You are on page 1of 3

IRUZKINA: ARA PACISEKO

ERLIEBEA
Augustok, «Erromaren fundatzaile» berri gisa,
politikagintzari eta ideologiari buruz
zituen ideiak idatzirik utzi zituen hainbat monumentutako
marmoletan, bereziki Ara Pacis
delakoan.
Ara Pacisa teilaturik gabeko tenplu txiki batean gorderik
dagoen aldarea da. Eraikin
horrek oinplano ia karratua du. Barneko gelan
sakrifizioetarako aldarea dago plataforma txiki baten
gainean, eta bertara iristeko, eskalinata bat dago, zola
gainetik zertxobait gorago. Eraikinaren beste aldean, bada
beste irekidura bat leiho gisa erabiltzen zena. Erromako
Senatuak eraikiarazi zuen, Augustok Gallian eta Hispanian
lortutako garaipenak eskertzeko, eta bake-garaiari
ongietorria emateko.
Eraikinaren barruan zein kanpoan, aberastasun handiko
dekorazio eskultorikoa egin zen,
Carrara-ko marmola zizelkatuta. Tenplutxoaren barneko
dekorazioak ez du kanpoaldekoak adina garrantzirik; bi
frisotan banatuta, goikoa da nabarmentzekoa. Bertan,
bukraneoetatik zintzilik (idien garezurra), erramu-hostoz,
arrosaz eta frutaz osatutako girlandak dira apainketaren
gai nagusia (Errepublika garaian ohiko elementu
dekoratzailea). Beheko frisoaren dekorazioa soilagoa da:
zurezko ohol bertikalez eginiko pareta gogorarazten du.
Barruan dagoen aldarea ere erabat dekoratu zen, nahiz eta
gaur egun, apaingarri asko galduta egon.
Hala ere, kanpoaldeko hormetako dekorazio eskultorikoak
bereganatzen du arreta. Era
ordenatuan ageri zaizkigu bertoko erliebeak, eraikinaren
lau aldeetan banatuta: bi frisotan
zatituta, goikoa narratzailea da eta behekoa dekoratzailea,
eta tartean, bi zonaldeak bereizteko, oso nabarmen ageri
den greka bikoitza ikus daiteke. Erliebe narratzaile
batzuek gai mitologikoak eta alegorikoak tratatzen dituzte,
eta beste batzuek historikoak.
Irudikatu zena edozein izanda ere, Augustoren aginteak
ekarri zuen oparotasunaren alegoria
da: amatasuna, naturaren emankortasuna eta garai
berriaren oparotasuna goratu nahi izan dira eszena horren
bidez. Gai historikoa eraikinaren alboetako hormetan,
goiko frisoetan dago. Bertan, prozesio baten gisako eszena
ageri zaigu, non Augusto, haren familia, magistratuak,
senadoreak, eta abar ageri baitira. Irudikatu den pertsonaia
bakoitza erretratu bat da; esaterako, Augustoren
familiakoak hierarkia-ordena zehatzari jarraituz irudikatu
ziren, bata bestearen ondoren, eta guztiak dira
identifikagarriak. Beheko frisoak apaintzeko, landarez
baliatu ziren: akanto-hostoak dira ugarienak, baina
bestelako landareak ere badaude (huntza, erramua,
mahatsondoa, loto-loreak…). Eta han-hemenka animalia
txikiak (intsektuak, sugeak, igelak…). Dena oso era
ordenatuan azaltzen zaigu, multzoari dotorezia aparta
erantsiz .

Eraikinaren dekorazioa aztertuz gero, batez ere erliebe


historikoek osatzen dutena, akatsik
gabeko artelantzat har dezakegu aztergai duguna.
Nabarmentzeko modukoa da prozesioko
parte-hartzaileek ageri duten kalitatea. Erliebe-teknika
maisuki erabili zuten bolumenak adierazteko. Kanon
klasikoa maisuki erabili zuten anatomia lantzean, eta beste
horrenbesteko trebezia du jantzien adierazpenak. Eta,
erromatar artearekin gehienetan gertatu ohi den bezala,
artistaren izenik ez dugu ezagutzen.
Ara Pacis eraikina funtsezkoa da Augustoren garaiko arte
publikoa eta ideologia ezagutzeko.
Bertan, hainbat eragin estilistiko aurki daitezke, eta
horregatik, esan ohi da artelan eklektikoa
dela: bertako prozesioak Greziako arte klasikoan du
inspirazio-iturri; beste panelek, arte helenistikoaren
eragina dute; eta bukatzeko, aldarearen dekorazioak
erromatar jatorrizko artegintza gogorarazten du.

Maria Murga
2BTX-A

You might also like