You are on page 1of 2

HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza Viceconsejería de Administración y Servicios


Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza Dirección de Gestión de Personal

EBAZPENA, 2022KO ABUZTUAREN 29KOA, HEZKUNTZA SAILEKO LANGILERIAREN


KUDEAKETAKO ZUZENDARIARENA, HEZKUNTZAKO IKUSKARI LANPOSTUAK ALDI BATERAKO
BETETZEKO HAUTAGAIEN ZERRENDA OSATZEN DUENA.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016


Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (2016ko uztailaren 4ko EHAA), 2022ko
irailaren 1etik aurrera sortzen diren Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuetan aldi baterako
beharrak betetzeko hautagaien zerrenda osatzen da.

Zerrenda hori lehentasun-ordenaren arabera zerrendatutako pertsona-talde hauek osatzen


dute:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesu


bateko oposizio-fasea gainditu duten izangaiak eta Hautaketa-prozesuan lortutako
puntuazioaren arabera ordenatutako plazarik lortu ez dutenak. Hautagaien zerrenda hainbat
hautaketa-prozesutatik datozen pertsonek osatzen dutenean, zerrendan antzinatasun handiena
izatearen irizpidearen arabera antolatuko dira.

B) Ikuskaritzako lanpostuetan aritu direnak eta lanpostu horiek utzi dituztenak, Hezkuntza
Ikuskaritzako lanpostuetan emandako zerbitzu-denbora handienetik laburrenera ordenatuko
dira. Berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko lehenengo irizpidea karrerako irakasle
funtzionario gisa emandako denbora izango da, eta berdinketarekin jarraituz gero, irakasle gisa
emandako denbora osoa. Ikuskapen-eginkizuna betetzean aurkako ebaluazioa jaso duena
hautagaien zerrendatik kanpo geratuko da.

C) Hezkuntza Ikuskaritzan plaza libreak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko egindako deialdiren


batera aurkeztu diren hautagaiak, deialdian ezarritako gutxieneko baldintzak gainditu
dituztenak eta lanposturik lortu ez dutenak, lanpostuak betetzeko deialdian lortutako guztizko
puntuazioaren arabera ordenatuta. Azken kasu horretan, puntuazioaren guztizkoan bi
hautagairen edo gehiagoren artean berdinketa egonez gero, baremoko atal bakoitzean
puntuaziorik altuena lortuz ebatziko da, hurrenez hurren, baremoan agertzen diren
hurrenkeraren arabera. Berdinketak jarraitzen badu, azpiataletan lortutako puntuazioa hartuko
da kontuan, baremoan agertzen diren ordenaren arabera.

Bestalde, ordezkoen zerrenda honetan zuzendu egiten da Hezkuntza Saileko Langileriaren


Kudeaketako zuzendariaren 2022ko uztailaren 22ko Ebazpenaren IV. eranskina. Ebazpen horren
bidez, 2022/2023 ikasturterako Hezkuntzako Ikuskaritzan 4 lanpostu zerbitzu-eginkizunetan
betetzeko deialdia behin betiko ebazten da, eta zerbitzu horretarako ordezkapenen zerrenda
zabaltzen da, deialdi honetako behin betiko puntuazioa betetzeko.

Eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021
Dekretuaren 10. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ


E-mail: huisgesp@euskadi.eus
Bakarra.- 2022ko irailaren 1etik aurrera sortzen diren Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuetan
aldi baterako beharrak betetzeko hautagaien zerrenda osatzea onartzea, hautagaiek
adierazitako lurralde-lehentasuna adieraziz, baita jatorrizko kolektiboa ere, 98/2016
Dekretuaren 25.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

98/2016KO
DEKRETUAREN 25.2
LURRALDE- ARTIKULUAK EZARTZEN
LEHENTASUNA/PRIORIDAD DUEN
IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS
TERRITORIAL KOLEKTIBOA/COLECTIVO
ESTABLECIDO POR EL
ARTÍCULO 25.2 DEL
DECRETO 98/2016

AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, MIREN KARMELE BIZKAIA B)

CÍA OLASKOAGA, IÑAKI GIPUZKOA C)

MENDOZA MICHELENA, XABIER GIPUZKOA C)

BOLLAR BENEDICTO, JANIRE BIZKAIA C)

GARCÍA IBAÑEZ DE GARAYO, IÑIGO ARABA C)

ETXEBARRIA GRANDE, MIKEL BIZKAIA C)

LIZARTZA URRESTARAZU, MAITE GIPUZKOA C)

HELEGITEAK

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio eta
Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik
aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015
Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 29a

Blanca María Guerrero Ocejo


LANGILERIAREN KUDEAKETAKO ZUZENDARIA

You might also like