You are on page 1of 18

ERROMATAR ARTEA

3.1 ERREFERENTE HISTORIKOAK

K.a. VIII. mendearen amaiera aldean, hainbat herri bizi ziren Penintsula Italikoan:
liguriarrak, unbriarrak, etruriarrak, samniotarrak, sabinarrak eta latindarrak. K.a. 753an, Erroma
izeneko herrixka bat fundatu zuten sabi- narrek eta latindarrek, inperioaren hiriburua bilakatuko
zena gero. lluna da haren sorrera edo fundazioa, historia eta kondaira nahasten baititu; iturri
batzuek Romulo eta Remo anaiei egozten diete Erromaren sorrera.

Hiru aldi nagusitan banatzen dugu Erromatar Inperioa:

a) Monarkia (K.a. 753—509). Aldi iluna izan zen, erregeek gobernatutakoa. Azken hiru
erregeak etruriarrak ziren jatorriz. Herri etruriarra egungo Toskana inguruan bizi izan zen K.a. VIII.
eta IV. mendeen artean. Funtsezko eragina izan zuen Erromako artearen bIIakaeran.

b) Errepublika (K.a. 509-31). Erromatarrek beste lurralde batzuk kolonizatu eta konkistatu
zituzten, eta, Gerra Punikoetan, Kartagoko armada menderatu zuten.

c) Inperioa (K.a. 31 — K.o. 476). Enperadorea buru zuen sistema politiko berri bat ezarri
zuten erromatarrek, eta probintziatan banatu zuten lurraldea. V. mendetik aurrera, ordea, Europako
iparraldeko tribu barbaroek beren lurrak birkonkistatzeari ekin, eta Erroma setiatu zuten.
Azkenean, 476an, Odoakro heruloen erregeak Romulo Augustulo enperadorea garaitu zuen, eta
MendebaIdeko Erromatar Inperioa amaiarazi.

Erromak egitura sendoa zuen gizarte—, zuzenbide-, politika- eta merkataritza-arloan;


kultura—arloan, berriz, zibilizazio etruriarraren eta Greziako kulturaren eragina izan zuen.
Oinarrizko bitarteko bihurtu zen artea boterea erakusteko, Inperioaren garaian batez ere, eta
erromatarrek eraikin handiak (bai publikoak, bai pribatuak) egin zituzten konkistatutako hiri
guztietan.

39In, Tesalonikako Ediktua onartu zuten, eta kristautasunak Erroma klasikoko


politeismoa ordezkatu zuen: judaismoarekin Iotutako erlijio bat zen kristautasuna, Palestinan
sortutakoa I. mendean.

3.2 KOKALEKUA ETA BILAKAERA ARTISTIKOA

Erromako artearen aurrekarien artean, etruriar artea da aipatzekoa. K.a. VII. eta V. mendeen
artean Iortu zuen maiIarik gorena arte etruriarrak, eta Penintsula Italikoko iparraldeko zati handi
batean hedatu zen.

Penintsula Italikoko lurralde guztiak mendean hartu eta gero, bere nagusitasun politiko eta
kulturala zabaldu zuen Erromak Mediterraneoa inguratzen zuten lurralde guztietara, Europa
kontinentalaren zati batera, Britainiar Uharteetara, Siriara eta Mesopotamiara.

2
Kronologiari dagokionez, K.a. 509tik (etruriarrak kanporatu zituztenetik) K.o. 476 arte
existitu zen Erroma. Kulturari eta arteari dagokienez, aldiz, erromatar artea K.a. II. mendean sortu
zen, berez. Nolanahi ere, bi aIditan banatu izan ohi da Erromako artea:

a) Errepublikakoa (K.a. III-I. mendeak). Greziar eta etruriar kulturako formen eragina
nabari zen.

b) Inperiokoa (K.a. I. mendea — K.o V. mendea). Tartean, K.o. III. mendearen amaiera
aldetik aurrera, arte erromatar berantiarra dugu.

3.3. ETRURIAR ARTEA, AURREKARI

Erreferente historikoak

Ez dakigu ziur zein izan zen etruriar herriaren jatorria,


baina, tradizioak dioenez, K.a. X. mendean Asia Txikitik
etorritako herri bat zen, egun Toskana esaten diogun lurraldeko
muino eta haranetan kokatu zena. K.a. VIII. menderako,
etruriarrak tratuan aritzen ziren Grezia Handiko greziar
koIoniekIn eta beste herri batzuekin, hala nola Iatindar eta
sabinarrekin -Penintsula Italikoaren erdiaIdean bIzi ziren
Iatindar eta sabinarrak-.

Greziako artearen eta Ekialdeko artearen nahasketa


interesgarri bat izan zen etruriar kultura, eta, gainera, geroko
Erromako artea baldintzatu zuen haren garapenak, neurri handi
batean. Sinesmen erIijiosoak eta ehorzketa-errituak nagusitu
ziren etruriar artearen adierazpen guztietan.

Etruriar arkitektura

Mendebaldeko arkitekturaren bilakaera uIertzeko,


ezinbestekoa da etruriar arkitektura aztertzea. Esaterako,
Mesopotamian izan zuten jatorria arkuak eta gangak. Bada,
etruriar artearen bidez heIdu ziren Europara eIementu
arkitektonikook, eta Erromako arkitekturaren oinarri tekniko
bihurtu ziren.

Etruriar eraikin publikoen aztarnarik ez dagoenez,


erlijioaren alorrean da nabarmena etruriar arkltektura
ekarpena, bi motatako eraikuntza hauen eskutik: hilobiak eta
tenpluak.

3
Hilobiak

Eraikin mota bakarraren aztarna esanguratsuak gelditu


zaizkigu: hilobienak. Harrizkoak izaten ziren eraikuntzak, eta
ehorzketa-errituetan erabiltzen zituzten. Ospakizunok bereziki
garrantzitsuak ziren etruriarren artean, eta nekropoIi handiak
eraikitzea ekarri zuten.

Oro har, harrian zulatzen zituzten etruriarrek hilobiak, eta


kono formako eraikuntza batez estaltzen zituzten. Harri-ilarak
elkarri hurbilduz eratzen zituzten, eta horrek frogatzen du maila
tekniko handia zuteIa arkua eta ganga erabiltzen.

Tenpluak

Etruriar tenpluak nahiko egoera kaskarrean daude. Izan ere,


material galkorrak erabiltzen zituzten tenpluen zatiak eraikitzeko, hala
nola egurra eta adreilua, beheko aldean izan ezik —harria erabiltzen
zuten han—.

Hala ere, VITRUBIO erromatar arkitektoaren deskripzioei esker,


jakin badakigu Iau angeluko oinplanoa izaten zutela eraikinek, podium
garai baten gainean zeutzala eta zutabez osatutako atari bat izaten
zutela. Zutabeen atzean, hiru ate izaten ziren, hiru cella paralelotara
ematen zutenak, eta etruriarren hiru jainko nagusiei eskaintzen
zizkieten. Gainera, baziren cella bakarreko santutegiak ere.

Grezian ez bezala, santutegiaren alde bati ematen zioten


Etrurian garrantzi handiagoa: sarrerako aldeari, zehazki.
Nabarmentzeko, zutabez osatutako atari sakona eta atarira zeramaten
eskailerak jartzen zituzten. Bi isurkiko estalkia izaten zuen sabaiak,
eta, maiz, eskulturaz jositako frisoz eta terrakotazko estatuaz
apaintzen zuten muturretan.

VlTRUBIOren deskripzioek diotenez, ordena toskanarra


erabiltzen zuten etruriarrek; arkitrabedun ordena arkitektonikoa da,
haiek asmatua. Ondoren, Erromako arteak ere erabili zuen
berrikuntza bi ezaugarri hauek zituena:

a) Zutabeak Ieunak ziren. Harroina eta kapitel geometrikoak,


doriar erakoak, zituzten zutabeek, Kapitela, bestetik,
koilareak, ekinoak eta abakoak osatzen zuten.

4
b) Taulamendua arkitrabe leun batek, trigliforik eta
metoparik gabeko friso xume batek eta ertzak osatzen
zuten.

Eskulturaren errealismoa

Eginkizuna eta gaia kontuan izanik, etruriar


eskulturaren esparru nagusia ere ehorzketak izan ziren, eta
sarkofagoak izan ziren eskultura motarik nabarmenena.
Gehienbat, brontzez eta terrakotaz zizelkatzen zituzten
sarkofagoak, eta eguneroko bizitzako egoera lasai batean
irudikatzen zituzten hildakoak, egiantzekotasun handiz.
Horrelakoa da, adibidez, Cerveteriko Senar—emazteen sarkofagoa.

Etruriarrek leialtasun errealistaz irudikatu nahi zituzten hildakoen


ezaugarri fisikoak, eta horrek etruiar kulturaren oinarrizko ezaugarri
bat adierazten zuen: heriotzaren eta ahazmenaren beldur larria eta
hildakoak beste bizitza batean bizi izango ziren sinesmena.

Ikuspegi formaletik, Greziako eskultura arkaikoaren


ezaugarriak sumatzen ditugu etruriar eskulturan, hala nola irribarre
behartua, almendra formako begiak, geometriaren erabilera eta
halako hieratikotasuna.

Ezaugarri horiexek izaten zituzten tenpluak apaintzeko


erabiltzen zituzten eskultura exentuek ere. Alde horretatik, Veyesko
Apolo da adibiderik nabarmengarriena.

Erretratua ere oso genero sonatua izan zen eskulturaren


barnean: oso errealismo handikoa zen, eta eragin handia izan zuen
Erromako estatuagintzan. Era berean, garrantzizkoak izan ziren
animalia mitiko edo fantastikoen eskultura-irudiak ere, hala nola
Arezzoko kimera.

5
6
Pintura

Pinturaren alorrean, nabarmentzekoak dira hilobietako horma—irudiak. Nagusiki,


hildakoak hurrengo bizitzan izango zuen familiarteko giroa irudikatzen zuen dekorazioak, eta
etruriar herriaren eguneroko bizimoduaren berri izateko iturri nagusia bilakatu da.

Ildo horretan, kolore asko erabilita, hildakoak agurtzeko festak irudikatzen zituzten, dantza
eta musika eta guzti. Horrelakoak dira, esaterako, Lehoinabarren hilobiko margolanak.

lkuspegi formaletik, Egiptoko frontaltasun-legea (irudia aldi berean aurrez eta albotik
ikustea) erabili zuten zenbaitetan, beltzez nabarmendu zituzten irudiak eta zenbait
konbentzionalismo ezarri zituzten; esate baterako, tonu ilunagoa erabiltzen zuten gizonezkoen
gorputzak egiteko, gorri iluna, egitura arkitektonikoak irudikatzeko, eta okrea, atzealdea
margotzeko.

Era berean, nabarmentzekoa da neurrigabeki luzatzen zituztela oinak eta hatzak, irudia
mugitu egiten zen irudipena areagotzeko.

7
3.4 ERROMAKO ARTEAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Erromako kulturaren eta artearen jatorria


oso eklektikoa da, konkistatutako herrien
askotariko eragin ugari barneratu baitzituzten
erromatarrek. Alde horretatik, Etruriako eta
Greziako ondarea- ren eragina eta, azkenik, ondare
helenistikoarena bereziki nabarmena izan ziren
—Ekialde Hurbiletik eta Egiptotik heldu zen
helenismoa-.

Bereziki arkitekturan nabarmentzen zen


eraginen aniztasuna, Etruriako eta Greziako
ereduek ezin hobeto egin baitzuten bat eraikinetan.

Adibidez, Erromako arkitektoek sistematikoki


erabiltzen zuten erdi-puntuko arkua eta kanoi- edo
ertz-ganga: ekialdean sortu ziren elementuok, eta
etruriar arkitekturaren bidez beretu zituen Erromak.
Gainera, Greziako ordena tradizionalak (doriarra,
joniarra eta korintoarra) erabili zituzten erromatarrek,
eta ordena toskanarra eta ordena konposatua gehitu
zizkieten: Etruian jaio zen toskanar; ordena konposatua,
berriz, Erromako artearen sorkuntza izan zen, joniar
kapiteleko elementuak (bolutak) eta korintoarrekoak
(akanto-hostoak) nahasten baitzituen.

Alde estetikoari baino gehiago alde tekniko eta funtzionalari eman zion lehentasuna
Erromako arkitekturak, eta garapen handia ekarri zuen horrek ingeniaritza-arloan.

Eskulturari dagokionez, nabarmentzekoa da oso presente zegoela bai esparru publikoan, bai
pribatuan, eta errealismoarekiko zaletasuna zela nagusi. Aurrez, Etruriako arteak ere landu zuen
8
errealismoa, baina erromatar herriaren kontzientzia historikoarekin lotzen dugu beti kontzeptu
hori. lldo horretan, erretratuarekiko eta eguneroko bizitzako eta gerrako eszenekiko zaletasun
handia zuen Erromak.

Pinturaz eta mosaikoz apaintzen zituzten mota guztietako eraikin askotako hormak eta
lurra, eta erabiltzen zituzten teknikak eta gaiak ezberdinak ziren lurraldearen arabera, baita
kalitatea eta kontserbazio-egoera ere.

3.5. HIRIGINTZA ETA ARKITEKTURA: INPERIOAREN HOMOGENEIZAZIOA

Arteari dagokionez, hirigintzak eta arkitekturak adierazten dute hobekien Erromaren


izaera. Gainera, Inperioa erromanizatzeko bitarteko nagusiak izan ziren, homogeneo bihurtu
baitzituzten konkistatutako lurretako hiri handi guztiak.

Egiten zituzten hiri berri guztietan,


Iauki-sarearen erako antolamendu-sistema
geometrikoa
ezartzen zuten erromatarrek, jatorrizko
kanpamentu militarren diseinuari jarraituz.
Hartara, lau sailetan zatitzen zuten hiria, eta bi
kale nagusik banatzen zituzten sailak: kardoak
(cardoak), ipa- rraldetik hegoaldera, eta
dekumanoak (decumanusak), ekialdetik
mendebaldera. Bidegurutzean, foroa eraikitzen
zuten. Greziako agoraren gisako plaza bat zen
foroa, eta han egoten ziren eraikin publiko
nagusiak: tenpluak, basilikak, kuria, artxibategia, oroitzapenezko monumentuak (zutabeak eta
arkuak). Eraikuntzen multzo inkoherentea ziren Erromako foroak, eta Trajanoren foroa da konplexu
eta ospetsuena.

Lurraldeen arteko komunikabideek garrantzi handia izan zuten Iurraldeen eta hirien
garapenean, eta Via Augusta izan zen bide nagusia Erromako komunikazio-sistemaren barruan:
Erroma eta Cádiz Iotzen zituen, Tarragonan barrena. Ingeniaritza-Ianak ere oso garrantzitsuak
izan ziren, hala nola zubiak eta akueduktuak. Arkuz osatutako monumentu ikaragarriak ziren
akueduktuak, ura eramaten zutenak urtegietatik edo erreketetatik hiriguneetara. Espainiako
estatuan dago egoerarik hoberenean dauden akueduktuetako bat, esanguratsuenetako bat:
Segoviako akueduktua.

9
10
Badira Iehengoratutako eta kontserbatutako erromatar hiriak: Ponpeia eta Herkulano,
Napolin, eta, neurri batean, Mérida eta Tarragona, Espainiako estatuan.

Tipologia arkitektonikoak

Erromako eraikinak bereizteko orduan, publikoak ala pribatuak ziren kontuan hartzen da.
Esparru pribatuan, aipatzekoak dira etxeak: familia bakarrarentzako etxeei domus esaten zieten,
eta zenbait familiarentzakoei, insulae. Enperadoreek, berriz, luxuzko villa handiak eta jauregiak
eraikiarazi zituzten hirien kanpoaldean, berentzat.

11
Esparru publikoan, berriz, eraikuntza
erlijiosoak eta eraikuntza zibilak bereizten ditugu
arkitektura-arloan. Eraikuntza erlijiosoen artean,
tenpluak dira nabarmengarriak. Jainkoak
gurtzeko eraikitzen zituzten, etruriar tenpluen
ezaugarri askori jarraituz: esaterako, podium
baten gainean delakoa: haren inguruan antolatzen
zituzten eraikinetako gelak jartzen zituzten, eta
garrantzi handiagoa ematen zioten alde bati,
arkupe garai bat paratuta alde nagusiaren
sarreran -mailadi bat igota heltzen ziren hara
erromatarrak-.

Era berean, litekeena da Greziako


tenpluen elementuak ere hautematea, hala nola
oinplano laukizuzena, barnealdean bi zati bereizi
izana (batetik, pronaos edo ataria, eta, bestetik,
naos edo cella —jainkoaren irudia gordetzen zuten horren barnean—) eta eraikin osoa zutabez
inguratu izana —cellan, atxikita egoten ziren zutabeak—.

Maison Carrée da egoerarik onenean dauden tenpluetako bat: Nantesen dago, eta Parisko
Madeleine eliza neoklasikoaren eredu izan zen. Era berean, aipagarriak dira oinplano zirkularreko
tenpluak: Greziako tholosak abiapuntu hartu, eta kupula handiz estali zituzten batzuetan; esate
baterako, horrela egin zituzten Vestaren tenplua, Tivolin, eta, batez ere, Panteoia, Erroman.

Eraikuntza zibilaren alorrean, berriz, eraikin asko egin zituzten erromatarrek, gizarte
konplexu eta bilakatu baten beharrei erantzun behar baitzieten.

a) Dibertitzeko monumentuak.

- Termak. Bainuetxe publikoak ziren, eta ur berokoak (caldarium), ur epelekoak


(tempidarium) edo ur hotzekoak (frigidarium) izan zitezkeen igerilekuak. Batik bat
nabarmentzekoak dira Karakallaren termak, Erroman.

- Antzokiak. Egitura erdizirkularra izaten zuten, Greziako antzokienaren antzekoa,


baina ez zuten aprobetxatzen inongo maldarik. Espainian, aipatzekoak dira
Méridako antzokia, Saguntokoa eta Tarragonakoa.

- Anfiteatroa. Oinplano eliptikoko eraikuntza bat zen, bi antzoki elkartuz sortua, eta
gladiadoreen arteko borrokak, naumakiak eta animalien arteko borrokak (venatio)
antolatzen zituzten han. Erromako Koliseoa da adibiderik garrantzitsuena, baina
nabarmentzekoak dira Nimesko anfiteatroa (Frantzia) eta Méridakoa eta

12
Tarragonakoa (Espainia) ere.

- Zirkua. Koadriga-lasterketak (zaldi- eta gurdi-Iasterketak) eta atletismo-txapelketak


egiten zituzten han. Oso egoera txarrean dagoen arren, oraindik ere aipatzekoa da
Maximoren zirkua, bikain-bikaina baita, Erroman.

b) Administrazioko monumentuak. Basilika


zen garrantzitsuena. Oro har, hiru habearteko erakin
Iaukizuzen bat izaten zen. Kanoi-gangek estaltzen
zituzten habearteak, eta kupula erdia izaten zen
atzealdean. Merkataritza arloan, justizia administrazioan
eta hainbat ekitaldi publikotan erabiltzen zituzten
basilikak erromatarrek, eta Majentzioren Basilika da
garrantzitsuena, Erromako foroan.

13
c) Oroitzapenezko monumentuak. Aldareak, zutabeak, arkuak eta beste elementu
arkitektoniko batzuk beren ohiko ingurunetik atera, ohi baino handiago egin eta bakartu egin
zituzten erromatarrek inperioaren balentriak etengabe gogorarazteko.

- Oroitzapenezko zutabeak. Bi motatakoak izan zitezkeen: zutabe errostraletan,


fusteko elementu eskultorikoek itsasontzi baten branka (rostrum) irudikatzen
zuten, itsas guduetan lortutako garaipenak oroitarazteko; historiatuetan, berriz,
gerrako balentrien erliebeez estaltzen zuten fustea, hala nola Trajanoren zutabean
(adibiderik onena da hori).

- Garaipen-arkuak. Foroan eta hiriko sarreran eraikitzen zituzten, eta arku batekoak
edo hirukoak izaten ziren. Adibiderik onenak Titoren eta Septimio Severoren
arkuak, Erroman, eta Baráko arkua, Tarragonan, dira.

Materialak

Harrizkoak eta adreiluzkoak egin zituzten erromatarrek eraikin gehienak, baina, K.a. II.
mendetik aurrera, marmola ere erabili zuten, zutabeetarako eta luxuzko estalgarrietarako.
Paramentu mota berriak ere erabili zituzten hormak egiteko, eta opus caementicium delakoa izan
zen nagusia: harri koskorrak, Iegarra, harea, karea eta ura nahasiz prestatzen zuten, egungo
hormigoiaren parekoa, eta leku handiak estaltzeko balio zuen.

14
3.6. ERROMAKO ESKULTURAREN ERREALISMOA ETA IDEALISMOA

Arkitekturaren mende zegoen argi eta garbi eskultura Erroman, eraikin eta monumentuak
apaintzea baitzen ian gehienen helburua. Estiloari dagokionez, Etruriako arteak eragina izan zuen
Erromako estatuagintzan, baita Greziako arteak ere, Erromak asko miresten baitzuen Greziako
kultura. Ildo horretan, aipatzekoa da Greziako jatorrizko eskulturen marmoiezko kopia ugari egin
zituztela erromatarrek -jatorrizkoak brontzezkoak ziren, baina, zoritxarrez, desagertu egin dira-.

Marmolaz gain, harria eta brontzea landu zituzten erromatar eskultoreek, eta bi
eskultura-genero bereizgarri landu zituzten: erretratua eta erIiebe historikoa.

Erretratua

Bustoa, eskultura exentua eta zaldizko eskuItura hartzen ditu barnean generoak. Marko
AureIioren estatua da zaldizko eskulturaren adierazgarri, eta Errenazimentuko zaldizko estatuen
eredu izan zen.

Hasiera batean, Etruriako ehorzketetarako eskultura eta aldi helenistikoko (K.a. Ill.
mendeko) Greziako estatuagintza izan ziren erretratuen erreferente, baina, gero, K.o. I. mendean,
idealista bihurtu zen nolabait erretratugintza inperiala; Greziako aldi klasikoaren berezko
idealismoa zen, baina eragin handia izan zuen keinuak gizatiartzeko joera herrikoiak. Pixkanaka,
formak sinpiifikatu zituzten eta, Erromatar lnperio Berantiarraren garaian (K.o. III—V. mendeetan),
eskematizaziora jo zuten. Gainera, pertsonak goresteko borondate argia sumatu zen, Bizantzioko
erretratuaren zurruntasunaren aurrekari.

15
Erliebe Historikoa

Neurri handi batean, kontakizunezkoa izatea zuen bereizgarri, baita, errealismo eta
bizitasun handiz, inperioaren handitasuna azpimarratzeko gerrako eszena ugari irudikatzea ere.
Alde horretatik, aipatzekoa da paisaia sortzeko zaletasuna eta dekorazio arkitektonikoarekikoa.

Oroitzapenezko monumentu izugarrietan zizelkatzen zituzten erromatarrek erliebeak, hala


nola aldareetan (esate baterako, Ara Pacis aldarean, Erroman), garaipen-arkuetan eta zutabe
exentuetan. Espazio arkitektonikora egokitzen zituzten, eta horren adierazgarri paradigmatikoa da
Trajanoren zutabeko dekorazio helikoidala; enperadore baten omenez inoiz egindako eskulturarik
onena ere bada zutabe hori.

Dekorazio piktorikoa

Sortu zenetik, Erromako pinturaren etengabeko erreferente izan ziren Greziako kultura eta
artea. Margolanak zeuden erromatarrek Grezian biltzen zituzten harrapakinen artean, eta horrek
eragina izan zuen gaietan: eszena mitologikoak eta erritu erlijiosoak pintatu zituzten erromatarrek,
gero eta gehiago.

K.a. I. mendetik aurrera, etxeen, jauregien eta eraikin publiko eta erlijiosoen barnealdea
apaintzeko ohitura zabaldu zen. Horma-irudi freskoak erabiltzen zituzten erromatarrek
horretarako, eta eguneroko bizitzako gaiekiko zaletasuna zuten.

Vesuvio sumendiaren erupzioari esker iraun dute zutik horrelako Ian gehienek: K.o. 79an
jazo zen erupzioa, eta Ponpeia eta Herkulano lurperatzea ekarri zuen; eraikinak osorik gelditu

16
ziren, ordea. Oro har, errealismo-maila handia da margolanen bereizgarri, eta nabarmengarriak dira
perspektibaren erabilera (sakontasun-irudipena sortze aldera, irudien txikiagotzea eta xehetasunen
lausotzea), xehetasuna, zehaztasuna, aberastasun kromatikoa eta adierazkortasunaren indarra.

Tradizionalki, Iau pintura-estilo edo -sistema bereizi izan ditugu, argi eta garbi:
a) Lehen estiloa edo inkrustazio-estiloa. K.a. II. mendearen erdialdetik K.a. l. mendearen
hasiera aldera arte Iandu zuten. Greziaren eragin handia nabari zen orduan, eta marmolezko lauza
handiak eta zutabeak imitatu zituzten pinturaren bidez. Adibidez, Grifoen Etxean egin zuten hori,
Erroman.

b) Bigarren estiloa edo estilo


arkitektonikoa. K.a. I. mendearen hasiera aldean
agertu zen Erroman, eta elementu
arkitektonikoak imitatzen zituen, horma osoa
kanpora irekita egongo balitz bezala, ilusio bat
sentiarazi nahian. Estiloa bilakatu ahala, eszena
mitologikoak, paisaiak eta giza eszenak
margotzen hasi ziren hormaren erdian, leiho
txikiak edo esekitako margolanak balira bezala.

Adibiderik nabarmenenetako batzuk dira


Fanio Sinistorren villako pinturak, Boscorealen,
eta Misterioen Villako friso handiak, Ponpeian.

c) Hirugarren estiloa edo estilo apaingarria. Erroman jaio zen, K.a. l. mendearen azken
hamarkadetan, eta Augustoren gorte inperialak ezarritako modari jarraituz landu zuten. Bigarren
estiloko eraikinen ordez, ezinezko perspektiba erabiliz margotutako arkitektura fantastikoa ezarri
zuen: horma osoa estali gabe, leihoak balira bezala egiten zituzten margolanak artistek, pareten
arteko alegiazko mundu batera begira. Era berean, ohikoa zen leihoei eusten zietela egiten zuten
eskulturak pintatzea.

Liviaren Prima Portako villa triclimiuneko (jangelako)


margolanak estilo honen adibide ego-
kia dira.

d) Laugarren estiloa edo estilo ilusionista. Ponpeian


sortu zen, K.o. 62ko lurrikararen ondoren, eta bigarren
estiloaren berezko arkitektura berriz agertzea izan zen haren
bereizgarria. Hala ere, maitasun-eszena, eszena pikaresko eta
mitologiko eta eguneroko eta familiarteko bizitzako eszena
gehiago pintatu zituzten orduan.

Zenbait margolanen eszenografikotasuna beste

17
bereizgarri bat izan zen: antzerkiko eszenak irudikatzen dituzte, errezel, oihal, maskara eta guzti.

Bada adibide bikain bat estiloaren ezaugarriak antzemateko: Marko Lukrezioren etxea
apaintzen zuten freskoak, Ponpeian.

Horma-irudietako pinturak ez ezik, zur gaineko pinturaren eta tenpera-pinturaren


(enkaustikaren) adibideek ere iraun dute zutik, eta Erromako artearen berezko ezaugarri errealista
berak dituzte.

3.8. ERROMATAR MOSAIKOAREN XEHETASUNA

Helenismoaren ondarea da erromatar mosaikoa. Greziak Penintsula Italikoko hegoaldean


izandako kolonietatik heldu zen Erromara, eta aldi inperialean garatu zen gehienbat, K.a. I.
mendearen eta K.o. II. mendearen artean. Etxe partikularretako eta eraikin publikoetako lurrean eta
hormetan erabiltzen zuten, eta apaingarria zen, argi eta garbi.

Tesela izeneko beira-, esmalte- edo marmolorezko zati txikiz eratzen zuten. Teselen
neurriaren eta formaren arabera, hiru teknika bereizten ditugu: opus tessellatum eta opus
vermiculatum direlakoak, Greziatik hartuak, eta opus sectile delakoa, hainbat tamainatako
marmolezko zatiek osatua. Aberastasun
handiko eraikin publiko eta pribatuetan,
opus sectile teknika zen ohikoena.

Hasiera batean, Greziako


mitologiatik eta pinturatik hartu
zituzten artistek gaiak, hala nola lssosko
gudua Alexandroren eta persiarren
artean (K.a. I. mendea). Geroago, berriz,
xehetasunarekiko eta kolore biziekiko
zaletasuna (oso ohikoak ziren horiek
horma-irudietan) eta, horren ondorioz,
askotariko gai-bilduma osatu zuten;
tartean, landare motiboak eta irudi
geometrikoak landu zituzten.

18

You might also like