You are on page 1of 5

Mugagabearen erabilera

Azalpenak

Mugagabea ondoko kasuetan erabili ohi da:

1. Izen propioak

Izen bereziek beti hartzen dute mugagabe-forma. Leku-izenek ere joera berbera dute,
baina zenbait kasutan singularrean erabiltzen dira.

Mikeli gezurra esan diot.


Korori ez zaio bakarrik ibiltzea gustatzen.

Hala ere, leku-izen bereziek, leku-denborazko kasuetan, kasu-marka bereziak hartu


ohi dituzte.

Zarautzen ondoan Pagoeta izeneko mendia dago.


Hendaian gipuzkoar asko bizi da.

2. Partitiboa

Ogirik ekarri al duzu?


Ez dut lagunik ikusi.

3. Zenbatzaile zehaztuak (bat, bi, hiru ... )

Multzo ezaguna izanik, singularra (bat) edo plurala (beste zenbaki guztiak)
hartuko du.

Hogei ardiak borda barruan zeuden. / multzo ezaguna, pluralean.

Eman zenizkidan lau diskoak ekarri dizkizut. / multzoa ezaguna, beraz, pluralean.
Mugagabea erabiliko dugu, ordea, multzo ezezaguna bada.

Hiru ikasle etorri ziren. / mugagabea.


Lau etxe erre egin dira. / mugagabea.

4. Instrumentala eskatzen duten zenbait espresio

Hainbat espresiotan mugagabea nagusitzen da.

Buruz zekien.
Eskuz egin du.
Oinez ibiltzen ikasi du umeak.
Gauez hobeto sentitzen naiz.
Nigarrez hurbildu zitzaidan.

5. Zenbatzaile zehaztugabeak (hainbat, honenbeste, asko, gutxi,


zenbait, makina bat ... )

Afrikar askok ez dute jatekorik.


Hainbat lan alferrik galduak.
Hamaika gezur esan zigun.
Jende gutxik daki hori.

6. Zein, zer, zenbat galdegileekin doazen izenak

Zein laguni kontatu diozu?


Zenbat aldiz esan diozu?
Zer ordutan etorriko zara?
Zein zuzendarirekin bizi izan zara hobeto?
Zenbat herritako jendea joan da erromeriara?

7. Kantitate konparatiboak

Konparatzen den izena beti mugagabean etorriko da.


Zuk nik adina urte duzu.
Amak aitak beste lan du.
Jonek zuk adina zigarro erretzen du.
Ez al da uste adina jende etorri?
Hainbeste argirekin ezin da izarrik ikusi.

8. Zenbait izenen leku-kasuetan (non, nora, nongo ... )

Zerrenda honetakoak batez ere mugagabean erabili ohi dira; ez beti, ordea.

Elur, euri, laino, eguzki, ilargi, Egun argitan egin zuen


argi, ur... lapurreta.
Su, ke... Sutan jarri zen.
Txiki, gazte, ume... (denbora Gaztetako kontuak kontatzea
adieraziz) oso gustuko du.
Hotz, bero... Berotan ez jarri.
Lo, amets... Lotara joan da.
Zor, meza, neke, pena, Zorretan utzi zuen.
duda...
Leku, toki... Leize hori tokitan dago.
Izerdi, odol... Izerditan blai ailegatu zen.
Ezker, eskuin ... Eskuinetara jo zuen.

Hauetako zenbait mugatuan ere deklina daitezke:

Eguzkian hidrogenoa eta helioa daude.


Odolean birus bat omen dauka.

9. Halako + Izena

Erdarazko tal... adierazteko, mugagabean erabiltzen da. Hala ere, beti ez du


esanahi hori eta halakoetan mugatuan ager liteke.
Halako tokitan eta halako egunetan bildu zirela esan zuten. Baina:
Halako gezurrak esatea zaila da.

10. Predikatua

Predikatua izan aditzarekin etortzen da gehienetan eta kasu horretan mugatuan


(hegoaldean) edo mugagabean (iparraldean) etor liteke. Ondorengo zerrendako
aditzek ere atributua izaten dute, baina derrigorrez mugagabean hartu behar dute.

aukeratu
bidali
bihurtu
bilakatu
egin
egon
hartu
hautatu
izendatu
joan
kontratatu
sartu

Morroi joan da.


Apaiz bidali ninduten.
Sagar-tarta harri bihurtu zuen.
Euskaltzain izendatu dute.
lrakasle joan da herri txiki batera.
Baserri horretan morroi hartu zuten.
Lehendakari aukeratu ninduten.

Ez nahastu esapide hauek:

ldazkari hartu naute (idazkari-lana egiteko).


ldazkaritzat hartu naute (Idazkari naizela pentsatu dute).
Zenbait kasutan biak, mugatua nahiz mugagabea erabil litezke esanahi desberdinez:

Zuzendari aukeratu dute (Norbait zuzendari izateko aukeratu dute).


Zuzendaria aukeratu dute (Zuzendari bat aukeratu dute).

11. Zenbait postposizio

Ate ondoan.
Leiho aurrean.

12. Egin, eman, hartu aditzek osatzen dituzten aditz-esapide

Hitz egin ahal duzun guztietan.


Erortzean min hartu zuen.
Zin egin zidan baietz.
Min eman zidan, baina ez zuen bete.

You might also like