You are on page 1of 6

Bost ahizpa

Egilea:

Aitor Arana Bost ahizpa liburuaren idazlea da, Aitor 1963ko abenduaren
21ean jaio zen Legazpin. Hamazazpi urterekin idazten hasi zen,
Unibertsitatea hasi baino lehen.

Bere lehenengo liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuen, momentuz


hogeita hamabi liburu ditu idatzita. Liburu gehienen publikoa gazteak eta
ahurrak dira, hala ere helduentzako liburuak idatzi ditu. Unibertsitatearen
irakasle-ikasketak amaituz gero lau urte egon zen euskara-irakaslea izaten
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean, ondoren, sei urte aritu zen
Legazpiko Hots kultur aldizkariko lankidea izaten. Xut literatur aldizkariko
lankide eta arduraduna izan zen laur urtez eta itzultzailea euskaraz,
gaztelaniaz eta esperantoz. Haranaga liburuak argitaletxeko zuzendaria
izan zen, honek bultzatu zion liburuak argitaratzeari: Ilargiko zaindariak
arriskuan, Zuhaitza, Banpiroen hiria, Atejolea eta izaki misteriotsua, Ijitoen
altxorra, Ilargiko zaindariak, Maitasun sua, Santurtziko mamuak, Mutiko
deabrua, Urtegi misteriotsua, Neska-mutil bereziak, Aingeru, Errege hilobia,
Lurpeko herrixka, Bost ahizpa, Afrikako semea, Hilerriko mamuak, Urtegi
misteriotsua, Azken gurasoak, Irunberriko sorginak, Klaudia eta baloien
sekretua, Amodioaren gazi-gozoak, Atharratzeko erregina, Erregina
bahitua, Josu, Asier eta..., Herauskorritse, Nijterida eta Koomori
saguzarrak, Gaueko ortzadarra, Uxue eta Urtzi, Buztantxoren larrialdiak,
Jainko txikia, Afrikako semea, Loaren bidez eta Azkonarren laguna.

Lan hauek dira Aitor irabazitako zariak; Bilintx (1987), Baporea (1989) R. M.
Azkue (1990), Txomin Agirre (1999) (2000), (2002), Toribio Altzaga (2002),
Baporea (2002), Liburu gaztea (2002-2003), Vitoria-Gasteiz itzulpen saria.
Haur literatura (2003), Donostia Hiriko Kutxa antzerki saria (2006), JUUL
saria. A saila (2006), EHGAMen Urrezko Hirukia saria (2006), Baporea
(2007), Ignacio Aldecoa (2007), Irun Hiriko Kutxa eleberri saria (2009,
Baporea (2010)eta JUUL saria. A saila (2010) .
Laburpena:

Amaia eta Leire (ama-alabak) auto batean errepidean aurrera zihoazen.


Amaiari bere aitak gutun bat bidali zion zerbait garrantzitsua kontatu behar
ziola esanez. Bidaia egin ondoren landetxe batera iritsi ziren, bertan aita
zegoen. Etxera sartzerakoan, Pilar bere ahizparekin ikusi egin zuen eta
momentu horretan pentsatu zuen gutuna guztientzako zela.

Bost ahizpak etxera iristen ziren, Ana eta Garbiñe izan ziren hurrengoak
iristen. Anaren mutil lagunarekin etorri zen baita, baina honek ezkutuan
sartu zen. Azkena iristen Agustina izan zen, transexuala zena emakumea
sentitzen zelako. Bost ahizpek afaldu zuten, gero aiton-amonak jangelan
sartu ziren eta aitonak bost ahizpei kontatu zuen nola xorte batean
diruduna egin zen ondoren gaixotasun oso larri bat zuela eta hilko zela
esan zien. Amaitzeko diru guztia etxean bizirik gelditzen zuen alabari
emango ziola azaldu zien eta alaba guztiak hiltzen bazirela abokatuak
jasoko zuela oinordekotza. Hitzaldia eman ostean amonari pistolarekin hil
egin zion eta gero bere bizitzarekin amaitu zuen. Inork ez zuen ezer
ulertzen eta konfusio handi batekin ohera joan ziren.

Hurrengo egunean zerbitzaria hilda aurkitu zuten sukaldean, denok


harrituta zeuden eta ez zekiten nork hil zuen. Ana izan zen bigarren biktima,
denek uste zuten Pilar hil zuela. Garbiñek ezin zuen egoera kontrolatu eta
leihotik bota egin zen. Orduan Pilarrek Leireri bere ama Garbiñe zela
azaldu zion, Garbiñek ez zuenez alabarik izan nahi Amaiak zaindu zuela
txikitatik. Hori guztia gertatu eta gero, Pilar bere gelara lo egiteko asmotan
zegoela, hiltzaileak momentu hori aprobetxatu zuen bikietan falta zena
hiltzeko.
Leirek, Amaiak eta Agustinak hiltzaile bat zegoela konturatzean etxetik ihes
egitea erabaki zuten. Etxetik atera zirenean konturatu ziren gizon bat
etxean zegoela. Autoan bizkor sartu eta martxan jarri zuten, herrira joateko
bidea moztuta zegoenez aizpeako auzoan ezkutatzea erabaki zuten.
Gizonak berdina egin zuen eta Amaia, Leire eta Agustina jarraitzen hasi
zen. Ordu bat geroago Aizpea auzora iritsi ziren, eta elizako gela batean
ezkutatzea erabaki zuten bi ahizpek eta Leirek.

Gizonak Amaiaren autoa ikusi zuen aparkatuta, orduan berak berdina egin
zuen eta beraien bila joan zen, baina lehendabizi Amaiaren autoko
gurpilak zulatu zituen. Elizako atea irekita ikusi zuen eta bertara sartzea
erabaki zuen. Gelaz gela begiratzen hasi zen, eta bat-batean Amaia ikusi
zuen. Pistola hartu eta tiro egin zuen, Agustina bere atzean ezkutatu
zegoenez hiltzailea jipoitu egin zuen konorterik gabe utzi arte. Eskuak eta
hankak soka batez lotu eta Amaiarengana joan zen. Lurrean zegoen,
etzanda, hilda, Amaiarengatik ezer egin ezin zuela ikusita Leire zegoen
ezkutalekura joan zen, eta gertatu zen guztia kontatu zion. Gizonaren
giltzak hartu eta bere aitaren etxera joan ziren hor gelditu baitziren dirua
emango zioten pertsonarekin.
Etxera iristean Anastasio hor zegoen beraien zain. Bost ahizpetatik
Agustina bakarrik gelditzen zen, baina literalki gizonezko gorputza zuenez
ezin zuen ahizpa batentazako zen oinordetza jaso. Baina, orduantxe,
Agustinak Leireri aitonaren semea zela esan zuen, Garbiñe gaztea zenean
bortxatu egin baitzuen eta haurdun utzi. Leire eta Anastasio aho zabalik
geratu ziren eta arrazoia zuela jakitean Leireri diru guztia eman eta lasterka
hasi zen Aizpea auzoraino. Bertan bere laguna zegoen eliza barruan,
Anastasioak kontratatu zuen gizona ahizpa guztiak hiltzeko Mikel zen,
Anaren ustezko mutil-laguna, baina dena txarto atera zitzaien. Handik
aurrera Agustina eta Leire pozik bizi izan ziren, eta zeukaten diru
mordoarekin Agustinaren sexu aldaketarako operazioa ordaintzea egin
zuten lehendabizi.

Pertsonaiak:
Leire: Amaiaren alaba da eta hamabost urte dauzka. Bakarrik Garbiñe ezagutzen
du. Oso neska azkarra eta ez du bere bizitzaz asko jakiten, etxean gauza ugariz
konturatzen da.
Amaia: Leire uste du ber ama dela eta hogeita hamahiru urte ditu. Garbiñerekin
harreman handiena du. Agustinarekin ere harreman ona du, baina bikiekin, Pilar
eta Amaiarekin harreman gutxiago du txikitako arazoengatik.
Pilar: Berrogeita hiru urte inguruko emakumea da. Anaren ahizpa bikia da eta
bost ahizpetatik berarekin da harreman gehien duena. Beste ahizpekin ez da
ondo eramaten, txikitan oso txarto portatu zelako beraiekin. Ez zuen bere iloba
Leire ezagutzen etxe horretara joan aurretik.
Garbiñe: Bost ahizpetako bat. Ustez Leireren izeko da. Izeko guztietatik bera zen
Leire ezagutzen zuen bakarra. Bost ahizpetatik Amaiarekin du harreman gehien,
behar izan duen guztietan pila bat lagundu diolako. Agustinarekin ere oso ondo
konpontzen da, baina bikiekin, Ana eta Pilarrekin harreman gutxiago du.
Ana: Bost ahizpetako bat da. Andre heldua da. Pilarren ahizpa bikia da eta
berarekin da harreman gehien duena. Beste ahizpekin ez da ondo eramaten,
txikitan oso txarto portatu zelako beraiekin. Ez zuen bere iloba Leire ezagutzen
etxe horretara joan aurretik.
Agustina: Bost ahizpetako bat da. Berez gizonezko baten gorputzean jaio zen,
baina emakumea zela sentitzen zenez, emakumea bazen bezela jansten hasi zen.
Arrazoi horregatik izena ere aldatu zuen, lehen Agustin deitzen zen. Berrogei urte
bete gabe zituen emakume gazte bat da, eta ile zuri kizkurra dauka. Ez zuen bere
iloba Leire ezagutzen etxe horretara joan aurretik.
Mikel: Ustez Anaren mutil laguna. Etxean ezkutuan sartzen da, aitonak gutunean
argi utzi zuelako alaba guztiak bakarrik etorri behar zirela. Inork ikusi gabe etxean
sartzen da, eta Anaren gelan gordetzen da hasieran. Mutil jatorra eta ona ematen
duen arren gauza txar asko egiten ditu istorioan zehar.

Hiztegia:
Adorerik: Kemenik Estuasuna: larritasuna Nerabea: gaztetxoa
Afaltiarra: mahaikide Etsipena: desesperantza Nozitu: sufritu
Ahapeka: isilean Gaumahaia: ohe-mahai Oinaztargi: tximistargi
Ahurra: ezkuzabala Halabeharrez: zoritxarrez Oldar: eraso
Aitzurra: cuando no Hasperen: zizpuru Onetsi: maitatu
descansas por fiestas
Alukeri: ergelkeri hatz erakuslea: eri erakustea Otarraintxoak: otarrainxka
Amildu: erori hatz-koskora: eri koskorra Otu: bururatu
Amorrua: gorrotoa Hesteak: hesteki Purrustada: marmar
Apaldu:umildu Hilotza: gorpu Sardexka: tenedore
Argindarra: elektrizitate Hondarrak: hondakinak Sarkorra: sakona
arin bai arin: arineketan Hondar: kondar Sarraila: giltzarrapoa
Astemea: Astaña Hondoraturik: urperatuta Sasijakintsu:sasiletratu
Aterkiontzi: euritakontzi Iltzatu: ginkatu segurtasun uhala:..n hedea
Atondu: konpondu Intziria: oihua Soinean: jantzita
Atorra: alkandora Irain: burla Sorgailua: sortzailea
Atsekabetuta: minduta Iratzartu: esnatu Soto: bodega
aulki gurpildun: gurpil aulki Iratzarri: itzartu Sugegorria: bipera
barra-barra: ugari Irrikatsu: gogotsu Tarrapataka: ziztu bizian
Behorra: estuaki irrikitan egon: gogo handiekin tautik ere esateke:pikatzaile
Berariaz: apropos iseka egin; burla egin tente-tente: sendo
biagoa egin: bidaiatu Isilgailu: mutugailu Txabusina: bata
bihotz-zimiko: bihotz imurtxia Isolatu: bakandu Txirriporro: desordena
Bihozgabetua: bihotza kendu Itxurakeria: faltsukeria Txistukatu: txitu egin
Biraoka: araoka Jakitoki: despentsa Txorimalo: arranpalo
bor-bor: borbokoa Kaskezurra: garezurra txortan egin: larrua jo
botaka egin: oka egin Kirrinka: karranka Ubeldura:odolbatu
dar-dar egin: dardaratu Kitzikaturik: bultzaturik Ukabilka: muturka
Desenkusatu: aitzakiak jarri Kitzikatu: kilikatu Ustekabea: ezustea
Deseroso: ezeroso Lauso: gandu Uxatu: iztua
Destaina: mespetxu Lausotu: lainotu Uzkurtu: koldarta
destaina egin: mesperzatu Lekedatu: kolatu Xurgatu: zurrupatu
di-da azkar: azkar Listua: txua zabu-zabuka: zalantzatu
Dirdirka: distira Loki: adegia Zikoitza: zekena
emeki-emeki: oso astiro Lurruna: baporea Ziplo: ziria
Erabakior: erabakigarri Magal: altzo Zira: iragazgaitz
Erantzi: biluztu Maiteñoa: maitatua Zirkin: keinu
Erdietsi: lortu Makurtu: konkortu Zirriztu: zirrikitu
Eroapen: pazientzia Malapartatu: madarikatua Zirtaka: ziztu bizian
Erosta: intziri Malguki: guriki zizka-mizka: entremesak
Errekastoa: lots Mamurtu: mastekatu Ziztrin: hutsal
Erretilu: azpil maritxua-edo: emakumezko ziztu bizian: azkar
Errieta: kalapita Marruskadura: igurztea zur eta lur: txundituta geratu
Erronka: desafioa mela-mela: blai egin Zurgarri: harrigarri
Errukarria: dohakabea Miretsita: harrituta Zurrungatu: zurrunga egin
Estalpea: babeslekua Mokau: ahalmen Zurrusta: hurrupa
Zutitu: zutik jarri

Iritzi pertsonala:
Liburu hau ez zait gustatu beldurrezko liburuak ez direlako nire
nobela maiteenak, momentu batzuetan liburua oso pisuduna egiten
da baina behintzat Cluedoren hantzeko istorio bat da. Pertsonaia
asko daude eta nire ustez historiaaren hasiera ondo dago baina
gero

You might also like