You are on page 1of 13

SOLASALDI ARTISTIKOA

GIZARTE
NAMAUREN

Egileak: Amaiur Etxebarria


Nahia Bengoetxea
Alisea Pulido
Arrate tejada
Jon Caño

Data: 2022/12/12
AURKIBIDEA

1- SARRERA
2- ARTELANAREN ETA HAREN AUKERAKETAREN ARRAZOIAK
3- ARTELANAREN INFORMAZIO ZIENTIFIKOA
4- ARTELANAREN BIDEZ LANDUKO DENA
5- ONDORIOAK
6-ERREFERENTZIAK
7- ERANSKINAK
1. SARRERA

Historian zehar, batez ere XX. mendetik aurrera, pedagogo askok interesa agertu dute arteak
izan dezakeen funtzioaren inguruan Haur Hezkuntzan, gizabanakoaren prestakuntza
integralerako transmititzen dituen balioak erabiliz.

Azken urteetan, arte-hezkuntzaren xede izan diren nazioarteko erakundeek aintzatespena


eman arren (hala nola txosten hauek: UNESCO, 1999 eta 2006; AER, 2004; ECAE, 2008),
arteak eskolan duen garrantzia ulertzea, oraindik, ez da nahikoa. Honelako aitzakiak
erabiltzen dituzte aurrekoa justifikatzeko; arteak oso zerikusi gutxi du pentsamenduaren
forma konplexuekin, eskuekin egiten diren jardueratzat hartzen dira eta ez buruarekin,
praktikak edo tresnak baino irudimentsuagoak dira, jolasarekin lanarekin baino lotura
estuagoa dute... Hau da, artea ez dute seriotasunez hartzen, baizik eta “hobbie” bezala. Baina
ez da ikusten arteak beste ezagutza eta adierazpen modu batzuk ahalbidetzen dituela, haurrek
“arlo instrumentalak” baino eskuragarriagoak izan daitezkeenak, arlo instrumentalak
kurrikulum-a baldintzatzen du eta.

Lan honen bidez, arte unibertsala eta haren historia landuko da. Arte unibertsala lantzeko,
historian garrantzi handia duen eskultura bat aukeratu dugu, esaterako, Augusto Prima
Porta-ren eskultura.
Lan hau ondo ezagutzeko, lehenik eta behin obra eta zergatik aukeratu den azalduko da.
Ondoren, eskulturaren informazio zientifikoa landuko da (deskribapena, historia...). Zati
teorikoaren ondoren, eskulturaren zatirik nabarmenena aurkeztu eta zergatik aukeratu den
azalduko da; kasu honetan, koraza aukeratu da.
Zati praktikoan, artea Haur Hezkuntzan lantzeko, artearen astea egingo da. Artearen astean,
egunero artea hainbat modutan landuko da. Lehenengo 2 egunetan atal teorikoa azalduko da
eta geratzen diren egunetan atal praktikoa landuko da, azken egunean jarduera bat eginez.
2. ARTELANA ETA HAREN AUKERAKETAREN
ARRAZOIAK

Eskultura hau lehen enperatzaire erromatar Augustorena da, artearen historiako


obrarik ezagunenetako bat (insitutoetan beti ematen da obra hau artearen historiaren
ikasgaian). Esanguratsuena, bere korazan agertzen diren xehetasunak dira. Jatorria kristo
aurretiko lehen mendean du eta momentua bere soldaduei agindu bat ematen zienekoa da.
Nahiz eta obra honen elementurik nabarmenena bere koraza izan, estatuaren azpialdean bi
figura txiki dauzka hanketan, inperioaren sinbolo direnak.

Lan honetan, ikusi daiteke zerua pertsonifikatua agertzen dela. Lehen xehetasuna,
Partoseko erregeak erromatar general bati kristo aurreko 53.urtean, Carraseko batallan
lapurtutako insigniak itzultzen diotenekoa da. Bigarren xehetasuna, erdialdean korazan paisai
kosmiko bat agertzen dela da. Hirugarrena, alboetan, Apolo eta Auroraren eguzki karroa.
Laugarrena, azpialdean, Apolo aurkitzen da grifo baten gainean eta Diana orein baten
gainean. Azkenik, erdialdean, Lur Jainkosa aurkitzen da (Grup enciclopédia 2021).

Obra hau unibertsala da eskulturaren protagonista Octavio Augustorena delako. Bere


osaba Julio Cesar zen eta bere hilketaren ondoren agindupean ezarri zen autokrata gisa
diktadura militarra ezarriz.

Eskultura hau aukeratu dugu oso esanguratsua iruditu zitzaigulako, izan ere, 19.urtean
egin zuten eta detaile anitz ditu soinean. Begi bista batean pertsona bat posatzen dirudien
arren, gerturatu ezkero mezu ezkutu eta interesgarri bat du. Honetaz gain, Haur Hezkuntzako
ikasgela batean zenbait kontzeptu lantzeko oso erabilgarria da, baita haurrentzat interesgarria
ere. Izan ere, haien arreta gureganatzea eskultura honen marrazki baten bidez errezagoa izan
daiteke.
3. ARTELANAREN INFORMAZIO ZIENTIFIKOA

Augusto Prima Portaren eskultura (2. Eranskina) K.o. I. mendearen hasierakoa da (K.a. 100.
urtetik K.a. 1. urtera bitarteko aldia). Arte erromatarretik datorren eskultura exentua da, eta
lan honen egilea ez da ezagutzen.

Triadók (2016) esaten duenez, jatorrizko eskultura 1863ko apirilaren 20an aurkitu zuten
Liviako Hirian edo Primaportako hirian, Erromako iparraldeko periferian, Italian. Eskultura
brontzez egina zegoen, galdaketa-teknikaren bidez. Gaur egun, K.o. I. mendean marmolez
egindako jatorrizkoaren kopia da gordetzen den eskultura, eta Vatikanoko museoetako
Braccio Nuovon ikusgai dago.

Alderdi formalei dagokienez, obran naturalismo handia dagoela ikusten dugu, naturalaren
kopia bilatzen du eta mantuaren tolesturek erakusten digute hori. Anatomiak proportzioei eta
kanoi greziarrei jarraitzen die; aurpegiak, berriz, errealismo handiagoa erakusten du.
Eskultura hau, esandako guztiagatik, Goi Inperioaren garaian kokatuko zen. Lehen esan den
bezala, originala brontzez egin zen eta marmolezko kopia. Prozedura tailatzea izan zen,
polikromatuta zegoen tratamendu desberdinarekin, mantua tolesturekin eta koraza gainazal
zimurtsuarekin; aurpegia, besoak, hankak leunago modelatuta.

Erretratuaren buruan errepublikanoen eragina izan arren, estilo orokorra hurbilago dago
heleniar idealizaziotik erromatar erretratuaren errealismotik baino. Estilo-aldaketa horren
arrazoia greziar artea eskuratzea da. Konkista bakoitzaren ondoren, erromatarrek arte greko
ugari berreskuratu zuten. Greziar artefaktu jario honek erromatarren gustu estetikoak aldatu
zituen, eta arte pieza hauek aberastasun eta estatus sinbolotzat hartu ziren erromatar klase
garaiarentzat. Beraz, Prima Portaren estatuak ikonografiatik greziar aldi klasiko eta
helenistikorako inbertsio kontziente bat markatzen du.

Álvarez (2015) dioenez, Augustoren irudi “thoracata” Polikletoren Doriforoan inspiratuta


dago, ez bakarrik kontrapostuaren posizioan, baizik eta aurpegiaren eta ilearen
antolamenduan, zeina eguneratu eta berritu egiten baita. Altxatutako eskuineko besotik, segur
aski militarioko signa zintzilik egongo lirateke, erditzeetara berreskuratuta, eta ezkerreko
eskuan, paludamentumari eusten dion bitartean, lantza bat du.
Eskuineko hankaren ondoan, Venusen sinbolo argi baten gainean, Augusto beherantz doan
“gens Iuliari” erreferentzia egiten diona, Eros agertzen da, jainkosaren semea, Cayo César
Augustoren bilobari buruzko erreferentzia bat ikusi nahi izan den lekuan, Kristoren aurreko
20an jaioa. Horrela, lurretik datozen seme-alabak eta jainkoa batzen saiatzen dira.

Korazak ikonografia handia du, eta 11 ikurren bidez adierazten da. Sinbolo horiek badituzte,
baina proiektu honetan hiru ikur izendatuko dira, pektoralaren eremuan daudenak (3.
Eranskina).

Korazan, erliebean: zeruak (Urano) burua estaltzen du zeru-gangaren mantuarekin; Helios


eguzki-jainkoa harengana igotzen da, zaldiek tiratutako koadrigan; Aurora du aurretik,
ihintzaren kopa daramana, eta Venus, egunsentiko argizuloa.

1. Caelus: Erromatar mitologian zeruetako jainkoa zen, greziar uranoaren baliokidea,


eta bere izenetik dator «zerua» hitza.
2. Aurora eguzki-gurdian: Aurretik, egunsentiaren pertsonifikazioa zuzi batekin, eta
Aurora, goizeko ihintza isurtzen duena.
3. Fosforo (Luzifer): Erromatarrek Luzifer izena eman zioten goizeko izarrari (Venus
planeta egunsentia baino lehentxeago altxatzen denean).

4. ARTELANAREN BIDEZ LANDUKO DENA

Augusto Primo Porta artelanaren bidez landu ditzakegun alderdirik nagusienak dira; denbora
eta aldaketa kontzeptuak, iraganaren interpretazioa eta historia.

Haur Hezkuntzako gela batean denbora eta aldaketa kontzeptuak lantzeko, ipuin kontaketa
baten bitartez edo irudien ordena jolas baten bitartez egin daiteke. Augusto Prima Porta
artelanarekin kontzeptu hauek lantzeko, egin daitezken jolas batzuk izan daitezke, Augusto
emperadorearen bizitza kontatzea edo narratzea, nola lortu zuen emperadorea izatea, bere
bizitzan zehar zer egin zuen…horrela, haurrek, ipuina kontatzen zaien bitartean, gertakari
bakoitza bere buruan nola ordenatu ikasiko dute, eta, gainera, aspaldian gertatzen dena eta
orain gertatzen ari dena bereizten jakingo dute.

Beste jolasa da argazkiak ordenatzea, Augusto zahartzen zihoan zehar, hau da, haurra zenean,
gero gaztea, gero heldua eta azkenean zaharra. Honekin ikusten dute nola gauzak
denborarekin aldatzen dute, gauzen arteko aldaketak, gauzen aldaketa denborarekin
harremanetan jartzea ikasten dute eta gauzak bata bestearen atzean nola gertatzen dira
ulertzen dute.

Artelanetik, kasu honetan erromatar eskulturatik, ikas daitekeen beste gauza bat iragana
interpretatzen jakitea da. Horri esker, erroman zuten kultura jakin dezakegu eta gurearekin
dituen desberdintasunak alderatu ditzakegu. Gainera, hirian zegoen eta enperadoreak zuen
ekonomia mota ere jakin dezakegu, baita garai hartan erromatar kaleetan zein jende mota bizi
zen ere. Bakoitzak nahi duena interpreta dezake Augustoren eskultura ikustean, baten batek
pentsa dezake enperadorea oso aberatsa zela eta ez ziola herriari dirurik ematen, eta beste
batek pentsa dezake horko jendeak asko maite zuela, eta interpretazio guzti-guztiak
baliozkoak dira. Irakasleak galderak egin ditzake, adibidez, zer nolako arropak eramaten
zituzten? Eta zer arropa eramaten dugu guk? Zer garraioa erabiltzen zuten? Zer garraioa
erabiltzen dugu guk?...

Horretan datza artelan bat interpretatzea, artelan bat ikustea eta artelanetik abiatuta historia
bat sortzea, eta horri esker inteligentzia bisuala eta dimentsio instrumentala ere garatzen ari
dira. Bestalde, Augustoren bizitza nolakoa izango zen, bikotekiderik izango ote zuen,
pertsona ona ala txarra zen imajinatzen dutenean ere lantzen duten kontzeptua eduki
multidiziplinarra da, hau da, balio unibertsalak ikasten dituzte, enpatikoak izaten…

Kontzeptu hauek, gela batean lantzeko oso erraza da, artelanaren argazkia pantaila digitalean
jar daiteke eta guztion artean komentatu, edo argazkia hainbat aldiz inprima daiteke, eta
haurrak txokoka jar daitezke haien artean komentatzeko, edo museora eraman daitezke
ikustera.

Amaitzeko, jarduera honekin historia eta ondarea lantzen dute. Laguntzen die ikasgelatik
kanpo ikusten dituzten erreferente historiko guztiak ulertzen laguntzen. Iraganeko erreferente
historikoak eta gaur egungoak ere bai. Gainera belaunaldi arteko harremanak eta denborak
lantzean, pentsamendu historikoa lantzen dute eta pentsamendu historikoarekin gure burua
hobeto kokatzen dugu gure eguneroko gizartean.

Augusto Prima Portaren koraza azpimarratu nahi dugu, bere elementurik adierazgarriena dela
iruditzen zaigulako. Koraza hamaika elementu sinbolikoak osatzen dute. Elementu horiek,
bananduta, hainbat gauza sinbolizatzen dituzte, baina elkartuta mezu komun bat dute. Landu
ditugun hamaika elementuetatik, garrantzitsuenak dira: Eguzki Jainkoaren gurdiaren gaineko
Aurora, Fosforo eta Rocio, Caelus eta Tellus.

Aurora eguzkiari egiten dio erreferentzia eta gauari iluntasuna kendu eta egun berriari hasiera
emateaz arduratzen da. Gaur egun, gure pentsamendua da, lurrak, bueltaka, ilargia ezkutatzen
duela eta eguzkia agertzen dela, hau da, egun berria. Fosforok, bere aldetik, guztiz kontrakoa
adierazten du, gauari bide emateaz arduratzen da eta zuzi bat darama berarekin, gaur egungo
farolak bezalakoa, gaueko iluntasunean argia emateaz arduratzen direnak. Rocio, aldiz, loreen
hazkundea sinbolizatzen du, gaur egun landareek urez eta polinizazioari esker elikatzen
direlako hazten direla ulertzen baita. Azkenik, Caelusek zerua sinbolizatzen du eta Tellusek
lurra, eta gaur egun elementu horiek ez dira pertsonifikatzen.

Elementu horiek aukeratu ditugu, eguneroko elementuak nola ikusten ziren eta orain nola
ikusten diren konparatzeko erabili ditzakegulako, bizitzako elementu batzuk ulertzeko orduan
izan den bilakaera erakusteko. Horrela erakutsi diezaiekegu orain bizi dugun moduan ez dela
iraganean bezala, eta aldi berean pentsamendua eta gauzak ikusteko modua ere aldatu egin
direla.

● JARDUERA

Artearen astean hainbat ekintza egingo dira. Esaterako, astelehenean dossierra landu,
asteartean artelanari buruzko informazioa ikusi, asteazkenean bideoak jarri (arteari
buruzkoak), ostegunean eskulturaren buruzko informazioa landu eta ostiralean eskultura
lantzeko jarduera egin.
Eskultura hau 5 urteko gelan emateko jarduera bat diseinatu dugu. Jardueraren izena “Abra
kadabra…gure gorputz-enborra koraza bihurtzera!” da.

Jarduera hau egin baino lehen, testuinguruan jarriko dira. Haurrak eta irakaslea gelako erdian
korro batean eseriko dira, eta irakaslea gidatzaile papera hartuko du. Jarduera honen iraupena
ordu batekoa izango da.

Irakaslea bi garaiko marrazkiak edo argazkiak inprimatuko ditu: enperadore eta


lehendakariak. Garai bakoitza ezagutzeko, haien artean dauden desberdintasunak landuko
dira, hala nola, garraioak, janzkera,... Batez ere, enperadorearen korazan zentratuko dira.
Garaiak aztertu ondoren, eskulturan agertzen den koraza aztertuko da, zehazki, agertzen diren
marrazkiak edo pertsonaiak. Hori ikusiz, irakasleak, gaur egun lehendakariak eramaten duen
koraza “etiketa jantzia” dela azalduko die, lehen enperadoreak gerran aritzen zirenez,
zaurituta ez bukatzeko burdinezko koraza eraman behar zuten.

Testuingurua landu eta gero, jarduera praktikara eramango da. Hasteko, haurrak txokoetan
banatuko dira. Txokoetan haur bakoitzak paperezko kamiseta antzeko bat izango du (koraza
bezalako orri inprimatua ) (1.eranskina).
Kamiseta edo koraza horretan bakoitzak bere “koraza berezia” diseinatuko du. Horretarako
hainbat material desberdin izango dute eskura: margoak, rotulkiak, kola, osagarriak (lumak,
harribitxiak, pegatinak,...), etab.

Haurrak bere koraza bukatzerakoan, gela osoa korroan berriro jarriko dira eta guztien
aurrean, bakoitzak bere koraza azalduko du (zergatik kolore/marrazki/material… hori
aukeratu duen…).

Bukatzeko, aurkezpen guztiak egin eta gero, haurrek haien koraza jantziko dute eta egun
osoa enperadoreak izango balira bezala arituko dira, irakaslea barne. Gero, haien gurasoak
eskolatik jasotzean artelanak etxera eramango dituzte.

Jarduera honek hainbat helburu dauzka. Alde batetik, janzkera lantzea, lehen eta oraingo
janzkerak aztertzea ( zein materialez eginda zegoen, zer motatako arropa eramaten zuten,
zergatik eramaten zuten janzkera hori,... eta galdera berdinak gaurko janzkerarekin). Bestetik,
arte-kultura lantzea hainbat garaiak aztertuz.
Edukien aldetik, jardueran bi eduki nabarmentzen dira: ingurunearen ezaguera (pertsonak,
kultura eta gizarte-antolakuntza, eta denboran zehar egon diren aldaketen ezagutza) eta arte
hezkuntza (arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza).

5. ONDORIOAK:

Solasaldi artistiko honen bidez, historian zehar egondako eskultura bat aztertzeko aukera izan
dugu. Gure kasuan, “Augusto Primo Porta” izenez ezaguna dena. Egia esan beharra dago,
eskultura hau, Lehen Hezkuntzako ikasgeletan landu egiten dela eta horrek eskulturaren
inguruko informazio ezberdina bilatzeko aukera eman digula. Horretaz gain, jarduerak
sortzeko garaian, baliabide ezberdinak topatu ditugu, haurrekin egokienak iruditu
zaizkigunak aukeratu eta Haur Hezkuntzako gelara moldatu ditugu.

“Augusto Primo Porta” eta gaur egungo lehendakari eta presidente ezberdinen informazioa
eta hauen ezaugarriak lantzen den momentuan, pentsamendu historikoa lantzea ahalbidetzen
da. Haurrek garai bateko ezaugarri ezberdinak eta gaur egunekoen artean denbora tarte bat
egon dela ikusteko aukera dutelako.

6. ERREFERENTZIAK:

- Alvarez, T. M. (2015). Estudio iconográfico de la coraza de Augusto de Prima Porta.

ArthyHum, 18, 125-134.


- Giráldez, A. H. (2009). Reflexiones en torno al lugar de las artes en la Educación

Infantil. Participación educativa, 12, 100-109.

- Millar, F., Giovannini, A., Borgeaud, P., Demougin, S., Fondation Hardt pour l’étude

de l’Antiquité classique, Rowe, G., Girardet, K. M., Scheid, J., Holscher, T. &

Speidel, M. A. (2000). La Révolution Romaine Après Ronald Syme: Bilans Et

Perspectives : Sept Exposés Suivis de Discussions, Vandœuvres-Genève, 6-10

Septembre 1999. Fondation Hardt.

- Triadó, J. R. (2016). Historia del arte 2obachillerato Euskera. Aula 3D. Vicens Vives.

- Yébenes, S. P. (2004). Ecos del Ara Pacis en un relieve romano, de tema bucólico, en

el Museo del Prado. Imafronte, (17).

DOSIERRA

https://www.disfrutaroma.com/imperio-romano

https://enciclopediarte.com/arte-romano/

7. ERANSKINAK

1. Eranskina
2. Eranskina

3. Eranskina

You might also like