You are on page 1of 3

ITSASOA BEZAIN MUGAGABEA NAIZ

Hurrengo kasu hauetan mugagabea erabili behar duzu. Irakur ezazu arretaz.

1. Izena zenbaki baten ondoan badoa, mugagabea erabili behar da.


Hiru ume (hiru) etorri dira. (ez ditugu ezagutzen)
Hiru umeak (hirurak) etorri dira. (ezagunak dira, gure lehengusuak dira)

2. Zenbatzaile zehaztugabeekin, kopuru ezaguna ematen ez dutenekin:


a) asko, gutxi, ugari, gehiago, gutxiago, hainbeste… (izenaren atzean doazenak)
Mendizale askorekin izan gara. Hainbeste emakumek esan du.
b) zenbait, hainbat, edozein, hamaika, makina bat… (izenaren aurrean doazenak)
Mendizale askorekin izan gara. Zenbait emakumek esan du.
Jende ugariren lana izan da. Edozein pertsonari galdetu ahal diozu.

3. ZER, ZEIN, ZENBAT galdetzaileekin beti mugagabea erabili behar da.

Zer ordu da? Zenbat berri entzun duzu?

Zein etxetan bizi zarete? Zein errepidetatik pasako dira txirrindulariak?

4. Zenbait kasu bereziak dira:

Uretan sartu da. Txorizoa sagardotan gustuko dut.

Txikitatik oso lagunak dira. Gezurretan harrapatu zuten.

Atera ezazu lapikoa sutatik. Jo ezazu ezkerretara eta hantxe ikusiko duzu.

5. Izen bereziekin beti mugagabea erabili behar duzu.

Anderrekin elkartzekoa naiz. Zapi hau Karmelerena da.

Gorkaren urtebetetze eguna da. Aitorri esango diot.


ARIKETAK

Lehenengo galdera batzuetan dauden hutsuneak bete eta ondoren erantzuna

eman parentesiaren artekoa erabiliz.

1. Zenbat gazte_____ egin behar du etsamina zail hori? (Gutxi)

_____________________________________________________________

2. Nori suertatu zaio aste honetako loteria? (Lehenengo etxean bizi den atsoa)

_____________________________________________________________

3. Zein irakasle_____ elkartu zinen hitzaldi hartan? (Zure aurrean dagoena)

_____________________________________________________________

4. Zenbat pertsona_____ joango zarete asteburuan aterpe hartara? (Hogei)

_____________________________________________________________

5. Berri hori, zenbat lagun_____ daki? (Hamaika)

_____________________________________________________________

6. Nork ez du hondartza gustuko? (Gure lagun asko)

_____________________________________________________________

7. Zenbat idazle_____ emango du hitzaldia fakultateko areto nagusian? (Ugari)

_____________________________________________________________

8. Noren etxean sartu ziren txakur zaunkari haiek? (Lau emakume)

_____________________________________________________________
Zuzenketa

1. Zenbat gaztek. Gazte gutxik egin behar du azterketa zail hori,

2. Lehenengo etxean bizi den atsoari gertatu zaio aste honetako loteria

3. Zein irakaslerekin. Zure aurrean dgoen irakaslearekin elkartu nintzen hitzaldi

hartan.

4. Zenbat pertsonak /pertsonarekin. Hogei pertsona /pertsonarekin joango gara

asteburuan aterpe hartara.

5. Zenbat lagunek. Hamaika lagunek dakite berri hori.

6. Gure lagun askok ez dute hondartza gustuko.

7. Zenbat idazlek. Idazle ugarik emango dute hitzaldia falkultateko areto

nagusian.

8. Lau emakumeren etxean sartu ziren zaunkari haiek.

You might also like