You are on page 1of 4

IRAKASKUNTZA-GIDA 2022/23

Ikastegia 226 - Informatika Fakultatea Zikl. Zehaztugabea


Plana GINFOR20 - Informatikaren Ingeniaritzako Gradua Ikastaroa 4. maila
IRAKASGAIA
25039 - Euskararen Arauak eta Erabilerak ECTS kredituak: 6
IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA
Euskararen Arauak eta Erabilerak irakasgaia hautazkoa da Informatika Ingeniaritzaren graduan, eta laugarren mailako
ikasleei eskaintzen zaie, lehenbiziko lauhilekoan.

Irakasgaiak lotura zuzena du bigarren lauhilekoan eskaintzen den Hizkuntzalaritza Aplikatua hautazko irakasgaiarekin. Bi
irakasgaiekin euskararen normalizazioari ekin nahi zaio. Euskararen Arauak eta Erabilerak irakasgaiaren helburu nagusia
da Informatika Ingeniaritzaren arloan euskaraz aritzeak sortzen dituen zalantza eta arazoei erantzutea, ikasleak gai izan
daitezen euren arloko ideiak era eraginkorrean azaltzeko. Hizkuntzalaritza Aplikatua irakasgaiak, berriz, normalizatze-
prozesu horretan sakondu nahi du, informatikaren eta euskararen arteko alde aplikatua jorratuz. Nolanahi ere, ez da
nahitaezkoa lehenbiziko irakasgaia eginda izatea bigarrena hautatzeko.

Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarri eta lagungarri izango zaio ikasleari gradu
amaierako proiektua zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako
ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu
ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide
eta bezeroekin harremanak izatea, eta abar. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera
menderatzea.

Euskararen egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, ikasgai hau beharrezkoa da, euskara batuaren hiztun-
komunitatea sortua dela esan badaiteke ere, alde batetik, euskara batuaren ezarpena oraindik ere prozesuan dagoelako
eta, bestetik, euskara berezitua sortze- eta garatze-bidean dagoelako.

Irakasgai hau egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, irakasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal
izateko, gutxieneko maila bat izan beharko du ikasleak, idatziz nahiz ahoz komunikatzeko.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK


IKASKUNTZAREN EMAITZAK
Horrenbestez, irakasgai honetan ikaslea prestatuko da:
a)Informatikariek eta zientzialariek, oro har, lan-esparruan zein akademikoan eskura izango dituzten testuetan informazio
zehatza bilatu, interpretatu eta azaltzeko.
b)Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitzeko.
c)Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base
terminologikoak, itzulpen-memoriak…) eraginkortasunez erabiltzeko.
d)Internet eta IKTak testuinguru akademiko zein profesionalean eraginkortasunez erabiltzeko.
e)Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko.

CONTENIDOS TEÓRICO-PRÁCTICOS
EDUKI TEORIKOAK. Aurreko atalean zehaztutako helburuak lortzeko, hainbat gai landuko dira irakasgaian zehar.

1. Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua


1.1. Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea
1.2. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna
1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak
1.4. Ahozko eta idatzizko testuak
1.5. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak

2. Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak


2.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia
2.2. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia
2.3. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak (eta euskarazko zenbait okerbide)
2.4. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan
2.5. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak
2.6. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen
erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak

Or.: 1/4
ofdr0035
3. Testu motak, espezializazio mailaren arabera
3.1. Testu orokorrak eta administratiboak: curriculumak, mezu elektronikoak eta inprimakiak
3.2. Testu zientifiko-teknikoak: testu entziklopedikoak, dibulgazio-testuak eta ikerketa-testuak
3.2.1 Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa: testu-antolatzaileak eta diskurtso-
errutinak

EDUKI PRAKTIKOAK. Gai horiek era praktikoan landuko dira, batik bat. Horretarako, hainbat ariketa labur egingo dira
eskolan lauhilekoan zehar. Horiez gain, honako lau proiektu hauek egin beharko dituzte ikasleek:

1. proiektua. Wikipediako artikulu bat lantzea. Zeregin honetan azalpenezko testuen testuinguruan, hainbat tresnaren
erabilera integratuko dugu.
2. proiektua. Jomugan zabalkundeko aldizkariren bat izanda, gai baten inguruko artikulu bat idaztea eta beste ikaskideek
egin dutena ebaluatzea.
3. proiektua. Termino eta hitz multzo batzuei ordainak ematea eta hartutako erabakiak arrazoitzea.
4. proiektua. Itzulpena moldatzea eta egindako aldaketak azaltzea.

METODOLOGIA
Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da.
Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo
beharko dituzte egindako lanak. Eskolak, ahal dela, ordenagailu-gelan egingo dira, ikasleak ordenagailua eskura izan
dezan uneoro, kontsulta-baliabideak erabili ahal izateko.

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:

- banakako jarduerak eta lanak


- talde-lanak
- ariketak
- eskola teorikoak
- aurkezpenak.

IRAKASKUNTZA MOTAK
Eskola mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 40 10 10
Horas de Actividad No Presencial del Alumno/a 60 15 15

Legenda: M: Magistrala S: Mintegia GA: Gelako p.


GL: Laborategiko p. GO: Ordenagailuko p. GCL: P. klinikoak
TA: Tailerra TI: Tailer Ind. GCA: Landa p.

EBALUAZIO-SISTEMAK
- Ebaluazio jarraituaren sistema
- Azken ebaluazioaren sistema
KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK
- Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. % 100
OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA
Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko,
eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Nahitaezkoa da
zeregin guztiak egitea. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean
egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster.

Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota:

- Proiektuak: % 55
- Testa: % 20
- Aurkezpena: % 20
- Parte-hartzea: % 5

Atal bakoitzean 5 puntu lortu beharko dira gutxienez irakasgaia gainditzeko.

* Ebaluazio jarraituari uko egitea

Or.: 2/4
ofdr0035
Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko
azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazioko azterketa egiteko
(ebaluazioaren % 100). Eskubide hori baliatzeko, ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, etengabeko
ebaluazioari uko egiten diola adieraziz, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik
aurkeztu ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

Azken ebaluazioko azterketa eskolak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta %
100eko balioa izango du. Ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu
ahal izateko.

Honako atal hauek izango ditu:

- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40


- Idazlana: % 30
- Ahozko aurkezpena: % 30

Ahozko aurkezpena azterketa-egunean bertan egingo dute ikasleek, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal
izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.

* Ohiko deialdiari uko egitea

UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat
aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez. Deialdiari uko egiten dion ikasleak
«ez aurkeztua» kalifikazioa izango du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA


Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna
elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozko aurkezpena
egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek, azterketa-egunean bertan, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin
ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.

Ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du; hau da, hiru atal hauek:

- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40


- Idazlana: % 30
- Ahozko aurkezpena: % 30

NAHITAEZ ERABILI BEHARREKO MATERIALAK


Irakasleak eGelan eskuragarri jarritako apunteak, artikuluak, ariketak eta abar, eta ikasleak berak lanak egiteko beharko
dituen baliabideak. Horrez gain, Egunerokoa izango du eskuragarri ikasleak eGelan, eskolaz eskola landutakoaren
jarraipena egin dezan.
BIBLIOGRAFÍA
Oinarrizko bibliografia
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011): Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko
Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: UEU eta EHU.
EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo:
Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (2018): Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161.
EZEIZA RAMOS, Joseba; Izaskun ALDEZABAL ROTETA; Agurtzane ELORDUI URQUIZA; Igone ZABALA UNZALU;
Iñaki UGARTEBURU GASTAÑARES; Kristina ELOSEGI ADURIZ: PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen
eskuliburua. UPV/EHU: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua.
ZABALA, Igone (arg.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZABALA, Igone (1999): "Zehaztasuna eta gardentasuna". In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren
inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 159-189.

Gehiago sakontzeko bibliografia


ALCARAZ, Enrique; Jose MATEO & Francisco YUS (2007): Las lenguas profesionales y académicas. Bartzelona: Ariel.
BERRIA (2006): Estilo Liburua. Donostia: Berria. (Sarean ere badago: http://www.berria.eus/estiloliburua/).

Or.: 3/4
ofdr0035
EUSKALTZAINDIA (1986): Maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1993): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1994): "Eratorpenaz". Euskera XXXIX (2. aldia). LEF batzordea.
GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GUTIERREZ, Bertha M. (2003): Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y
Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
(HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (2005): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
SARASOLA, Ibon (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.
UZEI (1982): Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera. Donostia: UZEI.
ZABALA, Igone (1999): "Izen-sintagma konplexuak: adjektiboen eta izenlagunen segidak". In J. C. Odriozola (koord.),
Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 107-157.
ZABALA, Igone (2000): "Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan". Ekaia 12: 146-166.
ZABALA, Igone (2000): "Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak". Ekaia 13: 105-129.
ZUAZO, Koldo (1988): Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.

Aldizkariak
ELHUYAR. Zientzia eta Teknologia aldizkaria. https://aldizkaria.elhuyar.eus/
EKAIA. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi aldizkaria. http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
GOGOA. Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria.
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/index

Interneteko helbide interesgarriak


http://www.euskaltzaindia.eus
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ehu.eus/eu/web/euskara (EHULKU, Azpidazki, etab.)
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
(EIMAren estilo-liburua: Ortotipografia, Kalko okerrak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Zientzia eta
Teknikarako Euskara arautzeko gomendioak...)
http://www.zientzia.eus
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
http://31eskutik.com/
https://addi.ehu.es/?locale-attribute=eu
http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da
https://zientziakaiera.eus/
euskalbar: hiztegi eta corpusak
OHARRAK
Hemen jasotakoez gain edo jasotakoaren ordez, irakasleak beste aukeraren bat proposa diezaieke ikasleei, aurreikusitako
helburuak betetzen direla egiaztatzeko; betiere, taldearen baldintzek ahalbidetzen badute.

Or.: 4/4
ofdr0035

You might also like