You are on page 1of 20

U N I TAT E

Idatzizko komunikazioa

DIDAKTIKOA
II. gai-multzoa
G aur egun, lan-egoerak eraginda, denda handiko zein txikiko
saltzaileak zeregin ugari egiteko erantzukizuna du.
Zeregin horietako bat idazkiak egitea eta interpretatzea da; adibidez, bezeroak eskatutako
informazioari erantzutea.
Lehen, gutunak eskuz idazten ziren. Lehenbizi zirriborroa egiten zen, eta, gero,
idazmakinaz idazten ziren eta postaz bidaltzen zitzaizkion jaso behar zuenari. Orain,
saltzailea bere lanpostutik komunika daiteke bezeroarekin, ordenagailuaren bidez.
Unitate didaktiko honetan ikusiko dugunez, salmentako profesionalak idazki eraginkorra
egiteko, idazki guztietarako orokorrak eta komunak diren arauak bete eta idazkion edukia
dagozkien helburuetara egokitu besterik ez du egin behar.

EDUKIAK
1. Idatzizko komunikazioa. 4. Nola egin gutun komertziala.
2. Idatzizko komunikazioaren ezaugarriak. 5. Gutun komertzialen motak.
3. Idatzizko komunikazio egokia lortzeko 6. Enpresa-komunikazioetan gehien erabili
arauak. ohi diren baliabideak.

68
KONTZEPTUEN ESKEMA

IDATZIZKO
• Definizioa.
KOMUNIKAZIOA

IDATZIZKO
KOMUNIKAZIOAREN
EZAUGARRIAK

IDATZIZKO
KOMUNIKAZIO
EGOKIA LORTZEKO

• Aurkezpena.
• Edukia:
NOLA EGIN GUTUN
– Idazpurua.
KOMERTZIALA
– Gorputza.
– Amaiera.

• Aurkezpena.
GUTUN
• Eskatutako informazioari
KOMERTZIALEN
erantzutea.
MOTAK
• Esakintza.

• Telefonoa.
ENPRESA-
• Faxa.
-KOMUNIKAZIOETAN
• Bideoa.
GEHIEN ERABILI OHI
• Informazioaren autobideak:
DIREN BALIABIDEAK
– Internet.

HASIERAKO GALDERA-SORTA
1. Zein dira, zure ustez, ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko
desberdintasunak?
2. Zein onura ekartzen dizkio idatzizko komunikazioak salmenta-kudeaketari?
3. Non ipiniko zenuke "ERANSKINA: liburuxkak" deritzon atala gutun komertzialean?
4. Zer da aurkezpeneko gutuna?
5. Esan zein zerbitzu eskaintzen dituen Internet sareak.

69
EDUKIEN GARPENA

1 Idatziko komunikazioa

4. unitate didaktikoan ahozko eta keinu bidezko komunikazioak aztertu ditugu salmenta-
-komunikaziorako funtsezko elementu gisa. Baina bi horiek ez dira komunikatzeko bide
bakarrak, idatzizko komunikazioa oso lagungarria da salmenten kudeaketan, zeren
saltzaileari denbora aurrezten baitio eta eraginkortasuna ematen baitu.
Idatziko komunikazioa hitz idatzien bidez mezuak transmititzea da.
Hitzik ez balego, idazketarik ez litzateke egongo. Idatzizko komunikazioa ahozko mintzaira
sortu osteko garapen kulturaleko etapan sortu zen.

2 Idatzizko komunikazioaren ezaugarriak

Idatzizko mezuen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Komunikazio geroratua da

Mezua jasotzen denean igorleak ez du zertan bertan egon.

Ezaugarri hau dela-eta, idatzizko mezuak ahozko mintzairak dituen espresatzeko baliabide
ugariak galtzen ditu.

Hitz idatziak desabantailak ditu hitz ahoskatuaren aldean, honako arrazoi hauengatik:

– Idatzizko mezuek ez dute berehalako erantzuna emateko aukerarik eskaintzen eta,


beraz, bezeroak ezin izango du galderarik egin, ez eta berehalako azalpenik jaso ere.

– Saltzaileari ahoz baino zailago izango zaio idatziz ideia bat azaltzea, objektua deskri-
batzea, etab.

Komunikazio anitza eta aldi berekoa lortzeko aukera eskaintzen du

Pertsona askok aldi berean mezu bera jaso dezakete, elkarrengandik urruti badaude ere.

Mezua lantzea eskatzen du

Ideiak azaltzeko hitz idatziak baino erabili ezin direnean, mezuaren edukiari eta formari
buruzko hausnarketa egin behar da, egoki uler dadin.

Komunikatzeko era honen bidez, saltzaileak elementu berriak landu, aldatu edo erantsi egin
ditzake, zeren hausnarketa egiteko nahikoa denbora baitu.

70
Mezua inpertsonalagoa da
Hitz idatzia hitz ahoskatua baino inpertsonalagoa da, zeren, eskuizkribua ez bada, igorlea
identifikatzea zaila baita.
Iraunkortasuna
Agian, hauxe da idazketaren ezaugarri nagusia. Mezuek iraun egiten dute, mezuok bidal-
tzeko euskarriek irauten duten bitartean.
Hori abantaila handia da ahozko espresioaren aldean. Hitz idatzia berriro irakur daiteke,
baina hitz ahoskatua ezin da berriro entzun. Bezeroak beti du testua berriro irakurtzeko
aukera eta, beraz, informazio gehiago jasotzeko aukera du.

°Ariketa osagarria
Mapy aseguru-agentziak gutuna bidali die bezero guztiei, bizi-aseguru berri baten berri emateko.
Mapy enpresak mezua transmititzeko idatzizko komunikazioa erabiltzea erabaki du. Komuni-
katzeko era horrek zenbait ezaugarri dituela ikusi dugu. Ezaugarri horietako bat honako hau da:
– Komunikazio geroratua da. Mapy enpresaren bezero guztiek gutuna jasoko dute eta saltzai-
leak ez du zertan bertan egon informazioa emateko.

Azaldu idatzizko komunikazioaren gainerako ezaugarriak, adibide honen arabera.

3 Idatzizko komunikazio egokia lortzeko arauak

Aipatutako ezaugarriren batean ikusi dugunez, idatziko komunikazioan erabilitako mintzaira


ezin da espontaneoa izan, ahozko mintzaira den bezala. Ezin da intonazioaz, enfasiaz eta
antzeko alderdiez baliatu.

Idatzizko komunikazio egokia lortzeko, saltzaileari honako arau hauek kontuan hartzea
komeni zaio:

Idatziko denari buruz pentsatu behar da. Idazten hasi baino lehen, saltzaileak zer idatzi
behar duen eta zergatik idatziko duen jakin behar du. Edozein dokumentuk idatzitakoa
jasoko duenaren (bezeroaren, salmenta-buruaren...) premiak ase behar ditu.

Adierazi nahi duguna besterik ez da idatzi behar. Saltzaileak ideiak argi eta labur azaldu
behar ditu, mezua jasotzen duenak igortzen duen mezua uler dezan. Helburua lortzeko
lagungarria da informazioa jasoko duenaren lekuan jartzea.

Idazkia jasoko duen pertsona nolakoa den jakin behar da. Salmenta-profesionalak bere
kodea irakurlearenera moldatu behar du, zeren tratamendua desberdina izango baita
jasotzailearen izaeraren arabera. Ez da gauza bera gutuna zuzendariari, lagunari edo
bezeroari bidaltzea.

71
Idazkiaren forma eta gramatika zaindu egin behar dira. Hiztegi argia eta gaiari dagokiona
erabiltzeaz gain, idazkiak zuzen egon behar du itxura eta gramatika aldetik. Gramatikari
dagokionez, saltzaileak aditzak, deklinabidea, komunztadura, puntuazioa, ortografia, etab.
zaindu egin beharko ditu eta idazkia ordenan antolatu beharko du, jaso behar duenak iritzi
ona izan dezan. Dokumentua, batez ere ezezagunen bati bidaltzen badiogu, gure
enpresa-txartel pertsonala dela kontuan hartu behar dugu.
Ahal diren ideia gehienak zuzen adierazteko, ahalik eta hitz-kopururik txikiena erabili
behar da. Saltzaileak ideiak labur azaldu behar ditu.

°Ariketa osagarria
Gutuna transmititu nahi dugun irudiaren adierazgarri da, bai pertsonalki, bai enpresari dagokionez.
Irakurri arretaz ondorengo gutuna:

Bezero agurgarria:
Guretzat pozgarria da hiri produktuen katalogoa eta aholkularitza profesionala eskaintzea.
Lehenbailehen erantzungo diguzulakoan, adeitasunez agurtzen zaitugu.
Lehenbailehen erantzungo diguzulakoan, adeitasunez agurtzen zaitugu.

Gutunean oker dagoena aurkitu eta idatzi zuzen.

4 Nola egin gutun komertziala

Unitatearen sarreran aipatu dugunez, gutun komertzialean, askotan, saltzaileak bete behar
dituen zereginen parte handia adierazten da.
Horegatik, saltzaileak gutuna jaso behar duenaren interesa piztu egin behar du, lehenago
azaldu ditugun arauak erabiliz.
Gutun komertziala gai komertzialak tratatzeko, enpresak edo pertsonak besteren bati
bidaltzen dion idazkia da.
Kanpoarekin komunikatzeko enpresan gehien erabili ohi den baliabideetako bat da.
Harreman komertzialetan, inoiz, adostutakoa idatziz adierazi behar izaten da. Horretarako,
normalean, gutun komertziala erabili ohi da.
Ez dugu ahaztu behar, gutunaren helburu nagusia informazioa transmititzea bada ere,
enpresaren nortasunaren adierazgarri dela, hau da, "enpresak kanpoarekiko duen irudia"
adierazten duela.
Gutun komertziala egoki egiteko, funtsean, bi alderdi kontuan izan behar dira:
– Aurkezpena
– Edukia

72
4.1. Aurkezpena

Jasotzaileari begietatik sartzen zaion lehenbiziko inpresioa gutunaren kanpoko itxura da.
Horrek arreta berezia izan behar dugula esan nahi du, lehenbiziko efektu hori gure aldekoa
izan dadin.
Lehen esan dugunez, gutunak bidaltzen duen pertsonaren (gure kasuan saltzailearena)
edo enpresaren irudia nolakoa den antzematen laguntzen du.
Gutuna ondo aurkezteko, saltzaileak honako alderdi hauek kontuan hartu behar ditu:
– Papera
– Tinta
– Marjina eta lerroartea
– Estetika
– Irakurterraza izatea

4.2. Edukia

Gutun komertzialak hiru parte ditu:


• Idazpurua
• Gorputza
• Amaiera
Idazpurua
Goiburukoa ere deitu ohi zaio. Idazkia hasteko erabili ohi diren hitz-multzoak edo
formulak dira.
Paperaren goiko aldean jartzen da eta honako elementu hauek ditu:
Menbretea. Menbretean gutuna bidaltzen duenaren datuak jartzen dira. Goiko aldean
jartzen da.
Menbretean honako datu hauek ipini behar dira:
– Gutuna bidaltzen duen pertsonaren izen-abizenak edo enpresaren edo erakun-
dearen izena.
– Logotipo edo anagrama adierazgarria.
– Enpresa-jarduera.
– Helbide osoa.
– Telefonoa, faxa.
– Beste zenbait datu interesgarri: IFZ, beste sukurtsal batzuen helbideak, etab.
Jasotzailea. Gutuna bidaltzen zaion pertsonaren datuak ipini behar dira. Besteak beste:
– Izen-abizenak (pertsona fisikoa denean) edo enpresaren izena, pertsona juri-
dikoa denean.
– Helbide osoa.

73
Atal hau menbretearen azpian ipini behar da, paperaren ezkerreko zein eskuineko alde-
an. Leihodun azala erabiliz gero, jasotzailearen datuak eskuineko aldean ipini behar dira,
leihoarekin bat etor daitezen.
Data. Gutuna bidaltzen den herria eta urtea, hilabetea eta eguna ipini behar dira.

Adibidea
Egiteko bi era ikusiko ditugu:
Iruñean, 2004ko maiatzaren 11n
Donostia, 2004ko maiatzaren 11

Erreferentziak. Letrez eta zenbakiz osatutako laburdurak dira. Gutuna egin dutenak
identifikatzeko, espediente-zenbakia, gutunari dagokion gaia, lehenago bidalitako
gutuna, etab. adierazteko erabili ohi dira.
Jasotzailearen helbidearen eta agurraren artean idatzi behar dira.

Adibidea
G/Erref.: 104798 eskaera.
G/Erref.: 04-07-15ean bidali zenuen gutuna.
Z/Erref.: 200456 faktura.

Gaia. Hitz baten edo pare baten bidez gutunari dagokion gai nagusia adierazteko erabili ohi da.

Adibidea
Gaia: Katalogoa

Erreferentziak zein gaia garrantzitsuak dira gutunak dagozkien enpresa-prozesuarekin


erlazionatzeko eta, halaber, zer den zehazteko eta artxibatzeko.
Agurra. Agurraren helburua gutuna adeitasunezko esaldi labur eta errazarekin hastea
da. Gutuna bidaltzen eta jasotzen duten pertsonen artean dagoen erlazio-motaren
adierazgarri da.

Adibidea
Gehien erabili ohi diren agurrak:
– Jauna/Andrea:
– Jaun/Andre agurgarria:
– Bezero adiskide:

Idazpuruko azken atala da eta paperaren ezkerreko aldean jartzen da.


74
Gorputza. Gutunaren muina da. Komunikazioaren edukia eta oinarrizko xedea gorputzean
sartzen dira.
Paperaren erdiko aldean idazten da, idazpuruaren ondoren.
Hiru atal ditu:
Sarrera. Jasotzen duenaren interesa erakartzeko erabili ohi da. Gaur egun, sarrera
kentzeko joera dago, gaiaren azalpen argia eta zuzena, hitzaurrerik gabekoa, egiteko
asmoz.
Azalpena. Azalpenean gertaerak eta argudioa kontatzen dira. Gure gutunaren helburu diren
ideia nagusiak argi eta labur adierazi behar ditugu.
Gutunaren gorputzaren amaiera. Azalpena bukatzeko erabili ohi den azken paragrafoa
da; beraz, testuan azaldutakoaren ondorio logikoa izango da.
Amaiera. Eskutitzaren amaierako zatia da, eta atal hauek ditu:
Amaierako agurra. Agurrak bezala, sinplea, laburra, adeitasunezkoa eta errespetuzkoa
izan behar du, eta agurrarekin bat etorri behar du gramatikari dagokionez.
Gehien erabili ohi diren agurrak honako hauek dira:
• Agur bero bat
• Adeitasunez
• Jaso ezazu gure agurrik beroena
• Begirunez
Sinadura. Sinadurarik ez badu, gutunak ez du inolako baliorik. Sinatzen duenak idatzi duen
guztiaren erantzukizuna adierazten du edozein xedetarako.
Agurraren ondoren idatzi ohi da, eskuineko marjina alderantz.
Hiru atal ditu:
– Sinadura autografoa: eskuz idatzitako izenpekoa da.
Gutuna bidaltzen duen pertsonak, bertan ez dagoelako, sinatu ezin duenean, eta
besteren bati bere izenean sinatzeko baimena ematen dionean, egoera hori adierazi
egin behar da, dagokion azalpenaren bidez:
• Aginduz
• Ahalordez
• Baimena emanda
– Sinatzen duenaren izena: izena eta abizenak dira. Izenpekoaren azpian idatzi ohi da
eta gutuna idazteko erabili den letra beraz idatzi behar da.
– Sinatzen duenaren kargua: idatzi duen pertsonaren erreferentzia da eta jasotzaileak nori
erantzun jakin dezan erabili ohi da. Izenaren azpian idatzi ohi da.

Adibidea

Fernando Esteban
Salmenta-arduraduna

75
Eranskina. Gutunarekin batera dokumentuak, fakturak, erreziboak, katalogoak, liburuxkak,
etab. bidaltzen direnean, gutunaren beheko aldean adierazi behar da, aurretik eranskina
hitza idatzita.

Adibidea
Eranskina: Erakusgaiak.

Post-data. Azalpenen bat egin behar badugu edo xehetasun garrantzitsuren bat ahaztu
bazaigu, post-dataren bidez idatziko dugu gutunean. Post-data orriaren azken zatian
idazten da.

Adibidea
PD: Eskaintza hau ekainaren 15ean bukatzen dela gogoratzen dizugu.

GUTUN KOMERTZIALAREN ESKEMA-DIAGRAMA

MENBRETEA

JASOTZAILEA

ERREFERENTZIA

GAIA

DATA

AGURRA

SARRERA

AZALPENA

AMAIERA

AGURRA

SINADURA
ERANSKINA

POST-DATA

76
°Ariketa osagarria
Ikasi berri dugunez, gutun komertzialak hiru atal ditu:
– Idazpurua
– Gorputza
– Amaiera

Lotu ondorengo atalak dagozkien gutunaren atal nagusiekin:


a) Erreferentziak b) Azalpena c) Agurra
d) Sarrera e) Sinadura f) Gaia
g) Eranskina h) Menbretea

5 Gutun komertzialen motak

Saltzaileak, bezeroarekin izaten duen harreman komertzialean hainbat egoera bizi behar
izaten ditu; beraz, egoera horien ondorioz, bidali beharko dituen gutunak ere anitzak
izango dira.

Argi dago gutunek ahalik eta pertsonalenak eta jatorrizkoenak izan behar dutela, baina
komenigarria da salmentan ohikoenak diren egoerak adierazten dituzten gutun-motak
ikastea. Gutun-mota horiek honako hauek dira:

– Aurkezpena

– Eskatutako informazioari erantzuna ematea

– Eskaintza

– Erreklamazioa edo salgaia itzultzea

– Erreklamazioari erantzutea

Azken bi horiek "Bezeroarentzako arreta-zerbitzua" deritzon gaian ikusiko ditugu.

Aurkezpeneko gutuna

Aurkezpeneko gutuna (zenbait autorek gutun zirkularra deitzen diote) enpresa sortu berriek
ezagutarazteko edota merkatuan denbora daramaten enpresek produktuak edo zerbitzuak
handiagotu egin dituztela edo aldaketaren bat (helbide berria, telefono-zenbakia,
enpresaren izena, etab.) egin dutela adierazteko erabili ohi dute.

Eskaintzen duten produktu edo zerbitzuari buruz interesatuta egon daitezkeen pertsonei
edo enpresei bidaltzen zaie.

77
Gutun hauek atseginak izan behar dute, ezarri diren helburuetarako (bezero izan
daitekeenarengan interesa pizteko eta informazio gehiago eskatzeko motibazioa
sortzeko) baliagarriak izan daitezen.
Eskatutako informazioari erantzuna emateko gutuna
Bezero izan daitekeenak saltzaileari informazioa eskatzen dionean, saltzaileak ahalik eta
azkarren eta eraginkorren erantzun behar du.
Saltzaileak, eskatu duen informazioa eta, zehazki eskatu ez badu ere, interesgarria izan
dakiokeen gainerako informazio guztia bidaliko dio bezero izan daitekeenari.
Enpresa askotan, bezero izan daitekeenarekiko lehenbiziko harremana enpresaren
ordezkariek (saltzaileek) egiten dute, bisita pertsonalaren bidez. Bisita horretan, saltzaileak
eskatutako informazioa emango dio bezero izan daitekeenari, eta dokumentu gehigarriak
(erakusgaiak, adibidez) eskainiko dizkio.

Eskaintza egiteko gutuna


Zenbait egilek aurkezpeneko gutunei zein aurrekontuak bidaltzeko gutunei eskaintza
egiteko gutunak deitzen badiete ere (bietan eskaintza egiten delako), guk bereiztu
egingo ditugu:
Aurkezpeneko gutunak enpresek produktu edo zerbitzu berria atera dutela, instalazioak
handiagotu egin dituztela, etab., ezagutarazteko, edota enpresa bera aurkezteko era-
biltzen dute.
Eskaintza egiteko gutunak aurrekontua bidaltzeko erabiltzen direnak dira. Aurrekontua
laburra bada, gutunarekin batera bidaltzen da eta, aurrekontua luzea bada, gutunean
bertan idazten da, eranskinean.
Normalean, enpresak, bezeroaren edo bezero izan daitekeenaren aurrekontu-eskaera
jasotzen duenean, berehala telefonoz deitzen dio edo saltzailea bidaltzen dio bisita
pertsonala egitera.
Harreman horien emaitzak idazkian adierazi behar dira. Idazki hori aurrekontua da.
Aurrekontua pertsonalki eman edo postaz bidal daiteke. Postaz bidaliz gero, aurrekon-
tuarekin batera eskaintza egiteko gutuna bidaltzen da.
Aurrekontuan honako zehaztapen hauek ipini behar dira: produktuaren ezaugarri teknikoak,
guztizko zenbatekoa, garraiatzeko era, entregatzeko epea eta ordaintzeko era.

78
^Ariketa ebatzia
Zuraltzari, orain arte zurezko altzariak fabrikatzen aritu den enpresak, hemendik aurrera
zurezko eskailerak egingo ditu eta espezialitate berria ezagutarazi nahi die bezeroei.
Horretarako, bezeroei aurkezpeneko gutuna bidaltzea erabaki du:

ZURALTZARI
Urkizu pasealekua, 35
20600 EIBAR
Tel.: 943 21 69 86 - Faxa: 943 21 69 87

ETXEGINTZA
Dendarikale, 16
48005 BILBO

G/Erref.: AK/ES
Gaia: Produktu berria aurkeztea

Eibarren, 2004ko maiatzaren 13an

Bezero agurgarria:

Dakizunez, ZURALTZARI enpresan hamar urte daramatzagu mota guztietako zurezko altzariak
fabrikatzen.
Pozgarria da guretzat zuregana jotzea, azken hilabetetik aurrera, zurezko eskailerak neurrira
egiteko goi-mailako prestakuntzako ekipo espezializatua dugula esateko.
Esandakoari buruzko gainerako azalpenik edo informaziorik beharko bazenu, jo ezazu gure-
gana eta oso pozik erantzungo dizugu.
Eskerrik asko, berriz ere, gure enpresarekiko duzun konfiantzagatik.
Agur bero bat.

Anjel Beitia
Salmenta-arduraduna

Hilabete geroago, Zuraltzari enpresak Etxegintza bezeroaren informazio-eskaera jaso du. Be-
zeroari zurezko eskailerak interesatzen zaizkio eta, beraz, produktuari buruzko datu guztiak ja-
kin nahi ditu (salneurriak, instalazteko ezaugarriak, koloreak...).
Zuraltzari enpresak Etxegintzaren informazio-eskaerari erantzuteko honako gutun hau bidali
dio bezeroari:

79
ZURALTZARI
Urkizu pasealekua, 35
20600 EIBAR
Tel.: 943 21 69 86 - Faxa: 943 21 69 87

ETXEGINTZA
Dendarikale, 16
48005 BILBO

G/Erref.: AK/ES
Gaia: Informazio-eskaerari erantzutea

Eibarren, 2004ko maiatzaren 31n

Bezero agurgarria:

Gure zurezko eskailerei buruzko informazioa eskatuz bidali diguzun gutuna jaso dugu.
Honekin batera katalogoa eta salneurrien tarifa bidaltzen dizkizugu. Hala ere, datorren astean
bisita egitera joango natzaizu, izan ditzakezun zalantzak argitu ahal izateko.
Aukera aprobetxatu nahi dut agurrik beroena emateko. Aurki elkar ikustea espero dut, ordura
arte, jaso ezazu agurrik beroena.
Eskerrik asko, berriz ere, gure enpresarekiko duzun konfiantzagatik.
Agur bero bat.

Anjel Beitia
Salmenta-arduraduna

Eranskina: Katalogoa eta salneurrien tarifa

Anjel Beitiak gure bezeroari egindako bisitan, bezeroak eraikitzen ari diren familia bakarreko
zazpi etxebizitzarako haritz-zurezko eskailerak fabrikatzeko aurrekontua eskatu dio saltzaileari.

80
Eskaerari erantzuteko, Zuraltzari enpresak honako eskaintza bidaltzeko gutun hau bidali
dio bezeroari:

ZURALTZARI
Urkizu pasealekua, 35
20600 EIBAR
Tel.: 943 21 69 86 - Faxa: 943 21 69 87

ETXEGINTZA
Dendarikale, 16
48005 BILBO

G/Erref.: AK/ES
Z/Erref.: AU-386

Eibarren, 2004ko ekainaren 20an

Bezero agurgarria:
Telefonoz zein pertsonalki adostu genuenaren arabera, oso pozik, honako aurrekontu hau bi-
daltzen dizugu:
Haritz-zurez fabrikatutako eskailera bakoitzak hiru atal ditu eta 900 mm-ko zabalera,
baranda torneatua eta eskubanda klasikoa. Eskailera bakoitzaren salneurria: 4.930 €.
Entregatzeko epea: hilabete.
Ordaintzeko baldintzak: fakturaren data osteko 60 egunera.
Aurrekontu hau onartuz gero, fakturan % 16ko BEZ-a erantsiko da.

Onartuko duzulakoan, nahi duzunerako gaituzu.


Agur bero bat.

Anjel Beitia
Salmenta-arduraduna

81
6 Enpresa-komunikazioetan gehien erabili ohi diren baliabideak

Gaur egun dagoen teknologiak edozein harreman komertzial burutzeko baliabide eta ekipo
ugari eskaintzen digu.

Komunikazio-motaren, esparruaren, garrantziaren, larritasunaren eta antzeko beste zenbait


baldintzaren arabera, baliabide batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu.

Komunikazio komertzialetarako gehien erabili ohi diren baliabideak honako hauek dira:

– Telefonoa

– Faxa

– Bideoa

– "Informazio-autobideak"

Baliabide horietako bakoitza agertu zenean, eragin handia izan zuen lan egiteko eran eta
enpresa antolatzeko eran.

Pertsonok zein enpresek, teknologia-berrikuntza handietara moldatzeko komunikatzeko


sistemetan izango diren aldaketetarako prestatuta egon behar dugu.

Telefonoa

4. unitatean ikusi dugunez, telefonoa ahozko komunikazioetarako erabili ohi den baliabi-
deetako bat da. Gehien erabiltzen denetako bat da, azkarra eta erosoa delako.

Faxa

Telekopiagailu honek jatorrizko dokumentua optikoki irakurri eta irakurritakoa beste teleko-
piagailu batera igortzen du. Ohiko telefono-sarera konektatzen da.

Fax hutsa edo faxa eta telefonoa duen aparatu mistoa izan daiteke. Mistoa denean, deia
telefonoari edo faxari dagokion bereizten du.

Aparatu honen abantaila, testuaz gain edozein dokumentu-mota (argazkiak, marrazkiak,


grafikoak, etab.) bidali ahal izatea da. Horrez gain, erraz erabiltzen eta merke ateratzen denez,
aparatu honen erabilera orokortu egin da.

Fax-txartela eta dagokion software egokia dituen ordenagailua faxak jasotzeko eta bidaltzeko
erabil daiteke.

Postak Burofax deritzon zerbitzua eskaintzen du. Dagozkion tasak ordainduta, mezuak posta-
-bulegoan jaso eta bertatik bidal daitezke.

Bideoa

Aldez aurretik zinta magnetikoan grabatutako mezua igortzeko erabili ohi den aparatua da.

Mezua jaso ahal izateko aparatua izan behar dugu, ez da nahikoa zinta magnetikoa izatea.

82
Baliabide honen abantaila nagusia, aldi berean irudia eta soinua bidali ahal izatea da.
Didaktikoki oso baliagarria izan daiteke, jarduteko argibide zehatzak bidali behar direnean,
zeren jardueraren prozesua ikusi egin baitaiteke.
Baliabide honen aldaeretako bat bideokonferentzia da. Bideokonferentziaren bidez, bilera
egin daiteke, partehartzaileak hainbat lekutan egonda ere. Satelite bidezko konexioaren
bitartez egiten da eta euskarri magnetikoan gorde daiteke.

Adibidea
Fagor Etxetresna Elektrikoak deritzon enpresak, azken bi urteotan, hogeita hamar hiritako
produktu-banatzaileekin konektatzen du satelite bidez. Telebista-pantaila handien bidez
banatzaileek galderak egin eta produktu berriak ikus ditzakete, enpresako ordezkari
nagusiekin hitz egin dezakete eta sustapen- eta publizitate-kanpainen erakustaldiak ikus
ditzakete. Horrela, ekitaldian parte hartzen dutenak elkarrengandik kilometro askotara egon
arren, komunikazio elkarreragilea lortzen da denbora errealean.

Enpresa askok zerbitzu hau alokatu egiten dute zerbitzua eskaintzen duten erakundeetan.
Informazioaren autobideak. Komunikabide hauek telefono-sarera konektatutako
ordenagailuaren bidez edozein motatako informazioa (testua, soinua eta irudiak) bidaltzeko
erabiltzen dira. Oso azkarrak dira eta informazioa edonondik bidal daiteke.
Beraz, elkarrekin konektatutako sareak dira eta edozein motatako informazioa bidaltzeko
eta jasotzeko eta datu-bankuak eskuratzeko erabili ohi dira.
Sareok erabiltzeko, ordenagailua eta modem-a eduki behar dira eta nazioarteko
komunikazio-sarera konektatuta egon behar da.

Adibidea
Ordenagailuaren bitartez, Euskal Herriko hornitzaileak une horretan bere ordenagailuare-
kin konektatuta dagoen Suitzako bezeroarekin konekta dezake, eta bezero horri testua eta
soinua bidal diezazkioke, eta bezero horrengandik mezuak jaso ditzake.

Sareon abantaila nagusia denbora gutxian munduko edozein lekutara informazio-kopuru


handia bidali ahal izatea da.
Sarerik garrantzitsuena Internet da. Sareen sarea deitu ohi zaio.
Sareek honako zerbitzu hauek ematen dituzte:
– Posta elektronikoa. Ordenagailu biren artean mezuak bidaltzeko eta jasotzeko erabili ohi
da. Mezu bera munduko edozein lekutako hainbat jasotzaileri bidaltzeko aukera
eskaintzen du.
– Datu-basea. Mundu osoko konpainia eta enpresetako datu-baseak erabil daitezke,
hainbat gairi buruzko informazio eguneratua lortzeko. Zerbitzu honetara abonatzen
direnek hainbat kontsulta egin ditzakete: burtsa, buletin ofizialak, merkataritza-ganberak,
enpresen beste sukurtsalak, etab.

83
– Banketxearen zerbitzuak etxean. Banketxeetako ordenagailuekin konektatzeko eta
ordenagailuok erabiltzeko aukera eskaintzen du, gestioak egiteko; adibidez: saldoa
kontsultatzea, metatuari buruzko informazioa jasotzea, maileguak eskatzea, etab.
– Erosketak. Urrutitik erosketak egiteko zerbitzua ematen duten dendekin konektatuta,
etxetik mugitu gabe erosketak eska eta agindu daitezke.
– Agerkariak. Eguneko 24 orduan egunkariak, aldizkariak eta mota guztietako agerkariak
eskuratzeko aukera eskaintzen du.
– Eztabaida-lekuak. Munduko edozein lekutako pertsonekin edozein motatako gaiei
buruzko iritziak emateko eta jasotzeko lekuak dira.
– Bideokonferentzia. Aldez aurretik bideo-kamerak instalatuta eta ordenagailu-pantailak
telebista-pantaila gisa erabiliz, bideokonferentziak egin daitezke.

°Ariketa osagarria
Enpresa batek, aseguru-enpresek interneten ematen duten informazioa kontsultatuz, instalazio
guztietarako suteen aurkako aseguru-polizarik komenigarriena kontrata dezake. Gero poliza
horri dagozkion aldaketak egin ditzake.

Ondorengo zein jarduera egin daitezke Interneten bidez. Erantzunean arrazoiak azaldu.
a) Hiriko ETE-en zerrenda, Merkataritza Ganberak emandako informazioaren bidez.
b) Bezero guztiei sustapen jakin baten informazioa bidaltzea.
c) Bezero jakin bati dagozkion banku-datuak egiaztatzea.
d) Enpresako beste sukurtsal baten komunikatua jasotzea (adibidez, batzar nagusirako deialdia).

84
Ariketak

>Ikasitakoa finkatzeko ariketak


1. Esan ahozko komunikazioaren aldean idatzizko komunikazioak dituen abantailak. Eran-
tzunean arrazoiak azaldu.

2. Idatzizko komunikazio egokia lortzeko arauak idatzi.

3. Zer da gutun komertzialaren idazpurua? Azaldu idazpuruaren parteak.

4. Gutuneko zein parterekin bat etorri behar du agurrak?

5. Gutunari dokumenturen bat erantsi nahi badiogu, non adieraziko dugu? Esan adibideren bat.

6. Esan hurrengo adierazpen hauek egia ala gezurra diren. Erantzunean arrazoiak azaldu.
a) Jasotzaileari dagozkion datuak paperaren eskuineko zein ezkerreko aldean jar
daitezke, baina beti menbretearen azpian.
b) Erreferentzia-zenbakia menbretearen eta jasotzailearen artean idatzi ohi da.
c) Agurra idazpuruaren azken atala da.
d) Idazpurua eta goiburua gauza bera dira.
e) Post-data gutunaren azkenean jartzen da.
f) Gutunaren amaieran sinadura besterik ez da idatzi behar.
g) Sinadura agurra baino lehen jartzen da.

7. Zein kasutan erabili ohi da aurkezpeneko gutuna?

8. Zer da eskaintza egiteko gutuna?

9. Zein zerbitzu ematen ditu bideokonferentziak?

10. Zer da Internet? Zein abantaila ditu enpresa-komunikazioetan? Esan Interneten bidez lor
daitezkeen hiru zerbitzu, gutxienez.

85
<Ariketa gehigarriak
1. Imajina ezazu Etxelek dendako jabea eta saltzailea zarela eta sukurtsal berria ireki nahi duzula.
Bezeroei denda berria irekiko duzula esateko eta sukurtsal berriaren helbidea emateko
bidali behar diezun gutuna idatzi.
2. Ikasle bakoitzak etxean jaso dituen aurkezpeneko gutunak bilduko ditu. Gero, gutun-motak
bateratu egingo dituzte.
3. Ondorengo gutuna irakurri eta honako galdera hauei erantzun:
a) Zein motatako gutun komertziala da?
b) Zer eduki izan behar ditu?
c) Ondo idatzita al dago? Zergatik?

PIRENAL
Posta, 15
01001 GASTEIZ
Tel.: 945 281 91 92 - Faxa: 945 281 91 93

CANDY
Juan de Urrutia plaza, 5
01470 AMURRIO

G/Erref.: JP/AB
Gasteizen, 2004ko maiatzaren 20an

Bezero agurgarria:
Maiatzaren 15ean idatzi zenigun gutunari erantzunez, datorren astean, AZKAR garraio-
-enpresaren bidez, arrain-ontzien modelo berriak jasoko dituzula adierazi nahi dizugu.
Honekin batera, gure produktu guztien katalogoak, tarifak eta salmenta-baldintzak bidal-
tzen dizkizugu.
Azalpenik behar baduzu, edo zure dendara bisita egitea nahi baduzu, deitu telefonoz eta, oso
pozik, berehala erantzungo dizugu.
Agur bero bat.

María Bandrés
Agente komertziala

Eranskina: Katalogoa, tarifak eta salmenta-baldintzak.

86
4. Bulegoetan, akademietan, dendetan eta antzeko lokaletan informatika-ekipoak saldu eta
instalatzen dituen enpresa bateko saltzailea zara. Zure bezeroetako batek, Atxurra saltokiak,
alegia, zure enpresak merkaturatzen dituen "SIL" modeloko hiru ordenagailu eta "LX"
modeloko hiru inprimagailu instalatu nahi ditu hiru sukurtsal berrietan. Horretarako, gutuna
idatzi dizute, produktuoi buruzko informazioa eta aurrekontua eskatuz.

– Idatzi eskaintza egiteko bezeroari bidali beharko zeniokeen gutuna. Zeuk nahi dituzun
datuak asmatu. Gutunean, beharrezko informazioaz gain, zure ustez horrelako
produktuak saltzeko adierazgarriak diren gainerako datu guztiak erantsi (adibidez, insta-
lazioaren gastuak, mantentze-lanetako gastuak, bermeak, etab.).

5. Ikasleek ikastetxean eskura ditzaketen komunikazio-sistema guztiak erabiliko dituzte.

6. Komunikabide aurreratuak dituen enpresa batera bisita egin.

87

You might also like