuadorreko historian ere ez egon-
kortasun politiko-instituzionala da nagusi. Estatu kolpeak, diktadurak, edota
de factozko gobernuak noiznahi topa daitezke herrialdeko bizitza politikoan,
eta baita horien ondoriozko gobernuen neurrirako konstituzioak ere. Ayala
Mora historialariaren ustetan, Ekuadorrek benetako «errekorra» du konstitu-
zio berrien onarpenari dagokionez868 . Herrialdeak, 1830. urtetik azken proze-
su konstituziogilera arte 19 konstituzio ezberdin izan ditu, eta 2008koa beraz
hogeigarrena litzateke869.
Ávila Santamaríak egiten duen sailkapenari jarraiki, horietatik lehen 12ak,
konstituzionalismo liberal-kontserbakorraren barruan sailka litezke: herritar-
tasun osoa gizonezko aberatsei soilik onartzen zitzaien (lurjabeak, merkatari
aberatsak, bankeroak, industria gizona handiak...), praktikan hauenak zirelarik
ordezkaritza kargu guztiak (eta herri subiranotasuna bera ere). «Herria» soilik
kriollo ilustratu eta boteredunek osatzen zuten; indigenak, Afrikako esklaboen

868
AYALA MORA, Enrique, Ecuador patria de todos, Universidad Andina Simón Bolivar / Corpo-
ración Editora Nacional, Quito, 2004, 190. or.
869
Testu Konstituzional guztiak Ekuadorreko Kantzelaritzaren web orrian kontsulta daitezke. Ikus:
http://www.cancilleria.gob.ec/constituciones-del-ecuador-desde-1830-hasta-2008/ (azken
kontsulta: 2016-01-14).

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 249 21/9/16 08:29:53


ISBN: 978-84-7777-499-0
250 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

oinordekoak, mulatoak, zanboak eta bestelakoak hiritartasun errealik gabe


geratzen ziren bitartean870.
1906ko Konstituzioak garai konstituzional berri bat ireki zuen herrialdean;
konstituzionalismo liberal-laikoarena. Horrela, estatuaren eta Elizaren arte-
ko bereizketa ezarri egin bazen ere, herritartasuna murriztua izaten jarraitu
zuen, eta gainera, eredu politiko presidentzialista-autoritarioa mantendu egin
zen871.
Hurrengo aldaketa kualitatiboa ez zen 1929. urtera arte heldu. Urte hartan
konstituzio berri bat onartu zen, herrialdean konstituzionalismo legal-liberal-
sozialaren aroa irekiz. Liberala zela esaten da, eredu ekonomiko indibidual
eta pribatuaren alde egiten zelako, estatu minimoaren alde, eta betiere he-
rritartasun murriztuarekin. Baina baita soziala ere, fase honetan hasi zirelako
eskubide ekonomiko, sozial eta kultural batzuk onartzen (hasieran lan eskubi-
deak eta 1945etik aurrera gizarte segurantza, osasuna, hezkuntza…). Gaine-
ra, estatuak ekonomian rol aktiboagoa hartu zuen bere gain, nekazal errefor-
ma bideratu zen (1963), jabetzaren erantzukizun soziala onartu zen eta abar
luze bat. 60. hamarkadaren bukaeran baina, erregimen antikomunistek eta
autoritarioek hartu zuten indarra, eta horrela, 1967ko Konstituzioan interes
pribatuak eta klase sozial gutxiengoen pribilegioak indarrez sartu ziren berriz
ere herrialdeko carta magnara. Petrolioaren agerpenak tendentzia areagotu
besterik ez zuen egin hurrengo urteetan872.
Gauzak horrela, hurrengo fasea konstituzionalismo neoliberalarena izan
zen, eta estatuaren demokratizaziorako trantsizioaren fasearekin parekatu
daiteke. Fase hau 1979ko Konstituzioarekin hasten da, merkatu ekonomia pla-
nifikatu bat indarrean jartzeaz aparte, eskubideen katalogoa eta hiritartasuna
zabaldu egiten zituena (adibidez analfabetoei). Ekuadorrek, Latinoamerikako
beste herrialde askok egin zuten moduan, Washingtongo kontsentsua873 be-

870
ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El neoconstitucionalismo transformador. El Estado de derecho
y la Constitución de 2008, Abya-Yala, Quito, 2011, 87-88. or.
871
Ibid., 89. or.
872
Ibid., 89-90. or.
873
Peña Lillok horrela deskribatzen du zer den Washingtongo kontsentsua deiturikoa: «Los
nuevos gobiernos que saldrán de las dictaduras (aliados incondicionales de las políticas
de Washington) aplicarán un modelo económico inspirado en la teoría de Milton Friedman,
que tenía como objetivo principal para América Latina la liberalización del comercio, de los
mercados, la desregulación económica, la flexibilización laboral, la reducción de la inter-
vención del Estado y una campaña acelerada y generalizada de privatizaciones y de ajustes
estructurales, aduciendo que el Estado no tiene vocación ni competencia para las activida-
des empresariales. Fue un modelo económico que en muchos países se impuso con de-
rramamiento de sangre —después de dictaduras violentas—, sin acuerdos democráticos,
sin participación ciudadana, impuesto de «arriba hacia abajo», mediante acuerdos entre las
grandes cúpulas. Estos gobiernos neoliberales impondrán un modelo completamente des-
politizado y sus constantes y nefastos desaciertos serán los promotores del fortalecimiento
y desarrollo de las organizaciones sociales tanto de Bolivia como de Ecuador. Desde este
periodo de dictaduras «la democracia ya no va a discutir racionalmente en medio de la opi-
nión pública diferentes propuestas de destino para la República, sino que los designios del
capital acerca de cómo se deben solucionar los problemas de la sociedad van a imponerse

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 250 21/9/16 08:29:53


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 251
zala ezagutzen denarekin bat egin zuen garai honetan, eta horren erakusgarri
izan zen «Ekuadorreko herriaren gehiengo baten aurka» orotariko pribatiza-
zioei bidea ireki izana874.
Kutsu neoliberal honek arrasto nabarmena utzi zuen 1998ko Konstituzioan
ere; alegia, herrialdean XX. mendean onartutako azken konstituzioan. Berez,
eskubideen eta herrialdearen aniztasunaren onarpenari dagokionez aurre-
rapauso bat suposatu zuen, eta herrialdeko historian lehen aldiz zuzenbide
estatu konstituzionala indarrean jarri zuen gainera. Aitzitik, egindako aniztasu-
naren onarpenak eta eskubide aitorpenak ez zuen instituzionalizazioan itzul-
penik izan875. Hau da, Konstituzio aurreratua izan zen atal dogmatikoan baina
oraindik atzeratua atal organikoan876.
Eredu ekonomikoaren aldetik, aurrekoek jasotakoan sakondu zuen: kanpo
inbertsioa erakarri asmoz eta herrialdeko ekonomia prozesu globalizatzaileare-
kin batu nahian, azken hau guztiz liberalizatzea ahalbidetu zuen. Neurri hauek
guztiz baztertzaileak izan ziren populazioaren zati garrantzitsu batentzat, eta
horrela, zailtasun ekonomikoak agertu zirenean (1999ko banku krisian bezala),
Konstituzioan jasotako eskubideak promesa huts batean geratu ziren; betea-
razteko inolako bermerik gabe877.
Modu horretan heldu zen herrialdea 2007-2008ko prozesu konstituziogi-
learen aurrekarietara. Aurreko bi kapituluen egiturari jarraiki, eta alderaketak
erraztu asmoz, lau puntu nagusitan egingo da prozesuaren azalpena:
Lehen puntuan aipatu prozesuaren aurrekariak jorratuko dira, Ekuador mo-
mentu konstituziogile baten aurrean jarri zuten baldintza politiko, ekonomiko
eta sozialak zeintzuk izan ziren zehazteko ahalegina egingo delarik. Bigarren
puntuan, prozesua bera zabaltzeko urratsak aztertuko dira; ikusiko denez, Bo-
liviarekin baino, Venezuelarekin antzekotasun nabariak agertzen dira, Ekua-
dorren kasuan Presidentearen dekretu baten bidez deitu baitzen Asanblada
Konstituziogileari ateak irekiko zizkion herri galdeketa. Hirugarren puntuan
Asanblada Konstituziogileak egindako ibilbidea azalduko da (bere agindu kons-
tituziogileak, Asanbladaren Erregelamendua, eztabaida korapilo nagusiak...),
eta laugarrenean, azkenik, prozesuaren itxiera aztertuko da, erreferendum
konstituzionala, Konstituzio berriak botere konstituziogilea jasotzeko modua
eta orduan onartutako trantsizio erregimena azalduko direlarik.

directamente, sin pasar por la prueba de fuego de la reflexión política, del discurso racional,
es decir, a través de una «democracia» sin demos ni ágora y depurada de su concepto
central, el concepto de revolución». PEÑA LILLO, Julio E., «Procesos constituyentes en
el mundo andino. Bolivia y Ecuador en perspectiva comparada», OSAL, X, 25, CLACSO,
Buenos Aires, 2009ko apirila, 81-82. or.
874
RAMÍREZ GALLEGOS, Franklin, «Proceso constituyente y tránsito hegemónico», Análisis:
Nueva Constitución, ILDIS/FES/La Tendencia: revista de análisis político, Quito, 2008, 58. or.
875
ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El neoconstitucionalismo transformador…, op. cit., 91-92. or.
876
ECHEVERRÍA, Julio, «Plenos poderes y democracia en el proceso constituyente ecuatoria-
no», in: ECHEVERRÍA, Julio; MONTÚFAR, César (ed.), Plenos poderes y transformación cons-
titucional, Abya-Yala, Quito, 2008, 33. or.
877
ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El neoconstitucionalismo transformador…, op. cit., 92-93. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 251 21/9/16 08:29:53


ISBN: 978-84-7777-499-0
252 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

5.1. PROZESU KONSTITUZIOGILEAREN AURREKARIAK: EKUADORREKO


ERREGIMEN POLITIKOAREN KRISIA ETA RAFAEL CORREAREN
GARAIPENA

Aurreko kapituluetatik errepikatzen ari da momentu konstituziogileak krisi mo-


mentuak direnaren ideia. Elementu komun hori nabarmen ikusi da Venezuela
eta Boliviako kasuetan, eta Ekuadorri dagokionean ere, prozesuaren aurreka-
rietan krisi sakon bat bizi izan zela esan behar da. Ekuadorrek, argi esateko,
krisi politiko-instituzional, ekonomiko eta sozial sakona pairatu zuen prozesu
konstituziogilea baino lehenagoko urteetan, eta 1998ko Konstituzioaren bidez
gauzak aldatzeko saiakera mugatu bat egin bazen ere, ez zen helburua lortu.
Krisia bere horretan mantendu zen.

5.1.1. Krisi politiko-instituzional, ekonomiko eta sozial sakona


Krisiaren lehen eremuari dagokionez, mende aldaketaren garaian errepubli-
kako sistema politiko-instituzionala «deskonposizio egoeran» aurkitzen zela
esan behar da878, guztiz kolapsatuta879. Hamarkada batzuk lehenago, demo-
kraziarako itzuleran, gobernuen eta sistema demokratikoaren ahuldadea al-
derdi politikoen papera indartuz gainditzeko saiakera egin bazen ere (besteak
beste ordezkaritzaren monopolioa hauei emanez eta hautagai zein kandida-
tura independenteen presentzia debekatuz), azkenean Venezuelan Punto Fi-
joren ondorioz gertatu zenaren antzekoa gertatu zen Ekuadorren. Alderdiak
estatua eta herritarren arteko bitartekari bakar egin ziren880; alderdikeria, us-
telkeria eta segizio-zaletasuna orokortu egin ziren; alderdikraziaren aurkako
sentimendua biderkatuz joan zen881; eta gauzak horrela, alderdien ordezkaga-
rritasuna eta sistema politikoa bera (alderdien demokrazia) krisi sakon batean
sartu ziren882.
Horren lekuko dira, besteak beste, 1996 eta 2006 urteen bitartean uzkai-
litako hiru presidenteak (Bucaram 1997an, Mahuad 2000an eta Gutiérrez
2005ean); egondako zortzi gobernu ezberdinak; estatu botere ezberdinen era-

878
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su metamorfosis constituyente», in: SERNA DE LA GAR-
ZA, José María (koord.), Procesos constituyentes contemporáneos…, op. cit., 241. or.
879
ECHEVERRÍA, Julio, «La democracia difícil: neopopulismo y antipolítica en Ecuador», Iconos,
Revista de Ciencias Sociales, 27, FLACSO, Quito, 2007ko urtarrila, 28. or.
880
ORTIZ CRESPO, Santiago, «El contexto político de la Asamblea Constituyente en Ekuador»,
Institute for Research and Debate on Governance. On-line dokumentua.
881
ASTUDILLO, César, «Algunas reflexiones sobre el proceso constituyente de América Latina
con especial referencia a Ecuador», in: SERNA DE LA GARZA, José María (koord.), Procesos
constituyentes contemporáneos…, op. cit., 2009, 297. or.
882
ORTIZ CRESPO, Santiago, «Participación ciudadana: La Constitución de 1998 y el nuevo pro-
yecto constitucional», Iconos, Revista de Estudios Sociales, 32, FLACSO, Quito, 2008ko iraila,
14. or.; BREWER-CARÍAS, Allan R., «El inicio del proceso constituyente en Ecuador en 2007
y las lecciones de la experiencia venezolana de 1999», in: SERNA DE LA GARZA, José María
(koord.), Procesos constituyentes contemporáneos…, op. cit., 453. or.; ASTUDILLO, César,
«Algunas reflexiones sobre…», op. cit., 294. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 252 21/9/16 08:29:53


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 253
ginez bukatutako lau Gorte Gorenak; Kongresuaren eta Exekutiboaren eragin-
peko 3 Konstituzio Auzitegiak; alderdien zilegitasun galera latza eta abar luze
bat. Ikus daitekeenez, garai honetan ez zen bere mandatua normaltasunez
bukatu zuen estatu botere edo organorik egon apenas883.
Gainera, krisiaz jabeturik, 1998an hobekuntza batzuk zituen Konstituzio be-
rria onartu bazen ere884, honek ukitu gabe utzi zituen instituzioei zegozkien
funtsezko kontu asko: Exekutiboaren eta Kongresuaren arteko harremanak;
Konstituzio Auzitegiaren, Gorte Gorenaren edota Hauteskunde Auzitegiaren
independentzia; alderdi politikoen erregimena; hauteskunde sistema eta kon-
trol organoen arautzea eta abar. Elite politikoek, nonbait, ez zuten horretarako
borondaterik izan885.
Parte-hartze politikoari dagokionez, alderdien ondoan sistema oxigenatu-
ko zuten bestelako figura batzuk aurreikusi zirela esan behar da, hala nola,
mugimendu politikoak eta hautagaitza independenteak886. Alderdien ordezka-
ritzarako gaitasun ezari parte-hartze politikorako mekanismo ezberdinak txer-
tatuz erantzun nahi izan zitzaion, baina era mugatuan egin zen dena. Ez zen,
funtsean, ordezkaritza politikoaren arazoa konpondu887 eta sistema demokra-
tiko-ordezkatzaile hutsa zenaren oinarriak mantendu egin ziren888. «Su eten
iragankor» bat baino ez zela izan esan izan da889.
Krisi politiko-instituzionala baina, ez zen bakarra izan. Horrekin batera krisi
ekonomiko eta sozial gogorrak pairatu zituen herrialdeak; are gehiago, siste-
ma instituzionalak zuen zilegitasun galera masiboak lotura zuzena zuen horie-
kin, besteak beste pobreziaren orokortzearekin890.
80. hamarkadatik ezarritako izaera neoliberaleko neurri ekonomikoek on-
dorio latzak utzi zituzten herrialdean: zerbitzu publikoen eta baliabide natu-
ralen pribatizazioa, langabeziaren areagotzea, barne merkatuaren desegitea,
lanaren prekarizazioa, ekonomia informalaren zabalpena... 1999an gainera,
banku-sistema gainbeheran erori zen; gordailuen izoztea ezarri eta ekonomia
dolarizatu egin zen, herritarren gehiengo zabal baten egoera ekonomikoa la-
rriagotuz891.

883
ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El neoconstitucionalismo transformador…, op. cit., 92-93. or.
884
Hala nola, jatorrizko herrien eskubide kolektiboen aitortza, nazioarteko zuzenbidearen inkorpo-
razioa zuzenbidearen iturri sisteman, Konstituzioaren arau balioaren aitorpena edota deszen-
tralizazioan emandako urratsak.
885
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 242. or.
886
ASTUDILLO, César, «Algunas reflexiones sobre…», op. cit., 298. or.
887
Besteak beste hauteskundeen joko arauak bere funtsean aldatu ez zirelako, kontrolerako ins-
tituzioen tutela alderdikoia mantendu zelako edota alderdiak demokratizatu ez zirelako. MU-
ÑOZ LÓPEZ, Pabel, «De abril a diciembre, el recurrente simulacro de la Reforma Política»,
Iconos, Revista de Ciencias Sociales, 24, FLACSO, Quito, 2006ko urtarrila, 14. or.
888
ORTIZ CRESPO, Santiago, «Participación ciudadana: La…», op. cit., 14. or.
889
ORTIZ CRESPO, Santiago, «El contexto político…», op. cit.
890
VALDEROSOTO, Luis, «El nacimiento de una nueva clase política en el Ecuador», Iconos,
Revista de Ciencias Sociales, 28, FLACSO, Quito, 2007ko maiatza, 14. or.
891
ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El neoconstitucionalismo transformador…, op. cit., 101. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 253 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
254 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

Aurreko guztiarekin batera, herri indigenek pairatzen zuten egiturazko


bazterketa zegoen. Hauen egoera Bolivian gertatzen zenaren antzekoa zen,
Errepublikaren etorrerak ez baitzuen barne kolonialismoarekin bukatu892. Eta
formalki 1979tik sufragio unibertsala indarrean bazegoen ere, 1998ko erre-
formak bitarte aktore indigenek instituzioen ateak erabat itxirik izan zituztela
esan behar da893.
Testuinguru hartan, herri indigenen protagonismo bereziarekin894, herrita-
rren mobilizazio eta aldarrikapenak zabaldu besterik ez ziren egin, besteak
beste: gehiengoen barneratzea bazterkeriari amaiera emateko, natur baliabi-
deen nazionalizazioa895, eta pixkanaka-pixkanaka, konponbide orokor bat gau-
zatzeko prozesu konstituziogile baten ideia896.
Azken batean, urte haietan ez egonkortasuna egonkor egin zela esan behar
liteke897, eta baita instituzioen eta herritarren arteko oinarrizko adostasuna
(kontratu soziala) hautsi egin zela ere898.

5.1.2. Konstituzio aldaketak egin eta herri galdeketak antolatzeko aukerak


1998ko Konstituzioan
Urte haietako egoera politiko-instituzional, ekonomiko eta soziala hain larria
izanik, ze aukera eskaintzen zuen marko legalak bere aldaketarako?
Ekuadorreko 1998ko Konstituzioari erreparatzen bazaio, Venezuelako
1961eko Konstituzioaren kasuan bezala, Asanblada Konstituziogilea bezala-
ko tresna bat aurreikusten ez zuela ikus daiteke, ezta erreforma mekanismo
bezala ere.
Erreformarako prozedura Konstituzioaren 280-284. artikuluetan arautzen
zen. Ez zen erreforma totalaren edo partzialaren arteko ezberdintzerik egiten,
eta erreforma bi moduz gauzatzen ahal zen: Kongresuaren bidez ala herri kon-
tsulta bidez899 (280. art.).

892
CRUZ RODRÍGUEZ, Edwin, «Comparando movimientos indígenas. Bolivia y Ecuador (1990-
2008)», Iconos, Revista de Ciencias Sociales, 44, FLACSO, Quito, 2012ko iraila, 39. or.
893
Ibid., 42. or.
894
FERNÁNDEZ, Blanca S.; PUENTE, Florencia, «Configuración y demandas…», op. cit., 60. or.
895
Ibid., 50 or.
896
MARTÍNEZ DALMAU, Rubén, «El proyecto de Constitución de Ecuador, ejemplo del nuevo
constitucionalismo latinoamericano», IUS, 23, Instituto de Ciencias Jurídicas de Puebla A.C.,
Puebla (Mexiko), 2009, 268-269. or.
897
PACHANO, Simón, «Ecuador. Cuando la inestabilidad se vuelve estable», Iconos, Revista de
Ciencias Sociales, 23, FLACSO, Quito, 2005eko iraila, 37-44. or.
898
«La crisis política del país, inmersa dentro de una crisis nacional, se define como una indade-
cuación de sociedad e instituciones, de falta de relación orgánica entre sistema social y sis-
tema político. Se han deshecho los arreglos sociales que habíamos logrado los ecuatorianos
para adecuarnos a las instituciones y para adecuarlas a la sociedad. Cada país hace un arre-
glo social para adecuarse y adecuar las instituciones.» VALDEROSOTO, Luis, «El nacimiento
de…», op. cit., 17. or.
899
1998ko Konstituzioaren 280. artikuluak horrela zioen: «Art. 280.— La Constitución Política
podrá ser reformada por el Congreso Nacional o mediante consulta popular».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 254 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 255
Ekimenari dagokionez, diputatuek (beti ere Kongresuaren %20a edota
«bloke legegile» bat osatzen bazuten), Errepublikako Presidenteak, Justizia
Gorte Gorenak, Konstituzio Auzitegiak edota herritarrek beraiek (zentsuaren
%1ak) abiatu zezaketen erreforma prozedura, Kongresuan proiektu bat aur-
keztuz900 (281. art.).
Behin Kongresuan aurkeztuta, lehen eztabaida bat eman behar zen zei-
nean erreforma proiektuak beste edozein lege egitasmok egiten zuen trami-
tazio bera egin behar zuen. Hortik aurrera, urtebeteko itxaronaldia egin behar
zen gaia beste behin tratatu aurretik, eta orduan, urtebete hori igarota, 120
egunetako epea zabaltzen zen bigarren eztabaida bati ekiteko. Bigarren ez-
tabaida horretan 2/3eko gehiengoa lortzen bazen, erreformak aurrera egiten
zuen901 (282. art.).
Kasu batzuetan gainera, horri guztiari herri galdeketa gehitzen ahal zitzaion.
Eta ahal hitza azpimarratzen da aukera bat zelako, besterik ez, Presidentearen
fakultate bat, bi kasutarako aurreikusten zena902 (283. art.):
— Kongresuaren gehiengoak erreforma proiektua urgentziazko bezala kali-
fikatzen zuen kasuetarako.
— Kongresuak, urtebeteko epea behin gaindituta, erreformaren bigarren
eztabaidari ekiteko 120 egunak pasatzen uzten zituen kasuetarako.
Herriari kontsultatzeko aukerei dagokionez, bestalde, herri galdeketa lotes-
learen figura arautzen zuen Konstituzioak903 (103. art.). Konstituzioaren arabe-

900
1998ko Konstituzioaren 281. artikuluak horrela zioen: «Art. 281.— Podrán presentar proyectos
de reforma constitucional ante el Congreso Nacional, un número de diputados equivalente al
veinte por ciento de sus integrantes o un bloque legislativo; el Presidente de la República, la
Corte Suprema de Justicia, el Tribunal Constitucional o un número de personas en ejercicio
de los derechos políticos, cuyos nombres consten en el padrón electoral, y que equivalga al
uno por ciento de los inscritos en él».
901
1998ko Konstituzioaren 282. artikuluak horrela zioen: «Art. 282.— El Congreso Nacional cono-
cerá y discutirá los proyectos de reforma constitucional, mediante el mismo trámite previsto
para la aprobación de las leyes. El segundo debate, en el que se requerirá del voto favorable
de las dos terceras partes de la totalidad de miembros del Congreso, no podrá efectuarse
sino luego de transcurrido un año a partir de la realización del primero. Una vez aprobado el
proyecto, el Congreso lo remitirá al Presidente de la República para su sanción u objeción,
conforme a las disposiciones de esta Constitución».
902
Horrela zioen, hitzez hitz, 1998ko Ekuadorreko Konstituzioak: «Art. 283.— El Presidente de la
República, en los casos de urgencia, calificados previamente por el Congreso Nacional con
el voto de la mayoría de sus integrantes, podrá someter a consulta popular la aprobación de
reformas constitucionales. En los demás casos, la consulta procederá cuando el Congreso
Nacional no haya conocido, aprobado o negado las reformas en el término de ciento veinte
días contados a partir del vencimiento del plazo de un año, referido en el artículo anterior.
En ambos eventos se pondrán en consideración del electorado textos concretos de reforma
constitucional que, de ser aprobados, se incorporarán inmediatamente a la Constitución».
903
Horrela zioen, hitzez hitz, 1998ko Ekuadorreko Konstituzioak: «Art. 103.— Se establece la
consulta popular en los casos previstos por esta Constitución. La decisión adoptada será
obligatoria si el pronunciamiento popular contare con el respaldo de la mayoría absoluta de
votantes. El voto en la consulta popular será obligatorio en los términos previstos en la Cons-
titución y en la ley».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 255 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
256 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

ra hura deitzea Presidentearen ahalmena zen, eta bi kasutarako aurreikus-


ten zen: 1) Erreforma kasuetarako (283.2 artikuluari jarraiki); eta 2) Erreforma
kasuetatik aparte, «herrialdearentzat garrantzi bereziko gaiak» ziren kasueta-
rako904 (104. art.). Hortik aurrera, herritarrek beraiek ere antzeko gauza egin
zezaketen, baina hauteskunde errolda nazionalaren %8a ordezkatzen bazuten
soilik905 (105. art.).

5.1.3. Konstituzioan aldaketak egiteko saiakerak


Konstituzioak eskaintzen zituen aukerez baliatuz, konstituzio aldaketarako
saiakera ezberdin bi egon ziren 2007-2008 urteetako prozesu konstituziogilea
baino lehenagoko urteetan.
Lehen aukera Gustavo Noboa Presidenteak (2000-2003) sustatu zuen.
Noboa Presidenteorde izan zen Jamil Mahuaden gobernuan, eta 2000. ur-
tean, honen erorketaren ondotik, Errepublikako Lehendakaritza hartu zuen.
Hori egitearekin batera, herrialdeak pairatzen zuen egiturazko krisiaz jakitun,
eta blokeo egoera gainditu asmoz, erreforma egitasmo zabala aurkeztu zion
Kongresuari.
Gainera, nola lehen eztabaida bat eman eta gero Kongresuak ez zuen urte-
beteko epearen ondoren bigarrenik egin, bere erreforma egitasmoa herri kon-
tsulta lotesle batera eramateko aukera izan zuen (283. art.). Bere agintaldia
bukatzear zela eta, ordea, ez zuen egin, eta erreformak ez zuen aurrera egin.
Bere ondorengoak ere, Lucio Gutiérrezek (2003-2005), ez zuen Kongre-
suan gehiengorik lortu, eta hori horrela, ez zuen erreformarako urratsik eman,
baina bai ordea honen Presidenteorde izandako Alfredo Palaciok, 2005. urtean
militarrek lagundutako herri mobilizazio erraldoi batek Gutiérrez presidentea
kargutik kendu ondotik.
Hilabete batzuk lehenago, diputatuen gehiengo batek Gorte Goreneko
epaileak kargugabetuak zituen, gehiengo horri leialak zitzaizkion epaile be-
rri batzuengatik ordeztuz. Zurrumurrua zabaldu zen orduan mugimendu guzti
horrek ez ote zuen Abdalá Bucaram Presidente ohiaren (1996-1997) itzulera
helburu, eta halaxe konfirmatu zenean (Gorteak haren aurka emandako epaiak
ezeztatu zituenean), herriak Gutiérrez kanporatzea erabaki zuen. Izendatu be-
rriak ziren magistratuek beren karguak utzi behar izan zituzten, eta haien or-
dezko magistratuak izendatzeko mekanismo konstituzionalen faltan, Gorteak
urtebetez funtzionatzeari utzi zion.

904
Horrela zioen, hitzez hitz, Ekuadorreko 1998ko Konstituzioak: «Art. 104.— El Presidente de
la República podrá convocar a consulta popular en los siguientes casos: 1. Para reformar la
Constitución, según lo previsto en el Art. 283. 2. Cuando, a su juicio, se trate de cuestiones
de trascendental importancia para el país, distintas de las previstas en el número anterior».
905
Horrela zioen, hitzez hitz, Ekuadorreko 1998ko Konstituzioak: «Art. 105.— Los ciudadanos en
goce de derechos políticos y que representen el ocho por ciento del padrón electoral nacional,
podrán solicitar al Tribunal Supremo Electoral que convoque a consulta popular en asuntos de
trascendental importancia para el país, que no sean reformas constitucionales. La ley regulará
el ejercicio de este derecho».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 256 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 257
Urte hauetan, esan behar da, botere osoak izango zituen asanblada kons-
tituziogilearen ideia atxikimendu soziala gehitzen joan zen emeki-emeki, jen-
darte mugimendu eta mugimendu indigenan bereziki. Eta hori horrela izanik,
Palacio Presidenteak (2005-2007) kargua hartu eta berehala asanblada kons-
tituziogile bat deituko zuela iragarri zuen.
Halaxe egin zuen handik hilabete gutxira, 2005eko urriaren 17an, 705. De-
kretu Betearazlearen bidez906. Dekretuan herri kontsultarako deia luzatzen zen
(Hauteskunde Auzitegi Gorenari, beranduenez, 2005eko abenduan herri kon-
tsulta antolatzeko erregutzen zitzaion), Ekuadorreko herriak asanblada konsti-
tuziogile baten instalazioaren inguruan bere iritzia eman zezan. Hori egin ahal
izateko, Presidentea, Konstituzioaren 104. artikuluan bildutakoaz baliatu egin
zen, herrialdeari «garrantzi bereziko gaien inguruan galdetzea» ahalbidetzen
ziona907. Galdera, Dekretuaren lehen artikuluan bildurik, Venezuelan planteatu-
takoaren oso antzekoa zen:

Baimena ematen duzu nazioa itxuraldatu, Estatu Ekuadortarra berregituratu


eta Ekuadorreko herriak nahi duen Konstituzioa egiteko, honako Hauteskunde
Estatutuaren arabera hautatua izango den Asanblada Nazional Konstituziogile
baten instalazioa deitu dadin908?

Galderan bildu bezala, Dekretuak zazpi artikulutako Hauteskunde Estatutua


zekarren ere. 100 kidez osatutako asanblada bat aurreikusten zen. Alderdi po-
litikoek pairatzen zuten zilegitasun galeraren seinale, erdiak alderdi zein mu-
gimendu politikoek aurkeztuak eta beste erdiak jendarte zibilaren bultzadaz
aurkeztuko zirela ezarri zen (1. art.), eta horrekin batera, modu zabal batean,
ze pertsonek ezingo zuten hautatuak izan finkatzen zen: orokorrean, botere
eratuen ordezkari ziren pertsonak; baina horiekin batera, banku zein aseguru
etxeen superintendenteak, indar publikoaren kideak, edozein kultuko minis-
troak, komunikabideen jabeak eta abar. Eta hori gutxi balitz, 1998ko Konstitu-
zioa onartu zuen Asanblada Konstituziogileko kideak ere ez zuten hautatuak
izaterik izango, ezta aurretik kargugabetutako presidente edo diputatuak ere
(3. art.).
Estatutuak ez zion Asanbladari epe muga zehatzik finkatzen eta aukera
ematen zion bera izan zedin epemuga hori finkatuko zuena, betiere hautes-

906
Jatorrizko izena: Decreto Ejecutivo n.º 705, de 17 de octubre de 2005.
907
Herri galdeketaren marko legal osoa hurrengo artikuluekin eraikitzen zen: Konstituzioaren
104.2 eta 171.6 artikuluak; Hauteskunde Legearen 116.2 eta 117.1 artikuluak; Hauteskunde
Erregelamendu Orokorraren 130. artikulua eta Herri Kontsultaren zein Mandatuaren Ezezta-
tzearen Erregelamendua.
908
Hitzez hitz horrela zioen Dekretuak: «Artículo Primero: Convóquese a los ciudadanos con
derecho a voto para que se pronuncien en consulta popular sobre la cuestión contenida en
siguiente pregunta: ¿Autoriza usted que se convoque la instalación de una Asamblea Nacio-
nal Constituyente que transforme la nación, reestructure el Estado ecuatoriano y expida la
Constitución que anhela el pueblo del Ecuador; Asamblea que será elegida de conformidad
con el siguiente Estatuto Electoral?».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 257 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
258 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

kunde egutegia errespetatuz (4. art.). Funtzionamendu erregelamendu propio


bat onartzeko ahalmena ematen zitzaion gainera Asanbladari.
Argi ikus daitekeenez, Ekuadorreko Presidentearen jokabidea Chávezek
Venezuelan izandakoaren modukoa izan zen. Oso antzeko urratsa planteatu
zuten biek prozesua zabaltzeko: herriari zuzenean galdetu asanblada konstitu-
ziogile baten instalazioaren eta funtzionamenduaren inguruan erabaki zezan.
Aitzitik, Ekuadorreko Hauteskunde Auzitegi Gorenak ez zuen, kasu hone-
tan, Venezuelako Gorte Gorenak hartutako jarrera hartu, eta ebazpen baten
bidez Presidenteak eskatutakoa errefusatu zuen. Bere iritzian, 1998ko Konsti-
tuzioak ez zion Presidenteari horrelako herri galdeketarik antolatzeko aukera-
rik ematen, eta ondorioz, Dekretua «aplikaezin» deklaratu zuen909.
Presidenteak baina, ez zuen amore eman, eta azaroaren 30ean, 893. De-
kretu Betearazlea onarpenaren bidez ahalegin berria egin zuen910, herri gal-
deketa 2006ko urtarrilaren 22an finkatuz. Galdera aurrekoaren antzekoa zen
(sinpleagoa nahi bada):

Agindu egiten duzu hauteskunde unibertsal, zuzen eta sekretu batzuk deitu
daitezen estatua instituzionalki erreformatu eta Konstituzio berri bat egiteko
Asanblada Konstituziogile bateko ordezkariak hautatu daitezen911?

Galderarekin batera, Asanblada Konstituziogileko kideen hautatze-sistema


proposatu egiten zen, aurreko Estatutuarekin alderatuz ezberdintasunak gor-
detzen zituena. Besteak beste ezarri egiten zen Asanblada Konstituziogilea
deitua izan eta 125 egunera instalatuko zela, Hauteskunde Auzitegi Gorenak
mandatu hau bete beharko zuelarik912. Baina aginduak agindu, ez zen hori ger-
tatu, eta beste behin ere Auzitegiak Presidentearen Dekretua errefusatu egin
zuen, aurreko aldian erabilitakoen antzeko argudioak mahai gaineratuz913.
Auzitegiarenak ez ziren nolanahiko erabakiak izan, eta garai hartan, orga-
noak alderdi politikoekiko zuen dependentziak «zalantzak sortu zituen kontsul-
tak ukatzeko erabilitako argudioetan914». Beste batzuk, Muñoz López kasu,

909
Hauteskunde Auzitegi Gorenaren Ebazpena, 2005eko urriaren 20koa.
910
Jatorrizko izena: Decreto Ejecutivo n.º 893, de 30 de noviembre de 2005.
911
Hitzez hitz horrela zioen dekretuak: «ARTÍCULO PRIMERO: Convóquese a los ciudadanos y
ciudadanas con derecho a voto para que el domingo 22 de enero de 2006 en consulta popular
expresen con su opinión respecto de la siguiente pregunta de trascendental importancia:
¿Dispone Usted que se convoque a elección universal, directa y secreta de representantes a
una Asamblea Constituyente para reformar institucionalmente el Estado y expedir una nueva
Constitución? SI — NO. Si su voto es afirmativo, Usted está aprobando el sistema de elec-
ción de los representantes a la Asamblea Constituyente que consta en el párrafo siguiente:
…».
912
Horrela zioen Dekretuak: «La Asamblea Constituyentes se instalará a los 125 días contados
desde su convocatoria, debiendo el Tribunal Supremo Electoral viabilizar el cumplimiento de
este mandato».
913
Jatorrizko izena: Resolución PLE-TSE-1-4-12-2005. Registro Oficial núm. 167 del 16 de diciem-
bre de 2005.
914
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 242 or

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 258 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 259
urrunago eramaten dituzte beraien kritikak eta erabaki hauek «herrialdearen
jabeek» aldaketa saiakera oro oztopatuko zutela eta garai hartan oraindik hori
egiteko gaitasuna bazutela argi uzten zutela diote. Bere ustetan, garai hartan
oraindik «alderdikrazia» zen nagusi, eta alderdiek beste ororen gainetik beren
interes korporatiboak lehenesten jarraitzen zuten915.
Egoera honetan guztian, Venezuelan gertatu bezala, pixkanaka-pixkana-
ka eztabaida juridiko bat zabalduz joan zen. Batzuen esanetan Konstituzioan
edozein aldaketa egiteko, konstituzio nagusitasunaren printzipioa errespetatu
behar zen beste ezeren gainetik. Alegia, Konstituzioan inolako aldaketarik egi-
teko erreforma mekanismoak errespetatu behar ziren, eta ondorioz horrelako
galdeketa bat planteatzea zuzenbidearen kontrakoa zen.
Beste batzuen esanetan berriz, asanblada konstituziogile baten instalazioa
«herrialdearentzat garrantzi bereziko auzia» zen, nabarmen, eta bere misioa
ez zenez Konstituzioa erreformatzea berri bat egitea baizik, bazegoen haren
inguruko herri galdeketarik antolatzea. Azkenean, herria zen subiranoa eta ja-
torrizko botere konstituziogilea martxan jarri zezakeen. Ez ziren zertan Konsti-
tuzioaren erreforma egiteko arauak errespetatu behar.

5.1.4. Correaren hauteskunde garaipena


Bada, eztabaida horren erdian ospatu ziren 2006ko urriaren 15eko hautes-
kunde presidentzial eta legegileak, estatuak behar zituen egiturazko errefor-
mak izan zirelarik eztabaidagai nagusi. Horretarako, guztietan proposamenik
erradikalena eraman zuen hautagaia Palacioren Gobernuan ministro izandako
Rafael Correa izan zen. Alderdi politikoek zuten izen txarraz jakitun, ez zen
hauetako baten izenean aurkeztu, mugimendu politiko zabalago eta anitzago
baten izenean baizik, Alianza País deitua, eta Chávezek Venezuelan egin beza-
la, botere osoak izango zituen Asanblada Konstituziogilearen alde egin zuen.
Bere postura «maximalistak», esan behar da, laster desarmatu zituen ba-
lizko erreformen batzuen alde ziren bestelako hautagaien argudioak. Azken
hauen argudioak «prozedimentalistagoak» bezala definituak izan dira, herri
galdeketa egiteko aukera defendatzen zuten arren, azken hau Kongresuan
tratatu beharko liratekeen gaiak erabakitzeko tresna bezala defendatzen bai-
tzuten (asanblada konstituziogile bat aukera honen balizko porrotaren ordezko
bezala ulertuz soilik)916.
Benetako lehia Álvaro Noboa hautagai kontserbadorearen eta Rafael Co-
rrearen artean eman zen presidentzialetan, eta lehen itzulian hautagai kon-
tserbakorra nagusitu bazen ere, bigarren itzulian Correak garaipen zabala
eskuratu zuen, bozen %56tik gora eskuratuz eta bigarren hautagaia, Noboa
bera, 13 puntu baino gehiagora utziaz917.

915
MUÑOZ LÓPEZ, Pabel, «De abril a…», op. cit., 13. or.
916
ECHEVERRÍA, Julio, «La democracia difícil…», op. cit., 29-30. or.
917
Emaitza ofizialak Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren web orrian begira daitezke. Ikus:
https://app.cne.gob.ec/Resultados2006_2v/ (azken kontsulta: 2016-01-11).

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 259 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
260 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

Kongresuko hauteskundeei dagokionez, presidentzialetan garaile atera zen


mugimenduak hautagaiak aurkezteari uko egin zion, botoa baliogabetzera dei-
tuz918. Zergatik? Kongresua politika zaharraren biltoki jotzen zutelako eta ez
ziotelako «jokorik egin» nahi «alderdikraziaren» praktika politiko zaharrei919.
Sozialki, alderdikraziaren eta ustelkeriaren habia bezala agertzen zen Kongre-
sua, eta hori dela eta, argi utzi nahi izan zuten horrekiko beraien errefusa.
Ramírez Gallegosen ustetan, estrategia «antisistemikoa» zen; aldaketa erra-
dikal bat sustatuko zutela hitz emana zuten eta horrek bete betean bat egiten
zuen herriaren nahiekin920.

5.2. PROZESU KONSTITUZIOGILEAREN IREKIERA: TRABA EZBERDINEN


GAINETIK, HERRI GALDEKETA BOTERE KONSTITUZIOGILEAREN
AKTIBAZIORAKO LANABES

Venezuelan gertatu bezala, Ekuadorren ere prozesu konstituziogilearen irekie-


ra ez zen oztopo edo erreakziorik gabe eman. Are gehiago esan liteke: ikusiko
denez, erabateko talka eman zen aldaketa prozesua sustatu nahi zuen Gober-
nuaren eta aldaketak geldiarazi edo trabatu nahi zituen Kongresuko «gehien-
go antikonstituziogilearen» artean, instituzio honen %70a kontrolatzen zue-
na921. Talka hori gainera, bestelako instituzioetara zabaldu zen, besteak beste
Hauteskunde Auzitegi Gorenera eta Konstituzio Auzitegira. Talken iturburua
Presidentearen dekretu betearazle bat izan zen.

5.2.1. Herri galdeketa deitzeko Dekretu Betearazleak


Rafael Correak 2007ko urtarrilaren 15ean zin egin zuen Errepublikako Presi-
dente kargua eta hasieratik bertatik argi utzi zituen bere intentzioak, hitzez
zein ekintzez. Adierazgarria oso, adibidez, kargu-hartzea 1998ko Konstituzioa-
ren aurrean egin ez izana922 edota kargu-hartzearen ondoren esandako hitzak,
non «iraultza herritarraren lehen ardatza iraultza konstituzionala» zela baiezta-
tu baitzuen923.

918
ECHEVERRÍA, Julio, «La democracia difícil…», op. cit., 34. or.
919
SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyente en Ecuador. Algunas reflexiones»,
in: SERNA DE LA GARZA, José María (koord.), Procesos constituyentes contemporáneos…,
op. cit., 267. or.
920
RAMÍREZ GALLEGOS, Franklin, «Proceso constituyente y…», op. cit., 59. or.
921
MACHADO PUERTAS, Juan Carlos, «Ecuador… hasta que se fueron todos», Revista de Cien-
cia Política, 28, 1, Santiago (Txile), 2008, 189-215. or.
922
ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El neoconstitucionalismo transformador…, op. cit., 102. or.
923
Aguiar De Luquek eta Reviriego Picónek jasotzen dituzte bere hitzak: «…no en vano como
señaló tras su juramento, «el primer eje de la revolución ciudadana es la revolución cons-
titucional. El mandato de la ciudadanía fue claro: queremos una transformación profunda,
nuestras clases dirigentes han fracasado, queremos una democracia donde se oiga nuestra
voz, donde nuestros representantes entiendan que son nuestros mandatarios, y que los ciu-
dadanos somos sus mandantes (..) el Congreso Nacional, supuestamente máxima expresión

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 260 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 261
5.2.1.1. 2. Dekretu Betearazlea
Egun horretan bertan, gainera, Chávezek Venezuelan egin bezala (eta Alfredo
Palacio Presidenteak egindako saiakerei jarraipena emanez), 2. Dekretu Be-
tearazlea sinatu zuen, 2007ko martxoaren 18rako herri galdeketa bat deituz
herriak Asanblada Konstituziogilearen inguruan erabaki bat har zezan924.
Dekretuaren kontutan hartuzkoetan argi geratzen ziren Presidentearen
intentzioak, eta besteak beste, gogoratu egiten zen: 1) Errepublika, urtetan
zehar, gatazka politiko eta sozial iraunkorra pairatzen ari zela, ezberdintasun
sozialen areagotzean, gobernagarritasunik ezan eta egonkortasunik ezan isla
zuena. 2) Horren aurrean gobernu ekimenak, ekimen legegileak eta baita he-
rri altxamenduak ere saiatuak zirela, denak porrotean bukatuz. 3) Indarrean
zegoen Konstituzioak akats nabarmenak zituela, hala nola izaera patrimonia-
lista eta korporatiboa, botere judizialaren eta kontrolerako instituzioen inde-
pendentziarik eza, botere exekutibo eta legegilearen kolaboraziorako espazio
falta, konstituzionaltasun kontrolaren ahultasuna, estatuaren paperaren gain-
behera ekonomian edota herritarren parte-hartze zuzenerako mekanismorik
eza. 4) Ekuadorreko herria botere konstituziogilearen titular bakarra zela. Eta
5) Botere konstituziogilea izaeraz subirano, besterendu ezin eta banaezina
zela.
Horrekin batera, deialdia egiteko oinarri juridikoa zein zen zehazten zen ere,
besteak beste: 1) Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren 21. artikulua,
herri borondatea botere publikoaren oinarria dela ezartzen duena. 2) 1998ko
Konstituzioaren 1. artikulua, aurrekoaren antzera, herri subiranotasuna autori-
tatearen oinarri bezala biltzen zuena eta herriak hura sufragioaren bidez edota
Konstituzioak berak araututako beste bideen bidez erabiltzen zuela zehazten
zuena925. Eta 3) 1998ko Konstituzioaren 104.2 artikulua, Presidentea ahalmen-
du egiten zuena Konstituzio erreformaz besteko kasuetan herriari garrantzi

de la democracia representativa, no es percibido por la ciudadanía como su representante.


Por el contrario, su pérdida de credibilidad refleja el desencanto de millones de hombres y
mujeres que ansían un cambio. Las reformas anheladas no pueden limitarse a maquillajes.
América Latina y el Ecuador no están viviendo una época de cambios, están viviendo un
verdadero cambio de época». Todo ello en orden a encaminar a Ecuador hacia lo que se ha
venido en denominar el «socialismo del siglo XXI». AGUIAR DE LUQUE, Luis; REVIRIEGO
PICÓN, Fernando, «Implicaciones constitucionales del…», op. cit., 237. or.
924
2. Dekretu Betearazlea, 2007ko urtarrilaren 15ekoa. Jatorrizko izena: Decreto Ejecutivo n.º 2
de 15 de enero de 2007.
925
Horrela zioen 1998ko Konstituzioaren 1. artikuluak: «Art. 1.— El Ecuador es un estado social
de derecho, soberano, unitario, independiente, democrático, pluricultural y multiétnico. Su
gobierno es republicano, presidencial, electivo, representativo, responsable, alternativo, par-
ticipativo y de administración descentralizada. La soberanía radica en el pueblo, cuya voluntad
es la base de la autoridad, que ejerce a través de los órganos del poder público y de los me-
dios democráticos previstos en esta Constitución. El Estado respeta y estimula el desarrollo
de todas las lenguas de los ecuatorianos. El castellano es el idioma oficial. El quichua, el shuar
y los demás idiomas ancestrales son de uso oficial para los pueblos indígenas, en los térmi-
nos que fija la ley. La bandera, el escudo y el himno establecidos por la ley, son los símbolos
de la patria».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 261 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
262 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

bereziko gaien inguruan galdetzeko (Dekretuan zehaztu egiten zen Presiden-


tearen ustetan Asanblada Konstituziogilearena garrantzi bereziko gaia zela).
Hemen zehaztapen bat egitea komeni da, ze Gobernuak hasieratik argi-
tu bazuen ere planteatzen ari zena ez zela Konstituzio erreforma prozesu
bat, prozesu konstituziogile bat baizik, aitzitik, kritikak jaso zituen errefor-
ma prozedurak errespetatu ez izanagatik. Adibidez, Brewer-Caríasek hori
bera kritikatzen du, bere irudikoz Konstituzioaren arau bat erabili baitzen,
Konstituzioaren erreforma salbuetsi egiten zuena, zertarako eta konstituzio
erreforma egiteko926. Ikusiko denez kritika hau ez da zuzena, Ekuadorreko
prozesua ez baitzen inondik inora erreforma prozesu bat izan, prozesu kons-
tituziogile bat baizik.
Zehaztapena eginda eta Dekretu Betearazlearekin jarraituz, planteatutako
galderak parekotasun nabarmenak zituen Venezuelan egin zenarekin:

«Onartu egiten duzu, atxikitzen den estatutu elektoralari jarraiki, botere


osoak izango dituen Asanblada Konstituziogile bat deitu eta instalatzea, esta-
tuaren marko instituzionala aldatu eta Konstituzio berri bat egin dezan?927».

Ikus daitekeenez, galderan, Asanbladaren jatorrizko izaerari erreferentzia


zuzena egiten zitzaion, hori bai, beste izen batekin, «botere osoak» izango zi-
tuen asanblada batez hitz egiten baitzen. Gainera, aurrekoarekin koherentzian,

926
«El Decreto se dictó invocando en sus considerandos, lo dispuesto en la Constitución vigente
de 1998, particularmente lo que dispone el artículo 10., que preceptúa que «la soberanía radi-
ca en el pueblo, cuya voluntad es la base de la autoridad, que ejerce a través de los órganos
del poder público y de los medios democráticos previstos en esta Constitución», texto que en
forma muy similar también estaba en la Constitución venezolana como en todas las latinoa-
mericanas. Uno de esos medios democráticos en Ecuador —que sin embargo no estaba en
la Constitución de Venezuela aun cuando si en la ley del sufragio— es la consulta popular que
el presidente de la República puede convocar conforme al artículo 171,6 de la Constitución.
Sin embargo, conforme a la Constitución, esta disposición sólo podría invocarse cuando se
trate de las materias especificadas en el artículo 104, es decir, o para reformar la Constitución
conforme se dispone y regula en el artículo 283, o cuando se trate de cuestiones de trascen-
dental importancia para el país, distintas a la reforma de la Constitución. El presidente de la
República optó por invocar el segundo supuesto de la norma como motivo para convocar la
consulta popular, es decir, una cuestión de trascendental importancia para el país distinta a la
reforma de la Constitución, pero en verdad, con la pregunta formulada para la consulta lo que
se logró materialmente fue la creación de un órgano constitucional que no está previsto en
la Constitución, es decir, se aprobó una reforma constitucional. En otras palabras, se utilizó
una norma constitucional que expresamente dispone que no puede utilizarse en caso de
reforma constitucional para provocar una reforma constitucional. Por tanto, con la aprobación
de la consulta el 15 de abril de 2007, en definitiva, se reformó la Constitución sin seguirse
las previsiones de los artículos 280 a 284 de la misma, al establecerse otro mecanismo para
reformar la Constitución distinto a los establecidos en esos artículos, y ello sin seguirse los
pasos para la reforma de la Constitución allí regulados». BREWER-CARÍAS, Allan R., «El inicio
del proceso…», op. cit., 458. or.
927
Jatorrizko hizkuntzan: «¿Aprueba usted que se convoque e instale una Asamblea Constitu-
yente con plenos poderes, de conformidad con el Estatuto Electoral que se adjunta, para que
transforme el marco institucional del Estado, y elabore una nueva Constitución?»

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 262 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 263
bi egiteko nagusi ezarri egiten zitzaizkion: Errepublikaren marko instituzionala
aldatzea (berehalakoa, ulertzen da) eta Konstituzio berria egitea.
Hortik aurrera, boz-paperak Asanbladaren Hautaketa, Instalazio eta Fun-
tzionamendu Estatutua bilduko zuela esan (2. art.), Hauteskunde Auzitegi
Gorenak herri kontsulta antolatu, zuzendu, zaindu eta bermatu zezan ezarri
(3. art.), eta «bere ezagupenerako» Kongresuari kopia original bat bidaltzea
ebazten zen (4. art.).
Bukatzeko, Dekretuak eranskin moduan Asanbladaren Hautaketa, Instala-
zio eta Funtzionamendu Estatutua bildu egiten zuen, oso argigarria zena eta
Dekretuaren bide beretik jotzen zuena, lehen artikuluan bertan Asanbladari
botere osoak onartu, estatuaren marko instituzionala aldatu eta Konstituzio
berria egiteko zeregina ezartzen baitzitzaion928 (Estatutuak gero moldaketak
izan zituenez, bere azalpen osoa aurrerago egingo da).
Prozesua zabaltzeko modu honek, Venezuelan bezala, hainbat zalantza
juridiko planteatu zituen doktrinan. Batetik, Asanbladak botere osoak zitue-
naren baieztapenaren esanahia finkatu behar zen. Asanblada ez zen, esta-
tuko gainontzeko organoak bezala, Konstituzioak mugaturik egongo? Beste-
tik, eta aurrekoari guztiz loturik, prozesua garatzen zen bitartean, indarrean
zeuden instituzio eta ordenamenduarekin zer gertatuko zen finkatu beharra
zegoen. Normaltasunez funtzionatuko zuten? Beren ahalmenak mugatzen
ahalko ziren?
Eztabaida sakonera handikoa zen eta tentsio politikoa nabarmen joan
zen goraka prozesuaren lehen egun horietan. Urtarrilaren 22an, esaterako,
Hauteskunde Auzitegi Goreneko Lehendakariak Auzitegiaren rola argitze-
ko beharra ikusi zuen: beren lana ez zen planteatutako Estatutuaren zein
herri galdeketaren konstituzionaltasuna epaitzea izango, berau betetzeko
bideragarritasuna ebaztea baizik. Hori horrela, hurrengo egunean, erabaki
eztabaidatu baten bidez (aldeko lau boz eta aurkako hiru jaso zituen) espe-
diente guztia Errepublikako Kongresura bidali zuen Auzitegiak, Estatutuak
eta galdeketak berak Konstituzioaren 283. artikulua errespetatzen zutena-
ren inguruko balorazioa egin eta herri galdeketaren inguruan erabaki bat har
zezan929.
Erabakiak, pentsa litekeen moduan, Presidentearen haserrea eragin zuen.
Urtarrilaren 24an, Correa Presidenteak Tribunalaren erabakia publikoki erre-
fusatu zuen, azken honek «ezkutuan bilduz» Exekutiboaren aginduari muzin
egin ziola eta Konstituzioa hautsi zuela salatuz. Edozein kasu, Gobernazio Mi-
nistroak, Auzitegiak Kongresuari eskatutakoa kontsulta bat besterik ez zela

928
Horrela zioen proposatutako Estatutuak: «Artículo 1. Naturaleza y finalidad de la Asamblea
Constituyente. La Asamblea Constituyente es convocada por el pueblo ecuatoriano y está
dotada de plenos poderes para transformar el marco institucional del Estado, y para elaborar
una nueva Constitución. La Asamblea Constituyente respetará, profundizando en su conteni-
do social y progresivo, los derechos fundamentales de los ciudadanos y ciudadanas. El texto
de la Nueva Constitución será aprobado mediante Referéndum Aprobatorio».
929
Ibid., 459-460. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 263 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
264 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

azpimarratu zuen, kontsulta antolatzea, Konstituzioaren 104. artikuluaren ara-


bera, Auzitegiaren betebeharra zela azpimarratuz930.

5.2.1.2. 54. Dekretu Betearazlea


Edozein kasu, Presidenteak, egun haietan Estatutuari moldaketak egitean
Kongresura bidali zituen, eta gainera, azken honi arau guztiak errespetatuko
zituela jakinarazi zion, honek herri galdeketa oztopatzeko aitzakiarik izan ez ze-
zan931. Aldaketak 54. Dekretu Betearazlean finkatu ziren, eta besteen artean
ordezkari kopurua 87tik 130era igotzea eta beharrezko gehiengoa sinpletik
absolutura eramatea zekarten (Estatutuaren bertsio hau ere ez zen definitiboa
izan; aurrerago azalduko da, bertsio definitiboan, eduki osoa)932.
Momentu politikoa gori-gori zegoen, eta hala, urtarrilaren 29an milaka he-
rritar bildu ziren Kongresuaren aurrean herri galdeketa exijituz. Gobernuak
gainera ez zuen amore eman nahi eta Kongresuaren partetik aldaketa garran-
tzitsuak egitea ez zuela onartuko jakinarazi zuen. Eta Kongresuan eztabaida
bizi-bizi zegoen. Eztabaidagai zentrala Asanblada Konstituziogilearen botere
osoena zen, eta hori dela eta, proposamen ezberdinak jaso ziren herri galde-
ketaren galdera aldatzeko, Asanbladaren botereak testu konstituzional berri
bat egitera mugatzeko eta Asanbladari Estatuaren marko instituzionala alda-
tzeko aukera ukatzeko. Gainera, Kongresuak Konstituzioan erreformak egitea
eta horiek erreferendumera bidali ahal izatea bilatzen zen ere933.
Otsailaren 12an, egoera luzatzen zela ikusita, Correak Auzitegiaren eta Kon-
gresuaren artean egoera bideratzen ez bazen galdeketa antolatzeko ad hoc
Tribunal bat antolatuko zuela jakinarazi zuen, «botere osoen gaian» amorerik
emango ez zuela argituz, azken hauek «alderdikrazia arriskuan ez jartzeko»
eliminatu nahi baitzituen oposizioak934.
Otsailaren 13an, azkenik, Kongresuak kontsultari bide ematea onartu zuen
(aldeko 57 boto bilduz)935. Konkretuki, deialdia urgentziazkoa izendatu zuen,
hauteskunde legegile eta presidentzialetan adierazitako herri borondatea
errespetatu beharko zela finkatu, eta, horrekin batera, Estatutuaren lehen arti-
kuluan paragrafo bat gehitu zuen, zehaztuz bai Konstituzioa eta baita Estatua-
ren marko instituzionalean egindako aldaketak soilik behin herri galdeketan
berretsiak zirenean sartuko zirela indarrean936.
Urrats honekin Kongresuak «tren konstituziogilera igotzen zela» irudikatu
zuen; gehiago ala gutxiago gustatzen ahal zitzaion, baina Presidentearen po-

930
Ibid., 460. or.
931
Ibid., 461. or.
932
54. Dekretu Betearazlea, 2007ko urtarrilaren 23koa. Jatorrizko izena: Decreto Ejecutivo n.º 54
de 23 de enero de 2007.
933
Ibid., 462. or.
934
Ibid., 463. or.
935
Kongresuaren R-28-038 Ebazpena, 2007ko otsailaren 13koa. Jatorrizko izena: Resolución n.º
R-28-038, de 13 de febrero de 2007.
936
Ibid., 463-464. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 264 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 265
pulartasuna hain zen handia ez zitzaiola bestelako aukerarik geratu937. Eraba-
kiaren oinarrian, esan behar da, Lucio Gutiérrezen PSPrekin938 egindako akor-
dio politiko bat zegoen, oso iragankorra izan zena, zeinaren arabera aldeko
bozaren truke alderdi honetako bi kidek estatuko Kontraloria eta Hauteskunde
Auzitegia zuzenduko baitzituzten939.
Hori gertatu eta hurrengo egunean Hauteskunde Auzitegi Gorenak herri
galdeketa apirilaren 15ean izatea erabaki zuen. Egun horietan gainera, Tribuna-
leko zenbait kidek Kongresuak proposatutako aldaketak «gomendioak» zirela
eta soilik Presidenteak onartuz gero baliozkoak izango zirela zehaztu zuten,
ekimena Presidentearena zela uste baitzuten, bera zen eta kontsulta deitzeko
eskuduntza zuena. Correak berak ere, Kongresuari inolako funtzio murriztai-
lerik izateko aukera ukatu nahi zion, eta horrela, argi utzi zuen Gobernuaren
iritziz kontsulta «Hauteskunde Auzitegian zegoela eta ez Kongresuan». Bere
ustetan, botere konstituziogileak «subiranotasuna herriarena zenaren oinarri-
pean» lan egiten zuela onartu beharra zegoen940.

5.2.1.3. 148. Dekretu Betearazlea


Kontuak kontu, otsailaren 27an, Presidenteak aldaketa guztiak testu bakar
batean kodifikatu zituen, eta dekretu betearazle berri bat eman zuen941,
148.a:
Lehen artikuluan bertan argi uzten zen, aurrekoetan egin bezala, Asanbla-
dak botere osoak izango zituela estatuaren marko instituzionala aldatu eta
Konstituzio berri bat egiteko (Presidenteak ez zuen beraz puntu honetan amo-
re eman), eta gainera, bere lanean oinarrizko eskubideak errespetatu beharko
zituela berretsi egiten zen, bere eduki sozial eta progresiboan sakonduz (he-
men bat egiten zuen doktrinak botere konstituziogilearen erabileraz dioenare-
kin). Hori esanda, aurrekoetan ez bezala, oposizioak emandako «gomendioa»
aintzat hartzen zen, bigarren paragrafo bat gehituz: Konstituzio berria eta es-
tatuaren marko instituzionalaren transformazioa soilik behin erreferendumean
onartuta sartuko ziren indarrean942.
Asanbladaren iraupenari dagokionez, 180 egun baino ez zituela iraungo
zehazten zuen Estatutuak, 60 eguneko luzapen bat onargarria izango zelarik,

937
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 247. or.
938
PSP: Partido Sociedad Patriótica.
939
SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyente…», op. cit., 269. or.
940
BREWER-CARÍAS, Allan R., «El inicio del proceso…», op. cit., 464-465. or.
941
148. Dekretu Betearazlea, 2007ko otsailaren 27koa. Jatorrizko izena: Decreto Ejecutivo
n.º 148, de 27 de febrero de 2007.
942
Lehen artikulua horrela geratzen zen: «ARTÍCULO 1.— DE LA NATURALEZA Y FINALIDAD
DE LA ASAMBLEA CONSTITUYENTE. La Asamblea Constituyente es convocada por el pue-
blo ecuatoriano y está dotada de plenos poderes para transformar el marco institucional del
Estado, y para elaborar una nueva Constitución. La Asamblea Constituyente respetará, pro-
fundizando en su contenido social y progresivo, los derechos fundamentales de los ciuda-
danos y ciudadanas. El texto de la Nueva Constitución será aprobado mediante Referéndum
Aprobatorio. La transformación del marco institucional del Estado y la nueva Constitución,
solo entrarán en vigencia con la aprobación en referéndum, de la nueva Constitución».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 265 21/9/16 08:29:54


ISBN: 978-84-7777-499-0
266 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

betiere Asanbladak berak onartzen bazuen (2. art.). Hau da, hasieratik prozesu
labur baten aldeko apustua egin zen.
Osaketari dagokionean, 130 kidetako Asanblada izango zen, horietatik 100
probintzi barrutietan, 24 barruti nazionalean eta beste 6ak atzerrian hautatuak
izango zirelarik (3. art.); lehen 124ak sistema proportzionalaren bidez eta az-
ken 6ak gehiengo sistemaren bidez (5. art.).
Funtzionamenduari dagokionez, bi gauza garrantzitsu finkatu ziren kodifi-
katutako Estatutuan: batetik, Funtzionamendu Erregelamendua astebeteko
epe laburrean onartu beharko zela ezarri zen (9. art.); bestetik, erabakiak kide
zirenen gehiengo absolutuz hartuko zirela zehaztu zen (10. art.). Nonbait, badi-
rudi Funtzionamendu Estatutuaren onarpenarekin eta 2/3eko gehiengoarekin
Bolivian gertatutako kolapsoa ekidin nahi izan zela. Horrekin batera, Asanbla-
da, deialdirik egin gabe, hauteskunde emaitzak publikatu eta 10 egunetara
bilduko zela ezarri zen (22. art.).
Bukatzeko, erreferendum konstituzionalari dagokionez, Hauteskunde Au-
zitegi Gorenak, Konstituzioa Asanbladan onartu eta hurrengo 45 egunetako
epearen barruan erreferenduma deituko zuela finkatu zen, non herriak, boz-
emaileen gehiengo absolutuz, Konstituzioa onartu beharko zuen (23. art.).
Beraz, Estatutuari dagokionez, bi gauza nabarmendu beharko lirateke: ba-
tetik, herri galdeketarako aurreko dekretuetan egiten zen galdera bere horre-
tan geratu zela (azken dekretu honek soilik Estatutua bildu zuen); bestetik,
Estatutuaren lehen artikuluan, Kongresuak txertatutako paragrafoa onartua
izan zela, aldaketak, behin herri galdeketan onartuak zirenean soilik indarrean
sartuko zirela esanez.
Kontsulta azken dekretu hau oinarri hartuta deitua izan zen, oposizioaren
oldarraldi berri bat eraginez, kasu honetan, Hauteskunde Auzitegiaren aurka.

5.2.2. Hauteskunde Auzitegiaren eta Kongresuaren arteko talka:


57 diputaturen kargugabetzea
Kontua da Hauteskunde Auzitegi Gorenak, Kongresuak urgentziazko bezala
onartutako Estatutua aintzat hartu beharrean, Gobernuak azkenean molda-
tutako Estatutua oinarri hartuta deitu zuela prozesu konstituziogileari bidea
irekiko zion herri galdeketa. Berez, nahiko harrigarria da gertatu zena, izan ere,
Auzitegi berak, Konstituzio beraren pean, Palacio Presidentearen galdeketa
aplikaezina zela arrazoitu eta galdeketa bera geldiarazi zuen bi urte lehenago;
oraingoan berriz, kontrako ondoriora heldu eta galdeketari bide eman zion943.
Oposizioa baina, ez zen erabakiarekin konforme geratu (Auzitegiak Estatutu
berria berriz ere Kongresura bidali behar zuela uste zuen), eta prozesua man-
tsotzeko maniobra bati ekin zion. Oinarri legalik ez zuen arren, Kongresutik
Auzitegian presio egiten saiatu zen lehenbizi, baina emaitzarik gabe, eta hori

943
Pérez Looseren ustetan, gertatakoak instituzionalitatearen ahultasunak agerian uzten zituen,
eta irizpide aldaketarako arrazoi bakarrak koiuntura eta aktoreak ezberdinak zirela dio. PÉREZ
LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 248-249. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 266 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 267
ikusita, ebazpen bat onartu zuen944, inkonstituzionala guztiz, zeinaren bidez
Hauteskunde Auzitegiaren zazpi kideetatik lau (Lehendakaria barne) karguga-
betu egiten baitzituen945. Ez Konstituzioan, ez eta legean ere, ez zen horrelako
neurririk aurreikusten.
Auzitegiko kideen gehiengoak baina, ez zuen Kongresuaren Ebazpena
onartu. Aitzitik, bere Lehendakariarekin bat eginez, ordezkapena errefusatu
eta Ebazpena aplikaezin deklaratu zuen. Baina hori bakarrik ez. Hauteskun-
deen Lege Organikoari helduz (155. art.), legebiltzarkideek martxan zegoen
hauteskunde prozesu baten aurka egina zutela kontsideratu zuen, eta ondo-
rioz, 57 diputaturen kargugabetzea agindu946 (Erabakiaren tamaina neurtzeko
datu bat aintzat hartu behar da: Kongresua 100 kidez osaturik zegoen).
Legea, antza, argia zen bere 155. artikuluan:

«Urtebeteko kargugabetze eta eskubide politikoen etenarekin erreprimi-


tuak izango dira: (...) e) Hauteskunde organoen funtzionamendua kaltetzen
duen autoritate, funtzionario edo langile publikoa947».

Kongresuaren erabakia ez bezala, Hauteskunde Auzitegiak hartutakoa era-


ginkorra izan zen, eta kargugabetutako diputatuak ez zuten, aurrerantzean,
Kongresuan sartzerik izan, Poliziak hori egitea debekatu egin baitzien. Haien
ordez ordezko diputatuak jarri ziren, eta gainera, badirudi Gobernua haiekin
akordio batera heldu zela, krisiari itxiera eman nahian948.
Doktrinan kritika ezberdinak ikus daitezke erabaki garrantzitsu honen aur-
ka:
Salgado Pasantesen ustetan, esaterako, 57 diputatuen kargugabetzea,
«funtsik ez duen indarrezko ekimena izan zen». Bere iritziz, erabilitako araua
«hauteskunde prozesua eten nahi duten behe mailako funtzionario edo au-
toritateei zuzendua da»; ez dago autoritate politikoei zuzendua. Diputatuak
disposizio horren barruan kokatzea legearen «interpretazio zentzugabea» izan
zen. Are gehiago, legebiltzarkideek erantzukizunik balute ere, hauek Gorte
Gorenean epaituak izateko aforamendua zeukaten eta baita «immunitate le-
gegilea ere949», gogoratzen du.
Pérez Looseren ustetan ere larria eta konstituzio kontrakoa izan zen era-
bakia, Hauteskunde Auzitegi Gorenak hori egiteko atribuziorik ez zuelako eta
Kongresuko kideak epaiketarik gabe kanporatuak izan zirelako950.

944
Kongresuaren R-28-053 Ebazpena, 2007ko martxoaren 6koa.
945
PÉREZ LOOSE, Hernán, ibid., 249. or.
946
Hauteskunde Auzitegi Gorenaren Osoko Bilkuraren Ebazpena, 2007ko martxoaren 12koa.
947
Itzulpen eta interpretazio arazoak ekiditeko, jatorrizko testua birproduzitzen da: «Art. 155 LOE:
Serán reprimidos con la destitución del cargo y la suspensión de los derechos políticos por el
tiempo de un año:… e) La autoridad, funcionario o empleado público extraños a la Organiza-
ción Electoral que interfiere el funcionamiento de los organismos electorales».
948
PÉREZ LOOSE, Hernán, ibid., 250. or.
949
SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyente…», op. cit., 272. or.
950
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 249-250. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 267 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
268 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

Brewer-Carías berriz zuhurragoa da bere kritikan. Egindakoa kritikatzen du,


baina esanez, printzipioz, araua botere exekutiboko funtzionarioei zuzenduta-
koa dirudiela eta «arraroa» egiten zaiola arau hau herriaren ordezkariei aplika-
tu ahal izatea951.

5.2.3. Konstituzio Auzitegian aldaketak


Kargugabetutako kongresistak ez ziren geldirik geratu eta epaitegietara jotzea
erabaki zuten. Lehen instantzian ez zuten suerterik izan, epaile batek esan
baitzien hauteskunde epean egonik, Hauteskunde Auzitegi Gorenaren era-
bakiak ezin zirela errebisatu. Zenbait diputatuk, orduan, babes helegitea jarri
zuten Konstituzio Auzitegian, eta honek bai, apirilaren 23an arrazoia eman
zien, instantziako epaia atzera botaz, Hauteskunde Auzitegi Gorenaren Ebaz-
pena Konstituzio kontrakoa zela esanez eta kongresistek beraien karguak be-
rreskura zitzaten aginduz. Baina ordurako, esan bezala, ordezko diputatuak
izendatuak zeuden, herri galdeketa egina, eta hori gutxi balitz, «talde bortitz
batzuk» antza Konstituzio Auzitegian kalteak eragin zituzten, besteak beste
saio horren aktak desagertu zirelarik952.
Kontua ez zen hor bukatu. Erabakia hartu zuten epaileen agintaldia gaindi-
turik zegoen, eta hori horrela, Exekutiboak ez zuen Konstituzio Auzitegiaren
erresoluzioa onartu. Diputatu berriek orduan Konstituzio Auzitegiko kideak
kargutik kendu zituzten eta instituzioa bururik gabe egon zen maiatzaren
31rarte, noiz Kongresuak bakanteak bete baitzituen. Egun batzuk geroago,
epaile berriek aurrekoen erabakia efekturik gabe utzi eta Hauteskunde Auzi-
tegiaren erabakia indarrean mantendu zuten953. Prozesuak, kostata bada ere,
aurrera egin zuen.

5.2.4. Prozesu konstituziogilea zabaltzeko herri galdeketa eta Konstituzio


Auzitegiaren ebazpena
Asanblada Konstituziogileari ateak zabaldu zizkion herri galdeketa 2007ko api-
rilaren 15ean ospatu zen, prozesu konstituziogileak babes itzela lortu zuelarik
egun hartan. Baiezkoa ordura arte «ezezaguna» zen portzentaje batekin gai-
lendu zen954, boz emaileen %81’71ak aukera honen alde egin zuelarik, ezez-
koa %12’43 eskas batean geratu zen bitartean (abstentzioa %28’40koa izan
zen)955. Ekuadortarrek, beraz, baiezkoa eman zioten Asanblada deitzeari, eta
baita Estatutuari ere. Aldaketa sakon batekiko aldekotasuna agertu zuten, eta

951
BREWER-CARÍAS, Allan R., «El inicio del proceso…», op. cit., 471. or.
952
SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyente…», op. cit., 272. or.
953
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 251. or.
954
BREWER-CARÍAS, Allan R., «El inicio del proceso…», op. cit., 474. or.
955
Emaitza ofizialak ikusteko, ikus: https://app.cne.gob.ec/Resultados2007/ (azken kontsulta:
2016-01-11).

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 268 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 269
honek, Salgado Pasantesen ustetan behintzat, aurreko gertakizunak ahazten
lagundu zuen956.
Brewer-Caríasen ustetan, edonola ere, badago galdeketaren emaitzan
kontraesan bat ikusterik. Batetik, argia da, herriak baiezkoa eman zion
planteatzen zen galderari, eta beraz, baiezkoa eman zion «botere osoak»
izango zituen Asanblada bati. Teorian behintzat, Konstituzioa onartzeaz gain
estatuaren marko instituzionalean berehalako aldaketak egiteko ahalmenak
izango zituen Asanbladak. Aitzitik, herriak Estatutua ere berretsi egin zuen,
eta bertan esaten zen aldaketa instituzionalak soilik behin herriak berresten
zituenean sartuko zirela indarrean. Alegia, interpreta liteke aldaketa horiek
berehalakoak ezin izatea eta, zirenak zirela, herriaren berrespenera itxaron
behar izatea957.
Nork argituko zuen kontraesan hau? Bada, Konstituzio Auzitegiak 2007ko
uztailaren 18an eman zuen ebazpenarekin argi pixka bat jarri zuela esan liteke.
Edozein kasu, ikusiko denez, ez zuen puntu honen inguruko eztabaida politi-
koa guztiz itxi.
Ebazpenak erantzuna ematen zion hilabete batzuk lehenago Kongresuko
Presidenteak apirilaren 15ean ospatzekoa zen herri galdeketaren deialdia-
ren aurka jarritako konstituzio-kontrakotasun helegiteari (eta oroitu behar da
egun haietan Kongresuak oraindik oposizioaren eskuetan jarraitzen zuela).
Auzitegiak, oinarririk ez zuela argudiatuz, helegitea atzera bota zuen. Tribu-
nalaren ustetan, auzi-jartzaileak gaizki ulertua zuen deialdiak zer suposa-
tzen zuen, gauza argia baitzen Asanblada Konstituziogileak «botere osoak»
izateak ezin ekar zezakeela Kongresuaren itxiera edota funtzio legegileen
bereganatzea. Ondorioz, galdeketa ezin zela konstituzio-kontrakotzat hartu
ebatzi zuen; hau da, prozesuan zehar botere eratuek indarrean jarraituko
zutela ezarri zuen958.

5.3. PROZESU KONSTITUZIOGILEAREN GARAPENA: ASANBLADA


KONSTITUZIOGILEAREN JARDUNA ETA BERE ONDORIOZ SORTUTAKO
KORAPILO NAGUSIAK

Behin herri galdeketak Asanbladari bidea ireki ziolarik, hura osatuko zuten ki-
deak hautatzea zen hurrengo urratsa, eta urrats hori 2007ko irailaren 30ean
eman zen, egun horretan Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak os-
patu zirelarik.

956
SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyente…», op. cit., 273. or.
957
BREWER-CARÍAS, Allan R., «El inicio del proceso…», op. cit., 475-476. or.
958
«La doctrina y ciencia política lo han estimado así, por considerar que en el actual momento
de desarrollo histórico, tal poder constituyente originario (y no fundacional) se lo ejerce mien-
tras existe un poder constituido, por tanto, mientras se plasma el nuevo orden constitucional,
el orden establecido continúa vigente». 0008-07-TC kausan Konstituzio Auzitegiak emandako
Ebazpena, 2007ko uztailaren 18koa.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 269 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
270 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

5.3.1. Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak eta Asanbladaren


instalazioa
Hauteskunde horietan Rafael Correaren Movimiento Alianza PAISek eskuratu
zuen garaipena, jokoan zeuden 130 postuetatik 73 bereganatu zituelarik (eta
gainera, beste 13 gutxienez Presidentearen aldekoak ziren, koalizio zabala-
goetan lortuak)959. Hortik aurrera PSPk 18 eserleku lortu zituen, PRIANek 8,
PSCk 5, REDek 3, MPDk 3...960
Alianza PAISek inoiz Ekuadorren mugimendu politiko batek lortutako emai-
tzarik onenak eskuratu zituen, lehen aldiz historian gehiengo oso bat lortuz.
Horren atzean arrazoi ezberdinak zeuden, koiunturalak batzuk, baina egituraz-
koak besteak.
Lehenengoen artean aipa litezke Correa Presidentearen populartasun al-
tua, kanpainan izandako protagonismoa (hautagai ez bazen ere), populazioa-
ren aldaketa nahi handia, Asanbladaren lanekiko aurreikuspen altuak eta abar.
Baina horrekin batera, esan bezala, egiturazko arrazoiak zeuden: nagusiki, al-
derdi tradizionalen desgastea eta sistema beraren agorpena.
Machado Puertasen ustetan, emaitzok, alderdien sistema tradizionalari
«heriotza-ukaldia» eman zioten, 1979tik indarrean zegoen alderdien sistema-
ren desagerpena suposatu zutelarik961.
Behin hauteskundeak ospatuta, Asanblada 2007ko azaroaren 29an insta-
latu zen, Ciudad Alfaro Zentro Zibikoan, Montecristi kantoian962. Egun horre-
tan bertan hautatu zuten Asanbladako Presidentea, Alberto Acosta (Alianza
PAISekoa), oso babes zabalarekin gainera. Posible ziren 130 bozetatik 121
jaso zituen.
Ordutik aurrera lanari ekin zitzaion, 2008ko uztailaren 24ra arte.

5.3.2. 1. Agindu Konstituziogilea


Azaroaren 29an bertan onartu zuen Asanbladak bere lehen araua, 1. Agindu
Konstituziogilea963, gehiengo zabalaz gainera. Agindua ez zen nolanahikoa, eta
urrats berri bat suposatzen zuen «botere osoen» aferaren gainean irekirik ja-
rraitzen zuen polemikan.

959
Emaitza ofizialak begiratzeko, ikus: https://app.cne.gob.ec/ResultadosAsamblea2007/ (azken
kontsulta: 2016-01-11).
960
MPAIS/PS-FAk 3, UNOk 2, MUPP-NPk 2, PSP/REDek 1, PREk 1, MUPP-NP/MPDk 1, MUPP-
NP/MNPNS/MOPINek 1, MPD/MPAISek 1, MPAIS/MUSHUK INTI/AAk 1, MPAIS/MIPek 1,
MPAIS/MIFAk 1, MHNk 1, MCIFYk 1, ID/MPD/PS-FA/MUPP-NPk 1, ID/MPCk 1 eta IDk beste
1. CARTER CENTER, «Informe sobre la Asamblea Constituyente de la República del Ecua-
dor», Centro Carter, Quito, 2008ko irailak 5, 7. or.
961
MACHADO PUERTAS, Juan Carlos, «Ecuador… hasta que…», op. cit., 189-215. or.
962
Tokia sinbolikoa zen oso, Eloy Alfaro (1842-1912) Ekuadorreko iraultza liberalaren buru eta
Presidente ohiaren jaioterria baitzen.
963
1. Agindu Konstituziogilea, 2007ko azaroaren 29koa. Jatorrizko izena: Mandato Constituyente
núm. 1. del 29 de noviembre de 2007.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 270 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 271
Aginduak jasotzen zuenez, Asanbladak, herri subiranotasunaren ordezkari
zilegi izanik, «botere osoak» bere gain hartu eta erabiltzen zituen (1. art.); bere
erabakiak derrigorrezkoak, hierarkikoki gorentasunezkoak eta botere eratuek
ezin kontrolatuzkoak zirela ezarri egiten zuen (2. art.); aginduak beteko ez zi-
tuzten funtzionarioentzat zigorrak aurreikusten ziren, kargugabetzea barne
(3. art.); Errepublikako Lehendakari eta Lehendakariordeak beren postuetan
berresten ziren (6. art.); eta erabaki sonatuena: Kongresua etenaldian uzten
zen964, Asanbladak funtzio legegilearen atribuzio eta betebeharrak beregana-
tzen zituelarik (7. art.). Bukatzeko, Gorte Goreneko, Konstituzio Auzitegiko eta
Hauteskunde Auzitegi Goreneko epaileak beren postuetan jarrai zezaketela
deklaratzen zen, hori bai, «Asanblada Konstituziogileak kontrakorik ez dioen
bitartean» (9. art.).
Agindu honek antzekotasun nabariak ditu Venezuelan Asanblada Konsti-
tuziogile Nazionalak onartu zuen Botere Legegilearen Funtzioen Erregulazio
Dekretuarekin. Helburua, gainera, bera zen toki batean eta bestean: aldaketa
prozesua oztopatu zezaketen botere eratuei bere ahalmenak murriztea Asan-
bladaren erabateko nagusitasuna ziurtatuz.
Pentsa litekeen moduan, Ekuadorren ere, Venezuelan gertatu bezala, ho-
rrelako erabaki baten aurkako erreakzioa azkar eman zen. PRIAN, PSC, PSP
eta UNO oposizioko alderdiek esaterako, 1. Agindu Konstituziogile hau erre-
fusatu zuten, Estatutuaren arabera, erreferendumaren aurretik Kongresua itxi
edota funtzionarioak kargugabetzea ezinezkoa zela mantenduz965.
Salgado Pasantesen ustetan ere, Estatutuak jasotzen zituen botere osoak
«erabateko zabaltasunarekin» interpretatuak izan ziren, praktikan azken hau
ahalguztidun bilakatu zelarik. «Nola liteke posible Asanblada Konstituziogileak
erabakiak hartu eta hauek betearaztea, etorkizuneko Konstituzioak eta honek
jasoko dituen transformazioak herritarren berrespenaren menpeko badira?»
galdetzen du aipatu autoreak966.
Bere ustetan, «argi beharko genuke izan zuzenbide estatu demokratiko
baten barruan egiten den prozesu konstituziogile bat, halabeharrez, indarrean
dagoen ordenamendu juridikoaren menpeko dela; soilik estatuaren karta po-
litiko berria indarrean jarri denean, orduan, amaitu egiten da ordenamendu
zaharra eta eraginkor bihurtzen ordena berria967».
Azken batean, iritzi honek bat egiten zuen Ekuadorreko Konstituzio Auzi-
tegiak uztailaren 18an emandako ebazpenarekin. Aitzitik, gobernuaren tesia
ezberdina zen. Gobernuarentzat bi kontu ezberdin eta independente ziren
marko instituzionalaren eraldaketa eta Konstituzioaren onarpena. Lehen lana

964
Salgado Pasantesek dio «disoluzio» beharrean «etenaldi» hitza erabiltzea hobetsi zela, non-
bait haustura bat ez irudikatzeko. SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyen-
te…», op. cit., 282. or.
965
CARTER CENTER, «Informe sobre la Asamblea Constituyente de la República del Ecuador»,
Centro Carter, Quito (Ekuador), 2008ko irailak 5, 27. or
966
SALGADO PASANTES, Hernán, «El proceso constituyente…», op. cit., 273-275. or.
967
Ibid., 282. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 271 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
272 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

berehalakoan hasi beharrekoa zen eta ezin zuen Konstituzioaren onarpenera


arte itxaron.
Gauzak horrela zeudela, 1. Agindu Konstituziogilearen aurkako Konstituzio
kontrakotasun helegitea aurkeztu zuten Jorge Zavala Egasek, Hernán Pérez
Loosek, Joffre Campaña Morak eta beste milatik gora herritarrek, Konstitu-
zioa ez ezik Asanbladaren Estatutua ere bortxatzen zuela esanez. Baina orain-
goan, Auzitegiak irizpidez aldatu zuen, Asanbladaren botere osoek bestelako
eraginik zutela onartuz.
Batetik, 1. Agindu Konstituziogilearen 2.2 artikuluaren arabera Asanblada-
ren erabakiak botere eratuek ezin kontrolatuzkoak zirela gogoratu zuen, eta
ondorioz, helegite jartzailearen asmoa tokiz kanpo zegoela ebatzi zuen. Bes-
tetik, gogoratu zuen Konstituzioaren 246. artikuluaren arabera Konstituzio Au-
zitegiak ez zuela agindu konstituziogileen konstituzionaltasuna kontrolatzeko
ahalmenik, eta ondorioz, helegitea tramitera onartu ere ez egitea erabaki zuen
(Jasotze eta Kalifikazio Batzordean)968.
Gobernuak, erabakiaren berri izatean, balorazio baikorra egin zuen azkar ba-
tean. Fernando Bustamante Gobernuko Ministroak argi utzi zuen edonola ere
Konstituzio Auzitegia ez zela nor Asanbladaren erabakiak epaitzeko, eta gogo-
ratu zuen: «Asanblada Konstituziogileak botere eratu guztiekiko nagusitasuna
du, botere legegilea barne, eta baita exekutiboaren gainean ere, funtzioetan
aurkitzen dena Asanbladak hala baimendu zuelako969».

5.3.3. Asanblada Konstituziogilearen Funtzionamendu Erregelamendua


Asanbladaren lehen erabakien artean ere, Asanbladaren Funtzionamendu
Erregelamendua970 onartzea egon zen, abenduaren 11an eman zena. Gogora-
tzen bada, herri galdeketan onartutako Estatutuak astebeteko epea ematen
zuen lan hori egiteko (9. art.), eta hori dela eta, oinarrizko arau hau lehenbai-
lehen onartzeko ahalegina egin zen. Erabakiak hartzeko gehiengo absolutua

968
Horrela zioen Tribunalaren erabakiak: «En el caso Nro. 0043-2007-TC demanda presentada
por los señores Jorge Zavala Egas, Hernán Pérez Loose, Joffre Campaña Mora y más de mil
ciudadanos, para resolver se considera: A) en virtud de lo determinado en el inciso segundo
del artículo 2 del Mandato Constituyente No. 1 publicado en el Suplemento del R.O No. 223
de viernes 30 de noviembre de 2007, ninguna decisión de la Asamblea Constituyente es
susceptible de control o impugnación por parte de los poderes constituidos, por lo cual, la
pretensión jurídica es improcedente. B) El artículo 276 de la Constitución Política vigente no
determina competencia de este organismo para declarar la inconstitucionalidad de Mandatos
Constituyente. Por lo expuesto y de conformidad con el inciso segundo del Art, 6 del Regla-
mento de Trámite de Expedientes del Tribunal Constitucional, se resuelve su inadmisión».
0043-07-TC kausan Konstituzio Auzitegiak emandako Ebazpena, 2008ko urtarrilaren 4koa.
969
ECUADOR INMEDIATO, «Ecuador, Tribunal Constitucional no es juez de Constituyente y no
son válidas las impugnaciones», EcuadorInmediato.com egunkaria, 2008ko urtarrilaren 7koa.
Ikus: http://www.ecuadorinmediato.com/Noticias/news_user_view/ecuador_tribunal_cons-
titucional_no_es_juez_de_constituyente_y_no_son_validas_las_impugnaciones--68573# (az-
ken kontsulta: 2015-12-24).
970
Jatorrizko izena: Reglamento de Funcionamiento de la Asamblea Constituyente.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 272 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 273
finkatu izanak (10. art.) gauzak asko erraztu zituen kasu honetan (gogoratu
Bolivian 2/3eko gehiengoa finkatu izanak nolako zailtasunak eragin zituen pro-
zesuaren garapenerako).
Erregelamenduan, Estatutuan eta 1. Agindu Konstituziogilean egin bezala,
Asanblada herri subiranotasunaren ordezkari zela eta bere izaeragatik botere
osoak zituela ezartzen zen beste behin ere971 (1. art.), eta hori eginda, onar
zitzakeen «ekintza erabakitzaileak» zehazten ziren (2. art.). Honakoak:
— Testu konstituzionala bera, erreferendum bidez berretsi beharko zena.
— Agindu Konstituziogileak, hau da, Asanbladak botere osoen erabileraz
onartutako erabaki eta arauak, berehalako eragina izango zutenak.
— Legeak; 1. Agindu Konstituziogileko 7.1 artikuluak ematen zizkion ahal-
men legegileak erabiliz onartutako arauak.
— Erresoluzio eta instrukzioak; Asanbladaren funtzionamendua zuzentzera
bideraturik zeudenak.
— Akordioak; gai politiko, ekonomiko, administratibo edota sindikalen in-
guruan Asanbladak egin zitzakeen «pronuntziamenduak».
Ekintza guzti hauek gorentasunezkoak zirela ezartzen zen gainera, horrek
esan nahi zuelarik estatuko organo eratuek ez zutela aukerarik izango Asan-
bladaren erabakiak kontrolatzeko. Hori bai, doktrinaren gehiengoak gaur egun
esaten duenari jarraiki (2. kapituluan jasotakoaren harira) botere konstituzio-
gilearen izaera absolutua ukatu egiten zen, Asanbladak herritarren oinarrizko
eskubideak errespetatu beharko zituela ezarriz (gainera, hauen eduki sozial
eta progresiboan sakonduz)972 (3. art.).
Asanbladaren oinarrizko antolakuntzari dagokionez ez zen aparteko nobe-
daderik ezarri (4-15. art.). Osoko Bilkura izango zen organo erabakitzaile na-
gusia, eta bere erabakiak, esan bezala, gehiengo osoz hartuko zituen. Hala-
ber, zuzendaritza bat egongo zen, edozein Parlamentutan bezala, eztabaidak
gidatu eta kontu administratibo zein ekonomikoak bideratzeko. Eguneroko
lan gehiena, edozein kasu, batzordeetan egingo zen, «Mahai Konstituziogile»
izena hartzen zutenak (10 aurreikusi ziren, bakoitza 13 batzarkidez osatua973),

971
Esandakoa Horrela jasotzen zuen Erregelamenduak: «Artículo 1. De la naturaleza.— La Asam-
blea Constituyente representa a la soberanía popular que radica en el pueblo ecuatoriano, y
por su propia naturaleza, está dotada de plenos poderes».
972
3. artikuluak horrela zioen: «Artículo 3. De la supremacía de los actos decisorios de la Asam-
blea Constituyente.— Ninguna decisión de la Asamblea Constituyente será susceptible de
control o impugnación por parte de alguno de los poderes constituidos. La Asamblea Cons-
tituyente respetará, profundizando en su contenido social y progresivo, los derechos funda-
mentales de los ciudadanos y ciudadanas. Toda autoridad pública está obligada a su cumpli-
miento, bajo prevenciones de apremio y destitución».
973
Mahai Konstituziogileak hauek ziren (12. art.): Oinarrizko eskubideak eta berme konstituzio-
nalak; antolakuntza, parte-hartze sozial eta herritarra eta ordezkaritza sistemak; estatuaren
instituzio eta egiturak; lurralde antolakuntza eta eskuduntza banaketa; Natur baliabideak eta
biodibertsitatea; lana, produkzioa eta babes soziala; garapen erregimena; Justizia eta ustelke-
riaren aurkako borroka; subiranotasuna, nazioarteko harremanak eta latinoamerikar integra-
zioa; legislazioa eta fiskalizazioa.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 273 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
274 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

eta tratamendu berezitua beharko zuten gaietarako laguntza-batzordeak au-


rreikusten ziren.
Funtzionamendu aldetik, proposamenak egiteko aukera oso irekia zela na-
barmendu behar da (23. art.). Asanbladako kideez aparte, proposamenak aur-
kezteko eskubidea zuten bai gizarte mugimenduek; bai antolakunde sindikal,
indigena edo bestelakoek; bai estatu instituzio eta aparatu ezberdinek; eta
baita pertsona orok ere (izan natural ala juridiko, indibidualki zein kolektiboki).
Ekimen legegilearekin ere antzeko zerbait gertatzen zen, hura aurrera era-
mateko aukera oso zabala zelarik. Horrela, Asanbladako kideen %5a suposa-
tzen zuten ordezkariek, Errepublikako Presidenteak edota herri ekimen batek
(betiere hauteskunde errolda nazionalaren %0,1aren babesa bazuen), lege
proposamenak aurkezteko aukera zuten (48. art.).
Egia esan, 1998ko eredu elitista eta alderdikratikoan ez bezala, herritarren
parte-hartzea sustatzea funtsezko jo zen, eta hori horrela, kapitulu oso bat es-
kaini zitzaion Erregelamenduan (hamargarrena) parte-hartze eta komunikazio
sozialari. Horren arabera, parte-hartzea sustatzeko unitate berezi bat martxan
jarri zen, eta gainera, mekanismo ezberdinak aurreikusi ziren, hala nola el-
karrizketa sozialaren sustapena, lurralde asanbladen ospakizuna edota herri
ikuskaritza (60. art.).
Estatutuak jasotzen zuen bezala, Erregelamenduak ere Konstituzioaren
onarpen erreferenduma arautu zuen, boz-emaileen gehiengo osoa exijituz
(69. art.).
Bukaerako xedapenetan lehenengoan, berriz ere, Asanbladaren gorentasu-
na azpimarratzen zen, baina oraingoan ez botere eratuekiko, indarrean zegoen
ordenamendu juridikoarekiko baizik. Horrela, indarrean zegoen ordenamen-
dua mantentzen zela ezarri zen, «Asanblada Konstituziogileak horren aurka
erabakitzen zuena salbuetsita974».

5.3.4. Asanbladaren jarduna: erabaki nagusiak eta herritarren parte-hartzea


Behin Erregelamendua onartua, Mahai Konstituziogileak segituan osatu ziren,
abenduaren 13rako denak martxan zirelarik. Alianza PAISek, bere gehiengo
osoa baliatuz, batzorde bakoitzak zituen hamahiru postuetatik zortzi beregana-
tu zituen, gainontzeko bostak modu proportzionalean beste alderdien artean
banatu zirelarik975.
Lan egiteko prozedura, orokorrean, horrelakoa izan zen: batzorde bakoi-
tzean artikuluen eztabaida egiten zen eta bi informe landu; gehiengoarena eta
gutxiengoarena. Horiek plenora zihoazen gero, bere eztabaidarako. Plenoak,
hauek aztertu eta oharrak egiten zituen, berriz ere batzordeen eskuetan uz-

974
Horrela zioen Erregelamenduak: «DISPOSICIONES FINALES. PRIMERA.— El ordenamiento
jurídico se mantiene vigente, con la excepción de lo que resuelva en sentido contrario la
Asamblea Constituyente».
975
CARTER CENTER, «Informe sobre la Asamblea Constituyente de la República del Ecuador»,
Centro Carter, Quito (Ekuador), 2008ko irailak 5, 10. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 274 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 275
teko, eta hauek horiek baloratuz, informea edo informeak berritzen zituzten,
artikulu zehatzak proposatuz. Behin Lehendakariak gehiengoaren informea
aski eztabaidatua zela erabakitzean, bere edukia bozkatu egiten zen, behar
izatekotan, artikuluz artikulu.
Modu horretan lan eginez onartu ziren Konstituzioa, sei lege eta hogei
agindu konstituziogile ezberdin.

5.3.4.1. ONARTUTAKO HOGEI AGINDU KONSTITUZIOGILEAK ETA SEI LEGEAK


Agindu konstituziogileei dagokienez, izaera ezberdinekoak izan zirela esan
behar da. Batzuk Asanblada beraren beharrei erantzuteko egin izan ziren
(lehenengoa horren adibide garbia da), baina beste batzuk berriz herritarren
edota Errepublikako Presidentearen eskariei erantzunez tramitatu ziren, eta
orotariko gaiei eragiten zieten.
Garrantzitsuenak hauek lirateke:

— 1. Agindu Konstituziogilea aurretik azaldu da. Polemikoa izan zen oso,


baina esan behar da gehiengo zabalaz onartua izan zela. Bere lehen
xedapenak, adibidez, Asanbladari botere osoak ematen zizkiona, 96 al-
deko boz jaso zituen; bigarrenak, Asanbladaren erabakiak hierarkikoki
nagusiak eta kontrola ezinak zirela ezartzen zuenak, 90 boz jaso zituen;
hirugarrenak, Zuzenbide Estatuaren existentzia berresten zuenak, 103
boz; laugarrenak, Correa bere postuan berresten zuenak, 107; Bos-
garrenak, botere legegilearen funtzioak Asanbladari ematen zizkionak
eta diputatuak beren funtzioetan etenaldian deklaratzen zituenak, 110
boz976...
— 2. Agindu Konstituziogilea urtarrilaren 24an onartu zen, aldeko 90 boz
jasoz977. Bere bitartez, funtzionarioen ordainketa eta indemnizazioei
gehiengo topea jartzen zitzaien.
— 3. Agindu Konstituziogilearen bidez, egun berean onartua, herrialdeko bi
probintziatan hauteskundeak atzeratu ziren978.
— Martxoaren 10ean onartutako 5. Agindu Konstituziogileak aduanetan
abandonaturik zeuden ondasunak sumendi eta uholdeen eraginagatik
kaltetutakoei ematea agindu zuen979.
— 6. Agindu Konstituziogileak, «Agindu Meatzaria» bezala ezagutu zenak,
Estatuari itzultzen zizkion 3100 mehatze kontzesio, ordura arte egindako
guztien %80a980.

976
CARTER CENTER, «Informe sobre la Asamblea Constituyente de la República del Ecuador»,
Centro Carter, Quito (Ekuador), 2008ko irailak 5, 14-15. or
977
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 2, de 24 de enero de 2008.
978
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 3, de 24 de enero de 2008.
979
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 5, de 10 de marzo de 2008.
980
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 6, de 18 de abril de 2008.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 275 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
276 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

— 8. Agindu Konstituziogilearen bidez, apirilaren 30ean 95 bozekin onartua


izan zena, lan prekarietatearen eta lanaren «terzerizazioaren» aurkako
neurriak hartzen ziren981.
— 13. Agindu Konstituziogileak ondasunen konfiskatze prozesua Gor-
dailuen Bermerako Agentziak interbenitutako banku-entitate guztiei
aplikatzea ezartzen zuen982. Uztailaren 9an onartu zen, aldeko 87 boz
jasoz.
— 15. Agindu Konstituziogilearen bidez sektore elektrikoaren gainean hain-
bat arau eta agindu ezartzen ziren, hala nola, indar elektrikoa oraindik ez
zuten tokietara zabaltzea, tarifa bakarra ezartzea edota 700.000 bezerori
zeukaten zorra barkatzea983. Uztailaren 23an onartu zen, aldeko 85 boze-
kin.
— 16. Agindu Konstituziogileak elikadura subiranotasun programa bat mar-
txan jartzen zuen herrialdean984. Hau ere uztailaren 23an onartu zen, 97
boz jasoz.
— Bukatzeko, 19. Agindu Konstituziogileak (uztailaren 24an 82 bozez onar-
tua) uztailaren 26tik aurrera eta erreferenduma ospatu bitarte, Asanbla-
dak botere legegilea bere egingo zuela eta etenaldian sartuko zela ezar-
tzen zuen.
Datu aipagarria da 14tik 20ra bitarteko agindu konstituziogileak uztailaren
23 eta 24an onartuak izan zirela.
20 Agindu Konstituziogileekin batera, esan den bezala, 6 lege onartu zituen
Asanblada Konstituziogileak. Denak Gobernutik bidaliak izan ziren eta horrek
kasu batzuetan protestak eragin zituela esan behar da.
Onartutako legeak hauek izan ziren: Zerga Berdintasunaren Legea985, Es-
tatuko Petrolio Baliabideen Erabilera eta Zorpetze Prozesuen Arrazionalizazio
Administratiboaren Lege Organikoa986, Lur Garraioaren, Iragatearen eta Bide
Segurtasunaren Legea987, zerga arau ezberdinak moldatu eta interpretatzen
zituen Legea988, Zigor Kodea erreformatzen zuen Legea989, eta Kontratazio Pu-
blikoen Sistemaren Lege Organikoa990. Kasu honetan ere, azken lauak Asan-
bladaren azken astean onartu ziren.

981
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 8, de 30 de abril de 2008.
982
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 13, de 9 de julio de 2008.
983
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 15, de 23 de julio de 2008.
984
Jatorrizko izena: Mandato Constituyente n.º 16, de 23 de julio de 2008.
985
Jatorrizko izena: Ley de Equidad Tributaria.
986
Jatorrizko izena: Ley Orgánica para la recuperación del uso de los recursos petroleros del
Estado y la racionalización administrativa de los procesos de endeudamiento.
987
Jatorrizko izena: Ley de transporte terrestre, tránsito y seguridad vial.
988
Jatorrizko izena: Ley Orgánica reformatoria e interpretativa a la ley de Régimen Tributario
Interno, al Código Tributario, a la Ley Reformatoria para la Equidad Tributaria del Ecuador y a la
Ley de Régimen del Sector Eléctrico.
989
Jatorrizko izena: Ley Reformatoria al Código de Ejecución de Penas y Código Penal para la
Transformación del Sistema de Rehabilitación Social.
990
Jatorrizko izena: Ley Orgánica del Sistema de Contratación Pública.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 276 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 277
Autore batzuek Asanbladaren jardun hau kritikatu izan dute, besteak beste
Astudillok, Konstituzioa egin eta onartzeaz baino, Correarekin batera goberna-
tzeaz arduratu izana kritikatzen duena991.

5.3.4.2. KONSTITUZIO PROIEKTUAREN ONARPENA


Batzordeetako lana abiapuntu hartuta, Lehendakaritzak espezialistez osatuta-
ko idazketa batzorde berezi bat izendatu zuen Konstituzioaren idazketarako,
2008ko uztailaren 19an Konstituzioaren lehen bertsio bat aurkeztu zuena. Tes-
tu horri hurrengo egunetan moldaketa batzuk egin zitzaizkion, eta azkenik,
uztailaren 24an Osoko Bilkuran bozkatu egin zen992.
Egun bat lehenago, uztailaren 23an, Konstituzioak jasoko zuen Trantsizio
Erregimena onartu zuen Asanbladak, honako zutoinen gainean:

— Baiezkoak irabaztekotan, 2006ko Kongresurako hauteskundeetan hau-


tatutako diputatuen agintaldia bukatutzat emango zen.
— Erreferenduma ospatu eta bost egunera, Asanblada Konstituziogilea
Fiskalizazio eta Legegintza Batzordea osatzeko bilduko zen, betiere, in-
dar bakoitzak Asanbladan zeukan ordezkaritzaren proportzionaltasuna
gordez.
— Fiskalizazio eta Legegintza Batzorde honek funtzio legegilea berega-
natuko zuen Kongresu berria hautatu bitartean (Antzekotasun nabaria
zeukan Venezuelan martxan jarritako Batzorde Legegile Nazionalarekin,
«Kongresilloa» delakoarekin).
— Hauteskunde Kontseilu Nazional berriak, kargu hartu eta gehienez 30
egunetara, hauteskunde orokorrak deituko zituen.
— Bukatzeko, behin agintari berriek beren karguak hartuak zituztenean,
Fiskalizazio eta Legegintza Batzordeak funtzionatzeari utziko zion.

Trantsizio Erregimenaz, gauzak Venezuelan baino hobe egin baziren ere (ez
baitzen Konstituzioaz kanpoko Trantsizio Erregimenik mahai gainean jarri), ho-
rrek ez zituela kritikak eragotzi esan behar da, diputatu batzuk Trantsizio Erre-
gimena azken orduan Konstituzio proiektuaren barruan sartu izana kritikatu
baitzuten993.

5.3.4.3. Herritarren parte-hartzea eta epeak betetzeko zailtasunak


Carter Fundazioaren arabera, Asanbladako kide askok gehien baloratu zuten
gauzetariko bat herritarren parte hartze aktiboa izan zen, zer ikustekorik izan

991
ASTUDILLO, César, «Algunas reflexiones sobre…», op. cit., 326. or.
992
Konstituzioaren eduki eztabaidatuenak Carter Zentroak prestatutako txostenean laburbiltzen
dira: CARTER CENTER, «Informe sobre la Asamblea Constituyente de la República del Ecua-
dor», Centro Carter, Quito (Ekuador), 2008ko irailak 5, 29. or. eta hur.
993
CARTER CENTER, «Informe final sobre el Referéndum Constitucional Aprobatorio de Ecua-
dor del 28 de septiembre de 2008», 25 de octubre de 2008, 6. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 277 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
278 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

ez zuena 1998ko prozesu konstituziogilearekin. Kontrastea nabaria zen oso,


prozesu hartan, Asanbladak ate itxien atzean biltzen bukatu baitzuen, eremu
militar batean. 2007-2008ko prozesuan berriz, ateak parez pare ireki zitzaiz-
kion herritarren parte-hartzeari994.
Erregelamenduaren azalpenean azaldu bezala, Asanbladaren baitan Jen-
dartearen Parte-hartzerako Unitatea995 martxan jarri zela gogoratu behar da.
Unitate hau izan zen Ciudad Alfarora heldu ziren milaka proposamenak bildu,
antolatu, bideratu eta sistematizatzeaz arduratu zena.
Proposamen asko eta asko, bai Montecristin bertan nola Ekuador osoan
zehar egindako audientzia edota foroetan jaso ziren. Horrekin batera, gainera,
posta elektroniko bidez zein gutunontzietan ekarpenak utziz proposamenak
bideratzeko aukera zabalik egon zen.
Ideia bat egiteko, urtarriletik ekaina bitarte batzarkideek 70.000 lagun
inguru jaso zituzten Montecristin bere proposamenak aurkezteko, eta ha-
laber, Parte-hartze Unitateak 1632 proposamen ezberdin bildu zituen, ge-
rora, mahai edo batzorde ezberdinen artean banatu zirenak (horien %58a,
indibidualki egindako proposamenak izan ziren; gainontzekoa, proposamen
kolektiboak)996.
Pentsa litekeen moduan, parte-hartzearen zabalpenak ez zuen epeak
bete zitezen lagundu. Lehen hilabeteetan herritarren proposamenak jaso-
tzeko indar dezente egin zenez lanak atzeratu egin ziren, eta uztailaren
26ko epemuga heltzen zela ikusita, zailtasunak sortzen hasi ziren. Asan-
bladako Lehendakari Alberto Acostak, Movimiento PAISeko Zuzendaritza
epeak luzatzearen komenientziaz konbentzitzen saiatu zen arren, ez zuen
lortu, eta hori ikusita, ekainaren 26an dimisioa aurkeztu zuen. Dirudienez,
Venezuelan gertatutakoa ekidin nahi zuen, bere ustez, eztabaida, delibera-
zioa, testuen kalitate edota argitasuna ezin baitziren epeen arazoa zela eta
sakrifikatu997.
Baina esan bezala dimisioa eman eta Fernando Cordero Movimiento
PAISeko kideak hartu zuen orduan Lehendakaritza; eta honek bai, epeak
betearazi zituen. Idazketa Batzordeak uztailaren 19an Konstituzioaren tes-
tuaren bertsio errebisatu bat eman zien batzarkide guztiei, bozketa eguna
bitarte zenbait aldaketa txiki jasan zituena, polemika txiki bat sortuz. Polemi-
ka hura, halere, laister itxi zen, Asanbladako prentsa arduradunak batzarki-
deek uztailaren 23an azken bertsioa jaso zutela argitu baitzuen, eta gainera,
Konrad Adenauer Fundazioak 27 aldaketa txiki atzeman bazituen ere, idazke-
takoak (eta ez edukizkoak) zirela baieztatu zuen998.

994
CARTER CENTER, «Informe sobre la Asamblea Constituyente de la República del Ecuador»,
Centro Carter, Quito (Ekuador), 2008ko irailak 5, 11. or.
995
«Unidad de Participación Social», bere jatorrizko izenean.
996
CARTER CENTER, «Informe sobre la…», op. cit., 12-13. or.
997
Ibid., 27-28. or.
998
Ibid., 47. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 278 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 279
Europar Batasunak bidalitako ikuskaritzak prozesuaren balorazioa egitera-
koan hau bera kritikatu zuen, Asanblada «inkluientea eta anitza» zela onartuta,
epeak «ez-nahikoak» ziruditela baieztatu zuelarik999.

5.4. PROZESU KONSTITUZIOGILEAREN ITXIERA

Behin Konstituzioa Asanblada Konstituziogilean onartu ostean, hurrengo urra-


tsa erreferenduma antolatzea zen, eta horretarako deia luzatu zen abuztuaren
12an. Herriaren zita irailaren 28an izango zen.

5.4.1. 2008ko Irailaren 28ko erreferenduma


Mahai gainean jarri zen galdera, laburra eta argia zen, sinplea:

«Onartzen al duzu Asanblada Konstituziogileak egindako Errepublikako


Konstituzio Politiko berriaren testua1000?».

Ekuadortarrek, gehiengo handiz baietz erantzun zuten, Konstituzio berria


babes zabalarekin jaio zelarik. Konkretuki bozen %63’93a baiezkoa izan zen
eta %28’10 aurkakoa, boz baliogabea %7’23an geratu zelarik1001. Hauteskun-
de presidentzialen, prozesua zabaldu zuen herri galdeketaren eta Asanblada
Konstituziogilerako hauteskunde garaipenen ondotik, prozesuan zehar Rafael
Correak irabazten zuen «laugarren rounda» izan zen1002.
Garaipena guztiz garbia zen gainera. Hala baieztatu zuten bai Carter Zen-
troak (prozesua, garrantzirik gabeko akats batzuk kenduta, ongi antolaturikoa,

999
«La Asamblea Nacional Constituyente fue incluyente y plural. Sin embargo, hubo una serie
de deficiencias relacionadas con los procedimientos de trabajo seguidos por dicha Asamblea,
principalmente en las etapas finales de los debates y votaciones. Los plazos establecidos
para la elaboración de la Constitución por la Asamblea parecieron insuficientes. Esto generó
algunas deficiencias de procedimiento, que se debieron en su mayoría a la necesidad de
editar y procesar textos extensos en muy poco tiempo. La MOE UE no comenta las delibe-
raciones de la Asamblea Constituyente. No obstante, no existen dudas sobre la seguridad
jurídica del objeto del referéndum de 28 de septiembre: el texto publicado oficialmente en la
Gaceta Constituyente». UNIÓN EUROPEA-MISIÓN DE OBSERVACIÓN ELECTORAL, «Infor-
me. Evaluación Final. Referéndum Constitucional de Ecuador de 28 de septiembre de 2008»,
Quito, 2008ko urriaren 17a, 2. or.
1000
Jatorrizko hizkuntzan: «¿Aprueba usted el texto de la Nueva Constitución Política de la Repú-
blica elaborado por la Asamblea Constituyente?».
1001
Emaitzak Political Database of the Americasen ikus daitezke. Ikus: http://pdba.georgetown.
edu/Elecdata/Ecuador/refconst08.html (azken kontsulta: 2016-01-11).
1002
2006ko haueskunde presidentzialen bigarren itzulian bozen %56,67 lortu zuen; Asanblada
Konstituziogilea deitzeko herri galdeketan %82a; eta Asanblada Konstituziogilerako hau-
teskundeetan, 130 eserlekuetatik 70 lortu zituzten. LÓPEZ, Adrián; CUBILLOS CELIS, Paula,
«Análisis del referéndum constitucional 2008 en Ecuador», Iconos, Revista de Ciencias So-
ciales, 33, FLACSO, Quito, 2009ko urtarrila, 14. or.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 279 21/9/16 08:29:55


ISBN: 978-84-7777-499-0
280 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian

baketsua eta gardena izan zela ondorioztatu zuena1003) eta baita Europar Bata-
sunak bidalitako ikuskaritzak ere1004.
Beraz, aipatutako babes zabalarekin borobildurik geratu zen prozesu kons-
tituziogilea. Ikusi denez, Venezuelan gertatu bezala, Ekuadorren ere ez zen
Konstituzioa aldatzeko ezarririk zegoen «prozedura ortodoxoa» jarraitu; aitzi-
tik, demokrazia parte-hartzailea praktikara eramanez, konstituzioz aldatzeko
biderik libreena jarraitzeko erabakia hartu zen. Pérez Loosek dioenez, herriak
herri galdeketan onartutako Estatutuak prozesua bideratu ahal izateko «hutsu-
ne konstituzional bat bete egin zuen», eta «bide hau har lezaketen prozesu
konstituziogileentzat aurrekari interesgarria finkatu zuen1005».
Martínez Dalmauren ustetan, bere zailtasunak gutxietsi nahi gabe, prozesu
konstituziogile ekuadortarra erlatiboki erraza izan zen, behintzat Venezuela-
koarekin eta Boliviakoarekin alderatuz gero. 1998an erreforma batzuk egin
zirenez, originala eta berritzailea izan zen, baina ez aurreko biak bezain apur-
tzailea1006.
Ortiz Crespok bide beretik jotzen du. Bere iritziz, Konstituzio berriak, au-
rrekoak era mugatuan onartzen hasitako parte hartze mekanismoak zabaldu
egiten ditu. Eskubideen errekonozimendu eta babesarekin antzeko gertatuko
litzateke, oraingoan indar berezia egiten delarik eremu zehatzetan (hala nola
osasuna, hezkuntza…) eta baita arreta berezia behar duten jendarte sektoree-
tan ere (gazteak, indigenak, elbarriak, emakumeak, haurrak...)1007.

5.4.2. Botere konstituziogilearen arautzea 2008ko Konstituzioan


2008ko Konstituzioak nobedade juridiko-politiko garrantzitsuak ezarri zituen1008
eta Latinoamerikar Konstituzionalismo Berriaren adierazpen garbi bat da: herri
subiranotasunaren kontzeptuaren erreskatea, oinarrizko eskubideen erreko-

1003
CARTER CENTER, «Informe final sobre el Referéndum Constitucional Aprobatorio de Ecua-
dor del 28 de septiembre de 2008», 25 de octubre de 2008, 8. or.
1004
«El referéndum constitucional de la República de Ecuador de 28 de septiembre de 2008 ha
estado bien administrado, en términos generales, y ha proporcionado a los ecuatorianos la
oportunidad de determinar el futuro de su país mediante un mecanismo de participación ciuda-
dana. El referéndum ha cumplido con los estándares universales y regionales sobre procesos
democráticos. Dicho esto, el proceso se podía haber beneficiado de la existencia de normas
más específicas referentes a la celebración de referendos. Comparado con las elecciones a la
Asamblea Constituyente de 2007, el referéndum ha incluido una serie de mejoras, especialmen-
te relativas al padrón electoral y al marco regulatorio del nombramiento de miembros de juntas
receptoras y coordinadores de recinto. Sin embargo, el referéndum estuvo también caracteri-
zado por el abuso de recursos públicos en la campaña electoral». UNIÓN EUROPEA-MISIÓN
DE OBSERVACIÓN ELECTORAL, «Informe. Evaluación Final. Referéndum Constitucional de
Ecuador de 28 de septiembre de 2008», Quito, 2008ko urriaren 17a, 2. or.
1005
PÉREZ LOOSE, Hernán, «Ecuador y su…», op. cit., 254. or.
1006
MARTÍNEZ DALMAU, Rubén, «El proyecto de…», op. cit., 272-273. or.
1007
ORTIZ CRESPO, Santiago, «Participación ciudadana: La…», op. cit., 15-16. or.
1008
Constitución Política del Ecuador 2008. Konstituzioak ekarri dituen aldaketa nagusien ingu-
ruan sakontzeko: ÁVILA SANTAMARÍA, Ramiro, El Neoconstitucionalismo transformador…,
op. cit., 107. or. eta hur.

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 280 21/9/16 08:29:56


ISBN: 978-84-7777-499-0 COMPAINS SILVA, Eneko
Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian 281
nozimendu eta bermearen zabalpena edota demokrazia parte-hartzaile bate-
rako oinarriak jartzea lirateke horren adierazle1009.
Baina horrekin batera, Ekuadorreko Konstituzioa, trantsizio konstituzionalis-
mo bezala ezagutu denaren adibidea litzateke ere. Zer esan nahi da honekin?
Bada, Konstituzioa, aldi berean, zurruna eta malgua dela. Zurruna, herriaren
baimen espresik gabe ezin alda daitekeelako; eta malgua, herriak erabakitzen
duen aldioro aldatzen ahal delako, botere eratuek zer dioten aintzat hartu ga-
be1010. Konkretuki, Konstituzioan aldaketak egiteko 3 modu ezberdin aurreikus-
ten dira: emendakina (441. art.), erreforma partziala (442. art.) eta Asanblada
Konstituziogilea (444. art.)
Emendakina, Konstituzioaren artikulu bat edo batzuk emendatzeari dago-
kiona litzateke, beti ere horien bidez Konstituzioaren oinarrizko egiturari eta
estatuaren elementu eratzaileei eragiten ez badie, edota eskubide murrizketa
zein erreforma prozeduran aldaketak ekartzen ez baditu (superkonstituzioa). Bi
moduz egin daiteke: Presidenteak edota herriak eskatutako erreferendum bi-
dez ala Asanblada Nazionalaren 2/3en babesaren bidez (bi eztabaida eginda).
Eskubide murrizketarik edota erreforma mekanismoen aldaketarik suposa-
tzen ez duen erreforma partziala Presidenteak, herriak edota Asanblada Naziona-
lak eskatuta abia daiteke, baina ez dago onartzerik erreferendum bidez ez bada.
Gorte Konstituzionala izango da prozedura bat ala bestea erabili behar
den zehaztuko duena (443. art.), baina Martínez Dalmauren ustetan, edo-
zien kasu, aurreko bi artikuluek erreforma boterearen «quasimarginazioa»
suposatuko lukete1011.
Azkenik, Konstituzio berria egiteko Asanblada Konstituziogilea deitzeko au-
kera arautu egiten da, eta esan behar da prozesu konstituziogilean zehar egin-
dakoarekin erabateko koherentzian arautu egiten dela, prozesuan emandako
urrats nagusiak 2008ko Konstituziora eraman direlarik1012.
Ezartzen den lehenbiziko gauza da Asanblada herri galdeketa bidez soilik
deitzen ahalko dela (subiranotasun adierazpen zuzen baten bidez beraz). Ho-
rretarako, Presidenteak bakarrik ez, oraingoan Asanblada Nazionalak (2/3e-
ko gehiengoaz) eta herriak berak ere (erroldaren %12aren babesarekin) hori
eskatzeko aukera izango dute. Prozesu konstituziogilean egindakoari jarraiki,
kontsultan Asanbladako ordezkariak hautatzeko modua eta hauteskunde pro-
zesuaren arauak barnebildu beharko dira, eta bukatzeko, egingo den Konstitu-
zio berria indarrean jartzeko erreferenduma egin beharko da.

1009
MARTÍNEZ DALMAU, Rubén, «El proyecto de…», op. cit., 270. or.
1010
Ibid., 269-270. or.
1011
Ibid., 271. or.
1012
Horrela dio 2008ko Konstituzioak: «Art. 444.— La asamblea constituyente sólo podrá ser
convocada a través de consulta popular. Esta consulta podrá ser solicitada por la Presidenta
o Presidente de la República, por las dos terceras partes de la Asamblea Nacional, o por el
doce por ciento de las personas inscritas en el registro electoral. La consulta deberá incluir la
forma de elección de las representantes y los representantes y las reglas del proceso elec-
toral. La nueva Constitución, para su entrada en vigencia, requerirá ser aprobada mediante
referéndum con la mitad más uno de los votos válidos».

Instituto Vasco de Administración Pública

Botere konstituziogilea.indd 281 21/9/16 08:29:56

You might also like