You are on page 1of 2

ESALDI BAKOITZARI DAGOKION GALDERA EGIN.

01.- Marianen gurasoak Bilbon bizi dira.

02.- Bilbon Marianen gurasoak bizi dira.

03.- Hau Alberto da.

04.- Nire irakaslea Alberto da.

05.- Josu tabernan dago.

06.- Komunean Felipe dago.

07.- Mutil honek poltsikoan dirua dauka.

08.- Neska gazte honek kotxea garajean dauka.

09.- Zure boligrafoa irakaseak dauka.

10.- Bai, ni Donostiakoa naiz.

11.- Prakak zikin daude.

12.- Kalean lagunekin egon naiz.

13.- Yolandaren gurasoak oso alaiak dira.

14.- Mahaia apurtuta dago.

ZUZENKETA ORRIA
01.- Non bizi dira Marianen gurasoak?

02.- Nor bizi da Bilbon?

03.- Nor da hau?

04.- Zein da zure irakaslea?

05.- Non dago Josu?

06.- Nor dago komunean?

07.- Zer dauka mutil honek poltsikoan?

08.- Non dauka neska gazte honek kotxea?

09.- Nork dauka nire boligrafoa?

10.- Zu Donostiakoa zara?

11.- Nola daude prakak?

12.- Norekin egon zara kalean?

13.- Nolakoak dira Yolandaren gurasoak?

14.- Nola dago mahaia?

You might also like