You are on page 1of 4

Debatearen gogoeta 30 de diciembre de 1899

DEBATEAREN GOGOETA: Zein estilo artistikok izan zuen eragin gehiago


arte erromatarrean?
Arte erromatarrean hainbat estilo ezberdinek eragina izan zuten: berismoa, helenismoa eta
klasizismoa. Horien artean zeinek eragin gehiago izan zuen azalduko dut, estilo hauen garapen
kronologikoa aztertuz.

Klasizismoa K.a. VI-IV mendetan garatu zen. Estilo zurruna zen non neurritasuna
goresten zen. Kanon artistikoen garaia izan zen, neurri anatomikoak finkatuz.
Idealizaziora joko zuen estilo honek, indibiduoa irudikatu beharrean “kontzeptua”
irudikatuz. Oso mugimendu bortitzak ez zituen irudikatuko, baina contrapostoaz
baliatzen zen mugimendua sortzeko.
1Doriforoa
Helenismoa sortu zen K.a. IV amaieran. Grezian, Ekialde Hurbilean edo Egipton
emandako arte estiloa zen eta testuinguru berri honetan sortu zen: indibidualismoa,
barne grinen adierazpenaren nahia eta eruditismoa 1. Oso estilo berezia izan zen,
adierazpen berriekin non adinak, mugimendu bortitzak eta kontrasteak irudikatzen
ziren. 2 Galata suizida

Berismoa Errepublikan (K.a. 509-27) eman zen arte estiloa izan zen, estilo erromatar
tradizionala. Zurruna zen, baina oso errealista: erretratuak ez ziren idealizatuak, adin
ezberdinak irudikatzen zituzten. Arbasoen errespetua eta familiaren gurtza
kontzeptu ezinbestekoak ziren.
3 Marco Emilio
Escauro

Hasiera batean Erroman berismoa nabarmendu zen, Errepublika eta honen balioekin
era sakonean lotzen zena. Garai honetan arbasoen gurtza oso garrantzitsua zen,
eta horretarako images maiorum eskultura tipologia erabiltzen zen, euren
arbasoak irudikatzen zituztenak. Horrez gain, jeneralen eskulturak egiten ziren,
bi mota ezberdinetakoak: Figura togata funtzio politikoa betetzen zuen
gobernaria irudikatzeko erabiltzen zen eta figura thoracata gerra egiteko
gaitasuna irudikatzen zuen. Garai honetan gobernarien garrantzia apaltzea
zuten helburu: euren sistema politikoa errotatzailea zen, bi urtetan behin
jeneralak aukeratzen ziren, eta euren gobernua amaitzean berriz ere armadaren
parte bilakatzen ziren; horregatik denak era berdintsuan irudikatzen ziren, 2Images maiorum
denak euren artean berdinak zirelako. Alboan ikusten dugun eskultura berismoa ulertzeko ezin
hobea da: agertzen den gizona seguruenik pater familias da, euren arbasoen eskulturak helduz.
Pater familiasen erretratu errealista da, bere adina irudikatuz, eta arbasoen bustoak dituenez,
familiaren gurtza eta errespetua irudikatzen da, Errepublikan balore ezinbestekoa.

K.a. II mendearen erdialdean sartzen hasi zen helenismoaren eragina arte


erromatarrean. Helenismoan biluzia jainko eta heroiekin lotzen zen, gobernarien indarra
hauekin lotuz; Erroman guztizko errespetu falta zen gobernaria biluzik irudikatzea. Nahiz eta
eskultura mota honen aurkari ugari egon, Erromaren helenizazioa saihestezina zen: jeneralek
Ekialdera bidaiak egiten zituzten, han garatzen zen kultura helenistikoa ezagutuz.

Numismatikan garapen hau nabarmena izan zen ere. Monetalek (monetak manufakturatzen
zituztenak) hasieran gai ohikoak irudikatzen zituzten edozeinentzat ulergarriak, baina gutxika
1
POLLIT, J.J. “El arte helenístico y el temperamento de la época helenística. El arte helenístico, Donostia,
Nerea, 1989, 13-48 or.

1
Debatearen gogoeta 30 de diciembre de 1899

euren familiaren goraipamenari ekin zioten, euren leinuak jainkoekin lotuz eta euren arbasoek
lortutakoak txanponetan irudikatuz2.

Botere ekonomikoa botere politikoaren gainean ezartzen hasi zen.


Horrela topatzen ditugu dirutza eskuratu zuten libertoen hilobi
monumentalak: obren handitasuna ez da pertsonaren lorpenekiko
proportzionala izango, botere ekonomikoaren adierazpena izango da
soilik. Sekulako hilobiak eraikitzea helenismoaren gehiegikeri eta boterea
erakustearen nahiarekin lotu dezakegu. 3Okin libertoaren hilobia

Botere adierazpen hau villa erromatarretan azter dezakegu.


Erromatar tradizionalenak ere lasaitasunaren bila helenismoan
babesten ziren, bizitza publikoan inposatuak zituzten lege eta
arauaz ihes egiteko. Horrela, ezaugarri guztiz helenistak zituzten
villak topatzen ditugu, zantzu erromatarrik gabekoak. Honen
adibide oso ona villa Sperlonga da, Tiberio enperadorearen villa,
4Ulises ziklopea akabatzen,
non oso eskultura helenistikoak topa ditzakegu 3. Alboko irudia oso
Sperlonga
helenista da: erraldoia, giza gorputza errespetatu gabe, irudi
dinamiko eta dramatikoa irudikatzen du, kondairaren une gorena, Ulises ziklopea itsutzen duen
unea. Oso berezia da ulertzea eskultura erromatarra izan zela: hainbeste barneratu zuten
estiloa non erromatarrek ere ekoizpen helenista berriak egitera ekin ziotela, ez zituzten soilik
kopiak egin.

Izan ere, Augustok (K.a. 27-K.a. 14 enperadore) helenismoaren gehiegikerietatik ihes egin
zuen4. Ez zituen Errepublikaren balioak jarraitu, sistema politiko berria Errepublikarengan
urrundu nahi baitzuen; horretarako arte estilo zurrun bat inposatu zuen: klasizismoa, bere
balioekin bat egiten zuena. Beste kulturen gainetik zegoen kultura sortzea nahi zuen, estetika
greziar klasikoa eta moralitate erromatarra nahasiz.

Ondare klasizista eta arkaikoak sakralizatu ziren, artista klasikoak


miresmenarekin begiratuz eta arkaizismoa erlijioan jarraituz, nahiz eta beti
estetikoki klasizismorantz gerturatu, arkaizismoa nolabait alboratuz. Estilo
sinplea zen, forma argiekin. Idealizaziora jo zen garai honetan, klasikoan ohikoa
zen bezala, eta kanon klasikoa berreskuratu zen(klasizismoan gorputzaren
irudikapen gorena lortuko baita)5. Estilo honen adierazgarri argiena etxe
erromatarretan landutako estilo augusteoa da: lehen begiradan sinplea eta
5Agrippa postumusen
soila dirudien estiloa da, baina detailez josia zegoen.
villaren freskoak
Garai honetan eskultura greziarren kopia hoberenak egin ziren, bikaintasuna eskuratu arte.
Askotan obrak eraldatzen zituzten, arte greziarra ez baitzuten soilik kopiatu nahi, hobetu baizik.
Kopia hauek egiteko teknika berriak asmatu zituzten, puntu-sistema, adibidez 6. Puntu-sistema
kopiatu nahi den obraren neurriak hartzean datza, eta neurri horiek puntuekin marmol blokera
eramatean, gida gisa erabiltzeko.

2
ZANKER, P. “El contradictorio mundo de las imágenes durante la decadencia de la República”. Augusto y
elpoder de las imágenes, Madril, Alianza Editorial, 1987, 23-43 or.
3
POLLIT, J.J. “El barroco helenístico”. Op. Cit., 189-210 or.
4
ZANKER, P., "El lenguaje formal del nuevo mito", Op. Cit., 281-307 or
5
Ibid.
6
RICHTER, G. “La escultura mayor: época helenística”. El arte griego. Una revisión de las artes visuales de
la antigua Grecia, Bartzelona, Destino, 1990, 166-184 or.

2
Debatearen gogoeta 30 de diciembre de 1899

Augustok klasizismoa ezarri zuen, baina bere ondorengoek aldaketak ekarriko zituzten, bere
idealak inposatuak baitzeuden; beraz, ez da harritzekoa beste enperadoreek jarraitzea nahi ez
izana. Bere leinukoek, Julio Claudioak, klasizismoa errespetatuko zuten, Neron iritsi arte, Julio
Claudiar familiako azken enperadorea. Neron oso boteretsua izan zen, eta gehiegikeriara jo
zuen, oso enperadore helenista bilakatuz. Erromaren herena sute batean erre zen, eta hiria
berreraiki beharrean beretzat villa pribatua eraiki zuen.

Enperadoreak herriarengan urruntzen joan ziren, beraz, hauen


gorrotoa eskuratuz. Neronen ondoren Flaviar familia boterera
ailegatu zen eta Vespasiano enperadorea izan zen. Enperadoreen
gehiegikeriek sortutako gorrotoa konpentsatzeko azkar ekin zioten
Flaviarrek herriarengan gerturatzeari, berismoa berreskuratuz.
Neronen villa erraldoiaren zati bat bota6Anfiteatro Flaviarra
eta gainean eta
anfiteatro
Neronen kolosoa
Flaviarra eraiki zuten, herriari eskainiz. Estilo berista berreskuratu
zuten, Vespasianoren adina irudikatuz bere eskulturetan.

Garapen luze hau bere amaieran estilo nahasketara jo egin zuen. Enperadore
bakoitzak bere izaerarekin hobekien bat egiten zuen estiloa bilatuko zuen euren
burua irudikatzeko, eta behin baino gehiagotan estiloak nahastuko ziren
enperadoreen irudikapenetan. Vespasianoren eskultura hau estiloen nahasketaren
adibide ezin hobea da: aurpegi guztiz berista, errealista eta bere adina irudikatzen
duena, gorputz guztiz klasiko eta idealizatuarekin kontrajartzen du, oso eskultura
7Vespasianoren
eskultura
deigarria sortuz.

Beraz, hiru estilo artistikoek garai eta era ezberdinetan erromatar artean oso eragin
nabarmena eduki zuten. Berismoa Erromaren balio tradizionalenak irudikatzen dituen estiloa
da: zurruna eta errealista, arbasoen ohorea, gobernarien parekotasuna… Helenismoa
testuinguru horretan sartu zen Erroman, non gobernariek euren boterea irudikatzea nahi
zuten, baita eta artistek euren barne grinak ere. Klasizismoa inposatutako estiloa izan zen,
baina hainbat urtez mantenduko zena Augustoren politika bikainei esker, eta bere ideologia
zurrun eta indartsuarekin bat egin zuen. Azken garaiko estiloen amalgamak era ezin hobean
irudikatzen du estilo hauen arteko lehia: bakoitzak elementu ezberdinak eskaintzen dizkio
artistei eta sinbologia ezberdinak dituzte, baina ez dago bata bestearen gainean: elkar bizi
daitezke, oso adierazpen artistiko biziak eta osoak sortuz.

3
Debatearen gogoeta 30 de diciembre de 1899

BIBLIOGRAFIA

RICHTER, G. “La escultura mayor: la época helenística”. El arte griego, una revisión de las artes
visuales de la Antigua Grecia, Bartzelona, Destino, 1990, 166-184 or.

POLLIT, J.J. “El arte helenístico y el temperamento de la época helenística. El arte helenístico,
Donostia, Nerea, 1989, 13-48 or.

POLLIT, J.J. “El barroco helenístico”. El arte helenístico, Donostia, Nerea, 1989, 189-210 or.

ZANKER, P. “El contradictorio mundo de las imágenes durante la decadencia de la República”.


Augusto y elpoder de las imágenes, Madril, Alianza Editorial, 1987, 23-43 or.

ZANKER, P. "El lenguaje formal del nuevo mito". Augusto y el poder de las imágenes, Madril,
Alianza Editorial, 1987, 281-307 or

You might also like