You are on page 1of 1

LITERATURA BALIABIDEAK

BALIABIDE FONIKOAK
Izena Definizioa Adibidea
Aliterazioa* Pareko soinuen errepikapena. “Troka txoko txikian kutxatxo itxia”
Onomatopeia* Soinu naturalen imitazioa. “dzazt”
Esaldi batean edo esaldi-segida batean atzizki edota
“…iluna jantzi zuen, kapa bat bezain
Similikadentzia*** deklinabide berbera, edo antzeko soinua duten
luzea eta leuna, beruna eta ahula.”
hitzak elkarren ondoan jartzea.
Jarraian doazen hitzen silabak lotuz edo hitz bat “…esperantzaren bustia / ur hatsak /
Kalanburra**
zatituz hitz berriak sortzea. urratsak…” (Itxaro Borda)
BALIABIDE MORFOSINTAKTIKOAK
“Kantetan, horra hor txoritxoak /
kantetan, horra hor bildotzak /
Anafora** Esaldien hasieran, hitz(en) errepikapena.
kantetan, negua joan dela…”
(F.Arrese Beitia)
“Non dira....? Hil ziran. Nola
Epifora** Esaldiaren bukaeran, hitz(en)errepikapena.
zeuden....? Hil ziran
Hitz bera bertso-lerro baten hasieran eta bukaeran “Oroitu nahi zaitut, oroitu...” (Migel
Epanadiplosia**
jartzea. Anjel Unanua)
“...aire bat entzun nuen itsasoko
Hitz bera bertso-lerro baten bukaeran eta
Anadiplosia** aldetik / itsasoko aldetik untzian
hurrengoaren hasieran jartzea.
kantaturik.” (Herrikoia)
“… ertzagabeko itsasora, / aparrik
gabeko hondartzara / bustidura
Paralelismoa*** Sintaxi-egiturak, ideiak, soinuak, e.a.errepikatzea.
gabeko uhainetara / hondar gabeko
eremura…” (Patxi Ezkiaga)
“…bainan ea txalo bat / diguzuen
Hiperbatona* Perpausen osagaiak ordenaz aldatzea.
ematen.” (Antonio Maria Labaien)
“Bide txikiago bat ere badago eta
Polisindetona** Juntagailuen aniztasuna. gero ibaia eta gero arrainak eta
txalupa asko” (Bernardo Atxaga)
“… gorroto, bekaitz, harrokeri, /
Asindetona** Juntagailuen falta. lizunkeriak gorazarre; / gerra heriotz,
lapurreta…” (Nemesio Etxaniz)
“Zeru, lur, egurats, gizon / nigana
Enumerazioa* Kategoria gramatikal bereko hitzen errepikapena.
dut…” (Orixe)
“Sorginen sorginkeriek sorginduta
Eratorketa** Erro bereko hitzak perpaus berean kateatzea.
zeuden”
BALIABIDE SEMANTIKOAK
Formaz antzekoak diren hitzak elkarren ondoan “...apatzen ditu tximeletak / loreak
Hitz-jokoa** jartzea, efektu desberdinak sortuz; adibidez, aupatuaz / apatuz...” (Andoni
kontrastea. Salamero)
“Gaua, zu zoaz / lertxunen zadorrak /
Apostrofea*** Izaki bizidun eta ez-bizidunei hitz egitea.
mamiki gordetuz...”
Epitetoa*** Informazio berririk ez dakarren izenondoa. “gau iluna”
Konparazioa* Ekintzak, gertaerak...elkarren artean parekatzea. “Irribarrea ilgora bezalakoa zen”
Bi elementu ditugu: erreala eta irudizkoa. Bien
“Zure ilearen hegalekin laztandu
Metafora* arteko antzekotasuna argia da, eta irudizkoak erreala
ninduzun”
ordezkatuko du.
Bi elementu ditugu: erreala eta irudizkoa. Bien
artean ez dago antzekotasunik; beste era bateko
Metonimia*** erlazioa izango dute (kausa-ondorioa, objektu- “ene desirak habia abandonatuak”
erabilpena...). Kasu honetan ere irudizkoak erreala
ordezkatuko du.
Sentimen eredu batetik bestera esanahiren bat
Sinestesia* “hitz epelak”
aldatzea da.
Esanahi bera edo parekoa duten hitz edo esaldi
Sinonimia** “indarge, ahul, makal, belaska...”
elkarren atzetik jartzea.
Antitesia** Kontrastea, aurkako esanahia duten ideiak. “ Jai goibela”
Hiperbolea* Exagerazioa, neurri logikoa gaindituz. “Mihi kilometrikoa”
Pertsonifikazioa* Pertsonak ez direnei pertsonen ezaugarriak ematea. “ Gaua lotan dago”

You might also like