You are on page 1of 4

*-EUROPAR MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN

PROPOSAMENAN MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA. IRUZKINA

1.KOKAPENA

● TESTU MOTA: Lehen mailako iturria; Formaren aldetik lekukotasunezkoa eta edukiaren arabera

testu politikoa

● EGILEA: Europako Mugimenduaren IV. kongresuan Francoren erregimenaren aurkako oposizio

zabala ordezkatu zuten 118 espainiar.

● HARTZAILEA: Espainiar guztiak, baina batez ere Franco eta bere gobernua. Era berean, idazkiak

eragina izan zuen EEEko buruzagiengan. Beraz, publikoa da.

● HELBURUA: Testuak Europako erakundeetan sartzeko Espainiako erregimenak bete beharreko

baldintzak laburbiltzen ditu, ebazpenak Espainiaren demokratizazioa du helburu beraz.

● KOKAPENA DENBORA ETA ESPAZIOAN: 1962ko ekainan Munichen idatzitakoa. Francoren

diktadurako bigarren etaparen hasieran, desarrolismoaren aldian. Urte bereko otsailan erregimen
frankistak EEEn sartzea eskatu zuen.

2. ANALISIA: Ideia nagusia: Espainia EEEn sartzeko baldintzak ezartzea.


1. PAR. kongresuan hartutako erabakia adierazi: Espainiak Europan sartu nahi badu erakunde
demokratikoak izan beharko ditu.
HURRENGO ATALA: Erregimen demokratiko horren ezaugarriak zehaztu:
● Hauteskunde libreen bidez erakunde demokratikoak ezartzea,
● Gizabanako oinarrizko eskubideak bermatzea.
● Estatuaren barruan erkidego naturalak aitortzea
● Askatasun sindikalak eta greba eskubidea onartzea
● Aniztasun politikoa bermatu eta oposizioari bere lana burutzeko eskubidea errespetatzea.

AZKEN PAR. Demokratizazio prozesuak izan beharreko ezaugarriak azpimarratu: zuhurtzia politikoaren
arauen araberakoa, ahalik eta askarren egin beharreko eta bortizkeria erabili gabe egindakoa.

Erreferentzia historikoak:

Europar Mugimendua: Europar Batasuneren aldeko plataforma 1948an sortua.


Giza Eskubideei buruzko Europar Konbentzioa:Europa kontseiluan 1950ean onartutako agiria,
eskubide zibil eta politikoak bermatzen dituena.
.
1
Europako Gizarte Gutuna:1961ean Turinen onartutako agiria, herritarren eskubide sozial eta
ekonomikoak bermatzen dituena. Demokrazia sozialaren oinarritzaat hartzen da.

3.TESTUINGURU HISTORIKOA:
Europar Mugimendua Europar batasunaren aldeko plataforma politikoa zen, 1948an sortua. 1962ko
ekainaren hasieran, Alemaniako Munich hirian mugimendu honek burutu zuen IV. Kongresuan
Francoren erregimenaren aurkako oposizio demokratiko zabala (barnekoa zein erbesteratutakoa) eta
ideologia ezberdinetakoa [komunistak izan ezik (gerra hotzaren testuingurua,1961 Berlingo harresia,
eta EEEren aurkako jarrera erakustea) gainontzeko guztiak: monarkiko liberalak, demokrata-kristauak,
sozialdemokratak, sozialistak, Eusko Jaurlaritzako kideak eta nazionalista katalanak (ez Generalitateko
kideak)] ordezkatu zuten 118 espainiar parte hartzera gonbidatuak izan ziren, “Espainia eta Europa”
izeneko ebazpen bat eztabaidatzeko. Helburua Espainiako iraganaz, orainaz eta etorkizunaz
askatasunez eztabaidatzea zen eta, ahal izanez gero, batez ere etorkizunari buruzko gogoetak
dokumentu batean laburbiltzea.

Ezinezkoa izan zen politikari guztiak batzar bakar batean elkartzea:

● Gil Robles, II.Errepublikan CEDAko buruzagia eta Espainia barruko oposizio monarkikoaren figura

nagusia, ez zen prest agertu Espainiako etorkizunaz eztabaidatzeko erbestean bizi zirenekin batzeko.

● II.Errepublikako figura ezkertiar gehienak (Negrín, Largo Caballero eta 1962an Indalecio Prieto) hil

arren, erbesteratuek izpiritu errepublikarra oraindik gordetzen zuten Fronte Popularreko


gobernuaren legitimitatea aldarrikatuz eta, horregatik Enrique Tierno Galván eta beste batzuek
konponbide monarkiko konstituzionala onartzen hasi zirenean, begi txarrez ikusi zituzten barneko
oposizioan aritzen zirenen jarrera moderatuagoak, hurbilketa horien eraginez, arerio zaharrekin ulertu
beharra zegoen eta.

Bi batzar ezberdin sortu ziren. Barneko oposizioa biltzeko batzarraren buruzagitza José María Gil-
Robles-k izan zuen eta erbesteko batzarrarena Salvador Madariagak (Washington eta Pariseko
enbaxadore espainiarra II.Errepublikan). Azkenean, nahiz eta bananduta lan egin, oso ondorio
antzekoak bildu zituzten eta ondorioz, ez zen konplikatua izan diktadura salatu eta sistema demokratiko
baten alde egiten zuen dokumentu bateratua adostea.

Europako erakundeetan sartzeko erregimen demokratikoa ezartzea nahitaezko baldintza zela


aldarrikatu zuten. Kongresuan adosturikoak ez zuen zer ikusirik Francoren erregimenarekin:

● Demokrazia liberala VS Demokrazia organikoa

● Herritarren eskubide eta askatasunak VS Espainiarren Forua

2
● Hauteskunde prozesu libreak VS Erreferendum Legea

● Aniztasun politikoa VS FET-JONS-aren monopolio politikoa

● Botere banaketa VS Francoren erabateko agintea

● Erkidego naturalen izaeraren aitorpena VS Espainiako eredu bateratu eta zentralista

Ezadostasun bakarra eratu beharreko estatuaren definizioa izan zen baina ez zen Kongresuaren
helburua hori zehaztea eta beraz, azken dokumentutik bazterturik geratu zen.

Munichen harturiko erabakiak ordea, ez zuen inolako eragin praktikorik izan.

Espainiako prensa ofizialean Kongresua belzteko kanpaina hasi zen, Arriba egunkari falangistan
“Contubernio de Munich” izendatua izan zen irrigarri uzteko, erregimenaren aurkako azpijokoa bailitzan
eta partehartzaileak traidoretzat eta marxistatzat hartu zituzten. Kaleetan Francoren aldeko
manifestazioak antolatu ziren, berarekiko sostengua adierazteko.

Halere, ezin izan zuten bilera ixilarazi (greba edo ikasleen protestaldiekin bezala) atzerrian izan zelako.
Prentsaren kanpaina erregimenak erabilitako arma esanguratsua izan zen baina berriak pentsatu baino
oihartzun handiagoa eskuratu zuen eta ondorioz, horren arduradun nagusiak, Arias Salgadok kargua
galdu zuen eta horren ordez Fraga Iribarnek bete zuen lekua.

Erregimenaren erantzuna, errepresioa handitzea izan zen:

● Ekainaren 8an onarturiko dekretu baten bidez, Espainiarren Foruaren 14.artikulua (espainiarrek

euren bizilekua nazio-lurraldearen barruan askatasunez finkatzeko eskubidea) bi urterako


baliogabetu zuen.

● Municheko Kongresuan parte-hartzaileak atxilotu, Kanarietara deportatu edo erbesteratu

zituzten. Honek nazioarteko kritikak areagotu zituen.

● Urte berean Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen, eta horrek langileak, profesionalak eta

ikasleak euren iritzi politikoengatik epaitu zituen, oposizioari ospea eman zioten prozesu arbitrarioen
bidez. Julián Grimau buruzagia 1963an hil zutenean komunisten aurkako jazarpenak nazioarteko
oihartzuna izan zuen.

Espainiak Europako Ekonomia Elkartean (1957an sortea) sartzeko eskaerak (1962ko otsailan
egindakoa) ezetza jaso zuen handik gutxira. Europako Parlamentuak uko egin zion jarduera guztiz
demokratikoak bermatzen zituzten estatuak soilik egon zitezkeela argudiatuz

3
4. ONDORIOAK (DOKUMENTUAREN GARRANTZIA)
Emaitza praktikorik izan ez arren dokumentuak berebiziko garrantzia:

● Lehen aldiz barne oposizio moderatua (lehenago erregimen frankistari lotua) eta erbesteko oposizioa

bildu eta demokraziaren aldeko dokumentu bat adostea.

● Gerra Zibila gainditzeko urrats gisa hartzea (S. Madariaga besteak beste).

● 1975etik aurrera abiatutako Trantsizioaren aurrekari gisa hartzea (testuan ezartzen diren

demokratizazio prozesuak izan beharreko ezaugarriekin lotzen da ideia hau, zuhurtzia politikoz egin
behar zela, indarkeriari uko eginez).

● Espainia EEEn sartzeko eskaera oztopatzea.

You might also like