You are on page 1of 3

9.

GAIA ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)


ESTATU BERRIAREN EZARPENA
1939an Francok amaitutzat eman zuen Gerra Zibila. Garaipenak botere absolutua eman zion eta
diktadura bat ezarri zuen, frankismoa. Estatu berria konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide
zibilik gabe sortu zen. Gabezia hori Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen: Gorteak Eratzeko
Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum nazionalaren Legea, Ondorengotza Legea eta
Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea. Estatuaren egitura juridikoa osatu zenean,
Estatuaren Lege organikoa aldarrikatu zen.
Gerra amaitzean, Franco armadaren jeneralisimoa zen, baita Estatuko, gobernuko eta alderdi
bakarreko burua ere. Botere absolutua hori zela-eta, Francori gurtza egin zitzaion, eta Estatuko
erakundeek, Elizak eta prentsak goretsi egiten zuten. Beranduago botere legegileak bereganatu
zituen. 1942an, Gorteak eratu ziren, botererik gabeko kontsulta-organoa, Francoren esanetara
zegoena.
Estatu berriak lan-harremanetarako markoa behar zuen, eta gerra bete-betean zegoela Lanaren
Forua onartu zen: sindikatu bakarra zegoen, korporatibista eta nahitaezkoa non greba egitea
debekatua zegoen eta baita kaleratzeko askatasuna ere. Erregimenaren esanetara zegoen.
Frankok armadaren, Elizaren eta Falangeren babesa izan zuen, eta horiek izan ziren
erregimenaren oinarri ideologikoak:
● Armada garbitua erregimenaren bizkarrezur eta oinarri bihurtu zen. Ordena bermatzeko erabili
zen. Ministro asko militarrak ziren, eta ondorioz, pribilegioak zituzten.
● Elizak Altxamendua onetsi zuen, eta legitimotasun moral eta espirituala eman zizkion. Elizak
bat egin zuen erregimenarekin eta nazional-katolizismoaren (hezkuntza eta moral
publikoaren kontrola) oinarriak jarri zituen.
● Falangek Jose Antonioren doktrina malgutasunez erabili zuen, eta Francoren agintaritzapera
moldatu zen. Liskar eta borroka ugari egon ziren. Oro har, Falangeren politika eta ideologia
funtsezkoak izan ziren erregimenarentzat. Francok baliabide gisa erabili zuen 1936ko ispirituari
eta idealei eusteko, iritzi publikoa kontrolatzeko eta manifestazioak antolatzeko.
● Frankismoak Errepublikako erregimena desegin zuen, eta gizarte eta ideologia-kontrol zorrotza
ezarri zien espainiarrei. Zentsura asko egon zen. Politika eta ideologia-heziketaz elkarte
falangistak arduratu ziren (Gaztediaren Frontea, Sekzio Femeninoa, unibertsitateen ikasleen
sindikatua, etab). Gizartearen faxistartze-prozesua orokorra izan zen. Espainiako kultura
pobretu egin zen eta eragin liberal oro alde batera utzi zuen. Elizak gizartearen morala
kontrolatzen zuen.

BEREIZGARRIAK:
● Indargabetu egin zuten 1931ko Konstituzioa.
● Baliorik gabe utzi zuten Nekazaritzaren Erreformarako Legea eta lur eremu zabalak
lurjabe handiei itzuli egin zizkien.
● Zentralismo indartsua ezarri zen estatu osoan eta ez deusean geratu ziren autonomiak.
● Langileek eta nekazariek galdu egin zituzten hainbeste kostata lorturiko gizarte eta lan
eskubideak.

ERBESTEA, ERREPRESIOA ETA OPOSIZIOA Gerraren amaieran, Errepublikaren


defendatzaile gehienak Espainiatik alde egiten hasi ziren (500.000 inguru). Bigarren mundu gerra
hastean, batzuk (200.000) Espainiara itzuli ziren, indultu mugatu bat aprobetxatuz, eta beste
batzuk Frantziako erresistentziarekin bat egin zuten. Aukera izan zutenek Hego Amerikara joan
ziren, gehienak Mexikora. Bertako presidenteak ahalegin handia egin zuen ahalik eta errefuxiatu
gehien hartzeko. Beraiek ekarpen kultural, zientifiko eta politikoak egin zituzten.
1939an Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu zen. Presoen kopurua izugarria zen, eta
asko errugabeak. Kartzela bereziak prestatu zituzten eta preso asko exekutatu zituzten.
Unibertsitateko eta irakaskuntza ertaineko irakasleek eta maisuek garbiketa-prozesu zabala jasan
zuten. Beldurra nagusitu zen Espainian.
Erregimenaren aurkako oposizioa ez zegoen ondo antolatuta, klandestinitatean jardun behar
izan zuelako eta kontrola oso zorrotza zelako. Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, faxistak
galtzen ari zirela ikusi eta erregimena desegingo zutelako itxaropenak areagotu ziren. Komunistek
gerrilla-ekintzak (makiak) burutu zituzten, baina biztanleriak parte-hartze txikia izan zuen. 1951-
1952an, gerrilla amaitu egin zen.
Erbestean zeuden alderdi politikoek Franco gerrilla bidez kentzea ezinezkoa zela ikusita, barruan
jarduteko sareak sortu zituzten. Kontrol politiko zorrotza egon arren protestak eta grebak ugaritu
ziren. Ikasleen mugimendua frankismoaren aurkako oposizioaren sinbolo bihurtu zen.
1947ko Greba Politika Orokorra Bizkaian, indar politiko/sindikal guztiak elkarrekin batu ziren.
Errepresioa bortitza bortitza izan zen. Horrez gain, euskal nortasuna galtzeari uko egingo zion
ETA-ren sorrera.

BIGARREN MUNDU GERRAREN ERAGINA


Franco neutral deklaratu zen gerra hasi eta egun batzuetara. Francoren erregimeneko kanpo-
politika potentzia faxisten blokean sartzearen aldeko zen, horrela, nazioartean nagusi izango ziren
potentzien aldean jarriko zen Espainia. Francok gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiaren
egoera kaskarra zen. Hitler eta Franco Hendaian elkartu ziren Espainiak gerran izan zezakeen rola
eztabaidatzeko, baina topaketak porrot egin zuen. Protokolo sekretu bat sinatu zuten. Espainiak ez
zuen gerran sartzea lortu baina neutraltasun-estatusa aldatu zuen. Espainiak SESBren inbasioa
ospatu eta Dibisio Urdina bidali zuen komunisten aurka borrokatzeko.
Gatazkak luze jo zuen, eta faxistek irabaziko zutelako ustea ahulduz joan zen. Espainia neutral
deklaratu zen berriz. Aliatuen garaipenak diskurtsoa aldatzea behartu zuen Franco, eta bere
politikaren ezaugarri faxistak disimulatzera. Francok gerran sartu nahi zuen, Alemanak irabaziko
zutelakoan eta onurak lortu nahi zituelako. Baina Hitlerrek eskatutakoak eman ez zizkionez,
Francok ez zuen gatazkan parte hartu.
Nazioarteko egoera zela eta, Francok gobernuz aldatu behar izan zuen. Falangekoak zertxobait
baztertu eta sektore katolikoa indartu zuen. Faxisten sinbologia baztertu egin zen, itxura hutsa zen
ordea. Salaketak egon ziren, adibidez, Lausanako Adierazpena. Azkenean, Espainia Nazio
Batuetatik kanpo utzi zuten. Erregimenaren urte zailenak izan ziren, Espainia bakartuta zegoen.
Gerra Hotza eta blokeen banaketa egokiera ezin hobeak izan ziren Francorentzat, Estatu Batuek
Espainia aliatu antikomunista sendoa izan zitekeela pentsatu baitzuten. Erregimen frankistak
indarrean jarraitzen zuen.

EKONOMIA AUTARKIKOA
Frankismoaren ekonomia-politikaren helburua ekonomia autarkikoa ezartzea zen, kanpoarekiko
inolako mendekotasunik gabea. Erregimenak gerra amaitu ondoren jarri zuen martxan. Politika
hori oso nazionalista eta interbentzionista izan zen. Ekonomia politikaren interes faxista eta
antiliberalen mende geratu zen. Beranduago, Industriaren Institutu Nazionala sortu zen.
Industria militarra jorratu zen nagusiki. Estatuak ekonomia-jarduera osoa arautu zuen, batez ere
kanpo-merkataritza zeina zorrotz kontrolatu zuten. Politika autarkikoan, nekazaritza izan zen
kaltetu nagusia eta plan integralak jarri ziren abian laguntzeko asmoz.
Erregimenaren ekonomia-politikak ondorio negatiboak izan zituen. Gerra aurreko bizi-maila ez
zen berreskuratu, okerrera egin zuen. Ekonomia-politikak akats asko izan zituen, ondorioz,
inflazioak gora egin zuen eta hazkundea geldotu egin zen. Nekazaritza ekoizpenak behera egitearen
ondorioz, elikagai eskasia handia zegoen eta prezioek gora egin zuten. Pobrezia muturreko
mailatara iritsi zen, gose handia zegoen eta Gizarte laguntza erabili zuten eta errazionamendua
ezarri. Erakunde ofizialak ez ziren arazoak konpontzeko gai izan eta estraperloa (espekulazioan
oinarritutako merkatu beltza) sortu zen. Goseaz gain, energia-murrizketak, etxebizitza gabezia,
lehortea… izan ziren.

ERREGIMENAREN IREKITZE TXIKIA


Ardatzeko potentzien porrotaren ondoren, Francok trebetasun handiz erabili zuen bere
antikomunismoa. Estatu Batuek Franco aliatua izan zitekeela ulertu zuten. NBEko Batzar
Nagusiak 1946ko gaitzespena baliogabetu zuen. Espainia nazioarteko zenbait erakundetan sartu
zen. 1951ean, lehen kredituak iritsi ziren, merkataritza berrezarri zen, eta AEBko enbaxadorea
Madrilera itzuli zen. Bakartze-aldia amaitu zen. Giro berri horri esker, lehenbiziko nazioarteko
itunak sinatu ziren: Vatikanoarekin Konkordatua eta Madrilgo Ituna. AEBk ez zuen lortu
Espainia NATOn onar zezaten, eta Francok ez zuen laguntzarik izan Marokoko krisian.
Francok gobernua berrantolatu behar izan zuen 1951n. Ministro erreformista batzuk izendatu
zituen. Franco itxuraz, aldaketak egiten ari zen, baina funtsean, dena berdin jarraitzen zuen.
Kanpo laguntzak ez ziren behar adinakoak izan ekonomia eta gizarte arazoak konpontzeko.
Grebak eta ikasle manifestazioak ugaritu ziren, borroka larriak izan ziren falangisten eta
ikasleen eta aldaketak egiten hasi beharra zegoen.
Francok gobernu berri bat izendatu zuen 1957an, beste joera batekoa. Carrero Blancoren eragina
erabakigarria izan zen Opus Deiko teknokratak gobernuan sartzeko. López Rodóri esker,
politika autarkikoa amaitu zen, eta neurri liberalizatzaileak ezarri ziren. Bestalde, Francok
Mugimenduak Estatuaren barruan zuen oposizioa erabakita utzi nahi zuen, Mugimenduaren
Printzipioei buruzko Legearen bidez. Apurka-apurka, erregimeneko sektoreen arteko
desadostasunak areagotu zituen. Opus Deiko ministro berriei teknokrata deitu zitzaien.
Gobernuaren lehen neurrietako bat pezeta debaluatzea izan zen. Gobernu berriak egindako
aldaketak 1959ko egonkortasunerako planaren ondoren hasi ziren nabaritzen.

You might also like