You are on page 1of 2

ERRENAZIMENDUKO ESKULTURA

Osatu Errenazimenduko eskultura hauei buruzko fitxak

IZENA:

GARAIA:

ZER IRUDIKATZEN DU? (Deskribapen fisikoa)

PERTSONAIA ZERGATIK DA EZAGUNA?

ERRENAZIMENDUKO EZAUGARRIAK:

IZENA:

GARAIA

ZER IRUDIKATZEN DU? (Deskribapen fisikoa)

PERTSONAIA ZERGATIK DA EZAGUNA?

ERRENAZIMENDUKO EZAUGARRIAK:
Biografia labur bat:
Gasparo Contarini (1483 - 1542) Italiako kardinal eta diplomazialaria izan zen, egiteko
garrantzitsua izan zuena, Martin Luterok eta protestanteek eliza katolikoarekin izan
zituzten eztabaidetan.
Contarini familia garrantzitsua izan zen Veneziako Errepublikarentzat. Familia
horretarako hiru kide izan ziren Veneziako Duxak, XI mendeaz geroztik. Familiako
beste kide nabarmen bat Bartolomeko izan zen; 1453. urtean, (urte zaila) Atenasko
Dukerriko gobernadorea izan zen. Ez ziren markataritzan edo politikan soilik
nabarmendu: Goivanni Matteo Contarini, adibidez, kartografo bikaina izan zen,
Contarini planisferioaren egilea. Proiekzio konikoko mapa da eta 1506. urtean
ezagutzen zuten mundua erakusten du.
Venezia hiria Contarini familiaren bi eraikin handiri esker edertu zen. Ca’D’Oro:
gotikoaren eta errenazimentuaren osagaiak nahastuan ikusten dira jauregi horretan.
Marino Contarinik eraiki zuen 1442an. Eta Contarini jauregia: kanpoaldean duen
eskailera kiribilagatik da ezaguna. Venezia hiriko Errenazimentuko jauregi
ederrenetako bat da.
Orain, erabil dezagun irudimena Gasparo Contarinik egindako bidaiak jarraitzeko.
Bidaia Erroman hasi zen: han ikusi zituen amaitu gabe zegoen Done Petri basilika
berria eraikitzeko lanak. Florentziara iritsi zenean, katedralaren kupula eta Santa
Maria Novella eliza miretsi zituen.
Paduara iritsi zenean San Antonio basilikara abiatu zen. Haren aurrean maiz aipatu
zioten eskultura bat ikusi ahal izan zuen: Condottiero Gattamelata. Eta bere hirian,
Venezian, dagoen Condotiero Colleoni estatuarekin alderatu zuen, ahalabeharrez.
0- Urdinez dauden monumentuak bilatu eta itsatsi argazki bat
1- Definitu testuan azpimarratutako kontzeptuak.
2- Zergatik dio testuak 1453. urtean, urte zaila izan zela?
3- Zer arkitektoenak dira Contarinik Erroman eta Florentzian ikusitako hiru
lanak
4- Errenazimentuko zer ezaugarri mirets ditzakezu lan horietan?
5- Zer zen condottiero bat?
6- Nor dira Contarinik ikusi dituen lanen eskultoreak?
7- Zer bereizten ditu bi lanak, estiloaren aldetik?

You might also like