You are on page 1of 1

25

2023/05/22

EAEko IRAKASLEAK

IKASTURTE HASIERAKO ESLEIPENAK (IKHA/COCU)


Hezkuntzaren web orrian, iragarki-taulan hurrengo dokumentuak eskegi
dituzte: egutegia, lehentasun eskubideari buruzko ohar oroigarria eta horren
inguruan ohiko galderak. Lotura.

Esleipenei buruzko informazio guztia atal horretan argitaratzen da.

2023ko otsailaren 24ko aginduaren arabera, merezimendu-lehiaketan


hautatutako izangaiek gainontzeko ordezkoen aurretik egingo dute hautaketa,
lortutako espezialitatean eta lehentasun eskubidea haientzat ez da aplikagarria
izango.

ADINAGATIK IRAKASTORDUAK MURRIZTEA


Behin-behineko ebazpena argitaratu da Hezigunean.
Erreklamatzeko epea: maiatzaren 29 arte, egun hori barne. Hezigunean
prestatutako aplikazioaren bidez egin behar da.

EPE2022. OHIKOA ETA ALDI BATERAKO ENPLEGUA


EGONKORTZEKOA (“MALGUA”)
Ekainaren 12tik aurrera izena emateko epea hasiko dela adierazi digute.
Kontuan hartu zabaltzen denetik 20 egun naturaleko tartea dagoela.
Prozesuaren inguruko informazioa Hezkuntzaren web orrian argitaratzen dute.

EAEko IRAKASLEAK ETA HEZIKETA BEREZIKO HEZITZAILEAK


PREST_GARA: 2023-2024 DEIALDIA
Lehen eskaera-epea: 2023ko maiatzaren 19tik ekainaren 2ra arte. Deialdia
Hezkuntzaren web orrian eskuragarri dago.

UDAKO KOBRAKETAN ATZERA PAUSORIK EZ!!!

You might also like