You are on page 1of 21

B2 MAILA

NOLAKO XEDEA, HALAKO HIZKERA

1
2
1. sarrera: gutun-motak

Telefonoa eta aurrez aurreko elkarrizketak ezinbesteko komunikazio bideak badira ere,
egun, garrantzia handia hartu du harreman idatziak. Gero eta ohikoagoa da, esaterako, gutun
pertsonalizatuak erabiltzea, edota, edozein erreklamazio, jakinarazpen, eskaera eta abar posta
elektroniko bidez egitea.
Erabiliko dugun bidea edozein dela ere, oso garrantzitsua da bidali behar dugun horrek
itxura zaindua izatea, eta dagokion egoerari erantzutea, mezua hartzailearengana argi eta garbi
iristeko.
Zer eta nola idatzi? Hau izango da hartuko dugun lehen erabakia: idatziko dugun gutun-
mota. Gutunen artean era ezberdinetakoak aurki ditzakegu, eta honela sailka daitezke:
- Testuinguruaren arabera: Gutun formala edo lagunartekoa. Kasu bakoitzean
hizkera eta egitura ezberdinak erabiliko dira.
- Helburuaren arabera: Gure asmoaren arabera gutun mota bat edo bestea
aukeratuko dugu, hala nola: gonbite gutuna, jakinarazpen gutuna, eskaera gutuna,
kexa/erreklamazio gutuna…
Hori horrela, unitate honetan gutun-mota ezberdinak, eta hauek ezaugarriak ezagutuko
ditugu. Hala ere, dituzten ezaugarri bereziengatik, gehienbat, eskaera egiteko, kexatzeko edota
erreklamatzeko gutun formala dira landuko ditugunak. Eta horretarako, aholku batzuk jarraituz,
hainbat ariketa egingo ditugu.

3
2. Sei aholku idazlana egoki egiteko
Lehenengo eta behin, esan behar da aholkuak ematea ez dela erraza; izan ere, batzuentzat
balio duena beste batzuentzat ez baita batere baliagarri izaten. Hala ere, ondoko lerroen
helburua zera da: gutun bat era egokian idatzita dagoen erabakitzeko kontuan izaten diren
alderdiak azaltzea, eta idazlanok ondo egiteko aholkuak ematea.

1. Adi-adi irakurri idazlanean ematen den egoera. Gaizki ulertuz gero, gaia alda
dezakezu eta zure idazlan horrek zalantza sor dezake: etxetik prestatuta ekarri duzula
edo eskatutakoa ulertzeko gai ez zarela pentsa daiteke, nahiz eta zuzena izan.
Horretarako ezinbestekoa da argi izatea testuingurua: nork (lagunak, senideak, langileak,
hiritarrak, bezeroak…), nori (lagunari, lankideari, udalari, enpresari…), esparrua (lagunartekoa,
instituzionala, lanekoa, pribatua, publikoa…) eta zertarako (eskaera egiteko, kexatzeko,
jakinarazteko, zoriontzeko…) idazten dion. Behin hori jakinda, zein gutun-mota idatziko dugun
erabakiko dugu: gutun informala, formala, erreklamazio-gutuna…
 Ariketa: Argi irakurri zein diren ondorengo egoerak, eta zehaztu testuingurua:

Zuk udal bateko Herritarrentzako Arreta


Bulegoan lan egiten duzu. Azken egunetan herritar Nork:
askoren kexak jaso dituzu, osasun zentrora Nori
sartzeko aspaldian hasitako obrak direla eta.
Esparrua:
Idatz iezaiozu eskutitza alkateari zer
gertatzen den eta nolako kexak jaso dituzun Helburua:
azaltzeko, eta jendeari zer erantzun behar diozun Gutun-mota:
galdetzeko.
Enpresa bateko administraria zara. Material Nork:
eskaera bat egin zenion enpresa-hornitzaile bati.
Nori
Dena ez da heldu, eta heldu dena egoera txarrean.
Esparrua:
Idatz iezaiozu enpresari sortu den arazoa
azaltzeko, zer eskatu zenuen eta noizko behar Helburua:
duzun gogorarazteko, eta konponbidea eskatzeko.
Gutun-mota:
Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak Nork:
telefono mugikorra eskatu dizu, baina zuk ez
Nori
dakizu adin horretarako egokia den.
Esparrua:
Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure
egoera azaldu eta oparia aukeratzen laguntzeko. Helburua:
Gutun-mota:
Lanpostu on bat eskaini dizute. Aspaldi Nork:
espero zenuen aukera da. Lanpostu berria beste
Nori
herrialde batean duzu. Horrek aldaketa batzuk
ekarriko dizkizu. Esparrua:
Bidali e-mail bat lagunei, horren berri Helburua:
emateko.
Gutun-mota:

4
2. Egokitu hizkuntza-egoerara (erregistro formala edo informala). Normalean
1.HEko azterketako egoerak erregistro informalagoa eskatzen du eta 2.HEkoak
formalxeagoa. Puntu hau oso garrantzitsua da, azterketa baten aurrean gaudenean
hain ondo egin nahi izaten dugu, hain zuzen, hain formal… Beldur izaten gara
informalegiak izango ote garen, hizkuntza pobrea izango ote den; eta beldur horren
ondorioz, hizkuntza artifiziala, bortxatua erabiltzen dugu sarritan. Inolako beldurrik gabe,
egoeran jarri behar dugu geure burua (erdaraz egingo genukeen bezala) eta egoerak
eskatzen duen hizkuntza-erregistroa erabiltzen ahalegindu.

 Ariketa: Irakurri beheko egoera eta erabaki zein den bietatik aukera egokia.
Lanean zaude. Bakarrik zaude zure lankidea bilera batean dagoelako. Telefonoa hartu duzu
eta zure lankidearentzat zen, semearen eskolatik deitu dute esateko semea gaixorik dagoela.
Zuk irten egin behar duzu eta lankideari ohar bat utzi behar diozu.

Jon, agur t´erdi: Kaixo, Jon:


Mezu honen bidez, zera jakinarazi nahi Mezu hau idazten dizut esateko, kanpoan
dizut: zu kanpoan izan zaren bitartean, zutaz izan zaren bitartean, telefono dei bat jaso duzula.
galdezka telefono dei bat jaso dugu bulegoan, eta
Eskolatik deitu dizute eta zure semea
horren berri emateko uzten dizut ohar hau.
gaixorik omen dago. Sukarra eta botagura dituela
Zure semearen eskolatik deitu dute eta esan esan didate eta onena dela medikuarenera eramatea.
didatenaren arabera, gaixorik omen dago. Sukarra Beraz, zu lehenbailehen joateko esan didate.
ez ezik, botagura ere baduenez, pentsatu dute onena
Espero dut ezer ez izatea. Bihar arte.
dela medikuarenera eramatea; beraz, zu
lehenbailehen joateko gomendioa helarazi didate. Garbiñe
Nire mezua jasoko duzulakoan, agurtzen
zaitut.
Garbiñe Apraiz
Basurtoko Ospitaleko erizaina

 Zein da egokia? Zergatik? Non antzematen da? Azpimarratu.

5
3. Pentsatu hasierako agurra, hasierako sarrera-paragrafoa eta amaiera (formala,
informala). Gehienetan esaldi eginak erabiltzen dira, horiek buruz ikasi besterik ez
dago.

 Ariketa: Hemen dituzu gehien erabiltzen diren formak. Ordena itzazu formaltasun mailaren
arabera.

Hasierako agurra Sarrera-paragrafoa Azken agurra


XX estimatua: Bizi al haiz? Mila esker zure laguntzagatik
Agur t´erdi: Gutun hau idazten dizuet… Har ezazu nire agurrik beroena,
Epa! jakinarazteko Mila esker eta ongi ibili
Jauna/Andrea: Azken gertaera dela-eta, eskutitz Agur eta goraintziak
XX maitea: hau bidaltzea erabaki dut… Zure erantzunaren zain,
Jaun/ Andre hori: Zure eskaerari erantzunez, Besarkada handi bat
Adiskide/lagun hori: Zer moduz? Adeitasunez,
Jaun/Andre agurgarria: Zuregana zuzentzen naiz Ongi izan eta hurrengora arte
Kaixo/Egun on informazio gehiago lortzeko (Oraingoz) besterik ez,
Jaun/Andre txit gorena: asmoz Agurtzen zaitut
Lankide hori: Aspaldiko! Ongi zabiltza? Horrenbestez, agur
_____ jauna/andrea: Eskutitz honen bidez jakinarazi Ikusi arte
nahi dizut… Begirunez,
Idatzi honen bidez nire kexa Aldez aurretik eskerrak emanez,
adierazi nahi dut… Besterik gabe, agur
Agur bero bat
Gure eskaria kontuan hartuko
duzulakoan,

Erregistroa Hasierako agurra Sarrera-paragrafoa Azken agurra

Hurbila

Neutroa

Formala

6
Gutunaren hasiera eta amaieraz gain, data ere era jakin batean idatzi behar da.
 Ariketa: Jarri azpian ondoko daten idazkera formala ala informala den.

Hondarribia, 2014ko Urriak 20 2014/10/20 Hondarribian, 2014ko


urriaren 20a urriaren 20an

7
4. Idazlanaren mamia ondo antolatu. Hau da, dudarik gabe, zatirik zailena.
Funtsezkoa da irudimena, bururatzen zaizkizun ideia guztiak apuntatu, ordenatu eta
gero ideia bakoitza paragrafo bihurtu. Sormen-lan honetan, luzitu egin nahi izaten dugu,
baina ondo dakizkizun egiturak erabiltzen badituzu, askoz hobeto; ez arriskatu gehiegi.

Gutun formalen kasuan, badakigu egitura oso zehatz bat dutela; beraz, hau ezagutzeak
asko erraztuko digu idazlana era koherente eta ordenatu batean egiten.
 Ariketa: Hemen erreklamazio-gutun bat duzu, baina erabat desordenatuta dago. Hurrengo
taulan zati bakoitzaren tokia adierazi beharko duzu, eta zein atal den adierazi.

Gutuna

a) Agurtzane Lasa Ezenarro


b) Eraiki enpresako zuzendari andrea:
c) Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an
d) Hori dela-eta, nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako instalazioagatik. Eta lehenbailehen
berogailua konpontzeko edo berria jartzera etortzeko eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia
egiten du eta ez dakit zenbat denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz, erantzun
azkarra behar dut.
e) Agurtzane Lasa naiz eta zuregana zuzentzen naiz erreklamazio bat egiteko asmoz.
f) Orain dela lau hilabete 60 m-ko pisu berria erosi nuen Donostiako Intxaurrondo auzoan. Etxeak gas
naturaleko instalazioa dauka, enpresa eraikitzaileak jarria. Etxebizitza erosi nuenetik, lau hilabete
hauetan, ez dut berogailurik behar izan eta ez dut erabili, ez baitu hotzik egin.
g) Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen hartzea. Honekin batera eskatu nahi
dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela.
h) Baina, negua iritsi denean, berogailua piztera joan naiz eta, orduan, konturatu naiz ez dabilela. Saio
asko egin ditut, baina berogailua ez da piztu ere egiten. Jarraibideak irakurri ditut eta han jartzen
dituen urratsak eman ditut. Hala ere, ez dut lortu ezta argia pizterik ere.
i) Jone Arregi
Kale Nagusia, 5-3.ezk
20000 Donostia
j) Oharra: nirekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 666666666
k) Adeitasunez, agurtzen zaituztet.

8
Egitura

1-___________:____

2-___________:____

3-_____________:____

4-_____________:____

5-_____________:____

6-_____________:____

7-_____________:____

8-_____________:____

9-_____________:____

10-_____________:____

11-_____________:____

9
5. Paragrafoak egin eta gero, lotu paragrafoak testu-antolatzaileak erabiliz.
Zerrenda bat izatea komeni da: hala ere, horrez gain, horren ondorioz, joan gaitezen
harira, esan beharrik ez dago, oker ez banago, beraz, lehen esan bezala, alde batetik…
bestetik…
 Ariketa: Testu bera daukazu, bai ezkerrean, bai eskubian, baina eskubikoari aukeran
dituzun testu- antolatzaileak jarri behar dizkiozu toki egokian. Gero, azter ezazu bi bertsioen
arteko aldea.

Oleta, 2008ko ekainaren 3a Oleta, 2008ko ekainaren 3a


Oletako udala Oletako udala
Barrenkalea, 8 Barrenkalea, 8
20750 Oleta 20750 Oleta
Aldabe Auzolagunen Elkartea Aldabe Auzolagunen Elkartea
Jaun/andre hori: Jaun/andre hori:
Zuregana jotzen dut salaketa publiko bat __________________, zuregana jotzen dut
egiteko. Duela gutxi kiroldegian egiten ari zareten salaketa publiko bat egiteko.___________, duela
lanei buruzko informazioa jaso nuen, eta orain gutxi kiroldegian egiten ari zareten lanei buruzko
jakin dut proiektu hori ez dela legezkoa, iruzur informazioa jaso nuen, eta orain jakin dut proiektu
hutsa baizik. hori ez dela legezkoa, iruzur hutsa baizik.
Proiektuak ez du segurtasun neurri _____________ proiektuak ez duela
minimorik betetzen, erabiliko diren materialak oso segurtasun neurri minimorik betetzen, erabiliko
kalitate txarrekoak baitira. Hasieran onartutako diren materialak oso kalitate txarrekoak
azaleraren bikoitza beteko du eraikin berriak, eta baitira.______________________, hasieran
alboko lurren jabeek ez dakite ezer euren onartutako azaleraren bikoitza beteko du eraikin
ondasunen desjabetzaren baldintzei buruz. berriak, eta, ________________, alboko lurren
jabeek ez dakite ezer euren ondasunen
Udalak ezin du onartu bere ardura den
desjabetzaren baldintzei buruz.
proiektu batean horrenbeste alde ilun egotea, eta
bera izan beharko litzateke, dena argitzeko interesa ___________________________ Udalak
duen lehena. ezin du onartu bere ardura den proiektu batean
horrenbeste alde ilun egotea, eta bera izan beharko
Nire kexarik gogorrena adierazi nahi diet
litzateke, ______________, dena argitzeko interesa
udaleko arduradunei, eta alkateari eskatzen diot
duen lehena.
egin beharreko ikerketak lehenbailehen egiteko.
___________________, nire kexarik
Zuen esku dagoen guztia egitea eta
gogorrena adierazi nahi diet udaleko arduradunei,
aurrerantzean horrelakorik errepikatuko ez dela
eta alkateari eskatzen diot egin beharreko ikerketak
ziurtatzea eskatzen dizuet.
lehenbailehen egiteko.
Horrenbestez, agur,
_______________, zuen esku dagoen guztia
Izp.: Mikel Ruiz Jensen egitea eta aurrerantzean horrelakorik errepikatuko
ez dela ziurtatzea eskatzen dizuet.
Horrenbestez, agur,
Izp.: Mikel Ruiz Jensen
1. Eta neurriei dagokienez
2. Badirudi
3. hala eta guztiz ere
4. Hori guztia kontuan hartuta
5. Gutun honen bidez
6. Bukatzeko
7. Nola liteke udala legez kanpo aritzea?
8. Izan ere
9. nire ustez

 Ariketa: Zein da bi testuen arteko aldea? Komentatu denen artean.

10
6. Errepasatu idazlana. Kontuz, batez ere, oinarrizko akatsekin (deklinabidea, zehar-
galdera, konpletiboa, erlatiboa, aditzak, aspektua…).

 Ariketa: Azken pausora iritsi gara, idazlana egina dago, baina azken gauza falta zaio:
errepasoa. Hain zuzen ere, hainbat akats baditu (azpimarratuta), ea zuzentzen dituzuen!

Kontsumitzaileen Elkartea

Hernanin, 2010aren otsaileko 21a

Jauna/andrea:

Nire izena Marisol Egaña da eta Hernanin bizi naiz. Gutun hau bidez, zuregana jotzen dut nire
haserre adierazteko jarraian azalduko dizudan gairen buruz. Abenduaren 31ean, Galarretako
biribilgunean nengoela, beste auto nire bidean sartu zen eta nire autoari jo zuen.

Horregatik, hori gertatu ondoren, Hernaniko Mafre aseguru-etxearen bulegora joan nintzen
gertatutakoa azaltzeko, 1980 urteaz geroztik beraiekin baitaukat kontratatutak autoaren asegurua.
Bertako arduraduna hartu zidan eta gertatutakoa kontatzeko eskatu ninduen. Guztia azaldu ondoren, lasai
egoteko esan zidan, eta dena bere esku uzteko, hilabete batean gehienez dena konpondu egongo zela.
Beraz, bulegotik oso lasai atera nintzen.

Baina hilabeteek pasa dira eta dena berdin jarraitzen du, nire autoa hondatuta dago eta hori eragin
handia dauka nire bizimoduan; adibidez, egunero autobusa hartu behar izaten dut lanera joateko, eta hori
ordubete errepidean egotera behartzen dit. Bestalde, ezin ditut nire seme-alabei ikastolara eraman eta,
horren ondorioz, ikastolako autobusa ordaindu behar dut.

Beraz, eskertuko nizueke, batetik, nire aseguru-etxeakin harremanetan jarriko bazinete, arazoa
lehenbailehen konpon dadin; eta, bestetik, horietako batzuek ikertuko bazenituzte, hainbat
aseguratzaileek ez baititu bezeroekin dituen betebeharrak burutzen. Era berean, eta dena konpondu arte,
aseguru-etxeak nire esku auto bat jartzea nahiko nuke, eguneroko bizimodua errazteko.

Aldez aurretik eskerrak emanez, eta aurrerantzean horrelakorik gertatuko ez delakoan, agurtzen
dizuet.

Marisol Egaña

Zer moduz egin duzu aurreko ariketa? Zaila izan da, ala erraza? Ondoren dituzu zenbait
ariketa gehiago praktikatzeko.

11
 Ariketa: Testuko akatsen artean, hainbat deklinabidea gaizki jartzeagatik egindakoak ziren.
Praktika ditzagun gehiago: behean hitz ezberdinak dituzue, eta hitz horiek azpiko esaldietan
sartu behar dituzue kasu egokia erabiliz. Ea singularra, plurala eta mugagabea erraz
ezberdintzen dituzuen!

1- Bi
a. Bost txakur abandonatu ikusi ditut kalean, eta ____________ joan naiz etxera.
b. Bi txakur abandonatu ikusi ditut kalean, eta ____________ joan naiz etxera.
c. Udaletxean txakur abandonatuei zenbaki bana jarri eta zozketa egin dute; ni
____________ joan naiz etxera.
2- Ume
a. Zein ____________ erosi diozu hori?
b. Jostailua zure ____________ erosi diot.
c. Jostailua zure ____________ erosi diet.
d. Edozein ____________ erosiko nioke goxoki bat.
3- Lagun
a. Zenbait ____________ ikusi dute Kohen anaien azken filma.
b. Zure ____________ ikusi dute Kohen anaien azken filma?
c. Mikelek, zure ____________, ikusi du Kohen anaien azken filma.
4- Leku
a. Zenbait ____________ hori egiteagatik jendea zigortzen dute.
b. Inguruko ____________ hori egiteagatik jendea zigortzen dute.
c. Gu bizi garen ____________ hori egiteagatik jendea zigortzen dute.
5- Neska
a. Joseba zenbat ____________ bizi da?
b. Joseba kuadrillako ____________ bizi da.
c. Joseba ez da bere ____________ bizi; Maite, orain, bakarrik bizi da.
6- Maitale
a. Orain Anek ez du inolako ____________.
b. Orain Anek badu ____________.
c. Orain Anek baditu hainbat ____________.
d. Orain Anek baditu ____________.
7- Hotel
a. Erretzea galarazita dago hainbat ____________.
b. Erretzea galarazita dago Euskal Herriko ____________.
c. Erretzea galarazita dago gure ____________.
8- Auzo
a. Gure ____________ umeek ez dute auzoan jolaslekurik.
b. Herriko ____________ umeek ez dute beraien auzoan jolaslekurik.
c. Herrian bost auzo daude, eta bi ____________ umeek ez dute beraien auzoan
jolaslekurik.

12
9- Toki
a. Edozein ____________ joango nintzateke orain.
b. Zu zauden ____________ joango nintzateke orain.
c. Zein ____________ joango zinateke orain?
d. Betiko bi ____________ joango nintzateke orain.
10- Hara
a. Pirinioetako ____________ jendea oso trebea da eskiatzen.
b. Ordesako ____________ jendea oso trebea da eskiatzen.
c. Pirinioetako edozein ____________ jendea oso trebea da eskiatzen.

 Ariketa: Hemen beste hitza nola deklinatzen den ikasteko ariketa duzu. Azpimarratu bietan
egokia dena.

13
 Ariketa: Datorren ariketa honetan, berriz, aditza landuko duzu, batez ere nor-nork eta nor-
nori-nork formen arteko aldea lantzeko. Zuzen itzazu hurrengo esaldiak (batzuk zuzen egon
daitezke).

1. Ibonek bere motorrean ekarri dit etxeraino.

2. Ibonek liburua bere motorrean ekarri dit etxeraino.

3. Ergel horrek goitik behera busti dit

4. Ez diot esan nor naizen, baina ahotsagatik ezagutu dit.

5. Ez genien lagun guztiei gonbidatu, ez baitago denentzako lekurik.

6. Gurasoek lan egiten dutenez, aitona-amonek zaintzen diegu umeei.

7. Gurasoek lan egiten dutenez, aitona-amonek zaintzen dizkiegu umeak.

8. Ume oso agresiboa da, ikasgelako ume guztiei jotzen die.

9. Zuk ez dituzu nire gurasoak ezagutzen?

10. Senarrak goizero esnatu behar izaten zidan, inoiz ez bainuen iratzargailua entzuten.

11. Poliziak banketxetik ihesi zihoanean harrapatu dio gaizkileari.

12. Zure emazteak atzo ez zidan agurtu.

14
 Ariketa: Nor-nork formako aditzak lehenaldian ahaztuta dituzula? Oraindik nor-nork eta nor-
nori-nork ezberdintzea kostatzen zaizula? Ea bada, errepasa ditzagun.

1. Nik zu kalean ikusi ………………………………………………….

2. Aitak zu etxera ekarri ……………………………………………….

3. Zuk ni bidean ezagutu ………………………………………………

4. Zuk hura autobusean aurkitu ………………………………………

5. Nik zuri goitik behera begiratu …………………………………….

6. Hark ni kalean utzi ………………………………………………….

7. Nik Nekane asko maite …………………………………………….

8. Zuk hura ondo jo …………………………………………………….

9. Nik umeari burua garbitu …………………………………………….

10. Nik umea garbitu ……………………………………………………..

11. Zuk niri kotxe berria ekarri ……………………………………………

12. Zuk ni kotxean ekarri ………………………………………………….

13. Andonik txakurra esnatu ……………………………………………..

14. Andonik niri txakurra esnatu …………………………………………

15. Hark behatza sartu ……………………………………….zuri begitik.

16. Hark zu zuloan sartu ………………………………………………….

17. Zuk ni liburua erostera bidali ………………………………………….

18. Zuk niri opari bat bidali ………………………………………………..

19. Hark ni zapaldu ………………………………………………………..

20. Hark niri oina zapaldu …………………………………………………

15
 Ariketa: Itxaron, ahaztu gabe! Puntuazioa begiratu al duzu? Idazleari komak jartzea ahaztu
zaio.

Kontsumitzaileen Elkartea

Hernanin, 2010eko otsailaren 21ean

Jauna/andrea:

Nire izena Marisol Egaña da eta Hernanin bizi naiz. Gutun honen bidez zuregana jotzen dut nire
haserrea adierazteko jarraian azalduko dizudan gaiari buruz. Abenduaren 31n Galarretako biribilgunean
nengoela beste auto bat nire bidean sartu zen eta nire autoa jo zuen.

Horregatik hori gertatu ondoren Hernaniko Mafre aseguru-etxearen bulegora joan nintzen
gertatutakoa azaltzeko 1980 urteaz geroztik beraiekin baitaukat kontratatuta autoaren asegurua. Bertako
arduradunak hartu ninduen eta gertatutakoa kontatzeko eskatu zidan. Guztia azaldu ondoren lasai egoteko
esan zidan eta dena bere esku uzteko hilabete batean gehienez dena konponduta egongo zela. Beraz
bulegotik oso lasai atera nintzen.

Baina hilabeteak pasa dira eta denak berdin jarraitzen du nire autoa hondatuta dago eta horrek
eragin handia dauka nire bizimoduan; adibidez egunero autobusa hartu behar izaten dut lanera joateko eta
horrek ordubete errepidean egotera behartzen nau. Bestalde ezin ditut nire seme-alabak ikastolara eraman
eta horren ondorioz ikastolako autobusa ordaindu behar dut.

Beraz eskertuko nizueke batetik nire aseguru-etxearekin harremanetan jarriko bazinete arazoa
lehenbailehen konpon dadin eta bestetik horietako batzuk ikertuko bazenituzte hainbat aseguratzailek ez
baititu bezeroekin dituen betebeharrak burutzen. Era berean, eta dena konpondu arte aseguru-etxeak nire
esku auto bat jartzea nahiko nuke eguneroko bizimodua errazteko.

Aldez aurretik eskerrak emanez eta aurrerantzean horrelakorik gertatuko ez delakoan agurtzen
zaituztet.

Marisol Egaña

Orain bai, orain testu eredugarri bat duzu: egokia eta zuzena, eta ongi kohesionatua.
Azpimarratu testu-antolatzaileak.

16
3. Gutuna idazten
Azken eginkizuna egiteko ordua heldu da. Unitatean zehar ikusitako aholkuak jarraituz, eta
erabili dugun azken testua eredutzat hartuz, idatz ezazu idazlan bat ondorengo egoeretako bat
aukeratuta:

1. Egoera:
Zuen etxe azpian diskoteka bat dago eta asteburuetan ezin duzue lorik egin zarata dela-eta.
Idatzi alkateari zure auzokoen izenean kexatzeko.

2. Egoera:
Zuk udal bateko Herritarrentzako Arreta Bulegoan lan egiten duzu. Azken egunetan herritar
askoren kexak jaso dituzu, osasun zentrora sartzeko aspaldian hasitako obrak direla eta.
Idatz iezaiozu eskutitza alkateari zer gertatzen den eta nolako kexak jaso dituzun azaltzeko,
eta jendeari zer erantzun behar diozun galdetzeko.

3. Egoera:
Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak telefono mugikorra eskatu dizu, baina zuk ez
dakizu adin horretarako egokia den.
Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure egoera azaldu eta oparia aukeratzen laguntzeko.

17
18
ZUZENKETA-ORRIAK

4. Aholkua: egitura eman

Egitura Adibidea

1- Herria eta data


Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an

2- Nori zuzendua Jone Arregi


Kale Nagusia, 5-3.ezk
20000 Donostia
3- Agurra:
Eraiki enpresako zuzendari andrea:
Agurtzane Lasa naiz eta zuregana zuzentzen naiz erreklamazio
4- Sarrera bat egiteko asmoz.
Orain dela lau hilabete 60 m-ko pisu berria erosi nuen Donostiako
5- Hasierako egoera Intxaurrondo auzoan. Etxeak gas naturaleko instalazioa dauka, enpresa
eraikitzaileak jarria. Etxebizitza erosi nuenetik, lau hilabete hauetan, ez dut
berogailurik behar izan eta ez dut erabili, ez baitu hotzik egin.
6- Arazoa Baina, negua iritsi denean, berogailua piztera joan naiz eta,
orduan, konturatu naiz ez dabilela. Saio asko egin ditut, baina berogailua
ez da piztu ere egiten. Jarraibideak irakurri ditut eta han jartzen dituen
7- Erreklamazioa urratsak eman ditut. Hala ere, ez dut lortu ezta argia pizterik ere.
Hori dela-eta, nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako
8- (Laburpena) instalazioagatik. Eta lehenbailehen berogailua konpontzeko edo berria
jartzera etortzeko eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia egiten du eta ez
dakit zenbat denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz,
9- Agurra erantzun azkarra behar dut.
Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen
hartzea. Honekin batera eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman
10-Sinadura diezadazuela eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela.
Adeitasunez, agurtzen zaituztet.
11-(Oharra) Agurtzane Lasa Ezenarro
Oharra: nirekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia:
666666666

19
5. Aholkua: Testu-antolatzaileak

Oleta, 2008ko ekainaren 3a


Oletako udala
Barrenkalea, 8
20750 Oleta
Aldabe Auzolagunen Elkartea
Jaun/andre hori:
Gutun honen bidez, zuregana jotzen dut salaketa publiko bat egiteko. Izan ere, duela gutxi
kiroldegian egiten ari zareten lanei buruzko informazioa jaso nuen, eta orain jakin dut proiektu hori ez
dela legezkoa, iruzur hutsa baizik.
Badirudi proiektuak ez duela segurtasun neurri minimorik betetzen, erabiliko diren materialak oso
kalitate txarrekoak baitira. Eta neurriei dagokienez, hasieran onartutako azaleraren bikoitza beteko du
eraikin berriak, eta, hala eta guztiz ere, alboko lurren jabeek ez dakite ezer euren ondasunen desjabetzaren
baldintzei buruz.
Nola liteke udala legez kanpo aritzea?Udalak ezin du onartu bere ardura den proiektu batean
horrenbeste alde ilun egotea, eta bera izan beharko litzateke, nire ustez, dena argitzeko interesa duen
lehena.
Hori guztia kontuan hartuta, nire kexarik gogorrena adierazi nahi diet udaleko arduradunei, eta
alkateari eskatzen diot egin beharreko ikerketak lehenbailehen egiteko.
Bukatzeko, zuen esku dagoen guztia egitea eta aurrerantzean horrelakorik errepikatuko ez dela
ziurtatzea eskatzen dizuet.
Horrenbestez, agur,
Izp.: Mikel Ruiz Jensen

6. Aholkua: errepasoa, akatsak zuzendu

Kontsumitzaileen Elkartea
Hernanin, 2010eko otsailaren 21ean
Jauna/andrea:
Nire izena Marisol Egaña da eta Hernanin bizi naiz. Gutun honen bidez zuregana jotzen dut nire
haserrea adierazteko jarraian azalduko dizudan gaiari buruz. Abenduaren 31n, Galarretako biribilgunean
nengoela, beste auto bat nire bidean sartu zen eta nire autoa jo zuen.
Horregatik, hori gertatu ondoren, Hernaniko Mafre aseguru-etxearen bulegora joan nintzen
gertatutakoa azaltzeko, 1980 urteaz geroztik beraiekin baitaukat kontratatuta autoaren asegurua. Bertako
arduradunak hartu ninduen eta gertatutakoa kontatzeko eskatu zidan. Guztia azaldu ondoren, lasai
egoteko esan zidan, eta dena bere esku uzteko, hilabete batean gehienez dena konponduta egongo zela.
Beraz, bulegotik oso lasai atera nintzen.
Baina hilabeteak pasa dira eta denak berdin jarraitzen du, nire autoa hondatuta dago eta horrek
eragin handia dauka nire bizimoduan; adibidez, egunero autobusa hartu behar izaten dut lanera joateko,
eta horrek ordubete errepidean egotera behartzen nau. Bestalde, ezin ditut nire seme-alabak ikastolara
eraman eta, horren ondorioz, ikastolako autobusa ordaindu behar dut.
Beraz, eskertuko nizueke, batetik, nire aseguru-etxearekin harremanetan jarriko bazinete, arazoa
lehenbailehen konpon dadin; eta, bestetik, horietako batzuk ikertuko bazenituzte, hainbat aseguratzailek
ez baititu bezeroekin dituen betebeharrak burutzen. Era berean, eta dena konpondu arte, aseguru-etxeak
nire esku auto bat jartzea nahiko nuke, eguneroko bizimodua errazteko.
Aldez aurretik eskerrak emanez, eta aurrerantzean horrelakorik gertatuko ez delakoan, agurtzen
zaituztet.
Marisol Egaña

20
1- Bi (norekin)
a. Bost txakur abandonatu ikusi ditut kalean, eta birekin joan naiz etxera.
b. Bi txakur abandonatu ikusi ditut kalean, eta biekin joan naiz etxera.
c. Udaletxean txakur abandonatuei zenbaki bana jarri eta zozketa egin dute; ni biarekin
joan naiz etxera.
2- Ume (nori)
a. Zein umeari erosi diozu hori?
b. Jostailua zure umeari erosi diot.
c. Edozein umeri erosiko nioke goxoki bat.
3- Lagun (nork)
a. Zenbait lagunek ikusi dute Kohen anaien azken filma.
b. Zure lagunek ikusi dute Kohen anaien azken filma?
c. Mikelek, zure lagunak, ikusi du Kohen anaien azken filma.
4- Leku (non)
a. Zenbait lekutan hori egiteagatik jendea zigortzen dute.
b. Inguruko lekuetan hori egiteagatik jendea zigortzen dute.
c. Gu bizi garen lekuan hori egiteagatik jendea zigortzen dute.
5- Neska (norekin)
a. Joseba zenbat neskarekin bizi da?
b. Joseba kuadrillako neskekin bizi da.
c. Joseba ez da bere neskarekin bizi; Maite, orain, bakarrik bizi da.
6- Maitale (nor)
a. Orain Anek ez du inolako maitalerik.
b. Orain Anek badu maitalea.
c. Orain Anek baditu hainbat maitale.
d. Orain Anek baditu maitaleak.
7- Hotel (non)
a. Erretzea galarazita dago hainbat hoteletan.
b. Erretzea galarazita dago Euskal Herriko hoteletan.
c. Erretzea galarazita dago gure hotelean.
8- Auzo (nongo)
a. Gure auzoko umeek ez dute auzoan jolaslekurik.
b. Herriko auzoetako umeek ez dute beraien auzoan jolaslekurik.
c. Herrian bost auzo daude, eta bi auzotako umeek ez dute beraien auzoan jolaslekurik.
9- Toki (nora)
a. Edozein tokira joango nintzateke orain.
b. Zu zauden tokira joango nintzateke orain.
c. Zein tokitara joango zinateke orain?
d. Betiko bi tokietara joango nintzateke orain.
10- Haran (nongo)
a. Pirinioetako haranetako jendea oso trebea da eskiatzen.
b. Ordesako haraneko jendea oso trebea da eskiatzen.
c. Pirinioetako edozein haranetako jendea oso trebea da eskiatzen.

21

You might also like