You are on page 1of 2

7. GAIA: II.

ERREPUBLIKA
1. II. ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA
Primo de Riveraveran diktadura 1930ean bukatu zen. Militarrek aginpean jarraitu zuten (diktablanda).
1930eko abuztuan, talde errepublikano batzuk Donostiako itunean bildu ziren monarkiaren aurka eta
errepublikaren alde egiteko. Gertakizun honen aurrean, monarkiaren aurkako indarrak areagotu egin
ziren. Beraz, intelektual askok monarkia kendu eta errepublika ezarri nahi zuten. 1931an
udal-hauteksundeak egin ziren: hiri handietan kandidatura errepublikarrak atera ziren garaile, herri
txikietan ordea, monarkikoak. Egoera honen aurrean, gobernuburuak, Niceto Alcala Zamoraren
zuzendaritzapean zegoen behin behineko gorbernu errepublikarrari pasatu zion agintea. 1931ko
apiralaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen.
2. GORTE KONSTITUZIOGILEAK
Hauteskundeetan udaletako zinegotziak eta alkateak aukeratu ziren Madrilen gorbernua ezartzeko.
Hauteskunde hauetan ere ezkerrekoak atera ziren garaile eta II. Errepublikako Konstituzioa atera
zuten. Konstituzioaren ezaugarrriak:
● Errepublika klase guztiko langileen errepublika moduan definitzen da
● Errepublikako presidente eta gobernuko presidente karguak bereizten dira
● Botere politikoaren bereizketa zehatza da
● Tribunal de Garantías Constitucionales eratzen da, oinarrizko eskubideak bermatzeko
● Parlamentua da kamera bakarra
● Emakumeen boto-eskubidea onartzen du
● Erregimenaren izaera laikoa nabarmentzen da: Elizak ez du inolako laguntza
ekonomikorik jasoko estatutik eta erlijoa ikasgai gisa kentzen da hezkuntzatik.
3. AZAÑAREN GOBERNUA (1931-33)
Zamora Errepublikako presidentea zenean, bi urtez, ezkerreko gobernu batek agindu zuen.
Gobernuaren presidentzia Manuel Azañak hartu zuen, eta haren gobernuak hainbat erreforma egin
zituen:
● Hezkuntza erreforma: doako hezkuntza laikoa denen eskubidea izango zen.
● Erreforma erlijiosoa: Elizaren eta estatuaren banaketa garatu nahi zen
● Erreforma militarra: armada modernizatzeko, ofizial kopurua gutxitu eta arma berriez
hornitu zen.
● Nekazaritzaren erreforma: nekazaritza modernizatzeko, Ley de Reforma Agraria atera
zuten, zeinen helburua nekazaritza modernitzea eta jabetza ertaineko nekazaritza-klasea
sortzea zelarik. Erreforma aurrera eramateko Instituto de Reforma Agraria sortu zen.
Lege honen aurrean, Sanjurjo jeneralak kolpe militar bat eman zuen.
● Kataluniako Autonomia Estatutua: Esquerra Catalanak Donostiako ituna sinatu eta
1932ko haustekundeetan katalunian gehiengoa lortu ondoren, Generalitatea berrezarri
zuen. Azañaren gobernuak, autonomia-estatutua onartu zuen.
Casas Viejaseko hilketarekin, Azañak ezkerreko diputatuen laguntza galdu eta dimititu egin zuen.
1933ko hauteskundeetan eskuinak irabazi zuen (CEDAk eta Lerrouxen erradikalek)
4. ESKUINEKO GOBERNUAK (1933-36)
Eskuinak hauteskundeak irabazi zituenean, Lerrouxek gorbernua osatzeko agindua jaso zuen Alcala
Zamora presidentearengandik. Urte horietan eskuineko gobernua egon zen aginpean CEDAren
laguntzarekin. Errepublika arriskuan zegoen eta erreforma faxismorantz zijoan. CEDAk gobernura
sartzea erabaki zuen. Errepublikaren desagerpena ekiditzeko, ezkerrak greba iraultzaile bat prestatu
zuen zein borroka txiki batzuren ondoren armadak egoera menperatzea lortu zuen. Asturiasko
gertakizunetan, meatzariek armak lortu eta Oviedo hartu zuten. Armadak errebolta menperatzea lortu
zuen. Ezkerrarentzako sekulako porrota izan zen, 30.000 preso politiko baino gehiago atxilotuz.
5. FRONTE POPULARRAREN GARAIPENA
Hauteskunde hauetara ezkertiarrak batera joan ziren ezkerreko koalizio elektoral handi bat prestatuz:
Fronte Popularra. Sozialistak, anarkistak eta ezkerreko errepublikanoak biltzen zituen. Eskuindarrak,
hiru aukeratan banatuta joan ziren: CEDA, Bloque Nacional eta Falange Española. Falange talde
minoritarioa zen, bere liderra, Jose Antonio Primo de Riveraren semea. Haustekundeak Frente
Popularrak irabazi zituen baina gobernuan errepublikarrak bakarrik sartu ziren. Berehala, preso
politikoak kartzeletatik ateratzen hasi ziren, Generalitat-a berrezarri zuten. Apirilean, parlamentuak
Azaña Errepublikako presidente izendatu zuen.
6. GERRA ZIBILA (1936-39)
Afrikako Tropen altxamentua Frankoren zuzendaritzapenean egin zen. Langile erakundeek
altxamenduari aurre egiteko prestatu ziren. Horregatik gertatu zen gerra zibilia, kolpe militarrak ez
zuelako arrakastarik lortu. Probintzia eskuindarrak bando nazionalistarekin eta probintzia ezkertiarrak
bando errepublikanoarekin batu ziren. Bando nazionalistaren ideiak garbi zeuden: iraultza soziala eta
Espainiaren zatiketa ekiditea. Bando errepublikarrean berriz, ideak ez zeuden hain garbi: gerra irabazi
eta errepublika burgesa berrezartzea edo gerra egon bitartean iraultza soziala burutzea. Gerrak fase
desberdinak izan zituen eta altxamenduaren biharamunean militar golpistak ia penintsula erdia
beraienganatu zuten. Gerraren ondorioz, milloi erdi pertsona hil ziren, atzerriratuen kopurua izugarria
izan zen, preso politiko ugari egon ziren, erregimen diktatoriala ezarri zen eta urte askotan luzatu
ziren fusilamenduak. II. Errepublika porrota militar batekin bukatu zen.

You might also like