You are on page 1of 3

7.

1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)


Testu juridikoa dugu aurrean, lehen mailakoa eta publikoa, Madrilgo Gazetan argitaratua.
Errege berria dago agintean, ALFONTSO XII.a, BORBOIAK tronuan berrezarri dituena,
alegia. Iraultza Loriatsuan Isabel II.a bota zutenean, SEIURTEKO DEMOKRATIKOA etorri
zen eta, 1874an, Alfontsok ezarri zituen BORBOIAK BERRIRO TRONUAN,
BERREZARKUNTZAri hasiera emanez. Bi urte geroago egin zuten konstituzio hau. Egilea
kolektiboa da, GORTEAK ETA ERREGEAK egin baitute. Gehiengo kontserbadorea dago
Gorteetan eta CÁNOVAS DEL CASTILLO da haien buru. Hartzailea HERRIA da.

Konstituzio hau atera zenean, II. Karlistaldia bukatuta zegoen, jada, eta karlistek GALDU
zuten hura. Cánovasek 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA hartu zuen eta bere erara
interpretatu zuen. Han euskaldunei ENTZUN egin behar zitzaiela jartzen zuen unean, horixe
ulertu zuen literalki, ENTZUN ETA NAHI ZUENA EGIN… Euskaldunek ez zuten horrela
ulertu… ENTZUN ETA KONTUAN HARTU behar zela zioten… Kontua da lege honekin,
foruak bertan behera geratu zirela betirako.

Lehen paragrafoan erregea Alfontso XII.a dela adierazten du eta, ondoren, hainbat artikulu
agertzen dira.

11. artikuluan, erlijio katolikoa dela Espainiako erlijioa dio. Besteak ere praktika daitezke,
hori bai, erlijio katolikoari errespetua gordetzen badio.

13. artikuluan, berriz, eskubideak aitatzen ditu. 1869ko Konstituzioan baino gutxiago izango
dira, baina… liberalismoa aurrerantz doa.

Gero aginteaz hitz egiten du, legegilea Gorteak eta Erregearen esku dago, aginte banaketa
dago, 2 ganbera dira, hautaketa nola egingo den… Kontuan hartu behar dugu
TXANDAKAKO SISTEMA dagoela indarrean, PARDOKO ITUNEAN sinatu zutena eta…
enkasillado erabiltzen da garai hortan, kazikeek emaitzak kontrolatzen dituzten horretan.

75. artikuluan, jada, Foruak ez daudela dio: “Monarkia osoan zehar kode berberek aginduko
dute” dio. Epaiketak ere arruntak izango dira...

1874an BORBOIAK tronuan berrezarri eta, handik bi urtera, egin zuten konstituzio hau.

BERREZARKUNTZAREN SISTEMAREN OINARRIei dagokienez,INTERESATU ugari


zegoen: noblezia, armada, eliza, burgesia, kolonietan interesak zituztenak, klase ertainak…
Hauen laguntzaz antolatu zen erregimen berria. Ordena bermatuko zuen erregimen bat nahi
zuten eta aurreko egonezin politiko sozialak errepikatzeari ekidin.

Nobleziak eta lurjabe handiek bere pribilejiozko egoerari eutsi nahi zien eta estatuaren
gobernuan parte zuzena hartzen zuen. Burgesiak ere gobernuan parte zuzena hartzen zuen
eta langileen lorpenak hutsean uztea lortu zuen. Horrela, inolako trabarik gabe ekin zien
bere negozioei.
Elizak Seiurtekoan sekularizazioaren alde hartutako neurri gehienak ez deusean uztea lortu
zuen eta heziketaren kontrolatzaile gisa iraun zuen.

Armada gustura zegoen Alfontso XII.a erregearekin, aginte zibilaren pean izan behar arren,
autonomia handia utzi baitzion. Kolonietan interesak zituztenek esklaboak askatzeko eta
koloniei autonomia emateko egin ziren saio guztiak bertan behera uztea lortu zuten.

OINARRIAK

1876ko konstituzioa.

Bi alderdien txandatze baketsua eta PARDOKO ITUNA. Bi alderdi nagusitu ziren:

Alderdi Liberal Fusionista, Praxedes Mateo SAGASTA buru.

Liberal Kontserbadorea, Antonio CÁNOVAS DEL CASTILLO buru.

CÁNOVAS eta SAGASTAren arteko akordioa, Alfontso XII.a hil zenean (1885-XI-25).
Kontserbadoreen lekuan liberalak jarriko ziren, Cánovas beste altxamendu baten beldur
baitzen (errepublikar edo karlisten aldetik).

Errestaurazio garaian, aginte zibilaren pean geratu zen armada, Isabel II.aren erreinaldian
gertatu zen bezalako militarren etengabeko esku hartzea saihestu nahian. Erregea monarkia
parlamentarioaren buru nagusi izateaz gain, Armadako buruzagi nagusia ere izango zen.
Horren truke, autonomia handia eman zitzaien bere eremuko gai batzuetan: hierarkia
militarra, Afrikako politika…

1876an menderatu zituzten betirako karlistak eta KARLOS VII.A erregenahiak ERBESTERA
alde egin zuen. 1878ko neguan, Zanjongo bakea sinatu zen Kubarekin, baina ez zen bake
definitiboa izan.

Konstituzio hau Alfontso XII.ak aldarrikatu zuen eta Txandakatzeko sistema ahalbidetzen
zuen. 1845ekoan oinarritzen zen, 1869ko dekretu batzuekin osatuz. Subiranotasuna
Monarkia eta Gorteen eskuetan dago; botere legegilea ere bai. Subiranotasun nazionala
baztertuta geratzen da, beraz.

Erregea: Botere betearazlea bere esku dago (moderatuek horrela ikusi ohi dute). Armadaren
buru da. Legeak aldarrikatzen ditu. Ministroak izendatu eta ezerezta ditzake. Gorteak
konbokatu eta suspendi ditzake.

GORTEEK 2 ganbera zituzten, Kongresua,non herritarrek aukeratzen dituzten diputatuak,


hauteskundeetan, sufragio zentsitarioz hasieran. 1890az geroztik,, sufragio unibertsala
erabiliko dute horretarako. Eta senatua, nobleak, militarrak eta apaizak biltzen ziren hemen,
aberatsen arteko sufragioz hautatuak. Bi alderdi monarkikoak aritu ziren TXANDAKA
agintean, bi aldeek aurrez horrela erabaki ondoren.
Gobernua aldatu behar zenean, Erregeak edo Erreginaordeak gobernua osa zezala
agintzen zion oposizioko buruari eta Parlamentua desegiteko dekretua ere ematen zion aldi
berean.

Ondoren, gobernuburu berriak hauteskundeetarako deia zabaltzen zuen. Hauteskundeetan,


biztanleriaren %5ak soilik hartzen zuen parte hasieran. Gobernazio ministroak barruti
bakoitzean aukeratu beharreko hautagaien zerrendak prestatzen zituen, bertan bizi ziren ala
ez kontuan hartu gabe. Askotan, zerrenda hauetan “CUNEROAK” zeuden. Zerrenden berri
ematen zitzaien alkate eta KAZIKEI eta hauek behar zen guztia egiten zuten gobernuak nahi
zituen emaitzak lortzeko: hauteskunde errolda edo aktak faltsutu, botoak erosi, manipulatu,
indarra erabili… PUTXERAZO esaten zioten honi. KAZIKEEK sostengua ematen zien
gobernuari eta honek eskari guztiei erantzuten zien ordainetan: zergak ordaintzean,
soldadutzara joan behar zenean, lanpostu onak…

Alderdi ugari zegoen, jada: Alderdi DINASTIAZALEEK ez zuten alde handirik elkarren
artean. Haien arteko adostasun ezak ez ziren funtsezkoak. Konstituzioa zuten oinarrizko
kontsensua. Liberalek neurri progresistagoak eta laikoagoak bideratzen zituzten, eta
kontserbadoreek ez zituzten berriro kentzen. Hori gertatu zen, esate baterako, 1890ean
botorako eskubidea gizonezko adin nagusi guztiengana zabaldu zenean. Alderdi
KONTSERBADOREA, Gizarte talde boteretsuenek osatzen zuten haren oinarri soziala.
Gobernuan egon zirenean, Karlistada amaitu, Kubako gerra amaitu zen, Hitzarmenak egin
Elizarekin, Euskal Foruak aldarazi. Alderdi LIBERALA: Lehengo demokratak, erradikalak eta
errepublikazale ez erradikalak osatzen zuten: bankariak, militarrak, funtzionarioak…

Gobernuan egon zirenean,gizonezko guztien botorako eskubidea, Elkarteen Legea eman,


Zinpekoen bidezko epaiketak hasi… SISTEMATIK KANPO geratu ziren herri klaseetako
sektore nagusiak. Mende bukaeran, bi buruzagi nagusiak desagertu ondoren, indartsu
agertuko dira: errepublikazaleak, nazionalistak eta langile erakundeak. Nabarmen geratuko
da hau 1917an.

Konstituzioa garrantzitsua izan zen Errestaurazioan. Askatasunak eta liberalismoa oso


sakonak ez baziren ere, absolutismoa atzera geratuta zegoen garai honetarako. Ez zuten
Seiurteko Demokratikoko Konstituzioa nahi eta beste bat idatzi behar izan zuten, askoz ere
moderatuagoa, hori bai. Errestaurazioan zehar konstituzio bera mantendu zen, bai Alfontso
XII.arekin eta baita Alfontso XIII.arekin ere. Primo de Riverak eten zuen, diktadura ezarriz,
baina hura joan zenean, berriro ezarri zuten konstituzio bera. II. Errepublika etorri zenean,
aldatu zuten betirako, 1931ko Konstituzioak bere ordea hartu baitzuen.

You might also like