You are on page 1of 2

LITERATURA: BALIABIDE ESTILISTIKOAK

PERTSONIFIKAZIOA EDO PROSOPOPEIA:


Izaki bizigabeei edota ez-arrazionalei gizakien ezaugarriak ematea da.
Gitarrak negar egiten du''.
KONPARAZIOA EDO SIMILA:
Bi elementu alderatzean datza, haien arteko antzekotasuna agerian uzteko lotura-elementuak
baliatzen dira: baino -ago, beste, adina...
"Gure sentimenduak ez dira zureak bezain sakonak".
METAFORA:
Elementu erreal bat elementu irudikatu batekin identifikatzea da:
Bi metafora mota:
-ez-puruetan bai elementu erreala, bai irudikatua.
"zure begietako diamanteek nire bidea argitzen dute".
-metafora puruetan elementu irudikatua soilik aipatzen da, erreala utzita.
"zure diamanteek nire bidea argitzen dute".
PARADOXA:
ltxuraz zentzugabeak diren edo kontraesana adierazten duten ideiak lotzean datza.
"Maite zaitut eta ez zaitut maite".
ANTITESIA:
Aurkako esanahia duten ideiak zein perpausak elkartzeari deritzo.
"Hain motza da bizitza eta hain luzea da heriotza".

EPITETOA:
Nolakotasuna izenaren izaeran dagoelako beharrezkoa ez den adjektiboa erabiltzean datza.
"Animaliek belar berdea udaberrian jaten dute".
ANAFORA:
Lerro-hasieran hitz bat edo batzuk errepikatzean datza.
"Batengatik poztu nintzen,
batengatik negar egin nuen,
batengatik ah batengatik..."
PARALELISMOA:
Sintaxi-egitura bera errepikatzean datza.
Mikel berandu ailegatu da
Neska goiz etorri da.
Aparrik gabeko hondartzara
hondar gabeko eremura.
Etxe hutsa, gerra hutsa.
Norberarena norberarentzat
inorena erdibana.
HIPERBOLEA:
ldazleak ideia bat nabarmentzeko, barrea eragiteko edota irakurlearengan zirrara handiagoa
sortzeko erabiltzen du. Nolakotasunak, gertakariak, kualitateak eta abar izugarri puztean datza.

Zerua ukitzeraino ez naiz geldituko".


SINESTESIA:
Adierazgarritasuna areagotzeko erabiltzen da eta zentzumenak nahastean datza.
"Hitzen usaina"; Ilunabar gazia.

You might also like