You are on page 1of 3

JUNTAGAILUAK (CONJUNCIONES)

Maila bereko edo estatus gramatikal bereko perpausak nahiz sintagmak lotzeko
dira.
Motak
Hiru juntadura mota bereiziko ditugu, bakoitzak bere juntagailu berezia duela:

 a) emendiozkoa
 b) hautakaritzazkoa
 c) aurkaritzazkoa
juntadura
Emendioa ETA Liburu baten bila joan naiz eta Lourdes aurkitu dut
atarian.
Hautakaritza EDO Aspirina bat har dezakezu edo esne beroa ezti
pixka batekin.
ALA Aspirina hartuko duzu ala esne beroa nahiago
duzu?
NAHIZ / Liburu bat opari diezaiokezu nahiz / zein ardo on
ZEIN batzuk bidali etxera
Aurkaritza BAINA Pozik lagunduko nizuke etxeraino, baina senarra
itxaroten daukat.
BAIZIK Ez dut errukirik nahi baizik(eta) justizia (nahi dut)

LOKAILUAK (CONECTORES)
Testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzak dira. Hitz solteak
dira, hau da, ez dira atzizkiak. Juntagailuak ez bezala, metatu egin daitezke;
perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.
Motak
Bost multzotan sailka ditzakegu:
1.- Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo gaineratzeko dira.
ere, ere bai, ere ez, baita…ere, ezta…ere, gainera además, bestalde, halaber
asimismo, también, igualmente, behintzat, bederen, behinik behin al menos, gutxienez,
orobat asimismo…
 Debekatu dute pilotan aritzea. Halaber, ormetan pinturekin marrazkiak egitea ere debekatu dute.
 Ez da egia Peruk hori esan duela. Eta ez da egia, halaber, faltsukerietan ibili dela.
 Gogoan dut, halaber, nola hilabete hartan etorri zen osaba Alfontso Ameriketatik, Mexikon hamar urte pasatu
ondoren.

 Musikari dagokio, orobat, jendea pozteko eta alaitzeko duen gaitasuna.


 Orobat deseginik utzi ditu gerra horrek.
 Peruk badaki hori, bai eta Mirenek ere
 Peruk badaki hori, baita Mirenek ere
 Peruk ez daki hori, ez eta Mirenek ere
 Peruk ez daki hori, ezta Mirenek ere
 Mirenek ere badaki hori
 Peruk badaki hori, eta Mirenek ere bai

 *Peru hondartzara joan omen da.


 *Eta Miren ere bai joan omen da
 *ere guk badakigu hori
 *ere andereño etorri da
 *ere bai matekoak esan digu
 *ere ez garela joan behar azaldu du

2.- Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean hautatzeko.


bestela, osterantzean por lo demás, de lo contrario gainerakoan, gainontzean por lo demás,
*ezpabere si no
 Eraman hau berehala etxera. Osterantzean, ama haserretuko da.
 Komeni da liburu hau patxadaz irakurtzea. Osterantzean, ez duzu erraz ulertuko.
 Eraman hau berehala etxera. Bestela, ama haserretuko da.
 Komeni da liburu hau patxadaz irakurtzea. Bestela, ez duzu erraz ulertuko.
 Jan agudo, gainerakoan, ohera eramango zaitut.
 Estualdi batzuk pasatu genituen lehenbiziko aldian, baina gainerakoan ongi konpondu ginen.
 Geldi hor, ezpabere tiro egingo dizut.

3.- Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko.


ordea, berriz, aldiz, ostera, aitzitik al contrario, por el contrario, hala ere, alabaina sin
embargo, dena dela/den sea lo que sea, hala eta guztiz ere, nolanahi ere de todos modos ,
haatik, horratik sin embargo …
 Lehen ere entzun dugu hori; baina, zuk, ordea, zer pentsatzen duzu horretaz?
 Ni Donostiara joan nintzen, anaia, ordea, Irunera.
 Ane prest zegoen arazoa hantxe berean konpontzeko. Mirenek, aldiz, uste zuen hobe zela biharamunean saiatzea
konpontzen, lasaitasun pixka batekin.
 Patxi hiru aldiz igo zen Kilimanjarora. Jon, aldiz, behin bakarrik.
 Ez genuen etsaia menderatzerik lortu; aitzitik, hark eraso eta garaitu gintuen.
 Badirudi oso persona anker eta bihozgabea
 Askok aipatzen dute; alabaina, gutxik dakite ongi zer den.
 Gaur egun ere mantentzen da ohitura hori, ez ahatik lehengo indarrez.
 Ziur aski ez dugu txapelketa irabaziko; haatik, garrantzitsua da saiatzea.
 Ez da hemen sortua, badu horratik zer ikusi berezirik euskaldunokin.
 Hori gauza atsegina izan daiteke idazlearentzat, ez horratik irakurleentzat.
 Burugogorra zara, horratik!
 Zuzen nengoen ala ez, ez dut nik esango; nolanahi ere, garbi dago ez ginela iritzi berekoak.

4.- Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait


adierazteko.
beraz, hortaz, , bada pues, entonces, pues bien, orduan, horrenbestez por lo tanto, por
consiguiente…

 Mozkortua dago, beraz, ardoa edan du.


 Ahotik kea ateratzen du, bada, erretzen ariko da.
 Hil da, bada, ez du gehiago sufrituko.
 Etorriko zinela eta etorriko zinela. Zergatik ez zara, bada, agertu?
 Orduan, zer esan behar dugu?
 Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia.
Etorriko zinela eta etorriko zinela… A! konforme, Zergatik ez zara, beraz, agertu?
 Dena esanda dago, honenbestez ez dut ezer gehiago azalduko.
 Halatan, gero eta iheslari gehiago hasi zen Pirinioetatik Espainiara igarotzen, handik Lisboako portura heltzeko.

5.- Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko.


izan ere la verdad es que , zeren, alabaina ya que, puesto que…
 Baduzu zer garbitu; alabaina, dena hautsez beteta dago.
 Mirenek lore batzuk eraman zituen etxera. Izan ere, bere amaren urtebetetzea zen.
 Autoa saldu egin dut; izan ere, ez zuen ezertarako balio.

You might also like