You are on page 1of 4

IRAKASGAI GIDA 2021/22

363 - Escuela de Ingeniería de Bilbao ZIKLOA Indiferente


PLANA GMECAN30 - Grado en Ingeniería IKASTURTEA 3º
Mecánica
IRAKASGAIA 27724 - Diseño de Máquinas ECTS 9

IRAKASGAIAREN DESKRIBAPENA ETA TESTUINGURURATZEA


Makina Diseinua Ingeniaritza Mekanikoko Graduko hirugarren mailako derrigorrezko irakasgai
bat da. Honen helburua makina-elementu desberdinen diseinu mekanikoa egiteko
beharrezkoak diren kontzeptuak, prozedurak eta erabakiak aztertzea da. Ildo horretatik,
ingeniari mekanikoak bere lanbide bizitzan zehar: diseinatu, aztertu, hutsegiteak interpretatu,
ber-diseinatu, mantendu edo makina-elementu desberdinak modu eraginkorrean hautatu
behar dituen egoera askori aurre egin beharko dio. Prozesu honek elementu bakoitzaren
errendimendu edo jarduera baldintzak kontuan hartzea eskatzen du banakako mailan, eta
baita ere elementu horien arteko interfazeak elkarrekin lan egiten duten makina bat osatzen
duten egoeran.

Gai honetan azaldutako teorien aplikazio praktikoen eta diseinu metodologien ulermenerako,
beharrezkoa da ikasleak aurretik Mekanika Aplikatua eta Materialen Erresistentzia
irakasgaietan eskuratutako ezagutzak izatea; hau da, irakasgai horiek aurrez gainditzea
gomendagarria da (ez esatearren ia derrigorrezkoa), Makina Diseinuko gaiak abiapuntutzat
hartzen bait ditu gai horietan eskuratutako kontzeptuak. Gainera, ezinbestekoa ez den arren,
gomendagarria de Makinen Zinematika eta Dinamika irakasgaia gaindituta izatea.

IRAKASGAIAREN GAITASUNAK
Makina Diseinuko oinarriak ezagutu, ulertu eta aplikatzea, horrela, ikasleek metodologia eta
teoria aurreratuak aplikatu ahal izango dituzte, Ingeniaritza Mekanikoko arloetan izango duten
garapen profesionalean, eta baita egoera berrietara moldaketarako ere.

Metodologia zientifikoaren estrategiak behar bezala aplikatu: egoera arazo kuantitatibo eta
kualitatiboki aztertzea; Ingeniaritza Mekanikoaren esparruan Makina Diseinurako ohiko
arazoak konpontzeko hipotesiak eta irtenbideak proposatuz. Emaitzak ulertu eta interpretatu.

Era egokian adierazi, gaiaren hiztegia eta terminologia erabiliz, Ingeniaritza Mekanikoaren
barruan ezagutza teorikoak, ebazpen metodoak, emaitzak eta baita ere, ezagutza arlo honi
datxekion eta makinetan sortutako arazoak kalkulatzeko, hauek eraikitzeko eta entsegatzeko
ere.

Taldean modu eraginkorrean lan egin, trebetasunak eta ezagutzak integratuz ideiak
formulatzeko, proposamenak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko Makinen Diseinuko eta
Ingeniaritza Mekanikoko esparruko lanak garatzeko.

Diseinuak, proiektuak eta prozesuak garatu Makinen Diseinuaren eremuan eta Ingeniaritza
Mekanikoko esparruaren barne. Neurriak, kalkuluak, ikerketak, txostenak eta antzeko beste
lan batzuk aurrera eraman, espezializazioaren arloan sor daitezkeen arazo larriekin lotuz.

Ingeniaritza Mekanikoaren esparruko legeria, zehaztapenak, araudia eta derrigorrezko arauak


ezagutu, ulertu, interpretatu eta aplikatu.

1
EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK
Makina Diseinuan emandako eduki teoriko-praktikoak hurrengo atal nagusietan banatzen dira:

I. atala: Makinen diseinurako sarrera eguneratu eta bateratu bat ematen da.

II. atala: materialen portaera aztertzen da esfortzu estatikopean daudenean. Bereziki, tentsio
kontzentrazio, hutsegite teoriak eta hausturaren mekanika aztertuko dira.

III. atala: karga aldakorpean dauden materialen neke analisirako metodo klasikoak azaltzen
dira, tentsio uniaxialak eta baita ere multiaxialak jasaten dituzten egoeretan.

IV. atala: gaur egun diseinu mekanikoan elementu finituen metodoaren erabilera zabala denez,
ikuspegi orokorra ematen da ordenagailu bidezko diseinu mekanikoaren arloan.

V. atala: Aurreko kapituluetan lortutako ezagutzak eta ikasketen aurreko irakasgaietan,


ingeniaritza mekanikoan erabiltzen diren makinen elementu nagusien diseinua aztertzen da,
esaterako ardatzak, enbragek, balaztak, uhalak, errodamenduak eta torloju bidezko loturak,
etab.

METODOLOGIA
Irakasgai honek klase magistralak eta mintegiak ditu.

Klase magistraletan irakasleak gaia osatzen duten gai desberdinen kontzeptu teorikoak
azalduko ditu. Klaseari jarraitzeko, ikasleak apunteen liburu ugariren erreferentziak eta
PowerPoint aurkezpenak (gai bat bakoitzeko) izango ditu. PowerPoint aurkezpen hauek
liburuaren laburpen bat dira, ikasleak irakaslearen azalpenak jarraitu ditzake eta oharrak
erosoago hartu. Ikasgai batzuetan kontzeptu teorikoak indartzeko ariketak egongo dira,
ikaslearen parte hartzea bultzatzea saiatuz.

Mintegien modalitatean, irakasleek magistraletan azaldutako gai-zerrendari dagozkion ariketak


proposatuko ditu. Ikasle bakoitzari ariketa bakoitzaren ebazpena aurrez planteatzea animatuko
zaio, beste ikasleekin eta irakaslearekin proposatutako ebazpena aztertzeko ondoren
ikasgelan. Modu horretan, ikasleak ariketa bakoitzaren kontzeptuak hobeto asimilatu eta
ahozko komunikazioarekin lotutako gaitasunak erostea espero da, bai eta taldean lan egiteko
gaitasuna ere.

Bestalde, mintegietan, irakasleak astero ariketa/jarduera bat planteatuko du ikasleek ebatzi


eta aurkezteko (taldekoak edo bakarkakoak izan ahal dute).Lan hauen helburua ikasleari
ebaluazio jarraia egitea da. Lan hauen notak, kalifikazio orokorrean kontuan hartuko dira eta
talde lana bultzatzea dute bigarren helburua.

IRAKASKUNTZA MOTAK
Irakaskuntza motak M S GA GL GO GCL TA TI GCA

Prezentziazkoa 60 30
irakaskuntza orduak
Ikasle bakoitzaren lan 60 75
ordu ez-prezentziazkoak

2
OHARRAK
Ebaluazio sistema konbinatua izango da. Asteroko jarduerak eta azterketa partzialak egiten
dituzten ikasleak ebaluazio jarraiaren bidez ebaluatuak izango dira irakasgaian zehar. Ikasleak
ebaluazio finala izateko aukera ere badu, azterketa final baten bidez. Asteroko ariketak eta
beste lanak modu erdi-presentzial baten bidez ebaluatuko dira, batzuk mintegi eta
magistraletan eta beste batzuk aldiz online, eGela plataformaren bidez. Azterketa guztiak
(lehen partziala, bigarren partziala eta finala) modu presentzialean egingo dira.

Osasun egoerak eragotziz gero:

- Aurrez aurreko irakaskuntza, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri
emango zaie.

- Aurrez aurreko ebaluazio probak, eGelaren bidez hainbat proba egingo dira, orokorrean
elementu hauek osatuko lituzketenak: entregagaiak, galdeketak, zereginak eta ahozko proba.

KALIFIKAZIO ERRAMINTA ETA PORTZENTAIAK


Garatzeko idatzizko proba: % 70

Taldeko lanak (ariketen ebazpena, proiektuen diseinua, jarduerak): % 30

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOA ETA UKO EGITEA


Irakasgaiaren ohiko deialdia ebaluazioa sistema JARRAIAN izango da, ebaluazio-jarduera hauen
bidez:

1. ENTREGAGAIAK: ikastaro osoan zehar, ikasleek banakako eta / edo taldeko lanak egin
behar dituzte, bertan irakasgaian lortutako ezagutzak (aurrerantzean, entregagaia)
aplikatuko dira. Entregagai bakoitzak proposatutako ariketak edo asteroko proposamenak
ebaztea planteatuko du eta irakasleak mintegietan, tutoretzetan gidatuko ditu ikasleak.
Talde bakoitzak aurreko astean proposatutako ariketa / jarduera entregatu beharko du,
irakasleak jarraipena egiteko ikastaro osoan zehar. Irakasgaiaren azken kalifikazioan
jasotzen den notaren pisuaren % 30 izango da. Irakasleek ezarritako baldintzak betetzen ez
dituen edozein entregagaik, entregatzeko epe eta moduan, edukian eta argitasun/
irakurgarritasunean, 10etik 0ko puntuazioa lortuko du.

2. 1. PARTZIALA + 2. PARTZIALA: lehenengo 8 irakasgaiei dagozkien gaiak irakatsi ondoren,


derrigorrezkoa ez den banakako lehen azterketa partzial teoriko-praktikoa egingo da (lau-
hilabetearen 7. edo 8. astean). Nahi duten ikasleek, lehen ebaluazio partziala egin
dezakete lehenengo 8 gaiak ebaluatzeko. Lehen azterketa partzialaren kalifikazioaren pisua
%35 izango da. Lehen azterketa partzialera aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa izango da:
2.1. 8 gaiekin lotutako entregagarrietan GAI kalifikazioa lortzea.
2.2. Lehen azterketa partziala gainditu duten ikasleek gaindituta izango dute lehen zatia
eta bigarren azterketa partzialean, azken 7 gaiak soilik ebaluatu beharko dituzte.
Bigarren azterketa partzialaren kalifikazioaren pisua % 35 izango da. Azterketa
bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna,
gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da. Lehen partziala gainditu duten ikasleek eta
bigarren azterketa partzialera aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa izango da azken 7
gaiekin lotutako entregagarrietan GAI kalifikazioa lortzea.

3
3. OHIKO AZKEN AZTERKETA: ikastaroaren amaieran azken azterketa teoriko-praktikoa
egingo da lehen azterketa partziala gainditu ez duten ikasleentzat edo aurkeztu ez
direnentzako. Banakako azterketa honen kalifikazioaren pisua % 70ekoa da. Azterketa
bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna,
gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da. Beste % 30a entregagaiei dagokiena izango da, eta
hauetan GAI kalifikazio lortzea derrigorrezkoa da.

Hori dela eta, irakasgaia ohiko deialdian gainditzeko beharrezkoa da banakako azterketa
bakoitza, lehen partziala eta baita ere bigarren partziala, (edo bakarrik ohiko azkena) eta
gainera entregagaiak gaindituta izatea.

EBALUAZIO JARRAIARI ESPRESUKI UKO EGITEN DIOTEN IKASLEEK irakasleari lauhilabetearen 9.


astea baino lehen posta elektroniko bidez jakinarazita (UPV/EHUko titulazio ofizialen
ebaluazioari buruzko araudian ezarritako epean), irakasgaiaren ohiko deialdiaren ebaluazioa
ebaluazio sistema AZKENAren bidez egingo da ebaluazio jarduera honen bidez:

1. AZKEN azterketa idatzia. Azterketa honek ariketa osagarri bat izango du entregagarriei
lotutako gaitasunak ebaluatzeko.

Azterketa bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna,
gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da.

EZ-OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOA ETA UKO EGITEA


Irakasgaiaren ezohiko deialdia AZKEN ebaluazioa sisteman izango da, ebaluazio-jarduera honen
bidez:

1. AZKEN azterketa idatzia.

Azterketa bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna,
gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da.

You might also like