You are on page 1of 13

Richard Georg Strauss (Munich, 1864ko ekainaren 11 – Garmisch-

Partenkirchen, 1949ko irailaren 8a) Alemanian jaiotako musikari eta konposatzailea da.
Bere musika Richard Wagnerrenaren oinordeko zuzena da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


1864ko ekainaren 11n jaio zen, Munichen. Franz Strauss izeneko tronpajole baten semea
zen. Bere lehen olerki sinfonikoek, Don Juan eta Till Eulenspiegelen barrabaskeria
dibertigarrak arrakasta handia izan zuten, eta horrek, konposatzailea, gai heroikodun hiru
olerki sinfoniko idaztera bultzatu zuen, genero honetako bere lanik ezagunenak
direnak: On Kixote (musika), Horrela hitz egin zuen Zarathustrak eta Heroi bizitza bat. Hiru
olerki sinfoniko hauek, 1896 eta 1898 bitartean idatzi zituen. Baina, genero honetan, berak
onena zela uste zuen olerki sinfonikoa, 1915. urtean idatzitako Alpeetako Sinfonia zen.

Programatikoak ez diren orkestrarentzako musikalanak, ez dira hain ugariak, baina


hurrengo hauek nabarmen daitezke: "Metamorphosen", 1944an idatzia, kordazko 24
instrumenturentzat, eta Beethovenen hirugarren sinfonian agertzen den hil martxan
oinarritua, Troparentzako bigarren kontzertua, 1942. urtean idatzia eta, azkenik,
oboearentzako kontzertua, 1.945. urtekoa. Azken lan honetan, Arrosaren zalduna lanean
agertzen den estilo mozartarra berragertarazten du.

Garmisch-Partenkirchenen 1936an ospatu ziren Neguko Olinpiar Jokoetako ereserkia ere,


berak idatzi zuela nabarmendu behar da.

Richard Strauss, Garmisch-Partenkirchenen hil zen, 1949ko irailaren 8an.

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


XIX. mendean, bere begiak operan jarri zituen. Opera arloan idatzitako lanak, oso ugariak
dira Straussengan. Idatzitako lehen opera, Guntram izan zen, 1894. urtekoa.
Bigarrena, Feuersnot, 1901ekoa. Bi lehen opera hauek, hondamena izan ziren estreinatu
zirenean. Arrakasta, baina, bere hirugarren operarekin heldu zitzaion. Salome izenburua
zuen, eta 1905. urtean idatzi zuen. New Yorkeko Metropolitan Operan estreinatu zen, eta
pasioz beterik erreakzionatu zuen jendeak. Kritika zorrotzak jaso zituen opera honek New
Yorkeko jendearen aldetik. Halere, beste toki batzuetan, sekulako arrakasta izan zuen,
Garmisch-Partenkircheneko bere etxea erosteko lain diru lortzerainokoa. Bere laugarren
opera, Elektra izenekoa, 1909koa da. Opera hontan, lehenengo aldiz, Hugo von
Hofmannsthalen laguntza izan zuen, beronek idatzi baitzuen operaren libretoa. Ordutik
aurrera, askotan lan egingo zuten elkarrekin. 1941 arte jarraitu zuen operak idazten. Hala,
Arrosaren Zalduna, 1910. urtekoa, Ariadna Naxosen, 1912koa, Itzalik gabeko
emakumea, 1918koa, Intermezzo, 1923koa, Helena
egiptoarra, 1927koa eta Arabela, 1932.ekoa, Hofmannsthalen laguntzarekin batera idatzi
zituen. Emakume isila, 1934koa, Stefan Zweigen libretoaren arabera idatzi zuen
eta Bakearen eguna, 1936koa eta Daphne, 1937koa, Joseph Gregor eta Stefan
Zweigen artean idatzitako libretoaren arabera idatzi zituen. Clemens Krauss izan zen
Straussek idatziriko azken bi operetako azkenaren libretista: 1941. urtean
idatzitako Capricciorena. Danaeren maitasunaren libretista, berriz, Joseph Gregor bakarrik
izan zen. Opera hau 1940koa da.
Béla Bartók, (Nagyszentmiklós, Banat, 1881eko martxoaren 25a – New
York, 1945ko irailaren 26a) hungariar musikagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Bratislavan lehenbizi eta gero Budapesten ikasi ondoren, azken hiri horretan piano-
irakasle izan zen 1907tik aurrera. Zoltán Kodály lagunak bultzaturik, Hungariako kantu
herrikoiak eta folklorea, errumaniarra eta eslaviarra bereziki, ikasteari ekin zion.
Kodályrekin batean, ikasbidaiak egin zituen Erdialdeko Europako eskualde anitzetan eta,
geroago, Afrikan. Modu horretara, herri-musika biltzen zuten hogeita hamar mila disko
grabatu zituzten. Bere lehen lanekin batera, folkloreko kanten transkripzioak egin zituen.

Piano-jotzaile gisa bidaia anitz egin zuen bere sorterritik kanpora. 1934an irakasle-postua
utzirik, aurrerantzean Budapesteko Etnografia Museoan musika sailaren arduraduna izan
zen. Nazismoaren aurkakoa baitzen, 1940an Estatu Batuetara aldatu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bartoken lanak hainbat eragin jaso zituen. Hasieran, Liszten erromantizismoak ukitu zuen
(Symphonie Kossuth, 1903); gero, Debussyren inpresionismora hurbildu zen
(Imajinak, 1911). Ondoko ikerketa aldian, Stravinskiren espresionismoaren
ondoan, Berg eta Schönbergen kromatismoa azaldu zuen. Nolanahi ere, folklorearen
eragina nabarmena da beti haren lanean. Bartoken artea, beraz, sintesi- eta asimilazio-
ahaleginen adierazlea da. Bai melodia- eta erritmo-sortzaile, bai orkestratzaile gisa,
musikagile sendo eta nortasun handikoa da. Bartoken musika, aldi berean, musika landua
eta herri-musika da, lirismo oparo eta kontrapuntu sarkorrekoa, politonalitate gero eta
konplexuagokoa.

Ahotserako lanen artean nabarmentzekoak dira Hungariar herri kantak (1911), Bizar Urdin-
en gaztelua (1911) eta Mandarin miragarria (1919); pianorako lanak Allegro
barbaro (1911), Sonatina (1915), Hiru Kontzertu (1926, 1931, 1945), Bi piano eta
perkusiorako sonata (1937); harirako idatzitakoen artekoak dira: Biolin eta pianorako bi
sonata (1921, 1922), Biolin eta orkestrarako kontzertua (1938), Harirako sei
kuarteto (1906, 1940) eta Hari, perkusio eta zelestarako musika (1936), haren lanik
ezagunena. Bestalde, Bartoken lan jarraitu etengabearen neurria ematen du bere semeari
piano-ikasketetan laguntzearren egin zuen Mikrokosmos (1926-1937) suitea, 156 piezak
osatua.
Gustav Mahler (Kaliště, gaurko Txekia, 1860ko uztailaren 7a – Viena, 1911ko maiatzaren
18a) musikagile austriarra izan zen, Erromantizismo osteko garaikoa. Orkestra zuzendaria
ere izan zen.

Lanik ezagunenak Lieder eines fahrenden Gesellen ("Bidaiariaren


abestiak"), Kindertotenlieder ("Umeen heriotzazko abestiak") eta Das Lied von der
Erde ("Lurraren abestia").

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Vienako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta ondoren filosofia eta musikaren historia
ikasi zuen unibertsitatean. Anton Bruckner ezagutu eta haren ikasle eta lagun izan zen.
1880an Das klagende Lied (Arrenkurazko kanta) kantata ondu zuen. Musika zuzendari gisa
garrantzi handiko karguak izan zituen, Kasselen (1883), Pragan (1885)
eta Leipzigen (1886). 1888an Budapesteko Operako zuzendaria izan zen, 1891n
Hanburgokoa eta 1897an Vienako Operakoa eta Orkestra Sinfonikokoa. 1907.
urtean Kindertotenlieder (Haur hildakoen kantuak) idatzi zituen, alaba hil berriaren
oroimenez. Aldi batez Vienako postua utzi eta New Yorkeko Metropolitan Opera izenekoan
zuzendari lanetan ibili zen arrakasta handiz. Bihotzeko gaixotasunak jota, Vienara itzuli eta
han hil zen.

Aipatutakoez gainera, Mahler-en lan nagusiak dira, besteak beste: Lieder eins fahrenden
Gesellen (1883-1885, Lagun ibiltari batentzako kantuak), Des Knaben Wunderhorn (1892,
1895, 1905, Mutikoaren adar miragarria), Das Lied von der Erde, (1908, Lurraren Kantua),
bederatzi sinfonia (1888-1909) eta hamargarrena osatugabea (1910).

Mahler-ek erromantizismoaren joera desberdinak elkartu zituen. XIX. eta XX. mendeen
arteko zubitzat jotzen da, Wagner-en eta Schönberg-en artekotzat, alegia,
eta espresionismoaren atarian dago. XX. mendeko konposizio tekniken aitzindari ospetsua
izan zen. Eragin handia izan zuen Arnold Schoenberg, Dmitri Xostakovitx eta Benjamin
Brittenengan.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]


 10 sinfonia idatzi zituen, azkena amaitu gabekoa.
 Lieder edo abestiak:
o Das klagende Lied, 1880.
o Drei Lieder, (1880).
o Lieder und Gesänge, 1880–1890.
o Lieder eines fahrenden Gesellen, (1883–1885).
o Gesänge aus "Des Knaben Wunderhorn, 1888–1896.
o Rückert Lieder, 1901–1902.
o Kindertotenlieder, 1901–1904.
o Das Lied von der Erde, 1908–1909.
Achille-Claude Debussy (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1862ko abuztuaren
22a - Paris, Frantzia, 1918ko martxoaren 25a) musikagile bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Saint-Germain-en-Laye-n jaioa, Paristik hurbil. Bost anai-arrebetatik nagusia, ama jostuna
zuen eta aita, dendaria. Zazpi urte zituela, izeko batek piano klaseak ordaindu zizkion.
Hamar urterekin, Parisko Kontserbatorioan ikasten hasi zen, baina lehiaketa galdu eta
kontzertuak emateari uko egin zion. Nadezhda von Meck-entzat egin zuen lan hiru
urtez, Txaikovskiren mezenas izan zena. 1884ean Erromako konposizio lehiaketa
irabaztearekin lau urterako diru-laguntza jaso zuen, Villa Mediciko Arte Ederren Akademian
aritzeko[1] L'enfant prodige obragatik.

Claude Debussy Frantziako eta Europako musikaren berritzailea izan zen; bere
belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika-sorkuntzan, eta
adierazteko modu berri bat sortu zuen, sentimenduen adierazpen-askatasuna aldarrikatzen
zuena. Richard Wagnerren mireslea zen, eta hura izan zen Debussyren maisu nagusia;
izan ere, Wagnerrek, bere «arte lan orohartzailea»ren kontzeptuarekin, musikagileen,
poeta sinbolisten eta margolari inpresionisten nahiak betetzen zituen. Wagnerrez
gainera, Alexandr Borodin eta Modest Musorgski errusiar musikagileak zituen gogoko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


1887an Parisa itzuli zen, eta musika-estetika berri baten bila saiatu zen, «arimaren
sentimenduen adierazpena» bideratu nahian. Hala, laster idatzi zituen hainbat lan
bikain: La Demoiselle élue (1888, Andereño hautatua), Dante Gabriel Rosettiren
testuarekin; Prélude à l'après-midi d'un faune, Mallarméren poeman oinarritua, askorentzat
XX. mendeko musikaren hasiera dena (1894, Fauno baten arratsaldearen preludioa);
eta Pélleas et Mélisande opera, Maeterlincken libretoarekin, eta 1902an Parisko Opera
Komikoan lehen aldiz eman zena. La Mer poema sinfonikoa (1905, Itsasoa), olatuen hotsa
gogorarazten duten eskalekin, Douze préludes (1910-1913, Hamabi preludio), eta En
blanc et noir bi pianorako obra (1915, Zuri-beltzean), dira heldutasuneko maisulan batzuk.
Ohiko analisi- eta egitura-legeen aurrean, haien arauak ordura arteko musika-sorkuntza
mugatu baitzuten, Debussyren lanak adierazpen-mota berriak bideratu zituen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ondesteko minbiziak jota hil zen Parisko bere etxean, 55 urterekin. Diagnostikoa 9 urte
lehenago egin zioten, odol-jarioak pairatu ostean, eta 1915eko abenduan egin zioten
historiako lehenengo kolostomietakoa izan zena.
Giacomo Antonio Domenico Michele Secondo Maria
Puccini (Lucca, Toskana, 1858ko abenduaren 22a – Brusela, 1924ko azaroaren 29a)
musikagile italiarra izan zen.

Opera landu zuen batik bat, tartean, La Bohème, Tosca eta Madama Butterfly eta munduko
handietako bat da. Giuseppe Verdiren ondorengotzat hartzen dute adituek. Idatzi zuen
lehen opera Le Villi (1884) izan zen eta lehen arrakasta Manon Lescaut (1893) lanak eman
zion. Bere omenez, 1930etik Festival Puccini jaialdia antolatzen dute urtero Torre del Lago
herrian, Luccatik gertu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Giacomo musikari familia batean jaio zen, Puccinitarrak belaunaldiz
belaunaldi Luccako Duomo Katedraleko kamerako maisu izan baitziren. Bost urterekin aita
galdu ondoren, Fortunato Magi osabarengana bidali zuten ikastera eta honek, ez zion
gaitasun berezirik ikusi diziplinarik gabeko mutiko hari.

Denboraren joanean, organista izatea lortu zuen eta koru-maisu Luccan. Badirudi, 1876an,
Verdiren Aida ikusi zuenean, etorri zitzaiola antzerki musikalean lan egiteko gogoa

Garai honi dagozkio bere lehen konposizioak: I figli d'Italia bella kantata (1877), Mottetto
per San Paolino motetea (1877) eta Meza bat (1880).

1880an, pariente baten eta beka baten laguntzaz, Milaneko kontserbatorioan izena eman
zuen Antonio Bazzini eta Amilcare Ponchiellirekin konposizioa ikasteko. Urte honetan, 21
urte zituenean, Meza bat konposatu zuen, bere familiak musika erlijiosoarekin izan zuen
erlazioa markatuz. Messa deitu zion autoreak, baina Misa de Gloria izenez ezagutzen da.

Konserbatorioan ikasten ari zen bitartean, Puccinik Perdinando Fontanaren libreto bat lortu
zuen eta, 1882an, opera bat egiteko lehiaketa batean hartu zuen parte. Ez zuen irabazi,
baina, 1884an, Le Villi aurkeztu zenean Milaneko Teatro dal Vermen, Giulio
Ricordiren arreta piztu zuen. Giulio musika editorea zen eta bigarren opera bat egiteko
aukera eman zion, Milaneko Scala antzezlekuan estreinatzeko; 5 urtez aritu zen horretan,
baina Edgarrek (1889) ez zuen arrakastarik izan eta ondorengo hamarkadetan aldaketa
ugari jasan zituen sekula errepertorioan sartu gabe.

Bitartean, 1884an, Puccinik familia bat osatu zuen; Elvira Bonturirekin joan zen bizitzera
eta honen alaba Foscarekin. 1886an, Antonio jaio zen (Tonio), Giacomoren seme bakarra
izango zena.

1891tik aurrera, Puccinik Torre del Lagon pasatu zuen denbora gehiena, Luccatik 20
kilometrora eta Tirreniar itsasoa eta Massaciuccoli lakuaren artean dagoen herri txiki
batean, Viareggioren azpiko aldean. Hasieran, maizter izan zen eta denbora asko ehizean
pasatzen zuen eta, hala ere, Luccara askotan joan ohi zen. Baina 1900ean, lursail bat erosi
zuen eta lakuaren ertzean etxe bat eraiki zuen. Hantxe bizi zen 1921 arte, lakuaren
kutsadurak Viareggiora mugitzera behartu zuen arte.

Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Giacomo Pucciniren Tosca
Edgarrek izan zuen arrakasta eskasaren ondoren, hirugarren opera bat egin zuen, Manon
Lescaut. Opera honek oso harrera ona izan zuen, bizitzan zehar izan zuen handiena,
agian. Gainera, Luigi Illica eta Giuseppe Giacosa libretistekin lankidetzan hasi zen.
Geroago, Illica eta Giacosak Pucciniren hurrengo hiru operen libretoak idatzi zituzten,
ezagunenak.

 Lehenengoa, La Boheme (Henri Murgerren Scenes de la vie de Boheme nobelan


oinarritua) izan zen eta bere operarik famatuena izan daiteke.
 Hurrengo opera, Tosca, melodrama historikoa da.
 Hirugarren opera Madama Butterfly da, David Belascoren drama batean oinarrituta
dago eta Pucciniren lehenengo opera bitxi edo exotikoa da. Milaneko Scala
antzezlekuan estreinatu zen 1904an eta porrota galanta izan zen, kritikoen lanagatik
neurri handi batean. Zenbait aldaketa egin ziztzaizkion eta, gaur arte irauten duen
arrakasta lortu zuen.
Illica eta Giacosarekin elkarlanean egon zen denbora oso eraginkorra izan zen eta asko
ikasi zuen hauengandik. Luigik, dramagile eta kazetariak, argudioaren zirriborroa egiten
zuen eta trama pixkanaka ateratzen joaten zen, Puccinirekin eztabaidatuz, testu osoa idatzi
arte. Giuseppe, berriz, komedia egilea eta literaturako irakaslea zen eta bere lana zen
testua bertso egitea, literatura eta musika zainduz.

Azken hitza, beti, Puccinik zuen eta horregatik deitzen zion Giulio Ricordik Dogo, taldean
hartzen zuen nagusitasunagatik. Ricordik ere libretoak egiten hartzen zuen parte,
irtenbideak iradokitzen, batzuetan bertsoak idazten eta, batez ere, libretisten eta musikoen
bitarteko izaten Puccinik dramaren haria endredatzeko duen ohituraren eraginez sortutako
eztabaidetan.

Krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Giacomo Pucciniren Madame Butterfly
1903tik aurrera Giacomoren urte zailenak etorri ziren. Urte honetan, musikariak auto istripu
latza izan zuen eta larri zauriturik atera zuten. Luzaroan egon behar izan zuen sendatzen.

1906an, Giacosa hil zen eta lan taldeak astindu handia jasan zuen. Saiatu zen Illicarekin
lanean jarraitzen, baina ezinezkoa izan zen.

1909an, zorigaitz berri bat gertatu zitzaion: bere 23 urteko añak, Doria Manfredik, bere
buruaz beste egin zuen. Badirudi, Elviraren zeloek ez ziotela bizitzen uzten eta horregatik
hartu zuen pozoia. Drama honek ez zion mesederik egin konpositore eta bere emaztearen
arteko erlazioari.

1912an, Giulio Ricordi hil zen, Puccinirekin erabat loturik zegoen editorea. Giacomok
bigarren aita kontsideratzen zuen.

Arlo artistikoan, gero eta gehiago gustatzen zitzaion exotismoa. Horrela jaio zen Madama
Butterfly eta ondoren etorri ziren La fanciulla del West (1910) eta La rondine (1917).

Krisi garaian zegoen, lana asko geratu baitzen bukatu gabe, oso aurreratuta egon arren.
XIX. mende bukaeran, saiatu zen behin baino gehiagotan, Gabriele D'Annunziorekin lan
egiten, baina ez zuten elkarrekin lanik bukatu, agian, ez zirelako bata bestearekin oso ondo
eramaten.

Il Trittico[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giacomo Pucciniren Manon Lescaut


1918an, New Yorken estreinatu zituzten 3 opera hauek, batera.

 Gianni Schicchi segituan egingo da ospetsu.


 Il tabarro, hasieran ez zuen arrakastarik izan, baina gero eta balio handiagoa eman
zioten.
 Suor Angelica, Giacomori gehien gustatzen zitzaiona.
Denak aldi berean antzezteko sortu baziren ere, gaur egun, beste konpositore batzuen
obrekin aurkeztu ohi dira.

Turandot, bukatu gabeko opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giacomo Pucciniren Turandot


Azken opera, Turandot, amaitu gabe geratu zen, 1924ko azaroaren 29an,
Puccini Bruselan hil baitzen. Eztarriko minbizia sendatzera joana zen hara eta tabakozale
porrokatuak ezin izan zion biziari eutsi.

Turandoten azkeneko bi eszenak Franco Alfanok bukatu zituen eta Arturo


Toscaninik gainbegiratu. Estreinaldiko gauean, Toscaninik berak orkesta gerarazi zuen,
Puccinik konposizioa utzi zuen lekuan. Scalan estreinatu zutenean, berriz, Liu hiltzen
denean eta koroak Liù, bontà perdona! Liù, docezza, dormi! Oblia! Liù! Poesía! abestu
behar zuenean, Toscaninik, batuta utzi eta jiratu ondoren, hauxe esan zion
publikoari: Hemen bukatzen da opera, une honetan hil baitzen maisua. Alfanok bukatu
zuen bertsioa bigarren gauean aurkeztu zuten. 2001ean, Luciano Beriok amaiera berri bat
sortu zuen, Pucciniren libretoetan eta zirriborroetan oinarrituz.

1926an aurkeztutako Carlo Gozziren elezaharrean oinarritua, Turandot giro fantastikoa


duen Pucciniren lehen opera da: Txina ametsen eta Erosen erresuma da, agerpenek,
mamuek, ahotsek eta soinuek hornitzen dute drama osoa.

Puccini, artista[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Opera verista zen garai hartan indar handiena zuena, baina Puccini opera honetatik
aldendu zen.
Zaila da Puccini nazioarteko operan kokatzea, eginiko etengabeko aurrerapen artistikoaren
ondorioz, ez baitzen, garaiko konpositore asko bezala, berriztatzailea inondik ere.

Puccini musikazko antzezpenean atxiki zen, beti ere ikusleetan pentsatuz, ekitaldiak
zainduz eta mundu osoan zehar jarraituz.

Hamabi opera sortu arren, mundu osoko antzezleku lirikoetako bildumetan agertzen dira.
Obretan aldaketa asko, bizkortasuna, sintesia, sakontasun psikologikoa eta aurkikuntza
eszeniko ugari aurki daitezke.

Ikuslea, nahiz eta opera bakoitzak beti zuen zati berriaren ondorioz nahasturik egon,
azkenean bere alde jartzen ziren. Musika italiarrak, berriz, Puccini etsai eta susmagarritzat
hartzen zuen. Italian bere musika ez zela, ez italiarra, ez errusiarra, ez alemaniarra eta
ezta frantziarra ere. Hala ere, garai hartako Stravinski, Schoenberg, Ravel eta Webernek
Pucciniren lana baloratu zuten.

Pucciniren meriturik handiena hizkuntzak eta kultura musikalak ikasteko eta trebetasunez
laburtzeko zuen ahalmena da. Konpositorearen nortasun artistikoa ezagutzeko
beharrezkoa da garai hartako kultura musikal ezberdinaetan miatzea.

Richard Wagnerren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Milanera iritsi zenetik Richard Wagnerren jarraitzaileetako bat izan zen; bi konposizio
sinfonikoek, Kontserbatorioko ariketak bezala aurkeztuak, Wagnerren lehenengo obren
bereizgarriak dituzte: Lohengrin eta Tannhauser. 1883. urte hasieran, Parsifalen partitura
lortu zuen Pietro Mascagni gelakidearekin batera.

1880ko obretan Wagnerren eragina nabarmentzen da. Manon Lescauten ondoren, Puccini
teknika berezi bat ikertzen hasiko da leitmotiva erabiliz. Hala ere, Tosca sortu ondoren,
batez ere, agertzen da nabarmen Wagnerren eragina.

Frantsesen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kolorea frantziar operatik hartu zuen, Bizet eta Massenetengandik batez ere. Giroaren
berreraikuntza musikalak erliebe itxura hartzen du partitura
guztietan: Turandoteko Txinakoa, Madama Butterflyko Japoniakoa, La fanciulla del
Westeko Amerika mendebaldekoa, Manon Lescauteko Parisekoa, La Bohème, La
Rondine eta Il Tabarro, Toscako Erromakoa, Gianni Schicciko Florentziakoa edo XVII.
mendeko Suor Angelica komentukoa.

Pucciniren harmoniak frantziar musikaren elementuak hartzen ditu. Hala ere, ez da erraza
eragin konkretu bat azaltzea, horrelako pasarteak Le Villin azaltzen baitira, Fauré eta
Debussyren musikak ezezagunak zirenean Italian oraindik.

1890 aldera Debussyren musika interesatzen hasten zaio eta Nuevo Mundon erakutsiko du
zaletasun hau.
Sergei Sergeyevich Prokofiev (Sontsovka, Donetskeko oblasta, Errusiar
Inperioa, 1891ko apirilaren 23agreg./apirilaren 11jul. - Mosku, Sobietar
Batasuna, 1953ko martxoaren 5a) errusiar musikagilea, orkestra zuzendaria eta pianista
izan zen. SESBeko erregimen komunistaren garaian lan egin izan zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ama piano jotzailea eta aita ingeniari agronomoa zituen. Seme bakarra zen. Prokofievek
umetatik erakutsi zituen musikarako gaitasun nabarmenak, eta 1902rako idatzita zituen
pieza batzuk.

1904. urtean San Petersburgoko kontserbatorioan sartu zen,


eta harmonia eta kontrapuntua ikasi zituen Lyadovekin, eta orkestratzea Rimski-
Korsakovekin. Geroago piano ikasketak egin zituen Anna Essipovarekin eta
zuzendaritza Tcherepninekin. Hamar urtez ikasketak egin ondoren, Anton Rubinstein
saria jaso zuen bere lehen lan nagusiarekin (1. Piano
Kontzertua). Glinka, Borodin, Musorgski eta Rimski-Korsakov errusiar musikagileek
erakarri zuten, eta mendebalekoei
dagokienez, Beethoven, Schumann, Brahms eta Maurice Ravelek.

1917. urtean lehen sinfonia idatzi zuen, Klasikoa izenekoa. 1918tik 1932ra bitartean,
Errusiatik kanpo bizi izan zen. 1921ean, Hiru laranjen amodioa opera aurkeztu
zuen Chicagon; eta Parisen, Diaghilevek balletak aurkeztu
zizkion: Chout (1921), Altzairuzko pasabidea (1928) eta Seme galdua (1929). Herriminez,
1932. urtean Errusiara itzuli zen eta berehala bihurtu zen sobietar kulturaren eragile. Aldi
hartan idatzi zituen lanik ezagunenak: Pello eta otsoa (1936), umeek orkestrako musika
tresnak ezagutzeko idatzitako ipuina; Alexander Nevsky (1938-1939) kantata, izen bera
zuen Einsesteinen filmerako idatzia; Romeo eta Julieta (1935-1936) balleta; Gerra eta
bakea (1941-1952) opera; eta 5, 6 eta 7. Sinfoniak (1944, 1945-47, 1951-52).

Hil ondoren, 1957. urtean, Lenin saria eman zioten.

Prokofieven musika disonantea eta perkusiozkoa izan zen hasieran, baina,


gerora, lirismo handiagoz eta ohiko moldeetako harmoniak erabiliz jardun zuen. Musika lan
horiez gainera, musika tresnetarako kontzertuak, korurako lanak, sonatak, pianorako
piezak eta film eta antzerkirako musika idatzi zituen. Ia musika mota guztiak landu zituen,
eta XX. mendeko lehen erdiko musikagilerik bikainenetako bat izan zen.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Lotinant Kije (1933).
 Romeo eta Julieta (1935-1936).
 Gerra eta Bakea (1945).
Sinfoniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Bosgarren Sinfonia, opus 100 (1944).
Haurrentzako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Peru eta otsoa edo Pello eta otsoa (1936).
Krzysztof Eugeniusz Penderecki (Dębica, Polonia, 1933ko azaroaren
23a - Krakovia, 2020ko martxoaren 29a) poloniar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bere kasa hasi zituen musika-ikasketak, eta geroago Malawskiren ikaslea izan
zen Krakoviako Goi Mailako Musika Eskolan. 1958. urtetik aurrera eskola hartako irakaslea
izan zen, eta 1972. urtean zuzendari izendatu zuten. 1973. urtetik aurrera konposizio-
irakaslea izan zen Yaleko unibertsitatean.

Lehen lanetan C. Debussyren eta K. Szymanowskiren eragina antzematen zaio.


Geroago Boulezen eragina izan zuen. 1960. urtetik aurrera Boulezen estiloa utzi zuen, eta
abangoardiako musikagile nagusietakoa bihurtu zen.

Pendereckik musikazkoak ez diren hotsak erabiltzen zituen, idazmakinarena eta zerrarena,


adibidez, eta ohiko musika-tresnekin nahasten zituen. Ahotserako musikan aldiz, kantariek
kontsonanteak ahoskatu behar izaten dituzte arrapaladan, txistu eta zarata eginez.

Lan aipagarriak dira: The Devils of Loudun (1968-1969) eta Paradise (1976-1978)
operak; Anaklasis (1960), harizko eta perkusiozko tresnetarako; Threnody for The Victims
of Hiroshime (1960), harizko 52 tresnetarako; Polymorphia (1961), harizko 48
tresnetarako; St. Luke Passion (1963-1966), idatzi duen lanik txalotuena, kontalari,
bakarlari, abesbatza eta orkestrarako; Kosmogonia (1970), bakarlari, abesbatza eta
orkestrarako; Ekintzak (1971), jazz-talderako; Intermezzo (1973); Agnus Dei (1980),
korurako.

Soinu-bandak ere egin zituen, esate baterako, Wojciech Jerzyren Manuscrit trouvé à
Saragosserako (1964) sortutako musika XX. mendeko soinu-banda berritzaileenetakotzat
jotzen da.

Bestalde, Pendereckiren beste lan batzuk nahiz eta zinerako sortuak ez izan, film
batzuetan erabiliak izan dira, hala nola, Txelo-kontzertuaren (1971) zati batzuk The
Shining eta The Exorcist filmetan erabili zen.

Krzysztof Pendereckik sari ugari jaso zituen: Wolf saria (1987), Grawemeyer saria
(1992), Asturiasko Printzea Saria (2001) eta Praemium Imperiale saria (2004), besteak
beste.

2006. urtean, Münsterreko Unibertsitateko (Alemania) doctor honoris causa titulua jaso
zuen.
Aaron Copland (New York, 1900eko azaroaren 14a - Peekskill, New
York, 1990eko abenduaren 2a) estatubatuar musikagilea izan zen, "Estatubatuar
musikagileen dekanoa" bezala ezaguna. Parisen musika ikasi zuen, besteak beste Nadia
Boulangerrekin, bere gustu eklektikoa inspiratu zuena. Estatu Batuetara itzultzean,
musikaz irakatsi eta idatzi zuen. 1930eko hamarkadan, bere estilo modernista aldatu eta
eskuragarriago bihurtu zen. 1940ko hamarkadaren amaieran, Igor Stravinsky, Arnold
Schoenberg eta Pierre Boulezen eraginez, lan serialistak konposatu zituen. 1960
hamarkadatik orkestra zuzendaritzan aritu zen batez ere. Ballet eta orkestra-lanez gain,
ganbera-musika, ahots-musika, opera eta zinemarako musika konposatu zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


 Scherzo Humoristique: The Cat and the Mouse (1920)
 Four Motets (1922)
 Passacaglia (1922)
 Symphony for Organ and Orchestra (1924)
 Music for the Theater (1925)
 Dance Symphony (1925)
 Concerto for Piano and Orchestra (1926)
 Symphonic Ode (1927-1929)
 Piano Variations (1930)
 Grohg (1925/32) (ballet)
 Short Symphony (Symphony No. 2) (1931-33)
 Statements for orchestra (1932-35)
 The Second Hurricane opera (1936)
 El Salón México (1936)
 Billy the Kid (1938) (ballet)
 Quiet City (1940)
 Our Town (1940)
 Piano Sonata (1939-41)
 An Outdoor Overture (1941)
 Fanfare for the Common Man (1942)
 Lincoln Portrait (1942)
 Rodeo (1942) (ballet)
 Danzon Cubano (1942)
 Music for the Movies (1942)
 Sonata for violin and piano (1943)
 Appalachian Spring (1944) (ballet)
 Third Symphony (1944-1946)
 In the Beginning (1947)
 The Red Pony (1948)
 Clarinet Concerto (1947-1948)
 Twelve Poems of Emily Dickinson (1950)
 Piano Quartet (1950)
 Music and Imagination (1952)
 Old American Songs (1952)
 The Tender Land (1954) (opera)
 Canticle of Freedom (1955)
 Orchestral Variations (1957)
 Piano Fantasy (1957)
 Dance Panels (1959; revisada en 1962) (ballet)
 Connotations (1962)
 Down A Country Lane (1962)
 Music for a Great City (1964)
 Emblems, for wind band (1964)
 Inscape (1967)
 Duo for flute and piano (1971)
 Three Latin American Sketches (1972)
 Lincoln Portrait
Soinu-bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 1961 - Something wild
 1949 - The Heiress (Oscar Saria)
 1949 - The Red Pony
 1945 - The Cummington story
 1943 - The North Star
 1940 - Our Town
 1939 - Of Mice and Men

You might also like