You are on page 1of 3

Filipe III.

a: 1598-1621

- Filipe III.aren erregealdia inflexio-puntua izan zen alderdi ekonomikoan (krisia hasi zelako),
errege-autoritatea ezartzeko moduan (balidoak izendatu zituztelako errege-erreginen ordez
gobernatzeko) eta hegemoniari dagokionez (Frantziak eskuratu baitzuen nagusitasuna
Europan).

- Filipe III.ak ekonomikoki porrot eginda zegoen inperio handi bat hartu zuen oinordetzan,
baita gatazka handi bat ere, Ingalaterrarekin eta Herbehereekin. Haren ondorengoei, berriz,
gobernatzeko modu bat utzi zien: balidoen bidezko gobernantza.

- Errege-erreginek izendatzen zituzten balidoak, eta gobernuko zereginak haien izenean egiten
zituzten.

- Filipe III.ak bi balido izan zituen, Lermako dukea eta Ucedako dukea. 1601ean, Lermako
dukeak gortea Valladolidera eraman zuen, eta 1609an, moriskoak Valentziako Erresumatik
kanporatu zituen.

- Filipe III.ak oinordetzan hartu zituen nazioarteko gatazkei amaiera eman zien:

- Ingalaterraren aurkako gerra amaitzeko, 1604. urtean, Estuardo dinastiarekin bakea sinatu
zuen.
- Herbehereetako gerra amaitzeko, 1609. urtean, Hamabi Urteko Su-etena sinatu zuen.
- Komenentzia-ezkontzen bidez, Espainiak Frantziarekin zuen harremana hobetu zen: Ana
Austriakoa Luis XIII.arekin ezkondu zen, eta Filipe IV.a, Elisabet Borboikoarekin.
- Hala ere, 1618. urtean, Hogeita Hamar Urteetako Gerra hasi zen.

Filipe IV.a: 1621-1665

- Filipe IV.ak gobernuko zereginak bere balidoaren esku utzi zituen, Olivaresko konde-dukearen
esku.

- Konde-dukeak neurri ekonomiko asko hartu zituen; esaterako, erreforma fiskala abiatu zuen.
Neurri militarrak ere hartu zituen, Armen Batasuna izeneko armada bateratua sortu
baitzuen. Neurri horiek erresumen haserrea piztu zuten:

- Portugalen, matxinada ugari izan ziren, eta horien ondoren, Bragantzako dukeak Portugalgo
errege-kargua hartu zuen.

- Katalunian, Olivaresko konde-dukearen erreformek piztutako haserreak errebolta bat eragin


zuen, Frantziako Luis XIII.a Bartzelonako konde izenda zezaten eskatzeko.

- Espainia Hogeita Hamar Urteetako Gerran borrokatzen ari zenez, armadak ezin izan zituen
Portugalgo eta Espainiako errebolta horiek geldiarazi.

- Gainera, Espainiak guztiz galdu zuen ordura arte Europan izan zuen hegemonia, Frantziaren
aurkako gerra bukatu eta Pirinioetako Bakea (1659) sinatu zuenean.
9.4. Espainia krisian

Krisi politikoa

Karlos II.a: 1665-1700

- Karlos II.ari Sorgindua esaten zioten, gaixotzeko joera handia zuelako, eta jarduneko erregea
baino ez zen izan.

- Hasiera batean, Karlos II.aren amak, Mariana Austriakoak, hartu zuen haren lekua. Ondoren,
hainbat balido izendatu zituzten errege-funtzioak betetzeko: Nithard, Valenzuela, Juan Jose
Austriakoa, Medinaceliko dukea eta Oropesako kondea.

- Karlos II.a 1700. urtean hil zen, ondorengorik utzi gabe, eta testamentuan, tronua Filipe V.ari
uzten ziola adierazi zuen.

- Karlos Austriakoa artxidukeak ez zuen hildako erregearen borondateari men egin nahi izan,
eta Ondorengotza Gerra deklaratu zuen. Dena den, Filipe V.a izan zen garaile, eta horrela,
Borboiko etxearen erregealdia hasi zen.

Krisi ekonomikoa

XVII. mendeko krisi ekonomiko handia neurri handi batean monarkiak eragin bazuen ere, pisuzko
beste arrazoi batzuk ere izan ziren.

Espainiako krisiaren arrazoiak

Nekazaritza-ekoizpenak behera egitea:

- Gaztelan, natura-hondamendiek uzta txarrak ekarri zituzten, eta horien ondorioz, goseteak
eta epidemiak egon ziren. Gainera, moriskoak zabaldu egin ziren, gerra asko egon ziren eta
jende askok Amerikara emigratu zuen. Faktore horien guztien ondorioz, biztanleriak behera
egin zuen.

- 1609an, moriskoak Valentziatik kanporatu zituzten, baina horrek kalte handia ekarri zion
nekazaritzari.

Merkataritza-krisia Indiekin:

- Produktu manufakturatuen eskaerak behera egin zuen.

- Gero eta metal gutxiago iristen ziren Indietatik, bereziki, urre eta zilar gutxiago.

Krisi monetarioa:

- Prezioak asko igo ziren.


- Krisiaren ondorioak Espainian:

Espainiak ondorio latzak izan zituen, eta ordura arte nazioartean zuen hegemonia galdu zuen.

Hauek izan ziren krisiaren ondorio nagusiak:

- Ondorio geografikoak: penintsularen erdialdea (Gaztela) biztanlez hustu zen, eta jendea
aldirietara (Kantabria, Katalunia, Valentzia...) joan zen bizitzera.

- Ondorio ekonomikoak: krisiak ekoizpen-sektoreko langileak kaltetu zituen gehien, hala nola
artisauak eta nekazariak, eta ezin zutenez beren lanbidean aritu, lapur edo eskale bihurtzen
ziren.

You might also like