You are on page 1of 5

7. Gaia.

Bigarren Errepublika: 1931ko konstituzioa eta


erreformak (1931-1936)

Apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, Alfonso XIII.a erregea izaten , hiri handietan
errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen. Euskal probintzietan, eskuineko
blokeak (EAJK eta karlistek) irabazi zuen.
1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen Bigarren Errepublika, Eibar izan zen
lehenengo herria.
Batzorde iraultzailea (Donostiako Itunean sortua, eta errepublikanoek
osatua) errepublikako behin-behineko gobernu bihurtu zen. Alcalá Zamora izan zen
gobernuko presidentea
Espainiako Bigarren Errepublika modu baketsuan eta jai-giroan iritsi zen, biztanleriaren
sektore askorentzat, erreforma politiko eta sozial sakonak egiteko asmoen sinboloa
zen

Berehala, behin-behineko gobernua erreforma sakonak egiten hasi zen:

• Autonomiak. Lurralde-gaiei buruzko eztabaida. Generalitatea berrezarri zen


Kataluniako gobernu autonomo gisa. Euskal probintzietan eskuinekoek irabazi
zutenez estatutuaren ekimena gatazkatsua izan zen.
• Nekazarien miseria. Nekazaritzako langabezia murriztea zuen helburu,
horretarako zenbait dekretuak atera zituen gobernuak: jornalariak
kontratatzera behartzen zuena, lur-jabeei lurrak lantzeko behartzen zuena,
zortzi orduko lanaldia ezarri…
• Hezkuntza. Analfabetismoa desagerraraztea eta irakaskuntza laikoa sustatzea
ziren gobernuaren helburu nagusiak. Horretarako zenbait dekretuetan
aurreikusi zituen eskolak sortzea, eta irakasle kontratatzea hurrengo
ikasturterako.
• Armadaren erreforma. Armada modernizatu eta eraginkorrago bihurtu nahi
zuten. Lehenbiziko dekretuak errepublikari fideltasuna zin egitera behartu
zituen militarrak, beste dekretuak borondatezko erretiroa eskaini zien ofizialei
soldata osoa jasotzen,…
• Ordena publikoaren auzia. Talde berria, Asaltoko Guardia, sortu zuen
gobernuak.

Errepublika ezarri zenean, lur-jabeek, industrialariek eta finantzariek beldurrez


erreakzionatu zuten. Baina erregimen berriak Eliza katolikoarekin izan zituen arazo
larrienak. Segura kardinalak pastoral bat argitaratu zuen Alfontso XIII.a goresteko eta
errepublikanoen kontra. Horrek gatazka bat eragin zuen gobernuarekin eta kardinala
kanporatu egin zuten.

Behin-behineko gobernuak, ere, Gorte konstituziogileetarako hauteskunderako


deialdia egin zuen, konstituzioa idazteko; ekainean egingo ziren eta sozialisten
koalizioak gehiengoa eskuratu zuen. Euskal probintzietan, ordea, EAJ-k, Elkarte
Tradizionalistarekin (Karlistak) koalizioan irabazleak zen.
1931.ko KONSTITUZIOA
Sozialistek eta ezkerreko errepublikanoek errepublika demokratiko eta akonfesional
bat ezartzeko konpromisoa hartu zuten:
• Eskubide eta askatasun ugari aitortzen zien emakumeei, ezkontza zibila eta
dibortzioa ezartzen zituen, doako eta derrigorrezko lehen hezkuntza eskubidea.
jabetza pribatua errespetatzen zuen, baina herrialdearen aberastasuna interes
nazionalen menpe jarrita, honela ekonomiaren zenbait sektore
nazionalizatzeko aukera sortu zuen.
• Botereen erabateko banaketa ezarri zuen:
o Diputatuen kongresua ganbera bakarrekoa zen. Gaitasuna zuen legeak
egiteko, gobernua kontrolatzeko, eta errepublikako presidentea
kargutik kentzeko.
o Errepublikako Presidentea zen estatuburua, eta gobernuko
presidentea izendatzea eta kargugabetzea, legeak promulgatzea, eta
gorteak desegitea ziren haren funtzio nagusiak.
o Auzitegien autonomia eta independentzia ziren justiziaren oinarria.
Epaimahaiak ezarri ziren, eta Berme Konstituzionalen Auzitegia sortu,
legeak konstituzioarekin bat zatozela ziurtatzeko eta estatuaren eta
eskualde autonomoen arteko gatazkak ebazteko.
• Konstituzioaren arabera “errepublika estatu bat da bere osotasunean”, baina
eskualde autonomoetan antola zitezkeen.
• Estatuaren akonfesionaltasuna, gurtza-askatasuna, eta estatuaren eta Elizaren
arteko banaketa ezarri ziren. Elizari estatutik jasotzen zuen finantzaketa kendu.
Erlijio-kongregazioei hezkuntzan eta jarrera ekonomikoetan aritzea debekatu
zitzaien Artikulu horiek oso eztabaidagarriak izan ziren.

Konstituzioa 1931ko abenduaren 9an onartu zen, baina indar politiko guztiak ados
jarri gabe.

BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)

Konstituzioa onartu ostean, Gorteak ez desegitea adostu zuten funtsezko zenbait lege
onartu arte.
Alcalá Zamora errepublikako presidente hautatu zuten eta Manuel Azaña
gobernuburu. Gobernua ezkerreko errepublikanoen eta sozialisten arteko aliantzak
osatu zuen.
Gobernu honen ezaugarri nagusia erreformen politika orokorra izan zen, eta herrialdea
modernizatu eta demokratizatzea izan zuen helburu.

ERREFORMAK:
• Erlijio-politika: Gobernuak estatuak elizatik banandu nahi zuen, eta Elizak
gizartean zuen eragina murriztu. Horretarako, lege multzo bat garatu zuten:
dibortzioaren legea, Jesusen Lagundia desegin eta beren ondasunak
nazionalizatu egin zituen. Estatuak Elizari ekarpenak egiteari utzi zion eta
erlijio-ikastetxeak ixteko agindu zen,
Erlijioaren defentsa egin zuten eskuindarrek.
• Hezkuntza-erreforma: Hezkuntza laikoa, doakoa eta mistoa eskubide
unibertsal bihurtzea zen erreformaren oinarria. Horretarako eskola ugari erraki
eta haietan irakasle prestatuak jarri ziren. hori Bigarren Errepublikako lorpen
garrantzitsuenetako bat izan zen.
Misio Pedagogikoak ere sortu ziren. landa-eremuetan kultura hedatzea eta
analfabetismoa murriztea zuten helburua
• Lan-arloko erreformak: Behin-behineko gobernuak martxan jarritako
neurriekin jarraitu zuen. Lan-kontratuen legeak, lanaldia, emakume eta haurren
lana, eta langileak babestu zituen; Langile-elkarteen legeak sindikatuak
arautzen zituen,…
Lan eta bizi baldintzak hobetzea zuen helburu .Lege horiek ugazaben
elkarteen oposizioa izan zuten.

Autonomia-estatutuak:
o Katalunia izan zen prozesua hasten lehena. 1931an Nuriako Estatutua
idatzi zuten, gorteek murrizketa handiak egin zaizkioten estatutu-
proiektuari.
o Euskal estatutua egiteko prozesua zaila eta konplexua izan zen, ezker
errepublikano-sozialistaren eta eskuinaren (EAJ eta karlistak)
desadostasunak zeudelako. 1936 urte arte ez zen onartu euskal
estatutua, Espainiako Gerra Zibila hasita.
o Gerra Zibilak eten egin zuen autonomia eskuratzeko bidea: Galizia,
Andaluzia..
• Nekazaritza-erreforma: ezkerreko biurtekoko lan garrantzitsuena izan zen.
Nekazaritzaren auziak bi ziren:
-Zaharkituta zegoen: atzerapen teknikoa, produktibitate txikia, langile
asko eta eskulan merkea.
-Jabetzaren egitura desegokia: partzela txikiak Iparraldean eta latifundio
handiak hego-erdialdean eta hegoaldean
Erreforma moderatua izan zen. Hiru xede zituen: modernizazio teknikoa, zaharkitua
zegoelako, latifundismoa amaiaraztea eta jabetzak modu justuagoan banatzea.
Gobernuak, lurrak desjabetzeko arrazoiak justifikatu behar zituen. Gobernuak erosi
zaizkien lurrak jabeei eta nekazarien artean banatu zituen. Prozesua kontrolatzeko
Nekazaritza Erreformarako Institutua sortu zen.

Legearen aplikazio motelak eta langabeziaren gorakadak matxinada anarkistak


eragin zituzten. 1932 urtean izan ziren bereziki ugariak greba orokorrak, altxamenduak,
lur-okupazioak….Baina 1933an, Casas Viejas-eko gertakaria izan zen bortitzena. CNTko
nekazari batzuek lurrak okupatu zituzten eta segurtasun-indarrek zortzi nekazari tiroz
hil zituzten borrokan eta beste hamabi fusilatu zituzten altxamendu zapaldu ondoren

Ondorioz, errepublikaren sinesgarritasuna kaltetu zen. Azañari errua leporatu zioten.


Eta oposizio Erradikalak eta eskuineko-ak ikerketa parlamentario bat egiteko exijitu
zuten.

Monarkikoek eta militarrek konspirazio militarra sustatu zuten eta 1932an Sanjurjon
jenerala estatu-kolpe bat ematen saiatu zen, baina arrakasta txikia zen. Epaitu eta
zigorrak ezarri zizkieten hurrengo gobernuak amnistiatu zituen (eta 1936.ko estatu-
kolpea eman zuten).
Eskuin katolikoak Eskuin Autonomoen Konfederazio Espainola (CEDA) alderdia sortu
zuen; eta Eliza babesarekin masa katolikoa mobilizatu zituen, erlijioa, familia, ordena
eta jabetza defendatzeko

Batera, Ezkerreko errepublikano-sozialisten koalizioaren krisiak lagundu egin zuen


gobernuak ahultzeko. Alcalá Zamorak dimititzera behartu zuen Azaña.

Horrela Alcalá Zamorak gorte konstituziogileak desegin eta hauteskundeetara deitu


zuen 1933ko azarorako..
Hauteskundeetan aurkezteko, José Antonio Primo de Riverak Falange Espainola sortu
zuen, ideologia faxistakoa.

ZENTRO ESKUINEKO BIURTEKOA (1933-1935)

Hauteskunde horietan lehen aldiz emakumeek botoa eman ahal izan zuten.
Eskuina: CEDA eta Alderdi Erradikala izan ziren garaileak. Euskal probintzietan EAJk
garaitu zuen.
Lerroux izan zen gobernuko presidente; zentroko beste alderdi errepublikano
batzuekin batera eratu zen gobernua, CEDAren laguntza parlamentariaz. Dena den,
CEDAk presioa egin zion gobernuari lehen biurtekoko erreformak berrikusteko.
Gobernu berriak erreforma batzuk atzera bota zituzten: erlijio-politika berrikusi eta
legeak ez zituen aplikatu; lan-arloko legeak eta nekazaritza-erreforma aurreko legeak
zuzendu zituzten. Gorteek amnistia eman zieten 1932ko estatu-kolpean sartutako
jeneralei.
Neurri hauek ondorio larriak izan zituzten. Ezkerreko errepublikanoak indarberritzen
hasi ziren, eta landako gizarte-gatazkak, eta tentsio-autonomikoak indartu ziren ere.

1934ko urrian, CEDAk gobernuan sartzea exijitu zuen. Hortaz, gobernu berria eratu
zen, CEDAko hiru ministrorekin.
Ezkerreko errepublikanoek traiziotzat hartu zuen CEDA gobernuan sartzea. (Gil Robles-
ek, alderdiaren buruzagia, Errepublika suntsitu nahi zuela pentsatu zuten. (Alemanian
gertatu zen bezala).

1934.ko URRIKO IRAULTZA


Sindikatu sozialistak Espainiako hiri nagusietan greba orokorrera deitu zuen. Hala ere,
Kataluniako iraultza nazionalista, eta Asturiasko langileen altxamendua piztea baino ez
zuen lortu matxinada hark. Asturiasen iraultza soziala gertatu zen, UGT, CNT eta
komunistak biltzea lortu zuten. Greba erradikala eta bortitza izan zen.
Greba-egoera deklaratu zuen gobernuak eta errepresioa oso gogorra izan zen (atxilotu,
torturatu, heriotza-zigorra ezarri. Kataluniako autonomia k etendu zuen gobernuak.

Matxinada amaitu ondoren, Lerroux-ek beste gobernu eratu behar zuen, CEDAko
ministro gehiago sartzen. Hortik aurrera, lehen biurteko erreformak azkarrago
indargabetzen hasi ziren, eta erreforma konstituzional bat ere egin nahi zuten.
Baina erreformari ekin aurretik, Alderdi Erradikalen krisia piztu zen, ustelkeria kasuak
zirela eta. Egoera horretan, Gil Roblesek boterea bereganatu nahi zuen, baina Alcalá
Zamorak ez zuen nahi,
Estatu-kolpe bat gertatuko zelako zurrumurruan, Alcalá Zamorak gorteak desegin
zituen eta hauteskundeetara deitu zuen 1936ko otsailerako.

1936.ko urtarrilean, ezkerreko alderdiek aliantza handi bat egin zuten, Fronte
Popularra. Ezkerreko alderdi errepublikanoen, sozialisten eta komunisten arteko
akordio baten bidez eratu zen, hauteskundeetara aurkezteko, baina ez zen
gobernatzeko. Programa moderatua zuen, eta 1934ko urriko gertakariengatik
espetxeratukoei amnistia ematea eta biurteko gobernuaren erreformak
berrezartzea.
Hauteskunde hauetan CNT-k jendeari botoa ematea gomendatu zion.

FRONTE POPULARRA

Hauteskundeetan Fronte Popularrak garaipen estua lortu zuen. Euskal probintzietan


EAJk irabazi zuen.
Gobernu berriak, ezkerreko errepublikanoak osatuta, neurri multzo bat hartu zuen:
amnistia eman zien 1934ko gertakariengatik espetxeratutakoei eta Katalunian
autonomia berrezarri zen. Berriz heldu zion lehen biurtekoko erreformei.
Gorte berriak osatu ondoren, Azaña hautatu zuten Errepublikako presidente, Alcalá-
Zamoraren ordez. Eta gobernu burua Casares Quiroga.

Ezkerreko eta eskuinekoen arteko kaleko liskar bortitzak handitu ziren, milizia armatu
falangistek sustatutakoak bereziki. 1936ko uztailaren 12an, faxistek Asaltoko
Guardiako Castillo tenientea hil zuten. Ordu batzuk geroago ezkerrekoek Calvo Sotelo,
diputatua hil zuten, errepresalia gisa.
Militarrek matxinada eskuindarra prestatuta zeukaten, eta Fronte Popularrak
irabazterakoan planak hasi ziren. Mola jeneralak, altxamenduaren zuzendaritza hartu
zuen, eta Sanjurjo jeneralari altxamenduaren buruzagitza eman zion. Uztailaren 15ean
kolpeari Franco batu zitzaion.
Uztailaren 17an hasi zen altxamendua Marokon eta 18an Iberia Penintsulan. Errebolta
militarrak porrot egin zuen hiri handi gehienetan eta horrek hiru urteko gerra zibila
ekarri zuen.

You might also like