You are on page 1of 2

1876ko UZTAILAREN 21eko LEGEA

Foruak deuseztatzea eta euskal probintziak gainerakoekin berdintzea helburu duen testu honen gaia
da, 1876ko Uztailaren Legearen zati bat da. Testu jurdiko bat da lege bat delako eta iturri historikoa
edo lehen mailakoa du aztertzen ari garen garaikoa delako. 1876ko Uztailaren 21ean gorteek lege hau
egin zuten eta Alfontso XII.ak berretsi egin zuen. Beranduago, 1876ko Uztailaren 25ean “La
Gaceta”n argitaratua izan zen. Hartzaileak Euskal erakunde eta herritarrak dira eta testua Bigarren
Karlistada amaitzean (1876an) kokatzen da, Alfontso XII.aren erregealdian, kokatzen da.

Ideia nagusia foruen indargabetzea da, geratzen ziren azkenengo berezitasunak ezabatuz: soldadutza
egiteko betebeharra eta zergak salbuespenak desagertzea. 1. artikuluak bi ideia horiek aipatzen ditu:
soldadutza eta zerga salbuespenak deuseztatzea. Eskubide eta betebehar konstituzionalak estatu osoan
aplikatu behar direla esaten du, hori baita estatu liberal eta baterakoiaren ezaugarria, legearen
aurreko berdintasuna.
2. artikuluak, berriz, soldadutza betetzeko betebeharra esartzen du. Lehenengo gerra karlistaren
bukaeran, soldadutza salbuespena mantendu zen, berezitasunekin: gerra garaian boluntarioz osatutako
“tertzioak” aurkeztu behar ziren. Oraingoan, berezitasun horiek ezabatu zituzten, eta eukaldunak
soldadutza Espainian egiten zen bezala egin behar izango zuten.
3. artikuluak zerga salbuespenari egiten dio erreferentzia: desagertzen da, eta beste eskualdeek egiten
zuten bezala, euskal probintziek ere zergak ordaindu behar zituzten. Dena den, zerga betebeharra,
Nafarroan gertatzen zen bezala, erakunde berezi batekin ezarri zen: Kontzertu ekonomikoa.
Probintziek, diputazioen bidez, zergak bilduko zituzten; eta diputazioek Ogasun Ministerioari zera
ordainduko zioten, araubide erkidea hedatu izan balitz ministerio horrek ustez bilduko zituen
zenbatekoen ordaina. Ondorioz, diputazioek beraientzat gordeko zuten bildutakoaren eta kupoaren
arteko aldea.
4. artikuluak foru-araudietan edozein aldaketata egiteko eskubidea ematen dio Gobernuari. 1839ko
urriaren 25eko legean bezala, aldaketa horiek euskal probintzien ordezkariek onartu behar zituzten.
Artikuluak hainbat arauei egiten die erreferentzia: 1837ko irailaren 19ko legea (foru aldundiak eta
barne aduanak deuseztatzeko legea); 1841eko abuztuaren 16koa (Nafarroako foruak deuseztatzeko
legea); eta 1841eko urriaren 29koa (Esparterok egindako dekretua, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako
foruak deuseztatzeko)

-Espainian 1872 2. Gerra Karlista hasi zen. Seiurteko Demokratikoan sistema politikoa oso
ezegonkorra izan zen. Savoiako Amadeo errege izendatu zutenean, karlistek berriro armak hartu
zituzten, haien ustez hautagai karlistak, Carlos VII, erregetzarako eskubide hobeagoa baitzuen.
-Tradizionalki, atzerakoiak karlisten alde egin zuten; liberalak, berriz, estatuaren alde. Baina garaiko
baldintzek (ezegonkortasun politikoa, gehiegizko aurrerakoitasunak...) hirietako liberal asko karlisten
alde jarri zituen.
-Euskal Herrian, biztanleriaren gehiengoa karlisten alde egin zuen, baita hirietako zenbait liberal ere,
foruak mantentzeko bide bakarra baitziren. 1. Gerra karlistaren bukaeratik, foruen ahultzeak
biztanleriaren zati handia aserretu zuen.
-Euskal Herria, gerraren gune garrantzitsuena. Landa eremua karlistena zen, hiriburuak ez bezala.
Dena den, karlisten armada ez zen bestea bezain indartsua.
-Alfontso XII. errege izendatzen dutenean (Martínez Campos jenerala), liberal gehienek, eta elizaren
talde garrantzitsuena, alfontsotarren alde jarri zen, eta karlistek babes garrantzitsuak galdu zituzten.
-1. Gerra Karlista hitzarmen batekin bukatu bazen, orain ez da horrelakorik gertatuko: alfontsotarren
garaipena erabatekoa da, eta horren ondorioz haien baldintzak inposatu zituzten.
-Geratzen ziren foruen aztarnak deuseztatzen dira, testuak azaltzen duen moduan. Estatu bateratu eta
zentralista eraikitzeko azken oztopoak desagertu ziren, Espainia osoan lege berdinak aplikatzeko
oztopoa. Dena den, 1876ko Konstituzioaren malgutasuna erabiliz, euskal probintzietan Kontzertu
Ekonomikoak arautu ziren: aldundiek zergak jasoko zituzten, eta estatuari hitzartutako zenbateko bat
emango zioten, Kupoa, alegia. Nafarroan 1841an hitzartutako Konbenioaren antzekoa da.
-Kontzertu ekonomikoa eta Kupoa garrantzi handiko erakundeak bihurtu ziren euskal probintzietan.
Haiei esker, euskal erakundeek zergak jaso ahal zituzten, zergen zenbatekoa zehaztu eta lortutako
dirua kudeatu (euskal probintzietan inbertsioak eginez, adibidez). Horrek laguntza handia izan zen
garai horietako industrializazio prozesuan. Kontzertu ekonomikoa gaur egunerarte mantendu da,
Francoren diktaduran kenduta.

Oso testu garrantzitsua da, honekin behin-betirako foru salbuespenak eta berezitasunak desagertzen
direlako; eta horrekin estatu liberal baterakoia indartu zen. Beste alde batetik, euskal probintzietan
garrantzi handiko erakunde bat sortu zen, Kontzertu ekonomikoa, Francoren garaian izan ezik, gaur
egunerarte mantendu dena. Kontzertu ekonomikoak ezarritako sistemak baimendu zuen euskal
probintziek haien zergak nolabait kudeatzea, eta horrek industrializazio prozesuan garrantzitsua izan
zen.

You might also like