You are on page 1of 5

ARKEOLOGIAREN PERTZEPZIOA GIZARTEAN.

KOMUNIKABIDEEN-SARE
SOZIALEN PAPERA

PRAKTIKA INDIBIDUALA

Gaur egun, mundu globalizatu batean bizi gara, non munduko edozein leku
errepide, errail eta modernoenen bidez komunikatuta dagoen tokia, Internet. Internet
gure bizitzaren gauzarik garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, eta hedabideek
aprobetxatu dute honen boom-a beraien informazioa bertan helarazteko. Duela gutxi
arte, informazioa irrati, telebista, egunkari… bidez transmititzen zen. Eta oraindik
egiten den arren, gizartean ondorio txikiagoa du, eta horregatik sare sozialak
egunerokotasunaren berri gehien ematen digun tokietako bat bihurtu dira.

Hori ez du kentzen ematen den informazio guztia egiazkoa denik. Gaur egun
ezagutzen diren “fake news” asko daude, horregatik kontu handiz irakurri behar
ditugu artikuluak, zeren eta gerta liteke zerbaitez informatzea, baina errealitatean
kontatzen den bezala ez izatea. Adibide batzuk:

Lehenik eta behin, Twitter sare sozialeko "gomendioen" barran agertu


zitzaidan albiste bat aukeratu dut, gaztelerazko "National Geographic" aldizkari
ofizialaren kontu egiaztatuaren aldetik. Historian egindako lehen anputazioari
buruzkoa da. Zalantzarik gabe, izenburuak erabat erakarri ninduen, komunikabideen
kontzeptu garrantzitsuenetako bat baita. Artikuluak zioena irakurtzeko sartu nintzen.

Borneo uhartean (Indonesia) haur baten hezurren zenbait aztarna aurkitu


zituztela esan du. Arkeologo profesionalek egindako ikerketen arabera, aurkitutako
aztarnak duela 31.000 urtekoak dira, hau da, "Iraultza Neolitikokoak". Adituen
arabera, haurra 9 urtez bizi izan zen
orkatilarik gabe, egindako ebakuntzan
ezin izan baitzuten salbatu. Baina nahiz
eta arazo hori izan, haurrak arazorik gabe
iraun ahal izan zuen helduarora iritsi arte.
Garai hartan zegoen egoerari
dagokionez, haurra gehiegi iraun zuen.
Irakurtzerakoan, liluraturik geratu nintzen, ez bainuen sinesten, horregatik,
beste komunikabide batzuetan bilatu nuen albiste berbera eta guztiek berdina
esaten zuten. Anputazioa egin zela eta ikertzaileek esaten zuten bezala, duela
31.000 urte eman zela zioten. Hala ere, beste zenbait arrazoi ematen dituzte hau
berresteko, hala nola, hezurretan ez daudela pitzadurarik eta nabari da eskuz
egindako ebaki garbia izan dela. Artikulu guztiek, “Nature” aldizkaritik ateratako
informazioa da.

Beste aldetik, zenbait komunikabideek transmititutako albistea daukagu.


Hauen artean, ez dago nazioartean ospetsua den bat bera ere. Albiste hau Israelen
nahi gabe aurkitu zen aurkikuntza bati buruzkoa da. Duela 3.300 urte baino
gehiagoko hilobi-leize bat aurkitu da, hau da, Ramses II.aren garaikoa. Informazio
gutxi hori ikusita, uste nuen artikulua nahiko ona izan zitekeela eta gertaera
paranormal samar honen berri eman ahal izango zidala, ez baita beti horrelako
kalibreko kobazulorik aurkitzen nahi gabe.

Horregatik, "20 minutos" webgunean albistea irakurtzeari ekin nionean,


izenburua jendea erakartzeko, esteka klikatzeko eta bisitak lortzeko baino ez zela
ulertu nuen. Gainera, artikulua nahiko laburra denez, behin baino gehiagotan
errepikatzen du “Ramses II.aren garaikoa dela”, “antzinako dozenaka objektu aurkitu
direla”... Ez aipatzeagatik ikusgai dagoen argazki bakarra ez dela aurkitu dutenari
buruzkoa, baizik eta Ramses II.aren tenplua dela (Abu Simbelen), hau da, ez dela
aurkitutako kobaren argazki bat.

Bestalde, artikulu bera webgune


ezberdinetan ikertu nuen eta denek
gauza bera esaten dute: Ramses II.aren
garaia, antzinako objektuak... Copek
igorritako berrian ez dago erantsitako
argazkirik. Hala ere, Europa Pressen
idazkian, albisteari erantsitako argazkia
Israelgo errege kobazuloko bat dela
dirudi; baina ez da horrela, sakonago
ikertuta, ondorioztatu baitut argazki hori
Brihuegako (Guadalajara) edo Hueteko (Cuenca) leize batekoa izan daitekeela.
Halaber, albisteen artean idatzitakoa oso antzekoa denez, komunikabide horien
artean hitzez hitz kopiatu direla esan genezake: “20 minutos”-ko albistea “Europa
Press”-etik dago aterata, Coperena antzekoa da…

Aztarnategi arkeologikoei edo ondare-objektuei buruz komunikabideek


helarazitako informazioaz gain, bizitza errealean ere bisita daitezke, eta ez dira
etxetik oso urrun egoten. Gasteizko Santa Maria Katedrala dugu adibide gisa.

Joan den urtean, Juan Antonio Quiros Castillorekin joan ginen bisita egitera,
ingelesezko arkeologia klasearekin. Bisita gidatu bat erreserbatu genuen, non gida
oso jatorra zen eta katedral osoa erakutsi zigun, behetik gora. Beheko aldean kripta
dago, eta bertan Gasteizko gune arruntenetako baten trantsizioari buruz zeuden
maketak erakutsi zizkigun. Gero azaldu zigun katedrala zertaz egina zegoen,
barruan zeukana, kriptan eusten zitzaion bezala (ikus zitekeenez)... Ondoren solairu
nagusira igoko gara, hau da, elizara. Esan zigun zer dagoen eginda, zerk osatzen
duen eta horrela. Horma batzuetan pitxadurak zeudela ere konturatu ginen, eta
zaharberritu gabe dagoela nabaritzen da. Gero, goiko aldea erakutsi ziguten, eraikin
osoa inguratzen zuen pasabide bat zegoela eta han goitik kanpoaldea eta
barrualdea ikus zitezkeela.

Bisita gidatua leku bati buruz ikasteko


modurik onena da (aztarnategia,
ondarea…). Baina garrantzitsuena da
zure gidariak lan egiteko gogoa izatea,
horri buruz jakitea eta, batez ere, egiten
duena gustatzea. Askoz ere modu
politagoan kontatzen duelako, eta hitz
egiten duzun garaiko partaide zarela
sentitzen delako. Azken hori Berlinera egin nuen bidaian gertatu zitzaidan,
Sachsenhauseneko Kontzentrazio Zelaia bisitatzera joan ginenean. Hemen beste
bisita gidatu bat hartu genuen eta gidaria hain ona zen, zein ia hunkitu egiten
gaituela berarekin joaten ari ginen pertsona guztiak.
Bisita gidatuez gain, aztarnategi edo ondare bat ere bisitatu daiteke, hainbat
modutan: Turismo librea daukagu, atentzioa ematen dizuten gauzak bisitatzen
baitituzu eta Internetekin edo dauden informazio-panelekin informatzen baitzara,
normalean oso onak direnak eta gauzak oso ondo azaltzen dituztenak.

Etxetik ere bisita daiteke, hau da, online bidez. Gu etengabe ari gara tokiak
bisitatzen. Adibidez, Abu Simbelen dagoen Ramses II.aren tenpluari buruzko
informazioa bilatzen dugunean (lehen aipatutakoa), bisita bat egiten ari gara, baina
urrunetik. Bere historia eta deskribapena argazki eta informazio bidez azaltzen
baitigu.

Horregatik, edozein bisita mota nahiko ona da ondo egiten bada, baina argi
dago esperientziarik onena lehen pertsonan bizitzea eta bisitatu ahal izatea dela.
Baina, batzuetan, ezin da diru kontuengatik, denbora libreagatik edota beste
arrazoiengatik.

Hala ere, onena indusketa arkeologiko batean parte hartzea eta lan egitea da.
Ikaskide batzuk eta ni Valtierrara joan ginen lanera, Valtierrako Gazteluko
indusketara, Jesus Lorenzo eta Juan Jose Bienesekin batera. Indusketa batean nola
lan egiten zen ideiarik ere izan gabe joan ginen, eta han, 12 egun pasa ondoren,
nola lan egiten zen ikasi genuen: estazio totala nola erabili, nola topografiatu eta
gero ordenagailura pasatu, pala, pikotxa eta beste hainbat tresna nola erabili
geruzak kentzen joateko (trowel)... Gainera, egunero plastikozko poltsa txiki batzuk
betetzen genituen hezurrez, zeramikaz edo aurkitutako burdinaz. Batzuetan hain
berdinak ziren ez genituela ezberdintzen, baina azkenean ikasi genuen.
BIBLIOGRAFIA

· EFE. (2022). Hallada la primera amputación de la historia: un niño de Borneo que


sobrevivió a la intervención hace 31.000 años.
https://www.20minutos.es/noticia/5052504/0/primera-amputacion-historia-nino-borneo-sobre
vivio-intervencion/-tik errekuperatuta.

· Europa Press. (2022). Descubren por accidente una cueva funeraria de más de 3.300
años en Israel.
https://www.europapress.es/internacional/noticia-descubren-accidente-cueva-funeraria-mas-
3300-anos-israel-20220919054850.html -tik errekuperatuta.
· https://www.20minutos.es/noticia
· https://www.cope.es/actualidad/sociedad/noticias

· Fischer, Andrea. (2022). Desentierran los restos del primer niño sometido a una cirugía en
la historia, de hace 31.000 años.
https://www.ngenespanol.com/historia/la-primer-cirugia-en-la-historia-sucedio-hace-31000-a
nos-segun-los-restos-de-un-nino/-tik errekuperatuta.

· Maloney, T. R., Dilkes-Hall, I. E., Vlok, Melandri, Oktaviana, A. A., Setiawan, P., Ririmasse,
Marlon. (2022). Surgical amputation of a limb 31,000 years ago in Borneo, 609, 547-551.
https://www.nature.com/articles/s41586-022-05160-8-tik errekuperatuta.

· Aguilar, Mar. (2022). La primera amputación quirúrgica de la historia se practicó hace


31.000 años.
https://www.muyinteresante.es/ciencia/articulo/la-primera-amputacion-quirurgica-de-la-histori
a-se-practico-hace-31-000-anos--tik errekuperatuta.

· Prillaman, McKenzie. (2022). En la prehistoria ya se realizaban amputaciones quirúrgicas.


https://www.investigacionyciencia.es/noticias/en-la-prehistoria-ya-se-realizaban-amputacion
es-quirrgicas-21270-tik errekuperatuta.

IKER SANTAMARÍA CASADO

You might also like