You are on page 1of 2

PERPAUS OSAGARRIAK: KONPLETIBOAK ETA ZEHAR-GALDERAK

BERRIDAZKETAK

1. Atea ireki nahian genbiltzala, polizia batzuk agertu ziren eta, lapurrak ginela pentsatuz, goitik
behera miatu eta atxilotu egin gintuzten.

_______________________________________________-koan _____________

2. Egia ote da, zorrak ordaindu ezinik, atzerrira ihes egin duela dioen zurrumurrua?

___________________________________________ -lako __________

3. Alproja zikin horiek ziria sartu didatela uste dut

_______________________________________ susmoa ___________

4. Bost urtez merkataritzan ihardun ondoren, uste nuen eskarmentu handiagoa zenuela diru kontuetan.

____________________________ _________________________________nengoen.

5. Etsaiek mendebaldetik erasoko zigutela pentsatu genuen eta gehienok alde hartan jarri ginen
zelatan.

____________________________-koan ____________________________

6. Herri honetan denek esaten dute udalak errazegi gastatzen duela dirua.

_______________________________________esamesak zabaldu dira.

7. Azken aldi honetan goibel dabil gure aita eta horrek esan nahi du zerbait esan diotela.

_________________________________________________________seinale da.

HUTSUNEAK BETE

Esaldi zuzenak osatu dagokion aditz-forma erabiliz.


1. Zergatik ez zenidan esan lagunak gonbidatzeko asmoa (zenuen) ?

2. Zergatik egon zineten nire zain? Nik ez nizuen esan afaltzera joango (nintzen) .

3. Kontuz, nik ez dut esan gezurtia (zara) ; behar bada oker (zaude) ,
besterik ez.

4. Gizajo horrek ez daki minbizia (du) . Jakingo balu, ez litzateke hain pozik egongo.

5. Ez zara konturatu martxa honetan ez (duzu) azterketa gaindituko?

6. Uste dut martxa honetan ez (duzu) azterketa gaindituko.

7. Ez dut uste martxa honetan azterketa gaindituko (duzu) .

8. Ezin da ukatu gure alkatea ederra (da) .

9. Ezin diogu esan bere gaitza sendaezina (da) , bestela bere burua hilko luke.

10. Ez haserretu! Ez duzu ikusi txantxetan ari (ginen) ?

11. Ez dugu ikusi aparteko miraria egin (du) . Gaur zientziaren laguntzaz edonork egin
lezake.

12. Zin egin diot, baina ez du sinetsi nik egin (dut) ; norbaiti kopiatu egin (diot)
dio.

13. Ez dirudi oso erreza (da) , baina saiatuz gero, agian lortuko dugu asmatzea.

14. Kalitate onekoa (da) ematen du; gainera, ez dirudi oso garestia (da)
.

15. Alfontsok ez daki oraindik bere neska beste batekin (dabil) .

16. Ez dizut esan guk egin (dugu) , hori begi bistan dago eta.

17. Ez zait iruditu inork kopiatu (du) .

You might also like