You are on page 1of 7

Pilotalekuan zin egin

Testu Sailkapena: Formaren arabera testu hau juridikoa da, non 1789ko ekainaren 20an
hirugarren estatuak Pilota Aretoan egindako konstituzioari buruz hitz egiten du. Edukiaren arabera
aldiz, Politikoa da eta Ideologia liberala dauka. Jatorriaren arabera, lehen mailakoa da, garaiko
dokumentua delako, ekainaren 20koa.

Egilea, hartzailea eta une historikoa: Testu honen egilea Asanblea Konstituziogilea da. Ekainaren
20an hirugarren estatuko diputatuak Pilota Aretoan bildu ziren. Momentu horretan hasi zen,
Frantziako iraultza. Testuaren hartzailea herritarrak eta Erregeak izan ziren baina bereziki, Luis XVI
erregearena zuzenduta zegoen.

Barne Analisia: Estatu pribilegiodunak uko egin zioten hirugarren estatuarekin batera biltzera eta
hirugarren estatuak horri erantzuteko, Asanblea Nazional aldarrikatu zuten ahalmena eta boterea
berenganatzeko eta erregeari aurre egiteko. Frantziari konstituzio bat eman arte edo oinarri
sendoen gainean indartu arte ez disolbatzeko zina egiten diote Bally presidenteari, kide guztiak
juramentu bera egin zuten.

Kanpo Analisia:

Testuaren aurrekariak honek dira:

XVII. mendearen azken laurdenean krisi-ekonomikoa areagotu egin zen Frantzian, estatuaren
gastuak handiagoak ziren sarrerak baino. Honek egoera oso larrian uzten du Frantzia, Ogasun-
ministroak erreformak planteatu zuten, zuzeneko zergak denentzako izatea. Baina pribilegiodunak
1787an, Handikien Biltzarrean horren aurka jarri ziren eta Estatu Orokorrak biltzea eskatu zuten.

1787ko uholdeen eta 1788ko udako lehortearen ondorioz, gora egin zuen gariaren prezioa horrek
ogiaren prezioa handitu zuen. Biztanleriak elikagaiak erosteko bideratu behar izan zuten erosteko
ahalmena, ehungintza produktuak eta bestelako produktuak behera egin zuten. Egoera horrek
langabezia beharra eta delinkuentzia ekarri zuen.

Milaka kexa koaderno osatu ziren, pribilegiodunen koadernoetan pribilegio nazioen aldeko
defentsa aldarrikatzen zen eta aldi hirugarren estatuko koadernoetan, adierazpen-askatasuna,
biltzeko askatasuna eta merkataritza askatasuna, erregimen feudala deuseztatzea eta baita ere,
berdintasun zibila

1789ko otsailean, goia jo zuen hirugarren estatuaren eta pribilegiodun arteko liskarra Sieyes
abadearen Zer da hirugarren estatua? liburua aldarrikatu zenean, hirugarren estatukoen
eskakizunen alde egin zuten nobleziako eta kleroko noble batzuk. Frantzian izugarrizko hedapena
izan zutela ilustratuen ideak eta horrek kolokan jarri zuen estatu absolutismoaren egitura.
Testu honen ondorioak:

1789ko uztailaren 14an Bastillako kartzelari eraso egin zioten Parisen, non disidente politikoak
giltzaperatzen zituzten, baina une hartan ez zegoen inor giltzapetuta. Zortzi ordu borrokan egin eta
gero, defendatzaileak errenditu egin ziren.

1789ko udan, nekazarien matxinada izan zen, Izu Handia deitutakoa. Nekazarien artean izua
zabaldu zen eta ondorioz, jauntxoen gazteluei eraso, jabetzako eskriturak erre eta jauntxoen
eskubideak abolitzeko eskatu zuen

Asanbleak 1789ko abuztuaren sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuten, ezabatu egin
ziren prestazio pertsonalak eta gainerako pribilegio guztiak eta zergak ordaintzeko berdintasuna
deklaratu zen. Abuztuaren 26an Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena plazaratu zen.

Elizaren ondasunak desjabetu, ordena monastikoak disolbatu eta 1790ko uztailean 12an kleroaren
konstituzio zibila eman zen.

Lurralde-antolaketa berria ezarri zen, departamentuan eta komunatan banatu zen eta 1791ko
Konstituzioak subiranotasun nazionala eta botere-banaketa ezarri zuen.

Laburpena:

Testu hau oso garrantzitsua da, Pilota Jokoaren Juramentua oso garrantzitsua izan zelako, honi
esker herritarrak berdintasuna lortu zelako, sistema feudalak abolitzea, denok zergak ordaintzea
eta Erregimen Zaharreko amaiera eta Iraultzaren hasiera suposatzen duelako.
1789ko eskubideen deklarazioa

Testu Sailkapena: Formaren arabera testu hau juridikoa da, non 1789ko Gizakien eta Herritarren
eskubide deklarazioari buruz hitz egiten du. Edukiaren arabera aldiz, politikoa da eta ideologia
liberala dauka. Jatorriaren arabera, lehen mailakoa da, garaiko dokumentua delako, 1789ko
abuztuaren 26koa.

Egilea, hartzailea eta une historikoa: Testu honen egilea Asanblea Nazionala da.  Konstituzio hau,
lehen biziko konstituzioa izan zen eta 1789.urtean hasi zen eta 1791.urtean bukatu zen. Testua
Frantzia Iraultzaren hasierarekin batera idatzi zen. Testuaren hartzaileak Frantziako herritarrak
ziren.

Barne Analisia: Asanbleak 1789ko abuztuaren 4an gauen sistema feudala abolitzeko dekretua
kaleratu zuen. Ezabatu egin ziren prestazio pertsonalak, eta gainerako pribilegio guztiak
(hamarrena, ehiza-eskubideak, jauntxoen monopolioak) eta zergak ordaintzeko berdintasuna
deklaratu zen. Asanblea Konstituziogileak hartu zuen bigarren neurria Gizakien eta Herritarren
Eskubideen adierazpena izan zen, eskubide naturalak ageri ziren, askatasuna, zoriontasuna eta
berdintasun juridikoa), pentsaera-, ekonomia- eta erlijio-askatasuna onartu, eta preskribaezintzat
jotzen zen jabetza-eskubidea, bai eta segurtasuna eta zapalketari aurre egiteko eskubidea ere.
Guztiok, legearen aurrean berdinak gara, jaiotzen garenetik hil arte. Horretaz gain, erregeak eduki
behar duen subirotasuna, herritarrak zuten. Legeak, denontzako berdinak ziren, bakoitzak bere
askatasun maila edukitzea eta giza askatasunak ez direla inoiz mugatu behar.

Kanpo-Analisa:

Testuaren aurrekariak honek dira:

XVII. mendearen azken laurdenean krisi-ekonomikoa areagotu egin zen Frantzian, estatuaren
gastuak handiagoak ziren sarrerak baino. Honek egoera oso larrian uzten du Frantzia, Ogasun-
ministroak erreformak planteatu zuten, zuzeneko zergak denentzako izatea. Baina pribilegiodunak
1787an, Handikien Biltzarrean horren aurka jarri ziren eta Estatu Orokorrak biltzea eskatu zuten.

1787ko uholdeen eta 1788ko udako lehortearen ondorioz, gora egin zuen gariaren prezioa horrek
ogiaren prezioa handitu zuen. Biztanleriak elikagaiak erosteko bideratu behar izan zuten erosteko
ahalmena, ehungintza produktuak eta bestelako produktuak behera egin zuten. Egoera horrek
langabezia beharra eta delinkuentzia ekarri zuen.

Milaka kexa koaderno osatu ziren, pribilegiodunen koadernoetan pribilegio nazioen aldeko
defentsa aldarrikatzen zen eta aldi hirugarren estatuko koadernoetan, adierazpen-askatasuna,
biltzeko askatasuna eta merkataritza askatasuna, erregimen feudala deuseztatzea eta baita ere,
berdintasun zibila
1789ko otsailean, goia jo zuen hirugarren estatuaren eta pribilegiodun arteko liskarra Sieyes
abadearen Zer da hirugarren estatua? liburua aldarrikatu zenean, hirugarren estatukoen
eskakizunen alde egin zuten nobleziako eta kleroko noble batzuk. Frantzian izugarrizko hedapena
izan zutela ilustratuen ideak eta horrek kolokan jarri zuen estatu absolutismoaren egitura.

Ekainaren 10ean hasi zen, uste zuten lortuko zutela ordezkari bakoitzeko boto bat emateko
eskakizuna onartzea, erreformen alde zeuden nobleen eta eliza-gizonen laguntzari esker. Baina
estamentu pribilegiodunek uko egin zioten hirugarren estatuarekin batera biltzea. Hirugarren
estatuak, horri erantzuteko, Asanblea Nazional aldarrikatu zuen bere burua, subirotasunaren jabe.
Ekainaren 20an, hirugarren estatuko diputatuak Pilotaren Aretoan bildu ziren, batzar-gela itxi
zietelako, eta Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten.

1789ko uztailaren 14an Bastillako kartzelari eraso egin zioten Parisen, non disidente politikoak
giltzaperatzen zituzten, baina une hartan ez zegoen inor giltzapetuta. Zortzi ordu borrokan egin eta
gero, defendatzaileak errenditu egin ziren.

1789ko udan, nekazarien matxinada izan zen, Izu Handia deitutakoa. Nekazarien artean izua
zabaldu zen eta ondorioz, jauntxoen gazteluei eraso, jabetzako eskriturak erre eta jauntxoen
eskubideak abolitzeko eskatu zuen

Testuaren ondorioak honek dira:

Elizaren ondasunak desjabetu, ordena monastikoak disolbatu eta 1790ko uztailean 12an kleroaren
konstituzio zibila eman zen.

Lurralde-antolaketa berria ezarri zen, departamentuan eta komunatan banatu zen, Asanbleak
konstituzio bat egin zuen eta 1791ko Konstituzioak subiranotasun nazionala eta botere-banaketa
ezarri zuen.

Iraultzaren kontra zegoenez Luis XVI.a ihes egiten saiatu zen 1791ko ekainean. Erbesteratutako
aristokratekin elkartu eta armada bat osatu nahi zuen, atzerriko tropen laguntzaz Paris hartu eta
iraultza deuseztatzeko. Atxilotu egin zuten Varennesen.

Asanblea Nazional Konstituzionagilea desegin egin zen eta hauteskundeak egin ziren. 1792ko
apirilaren 20an, Asanbleak gerra deklaratu zion Austriari, eta frantsesen sentimendu abertzalea
piztu zuen horrek. Austriako tropek franrsesak garaitu zituzten eta Prusiako armadek herrialdea
hartu zuten.

Laburpena: Testu hau oso garrantzitsua da, Konstituzio berriarengatik askeagoak garelako eta
Gizakien eta herritarren eskubideak defendatzen duelako, haien artean, askatasuna eta jabetza
eskubidea eta Erregimen Zaharreko amaiera eta Iraultzaren hasiera suposatzen duelako.
Aliantza Santuaren tratatua

Testu sailkapena: Formaren arabera testu hau Juridikoa da, Vienako biltzarrean Errusia, Austria
eta Prusia artean sortu zen tratatuaren buruz hitz egiten duelako. Edukiaren arabera politikoa da
eta jatorriaren arabera, lehen mailakoa, garaiko dokumentua delako, 1815ko irailaren 26koa.

Egilea, Hartzailea eta une historikoa: Testu honen egileak Frantzizko Federiko Austriako
enperadorea, Federiko-Gilen Prusiako erregea eta Alexandro Errusiako Enperadorea izan ziren.
Testua hau Berrezarkuntzaren garaian sortu zen, 1815.urtean, Napoleonen porrotaren ondoren.
Testuaren hartzaileak Europako herritarrak izan ziren, haien artean, euren herrialdeko herritarrak.

Barne analisia: Aliantza Santua koalizioa eratu zuten Errusiak, Austriak eta Prusiak Vienako
Biltzarrean eratorriko aliantza estrategikoez bestelako xede batez. Hain zuzen ere, absolutismoari
eustea eta mehatxu liberaletik babestea zen Aliantza Santuaren helburua. Erakundeak mugimendu
iraultzaileak deuseztatzeko esku hartzeko eskubidea defendatzen zuen. Espainian nabarmendu
zen 1823an.

Kanpo analisia:

Testuaren aurrekariak honek dira:

Ekainaren 10ean hasi zen, uste zuten lortuko zutela ordezkari bakoitzeko boto bat emateko
eskakizuna onartzea, erreformen alde zeuden nobleen eta eliza-gizonen laguntzari esker. Baina
estamentu pribilegiodunek uko egin zioten hirugarren estatuarekin batera biltzea. Hirugarren
estatuak, horri erantzuteko, Asanblea Nazional aldarrikatu zuen bere burua, subirotasunaren jabe.
Ekainaren 20an, hirugarren estatuko diputatuak Pilotaren Aretoan bildu ziren, batzar-gela itxi
zietelako, eta Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten.

1789ko uztailaren 14an Bastillako kartzelari eraso egin zioten Parisen, non disidente politikoak
giltzaperatzen zituzten, baina une hartan ez zegoen inor giltzapetuta. Zortzi ordu borrokan egin eta
gero, defendatzaileak errenditu egin ziren.

1789ko udan, nekazarien matxinada izan zen, Izu Handia deitutakoa. Nekazarien artean izua
zabaldu zen eta ondorioz, jauntxoen gazteluei eraso, jabetzako eskriturak erre eta jauntxoen
eskubideak abolitzeko eskatu zuen

Asanblea Nazional Konstituzionagilea desegin egin zen eta hauteskundeak egin ziren. 1792ko
apirilaren 20an, Asanbleak gerra deklaratu zion Austriari, eta frantsesen sentimendu abertzalea
piztu zuen horrek. Austriako tropek frantsesak garaitu zituzten eta Prusiako armadek herrialdea
hartu zuten.
1792ko abuztuaren 10eko herri-altxamenduen ondoren, erradikalizatu egin zen iraultza eta
Asanblea Legegileak monarkia deuseztatu zuen. 1792ko irailaren 20an konbentzio bilerak egiten
hasi ziren. Hurrengo egunetan monarkia abolitu zen eta 22an Frantziako Errepublika aldarrikatu.
Hiru talde nabarmendu ziren: Girondinoak, Menditarrak eta Ordokikoak.

1793ko irailetik 1793ko ekainera bitartean, girondinoen eta menditarren arteko borroka nagusitu
zen bizitza politikoan. Lehenik eta behin erregea epaitu zuten. 1793ko urtarrilaren 21ean hil egin
zuten Luis XVI.a, Frantziak gerra deklaratu zien Erresuma Batuari eta Probintzia Batuei eta
ondoren, Espainiari eta Italiar Estatuei ere. Apirilean, Lehen Koalizioa osatu zuten iraultzaren
etsaiak.

1793ko martxoan, La Vendee eskualdea matxinatu zen, neurri errepresiboak hartu ziren
iraultzaileen etsaien aurka eta egoera ekonomikoaren ondorioz, ogiaren prezioa kontrolatzeko
eskatu zuten sans-culottesek, girondinoen aurka eginez.

Robespierreren politika autoritarioaren aurkako erasoek erantzun gogorra izan zuen. Etsai
nagusien exekuzioa agindu zuen eta Izu Handia ezarri zen. Haren kontra bildu ziren etsai guztiak
II.urteko thermidorrean 9an, Robespierre eta haren kideak atxilotu, eta gillotinaz hil zituzten,
epaiketarik gabe. Horrela amaitu zen Iraultzaren etaparik erradikalena.

1806an Napoleonek Britaniarren itsasoko nagusitasunari aurre egiteko blokeo kontinentala ezarri
zuen. 1812an Errusia inbaditu zuen Napoleonek, baina porrot egin zuen eta hondamendia izan
zuen 1812ko negu gogorrean Errusiatik erretiratzen. Espainiarren erresistentzia erabakigarria izan
zen Napoleonen tropak ahultzeko. 1814ko martxoan, kargutik kendu zuten Napoleon, apirilaren
6an, abdikatu eta Elba uhartera erretiratu zen, Luis XVIII hartu zuen Frantziako tronua. Napoleonek
Elbatik ihes egin eta Frantziara itzuli zen. 1815eko martxotik ekainera Ehun Eguneko Inperioa
ezarri zuen , Waterloon amaitu zen, aliatuen armadaren aurka galdu baitzuen.

Napoleonen porrotaren ondoren, monarkia zaharrak berrezarri ziren eta Aliantza Laukoitza osatu
zuten. Austriak, Errusiak, Prusiak eta Erresuma Batuak, Vienako Biltzarrak sortutako ordena
defendatzeko aliantza militarra. Frantzia 1818an batu zitzaien.

Testuaren ondorioak honek dira:

1820-1825eko iraultza bolada: Espainian hasi zen, 1812ko Konstituzioa indarrean jarri zuten
berriro eta 1823an erregeak konspirazioa egin zuen absolutismoa berrezartzeko, bai lortu ere,
Aliantza Santuren laguntzaz. Mediterraneoko eremuetara zabaldu zen eta baita ere, Espainiak
Amerikan zituen lurraldeetara.

1830eko iraultzak: Parisen hasi ziren nekazaritza- eta krisi baten erdian, eta handik Belgikara eta
Poloniara hedatu zen, besteak beste. Iraultza liberala izan zen, baina kutsu nazionalista
nabarmenekoa.

1848ko iraultzak: Iraultzaren oinarrian arrazoi ekonomikoak, nazioarteko politikakoak eta sozialak
daude. Frantzian hasi zen iraultza, Parisen aldarrikapen-ekitaldi batzuk debekatu zituzten-eta; eta
ondorioz, barrikadak izan ziren.
Laburpena: Testu hau oso garrantzitsua da, Vienako Biltzarrean Errusiaren, Austriaren eta
Prusiaren arteko koalizioa azaltzen duelako eta nola Aliantza Santuaren helburuen ondorioz
iraultza boladak egon ziren.

Izaro Irusta

You might also like