You are on page 1of 1

TESTUINGURUA:

1931an 2. Errepublika jarri zen, bertan behin behineko gobernua egon zen, hau da, gobernu
probisional bat, momentu hartan ez zegoelako erregerik. Biurteko erreformista bat izan zen eta
horrezgain eskuindarren biurtekoa ere izan zen, biurteko azken bilakaeran, Lerrouxen ondoren,
zentristek, Portella Valladaresen gobernua, eta hauteskundeak deitu zuten, Lerroux eta bere
familia tranpetan zenbintzatelako deitu zioten bereziki.

Etapa honetan Fronte Popularra sortu zen, ezkerreko hainbat alderdi elkartu ziren eta koalizioa
sortu zuten hauteskundeetara sartzeko eta bertan egingo dutenaren berri emango zuten,
honeik otsailako hauteskundeetara bere programa aurkeztu zuten, Azaña presidente eta
Casares Quiroga gobernu buru izanik, azkenean Fronte Popularrak irabazi egin zuen eta Euskal
Herrian ere, Bizkaian eta Gipuzkoan zehazki, EAJ eta errepublikar ezkertiarrak irabazle irten
zirelako.

Beraien gobernu helburu batzuk hauek ziren: Nekazari pobreen egoera hobetzea, Amnistia
eskuineko gobernuko biktimentzat, 1931ko konstituzioa aurreko erara itzuli eta banka
sistemaren hobekuntza ere. Bukatzeko, apiriletik ekainera herria iraultza batetik hurbil egon
zen, hainbat eliza erre ziren, gobernuaren lur batzuk baimenik gabe hartu ziren, greba asko
egon ziren... ezker politikoen partez.

You might also like