You are on page 1of 3

Erromanikoa edo erromarra Europan XI. eta XII.

mendeetan arkitektura, eskultura eta


margolaritza arloetan garatu zuten estilo artistikoa da. Erromanikoa Mendebaldeko europan
garatu zen XI mendetik XIII mendearen erdirarte.

Bati bat, arte ERIJIOSO eta DIDAKTIKOA zen eta Kristautasunaren eta Eliza Katolikoaren
zerbitzura zegoen.
Garai hartan herritar gehienek ez zekiten ez irakurtzen ez idazten eta artea erabiltzen da
kristautasunaren eta Bibliako irakaspenak haiei irakasteko.

Erromaniko arteko artelan gehienak landan ( feudoetan) eta monastegien kokatzen dira;
noblezia eta monastegien esku zegoen.

VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren herri inbaditzaileak kultura
bereganatu zuten. Mende hauetan sentimendu erlijioso-izpiritual sakona zegoen. Bekatuen
kontzientziak eta beldurrak asko batu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000en inguruan,
munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari
eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen eta honek eragin handia sortu zuen arte
erromanikoan, Kristoren garaipena du helburu.

Erdi Aroko erromes-bide nagusietan zehar landu zuten bereziki, Tours, Limoges, Conques,
Tolosa Okzitaniakoa eta Santiago de Compostelarako bideetan alegia. Santiagoko
erromesaldiak Clunyko abadiak bultzatu zituen. Santiagora heltzeko hainbat bide zeuden baina
garrantzatuena frantses bidea da. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak ziren.
Erromanikoaren arkitektura oso inportantea zen, bere mende baitzeuden pintura eta eskultura.
OINARRIAK

XI. mendearen hasieran, mundu kristauak, bere burua zahartua eta higatua ikusirik, erabateko
iraultza egin zuen, espirituala eta materiala, eta mundu berri bat eraiki zuen urte gutxian:
zibilizazio erromanikoa. Zibilizazio horren adierazpen sakratua da, hain zuzen, arte
erromanikoa.

Erromaniko hitza erabiltzea, baina, askoz geroagoko kontua da, 1820an Charles de Gerville
frantziar arkeologoak latinetik sortutako hizkuntzak izendatzeko erabiltzen zen hitz bera hautatu
zuenekoa puntu erdiko arkuan oinarritzen zen arkitektura guztia -hau da, erromatarren
ondorengo (V. mendea) eta gotikoaren (XIII. mendea) aurreko guztia- izendatzeko. Kontzeptua
zehaztuz joan zen eta gaur egun sartaldeko XI eta XII. mendeetako arte kristaua adierazteko
erabiltzen da.

ARKITEKTURA ERROMANIKOA.
EZAUGARRIAK
● Erromanikoan egiten diren eraikin gehienak HELBURU ERLIJIOSOA dute: elizak
eta monastegiak.
- Erlijiosoak ez direnak gutxiago dira: zubiak eta gazteluak.
● Erabiltzen duten materiala HARRIA da.
● TEKNOLOGIA ez da oso aurreratua eta altura txikiko eraikinak egin ahal dituzte.
● HORMAK, lodiak eta sendotasun handikoak dira. Batzuetan, kanpotik HORMA-
BULARREZ indartzen dituzte, eraikinak ez erortzeko.
● LEHIOAK txikiak eta urriak dira; ondorioz, eraikin erromanikoen barnekaldea
iluna da, ARGI GUTXI dute.
● OINPLANOA, Gurutze Latindarra da.
● Eraikinaren sabaia eusteko ZUTABEAK erabiltzen dituzte ( ikusi zutabearen
irudia eta atalak).
● Zutabearen gainetik ERDI PUNTUKO ARKUA kokatzen da.
● Eraikina estaltzeko gangak erabiltzen dira: bi motatakoak:
➔ KANOI GANGA
➔ ERTZ GANGA

ESKULTURA ERROMANIKOA

EZAUGARRIAK
● HELBURUA: herritarrei kristau ezagutzak eta Bibliako pasarteak irakastea da.
● KOKAPENA: Eskultura gehienak eraikinerako eginak daude. Horregaitik esaten
da: erromanikoko eskultura arkitekturaren menpe dago.
Gehien bat eliz atarietan ( tinpanoa) eta zutabeetan kokatzen dira.

● Eskulturak ez dute naturaltasunik. Ez dituzte errealitatea eta irudiak benetan


diren bezala irudikatzen.
○ Eskulturak oso zurrunak dira eta ez dute ez mugimendurik ez
sentimendurik adierazten.

GAIAK
○ Irudikatzen diren gaiak erlijiosoak dira.
● Eliz atariko tinpanoan gehien irudikatzen dena KRISTO PANTOKRATOR-a da.
Kristo erdian mandorla batez inguraturik ( almendra itxurako zirkulu bat),
bedeinkapena ematen.
● Ama Birjina haurrarekin eta Jesus gurutzean ere sarritan irudikatzen dira.
● Ikusi irudietan beste eskulturak.

PINTURA ERROMANIKOA

EZAUGARRIAK
● HELBURUA: eskulturarena bezalaxe, erlijoa irakastea eta kristautasuna
sendotzea zen.
● KOKAPENA: eskultura bezala, arkitekturaren menpe dago: elizen barrukaldeko
hormetan, zutabeetako kapiteletan eta batez ere altare nagusiko absideetan
aurkituko ditugu.
● Eskulturek bezalaxe, irudiek ez dute naturaltasunik eta zurrunak dira,
mugimendurik ez dute isladatzen.
○ KOLOREAK biziak eta lauak dira.

GAIAK
○ Irudikatzen diren gaiak erlijiosoak dira:
● Pantokratorra.
● Bibliako pasarteak.

https://prezi.com/ebdjdqlhasz2/arte-eta-kultura-erromanikoa/
https://www.slideshare.net/nanu373/10-behe-erdi-aroa-7589252

You might also like