You are on page 1of 2

Zuzenketa-orria

1. Niri futbola gustatuko balitzait, igandean Bilbora joango nintzateke


2. Niri karpeta apurtuko balitzait, beste bat erosiko nuke
3. Amari giltzak galduko balitzaizkio, beste batzuk egin beharko lituzke
4. Zuei giltzak etxean ahaztuko balitzaizkizue, kalean geratuko zinatekete
5. Haiei nire telefonoa ahaztuko balitzaie, ez litzaieke batere gustatuko
6. Niri ilea eroriko balitzait, txapel eder bat erosiko nuke
7. Zapatak guri apurtuko balitzaizkigu, berriak erosiko genituzke
8. Niri zerutik milioiak eroriko balitzaizkit, zer egingo nuke?
9. Niri zer gertatuko litzaidake mozkorturik egongo banintz
10. Zuri umeak gaixotuko balitzaizkizu, nora eramango zenituzke
11. (Hark ni) Parisera eramango banindu (nik hura) museo guztietara lagunduko nuke
12. (Zuk gu) agurtuko ez bagintuzu guk (zu) ere ez zintuzkegu agurtuko.
13. (Nik zu) kalean ikusiko bazintut hil egingo zintuzket.
14. Amak (ni) Pub hartan ikusiko banindu soldatarik gabe utziko ninduke.
15. Haiek autoa eramango balute gero (gu) etxera ekarriko gintuzkete.
16. (Zuk ni) maite izango ez baninduzu, (nik zu) ez zintuzket ikusi gura izango.
17. (hark gu) jasango ez bagintu, etxetik botako gintuzke.
18. Zu ikusteak poztuko banindu(ni), nabarituko litzaidake
19. (Nik zuek ) mozkortuta ikusiko bazintuztet, etxera eramango zintuzketet eta gurasoek
oheratuko zintuzketete
20. Zuk begiratu gabe kalea zeharkatuko bazenu, kotxe batek harrapatuko zintuzke.
21. (haiek gu) Joko bagintuzte, salatu egingo genituzke
22. (Zuek gu) ikusiko ez bagintuzue, pozik egongo ginateke / zinatekete
23. (guk zuek) ulertuko bazintuztegu, erotu egingo nintzateke

Zuzenketa-orria
24. Atzean JARRIKO BAZINA, EZ ZENUKE EZER IKUSIKO
25. Egunero ATERAKO BADA, jende asko EZAGUTUKO LUKE
26. Zuek JOANGO BAZINETE, gu ere JOANGO GINATEKE
27. Hori itxita EGONGO BALITZ, beste batera JOANGO GINATEKE
28. Gehiago nahi IZANGO BALUTE, eskatuko LUKETE
29. SOBRATUKO BALIRA, nik HARTUKO NITUZKE
30. Gustuko jertseren bat IKUSIKO BANU, EROSIKO NUKE
31. Zuek IRABAZIKO BAZENUTE, POZTUKO NINTZATEKE
32. Ariketa guztiak EGINGO BAZENITU, sasoian JARRIKO ZINATEKE
33. Nik ordenadorea EROSIKO BANU, berak ere EROSIKO LUKE
34. Lanpostu hori LORTUKO BAZENU, izugarri POZTUKO LITZATEKE aita
35. Bi partidu IRABAZIKO BALITUZTE, promoziotik libre GERATUKO LIRATEKE
36. AUSARTUKO BAZINA, Gorbeia eta Anboto EGINGO GENITUZKE egun berean
37. Nahiko ditu AURRERATUKO BALU, opor politak EGINGO LITUZKE
38. Goiz JAIKIKO BAGINA, hamabietarako AMAITUKO GENUKE lan guztia
39. Kalean ikusiko bazintut, eskolara eramango zintuzket.
40. Kotxez eramango baninduzu, kafea hartzera gonbidatuko zintuzket.
41. Aitak hemen ikusiko banindu, zigortu egingo ninduke
42. Egoera txar batean ikusiko bagintuzue, lagunduko zenigukete.
43. Zure gurasoek bisitatuko banindute, zurekin ezkonduko nintzateke.
44. Kotxez eramango bagintuzue, auzokoek ez gintuzkete ikusiko
45. Parkean musukatuko bazintut, zure gurasoek joko gintuzkete.
46. Kalera botako baninduzue, berriro sartuko nintzateke.
47. Euritakoa hartuko bazenu, nik poltsan sartuko nuke
48. Zuek telebista ikusiko bazenute, gu zinemara joango ginateke
49. Amak loreak erosiko balitu, lorontzian ipiniko nituzke
50. Txirrindulariek buelta bukatuko balute, txalotu egingo genituzke
51. Etxean geldituko bagina, afaria prestatuko genuke
52. Etxeko argiak kenduko balituzte ohera joango lirateke
53. Umeek jostailuak leihotik botako balituzte, gurasoek jasoko lituzkete
54. Zuek liburuak ekarriko bazenituzte, beste ikasleek koadernoak ekarriko lituzkete
55. Dendariek dendak irekiko balituzte, bezeroek erosiko lukete janaria
56. Zuk lanak egingo bazenitu, asko ikasiko zenuke
57. Arotzak mahaiak konponduko balitu, ordainduko genuke
58. Gurasoek arraina jango balute, guk ere arraina jango genuke
59. Ni euskara ikastera etorriko banintz, zuk klaseak emango zenituzke
60. Betaurrekoak ipiniko bagenitu, hobeto ikusiko genuke
61. Bulegariak eskutitzak idatziko balitu,zuek postara eramango zenituzkete
62. Jertse berria jantziko bazenu, zaharra nik jantziko nuke

You might also like