You are on page 1of 8

1.

GAIA: ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA, CADIZKO GORTEAK ETA


1812KO KONSTITUZIOA
Aintzinako Erregimenaren krisia XIX. mendearen hasieran, Karlos IV.aren erregealdian hasi zen.
Gobernuko kide nagusiak erregea, haren emazte Maria Luisa Parmakoa eta Manuel Godoy ziren.
Krisi ekonomikoa:
1780ra arte hazkunde ekonomikoa, ordutik aurrera krisia:
- Ekoizpen beherakada nekazaritzan.
- Prezioen igoera
- Merkataritzaren desoreka
- Krisia manufakturan (oihalgintza)
- Ezinegona eta atsekabea
Honen ondorioz, MATXINADAK.
Egoera larriagotu Sukar Horiarekin (1800-1804) -> Heroitza tasa, Migrazioak gora.
Frantziako Iraultzaren ondorioak:
Frantziako Iraultzaren bidez sortutako aurkaritza politikoari aurre:
- Erreforma ilustratuak geldiarazi.
- Zentsura eta inkisizioa berpiztu (ideiak).
- Aldaketak nazioarteko aliantzetan.
Gatazka armatuak hasi:
- Lehen Koalizio gerra (1793-1795). Espainia galtzaile.
- Erresuma Batuaren aurkako gerrak (1796-1808). Trafalgarko Guduan (1805) galtzaile.
Ondorioz, hondamendia: Defizita eta Kanpo merkataritza gelditu.
Krisi politikoa:
Gobernuaren prestigioa ahulduta zegoen.
- Ezgaitasuna krisitik ateratzeko.
- Gatazka pribilegiodunekin eta ilustratuekin (kontserbadoreak vs. liberalak)
- Bonaparteren interbentzionismoa
- Fernando printzea aurkaria

Godoy gobernuaren boterea sendotu nahi, nobleziaren gainetik.


Izandako gerrek, finantza krisia sortu; aurre egiteko. -> Desamortizazioak (1789) ( Saldu edo
bantu ezin ziren elizako lurrak eta nobleen maiorazgoak merkatu librean sartu)

Espainiako kanpo politika Napoleonen Frantziaren menpe; ondorioz Trafalgarko porrota (1805)
izan zen. Armadaren zati handi bat suntzitu. -> 1807an, Fontainebleauko Ituna sinatu;
Frantses tropak Espainian sartu ziren Portugal okupatzeko asmoz. Lurrak Espainia eta Frantziako
koroen artean banatzeko.

Politika desegoki honen aurkaritza eratu. Fernando VII.aren aldekoak; erregearen aurkako
konspirazioa antolatu zuten. Fernandok ere parte hartu zuen. Baina azkenean barkamena eskatu.
Krisi honen ondorioz ; Aranjuezko Altxamendua (1808). Godoyk dimititu eta Karlos Fernandoren
alde abdikatu. Fernando koroa lortu.
Godoy eta Karlos boterea galtzeak krisia areagotu. Ordurako frantses tropak Espainian ziren,
nahiz eta herritarrek begi onez ez ikusi. Gainera, Napoleonek Baionara deitu zituen errege
familia.
Frantsesen aurkako altxamendua:
1808ko maiatzaren 2an, herritarrek frantsesen aurkako altxamendua egin zuten. Frantses tropen
buru Murat jenerala zen. Honetan ehunka hildako egon ziren.
Baionako abdikazioa -> Napoleonek Karlos eta Fernando behartu tronua bere anai Josefen alde.
Espainiako Josef I.a. bihurtu.
Matxinatutako herrietan, inbaditzaileen aurkako bandoak eta gobernua eta defentsa
antolatzeko juntak eratu. Frantses tropak ezin hiri batzuk okupatu.
Baionako Estatutua eta frantsesen gobernua:
Liberalismoan oinarritutako sistema politikoa ezarri nahi zuten Espainian
indarrez. Baionako estatutuan-> zehaztu zen sistema autoritarioa zela; nahiz eta estatutu izena
hartu, gutun aitortua zen (mendekoei eskubide batzuk aitortu baina ez zuten parte hartzen)
Espainiako tradizioari jarraituz, jainkoa goresten zen , Espainia herrialde katolikoa
dela esan eta erregeak botere guztiak; baina hiru organo zituen: Gorteak, Senatua eta estatu
kontseilua.
Berrikuntza batzuk ere. Eskubideen aldarrikapena eta hainbat erreforma liberal; esaterako habeas
corpusa edota inprenta askatasuna.
Josef proiektu hau abian jarri nahi; ohartu zen Napoleonen mende zegoela eta ez zeukala inolako
autonomiarik gobernuan.
Gerraren bilakaera:
Bailengo gudua-> Frantsesak galdu eta iparraldera ihes egin.
Napoleon armadako burua, Espainian sartu eta Josefrekin hiriburura bueltatu.
Espainian, hainbat erreforma-> artean, komentuak, inkisizioa eta jauntxoen erregimena
deuseztatu zituen.
Abuztuan, armada ingelesa, Wellesley Wellingtongo dukea buru, penintsulan lehorreratu Portugal
laguntzeko; Espainiar tropak Wellingtongoei lagundu.
Ocañan Frantsesak garaitu eta Napoleonek ia Espainia osoa okupatu, Cadiz eta ekialdea izan ezik.
Napoleon Errusiako kanpaldira hainbat tropa mobilizatu; Espainiatik hainbat tropa erretiratuz.
Ciudad Rodrigo eta Arpilesko guduetan frantsesak garaitu, Espainiako Gorteek Wellington
Espainiako armadako buru izendatu.
Gasteiz eta San Martzial guduetan Wellington irabazi eta frantsesak mugak zeharkatu zituzten.
1813an Valencayko ituna sinatu -> Independentzia gerra amaitutzat.
Abertzaleak, liberalak eta frantsestuak
Gerrarekin herrialdean izandako prozesu iraultzaileak hiru ekintza izan zituen.
Juntak -> Herri askotan sortu inbasioagatik; hauetatik probintzietakoak sortu eta azken hauetatik
Junta Zentrala eratu. Honen presidentetza ministroen esku zegoen: Jovellanos eta
Floridablancako kondea adibidez (Zentrala).
Gerrillak-> Herri xeheak osatutako armada modukoak; inbaditzaileen kontrakoak sortuak.
Hauen oinarria nekazariak ziren batez ere. Junta Zentralak araututa.
Gorteak-> Batzarren antzekoak. Erreformen aldekoak Gorte nagusiak sufragio unibertzalez
aukeratzea nahi zuten; eta ez Antzinako Erregimenean bezala estamentuen araberakoak.

Okupazioan, herritarrek bi joera ezberdinak hartu : abertzaleak eta frantsestuak.


Abertzaleak-> Borboien aldekoak ziren. Haien artean bi talde:
Liberalak->Monarkia erreformatzeko aukera bezala ikusi. Erreformaren alde, ideia liberalistak
egin.
Absolutistak-> Antzinako Erregimenera eutsi nahi. Inbasioa aitzakia aurreko sistema eusteko
erreformarik gabe.
Frantsestuen artean, batzuk Josef I.aren dinastiaren alde; beste batzuk, jarrera anbiguoa hartu
haien interesak defendatzeko.
Cadizko Gorteak:
Junta Zentralak sustatu eta erregeordetzak arduratu zen Gorte nagusi eta ezohikoetarako deia.
Gorteen osaera eta funtzionamendua
Diputatuak hautatzeko oztopoak (okupazioa, Amerikatik) eta haien artean ikuspuntu ezberdinak:
Talde batek, absolutismoari eutsi, aldaketa gabe.
Beste batek (Jovellanos) tarteko erregimenaren alde; absolutismoa eta subiranotasunean
oinarritutakoa.
Liberalak, subiranotasunaren aldekoak; Frantziako iraultzako berrikuntzak jaso.
Azken hau izan zuen arrakasta. Diputatu batzuk ezin izan zuten deialdian parte hartu; eta Cadizen
zeuden beste batzuk haien ordez joan ziren.
Cadizen egin zen deia merkataritza gune garrantzitsu bat, defendatzeko erraza eta frantsesen
menpe ez zegoen gune bat zen, bizitza sozial handia. Liberalek eragin handia zuten hirian.
Diputatuak hainbat gizarte-taldetakoak, agerian jarri gizarte egoera konplexua:
Antzinako estamentuetako kideak (Eliza, nobleak) , erdiko klaseen ordezkariak, Estatu
zerbitzariak, lanbide liberaletako kideak. Kleroa nagusi.

Berehala bi alderdi handi sortu ziren eztabaidetan; liberalak eta absolutistak.


Urte horietan, gutxi gorabehera 300 diputatu esku hartu. 1814an Ohiko gorteak
Madrilen ezarri.
Gorteen jarduera legegilea:
Cadizko gorteen jarduera legegilea haustura erradikala ekarri zuen:
Subiranotasuna nazioari zegokiola-> Gorteek ordazkatu, herritarrak subiranotasunaren subjektu,
erregea ez.
Legearekiko berdintasuna-> Gizarte estamentala gainditu, espainiarren eta amerikarren arteko
berdintasuna; kolonietako mugimenduak erantzuteko.
Hainbat erreforma egin ziren; inprenta-askatasuna, inkisizioa deuseztatu, probintzien banaketa,
desmortizazioak, ogasunaren erreforma…
1812ko Konstituzioa:
1812ko martxoaren 19an konstituzio berri bat aldarrikatu zen eztabaida luzeen ostean; La Pepa
ere deituta. Espainiar tradizioak eta Frantziako ideia iraultzaileak bateratu. Honen printzipioak
ziren:
- Subiranotasun nazionala ezarri zen.
- Banakoaren eskubideak eta askatasunak onartu; legearekiko berdintasuna ezarri.
-Botere banaketa; gorteek legegilea, erregea eta bere gobernua betearazlea, judiziala
independiente.
- Erlijio katolikoa ofizial eta bakarra.
- Gorteetako ordezkariak gizonen sufragio unibertsalez hautatu, hautagaia errentekin.
- Milizia Nazionala sortu; sistema konstituzionala defendatzeko.
- Monarkia moderatua: botere mugatua zuen, erregea beto eskubide mugatua.
- Espainiar nazionalitatea lurraldean jaiotako edonorentzat.
- Askatasun ekonomikoa ezarri zen.
Gerra zela eta oso zaila izan zen praktikan jartzea eta ia ez zen aplikatu.
1814. urtean absolutismoa bueltatu->bertan behera.
Independentzia Gerra Euskadin:
1807an Napoleonen tropak euskal lurraldeetan sartu; Espainiako aliatu gisa eta Portugal aldera.
Okupazioa hasi-> Haren kontrako mesfidantza eta lehenengo gerrillak antolatu.
Merkataritza eliteek, frantsesen alde->Mazarredo, Bizkaiko Batzar
Nagusien burua; lotura frantsesekin Josef I.a Bizkaiko foruak zin egin zituen.
Herritarren joera desberdina, tradizioak arriskuan eta behe kleroak bultzatuta, frantsesek eraso.
Gerran, Donostia eta Gazteiz frantsesen esku hasieratik; Bilbo, esku batetik bestera 1808 arte.
Gero frantsesek ere kontrolatu zuten.
Frantsesek tributo sistema ezarri euskal lurraldeetan. Baionako estatutuan proposatu euskal
foruak berraztertzea; ez zen inoiz aplikatu.
1810ko dekretu bat aplikatu zen; Eboren Iparraldeko lurrak Frantziaren esku; eta gainerakoak
Josef I. Ondorioz, Foru aldundiak eta Batzar Nagusiak ezabatu.
1813an, tropa anglo-portugaldar-espainiarrek (Wellingtongo dukea) Gasteiz askatu. Josef I. ihes
Espainiatik.
Geroago, Donostia askatu; baina tropa ingelesa eta portugaldarra hiria erre eta arpilatu
Azken kapitulu belikoa Irunen. San Martzial guduan (1813) frantsesek galdu, Bidasoa gurutzatu
eta Espainiako lurraldea utzi.
2. GAIA. Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874)
Maria Kristinaren erregeordealdian, liberalismoan banaketa:
Moderatuek absolutismoaren eta herri-subiranotasunaren artekoa.
Progresistek Cadizko Gorteen jarduera legegilearen alde.
Errege Estatutuaren erregimena (1834-1835):
Fernando VII.a hil, Maria Kristina erreginaorde, baina absolutistak bere Fernandoren anaia,
Karlosen aldekoak ziren, lege salikoak ez zuen erregina onartzen. Horrela, lehen karlistaldia piztu.
Erreginaordeak Martinez de la Rosari deitu gobernua osatzeko eta hark egin zuen Errege
Estatutua -> Erregeak gorteak biltzen zituen, sufragioa mugatua eta Gorteak bi ganbera. Hori dela
eta, gobernuak aurka zituen liberalak zein karlistak.
Gobernu progresistak (1835-1837):
Torenoko kondeak hartu gobernua eta erreforma garrantzitsuak Mendizabalekin batera; gobernu
iraultzailea.
1835eko iraultza -> Vatikanoarekin harremanak apurtu, orduan, Maria Kristina Mendizabal deitu
gobernurako.
Mendizabalen desamortizazioak:
Elizaren ondasunak nazionalizatu eta partikularrei saldu zizikien. Horrekin, jabe berrien klase bat
sortu eta zor publikoa onbideratu nahi zen. Ez zen espero bezala atera, gerra ez amaitu eta zorra
ez murriztu.
1837ko Konstituzioa
Egoera politikoa ezegonkorra eta progresistek gobernu aldaketa bat eragiten saiatu
ziren pronuntziamendu baten bidez, koroak uko.
Ondorioz, La Granjako matxinada gertatu zen, ondorio nagusia 1837ko konstituzioa. ->
Progresista eta hainbat aldaketa: koroaren boterea sendotzea, kongresua eta senatua sortzea,
botere banaketa eta banakako eskubideak mantendu.
1837ko hauteskundeetan moderatuak nagusitu, sufragio oso mugatua eta aurrera azpijokoak
egon.
Hirurteko moderatua (1837-1840):
Botere militarrak eragin handia gobernuan Narváez moderatua eta Espartero progresista
jeneralen bitartez. Madrilen matxinada progresista; gobernu aldaketa (mod.->prog.), asko egon.
Espartero presidente izendatu eta Maria Kristina erreginaordetzari uko egin zion.
Esparteroren erregina-ordealdia (1840-1843)
Karlistaldiaren amaieran-> jeneralen erregimena etapa; militarrak politikan sartu.
Autoritarismoa, neurri ekonomikoak eta krisiaren arrazoiak
Esparterok librekanbismoaren aldeko jarrera argia izan zuen. 1841-ean O’Donnell
pronuntziamendu bat egin eta porrot.
1842an bere gobernuaren krisia hasi zen, jendearen babesa galdu eta Bartzelona bonbardatu
zuen.
Progresistak eta moderatuak aurre Esparteroren armada -> Esparterok uko egin zion
erreginaordetzari eta erreginaren adin-nagusitasuna aurreratu zen (13).
Hamarkada moderatua (1844-1854):
Alderdien sistema Isabel II.arekin:
Alderdiak botere handiko pertsonen taldeak ziren, eta sistema horren ezaugarriak ziren:
ustelkeria, liderren eragina, herriaren marjinazioa, hauteskundeen amarruak, sinbologia eta
prentsaren kontrola.
Narváez jeneralaren gobernuaren neurriak (batez ere ekonomikoak):
Narváez lau alditan izan zen presidente, eta estatu zentralizatu eta uniformea eratu hainbat
legerekin. -> Desamortizazioa gelditu, hezkuntzako Pidal plana, udalak eta probintziak
interbenitzea, ogasun erreforma, kode berriak eta 1845ko Konstituzioa; Subiranotasuna
partekatua, sufragio zentsitarioa, Milizia Nazionala deuseztatu, monarkaren boterea areagotu eta
pribilejioak oligarkiarentzat.
Bigarren Karlistaldiaren amaieran autoritariogoa eta diktadore bilakatu.
Bravo Murilloren Konkordatua:
1851an, Bravo Murillo presidente, Konkordatua sinatu zuen Vatikanoarekin eta erreformak
elizaren alde. Negozioetan ustelkeria zegoen. Zentsura korronte iberistaren (Esp+Por(koroak))
albisteak hedatzeko. 1854an -> Vicalvarada.
Biurteko progresista (1854-1856):
Vicalvarada:
Moderatuen aurkako borrokak zirela eta, talde militar bat matxinatu zen (Vicalvarada), Dulce
eta O’Donnell jeneralak buru. Horiek Manzanaresko Ituna idazteko agindu Canovas
Del Castillori. Pronuntziamendua iraultza bilakatu eta Espartero garaile.
Gobernuaren lana:
Espartero gobernua zuzendu erabaki garrantzitsuak hartuz; Maria Kristina erbesteratzea,
Militarrei saritzea, Aldaketak administrazioan, gorteetarako hauteskundeak, Prentsa-askatasuna,
Tolerantzia erlijiosoa.
1855ean Madozen desamortizazioa-> Vatikanoarekin harremanak haustea; beste altxamendu
karlista piztu zen.
Zor publikoa-> Ezin ordaindu langileei eta bizimodu garestia.
Espartero dimisioa.
1856ko Konstituzio non nata:
1856an konstituzio progresista bat aldarrikatu zen baina indarrean ez jarri.
Narváez izendatu zuen presidente eta horrek moderantismo autoritarioa indarrean jarri zuen.
Batasun Liberala (1856-1868):
O’Donnell en gobernu luzea eta egonkorra: Boterearen kontzentrazioa, Politika distantziakide,
Ustelkeria sistematikoa (Hautesle Handia), Kanpo-politika beligerantea, Administrazio-sistema
berritzea. Obra publiko handiak egin ziren liberalismo politikoagatik; kapitala handitu.
1863-1864 artean egondako gobernu ezegonkorrak ->1866ko Krisia
Seiurteko Iraultzailea:
1866ko krisia:
O’Donnell eta Narváez hil ziren, Erromaren auzia, erreginaren desprestigioa, Primen matxinada,
Ostendeko Ituna eta krisi ekonomikoagatik ->. Topete almirantea Cadizen matxinatu, Iraultza
Loriatsua (1868). Horrela, Isabel II.aren erreinaldia amaitu.
Serranoren behin-behineko gobernuaren neurriak:
Ekonomikoak batez ere:
- Kontsumoen zergak kendu.
- Esklaboen seme-alabak aske.
- Irakaskuntza-askatasuna
- Inprenta-askatasuna
1869ko Konstituzioa eta gobernuaren arazoak:
Nabarmendu:
- Herriaren subiranotasuna
- Botere banaketa
- Gizabanakoen eskubideak
- Gizonezkoen sufragio unibertsala
- Bi Ganbera
- Monarka herriaren menpe
Arazoak bazeuden.
- Kubako gerra hasi
- Karlistak vs alfontsinoak
- Errepublikanoen jazarpena
- Herriaren ezinegona
Amadeo I.a:
Borboitarrak kendu , Amdaeo Savoiakoa Espainiako errege.
Hasieratik mespretxua jarrera erregeari. (Militarrak, aristokrazia)
Arazoak:
Alderdien barne-zatiketa; progresismoaren barnean kontserbadorea eta erreformista.
Ospe txarra, Amadeok Serrano jarri, gero Zorrillak hartu bere postua.
Beste matxinada karlista piztu zen, bai eta Kubako Gerra ere.
1973an Amadeok koroari uko egin eta errepublika aldarrikatu botoen gehiengoaz.
Lehen Errepublika:
Lehen presidentea, Estanislao Figueras, 1869ko konstituzioari eutsi, baina monarkiari buruzko
artikuluak kendu eta esklabotza abolitu zituen.
Hauteskundeetan federalek irabazi eta Pi i Margallek Figueras ordezkatu. Arazo larriei egin zizkion
aurre, esaterako barneko tirabirak edo greba orokorra. Kantonalismoa sortu; federalismoa
ezartzeko.
Salmerónek, Pi ordezkatu eta errepresioa eta erreformak abiatu zituen. Gainera, 1973ko non nata
Konstituzioa aldarrikatu.
Presidentzia utzi eta Emilio Castelar hartu zuen bere kargua. Errepublika zentralista bat
defendatzen zuen.
Pavia jeneralak estatu kolpea eman, lehen errepublika amaitu.
Serranoren gobernuaren ezaugarriak eta neurriak
Horren ondoren, helburua errepublika ezartzea zen, Serrano presidente.
Baina berak diktadura ezarri, herri-klaseak baztertuz eta errepublikaren espiritua galduz.
Borboitarren itzulera
Errepublikarekin amaitzeko, Martinez Campos jeneralak altxamendua prestatu eta estatu kolpea
eman zuen.
Modu horretan, Alfontso XII.a, Borboia, Espainiako errege aldarrikatu.
Arazo sozialak, langile mugimendua eta Kubako Gerra
Langile mugimendua hasi->anarkismo eta sozialismoaren eragina izanda.
LNE sortu Londresen; Espainian, Bartzelonan 1870an lehenengoz.
Kubako gerra; Cespedes Yarako oihuarekin 10 urteko gerra hasi eta Zanjoneko bakearekin amaitu.

You might also like