You are on page 1of 8

KULTURA-ALDAKETA: ERRENAZIMENTUA ETA ERREFORMA

Errenazimentua: Humanismoaren garaia


XV. eta XVI. Mendeetan aldaketa sakonak egon ziren gizartean eta kulturan. Aldaketa guzti horien multzoari Errenazimentua deitu zaio. Bere
funtsezko bereizgarri bat Humanismoaren garapena izan zen. Kultura-korronte horrek XV. eta XVI. mendeen artean izan zuen une gorena.

Humanismoaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

 Erdi Aroko pentsamenduan Jainkoa zen erdigunea; berriz, humanistentzat gizakia izan zen (bere historia, pentsaera, anatomia…)
 Humanisten iturriak Antzinaroko literatura, filosofia eta artea izan ziren (latinezko eta grezierazko testuak aztertu zituzten).
 Humanistek egia bilatzen zuten arrazoiaren eta esperientziaren bidez.
 Humanistek jakin-min handia zuten (denetarik jakin nahi zuten).
 Latinaren erabileraren kontra zeuden eta herri-hizkuntzen erabilera Literaturan defendatu zuten.

Humanista ospetsuak Erasmo Rotterdamgoa, Tomas Moro eta Juan Luis Vives izan ziren.

Humanismoa zabaltzeko bideak inprenta eta akademia izan ziren.

Inprenta: Gutenbergek asmatu zuen 1440. Urtean. Une horretatik aurrera ez zituzten liburuak eskuz kopiatu behar. Honi esker, merkeagoa
izan zen ale bakoitzaren prezioa eta salmentek gora egin zuten.

Akademia: Han biltzen ziren jakintsuak ideiak elkarri azaltzeko. Nabarmenena Florentziako Akademia Platonikoa izan zen.

Beste aldetik, unibertsitateek Erdi Aroko ikasketa-metodoei eutsi zieten, baina batzuetan Humanismoaren printzipioak sartu zituzten: Padua,
Bolonia, Florentzia, Alcalá de Henares, Salamanca eta Lovaina.
Zientzien garapena
Humanismoa zientzien garapenerako oinarrizkoa izan zen: Astronomia, Anatomia, Geografia, Zoologia, Botanika eta Kartografia garatu ziren,
adibidez.

Nikolas Kopernikok teoria heliozentrikoa garatu zuen: Eguzkia unibertsoaren erdigunea zen, eta Lurra, eta gainerako planetak haren inguruan
biratzen ziren. Elizak ukatu egin zuen Kopernikoren teoria, erlijio-arrazoiengatik. Horregatik, Ptolomeoren sistemak jarraitu zuen ofiziala izaten
denbora luzez (Lurra zen unibertsoaren erdigunea ).

Giza gorputzaren ikasketetan Andres Vesalio (anatomia) eta Miguel Servet (odol zirkulazioa) aipagarriak dira.

Arte – estilo berria: arte errenazentista


Antzinaroko arte.ereduak izan ziren estilo berriaren iturriak. Errenazimentuko artistek arte greko eta erromatarren forma bakunak eta
harmoniatsuak berreskuratu zituzten, eta alde batera utzi zituzten Gotikoaren handitasuna eta dekorazio oparoa.

Gizakia artearen erdigune bihurtu zen, eta artistak edertasunaren eredua adierazten ahalegindu ziren.

Estilo errenazentista Italian sortu zen eta XV. eta XVI. mendeen artean garatu zen.

 XV. mendeari Quattrocento deitu zioten eta Florentzia izan zen kulturaren erdigunea.
 XVI. mendeari Cinquecento deitu zioten eta Erroma izan zen kulturaren erdigunea.

Erdi Aroko artista eskulangile hutsa izan zen, bere lantegian jarduten zuen eta ez zuen lanik sinatzen. Errenazimenduan, berriz, artistek lanak
sinatu zituzten eta ospea eta onarpena lortu nahi zuten. Oso pertsona jantziak (jakintsuak) izan ziren artista horiek eta haien lanak garatzeko
zenbait diziplina garatu zituzten. Izan ere, artista asko eskultore, pintore eta arkitektoak izan ziren (Miguel Angel), bai eta asmatzaile eta
zientzialari bikainak ere (Leonardo da Vinci).
Artista horiek mezenasengandik (burges aberatsak) laguntza ekonomikoa eta babesa hartu zituzten.

ARKITEKTURA QUATTROCENTOA CINQUECENTOA


San Pedro Basilika
- Antzinako Greziako eta Erromako - Brunelleschi : Florentziako katedraleko (Vatikanokoa)
elementuak berrerabili zituzten : erdi kupula.
puntuko arkua, zutabe klasikoak - Bramante : proiektua egin zuen
(doriarra, joniarra, korintiarra), - Migel Anjel : kupula eraiki zuen
frontoia,oinarria, kupula. - Maderno : proiektua amaitu zuen
- Eraikuntzen tamaina egokitu zuten
pertsonaren tamainara. - Alberti : Mantuako San Andres eliza.
- Harmoniaren eta ordenaren
sentsazioa transmititzen saiatu ziren.

- Andrea Palladio : Veneziako jauregiak


eta villak eraiki zituen (Villa Rotonda)

ESKULTURA QUATTROCENTOA CINQUECENTOA

- Giza irudiaren proportzioari garrantzi - Ghiberti: Florentziako bataiotegiko - Migel Anjel: Pietatea, Moises, David.
handia eman zioten. Horretarako, brontzezko ateak.
anatomia ikasi zuten eskultoreek.  Perspektiba landu zuen.  Marmol zuria.
- Biluziak, zaldizko eskulturak eta  Bibliako pasarteak irudikatu  Anatomiari garrantzi
erretratuak izan ziren gai landuenak. zituen. handia eman zion.
- Gizakiaren edertasuna transmititzen  Erliebez landu zituen ateak.  Edertasuna islatzen zuen.
saiatu ziren.
- Brontze eta marmola izan ziren - Donatello: David da bere obrarik
materialik erabilienak. garrantzitsuena.
 Gizakiaren edertasuna
eta bikaintasuna islatzen
saiatu zen.

PINTURA QUATTROCENTOA CINQUECENTOA

- Perspektiba ( objektuen erliebea eta


ikuslearekiko distantzia adierazteko - Botticelli: Venusen jaiotza. Migel Anjel :
erabiltzen den teknika) erabiltzen hasi - Bere obrarik handiena Capera
ziren. Sixtinako freskoak izan ziren.

- Sfumato teknika asmatu zuen


Leonardok (koadroaren hondoan Leonardo:
agertzen den paisaia badoa - Azken Afaria
difuminatzen urruntasuna - Gioconda edo Mona Lisa
adierazteko).

Rafael:
- Gaiak: erlijiosoa, mitologikoa, - Madonnak (Ama Birjina umearekin)
erretratuak eta biluziak. - Atenasko eskola

- Helburua: edertasuna islatzea.


Horregatik asko zaindu zuten Tiziano:
proportzioa. - Gai erlijiosoa eta mitologikoa
- Urbinoren venusa.

- Koloreari, konposizioari eta


koadroaren hondoari garrantzi handia
eman zioten.
Errenazimentuaren hedapena

Errenazimentua Europan zehar hedatu zen , baina ez zuen arrakasta bera izan leku guztietan. XVII. mendera arte Gotikoa erabiltzen jarraitu
zuten.

Italiatik kanpo artistarik ospetsuena Alberto Durero margolaria izan zen (marrazkigilea, grabatzailea eta erretratugilea ere). Haren obrarik
ospetsuenak Adan eta Eva eta Magoen Gurtza dira.

Espainiako Errenazimentua

Errenazimentua Espainian ez zen ezarri XVI. mendera arte.

Arkitektura: Gotikoak iraun zuen XVI. mendera arte. Italiako eredua Espainian oso urria da; eraikuntza bakar batzuetan erabili zuten,
Granadako katedralean adibidez. Bi estilo desberdinak garatu zituzten:

Herreratarra: Estilo honek zor dio izen Juan de Herrera arkitektoari. Haren obrarik handiena eta ospetsuena Eskorialeko monasterioa izan zen.
Soiltasuna eta handitasuna izan ziren ezaugarririk nabarienak.

Platereskoa: Dekorazio oparoa eta delikatua dira estilo horren ezaugarriak. Toledoko urregileek zilarrarekin egindako lanei zor dio izena
estiloak. Obrarik esanguratsuena Salamancako Unibertsitatearen fatxada da.

Eskultura: eskultoreek sentimendu erlijioso biziak adierazi nahi izan zituzten, edertasun-ideala baino. Lan gehienak zurezko tailuak izan ziren ,
kolore ikusgarriz margotuta. Artistarik nabarmenena Alonso Berruguete izan zen.
Pintura: Greco izan zen artistarik handiena. Gai erlijiosoak eta erretratuak landu zituen. Estilo originala garatu zuen, mugimenduz eta
dramatismoz betea, irudi luzeak eta kolorearen erabilera. Lanik ospetsuenak Espoliazioa, Orgazko kondearen ehorzketa eta Eskua bularrean
duen zalduna.

ERLIJIOAREN ALDAKETA
Erdi Aroaren amaieran haserre bizia zegoen Eliza Katolikoaren sektore batzuetan zenbait ohitura zeudelako:

1. Hierarkiak luxuz eta aberastasunez beteko bizitza zuten.


2. Apaiz gehienek prestakuntza gutxi xuten lan pastorala egiteko.
3. Elizako kargu asko erosi egiten ziren eta erosleek ez zuten inolako bokaziorik. Benetan nahi zutena karguarekin batera zihoan etekina.
4. Induljentzien salmenta: Bekatuen barkamena lortzeko Aita Santuari dokumentua (induljentzia) erosten zioten.

Matin Luther fraide alemanak 95 tesiz osatutako dokumentua prestatu zuen induljentzien salmentaren aurka, kritika gogorra izanez. Aita
Santuak jendaurrean barkamena eskatzeko agindu zion, baina Lutherrek ez zuenez egin eskumikatu zuen.

Lutherrek haren ideiak zabaltzen hasi zen eta hau izan zen luteranismoaren hasiera. Protestanteak deitu zieten (Aita Santuaren boterearen
kontra protestatzen zutelako). Erlijio berriaren printzipioak izan ziren:

 Pertsonak fedearen ondorioz salbatzen dira, ez egiten dituzten lanen ondorioz.


 Fededunek harreman zuzena dute Jainkoarekin otoitzaren bidez, apaizen bitartekotzarik gabe.
 Egiaren iturri bakarra liburu santuak dira. Pertsona bakoitzak Biblia interpreta dezake.
 Zazpi sakramentuetatik, bi baino ez dira egiazkoak: bataioa eta eukaristia.
 Ama Birjina eta santuak gurtzea debekatu egin behar da.
 Lutherrek Aita Santuaren agintea ukatu zuen.

Luteranismoa oso azkar hedatu zen Alemaniatik.Noble alemaniarrek aukera ikusi zuten Elizaren lurrak eskuratzeko eta Karlos V.a
enperadorearen aurka egiteko.

Denbora berean Kalbinismoa sortu zen: Joan Kalbinok predikatutakoa. Doktrina horren oinarria predestinazioa zen: jaiotzetik gaude
kondenaturik edo salbaturik, ez dio ardura zer egiten dugun.
Ingalaterrakoa kasu berezia izan zen. Ingalaterrako errege Henrike VIII.ak bere emazte Katalina Aragoikoarengandik dibortziatu eta Ana
Bolenarekin ezkondu nahi zuen. Baina Aita Santuak ez zion dibortzioa onartu eta Henrike VIII.ak bere eliza sortzea erabaki zuen: Eliza
anglikanoa. Eliza horren buru erregea zen, eta ez Aita Santua.

Kontrarreforma eliza katolikoaren barneko mugimendu erreformatzailea izan zen. Erreforma protestantea geldiarazteko eta Elizaren
funtzionamendua hobetzeko sortu zen. Trentoko Kontzilioa bildu zen, eta erabaki hauek hartu zituen:

 Doktrina berretsi zen: sakramentuen baliotasuna, Aita Santuaren nagusitasuna, Ama Birjina eta santuak gurtzea, eta egintza onen
baliotasuna salbamena lortzeko.
 Apaiztegiak zabaldu zituzten apaizen prestakuntza hobetzeko.
 Beste bitarteko batzuk sortu ziren, doktrina katolikoa zabaltzeko gizartean, eskola berriak adibidez.

Orden berriak sortu ziren Erreformaren aurka lantzeko. Horien artean Jesusen Lagundia, San Ignazio Loiolakoak sortutakoa.

Erreformaren ondorioak nabaritu ziren Europa osoan zehar:

1. Europa bi erlijio multzotan banatu zen: protestanteak eta katolikoak.


2. Erlijio-gerra odoltsuak eta luzeak egon ziren.
3. Intolerantzia Europa osoan zabaldu zen. Herrialde katolikoetan protestanteak jazartzen zituzten. Eta alderantziz, protestanteetan
katolikoak jazartzen zituzten.

Espainian ere intolerantzia zabaldu zen eta Kontrarreformaren ondorioak oso gogorrak izan ziren:

1. Inkisizioak oso gogor jazarri zituen dogma katolikotik aldentzen ziren guztiak.
2. Debekatutako liburuen zerrendak argitaratu ziren.
3. Arbaso ez-kristauak zituzten pertsonek ezin zutela kargu jakin batzuk eskuratu.

You might also like