You are on page 1of 6

HISTORIA

1.GAIA: ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA: CADIZKO GORTEAK ETA 1812ko


KONSTITUZIOA

Aurkibidea
1. Antzinako Erregimena edo Erregimen Zaharra
2. Frantziar Iraultza Espainian
3. Jose I.a Espainiako errege. Baionako konstituzioa
4. Independentzia Gerra (1808-18014)
5. Independentzia Gerra Euskal Herrian
6. Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
7. Fernando VII.a eta 1812ko Konstituzioa

1. ANTZINAKO ERREGIMENA EDO ERREGIMEN ZAHARRA.


1789ko Frantziar Iraultzaren aurreko gobernua izendatzeko terminoa (aldi berean, erregimen bera
zuten europar monarkiak izendatzeko ere erabiltzen da). XVI., XVII eta XVIII. mendeetako gizarte
eta politika antolaketari esaten zaio.
Hiru ezaugarri nagusi ditu:

- Ekonomikoki, bere ekonomia feudalismotik kapitalismora trantsizioan zegoen.


- Gizarteari dagokionez, estamentala da (estamentuetan banaturiko gizartea: noblezia, kleroa
eta herri-xehea). Estamentu pribilegiatuen eta burgesiaren (klase nagusia izatera hel ezin
daitekeen klase ez-pribilejioduna) arteko oposizioaren garrantzia.
- Sistema politikoa, monarkia absolutista da. Boterearen zentralizazioa.

-
ESPAINIAKO ERRESUMA XVIII. MENDEAN:

XVIII. mendean zehar Espainian Borboi etxeko erregeek agindu zuten (1713tik aurrera, aurretik
Habsburgotarrak/Austriako Etxea). Frantziar Iraultzaren garaian Karlos IV.a zegoen errege bezala
eta Floridablanca zen bere ministroa.

2. FRANTZIAR IRAULTZAREN ERAGINA ESPAINIAN:


Espainian ilustratuen erreformek porrot egiten zuten bitartean, Frantzian iraultza burgesak (1789)
arrakasta izan zuen. Frantziako Iraultzak (1789) Erregimen Zaharrari bukaera eman eta liberalismo

1
politiko eta ekonomikoa ezarri zuen. Honek Europako nazioen ikara sorrarazi zuen. Egoera honen
aurrean Espainiako monarken eta ilustratu gehienen jarrera iraultzaren aurkakoa izan zen (baina bai
erregimen zaharraren barruan erreformak egitearen aldekoak).

 Isolamendua: Floridablancak (Karlos IV.ren ministroa), Frantziatik zetozen ideia liberalei


mugak ixteko agindua eman zuen: armada mugara bidali, kutsu iraultzaileko liburuak sartzeko
debekua, intelektual susmagarriei jazarpena (inkisizioaren bidez), atzerriko unibertsitateetan
ikasteko debekua, prentsaren zentsura etab. Neurri hauek porrot egin eta erregeak Floridablanca
kargutik kendu zuen.

 Konbentzio gerra: Karlos IV.ak Manuel Godoy izendatu zuen lehen ministro. Haren helburua
Luis XVI.a (Frantziako erregea) salbatzea zen baina, frantziar iraultzaileek Luis XVI exekutatu
zuten (1793). Ondorioz, Espainiak Frantziari gerra deklaratu (Konbentzioko gerra). Arrazoiak:
Liberalismoari kontra egiteko eta Luis XVI.a Karlos IV.aren lehengusua zelako. Gerra
deklarazioaren aurrean Frantziak gogor erantzun zuen, eta Godoy-k (Espainiako lehen ministroa),
arriskua ikusterakoan, Basileako Bakea (1795) sinatu zuen ordainetan Frantziari hainbat lurralde
emanez.

 Frantziarekiko aliantzak: Aliantzaren ondorioz Espainia Frantziaren tresna huts bihurtu eta
Ingalaterraren kontrako gerrara eraman zuen ondorio ezin okerragoak ekarriz.

o San Ildefonsoko Ituna (1796)


Espainiak Frantziarekin sinatutako ituna Britainia Handiari aurre egiteko Amerikako itsasbideak
eteten zituelako, Espainiaren eta Frantziako merkataritzari kalte eginez. Emaitza izan zen ingelesek
Espainiako itsas armada hondatu zutela San Bizenteko lur muturrean.

 Trafalgar-eko itsas gatazka (1805)


Napoleon enperadore izendatu zuten (1804). Frantziak espainiar flota bidali zuen berriro BHren
aurka eta Trafalgarreko itsas gatazkan (1805) erabat suntsitua izan zen. Ondorioz, Godoy
ministroaren aurkako haserrea zabaldu zen.

 Fontainebleauko ituna (1807)


Napoleonek BH-ri blokeo kontinentala ezarri zion. Portugalek blokeoa hausten zuela ikusirik,
Napoleonek Fontainebleauko ituna (1807) sinatu zuen Espainiarekin. Honela, Frantziako armada
Portugalera iristeko helburuarekin, Espainiatik igarotzeko baimena eman zion Godoyk. Horrek
ondorio larriak ekarri zituen, izan ere, Frantziak Espainia okupatu zuen. Herritarrek armada
frantsesaren mugimendu eta gehiegikerien aurkako jarrera garatu zuten. 1808ko martxoan
Aranjuezeko Altxamendua (Fernando VII.ak sustaturikoa). Godoyk kargua galdu eta Karlos IV.ak
Fernando VII.arengan (bere semea) abdikatzen du.Maiatzaren 2an Madrilen altxamendua egin zen
eta frantziar armadak altxamendua zapaldu zuen. Egoera ikusita, Napoleonek, 1808ko maiatzean,
Fernando eta Karlos Baionan bildu zituen. Fernandok koroa bere aitari itzuli eta honek era berean
Napoleoni eman zion (Baionako abdikazioa). Napoleonek bere anaia, Jose I.a Espainiako errege
izendatu (Jone Bonaparte). Egonkortasun gutxiko erregetza izan zen.

2
3. JOSE I.a ESPAINIAKO ERREGE. BAIONAKO KONSTITUZIOA:
Jose I.ak Baionako konstituzioa (1808) aldarrikatu zuen herri subiranoaren aldarrikapena gabe.
Espainian liberalismo politikoa ezartzeko lehen urratsa izan zen. Jose I asmo onekoa zen eta Espainia
modernizatu eta herriaren onura lortu nahi zuen. Erreforma asko egin zituen arren (inkisizioa kendu,
jauntxoen erregimena deseuztatu...) herritarren gorrotoa besterik ez zuen lortu.
Bitartean, Espainian garai honetan ekonomia lur jota zegoen eta biztanleria pobretzen zihoan: Lurren
produktibitate eskasa.
o Nekazarien baldintza kaskarrak.
o Lurrak jabe gutxien esku.
o Burgesia botere politikorik gabe.

4. INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814).


4.1) Gerraren eragileak: Napoleonen okupazioa, Baionako abdikazioen eta 1808ko Maiatzaren 2ko
Madrilgo herri matxinadaren ondorioz frantsesen aurkako matxinadak Espainia osorazebaldu ziren
eta Independentzia Gerra hasi zen.

4.2) Gerraren ezaugarriak:


♦ Herri gerra izan zen. Botere hutsunea zela eta, altxamenduaren erantzukizuna herriarena izan
zen.
♦ Gerra nazionala izan zen. Helburu nagusia nazioaren independentzia mantentzea zen
♦ Nazioarteko gerratea izan zen. Portugal, Britainia Handia eta Espainiak hartu zuten parte.
♦ Ez zen gerra iraultzailea izan. Eliza izan zen matxinadaren motorea Erregimen Zaharra
defendituz.
♦ Gerrilla gerra izan zen. Herritar boluntarioez osatutako talde armatu txikiak.

4.3) Defentsa Batzordeak: Baionako abdikazioak eragindako aginte hutsunea betetzeko eta gerra
antolatzeko Batzorde Probintzialak sortu ziren. Koordinazio beharra zela eta, 1808ko irailean
Batzorde Zentral Gorena sortu zen eta subiranotasun nazionala eskuratu zuen, nazioko gobernu
erakunde gorena bihurtuz.
4.4) Gerraren faseak: 3 fase izan ziren.

 Gerra konbentzionala(1808ko maiatza-azaroa): Espainiarren hasierako arrakastaren


ondorioz, Bailengo batailan frantsesei irabazi baitzieten, Jose I.a Madriletik Gasteizera ihes
egin zuen.
 Frantsesen erreakzioa eta gerrilla gerra (1808ko azaroa- 1811): Napoleon etorri eta
GrandeArmeé-rekin (250.000 soldadu) Espainia osoa bereganatu zuen Cadiz eta Huelva izan
ezik. Jose I.a Madrilera itzuli eta BZGa (Batzorde Zentral Gorena) Cadizera ihes egin zuen.
 Gerrateraen bukaera (1811-1813): 1812an Napoleonek Errusia konkistatzeari ekin zion
eta horretarako Espainiatik tropak eraman behar izan zituen. Wellington jeneral britainiarrak
egoera honetaz baliatu zen tropak hartu eta frantsesak garaitzeko. Jose I.a Madriletik joan zen
betirako. Valencay-ko Ituna (1813) sinatzean Napoleonek Fernando VII.ari koroa itzuli
zion.

3
4.5) Gerraren ondorioak: Hildako asko, inperio kolonialaren galera azkartzea, ekonomia jarduerak
etetea... Esapinia bigarren mailako potentzia bilakatu zen.

5. INDEPENDENTZIA GERRA EUSKAL HERRIAN


 Inbasioaren aurrean izandako erreakzioa: Frantsesen inbasioak erreakzio desberdinak
sorrarazi zituen. Hirietan frantsesen aldeko jarrera gailendu zen eta herrietan, berriz,
tradizionalagoak izanik eta kleroak eragin handia izanik, frantsesen aurka altxatu ziren.
 Frantsesek hartutako neurri politikoak: 1810an Napoleonek euskal lurraldeak Frantziako
gobernadore militarren esku utzi zituen. Foruak eta horien pribilegioak eta erakundeak
deuseztatu zituzten, Frantsesen okupazioa bukatu ondoren berreskuratu zirenak.
 Gudu-zelaian armada erregularraren aurka garaipena lortu ezinik, gerrilla-taktikak erabiltzeari
ekin zioten Napoleonen aurkariak. Enperadorearen hondamena ere, Euskal Herrian (Gasteizko
guduan) gertatu zen. 1813ko ekainaren 21ean, Gasteiz inguruan, Wellingtonek (Napoleonen
kontrako gudarosteko komandanteak) erabaki zuen frantses gudarosteari erasotzea. Egun hartan,
gudarostea Logroñotik Gasteiza zihoan bere oinarrizko base militarra babestera. Miguel Ricardo
Alaba jenerala Gasteizen sartu zenean, eta Jose I.ak alde egin zuenean bukatu zen Napoleonek
Espainian egin zuen aldia.

6. CADIZEKO GORTEAK eta 1812ko KONSTITUZIOA


 Cadizko Gorteak.
Frantsesen aurka zeuden espainiar prestatuek, erregea atzerrian gatibu zegoen bitartean, herrialde
bakoitzean Batzarrak (Juntak) sortu zituzten. Batzar horietatik Batzar Nagusiedo Batzorde
Zentral Gorena (BZG) atera zen, eta Gorteak biltzeko deia egin zuten. Gorte horiek Cadizen bildu
ziren, frantsesek gotorleku hura ezin izan zutelako konkistatu, eta itsasoatik erraz hornitu zitekeelako
ere. Cadiz giro liberala zuen.

Cadizko Gorteetako diputatu gehienak liberalak ziren, eta ez absolutistak.Cadizeko Gorteak lehen
parlamentu modernoa izan zen. Biltzar konstituziogile modura eratzean eta subiranotasun nazionala
eskuratzean, iraultza liberala ipini zuten abian. Gorteen helburu nagusiak: Erregimen Zaharrari
bukaera ematea eta konstituzio bat egitea, Espainia monarkia liberal eta parlamentarioa bihurtzeko.
Hori lortzeko 1812ko Konstituzioa (1. testua) egin zuten. “La Pepa” deitua. Espainiako lehen
konstituzio liberala izan zen eta hari esker Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen.

 1812ko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak:


● Sistema Politikoa: Monarkia Absolutista ordez, Monarkia Parlamentarioa. Erregea
Fernando VII.a eta bere oinordekoak izango ziren.
● Nazioaren subiranotasuna, funtsezko legeak egiteko ahalmena herriarena izango da,
hautaturiko diputatuen bitartez. Erregimen Zaharreko garaian, subiranotasuna errege
absolutuarena zen.
● Giza eskubideak aldarrikatzen dira, besteak beste: ideia, inprenta eta lan askatasuna,
legeen aurrean hiritarren berdintasuna… Erregimen Zaharrean ez zeuden.

4
● Zergak hiritar guztiek ordaindu beharko dituzte, pribilejiorik gabe, Erregimen Zaharrean
ez bezala.
● Botere banaketa: Erregimen Zaharrean errege absolutuak botere osoa zeukan (agintari
guzti-ahalduna, armadaren buru, lege guztien egile eta epaile nagusia zen). Liberalek
absolutismo horren aurka botere banaketa ezarri zuten.
o Botere betearazlea edo exekutiboa (gobernua) erregearena izango da. Erregeak
izendatuko ditu gobernu ministroak.
o Botere legegilea (legeak egiteko ahalmena) parlamentuarena izango da, baina
erregeak lege berriak betatu (atzera bota) zitzakeen.
o Botere judiziala (epaitzeko ahalmena) auzitegi eta epaile profesionalena
(zuzenbidean jakituak) izango da.
● Erlijioa: Monarkia Absolutuaren alde zeuden diputatu absolutistek konstituzioa onartu
zezaten, liberalek gogoko zuten erlijio askatasuna baztertu egin zuten, eta Eliza Katolikoa
erlijio ofiziala bezala mantendu zuten, beste kredoak debekatuz.

Gerra eta baliabideen eskasia zirela eta oso zaila zen konstituzio hori praktikan jartzea, eta urte bete
pasa ondoren Cádiz hirian ere ez zen aplikatua izan

7. Fernando VII.a eta 1812ko Konstituzioa:


1812ko Errusiako kanpaina Napoleonen Inperioaren hondamendia izan zen. Espainian, 1812-14
bitartean, gerrillari partidek eta ingeles-portuges armadak, hainbat garaipenen bitartez (Arapiles,
Gasteiz eta San Martzial), Jose I.a eta frantsestuak Frantziara erretiratzea behartu zituzten.

Valencay-ko Itunaren bidez, Napoleonek Fernando VII.ari Espainiako koroa itzuli zion, 1814.
urtean gudari amaiera emanez. Fernando VII.a Frantziatik Espainiara itzultzean, gudak izugarri
kaltetu zuen gizarte bat aurkitu zuen: 500.000 hildako; abere eta ganaduak, suntsituak; uztak,
galduak; hiri asko, txikituak (Donostia); eliza, komentu eta jauregien altxorrak lapurtuak; lantegiak,
txikituak; tropak hornitzeagatik, udalak guztiz zorpetuta… Esan daiteke, beraz, gudak XVIII.
mendeko garapen ekonomikoa zapuztu zuela, eta baita ilustratuek lorturiko loraldi zientifikoa ere
(laborategi eta astronomia behatokiak frantses soldaduek ezereztu zituzten eta, frantsestuak zirenez,
espainiar zientzialari gehienek atzerrira joan behar izan zuten).
Nahiz eta aurretik 1812ko konstituzioa onartu eta sinatu zuen, Pertsiarren Manifestuaren (2.
testua) babesarekin, hau da, Cadizko diputatu absolutisten txaloarekin, Fernandok Cadizko Gorteak
deuseztatzen ditu, 1812ko Konstituzioa indargabetzen du eta Monarkia Absolutista berrezartzen du.
Honek, Seiurteko Absolutistari (1814-1820) hasiera emango dio.

Erabaki honen aurka, militar liberalek pronuntziamenduak (konstituzioaren aldeko kolpe


militarrak) eman zituzten. Aipagarrienen artean, 1814an Frantzisko Espoz y Mina jeneral ospetsuak
aurrera eramanikoa dago (porrota izateagatik, Frantziara ihes egin behar izan zuen).

Pronuntziamendu guztiak zapalduak izan ziren, 1820ko Riego koronelarena izan ezik. Azken
pronuntziamendu horren arrakastak Fernando VII.a 1812ko Konstituzioa onartzera behartu zuen.

7.1 Hirurteko Liberala (1820-1823).

5
1812ko Konstituzioa indarrean egon zen garai bakarra (ordura arte, ez zen teoriatik praktikara
eramateko gaitasunik egon). Konstituzioa praktikara eramateak borroka garratzak sortu zituen,
gerrilla absolutistak mendietan azaldu ziren eta liberalak bitan banatu egin ziren:

● Liberal moderatuak (doceañistas), Cadizko Gorteak ezagutu zituzten eta eskarmentuko


politikari helduak ziren. Aldaketa politikoak poliki eta erregearekin batera egitearen alde
zeuden.
● Liberal aurrerakoiak (veinteañistas), erregeak nahitaez, iraultza liberalaren bitartez,
gizartea azkar aldatzeko prest zeuden politikari gazteak.

Europan, Napoleonen erorketaren ondoren (1815ko Waterloo-ko guda), hainbat Monarkia


Absolutistek akordio diplomatiko bat sinatu zuten liberalismoaren eta iraultza liberalen aurrean
elkarri laguntzeko (Aliantza Santua). Bere sortzaileak Errusia, Prusia eta Austria izan ziren, beste
hainbat geroago sartuz (Frantzia).

Espainian 1820an, eta Riegoren Pronuntziamenduaren bitartez, 1812ko Konstituzioa indarren jarri
zuten berriro ere.

Horren aurrean, eta Aliantza Santua baliatuz, Europan urte haietan nagusi ziren Monarkia
Absolutistek Hirurteko Liberalari amaiera ematea erabaki zuten. 1823an, Frantziak gidaturiko San
Luisen Ehun Mila Semeak deituriko ejertzito absolutistak (Frantziako erregearen, eta Fernando
VII.aren osabaren, omenean jaso zuen izena, Luis XVIII.aren izenean, hain zuzen ere), Espainia
inbaditu zuen eta Fernando VII.a errege absolutu bezala berrezarri zuen.

7.2 Hamarkada Absolutista edo Gaitzesgarria (1823-1833).


Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa indargabetu eta liberalak zapaldu zituen, heriotza zigorra
ematen (Riego), kartzelaratzen, atzerriratzea behartzen (Ingalaterrara) eta baita liberal-zulo omen
ziren Unibertsitateak ixten.
Hala ere, hamarkada honetan, absolutismoak ospea galdu zuen Amerikako koloniak, monarkiaren
altxorrik preziatuena (zilarra, kakao…), galdu zirelako; Napoleon ondoren sortu zen krisi
ekonomikoari aurre egiten jakin izan ez zuelako; eta Mendebaldeko Europan, bat bestearen atzetik,
Monarkia Absolutuak desagertzen joan zirelako.

Ogasunaren krisiaren garrantzia nabaria izan zen ere (gerratea eta Amerikako kolonien galera).
Honek, ogasun eta administrazioan erreformak ekarri zituen. Modernizazioak absolutista
atzerakoienen aurkaritza aurkitu zuen (Karlos Maria Isidro, Fernando VII.aren anaiarengana
hurbiltzen dira).

1830an Fernando VIIa bere ilobarekin ezkontzen da, Maria Kristina borboikoarekin. Urte berean,
Isabel II.a jaioko da. Aurretik, eta Santzio Pragmatikoaren bidez, Fernando VII.ak Lege Salikoa
deuseztatzen du (borboiek 1713an ezarritako legea), bere anaiaren oinordekotza kolokan jarriz.
Honek, absolutistak, jada Karlos Maria Isidroren inguruan zeuden horiek, oraindik ere gehiago
aldetzen ditu Fernando VII.aren eta bere emazte zein alabaren ingurutik. Ez dute Santzio edo
Berrespen Pragmatikoa onartuko eta horrek Gerra Zibilerako bidea irekiko du.

You might also like