You are on page 1of 19

5 Zenbaki hamartarrak

Antzinako zibilizazioen zenbakikuntza-sistema gehienak oinarri hamarta-


rrekoak dira. Eta oinarri hori, zalantzarik gabe, zenbatzeko eskuko atza-
marrak erabiltzetik dator.

I ndiarrek, vii. mendean, oinarri hamartarrari idazkera posi-


zionala gehitu zioten; hau da, ikurren (zifren) balioa zenba-
ki barruan hartzen duten posizioaren araberakoa izatea. Eta
E H U h e
aurrerapen handi horrekin batera, zeroa asmatu zuten, kanti-
taterik ez zegoen posizioak adierazteko.

E H U h e E H U h e

Z enbakikuntza-sistema hamartar-posizionala zenbaki


osoak bakarrik adierazteko erabili zen hasieran Euro-
pan. Baina xvi. mendean, sistema hori hedatu eta unitatearen
zatiak (zenbaki hamartarrak) kuantifikatzeko ere erabiltzen
hasi zen.
Unitate zehatzen neurketa
Arkatz bat hartu, eta erregelarekin neurtuko dugu:

1 Neurri hauetako zein dira zuzenak?:


127 mm 12,7 cm 1,27 dm 0,127 m

Zenbakiak eta kiloaren zatiak


Balantza digitalak sandiaren pisua ematen digu:
3,000 kilo.

2 Zer zenbaki markatuko du balantza digitalak sandia erdia pisatzen badugu?


3 Zer adieraziko du botila bat freskagarri pisatzen badugu? Eta ontzi bat ezti pisa-
tzen badugu? Eta poto bat tomate pisatuz gero?

Supermerkatuko eskaintzak
Marta supermerkatura joatekoa da.
—Ekarriko didazu, mesedez, poltsa bat dilista? —eskatu dio Miren alboko auzokoak.
—Eta niri, poltsa bat txitxirio! —esan dio Kerman beheko auzokoak.
Dendara joan, eta bi sorta hauek erosi ditu:

4€ 5€

4 Zenbat kobratuko dio Mireni poltsa bat dilista, eta zenbat Kermani poltsa bat txitxirio?
1 Zenbaki hamartarren egitura

Unitate-ordena hamartarrak
Unitatea baino txikiagoak diren kantitateak adierazteko, zenbaki hamartarrak
1 HAMARREN erabiltzen ditugu.
• Unitatea hamar zati berdinetan banatuta, zati bakoitza hamarren bat da.
1 UNITATE
5 5,3 5,4 5,5 6
1
0,1 = —
10

1 EHUNEN
5,3 → Bost unitate eta hiru hamarren

10 HAMARREN • Hamarrena hamar zati berdinetan banatuta, zati bakoitza ehunen bat da.
5,3 5,36 5,4
5 5,5
0,01 = —1
100

100 EHUNEN
1 MILAREN 5,36 → Bost unitate eta hogeita hamasei ehunen
• Ehunena hamar zati berdinetan banatuta, zati bakoitza milaren bat da.
5,36 5,365 5,37
0,001 = —1
1000
1000 MILAREN

5,365 → Bost unitate eta hirurehun eta hirurogeita bost milaren

• Zenbakikuntza-sistema hamartarrean, edozein ordenatako unitate bat orde-


na bat beheragoko hamar unitatetan banatu daiteke.
10 U = 10 h = 100 e = 1 000 m = …
2,34 €
↓ hamarrenak
ehunenak
2 milarenak
hamar milarenak
unitateak ehun milarenak
0,3 hamarrekoak milioirenak
… H U, h e m hm em mm …
0,04 1 3, 0 5 7 4

Bi unitate eta hogeita  amahiru unitate eta bostehun eta


H
hamalau ehunen hirurogeita hamalau hamar milaren

• Zenbaki hamartarrak irakurtzeko:


— Atal osoa esan behar da, unitatetan adierazita.
Webgunean
— Atal
 hamartarra esan behar da, eskuinera geratzen den zifra hamartarra-
Landu zenbaki hamartarren irakurketa.
ren unitate-ordenan adierazita.

88
Zenbaki hamartarren ordena
Kontuan hartu
Zenbaki hamartarrak zenbaki-zuzenean ordenatzen dira.
Zenbaki hamartar baten eskuinera
ageri diren zeroek ez dute aldatzen –1,7 –0,5 0,4 1,7 2,5
zenbakiaren balioa.
U, h e m –2 –1 0 1 2 3
2, 5 –1,7 < –0,5 < 0,4 < 1,7 < 2,5
2, 5 0 Baina zuzenera jo gabe ere konpara ditzakezu zenbakiok, zifrak eurak eta zenba-
2, 5 0 0 kiaren barruan zer posizio duten aztertuta:
2,5 = 2,50 = 2,500 • Bi zenbaki hamartar konparatzeko, atal osoa konparatu behar da.
Adibidez: U, h e m
5,375 < 6,1 → izan ere, 5 U < 6 U 5, 3 7 5
6, 1 0 0

• Atal osoa berdina badute, zifra hamartar-kopuru bera jarriko dugu bi zenbakietan,
eskuinetara zeroak gehituz; eta, hori eginda, zati hamartarra konparatuko dugu.
Adibidez:
U, h e m
3,25 3,4
↓ ↓ 3, 2 5
3,25 < 3,40 → izan ere, 25 e < 40 e 3, 4 0
Pentsatu eta egin
1. Idatzi zifren bidez. 6. Aztertu taula eta U, h e m
a) Zortzi hamarren. b) Bi ehunen. erantzun. 4 0
c) Hiru milaren. d) Hamahiru milaren. 2 0 0
3 0 0 0
2. Idatzi irakurtzen diren eran.
a) Zenbat ehunen daude 40 milarenetan?
a) 1,2 b) 12,56 c) 5,184
b) Zenbat ehunenek egiten dute 200 hamar milaren?
d) 1,06 e) 5,004 f     ) 2,018
c) Zenbat milioiren daude 3 milarenetan?
3. Idatzi zifraz.
7. Adierazi zenbat balio duen letra bakoitzak:
a) Hamaika unitate eta hamabost ehunen.
A B C D
b) Zortzi unitate eta zortzi ehunen. 3 4
c) Unitate bat eta hirurehun eta hamaika milaren.
M N P Q
d) Bost unitate eta hamalau milaren. 6,2 6,4
4. Idatzi irakurtzen diren eran.
a) 0,0007 b) 0,0042 c) 0,0583 X Y Z T
1,56 1,57
d) 0,00008 e) 0,00046 f     ) 0,00853
g) 0,000001 h) 0,000055 i) 0,000856
5. Idatzi zifraz. 8. Ordenatu txikienetik handienera.
a) Hamabost hamar milaren. a) 5,83 5,51 5,09 5,511 5,47
b) Ehun eta laurogeita hiru ehun milaren. b) 0,1 0,09 0,099 0,12 0,029
c) Berrogeita hemezortzi milioiren. c) 0,5 –   0,8 –   0,2 1,03 –1,1

89
Bi hamartarren artean beste hamartar batzuk daude beti
• Aukeratu bi zenbaki, edozein; adibidez, 2,3 eta 2,6. Argi dago tartean beste
Kontuan hartu hamartar batzuk daudela:
Zenbaki hamartarrak hiru multzotan 2,3 < 2,4 < 2,5 < 2,6
sailka daitezke: • Bila dezagun orain 2,3 eta 2,4 arteko zenbaki hamartar bat.
— Zehatzak: Zifra-kopuru finitua Bi zenbaki horien arteko aldea hamarren bat baino ez da, eta hamarren hori
dute.
hamar ehunenetan banatu daiteke.
2,75
2,32 2,35 2,38
— Periodikoak: Errepikatzen diren 2,3 2,4

#
infinitu zifra dituzte.
41:11 = 3,727272… = 3, 72
2,3ri ehunen bat gehituz gero, 2,3 eta 2,4 arteko zenbaki hamartar bat lortuko
— Beste batzuk: Errepikatzen ez dugu.
diren infinitu zifra dituzte.
3 = 1,7320508… 2,3 = 2,30 < 2,32 < 2,35 < 2,38 < 2,40 = 2,4
Prozesu horrek infinitura arte jarrai dezake, eta berdin gertatuko da beste zenba-
ki-bikote baten kasuan ere.
Problema ebatzia
Leirek bainugelan duen baskulak kilo hamarrenak ere adierazten ditu.
Pisatzean hamarrenen kopurua zehatza ez bada, zenbakia dantzan ibiliko
da aurreko eta hurrengo hamarrenen artean. Zer pisu emango zenuke bas-
kula 53,6 kg eta 53,7 kg-ren artean dantzan ari bada?

53,6 eta 53,7 zenbakien erdibidean dagoen zenbaki hamartarra sartuko dugu:
53,6 = 53,60 → 53,65 ← 53,70 = 53,7
Soluzioa: Pisua, gutxi gorabehera, 53,65 kg-koa dela esan genezake.

Pentsatu eta egin


9. Kopiatu koadernoan eta idatzi zenbaki bat lauki bakoitzean. 12. Nazioarteko Atletismo Txapelketa batean 100 me-
2,6 < < 2,8 7< <8 0,3 < < 0,5 troko lasterketa jokatu da.
0,4 < < 0,5 1,25 < < 1,27 3,42 < < 3,43 Bi epailek dute irabazlearen denbora hartzeko ardu-
ra, baina alde txiki bat dago lortu dituzten neurke-
10. Tartekatu zenbaki hamartar bat zenbaki-bikote tetan:
hauetako bakoitzean: • A epailea → 9 segundo eta 92 ehunen
a) 2,99 eta 3 b) 4 eta 4,1 c) 3,1 eta 3,11 • B epailea → 9 segundo eta 93 ehunen
d) 0,5 eta 0,51 e) 0,523 eta 0,524 f     ) 1,999 eta 2 Zer denbora emango zenioke probaren irabazleari?
11. Idatzi, kasu hauetako bakoitzean, emandako bi 13. Tartekatu hiru zenbaki 2,7 eta 2,8 artean, hiruretan
zenbakietatik distantzia berera egongo den zenbaki tarte berdina utziz.
hamartar bat: 2,7 2,8
a) 4 eta 5 b) 1,8 eta 1,9 c) 2,04 eta 2,05 2,700 2,800

90
Biribilduz hurbildu
Kasu batzuetan, zifra hamartar gehiegi dituzten zenbakiak ageri zaizkigu.
Orduan, horien ordez, balio hurbildua duten beste zifra erabilgarriago batzuk
erabiltzen ditugu.
Adibidea
Banketxean nire bi kontu korronteetako interesak kalkulatu dizkidate:
A → 18,2733 € B → 35,3682 €
Batean eta bestean sartu didaten dirua, ordea, ez da hori izan:
A → 18,27 € B → 35,37 €
Zergatik ez datoz bat kalkulatu dutena eta benetan kontu korrontean sartu didate-
na?
Diru-unitate txikiena zentimoa da. Beraz, zifra hamartar asko dituzten emaitzak
zentimoetara biribildu behar dira.
• A kontuaren kasuan, 18,2733 kantitatea hurbilago dago 18,27tik 18,28tik
baino. Horregatik hartu dira 27 zentimo (ehunenen zifra ez da aldatu).
18,2733
18,27 18,28

• B kontuaren kasuan, 35,3682 kantitatea hurbilago dago 35,37tik 35,36tik


baino. Kasu honetan, 37 zentimo hartu dira (bat batu zaio ehunenen zifrari).
Aztertu 35,3682
Bankuko eta merkataritzako transak- 35,36 35,37
zioetan biribiltzeak egiten dira, eta
beheraka biribiltzen direnak goraka Ikusten duzunez, jatorrizko zenbakitik hurbilen dagoen ehunen osoa hartu da
biribiltzen direnekin orekatzen direla kasu batean eta bestean.
onartzen da.
Zenbakiak unitate-ordena jakin batera biribiltzeko:
• Ordena horretatik eskuinetara dauden zifra guztiak kentzen dira.
• Kendutako lehen zifra bost edo bost baino handiagoa bada, aurreko zifrari
bat batzen zaio. Eta txikiagoa bada, dagoenean uzten da.

Ariketa ebatzia
Hurbildu gramoetara kaxa bakoitzaren pisua. Gogoan izan gramo bat
kiloaren milarena dela.

4 : 3 = 1,333333… 5 : 3 = 1,666666…
Kaxa bakoitzak 1,333 kg-ko pisua du. Kaxa bakoitzak 1,667 kg-ko pisua du.
Pentsatu eta egin
14. Biribildu hamarrenetara. 15. Biribildu ehunenetara.
a) 6,27 b) 3,84 c) 2,99 a) 0,574 b) 1,278 c) 5,099
d) 0,094 e) 0,341 f ) 0,856 d) 3,0051 e) 8,0417 f ) 2,99

91
2 Zenbaki hamartarren batuketa, kenketa eta biderketa
Badakizu zenbaki hamartarren arteko batuketak, kenketak eta biderketak egiten.
Beraz, errepasatu baino ez ditugu egingo, baina zenbaki negatiboak sartuta.

Batuketa eta kenketa


Problema ebatzia
Etxalde batean, gazta egiteko terreinara bi pegar esne bota dituzte: bata,
12,35 litrokoa, eta bestea, 7,65 litrokoa. Gero, gazta egiteko, bi bidoi atera
dituzte: bata, 8,9 litrokoa, eta bestea, 5,45 litrokoa. Zenbat litro gelditu
dira terreinan?
bota direnak atera direnak
12,35 8,9
+ 7,65 + 5,45
20,00 14,35
12,35 l
7,65 l ?l 8,9 l 5,45 l geratzen direnak
20,00
(12,35 + 7,65) – (8,9 + 5,45) = 20 – 14,35 = 5,65 – 14,35
Soluzioa: Terreinan 5,65 litro esne gelditu dira. 5,65
Webgunean
Landu zenbaki hamartarren arteko Zenbaki hamartarren arteko batuketak eta kenketak egiteko:
batuketa.
• Zutabetan jartzen dira, komak bat etortzeko moduan.
• Unitateak unitateekin, hamarrenak hamarrenekin eta abar batzen (edo kentzen) dira.
Zenbaki negatiboei dagokienez, zenbaki osoen arteko eragiketetarako esan-
Webgunean dako guztiak zenbaki hamartarren arteko eragiketetarako balio du.
Landu zenbaki hamartarren arteko
kenketa.
Biderketa
Problema ebatzia
Autoa aparkaleku batean ordubete uzteak 2,50 € balio badu, zenbat
ordainduko dugu hiru ordu eta laurden utziz gero (3,25 h)?
3, 2 5 ← 2 zifra hamartar
× 2, 5 ← 1 zifra hamartar
1 6 2 5 ⏐
6 5 0 ↓
8, 1 2 5 ← 2 + 1 = 3 zifra hamartar
biribiltzea
Soluzioa: 8,125 € ⎯⎯⎯⎯→ 8,13 € ordainduko dugu hiru ordu eta laurden uztea.

Zenbaki hamartarren arteko biderketa egiteko:


• Osoak izango balira bezala biderkatzen dira.
• Biderkaduran koma jartzeko, biderkagai guztiek batera dituzten adina zifra
hamartar zehaztu behar dira.

92
Bider 10, 100, 1 000… egin
Gogoan izan zenbaki hamartarrak bider 10, bider 100, bider 1 000, … egitean,
nahikoa dela koma eskuinerantz leku bat, bi , hiru, … mugitzea.
Adibidea
k
kopia
foto koitza Ezkerreko kartelean ageri diren prezioak kontuan izanda, hauek kalkulatu ditugu:
.. .. 0 ,0 4 € ba
.... .. oitza
era ...... 5 € bak • 10 fotokopiak balio dutena → 0,04 · 10 = 0,40 €
1etik 10 ............ . 0 ,0 2
0era .... akoitza
11tik 10 o . . .. 0 ,019 € b • 100 fotokopiak balio dutena → 0,025 · 100 = 2,50 €
g
o gehia
100 bain
• 1 000 fotokopiak balio dutena → 0,019 · 1 000 = 19,00 €
Webgunean
Landu zenbaki hamartarren biderketa. Zenbaki hamartarrak unitate ostean zeroak dituzten zenbakiekin biderkatzean,
unitate ostean ageri diren adina zero mugitzen da eskuinerantz koma.
Pentsatu eta egin
1. Kalkulatu buruz. 7. Kalkulatu koadernoan.
a) 0,8 + 0,4 b) 1 – 0,3 a) 3,25 · 16 b) 2,6 · 5,8 c) 27,5 · 10,4
c) 1,2 + 1,8 d) 2,4 – 0,6 d) 3,70 · 1,20 e) 4,03 · 2,7 f ) 5,14 · 0,08
e) 3,25 + 1,75 f ) 2,5 – 0,75
8. Egin eragiketak adibidean bezala.
2. Gogoan izan zenbaki positiboen eta negatiboen arte- • 5,6 – 2,1 · (0,5 – 1,2) = 5,6 – 2,1 · (–0,7) =
ko eragiketak, eta kalkulatu buruz. = 5,6 + 1,47 = 7,07
a) 0,5 – 0,75 b) 1,2 – 1,5 a) 8,3 + 0,5 · (3 – 4,2) b) 3,5 – 0,2 · (2,6 – 1,8)
c) 0,25 – 1 d) 2 – 1,95 c) (5,2 – 6,8) · (3,6 – 4,1) d) (1,5 – 2,25) · (3,6 – 2,8)
e) 0,4 + 0,8 – 1,6 f     ) 2,7 – 0,95 – 1,04
9. Egia ala gezurra?
3. Gehitu hiru gai honako segida hauetako bakoitzean: a) Zenbaki bat 0,8rekin biderkatzean, bere balioa
a) 3,25 - 4 - 4,75 - 5,5 - … handitu egiten da.
b) 8,65 - 8,5 - 8,35 - 8,2 - … b) Zenbaki bat 1,1ekin biderkatuta lortzen duguna
c) 1,5 - 1,62 - 1,74 - 1,86 - … hasierako zenbakia baino handiagoa da.
c) 100ekin biderkatzean, koma bi leku mugitzen da
4. Ebatzi koadernoan. eskuinetara.
a) 17,28 – 12,54 – 4,665 d) Koma ezkerretara leku bat mugitzeak esan nahi
b) 17,28 – (12,54 – 4,665) du hamarrekin biderkatu dugula.
c) 12,4 – 18,365 + 7,62 10. 2 m-ko luzera duen zurezko listoi batetik 0,97 m-ko
d) 12,4 – (18,365 + 7,62) zatia ebaki dugu. Zenbatekoa da utzi dugun zatia?
5. Kopiatu koadernoan eta jarri biderkadura bakoitzean 11. 200 metroko lasterketan, Jon Daltonek hogeita bi
falta den koma hamartarra: segundo eta hiru hamarreneko denbora egin du, eta
a) 2,7 · 1,5 → 405 b) 3,8 · 12 → 456 Bobi Garcíak, hogeita hiru segundo eta hamalau
ehunenekoa. Zer denbora atera dio Jonek Bobiri?
c) 0,3 · 0,02 → 0006 d) 11,7 · 0,45 → 5265

6. Egin biderketa hauek. 12. Burdin-dendan, kable zuriaren metroa 0,80 €-an
saltzen dute, eta kable beltzaren metroa, sendoagoa
a) 3,26 · 100 b) 35,29 · 10 c) 4,7 · 1 000 denez, 2,25 €-an. Zenbat ordainduko dugu 3,5 m
d) 9,48 · 1 000 e) – 6,24 · 100 f ) 0,475 · (–10) kable zuri eta 2,25 m kable beltz erosiz gero?

93
3 Zenbaki hamartarren zatiketa
Orain, sakonago landuko dugu zenbaki hamartarrak zatitzeari buruz dakizuna.
Zatitzaile osoa duten zatiketak ikusten hasiko gara.

Zatitzaile osoa. Zatidura hurbildu


Zatidurako zifra hamartarrak nola lortu eta hurbilketa egokia nola aukeratu
behar den errepasatuko dugu.
Ariketa ebatziak
1. 15 litroko bidoi bete olio lau 15 4
txanbil berdinetan bana- 3 3 → Zatidura osoa eginez, 3 unitate geratzen dira hondarrean.
tu nahi dugu. Zenbat litro 1 5, 0 4
jarriko dugu txanbil bakoi- Hondarreko hiru unitateak 30 hamarren bihurtu, eta 4re-
3 0 3,7 → kin zatitzen jarraituko dugu. Era berean, zatiduran koma
tzean?
2 jarriko dugu. 2 hamarren daude sobera.
1 5, 0 4
Zatitzen jarraitzeko, 2 hamarrenak 20 ehunen bihurtu
3 0 3,75 →
ditugu.
20
Soluzioa: 3,75 litro jarriko ditugu txanbil bakoitzean.
0

2. Emilia andreak kilo bat eta 1, 725 3 → 1, 725 3 → 1, 725 3


zazpiehun eta hogeita bost 0 2 0,5 22 0,575
gramoko gazta erosi du, 15
bere bi ahizpekin banatze- 0
ko. Gaztaren zenbateko za-
tia emango dio bakoitzari? Soluzioa: 0,575 kg gazta (575 gramo) emango dio ahizpa bakoitzari.

Zatidura hamartarra kalkulatzeko:


• Zatikizunean hamarrenen zifra hartzean, zatiduran koma hamartarra jarri
behar da, eta zatitzen jarraitu.
Webgunean • Zatikizunean nahikoa zifra hamartar ez badago, lortu nahi den hurbilketa-
Landu zenbaki hamartarren arteko rako beharko diren adina zero gehitu behar dira.
zatiketa.

Zati 10, 100, 1 000… egin


Gogoan izan zenbaki bat zati 10, zati 100, zati 1 000, … egiteko, nahikoa dela
koma ezkerretara leku bat, bi, hiru … mugitzea.
Adibideak
500 orriko piloaren pisua kontuan hartuz, kalkulatu:
• 100 orriren pisua → 2 331 : 5 = 466,2 gramo
• 10 orriren pisua → 466,2 : 10 = 46,62 gramo
• 1 orriren pisua → 466,2 : 100 = 4,662 gramo

Gogoan izan zenbaki hamartar bat unitate ostean zeroak daramatzan zenbakiekin
2 331 gramo
zatitzean, koma ezkerretara mugitzen dela unitate ostean dauden zeroak adina leku.

94
Zatitzailean zenbaki hamartarrak dituzten zatiketak
Orain arte, ez dugu egin zatitzailean zenbaki hamartarra duen zatiketarik. Horiek
ebazteko, ezagutzen duzun propietate bat erabiliko dugu. Gogoratu egingo dugu.
■■ zatiketaren propietate garrantzitsua

Konparatu honako adibideak:


Adibideak
• 15 kilo okaran 3 kaxatan • 150 kilo okaran 30 kaxatan
banatuz gero, kaxa bakoi- banatuz gero, kaxa bakoitzean 5
tzean 5 kilo sartuko ditugu. kilo sartuko ditugu.
15 3 150 30
0 5 00 5
Ikusten duzunez, kilo-kopurua (zatikizuna) eta kaxa-kopurua (zatitzailea)
bider 10 egitean, emaitza ez da aldatzen.

Zatiketaren propietatea: zatikizuna eta zatitzailea zenbaki berarekin


biderkatzen baditugu, zatidura ez da aldatzen.

■■ zatitzailetik zifra hamartarrak kentzeko prozedura

Zatitzailea zenbaki hamartar bat bada, aurreko propietatea erabiliz, zatiketa


horren lekuan, emaitza bera baina zatitzaile osoa duen beste zatiketa bat ida-
tziko dugu.
Adibidea
Zerbitzariak pitxerra 0,6 litro esnez bete du, eta kafe bakoitzean, batez beste, 0,04
litro esne jartzen du. Zenbat kafe zerbitzatuko ditu pitxer bateko esnearekin?
0,6 0,04 ⎯→ Zatikizuna eta zatitzailea bider 100 egingo ditugu.
Zatiketaren propietatearen arabera, zatidura ez da
· 100 · 100
aldatzen.
60 4 ⎯→ Zatitzailea zenbaki osoa da. Zatiketa egin dezakegu.
20 15 Soluzioa: 60 : 4 = 15 kafe zerbitzatuko ditu.
0

Zatitzailean hamartarrak daudenean:


• Zenbatu zenbat zifra hamartar dauden zatitzailean, eta biderkatu zatikizuna
eta zatitzailea unitate ostean beste horrenbeste zero dituen zenbakiarekin.
• Horrela, zatitzaile osoko zatiketa bat lortuko dugu, baina zatidura ez da aldatuko.

Ariketa ebatzia
Kalkulatu zatiketa hauen zatidura:
21 : 16,8 0,3 : 0,0025
· 10 · 10 · 10 000 · 10 000
210 168 3000 25
0420 1,25 50 120
0840 00
000

95
Pentsatu eta egin
1. Zatitu buruz. 9. Kalkulatu.
a) 1 : 2 b) 5 : 2 c) 7 : 2 a) 5 : 0,7 b) 12 : 0,05 c) 4 : 1,26
d) 1 : 4 e) 2 : 4 f) 5 : 4 d) 0,7 : 0,25 e) 1,60 : 0,12 f ) 2,5 : 0,004
g) 1,2 : 2 h) 1,2 : 3 i) 1,2 : 4
10. Kopiatu koadernoan, kalkulatu eta osatu.
j) 0,6 : 3 k) 0,8 : 4 l) 0,9 : 9
a) 15 · = 8,4 b) 2,84 · = 4,26
2. Kalkulatu bi zifra hamartar emanda, baldin eta badaude. c) · 1,6 = 1,44 d) · 2,08 = 2,075
a) 28 : 5 b) 53 : 4 c) 35 : 8
11. Ikusten duzunez, zatikizuna zatitzailea baino txikia-
d) 7,5 : 3 e) 6,2 : 5 f ) 12,5 : 4
goa da. Aztertu adibidea eta kalkulatu.
g) 47 : 3 h) 9 : 7 i) 169 : 11
• · 100
j) 7,7 : 6 k) 14,3 : 9 l ) 96,7 : 22 0,3 : 1,55 ⇒ 30 : 155 ⇒ 30,00 155
3. Kalkulatu eta hurbildu hamarrenetara, adibidean bezala. · 100 14 50 0,19
biribiltzea 0 55
• 86 : 7 = 12,28... ⎯⎯⎯⎯→ 12,3
a) 10 : 3 b) 16 : 9 c) 25 : 7 a) 0,4 : 0,84 b) 0,7 : 1,4 c) 0,8 : 1,25
d) 9,2 : 8 e) 15,9 : 12 f ) 45,52 : 17 d) 2 : 5,4 e) 3,2 : 8,36 f ) 3,654 : 6,3
4. Zatitu. 12. Hiru lata freskagarrik litro bat egiten dute. Adierazi
a) 5 : 10 b) 8 : 100 c) 2 : 1 000 litrotan lata baten edukiera.
d) 3,6 : 10 e) 5,7 : 100 f ) 2,8 : 1 000 13. Errepideen mantenurako enpresa batek autobide
g) 2,54 : 10 h) 57,25 : 100 i) 0,3 : 1 000 berri baten 15 kilometro zortzi egunean seinalezta-
tuko dituela agindu du. Zenbat kilometro seina-
5. Aztertu adibidea eta kalkulatu zatidura, bi zifra leztatu behar ditu, batez beste, egun bakoitzean?
hamartar emanda.
• 5 : 9 → 5 9 → 5,0 9 → 5,00 9
0 5 0,5 50 0,55
5
a) 1 : 4 b) 3 : 5 c) 30 : 8
d) 2 : 9 e) 6 : 11 f ) 5 : 234
14. Sei jogurteko sortak 0,678 kg-ko pisua du. Adierazi
6. Kalkulatu hiru zifra hamartar emanda, baldin eta badaude. kilotan jogurt baten pisua.
a) 0,9 : 5 b) 0,5 : 4 c) 0,3 : 9
15. 0,2 m × 0,2 m × 0,2 m neurriko kaxen zenbat ila-
d) 1,2 : 7 e) 0,08 : 2 f ) 0,02 : 5
ra pilatu daitezke 1,85 m-ko altuera duen edukion-
7. Kopiatu koadernoan eta osatu. tzi batean? Zenbateko tartea geratuko da azkeneko
kaxaren eta edukiontziaren goialdearen artean?
a) 8 : 0,9 = … : 9 b) 15 : 0,35 = … : 35
c) 2 : 1,37 = … : 137 d) 7 : 0,009 = … : 9 16. Meloiak 1,25 €/kg-an saltzen dira Zenbateko pisua
du 4,40 € balio duen meloiak?
8. Kendu komak, zatikizuna eta zatitzailea unitate ostean
zeroak daramatzan zenbaki batekin biderkatuz; gero, 17. Txerto jakin baten dosia prestatzeko, 0,25 mililitro
kalkulatu bi zifra hamartar emanda, baldin eta badaude. (0,00025 litro) osagai aktibo behar dira. Zenbat dosi
a) 32 : 0,8 b) 6 : 0,7 c) 1,82 : 0,7 lortuko ditugu litro bat osagai aktiborekin?
d) 18 : 0,24 e) 0,72 : 0,06 f ) 1,52 : 0,24 18. 1,32 kiloko merlenka erosi, eta 16,20 € ordaindu
g) 7 : 0,05 h) 0,2 : 0,025 i) 11,1 : 0,444 dugu. Zenbatean dago merlenka kiloa?

96
4 Erro karratua eta zenbaki hamartarrak
Erro karratua orain arte ikasi dugun moduan erabiltzen da zenbaki hamartarren
kasuan ere.
a = b ↔ b  2 = a 0, 81 = 0,9 ↔ (0,9)2 = 0,81
Dena dela, zenbaki gehienek ez dute erro zehatzik; beraz, hurbilketekin lan egi-
ten dugu gehienetan.

7, 5 = * 7, 5 = *
2 8 2 2 = 4 < 7, 5 2, 7 8 2, 7 2 = 7, 29 < 7, 5
3 8 3 2 = 9 > 7, 5 2, 8 8 2, 8 2 = 7, 84 > 7, 5
7, 5 = 2, … 7, 5 = 2, 7…

Erro karratua kalkulagailuan


Hurbilketak haztamuz jota kalkulatzea oso lan geldoa eta neketsua da, eta, beraz,
kalkulagailua erabiltzen da.
7, 5 → 7 . 5 $ → {“…|«°\‘“|}
Ez da beharrezkoa izaten kalkulagailuak ematen dizkigun zifra hamartar guztiak
hartzea, eta kantitatea unitate-ordena batera biribiltzen da.
2, 7 8 Hamarrenetara biribilduta.
7, 5 = *
2, 74 8 Ehunenetara biribilduta.

Arkatz eta paperarekin kalkulatu


Gogoratu 2. unitatean zenbaki arrunten erro karratua kalkulatzeko ikasi zenuen
algoritmoa.
Berdin jokatuko dugu zenbaki hamartarrekin, baina kontuan hartuz zifrak
binaka bereizten direla bai komaren eskuinetara bai ezkerretara.
Adibidea
√ 7 , 50   2 √ 7 , 50   2,7 √ 7 , 50 00   2,73
–   4 –   4 47 · 7 = 329 –   4 47 · 7 = 329
3 3 50 3 50 543 · 3 = 1 629
–3 29 –3 29
21 21 00
–16 29
4 71
Aurrera jarrai dezakegu, errokizunean zero-bikoteak gehituz, nahi dugun hurbil-
keta lortu arte.

Pentsatu eta egin


1. Kalkulatu buruz. 2. Hurbildu hamarrenetara eta ehunenetara.
a) 0, 01 b) 0, 09 c) 0, 25 a) 58 b) 7, 2 c) 0, 5
d) 0, 64 e) 0, 0001 f ) 0, 0049 d) 14 e) 8, 5 f ) 0, 03

97
Ariketak eta problemak
Zenbakikuntza-sistema hamartarra 9. Tartekatu zenbaki hamartar bat honako bikote
hauetan:
1. Idatzi irakurtzen diren eran. a) 0,5 eta 0,6 b) 1,1 eta 1,2 c) 0,24 eta 0,25
a) 13,4 b) 0,23 c) 0,145 d) 6,16 eta 6,17 e) 1 eta 1,1 f ) 3,2 eta 3,01
d) 0,0017 e) 0,0006 f ) 0,000148
10. Zer zenbakik banatzen dute 2-3 tartea lau zati
2. Idatzi zifraz. berdinetan?
2 3
a) Zortzi unitate eta sei hamarren.
b) Hiru ehunen.
11. Idatzi zein diren 0,7-0,8 tartea bost zati berdine-
c) Bi unitate eta berrogeita hiru milaren. tan banatzen duten zenbakiak.
d) Berrehun eta hamahiru ehun milaren. 0,7 0,8
e) Ehun eta laurogei milioiren.
12. Ariketa ebatzia
3. Idatzi zifraz.
Hurbildu 3, 70965…
a) Unitate erdia. b) Hamarren erdia.
Unitateetara → 4 Hamarrenetara → 3,7
c) Ehunen erdia. d) Unitate laurdena.
Ehunenetara → 3,71 Milarenetara → 3,710
4. Adierazi hamarrenetan.
a) 6 hamarreko. b) 27 unitate. 13. Hurbildu honako kasu hauek unitateetara,
c) 200 ehunen. d) 800 milaren. hamarrenetara eta ehunenetara:
a) 2,499 b) 1,992 c) 0,999
5. Kopiatu eta osatu koadernoan.
14.
!
a) 8 u = 80 h = … e = … m Hurbildu milarenetara.
a) 0,62359 b) 1, 7 c) 0,0999
b) … u = … h = 30 e = … m
c) … u = … h = … e = 1 700 m Eragiketak
6. Egia ala gezurra? Batuketak eta kenketak
a) Ehunen erdia 5 hamarren dira. 15. Kalkulatu buruz.
b) 25 ehunen hamarren baten laurdena dira. a) Zenbat falta zaio 4,7ri 5era heltzeko?
c) Hamar milaren baten laurdena 25 milioiren dira. b) Zenbat falta zaio 1,95i 2ra heltzeko?
c) Zenbat falta zaio 7,999ri 8ra heltzeko?
Ordena. Adierazpena. Biribiltzea 16. Egin eragiketa hauek:
7. Ordenatu txikienetik handienera, kasu hauetako a) 13,04 + 6,528 b) 2,75 + 6,028 + 0,157
bakoitzean:
!
c) 4,32 + 0,185 – 1,03 d) 6 – 2,48 – 1,263
a) 1,4 1,390 1, 39 1,399 1,41 17. Kalkulatu eta osatu koadernoan.
b) –   0,6 0,9 –   0,8 2,07 –1,03 a) 2,7 + … = 5,2 b) … + 3,08 = 4
8. Lotu letra bakoitzari zenbaki bat: c) 1,25 – … = 0,4 d) … – 2,015 = 3,52

A 6 B 6,5 C D E 18. Ebatzi adierazpen hauek:


a) 5 – (0,8 + 0,6)
M 2,3 N O P 2,4 Q
b) 2,7 – (1,6 – 0,85)
R S T U V
c) (3,21 + 2,4) – (2,8 – 1,75)
5,28 5,29
d) (5,2 – 3,17) – (0,48 + 0,6)

98
Biderketa eta zatiketa 28. Zatitu buruz.
a) 7 : 0,1 b) 9 : 0,01 c) 8 : 0,001
19. Biderkatu.
a) 0,6 · 0,4 b) 0,03 · 0,005 d) 2 : 0,2 e) 6 : 0,02 f ) 10 : 0,002
c) 1,3 · 0,08 d) 15 · 0,007 g) 1 : 0,5 h) 1 : 0,05 i) 1 : 0,005
e) 2,65 · 1,24 f ) 0,25 · 0,16
Eragiketa konbinatuak
20. Kalkulatu bi zifra hamartar emanez, baldin eta badaude.
a) 0,8 : 0,3 b) 1,9 : 0,04 29. Ariketa ebatzia
c) 5,27 : 3,2 d) 0,024 : 0,015 4,8 + 2,6 · 0,5 – 18 · 0,1
e) 2,385 : 6,9 f ) 4,6 : 0,123 4,8 + 1,3 – 1,8
21. Biderkatu eta zatitu buruz. 3 + 1,3
a) 0,12 · 10 b) 0,12 : 10
4,3
c) 0,002 · 100 d) 0,002 : 100
4,80 + 2,6 · 0,5 – 18 · 0,1 = 4,8 + 1,3 – 1,8 =
e) 0,125 · 1 000 f ) 0,125 : 1 000
= 3 + 1,3 = 4,3
22. Kopiatu eta osatu koadernoan.
a) 72 : … = 7,2 b) 3,8 : … = 0,038 30. Egin eragiketak, buruzko kalkulua erabiliz.
c) … : 1 000 = 0,05 d) … : 100 = 2,3 a) 5,6 – 0,8 : 0,5 + 6,2 · 0,5
23. Biderkatu. Zer ikusten duzu? b) 0,62 : 0,1 – 4,3 – 12 · 0,1
a) 6 · 0,5 b) 10 · 0,5 c) 22 · 0,5 c) 15 · 0,5 + 0,5 : 0,2 – 9,8
d) 0,8 · 0,5 e) 1,4 · 0,5 f ) 4,2 · 0,5 d) 5,5 · 0,2 + 1,1 + 6,6 : 0,3

24. Zatitu. Zer ikusten duzu? 31. Ariketa ebatzia


a) 3 : 0,5 b) 5 : 0,5 c) 11 : 0,5 3,25 · 2,4 – 1,5 · (2,1 – 3,9) = 7,8 – 1,5 · (–1,8) =
d) 0,4 : 0,5 e) 0,7 : 0,5 f ) 2,1 : 0,5 = 7,8 + 2,7 = 10,5
25. Kalkulatu, aztertu emaitzak eta erantzun. 3,25 3,9 1,5 7,8
a) 200 · 0,1 30 · 0,1 8 · 0,1 × 2,4 – 2,1 × 1,8 + 2,7
1300 1,8 120 10,5
Zer gertatzen zaio zenbaki bati 0,1ekin biderkatuz gero?
650 15
b) 7 : 0,1 35 : 0,1 0,5 : 0,1 7,800 2,70
Zer gertatzen zaio zenbaki bati 0,1ekin zatituz gero?

26. Jarri adibideak, ikertu eta, gero, osatu 32. Kalkulatu.


koadernoan. a) 1,9 + 2 · (1,3 – 2,2)
a) Berdina da bider 0,2 egitea eta zati … egitea. b) 0,36 – 1,3 · (0,18 + 0,02)
b) Berdina da zati 0,2 egitea eta bider … egitea c) 2,5 – 1,25 · (2,57 – 0,97)
27. Biderkatu buruz. d) 6,5 · 0,2 – 0,4 : (2,705 – 3,105)
a) 18 · 0,1 b) 15 · 0,01 c) 400 · 0,001 e) 12 : 6,4 – 2 · (1 : 8)
d) 5 · 0,2 e) 200 · 0,02 f ) 3 000 · 0,002 f ) – (3,5 · 1,2) : 2,1 + (0,865 – 3)
g) 20 · 0,5 h) 20 · 0,05 i) 2 000 · 0,005 g) (–5,33 + 1,79) · 3 – (8,75 : 0,5)
Webgunean Landu hamartarren eragiketak.
99
Ariketak eta problemak
Erro karratua Erabili kalkulagailua
33. Kalkulatu buruz. 36. Aztertu adibidea eta ebatzi kalkulagailuarekin.
a) 0, 04 b) 0, 16 c) 0, 36 • 1,42 – 2,4 · (2,15 – 1,6) ⇒
d) 0, 0009 e) 0, 0025 f ) 0, 0081 ⇒ 2,15 - 1,6 = * 2,4 µ 1,42 ≤ Ñ ⇒ {∫∫≠Ÿ‘}
1,42 – 2,4 · (2,15 – 1,6) = 0,1
34. Kopiatu eta osatu koadernoan.
a) 2,75 – 0,5 · (1,69 – 0,38)
√3 8, 0 0 , √5, 7 0 ,
b) 2,3 · (6,07 – 1,34) – 0,45
–3 6 12 · –4 4 ·
0 2 1 37. Kalkulatu arkatza eta paperarekin, bi zifra hamar-
– 1 2 1 tar emanez. Gero, egiaztatu kalkulagailuarekin.
0 0 a) 42 b) 230 c) 1425

35. Kalkulatu, zifra hamartar bat emanez. 38. Ebatzi kalkulagailuarekin eta hurbildu ehunenetara.
a) 5, 76 b) 32, 8 c) 138, 85 a) 13 b) 217 c) 2 829

Ikasi problemak ebazten


Ardandegi bateko jabeak 30 000 litro ardo erosi ditu 72 000 €-an, gero 75 zentilitroko
botilatan saltzeko. Ehun botilako sorta (botila hutsak) 14 € ordaindu du, eta mila kor-
txoko sorta, 10 €. Zenbatean saldu du berak botila ardo bakoitza 54 000 €-ko etekina
lortzeko?
Ziurtatu enuntziatua ulertu duzula.
Zer erosi du? Zer egingo du erositakoarekin? Zer behar
du horretarako eta zenbat kostatuko zaio? Zer lortu nahi du?

Pentsatu zer bide hartuko duzun problema ebazteko. Zer jakin behar duzu?
Lehenengo, ardo guztia ontzira- — Ideia ona. Horrela, gero, botila bateko ardoaren kostua kalkulatuko dut,
tzeko zenbat botila beharko dituen baita botilako zenbat irabaziko duen:
kalkulatzea izango duzu onena. 30 000 : 0,75 = 40 000 botila

Botila bat ardo ekoizteko osa- — Baietz esango nuke. Botila huts bat, kortxo bat, eta, jakina, ardoa behar ditut:
gaiek zenbat balio duten kalku- Botila hutsa: 14 : 100 = 0,14 €
la dezakezu? Kortxoa: 10 : 1 000 = 0,01 €
Ardoa: 72 000 : 40 000 = 1,80 €

Guztira 54 000 €-ko etekina — Hori erraza da. 40 000 botila direnez…
lortu nahi badu, zenbat irabazi 54 000 : 40 000 = 1,35 € irabazi behar du botila bakoitzeko
behar du botila bakoitzeko?

Eta, orain, botila bakoitzeko — Badakit! Dena batu, eta listo:


gastuak eta irabaziak zenba- 0,14 + 0,01 + 1,80 + 1,35 = 3,30 €
tekoak diren jakinda… Soluzioa: 3,30 €-an saldu behar du botila ardo bakoitza.

Webgunean Landu zenbaki hamartarren problemak.


100
Ebatzi problemak 47. Mirenek eta Sergiok hau erosi dute supermerkatuan:
— Bost litro esne, 1,05 €-an litroa.
39. Biribilgunaga jauna dietistarengana joan da, eta
erregimenean hasi da. Beheko taulan, azkeneko sei — 0,92 kg-ko poltsa bat bakailao, 13,25 €/kg-an.
hilabeteetako lehen egunean baskulak markatu dituen — Pakete bat gaileta, 2,85 €-an.
pisuak ageri dira:
— Kilo laurden urdaiazpiko, 38,40 €/kg-an.
1.a 2.a 3.a 4.a 5.a 6.a
Zenbat ordaindu dute kaxan?
91,38 90,16 88,815 87,801 86,9 86,15
48. Kilo eta laurdeneko legatz bat 15,75 € ordaindu
a) Zer hilabetetan argaldu da gehien? dugu. Zenbat balioko du 1,4 kiloko pisua duen beste
b) Zenbat pisu galdu du guztira? legatz batek?

40. 15 kilo eztirekin 25 ontzi bete ditugu. Zenbate- 49. 0,8 m-ko luzera eta 0,25 m-ko zaba-
ko pisua du ontzi bakoitzak, kontuan hartuz ontziak lera duten zenbat apal egin ditzake arotz batek
berak eta tapak 0,12 kg-ko pisua dutela? 2,40 m × 1,75 m-ko zurezko taula bat ebakita?

41. Auto batek 2,68 metro egiten ditu gurpilak ema- «+» problemak
ten duen bira bakoitzeko. Zenbat bira egingo dituzte
gurpilek Madril eta Bartzelona arteko 620 kilome- 50. Erakusketa-areto batek 20,25 m ditu zabaleran
troak eginda? (Hurbildu emaitza ehunenetara). eta 35,8 m luzeran. Zorua garbitzeko eta ezkoa ema-
teko erabiltzen den makinak 1 000 m2-ko azalera
42. Lau katiluk bost edalontzik adina pisatzen dute. garbitu dezake orduko. Egongo da aretoa hiru ordu
Katilu bakoitzak 0,115 kg-ko pisua badu, zenbateko laurdenetan garbitzeko astirik?
pisua du edalontzi bakoitzak?
51. Martinak bi telefono-mugikor ditu bi
43. Esneki-enpresa batek 1,20 €-an saltzen ditu jogur- konpainia desberdinetan kontratatuta. A telefonia-
tak. Prezioaren herena ontziak balio duenari dagokio; konpainiak 30 zentimo kobratzen du dei-ezarpena,
erdia, ekoizpen-, merkaturatze- eta irabazpide-kostuei; eta 20 zentimo, minutu bakoitza. B konpainiak ez du
eta gainerakoa, edukiari. Zenbat balio du edukiak? dei-ezarpena kobratzen, baina minutu bakoitza 25
44. Nereak hiru azterketa egin ditu Matematikan hi- zentimo kobratzen du.
ruhileko honetan, eta 5,5, 7 eta 2,40 atera du, hurre- Azaldu, labur, zer konpainia komeni zaion Martinari
nez hurren. Zenbatekoa izango da batez besteko nota? deiaren denboraren arabera.

45. Okinaren otzarak, hutsik, 8,5 kg-ko pisua du; eta 52. Beheko taula hauetan bi jokalarik azkeneko bost
250 gramoko ogi-barraz betetzen denean, 18,750 kg. partidetan egindako jaurtiketak eta lortutako saski-
Zenbat barra sartzen dira otzaran? ratzeak daude bilduta.

46. Irudian ageri den moduko lursaila alanbre-hesia- A 1.a 2.a 3.a 4.a 5.a
rekin itxi nahi dugu. Guk nahi dugun hesia 12,99 € jaurtiketak 4 3 4 2 5
balio duten 5 metroko kiribiletan saltzen bada, 2 3 3 2 4
saskiratzeak
zenbat gastatuko dugu lursaila ixten?
9,85 m B 1.a 2.a 3.a 4.a 5.a
5,75 m jaurtiketak 5 7 3 8 7
19,95 m saskiratzeak 2 5 2 7 5

Bi jokalarietako zeinek du jaurtiketa fidagarriagoa,


28,2 m zure ustez? Arrazoitu erantzuna.

101
Matematika-lantegia

Irakurri eta lortu informazioa


Zenbaki hamartarren idazkera
Zenbaki hamartarrak Antzinarotik ezagutzen ditugu, baina zenbakion idazkera nahiko berria da.
Gaur egungo idazkerara heltzeko lehenengo urratsak Europan eman ziren, xvi. mendaren
erdialdean zenbakikuntza-sistema hamartarra zabaldu zenean. Garai hartan idatzi ziren
tratatuetan ageri denez, hasieran zifra hamartar bakoitzarekin batera unitate-ordena ere
zehazten zen. Adibidez, 12,58 honela idazten zuten:
12(0) 5(1) 8(2)
Ikusten duzunez, (0) atal osoa zehazteko erabiltzen zen; (1), hamarrenetarako; (2), ehune-
netarako, etab.
Geroago, beste urrats bat eman zen: atal osoa eta atal hamartarra bereizteko, unitateen
zifraren gainean zirkulu txiki bat jartzen zen:
12(0) 5(1) 8(2) ⎯→ 12̊ 58
xvii. mendearen hasieran, matematikari italiar eta holandarrak puntu bat eta koma bat
erabiltzen hasi ziren bereizketa hori egiteko. Baina zenbaki hamartarrak idazteko modu
hori ez zen zabaldu eta ezagun egin John Napier (1550-1617) matematikari eskoziarraren
lanak argitaratu zirenera arte. Napierrek puntua zein koma, biak erabiltzen zituen zeregin
horretarako. Horrela, Europa kontinentalean, adibidez, koma hamartarra onartu zen, bai-
na Britainiar uharteetan eta gainerako herrialde anglosaxoietan nahiago izan zuten puntua.
John Napier
Eta idazkera hori kalkulagailuetara eta ordenagailuetara ere igaro da.

izan ekimena
eta ikasi
Ikertu eta adierazi
• a) Osatu taula honetako zenbait ilara kalkulagailua era-
biliz:
)

1:9 0,11111… 0,1


2:9 0,22222…
3:9
… …

b) Orain, zatitu 9rekin segida honetako zenbait zenbaki:


c) Egin gauza bera segida hauetako zenbakiekin:
1 - 10 - 19 - 28 - 37 - …
2 - 11 - 20 - 29 - 38 - …
)

1:9 0,1111… 0,1 3 - 12 - 21 - 30 - 39 - …


10 : 9 1,1111… 4 - 13 - 22 - 31 - 40 - …
19 : 9

… …
Zer ikusten duzu?
— Zer dute berdina zenbaki horiek? d) Jarraitu probak egiten eta emaitzak ordenan idazten.
— Zer dute berdina zatidurek? Gero, adierazi idatziz zure ondorioak.

102
Trebatu problemak ebazten
Egin kontu… eta eragin buruari
• Poltsikoan 25 txanpon ditut. Denak dira 0,50 € edo 0,20 €-koak. Guztira 8 €
ditut. Balio bakoitzeko zenbat txanpon ditut?
• 3,45 € ditut 1 €; 0,50 €; 0,20 € eta 0,05 €-ko txanponetan. Hamar txanpon baino
gutxiago baditut, balio bakoitzeko zenbat ditut? (Eman soluzio bat baino gehiago).

• Lortu 10 zenbakia hiru zenbaki desberdinen arteko biderketa egi-


nez. (Eman soluzio bat baino gehiago). ? × ? × ? = 10
• Hiru lagun motorzale, Ander Gorriti, Beñat Zurieta eta Kerman Grisaga,
osteratxo bat ematera doaz:
—Konturatu al zarete? —esan du Anderrek—. Motor gorria, motor zuria
eta motor grisa ditugu, baina batek ere ez daukagu norbere abizenean ageri
den koloreko motorra?
—Orain arte konturatu gabe nengoen —esan du motor zuria duenak—,
baina arrazoi duzu!
Zer koloretako motorra du bakoitzak?

Autoebaluazioa Webgunean Ariketa hauen ebazpenak.

1. Idatzi zifraz. 7. Kalkulatu.


a) Hogeita zortzi milaren. a) 2,8 – 3,75 + 1,245 b) 2,8 · 3,75
b) Bi unitate eta zazpi ehunen. c) 6,8 · 100 d) 2,6 : 100
c) Ehun eta hogeita hamabi hamar milaren.
8. Kalkulatu.
d) Bederatzi milioiren.
a) 4,2 – 0,2 · 5 – 0,6 b) 4,2 – 0,2 · (5 – 0,6)
2. Pentsatu eta erantzun. c) (4,2 – 0,2) · 5 – 0,6 d) 4,2 – (0,2 · 5 – 0,6)
a) Zenbat milarenek osatzen dute hamarren bat?
b) Zenbat milioirenek osatzen dute milaren bat? 9. Kalkulatu bi zifra hamartar emanda.
a) 7 : 13 b) 54,5 : 12 c) 8,34 : 15,25
3. Ordenatu txikienetik handienera eta adierazi zuzenean.
2,07 - 0,27 - 2,71 - 2,7 - 2,17 10. Meloia 1,75 €/kg-an dago gaur. Zenbat kostatuko
da 2,800 kiloko meloia?
4. Kopiatu eta osatu zenbaki hamartar bat idatzita.
a) 4,5 < … < 4,6 b) 0,1 < … < 0,11 11. Imanolek tarteka lan egiten du denda batean, opari-
tarako paketeak biltzen. Biltzen duen pakete bakoi-
5. Biribildu hamarrenetara eta ehunenetara.
! tzeko laurogei zentimo ordaintzen dizkiote. Atzo 30
a) 2,726 b) 5,6 egin zituen. Zenbat irabazi zuen?
6. Zer zenbaki adierazten du letra bakoitzak?: 12. Goiuriri opari bat egiteko, 33 € jarri behar ditu-
2,8 2,9 gu 10 lagunen artean. Nire amari opari bat egiteko,
10 euro jarri behar ditugu 3 seme-alabon artean. Bi
A B C D oparietako zeinetan jarri beharko dut diru gehiago?

103
HAZI ETA HEZI BAT EGINIK Anaya-Haritzak DBHko lehen mailarako duen hezkun-
tza-proiektua da.

Honako hauek hartu dute parte liburu hau egiten:

Edizioaren koordinazioa: Mercedes García-Prieto

Edizioa: Carlos Vallejo

Diseinua: Arte-zuzendaritza: Javier Serrano. Azala: Patricia Gómez Serrano.


Barrukoak: Marta Gómez Peso eta Paco Martín. Azalaren garapen grafikoa:
Juan Carlos Quignon

Irudiak: Pablo Espada eta Carlos Moreno

Maketazioa: José Luis Román

Grafikoak: José Luis Román

Itzulpen-lanaren koordinazioa: Jabier Etxeberria

Edizio grafikoa: Olga Sayans

Argazkiak:
Age Fotostock, Anayaren artxiboa (Candel, C., Cosano, P., García Pelayo, Á.,
Hernández Moya, B., Lezama, D., López Archilla, A., Martín, J. A., Padura, S.,
Ramón Ortega, P.-Fototeca España, R. Jove, V., Ruiz, J.B., Ruiz Pastor, L.),
Barcelona Supercomputing Center (www.bsc.es), ESA, NASA, NASA/ESA/R.
O'Connel/F. Paresce/E.Young/WFC3 Science Oversight Committee/The
Hubble Heritage Team(STScI/AURA), NASA/JPL-Caltech/The Hubble Heritage
Team(STScI/AURA), Thinkstock/Getty Images, 123RF.

Eskerrik asko Ana Isabel Busto Caballerori eta Ángel Félix Hernández Morari arlo
honetarako Ebaluazio Sortzailea egiten laguntzeagatik.

Gure liburuek zorrotz aukeratzen eta erabiltzen dituzte edukiak, irudiak


eta hizkuntza, genero, kultura edo iritziagatiko bereizkeriarik ez egoteko.

GARRANTZITSUA. Liburuan proposatzen diren ariketak koadernoan edo


orri solteetan egin behar dira, inoiz ere ez liburuan bertan.

Liburu honetan ageri diren webguneetarako loturak liburua inprimatzeko


egunean ikuskatu dira. Argitaletxeak ez du erantzukizunik egun horretatik
aurrera loturotan egiten den edozein aldaketa edo deuseztapenetan.

Honako material honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako hizkuntza-egokitasunaren azterketa
gainditu du.

© Testuarena: José Colera Jiménez, Ignacio Gaztelu Albero, Ramón Colera Cañas, 2015.
© Edizio oso honena: GRUPO ANAYA, S.A., 2016 - Juan Ignacio Luca de Tena, 15 - 28027 Madrid
ISBN: 978-84-678-5195-3 - Legezko Gordailua: M-24899-2015 - Printed in Spain.

Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko
kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa
edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe
erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.

You might also like