You are on page 1of 8

ERREKLAMAZIO GUTUNA

Erreklamazioa egiten dugunean, gure ustez, legez dagokiguna eskatzen ari gara.
Gure gizartean erakunde edo enpresa handiei erreklamazio bat erarik erabiliena
erreklamazio gutuna da. Horregatik, oraingoan, erreklamazio gutuna idazten ikasiko
dugu.
- Eredua
Eredu moduan, egoera honetako erreklamazio gutuna idatziko dugu:
Erreklamatzaileak etxebizitza berri bat erosi du eta berogailua ez
dabilela konturatu da.
- Proposamena
Zure asmoa erreklamazio gutun bat idazten trebatzea bada, hona hemen idatz
dezakezun gutun baten egoera:
Orain dela bi hilabete telebista bat erosi zenuen, eta handik
astebetera,telebista ez zebilen. Erositako tokira eraman eta konpontzera bidali dute,
baina konpondu eta handik bi egunetara berriro telebista ez dabil.
Beste edozein egoerari dagokion erreklamazio gutun bat idatzi nahi baduzu, egingo
dugun idazketa prozesua jarrai dezakezu.

Erreklamazio gutuna planifikatzen


1. erabakia: gutun mota aukeratu
Gutuna idaztea erabaki dugunean, hau izango da hartuko dugun lehen erabakia:
idatziko dugun gutun mota.
Gutunen artean era ezberdinetako gutunak aurki ditzakegu. Gutun mota gutunaren
funtzioaren arabera aukeratuko dugu, hau da, dugun asmoarekin egongo da lotuta. Gure
asmoa eskaera bat egitea bada, eskaera gutuna idatziko dugu; gure asmoa gonbidatzea
bada, gonbite gutuna idatziko dugu.
- Gutun motak: eskaera gutuna, erreklamazioa, gonbitea, zorion gutuna…
Gure asmoa kexa aurkeztu, eta ondorioz, dagokiguna eskatzea bada, erreklamazio
gutuna aukeratuko dugu.
2. erabakia: egitura eman
Aukeratu dugun gutunari egitura eman behar diogu. Gutun mota bakoitzak bere
egitura du. Hau da erreklamazio gutunaren egitura:

Herria eta data


Nori zuzendua

Agurra:

Hasierako egoera

Arazoa

Erreklamazioa

Laburpena

Agurra

Sinadura

(Oharra)

3. erabakia: paragrafoak antolatu


Jarraian, testua paragrafoetan antolatuko dugu. Paragrafoak antolatzean, idatziaren
egitura izango dugu kontuan. Paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat garatuko duenez,
atalak paragrafo ezberdinen bidez garatuko ditugu; nahiz eta batzuetan atal bat idazteko
paragrafo bat baino gehiago behar izango dugun.
Hona hemen erreklamazio gutun baten paragrafoen antolaketa:

Herria eta data


Nori zuzendua

Agurra:

Lehenengo paragrafoa: hasierako egoera


……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
Bigarren paragrafoa: arazoa(k)
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
Hirugarren paragrafoa: erreklamazioa
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
Laugarren paragrafoa: laburpena
……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………
Agurra
Sinadura
(Oharra)

4. erabakia: erregistroa aukeratu


Idazten hasterako, argi izan behar dugu zein den testuingurua, horrek baldintzatuko
baitu gutunean erabiliko dugun erregistroa. Laneko, eskolako, enpresetako edo
erakundeetako testuinguruan idatzitako gutunetan, hizkuntza formala erabiliko dugu.
Erreklamazio gutuna enpresa edo erakunde bateko arduradunari zuzenduko
diogunez, erregistro formala erabiliko dugu:
- Erregistro formala: Alkate jaun/andrea
Honako eskaera hau egin nahi dut
Nire iritzia kontuan izatea eskatzen dizut
Zuk ere erreklamazio gutun bat idaztea erabaki baduzu, aurretiko erabaki hauek
hartu behar dituzu.
Erreklamazio gutuna idazten
1. urratsa: herria eta data, nori zuzendua idatzi
Gutuna idazten hasten garenean, Herria eta data eta Nori zuzendua dagoen idatziko
dugu:
- Herria eta dataren idazkera: Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an
Beasain, 2011ko maiatzaren 24a
- Helbidearen idazkera: Kale Nagusia, 5-3. ezk.
Laburdurak: esk. (eskuina)
ezk. (ezkerra)
eskra. (eskailera)
zk. (zenbakia)
z.g. (zenbakirik gabea)

Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an


Jone Arregi
Kale Nagusia, 5-3. ezk.
20000 Donostia

2. urratsa: hasierako agurra egin


Jarraian, hasirako agurra idatziko dugu.
- Hasierako agurrak:
Formalak: Jaun / andre agurgarria:
Jaun / andrea:
Agur t´erdi:
Arduradun hori:
Eraiki enpresako zuzendari andrea:
Hau da aurreko egoera deskribatzen duen sarrerako paragrafoa:

Orain dela lau hilabete 60 m-ko pisu berria erosi nuen Donostiako

Intxaurrondo auzoan. Etxeak gas naturaleko instalazioa dauka, enpresa

eraikitzaileak jarria. Etxebizitza erosi nuenetik, lau hilabete hauetan, ez

dut berogailurik behar izan eta ez dut erabili, ez baitu hotzik egin.

4. urratsa. Bigarren paragrafoa: arazoa aurkeztu


Bigarren paragrafoan arazoa aurkeztuko dugu. Arazoaren aurkezpenari hasiera
emateko unea adierazten duen esamolde bat erabil dezakegu:
Negua iritsi denean…
Berogailua piztean…
Gaur goizean…
Jarraian, arazoa zein den ondo zehaztuko dugu:

Negua iritsi denean, berogailua piztera joan naiz eta orduan konturatu

naiz ez dabilela. Saio asko egin ditut, baina berogailua ez da piztu ere

egiten. Jarraibideak irakurri ditut eta han jartzen dituen urratsak eman

ditut. Hala ere, ez dut lortu ezta argia pizterik ere.

5. urratsa. Hirugarren paragrafoa: erreklamazioa egin


Hirugarren paragrafoan, gure kexa adieraziko dugu eta beharrezkoa iruditzen zaigun
konponbidea eskatuko dugu. Hau izango da gure erreklamazioa egiteko unea.
Paragrafoari hasiera emateko, honako esamoldeak erabil ditzakegu:

- Desadostasuna adierazten dutenak: Kexa adierazi nahi dut


Desadostasuna azaldu nahi dut
- Jakinaraztekoak: Honen bidez jakinarazi nahi dizugu…
Hona hemen kexa adierazi eta erreklamazioa egiten duen paragrafoa:

Nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako instalazioagatik. Eta

lehenbailehen berogailua konpontzeko edo berria jartzera etortzeko

eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia egiten du eta ez dakit zenbat

denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz, erantzun azkarra

behar dut.

6. urratsa. Laugarren paragrafoa: aurrekoa laburtu


Azken paragrafoan, aurretik esandakoa laburbildu eta azpimarratuko dugu.
Paragrafoari hasiera emateko, honako esamolde hauek erabiliko ditugu:
- Amaiera ematekoak: Amaitzeko…
Erantzunaren zain…
Besterik gabe…
- Eskaera egitekoak: Zure berri laster izango dudalakoan,
Zure zain geratzen gara.
Zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
Gure eskaria kontuan hartuko duzuelakoa
Nire eskaria beteko duzulakoan,
Eskertuko genizuke…
Askotan, azken paragrafoan, gutunean egiten den eskaera errepikatu eta
azpimarratzen da. Horretarako, aditza subjuntiboan eta beste egitura batzuk erabiltzen
ditugu:
Eskertuko nizueke neurriak lehenbailehen hartzea
…eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman
diezadazuela
Paragrafo hauetan baldintzak ere jar daitezke. Horretarako, egitura hauek erabiliko
ditugu: Arazorik badago…
Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen hartzea.

Honekin batera eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela

eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela.

7. urratsa. Amaierako agurra idatzi


Paragrafoak idatzi ondoren, amaierako agurra idatziko dugu. Azken agurra
aukeratzean, erregistro formalean dagoen esamolde bat aukeratuko dugu:
- Azken agurrak
Formalak: Adeitasunez, agur
Begirunez, agur
Horrenbestez, agur
Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an

Jone Arregi

Kale Nagusia, 5-3. ezk.

20000 Donostia

Eraiki enpresako zuzendari andrea:

Orain dela lau hilabete 60 m-ko pisu berria erosi nuen Donostiako

Intxaurrondo auzoan. Etxeak gas naturaleko instalazioa dauka, enpresa

eraikitzaileak jarria. Etxebizitza erosi nuenetik, lau hilabete hauetan, ez

dut berogailurik behar izan eta ez dut erabili, ez baitu hotzik egin.

Negua iritsi denean, berogailua piztera joan naiz eta orduan konturatu

naiz ez dabilela. Saio asko egin ditut, baina berogailua ez da piztu ere

egiten. Jarraibideak irakurri ditut eta han jartzen dituen urratsak eman

ditut. Hala ere, ez dut lortu ezta argia pizterik ere.

Nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako instalazioagatik. Eta

lehenbailehen berogailua konpontzeko edo berria jartzera etortzeko

eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia egiten du eta ez dakit zenbat

denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz, erantzun azkarra

behar dut.

Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen hartzea.

Honekin batera eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela

eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela.

Adeitasunez, agurtzen zaituztet.

Agurtzane Lasa Ezenarro

Oharra: nirekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 666666666

You might also like