You are on page 1of 3

5.

1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA


Testu hau lehen mailako testu historiko-politiko-juridikoa eta publikoa da, Espainiako
Gorteek egin eta Mª KRISTINA erreginak berretsia. Hartzailea, HERRIA da.

Lege hau I. KARLISTALDIAREN ONDOREN egin zuten. Nahiz eta konstituzio liberalek,
orokorrean, foru-legeen aldeko ez izan, BERGARAKO HITZARMENAren ondorioz,
erreginak foruak errespetatuko zituela zin egin zuen, hori bai, batasun konstituzionalari
kalterik egin gabe. Kontuan hartu behar dugu gerra asko luzatu zela eta denek nahi zuten
hura bukatzea. Negoziazio franko egin zen horretarako eta, azkenean, ESPARTERO eta
Maroto iritsi ziren akordiora: foruak ez ziren desagertuko eta Esparterok haien
BERRIDAZKETA GOMENDATUKO ZUEN. Horrela etorri zen 1839ko urriaren 25eko lege
hau.

Lehenengo paragrafoan, egoera aurkezten du: Isabel II.a erregina adingabea da eta ama Mª
Kristina da erreginaorde, Fernando VII.aren alarguna.

Bi artikulu agertzen dira gero:


Lehenengoan, euskal foruak eta nafarrak berresten dira. Hori bai, “batasun konstituzionalari
kalterik egin gabe”. Bigarrengoan, berriz, foruen aldaketa proposatuko duela dio “Euskal
probintziei eta Nafarroari ENTZUN ondoren”. Hizki larriz jarritako hitz horrek GARRANTZI
HANDIA IZANGO ZUEN GERO, CÁNOVASEN ESKUETAN… Idatzi zen unean, ez zekiten
zein erabakiorra izango zen gerora lege honetan idatzitakoa!

MARIA KRISTINA ERREGINAORDE zen, alaba Isabel adinez txiki zelako. I. Gerra karlista
amaitu eta berehala aprobatu zen lege hau eta Espainiako liberal moderatuen eta euskal
jauntxo moderatuen arteko paktu politikoa izan zela esan dezakegu. BERGARAKO ITUNA
sinatu zuten eta honen arabera: Maroto karlistak erregina izateko eskubidea aitortu zion
Isabel II.ari eta, laguntza militarrik gabe geratu zenez, Don Karlosek atzerrira alde egin zuen.
Espartero liberalak, bere aldetik, foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari
eusteko hitza eman zuen.

INTERPRETAZIO EZBERDINAK izan zituen historiografian. Batzuentzat, foru-lege


tradizionala deuseztatzeko legea izan zen, lege horren arabera azken erabakiak beste gune
politikoetan, hau da, Madrilgo Gorteetan, hartuko zirelako; beraz, Konstituzioari men egiteak
Foruak bere osotasunean berrezartzeko aukera galarazten zuen. Beste batzuentzat, aldiz,
legeak bermatu egiten zuen Foruen indarraldia, foru-legeari balioa ematez gainera, aukera
ematen baitzitzaion estatuaren baitako instituzio politikoetan biltzeko, mugatua izan arren.
Garai hartako foruzale liberalek harrera ona egin zioten lege honi, Foruak berresteaz
gainera, haien konstituzio-esparrua Isabel II.a erreginaren Koroa onartzera mugatzen
baitzuten.

FORU-LEGE TRADIZIONALAREN KONSTITUZIONALIZAZIOA ekarri zuen eta, zehazki,


Espainiako konstituzio liberalaren esparruaren barnean egokitu zuen. Datu zeharo berria
zen hori. Kontuan eduki behar da, gainera, 1837ko Konstituzio berria erabat zentralizatzailea
zela, lege-xedapenetan behintzat.
FORUAK BERRETSI egin ziren, BAINA ez ziren lege berezi gisa onartu, Monarkiaren
konstituzio berriaren mende baizik. Diputazio tradizionalak aukeratu nahi ziren berriro eta,
Foru Administrazioa egituratu, Konstituzioak legez agintzen zuen probintzia-administrazioa
alde batera utzirik. Halatan, BI diputazio-mota bereizi ziren ordutik aurrera: Foru diputazioa
eta Diputazioa Probintziala. NAFARROAN DIPUTAZIO PROBINTZIALA izango zen lurralde
honi onartutako ahal politiko guztien jabea. Hortaz, deuseztatu egin zituzten erresuma
zaharreko Gorteak eta beste instituzio politikoak. Jakina denez, Lege Zaharrekoak ziren
Nafarroako Gorte tradizionalak, eta sistema liberalaren filosofiaren kontrakarrean zetozen
erabat.

Erakunde hauek (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Nafarroako Diputazioa)
gutxienez ordezkari bina izendatu behar zituzten, Espainiako gobernuarekin batera Foruen
erredakzio berria prestatzeko.

Aipatutako legean, alde batetik, FORUAK MANTENTZEKO NAHIA agertu zen, baina,
bestetik, batasun konstituzionalari kalterik egin gabe bete behar zen nahi hori. Hau da, Foru-
erregimena errealitate instituzional berrira egokitu behar zen.

NAFARROAKO LEGE PAKTATUA: Nafarroa erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen,
aduanak gora, soldadutza, kupoa… Lurjabe eta merkatari burrgesia berriak etekin handiak
jaso zituen autonomia fiskalari esker, haren bidez bermatzen baitzen Nafarroaren zor
publikoaren ordainketa.

EUSKAL PROBINTZIETAKO FORUEN ERREFORMA: Foru-baimena, Foru-diputazioak eta


Batzar Nagusiak kendu, aduanak gora… Matxinada ugari piztu zen euskal probintzietan eta
Esparterok gogor zapaldu zituen. Hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila
berean geratu ziren, administrazioari, arlo juridikoari eta muga zergei zegokienez. Hala ere,
lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga
bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren barruan.

Liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada Moderatua) Araba, Bizkaia eta


Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala eman zen. Foru-ahalmen batzuk berreskuratu
ziren: Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak. Ez, ordea, aduanak, sistema judiziala eta
Foru-baimena.

1845 eta 1878 artean, 3 probintzietako sistema foralari dagokionez, egoera arraro baten
aurrean geratu ziren. Gobernuak inoiz betetzen ez zuen Foruak aldatzeko mehatxua egiten
zuen bitartean, erregimen foralak inoiz baino garapen handiagoa lortu zuen, batez ere Foru-
Diputazioei bizkarreratutako ahalmenei zegokienez. Era berean, garai honetan emango dira
industrializazio modernorako lehen urratsak eta BURDINA meategien ustiapen sistematikoa
egingo da.

Mantenduko dena KONTZERTU EKONOMIKOA izango da.

NAFARROAN egoera ez zen aldatu eta, 1841eko Lege Paktuaren bidez, foru-esparru
zabala gordeko du.
1844 eta 1860. urteen artean borroka karlistak izan ziren, baina Espainiako zona batzuetan
bakarrik. Zenbait autorek “altxamendu karlista” deitzen dio honi. Beste zenbaitek “II. Gerra
karlista”. Horren arabera, II. edo III. Gerra Karlista izan daiteke 1873an hasi zen eta,
1876AN bukatu zenean, BEHIN BETIKO ABOLITU ZIREN FORUAK euskal lurraldeetan.

Testu hau adostu zuten 1839an, I. Karlistaldian bukatu berrian eta INTERPRETAZIOA
kontrajarriak izan zituen orduantxe bertan: batzuen iritziz, foruak galtzeko bidea hasita
zegoen, jada, baina besteek ziotenez, berriz, lehen baino esparru garbiagoa hartzen zuten
orain, konstituzioan bertan onartzen baitzen euskal lurrek zuten berezitasuna.

Esan bezala, testu honek garrantzi berezia hartu zuen CÁNOVASen eskuetan, II. karlistaldia
galdu eta gero. Cánovasek esanahi literala eman zion ENTZUN hitzari eta horixe egin zuen:
entzun eta nahi zuena egin. Euskaldunek ENTZUN ETA KONTUAN HARTU esan nahi zuela
zioten, baina… alferrik izan zen! Foruak bertan behera geratuko ziren!

You might also like