You are on page 1of 12

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

1. MAILA

Azterketa idatzia

A
E RE DUA

Deiturak: _________________________________________________________
Izena: ____________________________ NA: ___________________________

*************************************************************

Azterketa idatziak bi zati izango ditu

Irakurmena
Idazmena
Eta 95 minutu izango dituzu osorik egiteko.

Puntuazioa
gutxienez

Puntuazioa
gehienez

Proposaturiko
denbora

Irakurmena

10

20 puntu

35 min inguru

Idazmena

15

30 puntu

60 min inguru

Irakurmena eta idazmena

25

50 puntu

95 min

ARIKETA
Azterketa idatzia

2010eko lehen deialdia

IRAKURMENA
1. TESTUA
Leire Narbaizak Sustatu.com webgunean idatzitako artikulu bat eta artikuluari egindako
erantzun bat irakurriko dituzu.
Egitekoa
Irakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna
beheko laukietan.

Arrosa ala urdina

cc-by-sa leire narbaiza 2010-01-07 08:

Esan zidatenez, gaur eguneko kontu bat da

hau, nire adineko bikoteen artean ere gertatzen
dena; eta gazteagoek ere egiten dute, antza
denez.
Esango nuke, duela hamarkada batzuk,
fenomeno hau ez zela hainbeste gertatzen; izan
ere, ekografiarik ez zegoen, eta sorpresa izaten
zen umearen sexua. Hortaz, arropatxo asko
zuria zen, edo hiru koloreak batera zituena:
arrosa, urdina eta zuria.

Inoiz ez zaizue pasatu, jaio berrientzako

arropa erostera joan eta ea neska ala mutila
den galdetzea? Niri bai. Oparitxo bat egitera
lehenengoz joan nintzenean galdera hori egin
zidaten. Erakusleihoan txanodun toallatxo
batzuk zeuden, hiru koloretan: arrosa, urdina
eta zuria. Dendara sartu eta zast!, galdera
madarikatua! Niri gehien arrosa gustatu eta
horrela esan nion: "mutikoa da, baina arrosa
nahi dut". Eta haren erantzuna: mutila bada,
urdina erosi toailatxoa, mesedez! Eta zuria
erosteko zer esan behar nion, hermafrodita
zela?

Jende askok izugarrizko garrantzia ematen

dio mutikoa urdinez janzteari! Zergatik? Ez
daukat erantzunik, baina horrela dela esango
nuke. Antza denez, neskak urdinez janztea
"baimenduago" dago; mutilak, ostera, ez.
Badirudi mutikoari arrosa koloreak etorkizunean
eragingo diola eta ez dela inoiz gizonduko,
emakume ahul eta negarti bihurtuko dela.
Katastrofea!! Eta neskatilen artean zer esan
nahi du horrek? Arrosa kolorea edozein lekutan,
mundu
arrosa,
arropak,
motxilak,
jostailuak...mundu arrosa zoro bat, printzesaz
eta Disneyz betea.

Zuetako askok pentsatuko du artikulu

hau sekulako tontakeria dela. Eta hala izango
litzateke, banaketa hau koloreetan geldituko
balitz. Baina ez, hori hasiera baino ez da.
Zergatik galdera hau? Nik ez diot zentzurikJostailuekin jarraitzen du: panpinak neskentzat,
ikusten. Baina gero kontatu zidaten hainbatautomobilak mutilentzat. Gero dekorazioarekin
familiak ez diola mutikoari inoiz arropa arrosarikjarraitzen du eta abar Horrela berdintasuna
ezinezkoa da!
jarriko, eta alderantziz.

Erantzunak
#1. Re: Arrosa ala urdina
Ana Morales 2010-01-07 14:18
Leire, guztiz bat nator zurekin, eta ze poza ematen didan honetaz jende gehiago kezkatuta dagoela
ikusteak. Pentsa, niri honako gauza absurdu hau ere gertatu zitzaidan: joan nintzen iloba batentzat oparia
erostera eta Harry Potterren liburu bat aukeratu nuen. Eman nion dendariari, eta paperean biltzerakoan
galdetu zidan ea neska ala mutila zen paper mota hautatzeko. Nik esan nion berdin zela eta berak, temati,
ekin eta ekin, ea neska ala mutila zen. Nik, tematiago, uko egin nion erantzuteari,esan nion ume bat zela
eta kitto! Ba, oso modu txarrean eta edozelan bildu zidan, haserre bizian.

-2-

Aukera ezazu erantzun egokia eta idatzi erantzuna beheko laukietan, adibidean egiten
den bezala:
0. Zeri buruz hitz egiten du artikuluak?
a) Jaioberriei oparitzen zaizkien arropei buruz.
b) Jaiotza-tasan izan diren aldaketez.
c) Jaio berri diren bi umeri buruz.
1. Zer gertatu zitzaion protagonistari dendara sartzean?
a) Umearen sexuaz galdetu ziotela.
b) Ez zegoela bere gustuko toallarik.
c) Arrosa koloreko toallatxoa erostea gomendatu ziotela.
2. Zentzurik du arrosa eta urdinaren artean ezberdintzeak?
a) Idazlearen ustez, bai, eta arrazoi bila hasten da.
b) Familia batzuek umea janzteko oso kontuan hartzen dute kolorea.
c) Idazleak ez dio zentzurik aurkitzen hasieran, baina gero bai.
3. Zergatik ez zen lehen fenomeno hori hainbeste gertatzen?
a) Lehen ez zegoelako sexua jakiterik.
b) Lehen garrantzirik ez zietelako ematen koloreei.
c) Gutxiago gastatzen zelako haurren jantzietan.
4. Neskekin eta mutilekin berdin jokatzen da?
a) Nesken kasuan aukera bat baino gehiago errazago onartzen da.
b) Debeku gogorragoa dute mutilek arrosarekin.
c) Bakoitzari berea onartzen zaio eta ez bestearena.
5. Noiz hasi eta noiz bukatzen da arrosa eta urdinaren arteko borroka hau?
a) Hasi, umea jaiotzen denean; bukatu, berriz, lehenengo arropak erosten direnean.
b) Hasi, umea jaiotzen denean; bukatu, berriz, idazlearen iritziz, ez da bukatzen.
c) Hasi, umea jaiotzen denean; bukatu, berriz, jostailuak uzten dituztenean.
6. Artikulua tontakeria bat da idazlearen ustez?
a) Batzuek horrela pentsatuko dute, baina, idazleak ez daki.
b) Bai, eta gainera sekulakoa, idazlearen ustez.
c) Hor amaituko balitz agian bai, baina ez da hala gertatzen.
7. Zer erantzun dio Ana Moralesek Leireri bere artikuluan?
a) Leirerekin bat dator eta beste adibide muturrekoagoa jartzen dio.
b) Berak ez duela inoiz antzeko esperientziarik izan esaten du.
c) Bere kasuan amore eman zuela eta dendariak esandakoa onartu zuela.

0.- a

1.-

2.-

3.-

4.-

-3-

5.

6.

7.

2. TESTUA
Osakidetzak bidalitako gutuna irakurriko duzu.

Egitekoa
Testuaren informazioaz baliatuta, erantzun galderei.

KALE NAGUSIA,12
Gipuzkoako eskualdea
20009DONOSTIA

Jaun/andre estimatu hori:

Osakidetzak Lehen Mailako Atentzioko zerbitzuak hobetzeko aurrera daraman
planak familiako medikuen kopurua arian-arian gehitzea aurreikusten du Osasun
Zentroetan.
Zu eta zure familia atenditzen edo artatzen zaituzten osasun-zentrora 5 mediku
berri etorriko dira, lehendik zeuden langileei gehituko zaizkienak.
Profesional berri horiei esker, mediku bakoitzak hartzen dituen pertsonen
kopurua gutxitu egingo da, eta horrek esan nahi du denbora gehiago izango dela
kontsulta bakoitzerako. Zenbat eta profesional gehiago, atentzio handiagoa eta zerbitzu
hobea.
Plan hau zehazteko, zure osasun-zentroko medikuek atenditutako pertsonen
kupoak berriro banatu dira. Banaketa hori zoriz egin da eta honako irizpidea mantendu
da: familia-unitate bera mediku berak hartuko du.
Birbanaketa horren ondorioz, 2010eko martxoaren 17tik aurrera zure
mediku berria Ana Garcia izango da, eta 13:00etatik 20:00etara hartuko zaitu.
Badakigu aldaketa horrek eragozpenen bat ekar dezakeela, batez ere oraingo
medikuarekin duzun konfiantzazko harremanagatik. Hala ere, berriro esango dizugu
ekimen horren azken helburua asistentzia-kalitatea hobetzea dela.
Zure ulermena eta lankidetza eskertuz, adeitasunez agurtzen zaitu.
2010eko martxoaren 11
Izp: Gorka Gonzalez
Eskualdeko gerentea

-4-

Galderak:

1. Zein arlotakoa da gutuna bidaltzen duen erakundea?

a. Lan eta gizarte arlokoa.
b. Kultur arlokoa.
c. Osasun arlokoa.
2. Nork idatzi du gutuna?
a. Osasun-zentroetako arduradun batek.
b. Osasun-zentroetako medikuen ordezkari batek.
c. Osasun-zentroetako familia medikuen idazkariak.
3. Zer gertatu da osasun-zentroetan?
a. Lehengo familia-medikuak lanean hasi dira berriz.
b. Familia-mediku gehiago jarri ditu Osakidetzak.
c. Familia-mediku berriak etorri dira zaharrak ordezkatzeko.
4. Zer lortu nahi du Osakidetzak?
a. Mediku bakoitzaren pertsona-kopurua handitzea.
b. Mediku bakoitzaren pertsona-kopurua jaistea.
c. Familiako kideak medikuen artean banatzea.
5. Zer egin dute gaixoen banaketarekin?
a. Gaixoak zozketan banatu dira.
b. Gaixoek aukeratuko dituzte medikuak.
c. Medikuek aukeratuko dituzte gaixoak.
6. Zer gertatu zaio gutuna jaso duenari?
a. Mediku berria eman diote aukeran.
b. Mediku berria jarri diote.
c. Mediku zaharraren eta berriaren artean aukeratu behar du.
7. Zertarako bidali diote gutuna?
a. Bere datu pertsonalak eskatzeko.
b. Hobekuntzarik proposatu nahi duen galdetzeko.
c. Egoera berri bat aurkezteko.
8. Nork ikus dezake alderdi txarrik erabakian?
a. Orain arte gustura zegoenak.
b. Orain arte gustura ez zegoenak.
c. Denentzat da erabaki ona.

Aukera ezazu erantzun egokia eta jar ezazu dagokion letra ondoko laukietan:
1.-

2.-

3.-

4.-

5.-

-5-

6.-

7.-

8.-

3. TESTUA
Eider Lezameta andreak http//behinbatean.blogspot.com web gunean idatzitako ipuina
irakurriko duzu.
Egitekoa
Irakur ezazu hurrengo ipuina, eta lotu kendutako esaldiak testuko hutsuneekin.
Idatzi esaldien letrak laukietan, adibidean egiten den bezala.

Izarrak
eta
Liraili printzesa
***

Antzina,
(0) . Garai hartan ez zegoen
ez ilargirik, ez eta izarrik ere. Zeruak lurra
ukitzen zuen ia-ia, eta hodeiak, zer esanik ez,
eskura zeuden.
Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren.
Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz
jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez
egindako bolak elkarri jaurtitzen, elurrezko
bolak
balira
bezala.
Nagusiek, ordea,
makurturik ibili behar izaten zuten beti, (1) .
Zerua hain hurbil, hain behean egoteak makina
bat buruhauste eragiten zien nagusiei. Gauean
neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan
makurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak
eta tristeak ziren, (2) .
Urruneko herrialde batean printzesa eder
bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili
(Liraili-k egunsentia esan nahi omen zuen
haien hizkuntzan). Arratsalde gozo batean
Liraili jauregiko lorategian zegoen josten.
Soinean zeramatzan bitxiak oso astunak
zirenez,
buruko
diadema,
belarritakoak,
eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu
eta (3) .
Orain askoz hobeto nago, pentsatu zuen
Liralik zama hura arinduta.

-6-

Dena den, bazuen beste kezka bat, beste

buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen
zuen bakoitzean, zeru-sabaiarekin kolpe
ederra hartzen zuen. Horregatik bere nebari
laguntza eskatzea erabaki zuen.
Neba Malakas izena zuen (Malakas hitzak,
sendoa esan nahi omen zuen). Izan ere,
herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen.
Lirailik hau esan zion Malakasi:
Malakas, bada garaia zure indarra
jendearen onerako erabil dezazun,
jendeari laguntzeko.
Zer nahi duzu egitea, Liraili?.
Jaso ezazu zerua gorago; (4) .
Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno,
bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak
gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala
gelditu: egunak joan, egunak etorri, zerua
urrunduz joan zen.
Baina zer ahaztuko, eta Lirailri bitxiak
hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima!
Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan
zintzilik dago, eta guk Ilargia deitzen diogu.
Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen:
belarritakoak, eraztunak eta diamantezko
lepokoa. (5) .
http//behinbatean.blogspot.com

Lotu kendutako esaldiak testuko hutsuneekin, adibidean bezala. Hiru esaldi soberan
daude.

a) Gauzak ez ziren gaur bezalakoak

b) bi hodeiren artean eskegi zituen
c) ilargirik eta izarrik ez zegoelako
d) han goian daude guztiak: izarrak
e) horrela ez dugu zerupean makurturik ibili beharko
f)

dena ilunagoa iruditu zitzaion

g) oso nekatuta ibiltzen zirelako beti

h) politagoa izango litzateke beherago egongo balitz
i)

zeruarekin kolperik ez hartzeko

Idatzi dagokion letra ondoko laukietan:

0. Adibidea: 0 = a

Hutsuneak

Testu zatiak

-7-

IDAZMENA
Egitekoa
Jarraian, idazteko proposatzen zaizkizun bi gaietako bat aukeratu behar duzu
(kontuan hartu zer eskatzen den).

Oharrak:
-

Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten.

Gogoratu gutxieneko hitz kopurua bete behar duzula. Gutxienez, 140 hitz idatzi
behar dituzu.
Idazlana zuzentzean arlo hauek hartuko dira kontuan:
eskatutakoari erantzun diozun
testu egokia osatu duzun
euskara egokia, zuzena eta aberatsa erabili duzun
Idazteko boligrafoa erabili (zirriborroetarako arkatza erabil dezakezu).
Zirriborroetarako orria
(orri hau ez da zuzenduko)

-8-

Aukeran dituzun bi gai hauetatik bat egin behar duzu.

1. gaia
Aurten trenez!
Trenaren erabilera sustatzeko, Europako tren-konpainia nagusiek lehiaketa bat
antolatu dute: Aurten trenez! Lehiaketan parte hartzeko, bidaia bat antolatu
behar duzu. Baldintza bakarra bidaian trena erabiltzea da.
Eginkizuna:
Egin ezazu lehiaketan parte hartzeko idazlana, aurten egin nahi duzun bidaia
kontatuz.
Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:
nora, noiz eta norekin joango zaren
zein leku ikusi nahi dituzun
zein diren trenaren abantailak

2.gaia
Ilobak mugikorra nahi du
Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak telefono mugikorra eskatu dizu, baina
zuk ez dakizu adin horretarako egokia den.
Eginkizuna:
Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure egoera azaldu eta oparia aukeratzen
laguntzeko.
Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:
kontatu ilobarekin izandako elkarrizketa
azaldu zer arrisku edo abantaila ikusten dizkiozun opariari
eskatu aholkua

-9-

GAIA:

______________________________________________________________________________________________

5 _____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
10 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
15 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
20 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
25 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________

-10-

30 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
35 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
40 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
45 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
50 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
55 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
60 ____________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________

-11-

LEHEN MAILAKO AZTERKETA

ZATIAK ETA PUNTUAZIOA

Proba idatzia

Irakurmena

gutxienez 10

20 puntu

35 min inguru

Gainditzeko 25

Idazmena

gutxienez 15

30 puntu

60 min inguru

Ahozko proba

Entzumena

gutxienez 10

20 puntu

25 min inguru

Mintzamena

gutxienez 15

30 puntu

10 min inguru

GUZTIRA

gutxienez 50

100 puntu

50

50
Gainditzeko 25

Agiria eskuratzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzu, 25 proba bakoitzean.

Agiria eskuratzeko, berriz, ezinbestekoa da bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izatea.
Emaitza bakarra emango da: GAI/EZ GAI.

Hauek dira idazmena zuzentzeko irizpideak:

IKUSPEGI OROKORRA. Eginkizuna betetzea, erraz ulertzea lehenbiziko irakurketan. Koherentea izatea eta hari logiko
bati jarraitzea.
BALIABIDE LINGUISTIKOAK (ABERASTASUNA). Testu motari dagokion egitura. Erregistroa. Lexikoaren
aberastasuna. Egitura aberatsak. Antolatzaileak, lokailuak, kohesio-formak.
ZUZENTASUNA. Mailari dagozkion egitura morfosintaktikoen, lexikoaren, puntuazioaren eta ortografiaren erabilera
zuzena.

-12-

You might also like