You are on page 1of 2

8.

GAIA: ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)


1. EUSKAL HERRIA 1931AN
Errepublikaren aldeko indarrak hiri eta gune industrialetan zeuden. Hiri handietan errepublikanoak eta
sozialistak indartsuak ziren baina Euskal Herria ez zen errepublikarekin identifikatzen. Euskaldun
gehienak katoliko eta elebarrak ziren eta praktika katolikoa oso zabalduta zegoen baina Errepublikak
ez zuen eliza katolikoa babesten.
Euskal Herriko alderdi indartsuenak nazionalistak eta karlistak ziren. 1930 EAJ Bergarako Biltzarrean
batu zen, 1931an antokalaketa ona zuen eta 1932ko apirileko hauteskundeetan emaitza onak lortu
zituen. Karlisten erakundea ere ona zen zeinke zinegotzi katolikoak lortzen zituen. Abertzaleek
Bizkaiko eta Gipuzkoako hirietan eta herrietan indar handia zuten eta karlistek berriz, Araban eta
Nafarroan. Errepublikaren aldeko Ituna Donostian sinatu zen.
2. LIZARRAKO ESTATUTUA
Errepublikaren aldarrikapenarekin, euskaldunek autonomia udal-erakundeetatik bideratu zuten.
Autonomiaren aldekoak nazionalistak eta karlistak ziren. Nazionalistek autonomia-estatutu bat nahi
zuten eta karlistek Foruak berreskuratzea. Autonomiaren-eskaeraren bultzatzailea PNV eta era
horretan Jose Antonio Agirre izan ziren. Autonomia eskuratzeko alkateen batzorde bat sortu zen.
Hauek, Eusko Irakaskuntzari estatutu-proiektu bat egiteko eskatu zioten. Proiektua 1931ko ekainaren
14an aurkeztu zen Lizarran, non 427 alkatek sostengatu zuten proiektua. Estatutu hau defendatzeko,
Gorteetako hauteskundeetarako kandidatura bat aurkeztu zuten non 15 diputatu lortu zituzten Minoria
vasco-navarra talde parlamentarioa osatuz. Bestalde, Gorteetako diputatu gehienak proiektua atzera
bota zuten Errepublikaren kontrakoa zelako eta Konstituzioa egin gabe zegoelako. Konstituzio
berriaren laikotasunari karlistek alde bozkatu ziotenean, talde parlamentaria deuseztatu zen.
3. BATZORDEETAKO ESTATUTUA
1931ko abenduan Konstituzioa onartu ondoren, euskal diputazioetako batzordeek estatutu-proiektu
berria garatu zuten. Estatutu honek izaera laikoa zuen. Ondorioz, karlistak eta sozialistak lau
probintzietako estatutuaren aurka azaldu ziren. 1932ko ekainean, Nafarroako udalen bileran estatutua
atzera bota zuten. Karlistak estatutuaren aurkako mugimenduarekin jarraitu zuten, talde armatuak
berrantolatuz. Jeltzaleek, oniritzia eman zioten eta 1933ko azaroan plebiszitua egin zen, non
emakumeen bozkatzeko eskubidea lehen aldiz gauzatu zen. Gipuzkoan eta Bizkaian baiezkoa
nagusitu zen, Araban berriz ez. Horrez gain, Gorteetarako hauteskundeak eskuinak izabazi zituen eta
estatutu proiektua blokeatu zuen
4. ELGETAKO ESTATUTUA (1936)
Fronte Popularrak hausteskundeak irabazi zituen baina gerra lehertzeraino defendatzen zuten
estatutuak ez zuen aurrerapenik izan. Gerra hasieratik menperatu zuten Nafarroa eta Araba
Nazionalek eta irailaren bukaerarako Gipuzkoa. Urriaren 1ean Valentzian zegoen Errepublikako Gorte
murriztu batzuek Estatutua onartu zuten, zein bakarrik Bizkaian aplikatu zen. Jose Antonio Agirre izan
zen bere lehendakaria eta 1937ko ekainean Eusko Jaurlaritza antolatu zen. Gipuzkoan konkistatu
gabe geratzen zen herria Elgeta zen eta sinbolikoki Gipuzkoan ere aplikatua izango zela adierazteko
Elgetako Estatutua deitu zitzaion. 9 hilabete iraun zuen, hau da, Nazionalek euskal lurralde guztiak
konkistatzeraino.
5. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
a. Gerraren hasiera
Euskal Herrian, Araba eta Nafarroa altxamenduaren alde jarri ziren eta Bizkaia eta Gipuzkoa kontra.
Nafarroako talde armatu karlistak Errepublikaren kontra borrokatzeko akordio sinatu zuen Emilio
Molak eta hauek izan ziren Gipuzkoako lerroa erasotu zutenak. Camilo Alonso Vega ere
altxamenduaren alde zegoenez, Araba eta Nafarroa altxatuen kontrolpean geratu ziren lehen
egunetik. Gipuzkoan porrot egin zuten CNTko anarkistak atzera bota baitzuten altxatuak. Bizkaian ez
ziren ausartu ezer egiten.
b. Gipuzkoaren aurkako ofentsiba
Gipuzkoaren konkistan, 45 egunean zehar Gipuzkoako lerroa ezkerreko miliziez defendaturik egon
zen. Jeltzaleek ez zuten parte hartu defentsa honetan. Irailean, frankistek Irun hartu zuten, astebete
geroago Donostia eta hilabete bakarrean ia Gipuzkoa osoa. Ondorioz, gorriek Bizkaira ihes egin
zuten. Bizkaia Nazionalen esku geratzeko zorian zegoela, Valentzian estatutua onartu zen eta
Jeltzaleek armak erostea lortu zuten merkatu beltzean Eusko Gudaroztea osatuz eta Bizkaiko eta
Gipuzkoa artean lerro bat eraikiz.
c. Frontearen egonkortzea
Bizkaia eta Gipuzkoa arteko frontea egonkortu egin zen. Euskal Armada batailoietan antolatuta
zegoen eta alderdi eta sindikatu bakoitzak batailoi propioak zituzten: jelkideak, Eusko Indarrekoak,
solidarioak … . Jose Antonio Agirrek hartu zuen gerraren zuzendaritza militar profesionalekin ez
baitzen fidatzen. Gudu aipagarrienak medietan gertatzen ziren: Intxorta, Artxanda … . Armada
euskaldunak antolaketa arazoak izan zituen baina gabezia handiena artilleria eta hegazkineria eza
zen.
d. Azken ofentsiba
Nazionalek Alemania naziaren artilleria eta hegazkineria sostengua lortu zuten. 1937ko udaberrian,
Durango eta Gernika bonbardatu zituzten hegazkineriaren bitartez herriak suntsituz eta biktima zibil
ugari utziz.
Bilbo babesteko, Cinturon de Hierro deituriko defentsa sistema eraiki zuten zeinek ez zuen ia
ezertarako balio izan nazionalek plano guztiak lortu baitzituzten. 1937ko ekainaren 19an Bilbo hartu
zuten Nazionalek eta Agirreren gobernua eta euskal batailoiak Kantabriarantz abiatu ziren. PNVk
Italiarrekin paktu bat sinatu zuten: eusko gudari eta milizianoak tropa italiarren babespean geratuko
ziren. Paktuarekin jarraituz, Santoñan armak entregatu zizkieten euskaldunek italiarrei. Frankistak
paktuari errespeturik ez erakutziz, fusilatu eta kartzelaratu ugari utzi zituzten. Batailoi komunista eta
anarkistak Asturiasen gerran jarraitu zuten.

You might also like