You are on page 1of 4

1.

IRAULTZA FRANTSEZAREN ONDORIOAK

Espainia Carlos IV.aren erregealdian zegoen Frantziako idea liberalen(igualdad de los individuos) eragina
jasaten hasi zenean. Eragin horrek Antzinako Erregimenarekin bukatu zuen

Frantziako Iraultza nazioaren subiranotasuna, botere banaketa, eskubide indibidualak eta estatu laikoa( es un
resultado de la separación entre el Estado y las religiones) dakar, beraz, absolutismoa(Régimen político en
el que una autoridad domina todas las manifestaciones del poder del Estado), gizarte
estamentala(piramidea), jauntxoen erregimena, pribilegioak etab deusestatuak dira.

Honek zuzeneko eragina dauka Ipar Euskal Herrian, neurri liberalak ezartzean haien erakundeak eta
foruak indargabetu baitzituzten

Ideia iraultzaileak ilustratuen eta burgesen gustukoak ziren baino monarkia beldurrez iraultzaren aurrean
isolamendu politika ezartzea agindu zuten: mugak militarizatu, liburu iraultzaileak debekatu, intelektual
susmagarrien jazarpena (inkisizioa), prentsaren gaineko kontrola, etab. Politika hauek aurrera eramateko
"valido-ak"(personas de confianza conocidas por el rey) erabili zituen Carlos-ek, lehenengo
Floridablanka, gero Aranda eta azkenik, garrantzitsuena Godoy.

1.1 KONBENTZIOKO GERRA (1793-1795)

Frantziako erregimenak bere erregeari Luis XVI. heriotza-zigorra ezarri zioten, honek Europaren egoera
eztanda egitea ekarri zuen. Espainia Austriari eta BHri batzen zaie Frantziaren aurka egiteko. Naiz eta
hasieran garaipenak lortu, Frantziako iraultzaileak nagusitu ziren, Napoleon-i esker, lurralde ugari okupatuz.
1795ean Godoy-k Basileako Bakea sinatu behar izan zuen Santo Domingo (Haiti) galduz. Gero, 1796, San
Idelfonso-ko Itunean Espainia eta Frantzia aliatu ziren BHren aurka egiteko. Honek porrot handiak ekarri
zituen itsas gudu askotan.

2.MONARKIA KRISIA ETA INDEPENDENTZIA GERRA

2.1 ESPAINIAR MONARKIA FRANTSESAREN MENPE

Napoleonen asmo inperialistak(dominar otras tierras y comunidades usando el poder militar) Europa osoa
zuten Frantziaren menpe, Espainia barru. Europa berri bat eraiki nahi zuen, Frantziako Iraultzaren
printzipioetan oinarrituta, eta Frantziaren nagusiopean. Ingalaterra honen aurka borrokatuko du, eta
testuinguru honetan Espainia nahastua ikusiko da Frantzia eta BHren arteko gerran, Frantziaren aliatua
baitzen. Honen ondorioz izugarrizko porrotak jaso zituen, nabariena Trafalgarreko hondamendia,
Espainiaren krisiaren adierazle argia.

Horren aurrean, Frantziak Berlingo Dekretuaz baliatuko da BHri blokeo kontinental bat inposatzeko
1806an, bere ekonomia hondatuz. Portugal, ez zuen blokeoa errespetatu, eta Napoleonek Portugal
konkistatzeko prestatzen hasi zen. Egoera horretan 1807an Godoy-k Fontainebleau-ko Ituna sinatzen du
naiz eta ados ez egon, eta Espainiatik penintsulara sartzeko baimena ematen dio. Portugal bidean
frantsesak Espainiako leku estrategikoak hartu zituzten, honek monarkiaren inguruan zeuden 2 taldeen
arteko tentsioa handitu zuen:

● Godoy-ren inguruko taldea (erreformista/ilustratuak)


● Estamentu pribilegiatuen taldea (Godoy-ren aurkakoak) eta Fernando VII izango zenaren
inguruan bilduak, Asturiasko Printzea.

Egoera honetan Godoy-k erregeari Ameriketako koloniak babesteko aholkua eman zion, berri hau
herritarren artean zabaldu zen eta talde jakin baten matxinada ekarri zuen, antigodoyistak, hauek Fernando
VII-ren alde egiten zuten, erregearen semea, eta aurretik arrakastarik gabeko konspirazio bat eraman zuten
aurrera, honen ondorioz El Escorialeko prozesua eraman zen aurrera, epaiketa batzuen bidez. 1808an
Aranjuez-eko altxamendua sortu zen, estamentu pribilegiatu antigodoyistak bultzatutako altxamendua izan
zen Godoy-k Frantziarekiko zuen jarreraren aurrean. Carlos IV bere semea errege izendatzera behartua
ikusi zen, baina bitartean Napoleonek penintsulan sartuta eta monarkiaren ahultasuna ikusita bi erregeak
Baionara deitu zituen.

Borboiek Madril uztean, egoeraren tentsioa eta soldadu frantsesek herritarren artean egindako sarraskiak
maiatzaren 2ko matxinada ondorioztatu zuten frantsesen kontra, errepresio izugarriarekin, eta gerra
eraginez: Independentzia Gerra. Bitartean, erregeak Baionara ailegatzean, Baionako Abdikazioak bezala
ezagutuko gertakaria eman zen. Napoleonek Fernando VII eta Carlos IV abdikatzera behartu zituen, eta
koroa bere anaia Jose I-ari eman zion, eta Frantzian atxiki zituen Carlos IV eta bere semea.

Berriak Espainiara ailegatzean matxinada zabaldu zen eta herriak Defetsarako Juntak sortu zituen bere
burua antolatzeko. Mugimendu herrikoia izan zen baina erregimen zaharreko kargu askok parte hartu zuten.
Honek frantsezei ustekabez utzi zien, eta herri matxinada zena frantsezen aurkako gerra bihurtu zen.

2.2 INDEPENDENTZIA GERRA

Frantsesek sistema liberal autoritario bat ezarri nahi zuten, hau Baionako Estatutuan islatzen zen, onartu
egin zen gutun aitortua, Napoleonek zionari jarraituz. Espainia herrialde katoliko giza agertzen da, eta
botere guztia erregearen esku dago, baina organo aholku emaileekin (senatua, gorteak eta estatu
kontseilua). Jose I-k herrialdea modernizatzen eta erreformak egiten saiatu zen (gizabanakoen eskubide eta
askatasunak, Inkisizioa ezereztu, irakaskuntza publikoa...), baino ez zeukan autonomiarik bere anaiaren
gainetik, eta ez zuen espainarren gehiengoaren sostengurik jaso.

Okupazioaren aurrean bi jarrera desberdindu ziren Espainian:

● Abertzaleak: frantsesen aurkakoak ziren, baina ideologia desberdinak aurkitzen ziren taldearen
barruan: absolutistak, erreformistak eta absolutistak. Hala ere, okupazioaren aurrean sortutako
sentimendu nazionalistak elkartzera bultzatu zituen. Hauen artean oso garrantzitsuak izan ziren
Cadiz-eko liberalak, agintean zegoen hutsunea aprobetxatu, eta erregimen liberala ezarri
baitzuten.
● Frantsestuak: ilustratu asko zeuden talde honetan, Jose I.aren gobernuaren kolaboratzaile
espainolarrak ziren, eta frantses kultura eta politika defendatzen zuten. Hain interesen defentsan eta
berrikuntza nahiagatik egindako aukera zen. 1814tik aurrera jasarpen handia jaso zuten.

Gerraren izaera ez zen iraultzailea, bai, ordea, zibila, Espainia barruan 2 talde egon baitziren, eta
nazioartekoa ere, Frantzia eta Ingalaterrako armadek parte hartu baitzuten.

2.2.1 GERRAREN BILAKAERA

● 1. Fasea (1808-1812): 1808an botere hutsuneari aurre egiteko espainolek Probintzia Batzarrak
sortu zituzten eta horiek koordinatzeko Goreneko Batzar Zentrala, gero Erregeordetza bihurtuko
zena. Hasieran okupazioa ez zen azkarra izan, eta Bailèngo batailaren irabazia Jose I Madriletik
kanporatu zuen. Napoleonen eskusartzea Frantziari ematen dio nagusigoa, Madril errekuperatuz eta
koroa bere anaiari bueltatuz. Honek ahalbidetzen du 1810tik 1812ra frantziarrek izan zuten
kontrol handia penintsulan, Ebro eta Pirinioen arteko lurraldeak (Nafarroa, Bizkaia, Katalunia eta
Aragoi) Frantziako agintari militarren esku geratu ziren 1810ean, Euskal Herriko Foru-
instituzioak indargabetuak geratu ziren, eta honi aurre egiteko gerrari ekin zioten espainiarrek. Bi
gerra sistema garatu ziren: gerra konbentzionala eta gerrilla sistema. Fase honetan, 1810ean,
Erregeordetza Gorte-deialdia egin zuen Cadizen
● 2. Fasea (1812-1813): Espainolen gerrillen erasoek, Ingelesen eskuhartzeak eta Napoleonek
Errusiako kanpainari aurre egin beharrak frantses armadaren gainbehera eta porrota eragin
zituen. Wellingtonek ahulezia aprobetxa zuen eta Jose I.a kanporatu zuten Madriletik. Gasteizen
eman zen azkenengo bataila eta frantsesek Espainia utzi zuten. Horrela, 1813ko abenduan
Napoleonek aske utzi zuen Fernando VII Valençay-ko Itunaren bidez, eta koroa itzuli zion.

2.2.2 GERRAREN ONDORIOAK

● Ondorio demografikoak: oso gerra bortitza izan zen, 300.000 bat hildako espainiarren artean.
Bestetik frantsestu asko ihes egin zuten.
● Ondorio ekonomikoak: herri eta hiri asko arpilatuak izan ziren, eta nekazal usta ugari galdu
ziren. Gerra honek Espainian hasitako modernizazio ekonomikoa guztiz suntsitu zuen, bere
industria apurrak suntsitutak geratu ziren baita, honek Amerikako kolonien galerarekin espaniar
estatuaren krisi oso sakona ondorioztatu zuten.
● Ondorio politikoak: monarkiaren botere hutsuneak iraultza liberalari bide eman zion, eta
iraultzaile liberalen eta absolutisten arteko dinamika politikoa sortu zen. Gerrillarien
gizarteratzea zaila izan zen, eta gerrilla sistema nahiko finkatuta geratu zen batez ere nekazaritza-
esparruetan bidelapurraketarkin lotuta. Gerra honek koloniek independizatzeko zuten gogoa piztu
zuen. Europan zehar Napoleon garaitzea posiblea zela hedatu zuen. Gainera Frantziaren porrota
Espainian eragin handia izan zuen frantsesen inperioaen galeran.

3. CADIZEKO GORTEAK (1810-1814) ETA 1812.KO KONSTITUZIOA

Gerraren beste aldea Cadizeko Gorteak izan ziren. Junta Zentralak hainbat porrot militarren ondoren
Cadizen errefuxiatu ziren, eta bere ahuleziaren ondorioz disolbatu ziren Erregeordetzari hasiera emanez.
Honek bere legimitatea indartzeko Gorteetara deitu zituen. Gorteetan nagusi izan zen erdi mailako klaseen
ordezkapena, baina ez herri-sektoretik.

Gorteetako partaideak nazioaren ordezkariak ziren, ez estamentu batena, bozka indibiduala zen eta
ganbara bakarrekoa, horrela estamentu pribilegiatuak ez kontrolatzeko egoera. Horrela, Cadizeko
diputatuek martxan jarri zuten iraultza liberala. Hasieratik bi joera sortu ziren: liberalak eta absolutistak.

Cadizeko Gorteetako liberalak ez ziren frantsestu, ideia iraultzaileak onartzen zituzten baina ez atzerritarren
eskuhartzea. Beraz, Baionako Abdikazioen ondoren zegoen hutsuneaz baliatu ziren liberalismoa
ezartzeko.

Gorteek onarturiko dekretuak eta batez ere 1812ko Konstituzioa izugarrizko garrantzia euki zuten
Aintzinako Erregimenarekin bukatzeko oinarriak ezarri baitzituen.

● DEKRETUAK: Subiranotasun nazionala eta berdintasuna legearen aurrean; inprenta, merkataritza


eta ofizio askatasuna; Inkisizioa deusestatu zen eta desamortizazioak eraman ziren aurrera, lurralde
antolamendu proposamenak herrialdea zentralizatzeko, erreforma ekonomikak (merkatu librea...)
● 1812ko KONSTITUZIOA: Martxoaren 19an aldarrikatu zen, eta Espainiako lehenengo konstituzioa
izan zen, Frantziako 1791ko konstituzioan oinarrituta. Ondorengo oinarriak zituen: Subiranotasun
nazionala eta eskubide indibidualen onarpena, botere zatiketa: legegilea gorte eta erregearengan,
betearazlea errege eta ministroengan eta judiziala epaileengan. Erlijio katolikoa ezartzen zen estatuko
erlijio bakar bezala. Gizonezkoen sufragio unibertsala. Milizia nazionalen sorrera. Legearekiko
berdintasuna. Askatasun ekonomikoa bultzatzeko neurriak.

4. ABSOLUTISMOAREN ITZULERA: FERNANDO II.AREN GARAIA (1814-1833)

4.1. SEIURTEKO ABSOLUTISTA: 1814-1820

Konstituzio hau ez zen indarrean jarri, naiz eta Aintzin Erregimenarekin bukatzea ahalbidetzen zuen
transizio garrantzitsua izan.
1714ean Fernando II Espainiara, ailegatu zen eta absolutismoa berrezarri zuen babes politikoa
(Pertsiarren Manifestua) eta militarra (Elio generalaren tropak eta Aliantza Santua) zuela ikustean.
Hau egiteko zenbait neurri hartu zituen:

● Valentziako Dekretua: honen bidez Cadizeko Gorteak ilegaltzat jo zituen, 1812ko Konstituzioa
indargabetu zuen. Honekin batera Inkisizioa berrezarri, prentsa-askatasuna kendu, gremioak
bueltatu zituen, desamortizazio lurrak bueltatu zituen...Aintzinako Erregimena eta absolutismoa
berrezartzeko neurriak.
● Errepresioa: liberal asko atxilotuak eta heriotza zigorrera kondenatuak izan ziren, askok Frantzia
eta AEBra ihes egin zuten bertan konspirazioak aurrera eramateko. Hala era, absolutismoaren
aurkako borroka aurrera jarraitu zuen baliabide desberdinak erabilita, bates ere pronuntziamendu
militarrak.

Fernando VII.aren gobernua guztizko porrota izan zen. Koloniak galdu zituen, gobernua oso
desegonkorra zen ministroak behin eta berriz aldatzen baitziren, estatua bankarrotan zegoen. Argi ikusten
zen erreformak behar zirela baina erregimen absolutista baten barruan ezinezkoak ziren.

Liberalen artean militar, ofizial eta soldadu asko konspirazioak garatzen zituzten haien egoera oso txarra
baitzen eta kanpoko zenbait militar laguntzen zuten. Pronuntziamendu militarren bidez liberalismoa
ezartzen saitu ziren 1814tik 1820ra zortzi pronuntziamendu eginez. 1820an Torrijos militarrak egindako
pronuntziazioa arrakasta izan zuen eta martxoaren 7an erregeak 1812ko Konstituzioa sinatu zuen.

4.2. HIRURTEKO LIBERALA: 1820-1823

Cadizeko Konstituzioa indarrean jartzean Hirurteko Liberalari sarrera ematen zaio. Inkisizioa eta bestelako
pribilegioak deuseztatu ziren, preso politikoak askatuak izan ziren eta agintari konstituzionalak bueltau
ziren. Milizia nazionalak martxan jarri ziren berriro eta pentsamendu-askatasuna onartu zen, baita Elizen
desamortizazioa eman zen.

Iraultza liberala guztizko porrota izan zen, 3 faktoreen ondorioz:

● Liberalen zatiketa: moderatu eta erradikalen artean gatazkak zeuden. Moderatuak aristokraziarekin
akordioetara ailegatu nahi zuten, eta erreformen alde zeuden, baina era mugatuan, Erregeari botere
oraindik oso handia emateko prest daude. Erradikalak berriz 1812ko Konstituzioaren berrezarpena
nahi dute, erreforma sakonekin, batzutan joera errepublikanoekin.
● Barne-oposizioa: erregezaleek gerrillak altxatu zituzten kleroaren babesarekin, batez ere Nafarroa
eta Euskadin foruak babesteko. Gainera Fernando VII berak konspirazioak eramaten zituen aurrera
liberalen kontra. Honi gehitu behar zaio kolonietako independentzia gerrak.
● Nazioarteko eskuhartzea: Verona-ko Kongresuan erabaki zen liberalen aurka joatea eta "San Luis-
en ehun mila Semeak" armada bidali zen haien kontra. Honek erregimen liberalaren bukaera ekarri
zuen.

4.3. HAMARKADA DOILORRA: 1823-1833

Absolutismoaren bigarren berrezarpena izan zen, eta honekin liberalen bigarren erbesteratze handia etorri
zen. Erreprezioa izugarria izan zen, Frantzia eta AEBra ihes egin ez zuten liberalak espetxeratuak edota
erailduak izan ziren. Hala ere, konspirazio eta estatu kolpe saiakerak egon ziren, baina guztiak porrotan
bukatu ziren. Hau horrela jarraitu zen Fernando VII hil zenera arte 1833an.

You might also like