You are on page 1of 14

Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923):

1. Sistemaren oinarriak: 1876.eko Konstituzioa eta kazikismoa.


2. Sistemaren indarrak eta kontrako oposizioa.
3. 1898, 1909 eta 1917.ko krisialdiak eta hauen ondorioak.

TESTUAK:
7. 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)
8. Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea
(1901)
1874ko abenduaren 29an matxinatu zen Martinez-Campos Sagunton
eta Alfontso XII.a errege aldarrikatu zuen, I. Errepublikari amaiera emanez. Martinez
Campos, Canovas bezala berrezartze borbonikoaren aldekoa zen, baina ez zuen itxaron
nahi Canovasek bezala, kanpaina politiko bakezale baten bitartez monarkia
errestauratzea.

Hasiko den garaiari deritzo Errestaurazioa.

Seiurteko Demokratikoak oso gustu txarra utzi zuen garai hartako


biztanleengan eta alfontsinoek apustua irabaztea lortu zuten. Cánovas del Castillo
izango dugu buruzagi nagusi eta haren ingurura joango dira biltzen Iraultza Loriatsuan
parte ez dutenak hartu, erradikalizazioaren beldur diren demokratak eta Unión
Liberaleko eta alderdi progresistako kide gehienek.

Cánovasek planifikatutako sistemak bi oinarri zituen: monarkia eta konstituzioa


MONARKIA:
Isabel II.aren ondorengoak, Alfontso gazteak, Sandhursteko akademia militarrean
zegoela, adierazpen bat zabaldu zuen Espainiako eta nazioarteko iritzi publikoaren aurrean
borondate konstituzionaleko errege moduan agerturik:
“ Urtebetetzean zorionak (hamazazpi urte betetzean) emanez mezu asko eta asko
hartu ditut Espainiatik, baita Frantzian bizi diren herrikide batzuenak ere (…). Idatzi didaten
guztiak ziur daude monarkia konstituzionala berriz ezartzea dela Espainian dauden zapalkuntza,
ziurtasunik eza eta gorabeherak amaitzeko bide bakarra (…)

1874 Martinez Campos-ek Sagunton izendatu zuen Errege.


1878: Bere lehengusu Mª Mercedes-ekin ezkondu zen eta emaztea berehala hil zuen tifusak.
1879: Mª Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin ezkondu zen.
28 urte zituela hil zen El Pardon. Emaztea haurdun zegoen. Ondorengotza ez zegoen
ziurtatuta
KONSTITUZIOA:

Monarkia konstituzionala
Subiranotasun partekatua: erregeak eta Gorteak
Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute: Erregeak Gorteak biltzeko eta desegiteko
ahalmena eta legeei betoa jartezko eskubidea du.
Gorteetan bi ganbara:
a) Kongresua: herritarrek aukeratua, hasieran sufragio zentsitarioez, eta 1890tik aurrera
gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez.
b) Senatua: nobleak,militarrak eta apaizak, erregeak izendatuta edo aberatsen artean
sufragio murriztuaz hautatuak.
Erregeak aginte betearazlea du: gobernu burua eta ministroak hautatzeko eskubidea .
Adierazpen, Bildu eta elkartzeko askatasunak
Estatu konfesionalakatolikoa, Estatuak babestendu kulto katolikoa eta askatasun erlijiosoa dago.
CANOVASen SISTEMAREN EZAUGARRIAK

1876ko TXANDAKATZEA ETA BI JAUNTXOKERIA


KONSTITUZIOA ALDERDIKO SISTEMA

bi alderdi politikoek zuten agintea, txandaka Burgesiaren alderdiaren arteko txandakatzea


aurretik hitzarmenez erabakitakoaren bermatzeko eta eskuineko eta ezkerreko alderdiei
arabera: 1.- Alderdi kontserbadorea: erakundeetatik bidea ixteko: Hauteskundeak
1875an sortua, Canovas zuen buru. Garaiko manipulatu eta iruzur egin behar zuten
liberal moderatuak eta unionistak agintariek ezinbestean.
(zentrokoak) biltzen zituen. - Bi alderdien arteko txandakatzea
2.- Alderdi liberala: 1880 sortua, buruzagia hauteskunde iruzurrean oinarrituzen zen.
Sagasta zen. Liberal progresistekin osatu -
zen. Nekazari guneetan jauntxoek-nekazari oligarkiako
kideek- kontrolatzen zituzten bozketak eta
- Sistematik kanpo: alderdi ezkertiarrak
nahierara aldatzen zituzten azken emaitzak.
(errepublizaleak, sozialistak eta anarkistak) -
eta eskuindarrak (karlistak eta Errestaurazio garaiko hauteskunde guztietan ;
nazionalistak). txandakatzea jarraituz gobernuan egotea zegokion
alderdiak, irabazi zituen beti hauteskundeak.
SISTEMAREN KONTRAKO OPOSIZIOA

ERREPUBLIKAZALEAK ANARKISMOA SOZIALISMOA

-1872an, Internazionalean sartutako erakundeek , - Joera marxistako langileen antolamendua, 1879an


Errepublikarrak hainbat alderdietan Zaragozan kongresua egin zuten, kongresista gehienek gauzatu zen PSOE alderdiaren sorrerarekin , Pablo
banatuta zeuden: joera anarkista aukeratu zuten. Iglesiaseta Jaime Vera inprimarien arloko langileak
- 1873an Paviaren estatu bultzatuta.
1. POSIBILISTAK: Castelar
kolpearen ondoren Langileen Nazioarteko Federazioaren - 1887 Sagastaren gobernuak Elkarteen Legea indarrean
2. BATASUN ERREPUBLIKAZALEA: menpeko elkarteak desegin eta isilpean geratu ziren. jartzen duenean : UGT sindikatua sortuko dute lege
Salmerón - Horrela jarraitu zuten horren babesean. Sindikatu honek Madrilgo eta Euskal
3. FEDERALISTAK : Pi y Margall 1881arte, Sagastak anarkismoa legeztatu arte. Herriko langileen artean izan zuen indar gehien.
Ezaugarri nagusiak: - Pablo Iglesias alderdiaren eta sindikatuaren buruzagia
4. ERREPUBLIKAZALE ERRADIKALA: - - Ez zuten hauteskundeetan parte hartzen.
Ruiz Zorrilla. izan zen 1925 arte.
- - Iruzurraren kontrako
- Taktika: Erakunde baketsua eta legezkoa
- Ordezkaritza eskasa izan zuten jarrera gogorra. - - Greba
antolatzea, eta hauteskundeetan ( 1890 lehenengo
Gorteetan, baina haien diputatuen orokorra eta indarkeriazko ekintzen aldeko jarrera:
aldiz) eta joko politikoan parte hartzea, langileen artean
parte-hartzeak, Canovasen sistema Mano Negra edo Andaluziako talde terrorista
propangada egiteko, eta unea iristen zenean agintea
demokratikoagoa bihurtzen lagundu nagusituko da. -
hartzeko indarkeriazko iraultza egitea.
zuen, bereziki Sagastaren Hedapena: Levante, Bartzelona eta Zaragozako industria
- PSOE ren eta UGTren afiliazioa oso poliki hazi zen,
gobernuetan. inguruetan eta Andaluziako latifundioetan.
1910 arte ez zuen lortu Pablo Iglesiasek diputatu agiria.
Euskal Herrian: Indar gutxi ,
bereziki Gasteizen, Bilboko ibaiadarrean eta Errenderia-
Donostia ingurunean. - Arrakasta
gehien, : Nekazari eta bereziki jornalarien artean, eta
kualifikaziorik gabeko langileen artean.
3.2. Maria Kristinaren agintaldia
(1885 – 1902)
 Alfontso XII-a hilda, 1885ean, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina, Alfontso
XIII.az haurdun zegoela. Cánovasek eta Sagastak txandakatze politikoari jarraipena ematea hitzartu zuten Pardoko
Itunean (1885).

a) Gobernu liberalaren jarduerak (1885-1890)


 1885 eta 1890 bitartean Sagastak eskuratu zuen gobernua.
Gobernu aldi honen ezaugarriak erreformismo liberala eta 1868ko iraultzako zenbait ideia abian jartzea izan ziren:
o Askatasunak zabaldu zenbait legeren bidez: Elkarteen legea (langileen erakundeak legeztatu).
o Epaimahai bidezko epaiketa ezarri zen.
o 1890ean gizonezkoen sufragio unibertsala ezagutzen zien hauteskunde lege berria onartu zen.
o Ekonomiaren hazkundea eta burdinbidearen zabalkundea sustatzeko lege liberalak ezarri zuten.
 Laurogeita hamarreko hamarkadan esparru sozio-ekonomiko eta politikoan eragin zuen krisi gogorrari
aurre egin behar izan zioten bi alderdiek:
o Nekazaritza eta abeltzaintza jardueratan produkzioak eta prezioek behera egin zuten;
o Krisi honek nekazaritza-inguruetan gizarte-gatazkak areagotu egin ziren.
 Aurre egiteko krisiari lur-jabe handiek atzerriko produktuen aurrean euren produkzioa babesteko:
o Muga-zergak ezartzea eskatu zuten.
o Neurri horiek kontserbadoreek ezarri zituzten 1891n, aurreko librekanbismo liberala baztertuz eta joera
protekzionistagoa zuen politika ekonomikoa ezarriz.
o Kataluniako ehungintza-industrietako eta Bizkaiko siderurgietako jabeek ere neurri protekzionistak
eskatu zituzten nazioarteko konpetentziari aurre egiteko.
Errestaurazio sistemaren krisia (1902-
1923)
 Cánovasek buruturiko erregimenak 1923 urte arte iraun zuen. Baina garai
honetan hiru krisi larri egongo dira:
o 1898ko kolonietako gerrak.
o 1909ko aste tragikoa deiturikoa.
o 1917ko krisia.
1898ko krisia
1895ean hasi zen berriro gerra Filipinetan eta Kuban. Biztanleriaren gehiengoak altxamenduarekin bat
egitearekin
batera erabakiorra izan zen Estatu Batuek altxatuen alde partehartzea.
Kubako arazoa Estatu Batuak Kuban interes ekonomiko handiak zituen, kapital asko inbertitu baitzuen
azukrearen industrian eta
meatzeetan.
1897an Sagastak autonomia handia eman zion uharteari. Hala ere, Estatu Batuak eraso zieten Espainiak
Manilan (Filipinak) eta Santiagon
zituen itsas-eskuadrei.
Errendizio formala Parisko Bake Hitzarmenaren bidez itundu zuten 1898an:
o Espainiak Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Rico, Filipinak eta Guam (20 miloi ordez)
o Kubaren independentzia gauzatu zen.
o Handik urte betera, Espainiak Alemaniari saldu zizkion Karolina uharteak, Mariana uharteak eta
Palaos, eta horrenbestez likidatuta utzi zuen itsasoz haragoko inperioa.
 Estatu Batuek eragindako porrot militarra oso latza izan zen espainiarrentzat; pesimismo garaia ekarri
zuen eta
krisiak gogoeta sakona eragin zuen, Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendiaren arrazoiei buruz.
Kritika horiek eragin handia izan zuen erregenerazionismoaren aldeko mugimenduan:
Erregenerazionismoak kritika gogorra egin zion Errestaurazioaren sistemari; sistema liberala
eraberritzea proposatzen zuen, herrialdearen oinarrizko arazoak konpontzea, zehazki:
o Jauntxokeria
o Analfabetismoa
o Gutxiengoek zuzendutako gobernua.
o Lur-jabe handien menpeko nekazaritza ustiategiak.
Joaquin Costa izan zen joera haren aitzindari eta berarentzat oligarkia eta jauntxokeria ziren erregimenaren
arazo nagusiak. Erregenerazionismoak, Cánovas 1897an hila izan ondoren zatiturik zegoen alderdi
kontserbadorean
eragina izan zuen. Alderdi buruan zeuden bai Francisco Silvelak bai Antonio Maurak, hauteskundeetan zegoen
iruzurrari amaiera ipini nahi izan zioten, baina ez zuten lortu.
Maurak kontserbadoreak katalanisten erreforma batzuk onartu zituen, eta udaletako ustelkeriari aurre egiten
saiatu zen: udalei autonomia handiagoa eman eta herrietako administrazioa saneatu eta zentralismoa murriztu.
Liberal progresisten buru zen Canalejas herrialdearen bizimodua berritzen saiatu zen:
o Derrigorrezko soldaduzka jarri (kintoen sistemaren kontra)
o Kontsumo zergak indargabetzeko legea.
o Mankomunitatea (Kataluniako 4 probintzietako diputazioen funtzioak koordinatzen zuen erakundea).
Programa hau ezin izan zen burutu 1912an anarkista batek hil zuelako. Gertaera honekin hasi zen Cánovasen
erregimenaren gainbehera.
Eraberritze saio hauek guztiek porrot egin zuten, txandaketa sistemak ez zituelako ahalbideratzen kanpoan
gelditzen ziren beste alderdien parte hartze politikoa.
Bartzelonako Aste Tragikoa (1909)

Bartzelonan, uztailaren 26tik abuztuaren 1era arte.


Alfontso XIII.aren garaia zen, greba orokorra, barrikadak… Eliza ugari erre zuten, erlijioaganako
gorrotoa handian baitzen sektore batzuetan.
Afrikako gerrarako soldaduak mobilizatu zituzten eta, batez ere, behe mailakoak ziren.
Aberatsen semeek kuota bat ordainduz libratzen ziren. Egonezin horrek protestak probokatu
zituen.
Azpimarratzekoa: errepublikazaleak, anarkistak eta sozialistak batera aritu ziren protesta
honetan.
Errepresio gogorra izan zen. FRANCISCO FERRER GUARDIA fusilatu zuten. Protestak
Europan: MAURAk agintea utzi beharra izan zuen eta CANALEJAS jarri zen bere ordez.
1917ko krisia
Egoera orokorra
Cánovas eta Sagastaren ondoren arazoak ugariak ziren, militarrak ez zeuden gustura
eta gero eta nabariagoa zen haien egonezina, langileria gero eta indartsuago ari zen bere helburuak
bete nahian…1917an egoera lehertu egin zen: militarrek Juntak antolatu zituzten, indar politiko ez
dinastiazaleek Parlamentari Batzar bat antolatu zuten eta langileen erakundeek greba orokorra egin
zuten abuztuan.
Erregimena ahulezia handian zegoen eta ez zen gizarte espainiarrak egiten zituen eskari berriei
erantzuteko gauza. Gobernua behin eta berriro erori zen eta Primo de Riverak eman zion amaiera
definitiboa bukatuta zegoen sistema hari.
Egoera ekonomikoa
1914. urtean hasitako I. Mundu Gerran, Espainia herri neutrala izan zen Ekonomia zabaldu zen
unean, kanpoaldeko eskaria hazi egin zen, inportazioak murriztu eta industrializazio prozesua bizkortu.
Eskariaren hazkunde azkar honen eraginez, prezioek gora egin zuten eta ekonomia
nabarmen bizkortu zen: soldatak ez zirela prezioak bezainbeste igo eta langileen
egonezina izugarri areagotu egin zela.
Krisi militarra
Defentsa Batzarrak militarrek bizi zuten egonezinaren adierazgarri. honako eskaera hauek egin
zituzten:
• Antzinatasunean oinarrituriko gradu goratzeak ezartzea.
• Soldaten igoera bizi kostuaren arabera egitea.
Azkenik, 1917ko udan argi eta garbi eskatu zioten erregeari gobernu bat izendatu eta, militarren
kontrolpean betiere
OPOSIZIOKO ALDERDIEN PROTESTA: Bestalde, oposizioko alderdiek ere beren protesta antolatu
zuten. 1916tik aurrera, Gorteen itxiera gertatu zen eta prentsa zentsura, hortaz, Kataluniako
Lliga alderdi nazionalistak, errepublikanoek (Alderdi Erradikala) eta sozialistek PARLAMENTARIEN
BILTZARRA antolatu zuten Bartzelonan: Kataluniarako autonomia eta estatu mailan
hauteskundeak egitea eskatu zuten. Alabaina, gobernuak bertan behera utzi zuen eta partaideen
atxiloketak agindu zituen.

LANGILEEN PROTESTA: Testuinguru horretan, langilego-mugimenduaren erradikalizazioa gertatu


zen: prezioen igoera zela eta egonez orokorra zegoen, 1917an, UGTk eta CNTk GREBA
OROKORRA deitu zuten estatu osoan, izaera IRAULTZAILEA hartu zuena: soldata igoerak edo 8
orduko lan-eguna ezezik, benetako aldaketa ekonomiko eta soziala gertatzea eskatzen zuten,
monarkiaren kontrako mugimendu ere bihurtuz. Grebak porrot egin zuen, militarrak eta Lliga
gobernuarekin lerrokatu ziren eta. Gobernuak ejertzitoaren errepresioarekin erantzun zuen,
krudelkeria erakutsiz. Hortik aurrera, baina, langileen konfliktibitatea arazo handi bihurtu zen
gobernuarentzat.

Horren aurrean, ejertzitoak, goi burgesiak eta klase ertainaren zati handi batek diktadura baten
beharra ikusi zuten. Horrela, 1923ko irailean, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen
Bartzelonan, Alfonso XIII.aren onespenarekin

You might also like