You are on page 1of 2

Pasa baldintza hipotetikora

1. Hondatzen bazaizu, berehala konponduko dizugu.

2. Sukaldaritza gustatzen bazaio, utziko diot afaria prestatzen.

3. Zapata hauek gustatzen ez bazaizkizu, beste batzuk ekarriko dizkizut.

4. Lasai, zerbait gertatzen bazait, deituko dizut.

5. Denak batera etortzen bazaizkigu, ez gara etxean kabituko.

6. Bi gurpil zulatzen bazaizkio, ezingo ditu biak batera aldatu.

7. Loteria tokatzen bazait, baserri bat erosiko dut.

8. Loteria tokatzen bazaizue, zer egingo duzue?

9. Etxean geratzen bazarete, amari ez zaio gustatuko.

10. Lanak eginda uzten badituzue, ez zait inportako lehenago ateratzea.

11. Asko ibiltzen bazarete, handitu egingo zaizkizue oinak.

12. Inportako al zaizue lagunak ekartzen baditut?

13. Gurasoei ahazten bazaie, semeak gogorarazten die.

14. Mikeli esaten badiot, ez du kasurik egiten.

15. Zer esango diozu autoa oparitzen badizu?


Zuzenketa

1. Hondatuko balitzaizu, berehala konponduko genizuke.

2. Sukaldaritza gustatuko balitzaio, utziko nioke afaria prestatzen.

3. Zapata hauek gustatuko ez balitzaizkizu, beste batzuk ekarriko nizkizuke.

4. Lasai, zerbait gertatuko balitzait, deituko nizuke.

5. Denak batera etorriko balitzaizkigu, ez ginateke etxean kabituko.

6. Bi gurpil zulatuko balitzaizkio, ezingo nituzke biak batera aldatu.

7. Loteria tokatuko balitzait, baserri bat erosiko nuke.

8. Eta zuei primitiba tokatuko balitzaizue, zer egingo zenukete?

9. Etxean geratuko bazinete, amari ez litzaioke gustatuko.

10. Lanak eginda utziko bazenituzte, ez litzaidake inportako lehenago ateratzea.

11. Asko ibilko bazinete, handitu egingo lizitzaizkizueke oinak.

12. Inportako al lizitzaizueke lagunak ekarriko banitu?

13. Gurasoei ahaztuko balitzaie, semeak gogoraraziko lieke.

14. Mikeli esango banio, ez luke kasurik egingo.

15. Zer esango zenioke autoa oparituko balizu?

You might also like