You are on page 1of 2

IDAZMENA: A2

Egitekoa:

1.Zuzendariari gutuna. Auzoko/ herriko aldizkarira gutuna bidali. Egun batzuk eman dituzu
oporretan. Era guztietako arazoak izan dituzu, bai bidaian zehar eta baita egon zaren lekuan
ere. Bidaia agentzian erreklamazioa egin duzu, baina ez dizute kasurik egin. Orain gertatutakoa
salatu nahi duzu eta herriko edo auzoko aldizkari batera gutuna idaztea bururatu zaizu.
Aldizkariko atal honetara bidali zure gutuna: >>zuzendariari Auzoko aldizkariak irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Helbide honetara bidali behar dira, izena eta herria adierazita:
Auzoko aldizkaria, kale nagusia, 35667. iritzia@auzoko.info Gutxienez 200 hitz idatzi behar
dituzu.

2. Bankuko/kutxako zuzendariari gutuna idatzi. Honako albistea irakurri duzu egunkarian:


Euskadiko Kutxako 1.000 kreditu txarteletik gora kopiatu dituzte faltsutzaile batzuek Bankuko
ordain-agiria etxera iritsi, eta gastu oso bitxiak aurkitu dituzu. Ohartu zara txartelen iruzur
horretako kaltetuetako bat zarela. Oso kezkatuta zaude, eta haserre. Zer gertatuko ote da
kendu dizuten diruarekin? Azaldu, besteak beste, zer gertatu zaizun, emandako urratsak,
xehetasunak eman, gertaera salatu, argibideak, erantzukizuna eta konponbidea eskatu…

3. Egitekoa: Tabakoaren aurkako legearekin ados zaude? Eman zure iritzia euskaltegiko
aldizkari elektronikoan. Hurrengo orrialdean Gorkaren mezuaren amaiera irakurriko duzu.
Orain zure txanda da. Idatzi zure iritzia tabakoaren aurkako legeaz. Gutxienez, 200 hitz idatzi
behar dituzu. Zure mezua idazteko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu: Zure
esperientzia eta zure ingurukoena Konparatu lehengo egoera eta oraingoa Anekdota edo
pasadizoren bat Legearen alde onak eta txarrak Legea betetzen da, isunak jartzen dira…
Lanean, tabernetan, ezkontzetan, frontoietan… ezin erre Tabakoak osasunari kalte Erretzeari
uzteko metodoak ……………………………………………………………………..

4. Euskaltegian argitaratzen den aldizkari batean, eztabaidak egiteko eta iritziak biltzeko atal
bat ireki dute. Ikasleen iritziak jasotzeko lekua egin dute Ikasleen artikuluak sailean. Aste
honetako gaia hau da: Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak? Artikulu bat
idatzi zure iritzia emateko. Gutxienez, 200 hitz idatzi behar dituzu. Zure iritzia idazteko, nahi
baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu: Lehengo ohitura eta manera onak zeintzuk
ziren? Eta oraingoak? Kalean zer ikusten da? Familietan nola jokatzen da? Gurasoekin?
Zaharrekin? Haurrekin? Eskoletan? Irakasleekin? Ikaskideekin? Gazteek elkarren artean?
Helduekin? Agintariekin…? Zer hobetu da? Zer galdu da? Zein dira zuretzat manera edo
jokabide onak? Eta txarrak? Zer aldatuko zenuke? Zer ez?

You might also like