You are on page 1of 3

7.

testua: 1876ko Konstituzioa

DOKUMENTU KONSTITUZIONALAREN AURKEZPENA ETA IDENTIFIKAZIOA


Testu juridikoa dugu aurrean, Konstituzio bat. Lehen mailakoa da zuzenean ematen baitzaigu
informazioa, aldaketarik egin gabe eta garaikoa. Eta noski, publikoa, Madrilgo Gazetan
argitaratua jende guztiak haren berri izan dezan, noiz eta 1876ko ekainak 30ean.
Esan beharra dago Gerra Zibil baten eta anabas egoera baten ondoren gauzatzen dela testu hau.
Nolabait testu honek hasiera emango dio ia 60 urtetako aro berri bati, Berrezarkuntza. Alfontso
XII.ak, Borboia, tronuan berrezartzen du bere dinastia. Beraz, alde batetik testu hau estatu kolpe
baten ondorioz jartzen da indarrean, baina bestetik hauteskunde eta prozesu konstituziogile baten
ondorioz.
Berrezarkuntza honen helburua seiurteko demokratikoaren aurreko egoerara itzultzea zen.
Beharrezkotzat jotzen zen Konstituzio berri bat egitea, moderatua, joko arau ireki eta berriak
ezarriko zituena, liberalismoaren adar guztiak bere barnean hartuko zituena. Horrela garai
iraultzailea itxiz ordena politikoa eta publikoa mantenduz eta orekan oinarrituta.
Espainiako Gorteak dira egileak Canovasen zuzendaritzapean eta Alfontso XII.ak berretsita.
Hartzailea kasu honetan espainiar herria litzateke.

EDUKIAREN DESKRIBAPENA ETA ANALISIA (1,5 puntu)


Konstituzio hau ez zen izan luzeenetarikoa artikulu kopuruan harreta jartzen badiogu. Besteekin
konparatuta nahiko laburra, 90 artikulu baino gutxirekin. Aurrean dugun testuan Konstituzioaren
artikulu sorta bat bakarrik agertzen zaigu.
Lehenengo atalean testuaren aurkezpen bat dugu, Alfonso XII.ak bere burua agintean egoteko
arrazoiak mahai gainean jartzen ditu, hala nola, Jainkoaren graziaz Errege dela eta errege
konstituzionala dela. Argi uzten da monarkia dela konstituzioa dakarrena eta berresten duena eta
konstituzioa monarkiarena dela.
11. artikuluan, eskubideez, boteren banaketaz edo beste hainbat gauzaren aurretik iada Eliza eta
Estatuaren arteko harremanaz hitzegiten digu. Zehazki zer erlijiotasunari begira nolakoa den
espainiar estatua. Estatuaren erlijioa Katoliko Apostoliko eta Erromatarra dela argi uzten du.
Gainera elizarekiko betebeharrak hartzen ditu nazioaren zeregina izango baita kultua eta ministroak
mantentzea. Honek ez du esan nahi jendea jazarriko denik katolikoa ez izateagatik, baina kultua,
katolikoa ez bada, arlo pribatuan mantendu beharko dute, inongo adierazpen publikorik egin gabe.
13. artikulua hiritarren eskubideetaz diardu, zehazki biltzeko eta iritziak libreki adierazteko
askatasun eta eskubideez.
18. artikulua botereen banaketaz ari da. Konstituzioaren arabera botere legegilea Gorteetan dago
Erregearekin batera.
19. artikulua botere legegilea jorratzen jarraitzen du kasu honetaren ganbaren antolaketa azalduz. Bi
ganbara egongo dira, Senatua eta Diputatuen Kongresua.
20. artikulua senatuaren konposizioaz hitzegiten digu. Senatariak izan zitezken berezko
eskubidekoak, hau da, beraien karguagatik edo titulu bat izateagatik senatari izatea atxikituta
zutenak; Koroak izendatutatuko eta bizirautekoak zirenak; eta azkenik handikiek eta korporazioek
hautatutako senatariak.
28. artikuluak dionez, lege baten bidez antolatuko da Kongresuko diputatuak hautatzeko modua.
50. artikuluaren arabera Botere Beterarazlea Erregearen eskuetan dago.
75. artikulua justiziaren administrazioaz hitzegiten digu. Espainiar lurralde osoan kode juridiko
bakarra egongo da espainol guztientzat foru bakarra egongo delarik epaiketa arrunt, militar eta
kriminaletan.
Aipatzeko modukoa da ez digula konstituzioak subiranotasunaz hitzegiten ezta estatuaren gobernu
motaz, nahiz eta sarreratik ondoriozta dezakegun monarkia konstituzionala dela.

TESTUINGURUA (2,5 puntu)


1873an, Amadeo I Saboiakoaren abdikazioaren ostean Espainian Lehen Errepublika aldarrikatu zen.
Errepublika honek Gorte Konstituziogileak batzea bilatzen zuen Konstituzio bat aldarrikatzeko. Ez
zuen ordea bere helburua lortu 1874ko urtarrilean Pavía eta Serrano jeneralen estatu kolpearen
ondorioz. Honen kausaz eta Monarkia tradizionalaren berrezarkuntzaren eta Alfontso XII.aren
aldeko Martínez Campos jeneralaren abenduko pronuntziamenduaren ostean, Canovas del Castillok
bultzatuta, Berrezarkuntzari hasiera eman zen.
Berrezarkuntza Alfontso XII.aren figuran monarkia Espainian berrezartzea bilatzen duen garai
politikoa da. Sistema honek Eleiza Katolikoaren bermea izan zuen (alderatua zegoena aro
iraultzailean jasotako erasoengatik), hala nola ejerzitoarena eta herriarena ordena publikoa
mantenduko baitzuen. Hala ere alderdi politikoak sistemaren aurka agertu ziren. Alderdi
tradizionalisten artean karlistek monarkia onartzen zuten baina ez Alfontso XII.a eta errepublikarrak
oso bananduta zeuden oso ordezkapen gutxi zeukatelarik. Anarkistak eta sozialistak, hala nola Prat
de la Rivaren nazionalista katalanak, nazionalismo galegoa, Blas Infanteren erregionalismo
andaluziarra eta Sabino Aranaren euskal nazionalismoa aurrean izango ditu ere. Hasiera batean
ordean oposizioak ez zuen garrantzi handirik izan alde batetik normaltasun batera bueltatu nahi
zelako eta bestetik Canovasek erreminta guztiak martxan jarri zituelako sistema aurrera ateratzeko.
Hiru ezaugarritan oinarritzen zen Berrezarkuntzaren sistema politikoa.
Lehena aurrean dugun 1876ko konstituzioa. Gizonezkoen sufragio unibertsal bidez Gorteak osatu
ziren Konstituzio berria egiteko. Bereizi egiten zen monarkikoa izateagatik, moderatua eta
eklektikoa, aurreko konstituzioen ezaugarri nabarmenenak bilduz.
Hurrengo ezaugarria bipartidismoa litzateke. Berrezarkuntza bereiziko duen aspektua, haren sistema
politikoa. Bi alderdiren existentzian oinarritzen zen: Alderdi liberal-kontserbadorea (burgesia
lurjabea, goi mailako funtzionario eta militarrak, noblezia) Antonio Cánovas del Castillo lider zuena
eta sistema hay Londresen ezagutu zuena Errepublika garaian; eta Alderdi fusionista (1869ko
konstituzioa eta Amadeo I.a babestu zuten progresista eta demokratak) Mateo Sagastak zuzendua.
Txandakatzea izango da azken ezaugarri nagusia. Jauntxokeria erabiliz bi alderdi politikoen
txandakatzean oinarritzen zen. Lurralde jakin bakoitzean bertoko jauntxoak eragingo zuen tokatzen
zitzaion alderdia garaile irtetzea hauteskundeetan. Hortarako bozken erosketa edo iruzurrera jo zen.
Gainera beste puntu batzuk izan behar ditugu kontuan testua aztertzerakoan, ez soilik ze oinarri
sortzen dituen. Bereziki euskal aferari dagokionez. Konstituzioak berak ez du horrenbesteko
garrantzia ematen subiranotasunari edota gobernu sistemari baina esan dezakegu oinarri batzuk
jartzen dituela, sendoak izatea nahi direnak, bertatik espainiar izaera ezartzeko. Konstituzio beraren
lehen artikuluak espainola nor eta zer den azaldu eta ezartzera datoz, azken artikuluek (75a) edozein
pluraltasun juridiko ezabatzen dutelarik.
Beraz 1876ko Foru abolizio legea nahikoa ez balitz konstituzioan bertan bermatuko da berdintasun
juridikoa espainol guztien artean (Amerikako eta Asiako koloniak salbu tratamendu berezia izango
dutenak). Gerra zibil, identitario eta anabatsuaren ostean identitate orokor, sendo eta moderatua
ezarri nahiean.
Moderantismo hori eta konstituzio prozesua inguratzen zuen desoreken aurrean (Kubako
altxamenduak 1878ra arte jarraituko du) sentarien beraien aukeratze prozesua ere oso
kontserbadorea da, argi utziz noble eta agintarien eskuetan haien hautaketa.
Testu honek Primo de Riverak bere diktadura garaian indargabetu arte jarraituko du indarrean eta
guztiz baztertuko da Bigarren Errepublikaren sorrerarekin. Beraz ia 50-60 urtez egongo da
indarrean inoiz Espainian egon den eperik luzeena Konstituzio batentzako.

TESTUAREN GARRANTZIA (0,5 puntu)


Konstituzioa hau garrantzitsua izan zen askatasun eta liberalismoa sakonki jorratzen ez baziren ere
absolutismoa alde batera uztea lortu zelako. Politikaren normalizaziorako marko bat ezartzea lortu
zen Erregetza batetik bestera pasatuz gainera Alfontso XII.aren erregetzan ezezik Alfontso XIII.aren
erregeordetzan eta erregetzan ere indarrean egon baitzen.
Nahiz eta Konstituzio honek espainolen hainbat eskubide bermatu, Canovasek berak ziurtatu egin
zuen eskubide horiek ez zutela Sistema zalantzan jarriko. Nolabait esateko Berrezarkuntzaren
sistema bera Konstituzioaren gainetik geratu zen, izan ere guztiz jazarri ziren sistemaren aurkako
erasoak baita zalantza bera ere. Beraz testuan bertan dagoen eskubideen errekonozimendua,
gutxienez Canovas bizirik iraun zuen bitartean eta Sagasta tartean ez zegoenean ez zuen ibilbide
handirik izan.
Bestalde foruzaletasunaren hilobian azkeneko lur palakada bota zuen, behin eta betiko foruak
deuseztuz eta identita juridiko propioak ezabatuz horrek izango dituen ondorioekin euskal bizitza
politikoan.
Orokorrean esan daiteke beraz Konstituzio honek badituela bere intentzio onak, hiritarren batasuna,
moderantismoa eta segurtasun publikoa mantendu nahiean. Hala ere iruzurrean, mehatxuan eta
kontrol ideologikoan oinarritutako sistema baten bermatzailea ere izango da.

You might also like