You are on page 1of 2

Zuzendariari gutuna: Azken Ekoizpena eta Ebaluaketa

Zirkularrarekin ez bezala, oraingoan Zuzendariari Gutunak bezalako testuarekin lotutako


ezagutzak zure ekoizpenen gainean erakutsi beharko dituzu.
Klasean hasierako testu bat idatzi zenuen, zure aurre ezagutzak erakusteko asmoarekin.
Orain gelan sekuentzia didaktikoa egin ondoren, testu berri bat idatziko duzu, baina
kasu honetan gaia aldatuta. Testu berria idazteko orduan, begiratu zure lehenengo
testua, orduan egindako akatsak testu berrian ez errepikatzeko. Kontuan hartu gelan
landu ditugun abileziak, eta ahalegindu zaitez zure testuan horiek erakusten.
Behin testu berria idatzita izango duzunean, zure lehenengo testua eta oraingoa
konparatu beharko dituzu eta baloratu. Horretarako berriro iritzi testu mota honen
ezaugarriak kontuan izan beharko dituzu.

Bigarren ekoizpena idazteko Egoera Berria:


Imajina ezazu eskola batean lanean ari zarela, eta egunkarian iritzi testu bat agertu dela
eskolan mugikorrak erabiltzeari buruz. Hori dela eta, zure eskolan debate bat zabaldu
da bertan telefonoak debekatzeko edo ez erabakitzearren, eta hori dela eta, Berria
egunkarira idaztea erabaki duzu zure iritzia erakutsi nahian.
Hona egunkarietan iskanbila sortu duen testua:

Eskolan mugikorrak debekatu beharko lirateke?


Eskola eta institutuetan mugikorra erabiltzea legez mugatu nahi dute Katalunian.
Gurean, Ipar Euskal Herrian, bigarren hezkuntza bukatu bitarteko ikasleek ezin dute
smartphonerik eraman eskolara, baina Hegoaldean, ikastetxe bakoitzarena da erabakia.
Generalitateko Osasun sailak ere kezka agertu du, pantailak sortzen ari diren
menpekotasuna dela-eta, eta horien erabilera arautzeko legea ari da prestatzen.
Generalitateko Hezkuntza sailak, ordea, jarraitzen du defendatzen ikastetxe bakoitzak
hartu behar duela erabakia, Hego Euskal Herrian egiten den moduan.
Frantziako Gobernuak mugikorrak haur, lehen eta bigarren hezkuntzan debekatu
ostean, 2019an Espainiako Gobernuak iragarri zuen eskola eta institutuetan
mugikorraren erabilera arautzea aztertuko zuela, eta eztabaida piztu zuen gaiak, baina
azkenean ez zuten arautzeko urratsik eman.

Hartu nahi duzun ikuspegia eta ahalegindu zaitez zure aurka egongo diren hartzaileak
konbentzitzen. Horretarako euren arrazoiak ere kontuan har itzazu.
Gogoratu testuak gehienez 1500 karaktere izan ditzakeela.
Testu azterketa
Orain zure testu biak aztertuko dituzu gelan ikasi duzuna kontuan harturik. Hartu
irakasle rola eta zuzendu zure bi testuak ikasitakoaren arabera.
- Zer ez zenuen erakutsi lehen produkzioan?
- Nolako abileziak ikusten dira zure azken produkzioan eta zer hobetu duzu
lehenengotik?
Azterketa hori egiteko hartu kontrol zerrenda eta zoaz komentatzen eragiketaz
eragiketa landu ditugun abileziak eta ilustratu zure testuetako adibideekin.

Lanaren entrega
Dokumentu bakar batean honakoa jarri beharko duzu:
1. Gelan egindako lehen produkzioa (ez bazenuen egin, ez duzu sartuko hori, baina
egin bazenuen dokumentuaren hasieran jarri).
2. Horren ondoren, azken produkzioa jarri. Badakizu testu hori euskaraz ondo
idatzita egon behar dela, hori ebaluatuko baita.
3. Azkenik, testu bien zuzenketa eta komentarioa jarri. Testu hau ere ondo idatzi,
hau ere ebaluatuko da eta.
Dokumentu hori PDF formatuan jarri eta igo plataformara abenduaren 20a arte
gehienez.
Animo!

You might also like