You are on page 1of 2

dell'arte delako antzerkiak bere pertsonaiak taxutzeko.

Azkenik, komediagile hauek aipa ditzakegu: Makiavelo, Ariosto eta Giordano Bruno.

Commedia dell'arte

Zabaltzen ari zen herri-joera baten eraginez, komediak herri-antzerkiaren molde batzuk —mimoa,
iseka eta bat-batekotasuna— bere egin
zituen. Gero eta garrantzi handiagoa hartu
zuten bai mugimenduak, bai bat-
batekotasunak, ondo ikasitako testuaren
kaltetan. Bi horiek izan ziren commedia
dell'arte (artearen komedia) antzerki mota
berriaren ezaugarriak.

Gaiari dagokionez, kritika soziala izan zen


artearen komediaren ardatza. Boterearen
elementuei barre egiten zien. Baina,
horretaz gain, gizakiaren betiko kezkak Arlekin, Pantalone eta Il Capitano. (PRA)
islatzen saiatzen zen.

Antzerki ibiltaria zen, eta hamar-hamabi aktoreko (gizonak eta emakumeak) antzerki-taldeek
antzezten zuten. Ez zegoen testu idatzirik, bat-batekoa zen; eta,
musika jotzen eta dantzatzen zekitenez, musika- eta dantza-saioak
tartekatzen zituzten. Bazeuzkaten, ordea, gidoi eskematikoak.
Zuzendariak erabakitzen zuen antzezpen bakoitzean zein erabili,
tokian tokiko egoerari egokituta. Gidoia oihalaren atzean
zintzilikatzen zen, aktoreek ikus zezaten eszenatokira sartu baino
lehen.

Aktore bakoitzak bere pertsonaia propioa


zeukan, berezko maskara zeukana, baita
buruz zekizkien hainbat monologo,
erantzun, abesti, akrobazia edota egoera
jakin batzuetan erabili beharreko
baliabideak edo lazziak ere (lazziak
Politxinela gertakizun umoretsuak dira: hitz jakin bat
behin eta berriz totelka esatea, euli bat harrapatzea, etab.). Aktoreak
pertsonaia bera antzezten zuen bizitza guztian eta pertsonaia gurasoengandik
seme-alabengana pasatzen zen.

Kolombina

15
Bi pertsonaia-talde zeuden: otseinak (zanni) eta nagusiak (padroni).

Otseinak

– Kolombina. Alaia, ederra eta azkarra. Denek gorte egiten badiote ere, Arlekin izaten da
harekin ezkontzen dena.

– Arlekin. Ergela. Bizkortasunez aritzen da, itzulipurdiak eta akrobaziak eginez. Bigarren
mailako morroia, oso zuzen jokatu ez, baina gaiztoa ez dena. Ezin ditu bi gauza batera eduki
gogoan, eta ez ditu aurreikusten bere ekintzen ondorioak.

– Brighella: lehen mailako morroia, maiordomoa. Badaki musika jotzen eta kantatzen.
Arlekinen beste aldea da: azkarra eta maltzurra. Nagusiari laguntzen dio, baita engainatu
ere.

Nagusiak

– Pantalone. Veneziako merkatari aberats zahar samarra, alaba ezkongai duena. Haren
zerbitzariak maltzurrak dira. Batzuetan, Kolombina gazteagoaz maitemintzen da. Zuhurra
izaki, bere dirua babesten du, susmoz beterik dago eta. Autoritarioa da, baina baita
borondate onekoa ere. Beti engainatzen dute.

– Il Dottore. Familia aberatsekoa. Asko eta azkar hitz egiten du. Ezin argi hitz egin, hala ere:
latinezko esakuneak eta lege-esamoldeak darabiltza. Burgesia intelektualaren ordezkari,
medikua, notarioa edo abokatua izaten da. Beti aholkuak eman behar ditu, edo bere iritzia
azaldu, nahiz eta gaiari buruz batere jakin ez.

– Il Capitano. Italieraz mintzatzen bada ere, gaztelaniazko erantzunak tartekatzen ditu,


espainiarra baita. Italiako hegoaldea okupatzen zuen Espainiako Inperioaren satira
irudikatzen du. Fanfarroia eta koldarra.

– Maiteminduak. Dotoreak eta xarmagarriak. Modu erretorikoan mintzo dira. Egozentrikoak


dira eta beren kezka bakarra amodio-mina da. Pedante samarrak.

16

You might also like