You are on page 1of 216

XIX.

mendeko
ARKITEKTURA
Mende horretan garatu ziren estilo arkitektonikoak honako hauek ziren:

1.- NEOKLASIKOA

2.- HISTORIZISMOA

3.- EKLEKTIZISMOA

4.- MATERIAL BERRIAK: BURDINA ETA BEIRA - CHICAGOko ESKOLA

5.- ART NOUVEAU / MODERNISMOA/…


1.- ARKITEKTURA NEOKLASIKOA

XVIII.mendearen erdialdean Frantzian sortzen da eta epizentroa izan zen, Europan


zehar zabaldu zen eta AEB.
• Klasizismo berria esan nahi du. Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren araberako
formez berriro ere arduratu zen estiloa. Ponpeia eta Herculanoko aurkikuntza 1737-
48
• Ilustrazioa garatu zen testuinguru berberean, eta Illustrazioa bultzatuta garatu
zen. XVIII: Argiaren mendea.
• Arte–akademien lana ere erabakiorra izan zen, neoklasizismoa arautu
baitzuten.
• Winckelmann-ek “Antzinateko artearen historia” 1764 idatzi zuen.
Frantziako iraultza. Industria iraultza. Burgesiaren gorakadarekin lotuta.

• Espainian, ez zuen arrakastarik izan XVIII mendearen bukaera arte, barrokoa


oso errotuta zegoelako eta ideia ilustratuak ez zeudelako oso zabalduta.
EZAUGARRIAK

Forma klasiko greziar eta erromatarrak ereduak.

Fatxadak: tenplu greziarren eran.

Arrazionaltasuna eta formen arteko oreka.

Forma horizontalak (dintelak), dira nagusi.

Oinplano erregularrak eta zentralizatuak.

Oreka klasikoa berreskuratzen da Barroko eta errokokoaren
gehigikeriaren kontrako erreakzioa .

Eraikuntza soilak, kontrasterik eta kurbarik gabe.

Monumentaltasuna propagandarako elementu gisa

Frantzia eta Alemania gune nagusiak.
ARKITEKTOAK:
Soufflot (1713-1780)
Sainte Genevieve (Panteon) Paris.
Vignon (1763-1828)
Madeleine Eliza. 1807-28 Paris.
Juan de Villanueva (1739-1811)
Pradoko Museoa 1785/ Astronomia behatokia 1790. Madril.
Juvara, Sachetti eta Sabatini
Errege Jauregia 1738-74, Madril.
Langhans(1732-1808)
Brandenburgoko atea.
Schinkel (1781-1841)
Altes Museum 1825-28, Berlin.
Leo von Klenze (1784-1864)
Gliptoteka, Munich.
PANTEOIA- SOUFFLOT- 1757-90, 1791-93, Paris
(Sainte Genevieve)
PANTEOIA-SOUFFLOT
Elizpea (elizatea)
Souflot: Sainte Genevieve (Panteon) Paris
Soufflot, El Panteón
1757-1793
–Vignon: Madeleine Eliza. 1807-28 Paris.
GREZIAKO TENPLUEN OINPLANOA
• La maison Carré - Nimes K.a. 1600
J.F.T. Chalgrin eta J.A. Raymomnd: Pariseko Garaipen Arkua 1806-1833

Rude: Marsellesa
1832
Estilo :

Erromantikoa
NEOKLASIZISMO ALEMANIAN
Alemanian Neoklasizismoari hasiera eman zuen eraikuntzak
Branderbugoko atea (1788-91) zen, doriko estilo zorrotza erabiliz.
Langhans-ek (1732-1808) eginda, Atenaseko Propileoetan
oinarrituta, beste arkitektoentzak eredua eta historian esanahi
handikoa.

• Andar handia izan zuen eredua greziarra izan zen, Altes museum
Schinkel (1781-1841) eginda Belinen.

• Leo von Klenze-k (1784-1864),aurrekoaren lehiakidea, Munich-


eko Gliptoteca, Propileos,.. (1816-1834) eraiki zituen.
ALEMANIA

Langhans-en: Brandenburgoko Atea 1788-91 Berlin


Schinkel: Altes Musem 1825-28 . Berlin
Schinkel: Altes Musem . Berlin
Schinkel- Guardiako eraikuntza berria Berlin 1816
GLIPTOTEKA - Leo von Klenze, 1816-34 Munich
PROPILEOS, Leo von Klenze, 1854-62 Munich
ESPAINA

Juan de Villanueva: Pradoko Museoa. Madril.- 1785


Juan de Villanueva
Pradoko museoa eta errotonda
• Juan de Villanueva – Behatoki astronomikoa- Madril 1790
JUVARA , SACHETTI eta SABATINI: ERREGE JAUREGIA 1738.1764, Madril
Errege Jauregia , atzetik lorategietatik
Errege Jauregiaren planoa
Sabatini- Alcala atea Madril 1769
• AEB-ko arte NEOKLASIKOA
• Ipar Ameriketako Estatu Batuei dagokienez, inon ez du
arkitektura estilo batek demokraziaren sorrerarekin bat
egin herrialde horretan bezala. Izan ere, independentzia
eta nazioaren eraikuntza estilo horren hedapenarekin
batera agerturik, tenplu grekoa eraikuntza publikoen
eredu bihurtu zen: Richmondgo Kapitolioa (1785-
1789, Virginiako Unibertsitatea (1804-1827). White
House (1792-1800)

https
://www.academia.edu/16500329/1_2._ARQUITECTUR
AEB

W. THORNTON, B. LATROBE, CH. BULFINCH

Kapitolioa

1792-1827
Washington
THOMAS JEFFERSON
Richmond-go Kapitolioa Virginia AEB
1785-96
WHITE HOUSE

Ark. JAMES HOBAN

Washington 1792-1800

(Palladianismo estiloa
jarraituz)

(Xabierri eskainita)
2.- JOERA HISTORIZISTA

Arkitekturan estilo berririk ez zen sortu,


baina estio historiko batzuen berrirakurketak
egin ziren: neorromanikoa, neogotikoa,
neomudejarra...
Arkitektura historizista edo historizismoa,
nagusiki XIX. mendean eta XX. mendearen
hasieran garatu zen, eta, bere ahalegin
guztiak, iragan garaietako arkitektura
berreskuratzeko ziren. Beste garai batzuetako
arkitektura estiloak imitatzean zetzan, mende
horretako ezaugarri kultural batzuk gehituz.
Historizismoan joera ezberdinak nabarmen
daitezke, neobizantziarra, neomudejarra,
neobarrokoa... kasu.

Arkitektura eklektikoak, zerbait berria sortzeko


estiloak nahasten zituen bitartean. (3. puntuan aztertzen
da)
NEOGOTIKOA eta beste joera historizista batzuk

Sentiberatasun erromantikoa iritsi bezain laster,


begi asko jarri ziren Erdi Aroko joerei eta honela
sortu zen estilo neogotikoa. Erromantikoen
sentimendu erlijioso, mistiko eta idealizatzaieleen
zabalbide aproposa aurkitu nahi izan zen
horrenbestez.
Ondoren, irispide zientifikoak hurbilduko ziren
arkitektoak , historialariak eta Violet-Le-Duc
bezalako arkitekto eraberritzaileak (Pariseko Notre
Dame eliza 1855, eta Carcassonneko harresiak
eraberritu zituen, besteak beste) arte gotikora,
eraikuntza eta egitura-mailako emaitzak ganora
handiagoz aztertuz eta balioetsiz(valorar apreciar).
Notre Dame de Paris 1855-
Notre dame de Paris Violet le Duc-ek
1840 berriztapena egitean
Neogotiko estiloan

Notre dame de Paris


gaur egun
Neogotikoa izan zen estilo ospetsuena eta indar gehien hartu
zuena. Britainiar Uhartean arkitektura neogotikoa praktikatu zen,
gotiko berria berpizteko oinarritzen zena.

Estilo honetan eginiko eraikinen artean, Britainiar Legebiltzarra


edo Westminsterreko Jauregia nabarmendu behar da, Charles
Barryk eta August Pugin arkitektoek 1840-65. Ekialdeko
aldaera batzuk ere garrantzia izan zuten, neogotiko indiarrak
kasu, honen barnean, Brightoneko Royal Pavilion deritzona
nabarmen daitekeelarik, John Nashek egina.
Gotikoz aparte, beste estilo batzuetaz ere arduratu ziren joera
historizistak eta horrenbestez sortu ziren eraikin
neorromantikoak, neobizantiarrrak( Pariseko Sacre Coeur
basilika adibidez), errenazimendu berrikoak.
Espainan kasuan neomudejarrak (haren arabera eraiki ziren
fabrikak eta zezen-plazak asko).
BARRY eta PUGIN Londreseko Parlamentoa 1840-1860
Wetmister Jauregia Errresuma Batuko Legebiltzarra
Ñabardura klasicista, dekorazio goticista, dorre ezberdinak: aldaera eta pintoreskoaren
joera
John NAHS 1752-1835 Pabelloi erreala 1815 Brigthon
Elies ROGENT Unibertsitate Literarioa 1862 Barcelona
Neorromanikoa
RODRÍGUEZ AYUSO Aguirre eskola 1884- Neo mudejar Madril
Teatro Falla,-Adolfo Morales Ríos-1884-1905 Cádiz - neomudejar
Joaquin Rucoba- Teatro Arriaga  Bilbao,  neobarroco 1885- 90   
Alfredo Baeschlin Ajuriaenea (Gasteiz),1920 . Historizista.
Manuel ECHAVE
Abeltzain Ederraren katedrala
1888-1897 Donostia
Aleksandre Nevski katedrala (Sofia), neobizantziarra,
Alexandre Pomerantsev arkitektoarena.-Neobizantinoa 1882-1912
XIX. mendeko
ARKITEKTURA
2. erdia
HIRIGINTZA (Urbanismo)

Garai honetan urbanismoa oso garrantzitsua da, hiria Erdi Arokoak zirelako eta
hirigintza proiektuekin hiri moderno bihurtzen dira

XIX. mendean urbanismoan egindako esfortzurik handiena Parisen dago, 1953an


Napoleon III.ak Parisko birmoldaketan Haussmanni enkargatu zion. 1848ko
iraultzaren ondoren Paris birmoldatu behar zen, kale estuak, antolamendurik
gabekoak,…desagertu beharko ziren eta 1853an plan berri bat egingo da.

Hiria 20 auzo administratiboetan banatuko da. Bakoitzean komisaldegiak,


lantegiak, merkatuak, abere-hiltegiak... kokatuko dira. Erdi Aroko hiriaren ordez,
etorbide zabalak eraikiko dira, zirkulazio azkarra bermatzen dutenak eta, langile
istiluen edo mugimendu iraultzaile bat sortuz gero tropen mugimendu arina
bermatzen dutenak iraultza kontrolatzeko.

• Paris burgesiaren hiria da, baina langileena ere eta bakoitzak bere aldea eta
bere lorategia izango du. Plan berri honekin lurzorua birbaliotuko da eta
horrek etekinak ekarriko ditu, horrexegatik burgesiak plan berri hau
onartuko du, gainera lana sortzen da, langabezia gutxituz.
Haussmann 1853- Parisko hirigintza plana- L´Etoile enparantza
Hausmann-en hrigintza plan honen barruan Parisko Opera (1861-1874)
Garnier-rek eginda dugu, arkitektura historizistaren eraikinik
adierazgarriena. Arkitektura eklektikoaren adibide gardena da.
II. Inperioko klase agintarien gustua asetzeko eta burgesiarena, eginiko
eskaerari erantzuten, estilo neobarrokoa landu zen eraikin hau.
Dekorazioa, materiala eta estaldura mota askoren bilduma da
(eklektikoa). Operan burgesiak beren burua uzten du ikusten hiriaren
aurrean. Horrexegatik eskailera handi batzuen gainean eginda dago
eta etorbide zabal baten amaieran. Opera burgesiaren sinbolo bihurtu
zen berehala. Eraikinaren barruan antzerki-esparrua txikia da eta
nabarmentzen dena aretoak eta saloiak dira, burgesak harremanetan
jartzen diren lekuak. Garnier-ren arkitektoen eraikina honetan
handitasuna da nagusi
Hirigintza plan berriak Europan gauzatzen dira, CERDÁ ingeniariak
Bartzelonako Zabalgune proiektatu zuen. Madrilen aldaketa Arturo
Soria hirigileak egin zuen.Vienan Harresia bota eta “Ring “ izeneko
eraztuna urbanizatu zen, parlamentua, udaletxea, antzokia, arte
ederren museoa eta botozko eliza,… eraiki ziren. Bilbon eta Donostian
Zabaldiek ere egin ziren.
Vienako alde zaharra inguratzen duen etorbide zirkularra: Ring
Ildefonso Cerdá-k
Bartzelonako zabalgune plana.
Sare-formako egitura
3.- EKLEKTIZISMOA
Arkitektura joera honek” historizismoan” badu bere oinarria, Eklektizismoak
aukeratzen ditu estilo historikotik bezeroa nahi duena edo beste kriterio batek behar
duena, nahasten ditu elementu estilo ezberdinetatik.

Boterearen maila guztietara iritsiak ziren ordurako klase burgesak eta, haien arrandia
(vanidad, orgullo) nahia bultzaturik, egoera hari erantzuteko borondatea erakutsi zuten
arte guztiak. Halatan sortu eta zabaldu ziren arkitekturan hainbat moldetako joerak eta
eraginak jasoko zituzten forma eklektikoak (neoklasizismotik hasi, rokokotik igaro eta
barrokoan buka), eta arrakasta handiago edo txikiago izango zituzten konposizioak,
burgesiaren gustua, edo gustu txarra agian, agerian utziko zutenak. Itxuratan
oinarrituriko arkitektura izan zen hura: adreiluzko hormak estaltzen dituzten apaingailu
irudiz luxuzkoak, alferreko egiturak, dekorazio mailako gehiegikeriak eta erakuskeria
erruz azalduko diren lanetan.

Burgesiek burgesentzat eginiko arkitektura izango zen era berean, eta konpondu gabe
geratu ziren horrenbestez biztanle gehienek (hiriko langileek) bizileku alorrean zituzten
arazo ezin larriagoak, egoera deitoragarrian (lamentable, deplorable) zeuden
etxebizitza ezin desegokiagoetan bizi ziren aldetik.
Erruz bideratu zen estilo hau hirietako zabaldi handietan, esate baterako, Parisko
hiriberritzea (Hausmannek II. Inperioan bideratu zuena)
Charles Garnier-Opera Garnier- Paris 1875- Estilo eklektikoa
Opera Garnier- Paris
Aurrealdean veste eskulturen
artean badago Carpeaux-ek egin
zuen eskultura erromantikoa
zirkulo batean.
(Eskerraldean honen irudia dago)

Carpeaux
La Danza 1865-69
Garnier-ren Opera 1861-74 Barneko bistak, eskailerak
ARKITEKTURA GARAIKIDEARAN BIDEAN:
URBANISMOA ETA ARKITEKTURA XIX.MENDEKO BIGARREN ERDIA

INDUSTRIA IRAULTZA

BEHAR BERRIAK MATERIAL ETA TEKNOLOGIA


BERRIAK

Tipologia berriak: Fabrikak,


tren-geltokiak,Erakusketa BURDINA (ALTZAIRUA)
Unibertsaletarako eraikinak …
BEIRA
Hazkunde demografikoa
Hirien hazkundea HORMIGOIA

(hirigintza berria)
MATERIAL BERRIEN
ARKITEKTURA
BUDINA ETA BEIRA

BURDINEZKO
ETA BEIRAZKO
ARKITEKTURA
Arkitektura hiztorizistak, Eklektizismoarekin batera beste soluzioak bilatu behar dituzte
arazo berrientzat:
•Biztanleria handitzen da eta eraiki behar da arkar eta merke.
•Komunikabide berriek, trena bezala, behar zuten geltokiak zubiak…obra publikoa
•Industria berriak instalazio bereziak eta neurri handikoak behar dute
•Kultura eta hezkuntzan ematen diren aurrerapenak eskatzen ditu liburutegiak eta
museoak.
Beste aldetik, sortutako aberastasunak merkatu berriak bilatzen ditu eta erakusketa
unibertsalak bultzatzen dira, eraikuntza hauek eraikuntza-teknika garapena edo berriak
eskatzen dute.
Aurreko mendean XVIII. eraikuntzetan burdina eta beira sartzen dira. Burdinurtua
(hierro colado) erresistentzia handiko materiala da eta habe handiak egiteko aukera
ematen du eremu handiak estaltzeko.
Hasieran burdina elementu moderno bezala erabili zen baina arkitektuek uko egin
zioten eta industria-eraikinetara erabili zen: zubiak, biltegiak, geltokiak….
Eraikuntzaren barnean erabili zenean, zutabeak egiteko, lengoaia tradizionala
jarraitu zioten.
XIX. medearen erdian esperientzia teknikoak egin ziren eta burdinazko eta beirazko
pabiloia handiak egin ziren, erakusketa unibertsalerako. Egitura metalikoak euskarri
gisa erabili ziren eta murruek itxitura-elementu funtsio bakarra izan zuten eta beirak
murruak ordezkatu zuen azalera zeharrargi(translucida) bezala erabili zen. Elementu
hauei, mendearen amaieran zementua gehitu zien, XX. mendean asko erabiliko dena.
XIX. mendean, arkitekturaren barruan, bidebanatze bat gertatzen dela
eraikuntzaren ikasketak direla eta. 1794an Parisen Eskola Politeknikoa sortzen da
ingeniariak prestatzeko. 1806an Parisen ere Arte Ederretako Eskola sortzen da
arkitektoak prestatzeko. Irakaskuntzan banaketa gertatzen da eta arkitekturan
islatuko da. Alde batetik, injinerutza agertzen da material berriekin bat datorrena
(burdina, beira, zementua eta behar berriei irtenbidea emateko). Beste alde
batetik, arkitektura sortzen da iraganarekin identifikatzen dena (historizismoa edo
eklektizismoa, kode artistikoekin bat datorrena eta material zaharrekin: harria,
adreilua…) Dikotomia hau XIX. Mendean zehar luzatzen da: injinerutza berria eta
arkitektura tradizionala.

INJERIERITZA-(Injinerutza) Industria iraultzari lotuta eta aurrerakada teknologikoei


eta, bate ere, serie-ekoizpenari. Azken honek eraikuntza irauliko du. Injineruen
kezka da zer nolako materialak erabiliko diren eta hauekin zer egin ahal duten. Ez
dago kode artistikorik, funtzionaltasuna baizik. Industria iraultzak injineruei erronka
berriak sortaraziko dizkie: komunikabideei lotutako eraikuntzak, zubi-bideak
(viaductos), tren geltokiak, industri hiri berrien beharrak, merkatu zentralak,
pasabideak… Injineruek kapitalistek bezalaxe pentsatzen dute. Beste fenomeno
bat agertzen da: Erakusketa Unibertsalak. Lehena Londresen egin zen 1851an.
Bilguneak dira teknikaren aurrerakada erakusteko. Erakusketa hauek pabilioiak
behar dituzte eta eraikuntza hauek aurrerakada berri hauei lotuta egon behar dira.
Makinak berria erakusgai egon behar dira eraikin berrietan eta hemen burdina eta
beira ere agertuko da. Adibiderik onena Londreseko “Cristal Palace” da, Joseph
Paxton-ek egindakoa Londreseko 1851ko Erakusketa
Adibiderik onena Londreseko “Cristal Palace” da, Joseph
Paxton-ek egindakoa Londreseko 1851ko Erakusketa
Unibertsalerako. Egin baino lehen hainbat baldintza ezarri ziren:
zabalera handia. Kostu eskasa, berriro erabiltzeko aukera,
burutze azkarra… Arazo guzti hauei irtenbidea ema ziena ez zen
arkitekto bat izan, baizik eta negutegi fabrikatzaile bat eta
negutegi materiala besterik ez zuen erabiliko: beira eta burdina,
mihiztadura (ensamblaje) eta aireztapen errazarekin.
Pabilioiaren elementu guztiak seriez fabrikatu ziren eta berehala
muntatzen ziren. 1936an, sute batean, eraikin hau desegin zen
eta irudiak bakarrik geratzen dira. Bertan ez zegoen murrurik,
den-dena beira eta burdina zen; gangak ere beirazkoak ziren eta
burdinazko zutabeen barruan kableak eta isurbideak
(desagües)bazihoazen. “Beirazko munstroa” deitu zioten eta ez
zuten gustuko, sendotasuna ez zuela esaten zuten, ez eta
egonkortasunik ere, baina Estatuak aukeratu egin zuen
Ingalaterra berriaren irudia transmititzen zuelako eta bere inperio
koloniak modernoarena
Henry Ackland - Historia Naturalaren museoa, Oxford 1855
Ricardo Velázquez Bosco 1843-1923
Beirazko Jauregia, Madrid 1887
Arkitektoa eta ingeniaria.
Makinen Aretoa egin zute
Pariseko Erakusteta
Unibertsalarako 1889.
Henri Labrouste 1801-1875
Liburutegi Nazionala, Paris
Victor Baltard
Les Halles, Paris
1852 y 1870
Thomas Telford 1757-1834
Menai zubi esekia, Gales (G.B.) 1828
Thomas Telford 1757-1834
Menai zubi esekia, Gales 1828

BURDINEZKO
ARKITEKTURA

Burdinako ingenieritza
saiatzen da ebazpen
ausartenak lortzen
Gustave. Eiffel María Pia burdinezko zubia, Oporto 1877
Gustave. Eiffel Parisko Eiffel dorrea 1887-89
Eiffel zubia
Burdinezko arkitekturaren
paradigma eta orain
Parisako ezaugarria
Eiffel zubiaren piezak
Iraultza industrialaren edertasuna
Alberto Palacio Elizaga 1856.  1939. Bizkaiko zubi esekia
Arkitekto eta ingeniariak diseinatu zuen eta 1893an ireki zen.Gustave
Eiffelen dizipulua. Honek Portugalete eta Getxo lotzea lortu zuen
BESTE ZUBI BAT ESTATU BATUETAN
John A. eta Washington Roebling
Brooklyngo zubia 1867-1883, New York
CHICAGOKO ESKOLA
ESTATU BATUETAKO ARKITEKTURA
Eskola berri bat sortuko zen, elementu berriekin, arkitekturaren kontzeptua
irauliko dutenak. Eskola honen izena “Chicagoko Eskola” da, hiri
honetan lehendabizi agertu baitzen.
1871an Chicagon sute handi bat gertatu zen eta hiria guztiz suntsituta
geratu zen. Hiriberri bat altxatu zen, bertan suteen kontrako materialak
nagusi ziren eta, gainera, tradizio artistikoa ez egotean, berrikuntza berriak
onartuko dira berehala. Beharrezkoa zen lursailak aprobetxatzeko eta
gorantz eraikitzea, lurra garestia zelako. Igogailuari buruz: 1857an, New
Yorken, lehen igogailua eraiki zen, Elisha G. Otiseginda. Horrek altueran
eraikitzen bermatzen zuen eta hamar solairuko etxebizitzak agertuko
dira.Baina Eskola honen berrikuntzarik inportanteena metalezko egitura
edo hormigoizko(gero) izango da. Horrek eraikinaren funtzionaltasuna
indartzen du eta ia mugarik gabeko askatasuna emango dio. Eskola honen
ordezkaririk inportanteena Louis Sullivan da eta bere lanik ezagunena
“Chicagoko Auditoriuma”. Hala ere, oraindik murruek solairuen euskarri
dira eta material zaharrak, granito bezalaxe, erabiliko ditu. Elementu
berriak baino gehiago elementu historizistak ditu. Arkitekto honen beste
lan ospetsuak: Carson eraikuntza eta Schlesinger and Meyer saltoki
handiak dira. Formak funtziora bete-betean moldatzen dira,edo:
“funtzioaren ondorioa da forma” ondoko arkitekturaren garapenean
berebiziko garrantzia izango duena (formak funtzioari eustea).
Hala ere, berriztatzailerik handienak arkitekto elkarteak izango dira, ez
arkitekto bakunak. Arkitekto elkarteen lanak dira eta askotan, arkitekto
horien izenak ez dakizkigu. Bulego eraikinak egingo dituzte, ez
etxebizitzak eta barruan hormigoizko pilareak erabiliko dituzte,
Chicagoko Auditoriumerako hormigoizko solairu-armazio bat sortu zuten
eta egitura metaliko bikoitz bat kanpoko hormen gainean bermatuta.
Errenazimenduko jauregi italiarretako fatxada gogorarazte du Solairu
bakoitza independentea da eta barruko esparrua era ezberdinetan antola
daiteke, pilareak bakarrik errespetatuz

1890. urtearen inguruan Chicagon hasten da horrela eraikitzen, gero


Estatu Batuetan eta gaur egun, mundu osoan horrela eraikitzen da.
Igogailua, metalezko egitura eta funtzionaltasuna dira Chicagoko
Eskolatik ekarpenik inportanteenak.
Azaltzeko zergatik sortu zen Estatu Batuetan arkitektura berri hau esan
behar dugu Amerikan jadanik egurrezko egiturak existitzen zirela
(Balloom egiturak), eta egitura horiei jarraituz sortu zirela berri hauek.
Zahar horiek ez zuten bermatzen altuera handiak, berriek, ordea, bai.
Gainera, Mundu Berrian ez zen tradizio artistikorik existitzen eta Industria
Iraultzaren eraikuntza beharrei irtenbidea eman zieten
Abiarazle:
William Le Baron Jenney 1832-1907
CHICAGO Eskolakoak:
Louis Sullivan 1852-1924
Daniel Bumham 1846-1912
Dankmar Adler 1844-1900

Le Baron Jenney- Leiter Building, Flatiron building, egin


zituen,egitura metalikoa izan zuen lehenengo eraikuntzak

Louis Sullivan- Eraikuntza oso modernoak egiten zituen:


Carson biltegiak, Pirie eta Scott, eta Txikagoko entzunaretoa
junto con Adler
Le Baron Jenney
Flatiron building
New York
Le Baron Jenney
Leiter Building 1879
Chicago
Le Baron Jenney
Home Insurance
Building
1884-1885
Txikago
Carson biltoki handiak,
(1889-1904) Louis
Sullivanen maisulanaren
bat. Beheko bi solairuak,
Art Nouveauko
burdinazko apaingarriekin
hornituta daude, beste
solairuen soiltasunekin
kontrastatuz: altzairuzko
sare egituran leiho zabalak
irekitzen dira.
ERAIKUNTZA HIRIRA
ZABALTZEN DA,
DINAMIZATZEN DU,
FIGURA URBANOA
BIHURTUZ.

Carson Biltegiak hezurdurazk oeraikuntzaren teknikaz baliatzen da, ba imaterial berriez: hormigoi
armatua(Frantzian sortua 1880ean).Abantaila handiak baditu: konprimituago dago, plastikoagoa
da eta moldagarriagoa (moldetan isurtzen da), suaren aurrean erresistentzia handikoa (ezinbesteko
baldintza honelako eraikuntzetan).Eta beste elementu garrantzitsu:igogailua.
William Sullivan eta Dankmar Adler – Txikagoko Auditorium 1886-90
LOUIS SULLIVAN.
WAINWRIGHT BUILDING
(1891). SAN LUÍS,

AEB. Zelula eraikuntza erabili


da, modulu bat errepikatzean
datza, zeru-orratzak eraikitzen
dira honela, hiri handien ikurra.
1.18. “Formak, funtzioaren
araberakoak dira” eskolako
arrazionalismoari jarraituz:
soiltasuna, hornigailurik gabe.
Eklektizismoa eta historizismoa
saihesten dira: funtzioak berak
edertasun plastikoa dakar.

GUARANTY BUILDING
(1895). aintzindaria.
LOUIS SULLIVAN.
WAINWRIGHT BUILDING
(1891). SAN LUÍS,

AEB. Zelula eraikuntza erabili da,


modulu bat errepikatzean datza,
zeru-orratzak eraikitzen dira honela,
hiri handien ikurra.
1.18. “Formak, funtzioaren
araberakoak dira” eskolako
arrazionalismoari jarraituz:
soiltasuna, hornigailurik gabe.
Eklektizismoa eta historizismoa
saihesten dira: funtzioak berak
edertasun plastikoa dakar. Honela
Chicagoko eskola XX. Mendeko
arkitekturaren aitzindaria da.
GUARANTY BUILDING (1895).
BUFFALO, AEB. LOUIS
SULLIVAN.
ART NOUVEAU-
MODERNISMOA
ART NOUVEAU / MODERNISMOA
Mendearen amaiera garatu zen mugimendu berri hori.
Estilo bat da, nazio-aldaketekin. Leku bakoitzean izen ezberdinekin izendatzen
zaio: Art Nouveau Frantzian eta Belgikan, Moder Stile Ingalaterran, Modernismoa
Espainian, Florale Italian, Jungendstil Alemanian, Sezessionstil Austrian
1890-1910ra bitartean doa eta arloak hauek izan ziren: arkitektura, pintura,
eskultura, altzariak,bitxigintza, diseinua, eta arte grafikoetan.(garrantzi handia izan
zuten kartelismoaren eta publizitatearen garapenean)
XIX. mendetik aurrera ematen ari ziren bi tendentziak batzeko ahalegina da
Modernismoa: teknologia eta material berriak alde batetik eta tradizio artistikoa
beste aldetik, hau da,XIX. mendeko bi arkitekturak batzea.
Artisauen, arotzen, errementarien... ekoizpenaren balioa berreskuratzen da eta
dekorazio naturalista, lerro kurbatuak, sigi-saga formak, arabeskoak eta “golpe de
látigo”ko formak dinamikoak, bizitzaz beteta. Naturan inspiratzen zen,eta forma
organikoak sortzen erabili zituen.Ingalaterran eta Austrian, ordea, bestelako
ezaugarriz azaldu zen: purutasun formal handiago, geometrismo zabala, plano
zuzenen erabilera eta bolumena eta halako arrazionalismoa espazioen
kontzepzioa.Era berean, exotikoa dena agertzen da, ekialdekoa, ametzezko
arkitektura, elezaharretik aterata bezala eta guzti honen gainean imajinazioak
gainezka egiten du. Mende amaierako burgesiaren “ismoa” da.
Dekorazio jaiera (inclinación) da modernismo ezaugarri nagusia.Material-mota oro
erabili zuen, baita burdina ere,baina artisauen moduan erabili zituzten material
haiek, haietatik eskaintzen zituzten soilik aukera estetikoak baliatuz .
ART NOUVEAU FRANTZIAN ETA BELGIKAN
Dekorazio eta, bereziki, landareizaerako elementu organikoen itxura
harturik, marko, zutabe eta beste arkitektura-elementu batzuetan
bideratuko ziren lerro kurbatu uhintsune aldeko interesa topatzen dugu
bi herri hauetako arkitekturaren ezaugarri nagusia.

Aipagarriak dira Victor Horta belgikako arkitekto eta Hector Guimard,


Parisko metro geltoki-sarrera ezagunak diseinatu zituen arkitekto
frantsesaren lanak. Inspirazioa jaso duten landare-formetik, formak
modu organikoan garatzen diren sentsazioa eskaintzen digute haiek.

VICTOR HORTA 1861-1947


Klasizismo prinzipioetatik ikasi zuen eta eragina handia ziren honen
hastapenetan. 1893-4 egin zuen bere lehen eraikuntza berriztatzailea:
Tassel etxea, ez zuen pasilloak erabili espazio fluido sortuz eta
tratamendu berria eman zizkion burdina eta beirari landare forma
erabiliz arkitektura eta altzairuetarako .
Solvay etxea (1895-1900) egin zuen eta bere etxea Casa Horta (1898)
eta bere altzairuak, parametro berdina jarraituz.
Hainbat material
erabiltzen dira: burdina,
mosaikoa, egurra
...lerro bihurgunetsu
hormetatik eta
zoruetatik zabaltzen
dira, metafora begetala
bailiran. Lana naturatik
ateratako zerbait
organiko bezala hartzen
da; loreak
erabiltzearekin giro
dotorea sortzen da
Barnealde modernista espazio sinuoso eta sentsual bezala diseinatzen da, Art Nouveauren joera
naturalista eta ondulantea jarraituz. Edertasunaren eta ongi izatearen integrazioak dakarren
edertasuna bilatzen da. Natura barrura sartzen da, arintasuna, malgutasuna eta inestabilitatea
sortuz
Victor Horta- Etxe-estudio Bruselas
Victor Horta
Eetevelde hotela
Bruselas 1899
Louis Majorelle
1904
HECTOR GUIMARD 1867-1942
Arkitetura ikastetatik abiatuta bera, Gaudí bezala, Viollet-le-
Duc-en teorien sentsikor zen. Bruselara bidaiatu zuen eta
Victor Horta-ren Hotel Tassel bisitatu zuen. Horrek trantsizio
unea sortzen du eta bere Castel Béranger aurkitzen dugu
Erdi-Aroan inspiratutako bolumen geometrikoaren egituraren
gainea, lerro organiko ugari, «en golpe de látigo» Belgikatik
ekarrita.

1900 lehiaketa bat irabazten du Pariseko metro-sarrerak


egiteko. Metro-sarreran hauen ezaugarriak : forma oso
bihurgunetsuak eta kurbak dira , eta forja, beira eta zeramika
maisuki bateratu zituen sormen handiko formak sortuz.
Hector Guimard-en lanetan motibo floralak, animaliak edo
landareak agertzen dira beste errealitate batera eramaten
gaituenak
Hector Guimard-Castel Béranger
1895-97
Hiru eraikuntzen etxea, hasieran 36
etexbizitza, material ezberdinak eta
fantasia fatxadetan
Hector
Guimard
1902
SEZESION AUSTRIAN
Hau da modernismo austriarra duen izena. Luxuzko materialak erabili
zituen, dotoretasun handiz bideratuz, eta kontzepzio geometrikoa
nagusitu zen, eraikuntza soilak (sobrios) eta dekorazio koloretsu eta
estilizatua.
Arkitekto ezagunenak, Otto Wagner da, Bauhaus eta
arrazionalismoaren aitzindaria. Bizimodu modernoari ondo egokitu
dakiokeen egitura soileko eta dekorazio apaleko arkitekturaren
bultzatzailea izan zen, Sullivanekin batera.
Joseph Maria Olbrich, Secession jauregia egin zuen. Wagnerre
arrazionalismoare jarraitzalea.
Josef Hoffmann, Wagner-ren diszipulua Bera lane ezaugarriak
dekorazio geometrikoa eta bikromia zuri-beltza dira, sinplifikazio
linealarekin lotuta
1897an Otto Wagner, Gustav Klimt, Joseph Maria Olbrich, Josef
Hoffmann y Koloman Moser «Secesión de Viena» taldea sortu zuten.
Haien estiloak modernitate berriaren erreferntzia ia sinbolikoak izan
zituen.
Joseph Maria Olbrich (1867 – 1908) 
Secession Jauregia – Viena 1896
Josef Hoffmam- Stoclet jauregia- Bruselas 1905-11
MODERN STYLE BRITANIARR
Liberty eta Glasgow
Estilo honen ezaugarriak Ingalaterran hasi ziren finkatzen, hura izan baitzen
industrializazioaren kontrako erreakzioa lehenengo zabaldu zen herrialdea.
Joera modernistan bereziki azpimarratzekoa izan zen William Morris (1834-
1896) Arts &.Crafts bultzatzailea Morrisek bere garaiko artelanen itsuskeria
eta ustelkeria salatu zuen halaber, hirien bilakaera neurrigabea, eta makinari
leporatu zion horren guztiaren errua; lan banaketa kritikatu zuen, langilea
automata soil bihurtzen omen zuelako banaketa horrek, eta Erdi Aroko
eredura itzultzeko beharra aldarrikatu zuen artea eta, aldi berean, gizartea
eraberritzeko bide gisa.
Ingalaterran, Eskozian konkretuki, aurreko ereduak bultzatuta sortutako
Modernismoa arrazionalagoa da. Zorroztasun geometrikoan oinarritzen da,
beste lurralde batzuetan bideratuko ziren forma organiko en ordez, forma
geometriko soilik, ortogonalak erabili zituzten Britaina Handiko
modernismoan.
Charles Rennie Mckintosh eskoziarra, Glasgowko Arte Eskola egilea da
Modern Style honen ordezkari nagusia da.
Charles Rennie Mckintosh eskoziarra,
Glasgowko Arte Eskola 1896-9
Kanpotik harria eta burdina
eginda dago.
Aurrealdea leihate handiak
Bolumen kubikoekin eta
apainketarik gabe.
Forma ortogonalen
lehentasuna.
MODERNISMO
Antoni Gaudí
MODERNISMO ESPAINAN
Espaina osoan daude estilo honen adibideak. Katalunian daude
eraikuntza asko eta batez ere bartzelonan. Logikoa da kontuan
izaten badugu modernismoa industria-burgesiari loturiko estiloa izan
dela, eta gizarte klase hori asko garatu zen Bartzelonan estatu beste
edozein lurraldetan baino.

Hona hemen arkitekto garrantzitsuenak:


Puig i Cadafalch
Domenech i Muntaner
Antoni Gaudi
ANTONI GAUDIÍ
Bere garaiko eklektizismoaren kutsua Gaudiren lehenengo lanak agertu
zen. Gotikoan, mudejarrean eta arkitektura islamiarrean inspiraturiko
formak eskaini agertzen dira.
Garai hartako dira Vicens etxea, Bartzelonan eta Apezpikuaren
jauregia Astorgan.
Fantasia handiagoko lan sortzaileagoak eta pertsonalagoak
eskainikozituen estilo batean murgildu zen ondoren, obra modernista
petoak eskainiz. Artisauen egiteko moduek garratzi handia hartu zute
dekorazio moldeak eta eraikuntza-prozedurak bideratzeaz gainera
(harria zizelkatzeko, forjatuak lantzeko… modu berriak), egitura eta
euskarri-sistema guztiz berriak eta trebetasun terkniko handikoak garatu
zituen(maketa burutsuez baliatzen zen egitura hauek probatzeko). Garai
hartako dira Batlo etxea, Guell parkea eta Mila etxea.
Fededun handikoa, bukatu gabe utzi zuen Sagrada Familia eliza. Bere
bizitzako azken urtetan lan honetan sartu zituen, proiektu hori
aurreratzeko eta beste belaunaldiak, hasitako obra ikusi ondoren,
jarraitzeko
Vincens Etxea 1883-88
Apezpiku etxea 1889-15
Antoni Gaudì
Batllo etxea 1906
Bartzelona
Batllò etxea
teilatua
Antoni Gaudì
Milá etxea
(La Pedrera)
1906-10 Bartzelona
Milà etxea
patioa
Antoni Gaudí
Güell parkea
1900-1914 Bartzelona
Güell parkea, Hipostilo aretoa
MODERNISMO
(ART NOUVEAU)
Antoni Gaudí
Familia Sakratua
1882, Bartzelona
(Bukatu gabe)
MODERNISMOAREN
MARGOLARIAK

Modernismo XIX. mendearen amaieran eta XX.


Mendearen hasieran sortzen den berriztapen
artistikoa aldia:” fin de siècle y belle époque”.
Lurraldearen arabera izen ezberdina zuen:
•  Art Nouveau– Bélgican eta  Francian
• Jugendstil –Alemanian eta Eskandinavian
• Sezession –Austrian–
• Modern Style – Anglosajo lurraldetan–, 
• Nieuwe Kunst –Holandan–
• Liberty edo Floreale –Italian–.
MARGOLARIAK

ALFONS MUCHA

eta

GUSTAV KLIMT
ALFONS MUCHA
DISEINU GRAFIKOA

Kartela

Kartela
Sara Bernhardt
1894
GUSTAV KLIMT
MARGOLARIA

Musua
1907-08
BITXIAK ART NOUVEAU

You might also like