You are on page 1of 36

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.

2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA SAILA

509
AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira
Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz
igarotzea eta titulazioa, hala badagokio.

Maiatzaren 30eko 75/2023 Dekretuak Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Auto-
nomia Erkidegoan ezartzen du, maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuak Oinarrizko Hezkuntzaren
curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du, eta maiatzaren 30eko 76/2023
Dekretuak Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du.
Denek etapa horiek antolatzeko arau orokorrak biltzen dituzte, bai eta ebaluazioari, mailaz igaro-
tzeari eta titulua eskuratzeari buruzkoak ere. Arau horiek osatu eta zehaztu beharra dago.

Aurreko paragrafoan aipatutako dekretuetan, curriculuma garatzeko funtsezko tresnatzat aur-


kezten da ebaluazioa. Ikaskuntzaren zati bat da, ikaskuntza berrien eragile da, ikaskuntza da.
Ebaluazioa ikasgelako eta ikastetxeko eguneroko zereginetan txertatzen da. Horrek esan nahi du
irakaskuntza-ikaskuntza prozesua dinamizatzen eta bideratzen duen prozesutzat hartzen dela;
alegia, hezkuntza-prozesua etengabe hobetzea du helburu.

Gainera, agindu honek azpimarra jartzen dio ebaluazioaren alderdi pedagogikoari. Taxutu eta
planifikatu behar den prozesua da ebaluazioa. Ikasleen aurrerapenak identifikatzea eta zailta-
sunak ere detektatzea izan behar du xede nagusiak. Hala, bada, irakasleei aukera ematen die
estrategiak, baliabideak eta jarduerak erregulatzen joateko, emaitzarik onenak lortze aldera. Eba-
luazioak bere balio osoa hartzen du autoebaluazio bihurtzen denean, ikasleak lortzen duenean
bere ikaskuntza eta bere jarduna testuinguru jakin batzuetan aztertzea. Horrela bakarrik aktibatu
ahal izango ditu bere ikaskuntza hobetzeko behar dituen estrategiak.

Agindu honek gai hauen ingurukoak ere arautzen ditu: ebaluazioaren printzipio orokorrak,
ebaluazio objektiboaren bermeak, norbanakoen arteko desberdintasunei erantzutea eskola inklu-
siboaren esparruan, ebaluazio-saioak, mailaz igarotzea, titulua lortzea, ebaluazio-dokumentu
ofizialak eta ebaluazio diagnostikoa, besteak beste. Horiek guztiek zerikusia dute Haur Hezkun-
tzaren, Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren etapetan ikasleak ebaluatzearekin.

Indarrean dagoen araudiak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren ikuspegi konpetentziala


nabarmentzen du, eta garrantzi berezia ematen dio irakasle taldearen jardun kolegiatuari ulertuta
irakasle taldea ikasleen irakasleak bezala. Izan ere, irakasleek elkarrekin koordinaturik lan egin
behar dute hezkuntza-estrategiak aztertu eta egokienak hautatzeko, ikasle guztiek lortuko badi-
tuzte etapa bakoitzerako aurreikusitako funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak.
Era berean, irakasle taldeak bere gain hartzen du mailaz igarotzeari eta titulazioari buruz erabaki-
tzeko ardura. Beste alde batetik, agindu honek ezartzen du parte hartu behar dutela ikasleek eta
ikasle adingabeen guraso edo legezko tutoreek, eta sendotu egiten ditu haien arteko lankidetza eta
informaziorako eskubidea, umeak eskolatzen direnetik hasita maila guztietan, horrela emaitzarik
onenak lortzeko. Zehazten du zer baldintzatan jarriko zaizkien irispidean ikasleei eta, hala behar
denean, guraso edo legezko tutoreei programazioa eta ikasleen errendimenduaren ebaluazioan
eragina duten probak eta ariketak. Horrela bermatzen da ebaluazio-prozesu oro objektiboa iza-
tea, batetik, eta guztiek ezagutzea ebaluazioan erabiltzen diren irizpideak, bestetik. Kalifikazioen

2024/509 (36/1)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

kontrako erreklamazioen sistema zehazten da agindu honetan, ebaluazio objektiboaren bermerik


sendoenak eskaintzeko.

Ikastetxeek autonomia pedagogikoa eta kudeaketa-autonomia izateak, bestalde, ikastetxeak


ebaluatzeko mekanismoak ezarri beharra dakar. Horregatik, ikasleen ikaskuntza-prozesuez
gainera, ebaluazioak irakaskuntza-prozesuari eta irakasle-jardunari berari ere heldu behar die.
Helburua da ebaluazio-prozesuaren eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren arteko kohe-
rentzia bermatzea eta, horrez gain, prozesu hori gauzatzeko behar diren tresnak ezartzea.

Agindu honen xedapen-zatiak 60 artikulu ditu, zazpi kapitulutan banatuta. Lehenengo hiru kapi-
tuluetan hezkuntza-etapa guztiei aplikatu beharreko alderdi orokorrak garatzen dira, hala nola
xedapen orokorrak lehenengo kapituluan, ebaluazioaren esparru pedagogikoa bigarrenean, edo
ebaluazio-prozesua hirugarrenean. Hurrengo kapituluetan banan-banan jorratzen dira ebalua-
zioari buruzko agindu honen xede diren etapak. Hala, laugarren kapituluak Haur Hezkuntzako
ebaluazioaren berezitasunak arautzen ditu, bosgarren kapituluak Oinarrizko Hezkuntzakoak eta
seigarren kapituluak Batxilergokoak. Zazpigarren kapituluak Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxi-
lergoaren etapetako ebaluazio-dokumentuak ezartzen ditu. Gainera, aginduak baditu xedapen
gehigarri bat, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta azken bi xedapen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen


129. artikuluan erregulazio onaren printzipioak ezartzen dira: premia, efikazia, proportzionaltasuna,
segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Eta agindu honek printzipio horiek betetzen
ditu.

Beraz, agindu honek Euskal Autonomia Erkidegorako garatzen ditu ebaluazio-arauak Haur Hez-
kuntzan, Oinarrizko Hezkuntzan, zeinak Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
biltzen baititu, eta Batxilergoan. Ebaluazio-prozesuaren koherentzia bermatzen du eta prozesu
horretarako behar diren dokumentuak eta txostenak ezartzen ditu.

Horrenbestez,

XEDATZEN DUT:

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da Haur Hezkuntzaren, Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren anto-
lamendu-arau orokorrak garatzea ebaluazioari dagokionez, eta mailaz igarotzeari eta titulazioari,
hala badagokio. Arau orokor horiek honako dekretu hauetan daude: 75/2023 Dekretua, maiatzaren
30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa;
77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Eus-
kal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; eta 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoaren
curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Agindu hau aplikatzekoa izango da aipatutako etapetako ikasketak ematen dituzten Euskal
Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan.

2024/509 (36/2)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

3. artikulua.– Ebaluazioaren helburua.

1.– Ebaluazioak helburu hauek ditu: ikaskuntza-prozesua erregulatzea; ikasleen zailtasunak eta
aurrerapenak detektatzea, hezkuntza-ekintza ikasleen beharrizanetara egokitzeko; eta egiaztatzea
zenbateraino eskuratu dituzten ikasleek arlo, ikasgai eta esparruetako funtsezko konpetentziak
eta konpetentzia espezifikoak, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-erritmo eta -gaitasunen arabera.

2.– Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko tresna gisa erabili beharko da ebalua-
zioa. Ebaluazioa dela medio, irakasleek eta ikasleek ikaskuntza-prozesua ezagutu dezakete, eta
hezkuntza-prozesuan zehar gertatzen diren aurrerapenak eta zailtasunak identifikatu. Beraz, eba-
luazioa irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren barruan planifikatu behar da eta hura arautzeko
erabaki egokiak hartu behar dira.

3.– Irakasle taldeak inplementatutako ikaskuntza eredu konpetentzialari jarraituz egin behar da
ebaluazioa. Eredu konpetentzial horretan ikasle guztientzako orientabidea eta hezkuntza-arreta
tresna nagusiak dira ikaskuntzarako akonpainamendua eta hezkuntzaren jarraitutasuna susta-
tzeko Haur Hezkuntzaren, Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren etapetan.

4.– Agindu honetan hizpide diren ikasketak goian aipatutako dekretuek arautzen dituzte. Beraz,
ikastetxe guztiek ikastetxeko hezkuntza-proiektuko curriculum-zehaztapenean sartu behar dituzte
dekretu horien erreferentzia-esparruan ezarritako irizpide orokorrak, ikasleen ebaluazioari eta
mailaz igarotzeari, etaparen egiaztapenari eta ebaluazioaren diseinuari dagokienez.

4. artikulua.– Ebaluazioaren erreferenteak.

1.– Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko prozesua, funtsezko konpetentzien eta konpetentzia espe-
zifikoen eskuratzearen ebaluazioa eta ebaluazio-irizpideen aplikazioa, horiek denak bat etorriko
dira agindu honek hizpide dituen ikasketak arautzen dituzten dekretuen IV. kapituluan xedatuta-
koarekin.

2.– Etapa bakoitzeko irteera-profila da azken erreferentea Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxiler-
goko ebaluazioan, bai eta, horrenbestez, mailaz igarotzeari eta titulua lortzeari buruzko erabakiak
hartzean ere.

3.– Funtsezko konpetentzia guztiak ebaluatuko dira etapetako arlo, ikasgai edo esparru guztie-
tan.

4.– Ebaluazioaren funtsezko erreferenteak izango dira arloen, jakintzagaien eta eremuen eba-
luaziorako irizpideak, curriculumean ezarrita daudenak etapa, ziklo edo maila bakoitzerako, eta
ikastetxeko Hezkuntza-Proiektuko curriculum-zehaztapenean eta programazio didaktikoetan zehaz-
tuta daudenak.

5.– Berariazko hezkuntza-laguntzaren premiak dituzten ikasleak beren jarduketa-plan pertso-


nalizatuetan ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera ebaluatu eta kalifikatuko dira. Plan horiek
ikasgelako programaziotik abiatuta egingo dira.

6.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, curriculumaren egokitzapenetan jaso-


tako irizpideak izango dira ebaluaziorako erreferenteak, eta horrek ez die ikasle horiei eragotziko
hurrengo ziklora edo etapara igarotzea.

5. artikulua.– Ebaluazioaren objektibotasuna.

1.– Ikasleek eskubidea dute ebaluazio objektiboa egin diezaieten eta haien dedikazioa, ahale-
gina eta errendimendua objektibotasunez balioetsi eta aitor daitezen. Eskubide hori bermatzeko,

2024/509 (36/3)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

ikastetxeek ikasturtearen hasieran aditzera eman behar dituzte ebaluaziorako prozedurak eta tres-
nak eta ebaluaziorako eta hala badagokio, kalifikaziorako irizpideak, programazio didaktikoetan
ezarritakoak, bai eta mailaz igarotzeko eta tituluak lortzeko irizpideak ere, dagokionean, ikaste-
txeko Hezkuntza Proiektuko curriculum-zehaztapenean ezarritakoak.

2.– Sustatuko da zabal erabiltzea askotariko ebaluazio-tresnak, ebaluazio-irizpideetan eza-


rritakoarekin koherenteak eta ikaskuntza-egoera guztietara egokituak, ikasle guztien balorazio
objektiboari bide emateko.

3.– Ikasleek, eta ikasle adingabeen guraso edo legezko tutoreek, errendimenduaren eba-
luazioan eragiten duten ebidentzia dokumentalak eskuratu ahal izango dituzte, bai eta azken
ebaluazioan eragingo duten probak eta ariketak ere, behin zuzenduta daudenean; horien kopia
jasotzeko eskubidea izango dute, hala eskatzen badute. Zuzentzea ezin da izan kalifikazio kualita-
tibo edo kuantitatiboa jartzea bakarrik; aitzitik, ikasleak hobetu behar dituen alderdiak adierazi ere
egin behar dira, edo kalifikazioa arrazoitu.

Ikasturtearen edozein unetan izango dira irispidean ebaluazio-prozesuaren ebidentzia doku-


mentalak. Ikastetxearen antolaketa- eta funtzionamendu-araudian jasoko da irispidea errazteko
prozedura.

4.– Ikastetxeek behar diren neurriak hartuko dituzte ebaluazio-prozesuaren ebidentzia doku-
mentalak zentroan gordetzeko, ikasturtea amaitu arte. Bai idatzizko proben bidez egindakoak
bai bestelako formatuetan egindakoak gordeko dira. Proba guztietan idatziz azaldu beharko dira
ikasleen ikaskuntzei buruzko ebidentziak. Erreklamazioetarako epea amaituta, ebidentzia horiek
suntsitu ahal izango dira edo ikasleei entregatu, betiere aurkeztu den erreklamazioren bat ebaz-
teko kontuan hartu beharko ez badira.

5.– Kalifikazioaren kontrako erreklamazioren bat egiten denean, ikasle erreklamatzaileen ari-
keta eta lan zuzenduak eta haien taldeko gainerako ikasleenak gordeko dira. Erreklamazio bat
ebazteko kontuan izan beharreko ebidentzia dokumentalak gorde egin beharko dira haien ingu-
ruan administrazio-ebazpen bat edo akzio judizial bat egitea posible den bitartean; horrelakoetan,
irmoki ebatzi arte gordeko dira.

6. artikulua.– Berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleen ebaluazioa.

1.– Hezkuntza-premiak goiz atzematea oinarrizko jarduketa-printzipio bat da haurrak eskolatzen


diren unetik. Irakasle eta hezkuntza-langile guztiek aktiboki parte hartu behar dute inklusiorako
oztopoak goiz atzematen. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak onartutako programak eta
protokoloak aginduzkoak izango dira, eta funts publikoekin babestutako ikastetxe guztietan apli-
katu beharko dira.

2.– Ikastetxeek neurri egokienak hartuko dituzte ebaluazioarekin lotutako prozesuak gauzatzeko
baldintzak berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleen inguruabarretara egokitu
daitezen, indarra duen araudiari jarraituz. Ebaluaziorako erabili beharreko tresnak ikasleen ikas-
kuntza-egoera desberdinetara moldatuko dira.

3.– Hezkuntza-inklusioa bermatzeko hartzen diren antolaketa-, metodologia- eta curriculum-neurriak


Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioei jarraitu behar diete, ikasle guztiek hezkuntza-arra-
kasta lor dezaten.

2024/509 (36/4)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

4.– Ikastetxeetan aniztasunari erantzuteko hartzen diren neurri guztiak ikastetxeko hezkun-
tza-proiektuko curriculum-zehaztapenean jasoko dira. Xede izango dute ikasle guztiei aukera
ematea konpetentziak irteera-profilean aurreikusita dagoen adina garatzeko eta etapa bakoitzeko
helburuak lortzeko.

7. artikulua.– Jarduketa-plan pertsonalizatua duten ikasleen ebaluazioa.

1.– Irakasle taldearen ardura da jarduketa-plan pertsonalizatua prestatzea, aplikatzea, haren


jarraipena egitea eta ebaluatzea, irakasle tutoreak gidatuta eta ikastetxeko irakasle aholkularien
edo orientatzaileen aholkularitzarekin.

2.– Plan horrek zehaztuko ditu ikasturtea ebaluatzeko eta mailaz igotzeko irizpideak, ikas-
kuntza-helburuen eta ikaslea matrikulatuta dagoen ikasturteari curriculum-erreferentzia eginez
ezarri diren konpetentzien arabera.

Irizpide horiek irakasle talde osoak adostu behar ditu, eta aditzera eman behar zaizkie ikasleei
eta ikasle adingabeen guraso edo legezko tutoreei. Norbanako curriculum-egokitzapena (NCE)
edo Laguntza Intentsiboko Programa (LIP) duten ikasleen kasuan, haietan ezarritakoak izango
dira ebaluazio-irizpideak.

3.– Salbuespen gisa, Jarduera Plan Pertsonalizatuak (JPP) arlo, jakintzagai edo eremu batzuk
aldi baterako ez kalifikatzea ekar dezake, baldin eta hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak
onartutako programa baten barnean ikasleak ez badu izan, agindu honen 30.7 artikuluan jasotzen
denaren arabera, arlo, jakintzagai edo eremu horren ikasketarik. Hala denean, plan horretan neurri
berezi horren iraupena zehaztu beharko da, eta erabaki hori justifikatu.

4.– Ikaslearen bilakaera ikusita, jarduketa-plan pertsonalizatua noiznahi amaitu daiteke, hasieran
ezarritako epea bete aurretik, ikaslearen tutoreak hala proposatu eta plana gauzatzen ari den ira-
kasle taldeak onartuz gero. Zuzendariaren oniritzia beharko da JPPa amaitzeko.

5.– Jarduketa-plan pertsonalizatua eta, behar denean, haren amaiera ikaslearen espediente
pertsonalean jaso behar dira honako kasu hauetan: hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak
onartutako programak, edo curriculum-egokitzapen garrantzitsuak.

II. KAPITULUA

ESPARRU PEDAGOGIKOA

8. artikulua.– Programazio didaktikoak.

1.– Programazio didaktikoa curriculum-plangintzarako berariazko tresna da, eta beraren beha-
rra dago ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua elkarrekin koordinatuta garatu ahal izan
dezaten kasuan kasuko saila, talde didaktikoa edo koordinazio didaktikorako organoa osatzen
duten irakasle guztiek.

2.– Programazio didaktikoa curriculuma garatzeko tresna pedagogikoa ere bada, eta testuin-
guruari, ikasleen ezaugarriei eta irakaslearen irakasteko erari egokitzeko bezain malgua da.
Ebaluazioa haren funtsezko alderdietako bat da.

3.– Maila berean irakasten diharduten irakasleek ikasgelako beren programazio didaktikoak
koordinatuko dituzte, elkarrekin koherenteak izan daitezen eta maila horretako arlo, ikasgai edo
esparru berean dabiltzan ikasleen arteko aukera-berdintasuna eta koordinazioa bermatuta egon
daitezen.

2024/509 (36/5)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

4.– Ikasturte bakoitzaren hasieran, berariaz gaitutako koordinazio didaktikorako organoek pro-
gramazioak prestatu eta maila eta talde bakoitzerako egokituko dituzte. Irakasle taldearen ardura
da programazioak koordinatzea. Programazioak estrategikoak dira esku-hartze pedagogiko oro-
tan, eta lanbide-komunikaziorako tresnak dira.

5.– Arlo, ikasgai edo esparru bakoitzeko programazio didaktikoa prestatu eta onartuko dituzte
bertan irakaskuntza-eskumena duten sail didaktikoek, talde didaktikoak edo koordinazio didak-
tikorako organoak. Programazio didaktikoetan jasotako erabakiak lotesleak izango dira kasuan
kasuko saileko irakasle guztientzat.

6.– Zuzendaritza-taldea arduratuko da, irakasle taldeekin batera, arlo, ikasgai eta esparru guz-
tietako programazio didaktikoak ikasleek funtsezko konpetentziak eskuratzera bideratu daitezen.
Hala, programazioetan jasotako jarduerek aintzat hartuko dituzte ikasteko, elkarrekin komunika-
tzeko, elkarrekintzan aritzeko eta ikaskuntzari lotzeko modu guztiak, eta ikasleek konpetentzia
espezifikoak eskuratzea xede izango duten jarduketak bilduko dituzte. Ebaluaziorako irizpideak
eta tresnak eta konpetentzia-mailak hobetzeko jarduerak ere bilduko dituzte. Ikaskuntzaren
autorregulazioa errazteko, dibertsifikatu egingo dira ebaluaziorako tresnak eta jarduerak. Hala,
autoebaluazio- eta koebaluazio-mekanismoak gehituko zaizkio irakasleen ebaluazioari.

7.– Ikasturte bakoitzeko programazio didaktikoek –arlo, jakintzagai edo eremuei buruzkoek–
honako osagai hauek izan ditzakete:

a) Etapako irteera profilari lotutako funtsezko konpetentziak.

b) Arlo, jakintzagai edo eremuen konpetentzia espezifikoak.

c) Konpetentzia espezifikoei lotutako ebaluazio-irizpideak.

d) Arlo, jakintzagai edo eremuei lotutako oinarrizko jakintzak.

e) Estrategia didaktikoak eta metodologikoak: printzipioak, antolaketa, baliabideak, multzoka-


tzeak, irakaskuntza-ikuspegiak, ikaskuntza-egoerak lantzeko irizpideak, eta beharrezkotzat
jotzen diren beste elementu batzuk, esaterako, sail, talde didaktiko edo koordinazio didaktiko-
rako organo bakoitzak programatutako jarduera osagarriak; zehaztuko da nola eragiten duten
curriculumean eta ikasleen ebaluazioan.

f) Ikasleen aniztasunari erantzuteko, errefortzurako edo hedapenerako jarduera orokorrak.

g) Ebaluazioa: ebaluazioaren faseak; ebaluazio motak; ebaluatzeko prozedurak eta tresnak,


arreta berezia jarriz ebaluazioaren izaera hezitzaileari eta ebaluazio-irizpideekin duen loturari;
kalifikazio-irizpideak eta ebaluazioaren ondorioak.

h) Programazio didaktikoak eta irakasle-jarduna berrikusteko, ebaluatzeko eta aldatzeko


mekanismoak, emaitza akademikoekin eta hobetzeko prozesuekin lotuta.

9. artikulua.– Koordinazio didaktikorako organoak.

1.– Ikastetxe bakoitzak bere autonomiaren esparruan ezarriko ditu koordinazio didaktiko-
rako organoak. Arlo, ikasgai edo esparruetako irakasleek osatuko dituzte, eta organo kolegiatu
moduan jardungo dute, bakoitzak bere koordinatzailearen edo saileko buruaren gidaritzapean.
Curriculum-proposamenaren koherentzia pedagogikoa zainduko dute etapa bakoitzean zehar eta
etapen arteko trantsizioetan, ikastetxeko hezkuntza-proiektuko curriculum-zehaztapenean ezarri-
tako irizpideei jarraituz.

2024/509 (36/6)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

2.– Koordinazio pedagogikoaren barnean, baldin eta arloak edo ikasgaiak esparruka antolatzen
badira, koordinazio didaktikorako organoek adostuko dute, etapako maila bakoitzerako, nola inte-
gratuko diren esparruetako arlo edo ikasgaietako konpetentzia espezifikoak, eta ebaluaziorako zer
irizpide edo tresna erabiliko diren konpetentzia horien eskuratze-maila ebaluatzeko.

10. artikulua.– Irakasle-taldearen eskuhartzea ebaluazioan.

1.– Zuzendaritza-taldeak irakasleen talde-lana sustatuko du eta koordinaziorako bilerak eza-


rriko ditu ikasturtean zehar. Ildo horretan, berariazko ordutegiak aurreikusiko dira irakasle taldeen
koordinazio-bileretarako.

2.– Irakasle-taldeak, taldeko tutorearen koordinaziopean, parte hartuko du ikasleen ikaskun-


tza-prozesua koordinatzeko eta konpetentzien garapenean nola eboluzionatzen duten aztertzeko
bileretan, ikasle bakoitza ondoen bideratuko duten erabakiak hartzeko.

11. artikulua.– Ebaluazioa tutoretzan eta orientazioan.

1.– Ikasleen tutoretza-prozesua ebaluazio hezigarriaren parte da. Ikasleari ulertarazten dio
zer-nolako ikaskuntzak garatzen ari den eta zeinetan sakondu behar lukeen gehiago. Hezkuntza-
rako tutoretzak jarraipen indibiduala konbinatzen du irakasle guztien jarraipen pertsonalizatuarekin
eta taldeko jarraipenarekin, ikasleen gizarte-kohesioan laguntzen duten proposamen pedagogi-
koak aplikatuz.

2.– Ikasle bakoitzak irakasle tutore bat izango du. Tutore horren egitekoak izango dira banakako
arreta eta jarraipena, orientazio akademiko eta profesionala, eta ikaslearen, irakasleen eta guraso
edo legezko tutoreen arteko bitartekotza.

3.– Ebaluazioarekin lotutako banakako tutoretzak eta talde-tutoretzak ikasturtean zehar planifi-
katu beharko dira. Saio horietan gogoeta egiten da ikasle bakoitzaren indarguneak atzemateko eta
zailtasunak gaindituko badira zer konpromiso hartu behar den zehazteko.

4.– Ikastetxeek ikasleei eta guraso edo legezko tutoreei arreta bereziz emango diete orientazioa
hezkuntza-aukeren artean hautatu behar den uneetan, eta irakasle taldearen iritzia helaraziko
diete.

5.– Tutoreari dagokio agindu honetan beraren eskumenean jarritako dokumentazio akademi-
koa formalizatu eta betetzea eta irakasle taldea koordinatzea ikasleen kudeaketa pedagogikoari
dagokionez.

12. artikulua.– Ikasleek beren ikaskuntza-prozesuan parte hartzea.

1.– Ikasleek aktiboki parte hartu behar dute beren ikaskuntza-prozesuan, konpetentziak esku-
ratzea helburu duen horretan. Beraz, ezagutu behar dituzte ebaluaziorako irizpideak eta tresnak,
eta beren aurrerabidean eta emaitzen hobekuntzan aktiboki parte hartu ahal izateko konpetentzia
espezifikoak eskuratu behar dituzte.

2.– Irakasle taldeko irakasle guztiek ikasleari lagun egingo diote ikaskuntza-prozesuan, parte
hartzea errazteko. Tutoreak ere ikasleari parte harrarazi behar dio bere hezkuntza-aurrerapenen
balorazioetan, banakako tutoretza-saioen bitartez. Horrela, ebaluazioak ikaskuntza-prozesu posi-
tiboa eragingo du, eta ikasleak hobetu egingo ditu bere aukera akademikoak.

13. artikulua.– Gurasoek edo legezko tutoreek parte hartzea.

1.– Gurasoek edo legezko tutoreek seme-alaben edo tutoretzapekoen hezkuntza-prozesuaren


bilakaeran parte hartu eta lagundu behar dute, haien ebaluazioari eta mailaz igarotzeari buruzko

2024/509 (36/7)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

erabakiak ezagutu behar dituzte eta haurren hezkuntza-aurrerapena errazteko hartzen diren neu-
rrietan lagundu.

2.– Taldeko tutoreak lankidetzazko harremana izango du bere ikasleen guraso edo legezko
tutoreekin, aldian behingo komunikazioa barne, idatzizko txostenak, banakako elkarrizketak eta
talde-bilerak direla medio.

3.– Ikastetxeek ziurtatu beharko dute gurasoek edo legezko tutoreek parte hartzen dutela
seme-alaben eskolatzeari eta hezkuntza-prozesuei eragiten dieten erabakietan. Gurasoei edo
legezko tutoreei aholkularitza emango diete parte-hartzea eta ikaskuntza zailtzen edo eragozten
dituzten oztopoak identifikatzeko eta behar diren neurri eta laguntzei buruzko erabakiak hartzeko.
Halaber, haien arteko lankidetza bultzatuko dute horretarako.

4.– Ikastetxearen proiektuetan, guraso edo legezko tutoreen, irakasleen eta ikasleen arteko
hezkuntza-konpromisoak sustatuko dira. Konpromiso horietan, hezkuntza-etapa bakoitzeko curri-
culumean ezarritako konpetentziak ahalik eta ondoena eskuratzeko jarduerak jasoko dira.

5.– Erantzunkidetasun-printzipioari jarraituz, guraso edo legezko tutoreek eta ikasleak berak
Jarduera Plan Pertsonalizatuaren jarraipenean parte hartuko dute, betiere ikaslearen adina kon-
tuan hartuta egokiena den moduan.

6.– Benetako parte-hartzea eta ikastetxearen eta guraso edo legezko tutoreen arteko hez-
kuntza-lankidetza sustatzeko, haientzako prestakuntza-ekintzak antolatu ahal izango dituzte
ikastetxeek eta guraso elkarteek. Ekintza horietan guztietan ikuspegi inklusiboa txertatuko da bizi-
kidetza positiboaren esparruan.

14. artikulua.– Gurasoek edo legezko tutoreek informaziorako eskubidea izatea.

1.– Ikasleen eskubidea da haien dedikazioa, ahalegina eta eskola-errendimendua objektibota-


sunez ebaluatzea eta aitortzea. Eskubide hori bermatzearren, ikasturtearen hasieran irakasleek
informazioa emango diete ikasleei, bai eta guraso edo legezko tutoreei ere, ikasle adingabeen
kasuan, arlo, jakintzagai eta eremu guztietako –aurreko mailetan gainditu gabeko arlo, jakintzagai
eta eremuak barne– funtsezko konpetentziei, konpetentzia espezifikoei, oinarrizko jakintzei eta
ebaluatzeko eta kalifikatzeko metodologiari eta irizpideei buruz, bai eta kalifikazio positiboa lor-
tzeko eskatzen diren gutxieneko betekizunei buruz ere.

2.– Ikasturtean hiru aldiz, gutxienez, tutoreak idatziz informazioa emango dio ikasleari, bai eta
gurasoei edo legezko tutoreei ere, ikasle adingabeen kasuan, ikaslearen errendimenduaz eta
haren hezkuntza-prozesuaren bilakaeraz.

Ikastetxe bakoitzak bere antolaketa- eta funtzionamendu-araudian ezarriko du zer maiztasunez


eta nola antolatuko diren guraso edo legezko tutoreekiko banakako elkarrizketak eta talde-bile-
rak, ikasle adingabeen kasuan. Gutxienez, banakako elkarrizketa bat egin behar da ikasturtearen
hasieran eta beste bat bukaeran, eta talde-bilera bat ikasturtearen hasieran. Hala ere, beharrezko
eta egokitzat jotzen den guztietan egin ahal izango dira bilerak eta elkarrizketak.

3.– Ikasturtearen amaieran, azken ebaluazioaren emaitzak idatziz jakinaraziko zaizkie ikas-
leei eta, ikasle adingabeen kasuan, guraso edo legezko tutoreei. Informazio horrek agindu honen
VII. kapituluan txosten mota bakoitzerako xedatutakoa bilduko du.

4.– Ikasleek eta, ikasle adingabeen kasuan, gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea izango
dute ebaluazioari eta mailaz igarotzeari buruzko erabakiak ezagutzeko eta agindu honetan adiera-
zitako ebaluazio-dokumentuak irispidean izateko. Hala ere, kontuan hartuko dira Datu pertsonalak

2024/509 (36/8)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta datu
pertsonalak babesteari buruz aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritako bermeak.

5.– Adin nagusiko ikasleen kasuan, guraso eta legezko tutoreek ere artikulu honetan adiera-
zitako eskubideak baliatu ahal izango dituzte, beren interes legitimoa justifikatuz gero, bereziki,
mendekotasun ekonomikoa eta ikasleen legezko ordezkariek ikasketak ordaintzea.

15. artikulua.– Irakasle-jarduna ebaluatzea.

1.– Irakasleek, ikasleen ikaskuntzak ez ezik, irakaskuntza-prozesua eta beren irakasle-jarduna


bera ere ebaluatuko dituzte, etapako hezkuntza-helburuak eta arlo, jakintzagai edo eremuetako
funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak zenbateraino lortu diren erreparatuta. Eba-
luazio horretan alderdi hauek jasoko dira, gutxienez:

a) Ikasleek lortutako ikaskuntzak eta emaitzak.

b) Irakaskuntza indibidualizatzeko neurriak; bereziki, aniztasunari erantzuteko erabilitako neu-


rriak.

c) Programazioa eta haren garapena; bereziki, irakaskuntza-estrategiak, ikasleak ebaluatzeko


prozedurak, ikasgelaren antolaketa eta ikastetxearen baliabideen aprobetxamendua.

d) Konpetentzia espezifikoak, oinarrizko jakintzak eta ebaluazio-irizpideak nola egokitu diren


berariazko hezkuntza-laguntzaren premiak dituzten ikasleen ezaugarrietara eta beharrizane-
tara.

e) Ikasleekiko harremanak eta bizikidetza-giroa.

f) Irakasle taldearen koordinazioa sail didaktikoarekin, zikloarekin, mailarekin edo ikastetxean


ezarritako beste batzuekin.

g) Tutorearekiko harremanak eta, behar denean, ikaslearen guraso edo legezko tutoreekikoak.

2.– Ikastetxe bakoitzak planifikatuko du nola egin irakasle-jardunaren jarraipena ikasturtean


zehar. Jarraipen hori ebaluazio-saio bakoitzaren amaieran egingo da, gutxienez. Orduan irakasle
taldeak balorazio orokorra egingo du ikaskuntza-prozesuaren garapenari eta programazioak eta
irakaskuntza-jarduerak ikasleen beharrizanetarako egokiak izateari buruz.

3.– Azken ebaluazio-saioko analisia eta datuak kasuan kasuko mailaren, zikloaren edo sail
didaktikoaren memorian jasoko dira. Informazio hori kontuan hartuko da hurrengo ikasturteko pro-
gramazio didaktikoa egiteko.

16. artikulua.– Etapen, zikloen eta mailen arteko trantsizioa.

1.– Etapen arteko trantsizioan, ikaslea ikastetxez aldatu zein ez, ikastetxeei dagokie:

a) Etapen arteko edo ikastetxeen arteko koordinaziorako mekanismoak ezartzea hezkuntza-proiek-


tuei eta metodologiei dagokienez, etapaz aldatzen ari diren ikasleen hezkuntza-prozesuari koherentzia
emateko.

b) Tutoreak ikaslearen historia akademikoa eta etaparen amaierako banakako txostena azter-
tzea eta informazio garrantzitsua irakasle taldeari ematea, ikaslearen etapa arteko trantsizio
egokia bermatzeko. Informazio hori hasierako ebaluazio-saioan emango zaio irakasle taldeari.

c) Arlo, ikasgai edo esparruren bat gainditu gabe daukatela hurrengo etapako ikasketei ekingo
dieten ikasleentzat errefortzu-neurriak ezartzea.

2024/509 (36/9)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

d) Etapen arteko komunikazio-mekanismoak aurreikustea, aholkulariak edo orientatzaileak


parte hartuta, berariazko hezkuntza-laguntzaren premiak dituzten ikasleen kasuan.

2.– Halaber, ikastetxeek mekanismo batzuk aurreikusi behar dituzte koordinaziorako eta beha-
rrezkoa den informazioa elkarri emateko, etapa bereko ziklo edo maila batetik bestera igarotzean
–ikastetxez aldatu zein ez– etenik egon ez dadin haurren hezkuntza-prozesuan, eta hez-
kuntza-koherentzia eta prestakuntza-jarraitutasuna ziurtatu dadin. Mekanismo horiek –eta haien
barruan ikastetxeetako profesionalen arteko kolaborazioak ezartzea sartzen da– behar-beharrez-
koak dira berariazko hezkuntza-laguntzaren premiak dituzten ikasleen kasuan.

III. KAPITULUA

EBALUAZIO-PROZESUA

17. artikulua.– Ebaluazio-saioak.

1.– Ebaluazio-saioak ikasle talde bakoitzeko irakasle guztiek egiten dituzten bilerak dira, tuto-
reak koordinatuta, ikastetxeko orientazio-zerbitzuak aholkatuta eta ikastetxeko ikasketaburuak
gainbegiratuta.

2.– Saio horietan honako hauek baloratuko dira: taldearen egoera, konpetentzia espezifikoen
lorpen mailan oinarritutako ikasle bakoitzaren ikaskuntza, betiere irteera-profilaren funtsezko kon-
petentziak erreferentzia izanik. Horietaz gain, ikasle adingabeen kasuan, gurasoengandik edo
legezko tutoreengandik datorren informazioa ere baloratuko da.

3.– Irakasle-taldeak bere irakaslanaren garapena baloratuko du, dagozkion hobekuntza-neu-


rriak hartzeko, agindu honen 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4.– Etengabeko ebaluazioaren prozesuan, ikasleren baten aurrerapena ez bada behar beza-
lakoa, hezkuntza indartzeko neurriak ezarriko dira. Zikloko edo ikasturteko edozein unetan har
daitezke neurri horiek, zailtasunak hauteman bezain laster, ikasleek heziketa-prozesuan aurrera
egiteko ezinbestekoak diren ikaskuntzak eskura ditzaten.

5.– Ikasturteko lehen hilabetea amaitu baino lehen, hasierako ebaluazio-saioa egingo da,
hasiera horretan ikasleak nola dabiltzan jakiteko eta aztertzeko; alegia, arlo, jakintzagai edo eremu
bakoitzean konpetentziak noraino barneraturik dauzkaten jakiteko.

6.– Ikasturte bakoitzean, ohiko eskolaldiaren barruan, gutxienez hiru ebaluazio-saio egingo
zaizkio ikasle talde bakoitzari, hasierako ebaluazio-saioaz eta azken ebaluazio-saioaz gain
–ikastetxeek, gainera, ebaluaziorako beste saio batzuk ere jaso ahal izango dituzte beren hez-
kuntza-proiektuetan–. Azken ebaluazio-saioa eta ohiko azken ebaluazioa saio berean egin ahal
izango dira. Batxilergoan, horrez gain, ezohiko saio bat egingo da. Ikastetxeko zuzendaritza-tal-
deak planifikatuko ditu ebaluazio-saio horiek.

7.– Ebaluazio-saioetan, arlo, jakintzagai edo eremu bakoitza eman duen irakaslearen eskumena
eta ardura izango da haren hasierako ebaluazioa egitea, eta irakasle taldeak modu kolegiatuan
hartuko ditu prozesu horren ondoriozko erabaki orokorrak, tutoreak koordinaturik eta ikastetxeko
orientazio-zerbitzuak aholkaturik.

Azken ebaluazioan, erabakiak adostasunez hartuko dira, eta adostasunik ezean, modu kolegia-
tuan. Irakasle taldeko irakasle bakoitzak bere iritzia adierazi beharko du hartu beharreko erabakiari
buruz, boto bat emanez. Horretarako kontuan hartuko dira ikaslearen konpetentzia-maila edo eta-
pako irteera-profila.

2024/509 (36/10)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

8.– Ebaluazio-saioa baliozkoa izateko, baldintza hauek bete beharko dira, gutxienez:

a) Justifikatutako arrazoiak izan ezik, beharrezkoa da irakasle taldeko kide guztiak joatea.

b) Irakasleek, ebaluazio-saioa egin baino 24 ordu lehenago gutxienez, arlo, jakintzagai edo
eremu bakoitzeko ebaluazioaren emaitzak jaso beharko dituzte tutorearen erregistro-doku-
mentuan, zeina ikastetxeak ezarriko baitu. Ikasketaburuak eskatzen duen beste edozein
dokumentazio ere jaso beharko dute.

c) Tutoreak arlo, ikasgai edo esparru bakoitzeko emaitzei buruzko txostena eta ebaluazio-saioan
aztertu beharreko gaien zerrenda aurkeztu behar ditu. Gai-zerrenda hori mailako tutoreen
bileran proposatuko da eta zuzendaritza-taldeak onartuko du.

9.– Talde bakoitzeko tutoreak idatziko du saioei buruzko akta. Bertan honako hauek jasoko dira:

a) Parte hartu duten irakasleen zerrenda eta haien sinadurak.

b) Parte hartu ez duten irakasleen zerrenda. Berariaz adierazi behar da bilerara ez joateko
baimenik zuten ala ez.

c) Arlo, ikasgai edo esparru bakoitzean lortutako emaitzen eta izan diren zailtasunen analisia.

d) Taldearen egoera orokorraren analisia, bere errendimendu akademikoaren, jarreren eta


zailtasunen arabera.

e) Banakako arazoen analisia egitea eta hezkuntza indartzeko neurriak edo bestelako jardu-
ketak ezartzea.

f) Irakasle taldearen jarduerei buruzko hausnarketa.

g) Hartutako neurriak.

10.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazio-saioen momenturen


batean presente egon daitezke ikasle taldearen ordezkariak, taldeari eragiten dioten alderdi oro-
korrez hitz egiteko. Ikastetxeko eskola-kontseiluak erabakiko du noiz parte har dezaketen ikasleen
ordezkariek eta zer gaitan parte har dezaketen. Ikasleen banakako ebaluazioa eta gai pertsonalak
taldeko irakasle taldeak bakarrik trata ditzake.

11.– Gainera, ebaluazio-saioetan erabakiko da zer informazio eman ikasle bakoitzari (edo,
ikasle adingabeen kasuan, gurasoei edo legezko tutoreei) ikaslearen ikaskuntza-prozesuaz eta
proposatzen diren hobekuntza-neurriez, ikastetxeko hezkuntza-proiektuan jasotakoaren arabera.

12.– Ebaluazio-saioen ondoren ikasketaburuak azken ebaluazioaren emaitzei buruzko datu


estatistikoak bilduko ditu ikastetxeko Eskola Kontseiluan aurkezteko.

13.– Ikastetxeek azken kalifikazioak sartuko dituzte hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak
horretarako ezartzen duen aplikazio informatikoan.

18. artikulua.– Berrikuspen-prozedura.

1.– Ikastetxeek beren antolaketa- eta funtzionamendu-araudian ezarriko dute zer prozedura
bete behar den ikasleen ikaskuntza-prozesuan ikasturtean zehar kontuan hartzen diren lan, ari-
keta eta proba ebaluagarriak berrikusteko. Ikastetxeek berrikuspen hori egiteko prozedurari buruz
beharrezkoa den informazioa eman eta zabalduko dute.

2024/509 (36/11)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

2.– Lan, ariketa eta proba ebaluagarriak ebaluazioa egin duten pertsonek edo horien legezko
ordezkariek berrikusiko dituzte. Lan, ariketa eta proba ebaluagarriak berrikus daitezke, baina ezin
da horiei buruzko erreklamaziorik aurkeztu. Akta ofizialetan agertzen diren azken kalifikazioak eta
mailaz igarotzeko edo titulua lortzeko erabakiak soilik erreklama daitezke.

19. artikulua.– Azken kalifikazioen kontrako barne-erreklamazioaren prozedura.

1.– Lan, ariketa eta proba ebaluagarriak berrikusi zein ez, ikasleek, edo, ikasle adingabeen
kasuan, gurasoek edo legezko tutoreek, arlo, ikasgai edo esparru bateko edo batzuetako azken
kalifikazioaren kontrako erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute bi laneguneko epean, kali-
fikazioak idatziz jakinarazten direnetik hasita. Horretarako, idazki arrazoitua aurkeztuko diote
ikastetxeko zuzendariari.

2.– Erreklamazio-eskaeran azken kalifikazioari aurka egitea justifikatzen duten alegazioak


azalduko dira. Eskaera hori ikasketaburuaren bitartez izapidetuko da; hark kasuan kasuko ira-
kasleari edo kalifikatutako arlo, ikasgai edo esparruaren ardura duen sail didaktikoari igorriko die,
eta jakitun jarriko du tutorea, berak koordinatu baitu azken ebaluazio-saioa, zeinean ezarri baita
erreklamatutako kalifikazioa.

3.– Lehen Hezkuntzan, erreklamazioa arlo edo esparru bateko kalifikazioaren kontrakoa denean,
eragindako irakaslea ikasketaburuarekin bilduko da, erreklamazioa aztertuko dute eta txostena
egingo dute, 5. puntuan aipatzen diren alderdiak jasoko dituena, gutxienez.

4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, saileko buruak sailaren ezohiko
bilera batera deituko du, eta bilera horren akta egingo da. Bilera horretan, saileko kideek ezta-
baidatuko dute ebaluazioa eta kalifikazioa aurreikusitakoaren arabera egin diren eta ezarritako
ebaluazio-irizpideak zuzen aplikatu diren. Saileko buruak txosten arrazoitua eman beharko du,
ebazpen-proposamen eta guzti.

5.– Erreklamaziorako epea amaitu eta bi laneguneko epean egingo da 3. eta 4. puntuetan aipa-
tutako txostena. Zuzendariari igorriko zaio, eta honako hauek bilduko ditu, gutxienez:

a) Konpetentzia espezifikoak eta lotutako oinarrizko jakintzak ebaluatzeko irizpideak, ikas-


learen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioan erabili direnak, bat datozen kasuan kasuko
programazio didaktikoan jasotakoekin.

b) Ebaluazioan erabilitako prozedurak eta tresnak bat datozen programazio didaktikoan adie-
razitakoarekin.

c) Zuzen aplikatu diren programazio didaktikoan ezarritako kalifikazio-irizpideak, arloa, ikas-


gaia edo esparrua gainditzeko bete behar direnak.

d) Berrikusitako azken kalifikazioa aldatzeari edo berresteari buruz hartu den erabakia.

6.– Barne-erreklamazioa zuzendariak ebatziko du, era arrazoituan, eta Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean ezarritako moduan jakinaraziko zaio errekla-
matzaileari. Jakinarazpen hori lanegun bateko epean egin beharko da, goian aipatutako txostena
jasotzen denetik hasita.

7.– Zuzendariak tutoreari igorriko dio erabakia, eta, erreklamazioa baietsiz gero, aktak alda-
tzeko aginduko du.

8.– Ikastetxeko zuzendariak barne-erreklamazioari buruz emandako ebazpenari kanpo-errekla-


mazioa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzako titularraren aurrean.

2024/509 (36/12)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

20. artikulua.– Mailaz igarotzeari edo titulua eskuratzeari buruzko erabakiaren kontrako bar-
ne-erreklamazioaren prozedura.

1.– Ikasleek edo, ikasle adingabeen kasuan, guraso edo legezko tutoreek, bi laneguneko epean,
mailaz ez igarotzeko edo titulurik ez lortzeko erabakia idatziz jakinarazten denetik hasita, era-
baki horren aurkako erreklamazioa jarri ahal izango dute, idazki arrazoitua aurkeztuz ikastetxeko
zuzendariari.

2.– Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak ikaslearen talde ofizialeko tutoreari
helaraziko dio, ikasketaburuaren bitartez. Tutoreak ezohiko bilera berezi batera deituko du irakasle
taldea. Ikasketaburuak ezohiko saio horretan parte hartuko du, hitzarekin, baina botorik gabe, non
eta ez den irakasle talde horretako kidea. Irakasle taldeko kidea bada, halakotzat jardungo du.

3.– Azken ebaluazio-saioan bezala, irakasle taldeko irakasle bakoitzak bere iritzia adieraziko du
hartu beharreko erabakiari buruz, boto bat emanez. Horretarako kontuan hartuko da ikaslearen
konpetentzia-maila, bai eta, kasua bada, etapako irteera-profila ere.

4.– Tutoreak bileraren akta egingo du, gainerako ebaluazio-saioetan erabilitako akta ereduari
jarraituz.

5.– Tutoreak txosten arrazoitua egingo du, ebazpen-proposamen eta guzti, eta ikastetxeko
zuzendariari igorriko dio bi laneguneko epean, erreklamazioetarako epea amaitzen denetik hasita.
Txosten horretan honako datu hauek emango dira gutxienez:

a) Aurretik izandako gertaeren eta jarduketen azalpena, ikaslearekin eta, ikasle adingabeen
kasuan, guraso edo legezko tutoreekin izandako komunikazioak barne.

b) Irakasle taldearen eztabaidetako puntu nagusiak.

c) Ikaslearen konpetentzia-maila eta, kasua bada, noraino lortu duen etapako irteera-profila.

d) Ikaslearentzat proposatzen diren neurri indargarriak.

e) Erreklamatutako erabakiaren berrespena edo aldaketa, mailaz igarotzeari eta titulua lortzeari
buruz curriculum-proposamenean arau orokor gisa ezarritako irizpideen arabera arrazoituta.

6.– Barne-erreklamazioa zuzendariak ebatziko du, era arrazoituan, eta Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean ezarritako moduan jakinaraziko zaio errekla-
matzaileari. Jakinarazpen hori lanegun bateko epean egin beharko da, goian aipatutako txostena
jasotzen denetik hasita.

7.– Erreklamazioa baietsiz gero, zuzendariak dagozkion aktak aldatzeko agindua emango du.

21. artikulua.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariari kanpo-erreklamazioa aurkezteko prozedura.

1.– Barne-erreklamazioaren ebazpenarekin ados egon ezean, ikasleek edo, ikasle adingabeen
kasuan, guraso edo legezko tutoreek ikastetxeko zuzendariaren ebazpenaren aurkako erreklama-
zioa aurkeztu ahal izango dute, ebazpena jakinarazi eta bi laneguneko epean. Horretarako, idazki
arrazoitua aurkeztu beharko dute ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean, Hezkuntzako lurralde-or-
dezkariari igortzeko.

2024/509 (36/13)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

2.– Ikastetxeko zuzendariak, bi laneguneko epean, gehienez, espedientea Hezkuntzako lurral-


de-ordezkariari igorriko dio, eta kopia bat igorriko dio Hezkuntzako Ikuskaritzari. Ikastetxean
bideratutako erreklamazio-prozesuan sortutako dokumentu guztiak bilduko dira espediente
horretan:

a) Ikastetxean egindako txostenak.

b) Ikaslearen ebaluazio-prozesuari buruzko informazioak justifikatzen dituzten ebaluazio-tres-


nak.

c) Programazio didaktikoa.

d) Erreklamatzailearen alegazioak eta, behar denean, zuzendariak haiei buruz emandako


txostena.

3.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ebatziko du erreklamazioa, Hezkuntzako Ikuskaritzak


txosten arrazoitua egin ondoren. Txosten hori zazpi laneguneko epean egin beharko da gehienez
ere.

4.– Txosten hori egiteko, Hezkuntzako Ikuskaritzak kontuan izango ditu ikastetxeak emandako
txostena, kasuan kasuko arloko, ikasgaiko edo esparruko programazio didaktikoa, ebalua-
zio-irizpideak, eska daitezkeen gutxieneko konpetentzien garapen-mailak, jendaurrean jarritako
kalifikazio-irizpideak, kalifikazioaren oinarri diren ebidentziak, ebaluazio-prozesuan erabilitako
tresnak eta prozedurak, eta ikaslearen ariketa, lan, proba eta azterketak –eta, hala badagokio,
baita beste ikasle batzuenak ere, konparazio bat egin eta ikasle erreklamatzailearen kalifikazioak
modu objektiboan balioztatu ahal izateko–. Halaber kontuan hartuko da ikastetxeak agindu hone-
tan xedatutakoa betetzen duen.

5.– Bere txostenean, Hezkuntzako Ikuskaritzak proposamen arrazoitua egingo du hauei buruz:
erreklamazioa osorik edo partzialki baiestea, ezestea, prozeduran atzera egitea ebaluazio-proba
edo -ariketa berriak egiteko, edo aldatzea kalifikazioak edo mailaz igarotzeari eta titulua lortzeari
buruzko erabakiak, ez badatoz bat ikastetxeak jendaurrean jarritako kalifikazio-irizpideetan eta
araudi indardunean ezarritakoarekin. Aldez aurretik hartutako erabakiren bat aldatu behar bada,
irakasle-taldeak ezohiko bilera egingo du.

6.– Hezkuntzako Ikuskaritzak txostena egiteko laguntza eskatu ahal izango die erreklamazioan
aipatzen diren arlo, ikasgai edo esparruetako adituei, eta eskatu ahal izango ditu espedientea
ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak.

7.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariak erreklamazioa ebatziko du modu arrazoituan, gehienez


ere hiru eguneko epean, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena jasotzen duenetik hasita, eta bere
ebazpena jakinaraziko die ikastetxeko zuzendaritzari eta pertsona interesdunei.

8.– Erreklamazioa baiesten bada, zuzendu beharreko dokumentuak zuzenduko dira.

9.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen
119.3 artikuluaren arabera, kalifikazioak berrikusteko eta erreklamatzeko eskubidea ezin da ebatzi
hasieran lortutakoa baino kalifikazio txikiagoarekin.

2024/509 (36/14)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

10.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariaren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari.

22. artikulua.– Barne- eta kanpo-ebaluazioen emaitzak aztertzea.

1.– Ikastetxeek modu sistematikoan aztertu eta baloratuko dituzte beren ikasleen ebaluazioaren
emaitzak, barne-ebaluazioen nahiz kanpo-ebaluazioen bitartez lortutakoak, erabakiak hartzeko
ikasleen ikaskuntza-prozesuari buruz eta irakasle-jarduna bera egokitzeari eta etengabe hobe-
tzeari buruz.

2.– Ikasleek lortutako emaitzen analisiari buruzko ondorioetatik abiatuta, ikastetxeek neurriak
ezarriko dituzte curriculumaren, antolamenduaren eta, bereziki, irakasle-jardunaren esparruetan.
Neurri horiek ikastetxeen dokumentu estrategikoetan jasotako hobekuntza-helburuetan islatuko
dira.

3.– Emaitzen analisia eta horri buruzko ondorioak ikastetxeko eskola-kontseiluan aurkeztuko
dira.

IV. KAPITULUA

EBALUAZIOA HAUR HEZKUNTZAN

23. artikulua.– Ebaluazioaren ezaugarriak.

1.– Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioak izaera hezigarria izango du, eta, bat etorrita maiatzaren
30eko 75/2023 Dekretuaren 20.2 artikuluan xedatutakoarekin –dekretu horrek Haur Hezkuntzaren
curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du–, globala, jarraitua eta hezi-
garria izango da.

2.– Behaketa zuzena eta sistematikoa, haurrek egindako jardueren analisia eta familiekiko
elkarrizketak, beste prozedura batzuen artean, informazio-iturri nagusiak izango dira etengabeko
ebaluazioaren prozesuan.

3.– Etapa honetako ebaluazioak haur bakoitzaren hasierako egoera eta bilakaeraren erritmoa
eta ezaugarriak identifikatzera bideratuta egon behar du. Horretarako, arlo bakoitzean ziklo bakoi-
tzerako ezarritako ebaluazio-irizpideak hartuko dira erreferentziatzat.

4.– Tutoreak gidatuko du haurraren ebaluazio-prozesua eta aurrerapenaren jarraipena, taldean


esku hartzen duten gainerako profesionalek ematen duten informazioa aintzat hartuta, eta, hala
dagokionean, orientazioaren eta esku-hartze psikopedagogikoaren arduradunek aholkatuta.

5.– Tutoreak aldian behin informazioa eman behar die gurasoei edo legezko tutoreei haurren
aurrerapenaren bilakaeraz eta ebaluazioaren inguruko erabakiez. Horretarako, etengabeko eba-
luazioaren prozesuan jasotako informazioa erabiliko da.

6.– Gurasoei edo legezko tutoreei seme-alaben edo tutoretzapekoen hezkuntza-prozesuari


buruz idatziz aldian behin eman behar zaien informazioa idatziz jasota geratuko da, eta gutxienez
hiru hilean behingoa izango da.

7.– Ikasleen hezkuntza-prozesuari buruzko balorazioak eta oharpenak termino kualitatiboetan


adieraziko dira.

2024/509 (36/15)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

24. artikulua.– Ebaluazio-prozesua gauzatzea.

1.– Haur bat lehenengoz sartzen denean ikastetxe batean, gurasoek edo legezko tutoreek
haren garapen-prozesuari buruz emandako informazioa bilduko da, eta hezkuntzako esku-hartze-
rako balio duten datu garrantzitsuak ere bai, hala behar denean.

2.– Etapan zehar, ikaskuntzak ebaluatzea haur talde bakoitzeko tutorearen eskumena izango
da. Tutore horrek informazioa bilduko du talde osoarekin aritzen diren edo haur jakinen bat arta-
tzen duten gainerako profesionalengandik.

3.– Tutoreak ebaluazio-prozesuaren inguruko datuak bildu eta idatziz jasoko ditu, eta ikas-
turte-amaiera guztietan banakako ebaluazio-txostenak egingo ditu. Txosten horietan haurren
bilakaeraren berri jasoko du, eta hartutako errefortzu- eta egokitzapen-neurriak azalduko ditu,
halakorik bada.

4.– Etaparen amaieran azken ebaluazioa egingo da, etengabeko ebaluazioaren prozesuan
lortutako datuetan oinarrituta. Eskola-orientaziorako banakako txostena egingo da 75/2023 Dekre-
tuaren 21. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Haur Hezkuntzan haurrak automatikoki igaroko dira hurrengo mailara. Etapa hori amaitzean
ere automatikoki igaroko dira Lehen Hezkuntzara, salbu eta hezkuntza-premia bereziak izan eta
araudiak geroago igarotzeko aukera ematen dien haurrak. Azken kasu horretan, ezartzen den
prozedurari jarraituko zaio. Gaitasun handiko haurrei nahitaezko eskolatzearen hasiera aurreratu
ahal izango zaie.

25. artikulua.– Arreta goiztiarra.

Haur Hezkuntzan, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak horretarako ezarritako protoko-
loak aplikatuko dira.

26. artikulua.– Ebaluazio-agiri ofizialak.

1.– Ebaluazio-agiri ofizialak hauek dira: espediente akademikoa, historia akademikoa, ziklo
bukaerako aktak eta, behar denean, lekualdatzeagatik egindako txosten pertsonala.

2.– Eskolatzearen hasieran, ikastetxeak espediente akademiko bana irekiko die haurrei. Espe-
diente horrek bermatuko du agindu honetan ezarritako oinarrizko eta nahitaezko dokumentu
guztiak eta haurraren eskolatzeari buruzko beste edozein informazio garrantzitsu. artxibatzen
joango direla.

3.– Historia akademikoan azalduko da zer mailatan eta ikastetxetan egon den eskolatuta hau-
rra, eta, hala badagokio, haren eskolatze-aldian gertatu diren inguruabar bereziei buruzko oharrak.
Tutoreak beteko du haur bakoitzaren historia akademikoa, urtero. Zuzendariak maila bakoitzari
dagokion atalean sinatuko du. Biek sinatuko dute dokumentua zikloa amaitzen den egunean.

4.– Haur bat beste ikastetxe batera aldatzen denean, ikastetxe hartzaileak jatorri-ikastetxeari
eskatuko dio lekualdatzeagatiko txosten pertsonala, agindu honen 57. artikuluan ezarritakoari
jarraituz.

27. artikulua.– Haurraren fitxa pertsonala.

Haurraren fitxa pertsonalean, taldeko tutoreak honako hauek jarriko ditu: ikastetxearen datuak,
haurraren datu pertsonalak eta familiaren datuak, eta, gainera, guraso edo legezko tutoreek eta
ikastetxeak interesgarritzat jotzen dituzten beste datuak.

2024/509 (36/16)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

28. artikulua.– Ebaluazio-txostenak.

1.– Banakako ebaluazio-txostenen formatua eta edukia ikastetxe bakoitzak zehaztuko ditu bere
autonomiaren esparruan, bere proposamen pedagogikoaren arabera.

2.– Tutoreak hasierako ebaluazio-txostena egingo du haurra ikastetxean sartzen denean.


Txosten horretan haurraren garapenari buruzko datu nagusiak bilduko dira. Kontuan hartuko dira
gurasoek edo legezko tutoreek hasierako elkarrizketan emandako datu garrantzitsuak eta, hala-
korik bada, hezkuntzarako interesa duten txosten medikoak, psikopedagogikoak eta sozialak.
Hasierako ebaluazioaren osagarri, haurraren garapena zuzenean behatuko da ikastetxean sartu
berritan.

3.– Ziklo bakoitza amaitzean, tutoreak ziklo-amaierako ebaluazio-txostena egingo du. Oinarri-
tzat hartuko du ebaluazio jarraian jasotako informazioa, alegia, haurrek konpetentzia espezifikoak
garatzeko prozesuan izan dituzten aurrerapenak eta lorpenak, zailtasunak, halakorik hauteman
bada, hezkuntza-neurriak, halakorik hartu bada, eta garapen pertsonala eta soziala.

4.– Tutoreak etapa-amaierako eskola-orientaziorako txostena egingo du etapa amaitzean.


Txosten horrek, gutxienez, dagozkion konpetentziatan zer maila eskuratu den adierazi behar du,
eta konpetentzia horietatik hurrengo etapan ikasle bakoitzaren hezkuntza-aurrerapena gehien bal-
dintzatuko dutenak azpimarratu, baita banakako arreta bermatzeko garrantzitsutzat jotzen diren
alderdiak ere.

5.– Inguruabarrak direla-eta, ezohiko neurri gisa, nahitaezko eskolatzearen hasiera atzeratzen edo
aurreratzen denean, neurri hori haurraren ikasturte-amaierako ebaluazio-txostenean agertuko da.

V. KAPITULUA

EBALUAZIOA, MAILAZ IGAROTZEA ETA TITULAZIOA OINARRIZKO HEZKUNTZAN

29. artikulua.– Ebaluazioaren ezaugarriak.

1.– Agindu honen ondorioetarako, Oinarrizko Hezkuntzak Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza biltzen ditu.

2.– Etapa honetako ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioak izaera hezitzailea izango du, eta, bat
etorrita maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuaren 31.2 artikuluan xedatutakoarekin –dekretu horrek
Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du–,
globala, jarraitua eta hezitzailea izango da.

30. artikulua.– Kalifikazioak.

1.– Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitzaren amaie-
ran ikasleek arlo, ikasgai edo esparru bakoitzean lortu dituzten emaitzen azken ebaluazioa egingo
da.

2.– Ebaluazio hezigarri eta etengabearen esparruan, azken ebaluazioak helburu izango du,
kalifikazioa emateaz gain, ikasleei laguntzea zer ikasi duten hautematen eta ikasturtean zehar
egindako aurrerapenaz jabetzen.

3.– Arlo, ikasgai edo esparruetako ikaskuntzak kasuan kasuko konpetentzia espezifikoen eba-
luazio-irizpideen arabera kalifikatu behar dira.

2024/509 (36/17)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

4.– Arlo edo esparruetako kalifikazioak, Lehen Hezkuntzan, eta ikasgai edo esparruetakoak,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, termino hauen bidez adieraziko dira: kalifikazio negatiboeta-
rako Gutxiegi (GU), eta positiboetarako Nahikoa (NA), Ongi (O), Oso Ongi (OO) eta Bikain (BI).

5.– Ikaslea kalifikaziotik salbuetsita dagoenean, «Salbuetsia» (SA) adieraziko da kasuan kasuko
arloan edo ikasgaian.

6.– Ikasleak jakintzagairen bat baliozkotzea lortu badu, «Baliozkotua» (BA) adieraziko da.

7.– Baldin eta, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak onartutako programa baten barruan,
salbuespenez eta aldi baterako, jarduketa-plan pertsonalizatuak ezartzen badu ez dela kalifika-
tuko arlo edo ikasgairen bat, «Kalifikaziorik gabe» (KG) esapidearekin adieraziko da kalifikaziorik
eza. Horrelakoetan baldintza hauek bete beharko dira:

a) Ikasleak aurreko ikasturteetan arlo, jakintzagai edo eremu horretako ikasketarik egin ez
izana.

b) Ikaslearen jarduketa-plan pertsonalizatuan ez agertzea arlo, ikasgai edo esparru horren


curriculum-garapena.

c) Arlo, ikasgai edo esparru hori gehienez ikasturte bat egotea kalifikaziorik gabe.

8.– Norbanako Curriculum Egokitzapen bat onartuta daukaten ikasleentzat, kalifikazioa ikas-
learen lorpenen araberakoa izango da, Jarduera Plan Pertsonalizatuaren barruan ikasleak bere
NCEan ezarrita dauzkan ebaluazio-irizpideei dagokienez.

BCE bat gainditzeak erreferentziako etapa edo maila bateko helburuak gainditzea dakarrenean,
inguruabar hori eginbide baten bitartez agerraraziko da ikaslearen espedientean, eta adieraziko
da noiz eta zein mailatan gainditu dituen ikasleak helburu horiek. NCE horren bidez gainditu den
curriculum-erreferentzia ere eginbide baten bitartez jasoko da espediente akademikoan.

BCEa duten arlo, ikasgai edo esparruek, arau orokor gisa, kalifikazio positiboa izango dute.
Salbuespenezko kasuetan bakarrik kalifikatu ahal izango dira Gutxiegi (GU) terminoarekin, irakas-
taldeak behar bezala justifikatuta.

BCEa duten arlo edo ikasgaiak, nahiz eta haien curriculum-erreferentzia aurreko mailetakoa
izan, ez dira sartuko akta osagarrietan.

31. artikulua.– Mailaz igarotzea edo ikasturte berean egotea, salbuespen neurri gisa.

1.– Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bakoitza
amaitzean, eta ebaluazio-prozesuaren ondorioz, ikasturte-amaierako ebaluazio-saioan irakasle
taldeak behar diren erabakiak hartuko ditu ikasleak mailaz igarotzeari buruz, kontuan izanda
ezarritako konpetentzien eskuratze-maila eta ikasleari aurrera egiten laguntzen dioten neurrien
balorazioa.

2.– Mailaz ez igarotzeko erabakia salbuespenezko neurritzat hartuko da, eta ikasle bakoitzaren
ezaugarrietara egokitutako hezkuntza-erantzuna emateko gainerako aukerak agortzen direnean
bakarrik hartu ahal izango da. Halaber, erabaki hori hartzeko, ikaslearen heldutasuna eta alderdi
emozionala hartuko dira kontuan.

Erabaki hori irakasle taldeari dagokio, eta modu kolegiatuan hartuko du. Edonola ere, hurrengo
mailara ez igarotzeko erabakia hartu aurretik, tutorea ikaslearen gurasoekin edo legezko tutoree-
kin bilduko da, eta ikasleak zer-nolako zailtasunak dituen azalduko die, bai eta zailtasun horiek
gainditzeko zer neurri osagarri proposatzen diren ere.

2024/509 (36/18)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

Irakasle-taldeak ez igarotzeko erabakia argudiatu beharko du, eta errepikapena justifikatzen


duten ebidentziak egiaztatu. Irakasle-taldeak hartutako erabakiek, mailaz ez igarotzeko erabakia
bada, erabaki horiek justifikatzen dituzten ebidentziak jasoko dituzte, eta taldearen azken ebalua-
zioaren saioaren aktan jasoko dira.

Neurri hori behin bakarrik aplika daiteke maila bakoitzean, eta bi aldiz gehienez Oinarrizko Hez-
kuntza osoan. Lehen Hezkuntzan behin aplika daiteke ez igarotzeko neurria, eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzan bi aldiz, baldin eta Lehen Hezkuntzan aplikatu ez bada.

Salbuespenez, DBHko laugarren mailan beste urtebete eman ahal izango da, nahiz eta gehie-
neko aldia agortuta izan, baldin eta irakasle taldeak era kolegiatuan erabakitzen badu neurri hori
lagungarria izango dela etapako helburuak lortzeko. Kasu horretan, urtebetez luzatu ahal izango
da ezarritako adin-muga.

3.– Lehen Hezkuntzako lehenengo, hirugarren eta bosgarren mailetan ikasleak automatikoki
igaroko dira hurrengo mailara.

4.– Lehen Hezkuntzan, ikasleak hurrengo ziklora igaroko dira arlo edo esparru guztiak gainditu-
takoan. Mailaz igaroko dira, halaber, irakasle taldeak uste duenean gainditu gabeko ikasgaiek edo
esparruek ez dietela eragotziko hurrengo mailan arrakastaz jarraitzea, errekuperatzeko aukera
onak dituztela eta promozio horrek haien bilakaera akademikoa hobetu egingo duela.

5.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, mailaz igaroko dira ikasgai edo esparru guztiak gainditu
dituzten ikasleak edo ikasgai batean edo bitan ebaluazio negatiboa izan dutenak. Ikasleak mailaz
igaroko dira, halaber, irakasle taldeak uste duenean gainditu gabeko ikasgaiek edo esparruek ez
dietela eragotziko hurrengo mailan arrakastaz jarraitzea, errekuperatzeko aukera onak dituztela
eta promozio horrek haien bilakaera akademikoa hobetu egingo duela.

6.– Arlo, jakintzagai edo eremuren batean ebaluazio negatiboa dutela hurrengo mailara igaro-
tzen diren ikasleei jarduera plan pertsonalizatuak ezarriko zaizkie.

7.– Hurrengo mailara ez igarotzeko erabakia hartu aurretik, tutorea ikaslearen gurasoekin edo
legezko tutoreekin bilduko da, ikaslea adingabea bada, eta azalduko die zer-nolako zailtasunak
dituen ikasle horrek, bai eta zailtasun horiek gainditzeko zer neurri osagarri proposatzen diren ere.

8.– Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailak eta Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako maila bakoitza amaitutakoan laugarren eta bosgarren apartatuetan adierazitako
baldintzak betetzen ez badira, irakasle taldeak, era kolegiatuan, eta tutorearen informazioa eta
irizpidea bereziki kontuan hartuta, hausnartuko du ea ikaslearen garapenari laguntzeko neurri
egokiena den maila berean beste urtebetez egotea.

9.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, maila errepikatu ondoren ikasleak ez baditu betetzen
hurrengo mailara igotzeko baldintzak, orientazio-sailaren aholkuz eta gurasoei edo legezko tuto-
reei informazioa eman ondoren, ikasle horrek ikasten jarraitzeko zer aukera dituen azalduko du
irakasle taldeak, orientazio-aholku baten bidez, ikaslearen premiei eta interesei erreparatuta:

a) Ikasleak lehen maila egin badu, bigarren mailara igarotzea proposatuko da, errefortzu-neu-
rriak hartuta, edo, bestela, hezkuntza-errefortzuko berariazko proiektu batean sartuko da.

b) Ikasleak bigarren maila egin badu, aukera hauen artean proposatuko da: hirugarren mailara
igarotzea errefortzu-neurriekin, curriculuma dibertsifikatzeko bi ikasturteko programa batera
igarotzea, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batera igarotzea, azken horretan sartzeko
baldintzak betetzen baditu.

2024/509 (36/19)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

c) Ikasleak hirugarren maila egin badu, laugarren mailara igarotzea proposatuko da, erre-
fortzu-neurriak hartuta, edo, bestela, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartuko da.

d) Ikasleak laugarren maila egin badu eta titulua eskuratzeko baldintzak betetzen ez baditu,
Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sar dadila proposatuko da, edo, bestela, laugarren
mailan beste urtebete egin dezala, dela talde arrunt batean, dela, salbuespenez, curriculuma
dibertsifikatzeko programa batean. Beste urtebete egin ahal izateko laugarren mailan, artikulu
honetako 2. puntuan ezarritako baldintzak bete behar dira.

10.– Curriculuma dibertsifikatzeko programa amaitzean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako


graduatu titulua lortzeko moduan ez dauden ikasleek, adinari buruz ezarritako baldintza orokorrak
betetzen badituzte, beste urtebete egin dezakete programan, baldin eta irakasle taldeak uste badu
titulua lortzeko aukera onak dituztela.

11.– Arlo edo ikasgai guztiak gainditu gabe hurrengo mailara igarotzen diren ikasleek matrikula
egin beharko dute gainditu gabeko arlo edo ikasgaietan, irakasle taldeak ezarritako indartze-pro-
gramak bete beharko dituzte, eta programa horiei dagozkien ebaluazioak gainditu. Arlo edo ikasgai
horietako kalifikazioak akta osagarrietan jasoko dira.

32. artikulua.– Gainditu gabeko arlo edo ikasgaiak.

1.– Oinarrizko Hezkuntzako maila bakoitzeko azken ebaluazio-saioan aurreko mailetako arlo,
ikasgai edo esparruren bat gainditu gabe duten ikasleak ebaluatuko dira. Bertan ikasle bakoi-
tzaren emaitzak jaso eta kalifikatuko dira, 56. artikuluan aipatutako «akta osagarri» horietan, eta
emaitzok espediente akademikora eta historia akademikora eramango dira.

2.– Ikasturtea amaitzean, ebaluazio jarraiaren prozesuaren testuinguruan, ikaslea egiten ari
den mailako arlo edo jakintzagai bat gainditzeak ekarriko du aurreko mailetako arlo edo jakintzagai
bera ere gainditzea.

33. artikulua.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako azken ebaluazio-saioan, irakasle tal-
deak etapa gainditzeari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeari buruzko
erabakiak hartuko ditu, kontuan hartuz zenbateraino eskuratu dituen ikasleak funtsezko konpeten-
tziak eta etapako irteera-profila, maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuak zehaztuak (dekretu horrek
Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du).

2.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko dute etapako ikasgai edo espa-
rru guztiak gainditzen dituzten ikasleek.

3.– Halaber ikasleek titulua lortuko dute nahiz eta jakintzagai edo eremu guztiak gainditu ez,
alegia, nahiz eta aipatutako dekretuan ezarritako konpetentzietako batzuetan behar adinako
garapen-maila lortu ez, baldin eta irakasle taldeak, modu kolegiatuan, adierazten badu ingurua-
bar horrek ez duela eragotziko haien hezkuntzaren jarraitutasuna. Inguruabar hori eginbide baten
bitartez islatu behar da ikaslearen espediente akademikoan.

4.– Era berean titulua lortu ahal izango dute, curriculuma dibertsifikatzeko programa bat egin
ondoren, irakasle taldearen iritziz etapako helburuak lortu eta konpetentzien garapen-maila egokia
eskuratu dutenek, nahiz eta ikasitako esparru edo ikasgai guztiak gainditu ez.

5.– Horrez gain, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin ondoren heziketa-ziklo horretako
eremu guztiak gainditzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua
eskuratuko dute.

2024/509 (36/20)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

6.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua bakarra izango da eta kalifikaziorik
gabe emango da.

7.– Titulu hori lortzen ez dutenek, etaparako finkatutako adin muga gainditu dutenek eta inongo
ikastetxetan matrikulaturik ez badaude, gainditu gabeko jakintzagaietako ezohiko proba bat egin
ahal izango dute, horretarako matrikulatu ondoren, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak
ezarritako curriculumaren arabera eta sail horrek ezartzen duen antolaketarekin. Eskolatuta egon
diren azken ikastetxean egingo dute proba hori.

8.– Betiere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskolatzea amaitzean, ikasle guztiek jasoko
dute egindako ikasketen ziurtapena, beren historial akademikoaren bitartez.

9.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluak Batxilergora, erdi-mailako Lanbide


Heziketara, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako zikloetara, erdi-mailako Kirol Irakaskun-
tzetara eta lan-mundura jotzeko aukera emango du.

34. artikulua.– Ebaluazio diagnostikoa.

1.– Ebaluazio diagnostikoa osatzen duten probak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikas-
tetxe guztietan egingo dira.

2.– Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren
mailako ikasle guztiek ebaluazio diagnostikoko probak egin beharko dituzte, prozesu orokorrean
ezartzen diren baldintza eta denboretan.

3.– Ebaluazio diagnostikoaren prozesuen bidez prestakuntza eta orientazioa ematen zaie ikaste-
txeei eta informazioa ematen zaie familiei eta hezkuntza-komunitate osoari.

4.– Haien helburua da ikasleek funtsezko konpetentzietan eta konpetentzia espezifikoetan


lortutako maila egiaztatzea eta irakasle taldeei eta hezkuntza-komunitate osoari laguntzea ira-
kasle-jarduna aztertzen, baloratzen eta birbideratzen, ikasleek curriculumeko konpetentziak eta
ikaskuntzak lor ditzaten.

5.– Ebaluazio diagnostikoko proben emaitzak banakako txostenetan, talde txostenetan eta ikas-
tetxeko beste txosten batean zehaztuko dira.

6.– Ebaluazio diagnostikoko proben emaitzek ez diete ondorio akademikorik sortuko ikasleei.
Beraz, ez dute inola ere eragingo ikasle bakoitzaren etengabeko ebaluazioaren prozesuan.

7.– Ebaluazio diagnostikoaren ondorioz ikastetxe bakoitzari helarazten zaizkion emaitzak eta
informazioak zaintzea ikastetxeko zuzendariaren ardura izango da.

8.– Parte hartzen duten ikastetxe eta taldeetako bakoitzaren emaitzetan kontuan hartuko dira
probak egin dituzten ikasleen banakako emaitzak, deialdi bakoitzean adierazten diren kasuak salbu.

9.– Neurririk egokienak ezarriko dira, ebaluazio horiek berariazko hezkuntza-laguntzaren pre-
mia duten ikasleen beharretara egokitu daitezen.

10.– Ebaluazio diagnostikoaren emaitza inoiz ezin izango da erabili ikastetxeen sailkapenak
edo hurrenkera ezartzea helburu duten konparazio izendunak egiteko.

2024/509 (36/21)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

11.– Ikastetxeek kanpoko ebaluazio eta ikerketetan parte hartzea sustatuko dute.

35. artikulua.– Salbuespenak eta baliozkotzeak.

1.– Oinarrizko Hezkuntzan salbuespena aurreikusten da Euskara eta Literatura arloan edo
ikasgaian, eta 138/1983 Dekretuan edo hura garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera iza-
pidetuko da.

2.– Musikako edo Dantzako ikasketa profesionalak eta DBHko ikasketak aldi berean egiten
dituzten ikasleek eskatu ahal izango dituzte baliozkotzeak eta, hala badagokie, salbuespena
Gorputz Hezkuntza ikasgaian, hura arautzen duen oinarrizko araudi eta autonomia-erkidegoko
araudi indardunean xedatutakoaren arabera. Irailaren 30ean amaituko da horiek eskatzeko epea.
Ikastetxeko zuzendariak urriaren 15a baino lehen ebatzi behar du eskaera, eta ebazpen horien
kopia azaroaren 1a baino lehen bidali behar dio ikasketa antolamenduaren arloan eskumena duen
zerbitzuari.

3.– Goi-errendimenduko kirolariak diren ikasleek Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren salbuespena


eskatu ahal izango dute, hura arautzen duen oinarrizko araudi eta autonomia-erkidegoko araudi
indardunean xedatutakoaren arabera.

36. artikulua.– Orientazio-aholkua.

1.– Orientazio-aholkua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitzaren edo etaparen


amaierako azken ebaluazio-txostenean sartuko da.

2.– Orientazio-aholkuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikaslea bideratu, lagundu eta


gidatzen du bere hezkuntza-ibilbidean, eta haren hezkuntzaren jarraitutasunaz arduratzen da.

3.– Aholku horren barruan proposamena egingo zaie gurasoei edo legezko tutoreei edo, hala
dagokionean, ikasleari berari. Ikasten jarraitzeko egokientzat jotzen den aukera proposatuko zaie.
Proposatu ahal izango da aniztasunari erantzuteko programa batean sartzea, edo Lanbide Hezi-
ketako ziklo batean sartzea –oinarrizkoa edo erdi-mailakoa, kasuan kasukoa–, edo Batxilergoa
egitea.

4.– Irakasle taldeak ikaslearen hezkuntza-prozesuari buruz emandako informazio garrantzitsua


erabiliko da orientazio-aholkua egiteko, eta aintzat hartuko dira, gainera, orientazio-sailak egin-
dako jarduketak eta tutoretza-planean eta ikasketa- eta lanbide-orientaziorako planean egindako
jarduketa guztiak.

5.– Orientazio-aholkua taldeko tutoreak beteko du. Irakasle taldeko gainerako kideekin eta
orientazio-sailarekin elkarlanean jardungo du, ikasketaburuak gainbegiratuta eta koordinatuta.

6.– Ibilbide bat proposatzerakoan kontuan hartu behar dira, ikaslearen historia akademikoaz
gainera, haren interesak, aukerak eta gaitasunak. Horretarako, tutoreak iritzia galdetu behar die
ikasleari eta, hala badagokie, gurasoei edo legezko tutoreei. Nolanahi ere, proposamen hori ez da
aginduzkoa izango eta orientazio hutserako emango da.

37. artikulua.– Ikasketen ziurtagiria.

1.– Oinarrizko Hezkuntza ematen duten ikastetxeek noiznahi eman ahal izango dute egindako
ikasketen ziurtagiria, interesdunek eskatuz gero. Bertan agertuko dira ikasleak ikasitako jakintza-
gaiak eta lortutako kalifikazioak.

2.– Ikasketen ziurtagiri hori historia akademikoari dagokio. Hezkuntzaren arloko eskumena
duen sailak berariaz ezarritako aplikazio informatikoaren bidez lortuko da historia akademikoa.

2024/509 (36/22)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

VI. KAPITULUA

EBALUAZIOA, MAILAZ IGAROTZEA ETA TITULAZIOA BATXILERGOAN

38. artikulua.– Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

1.– Maiatzaren 30eko 76/2023 Dekretuak, zeinaren bidez Batxilergoko curriculuma zehaztu
eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen baita, 28.2 artikuluan xedatzen duenez, ikasleen eba-
luazioak globala, jarraitua, hezigarria eta ikasgaien arabera bereizia izan behar du, eta kasuan
kasuko konpetentzia espezifikoak ebaluatzeko irizpideen arabera egin behar da.

Hezkuntza-etapa honetan irakasleek ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzerakoan kon-


tuan hartuko dituzte curriculumeko elementuak, ikasgaien multzoan ikasle bakoitzak egindako
ikaskuntza-prozesuaren bilakaera, ikaslearen heldutasuna eta ikasturtean zehar izandako erren-
dimendu akademikoa, Batxilergoko helburuei eta irteera-profilari dagokienez; eta, bigarren mailan,
goi-mailako ikasketetan aurrera egiteko dituen aukerak.

2.– Ikasleei ebaluazio-prozesu etengabea egiteko, ikasleek etenik gabe joan beharko dute
eskoletara, eta ikasgai edo esparruetarako programatutako jarduerak egin beharko dituzte. Justi-
fikatu gabeko hutsegiteak ikasgai bakoitzean % 20tik gorakoak izanez gero, ikasleak etengabeko
ebaluaziorako eskubidea galduko du, baina ez ditu galduko ohiko deialdia eta ezohiko deialdia,
matrikulatutako ikasle guztiak kalifikatzeko egiten direnak.

39. artikulua.– Batxilergoaren antolamendurako arau orokorrak.

1.– Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoaren zati da eta bi ikasturtetan


banatzen da. Erregimen arruntean, ikasleek lau urte eman ditzakete Batxilergoa osatzeko, jarraian
edo ez.

2.– Batxilergoak lau modalitate ditu: Arteen modalitatea, Zientzien eta Teknologiaren modalita-
tea, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea eta Modalitate Orokorra. Arteen modalitateak bi adar
izango ditu: Arte Plastikoei, Irudiari eta Diseinuari buruzkoa bata, eta Musikari eta Arte Eszenikoei
buruzkoa bestea.

3.– Batxilergoa malgutasunez antolatzen da ikasgai komunen, modalitateko ikasgaien eta


aukerako ikasgaien bidez, ikasleei haien prestakuntza-aukerekin eta -interesekin bat datorren
prestakuntza espezializatua eskaini ahal izateko edo, amaitzean, bizitza aktiboan sartzeko aukera
emateko.

4.– Halaber, Batxilergoko etapako ikasturteetan ikastetxeek astean ordubete utzi behar dute
ikasleekin hezkuntzarako tutoretza egiteko.

5.– Nagusiki informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz Batxilergoko ikaske-


tak urrutitik egiteko aukera eskainiko du hezkuntzaren alorreko eskumena duen sailak. Halaber,
gaueko Batxilergoa eskainiko da.

6.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin eta Goi Mailako Hezkuntzarekin koordinatuko da


Batxilergoa, ikasleak etapa batetik bestera egokiro igaro eta hezkuntza-prozesua jarraitu ahal iza-
tea bermatzeko.

40. artikulua.– Ikasleen matrikulazioa.

1.– Ezin izango da Batxilergoko matrikula egin bi irakaskuntza-erregimen desberdinetan aldi


berean.

2.– Ikastetxeak eskainitako modalitateko ikasgairen batean gutxieneko ikasle kopurua bildu ez eta
talderik osatzen ez bada, ikasleek urrutiko hezkuntzan ikasi ahal izango dute modalitateko ikasgai

2024/509 (36/23)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

hori. Modalitateko ikasgai bakarra ikasi ahal izango dute urrutiko hezkuntzan. Horrelakoetan, ikas-
lea matrikulatuta dagoen ikastetxea eta ikasgai hori ematen duen ikastetxea ebaluazio-prozesuan
elkarrekin koordinatuko dira ikasturtean zehar, ikasketaburuen eta tutoreen bitartez.

Ikasturtea amaitzean, ikaslea urrutitik ikasten ari den ikastetxeko ikasketaburuak jatorrizko
ikastetxeko ikasketaburuari igorriko dio ikasgai horretako azken ebaluazioaren emaitza, ebalua-
zio-dokumentuetan jaso dadin.

3.– Aurreikusitako eskolatze urteak ez agortzeko, ikasleek ikasten ari diren ikastetxeko zuzen-
dariari matrikula ezeztatzeko eskatu ahal izango diote egoera hauetan: gaixotasuna, lanpostu
batean hastea, edo ikasketak normaltasunez egitea eragozten duten betebehar pertsonal edo
familiarrak izatea.

Apirila amaitu baino lehen aurkeztuko dira eskaerak, eta egiaztagiri egokiak erantsiko dira. Ikas-
lea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariak ebatziko du. Ikastetxea pribatua izanez gero,
hura atxikita daukan ikastetxe publikoko zuzendariari ebazpenaren berri emango zaio.

4.– Ikastetxeek modalitateko irakasgai guztiak eskainiko dituzte eta ikasleek ikasgai horien
guztien artetik aukeratu ahal izango dute modalitatearen arabera edo bidearen arabera, Arteen
modalitatearen kasuan. Ikasle kopurua nahikoa ez denean soilik mugatu ahal izango da ikasleek
modalitateko ikasgaien artean egindako aukera, eta beti bermatuko da gutxienez modalitateko lau
ikasgai ematea lehen mailan eta, Zientzien eta Teknologiaren modalitatean eta Giza eta Gizarte
Zientzien modalitatean, gutxienez bost ematea bigarren mailan.

41. artikulua.– Batxilergoa hiru ikasturtetan antolatzea.

1.– Ikasleek hiru ikasturtetan egin ahal izango dute Batxilergoa, erregimen arruntean, beren
inguruabar pertsonal iraunkorren edo iragankorren ondorioz horren beharra badute edo egoera
hauetako batean badaude:

a) Batxilergoko etapa eta Musikako edo Dantzako ikasketa profesionalak aldi berean egitea.

b) Goi-mailako edo goi-errendimenduko kirolariak direla frogatzea.

c) Ohikoaz bestelako hezkuntza-arreta behar izatea, berariazko hezkuntza-laguntzaren pre-


miaren bat dutela eta.

d) Beste inguruabar batzuk alegatzea, hezkuntzaren arloko eskumena duen saileko zuzen-
daritza egokiaren iritziz eta berak xedatu duen moduan neurri hori aplikatzea justifikatzen
dutenak.

Kasu guztietan, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak onartu beharko du neurri hori.

2.– Batxilergoa osatzen duten ikasgaiak hiru multzotan banatuko dira, eta multzo horiek ikasturte
banatan ikasiko dira hurrenez hurren. Ikastetxeak zehaztuko du Batxilergoko ikasgaien banaketa,
lehentasuna duten ikasgaien eskaintzaren plangintza egokia bermatuta eta ikasleen ezaugarriak
kontuan hartuta. Inguruabar horren berri emango zaio Hezkuntzako Ikuskaritzari.

42. artikulua.– Lehentasun-arauak.

1.– Ikasleak ikasi gabe daukan jakintzagairen bateko ezagutzak eskatzen dituen jakintzagai
bat egin ahal izango du bigarren mailan, baldin eta aldi berean egiten badu hari lotuta dagoen
lehen mailako jakintzagaia, bat etorriz maiatzaren 30eko 76/2023 Dekretuaren IV. eranskinean
(Batxilergoko jakintzagaien arteko jarraitutasuna) ezarritakoarekin. Dekretu horrek Batxilergoko
curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du. Ikasgai hori gainditu gabeko

2024/509 (36/24)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

ikasgaitzat joko da, baina ez da kontuan hartuko ikasleak bigarren mailara igarotzean izan dituen
baldintzak aldatzeari dagokionez. Bigarren mailako ikasgaia kalifikatu ahal izateko, aurretik lehen
mailako ikasgaia gainditu beharko da.

2.– Salbuespenez zilegi izango da bigarren mailako ikasgaiari lotuta dagoen lehen mailako ikas-
gaia ez egitea, ikasturtea hasi baino lehen egiaztatzen baldin badira bigarren mailako ikasgai hori
aprobetxamenduz ikasteko lehendik eduki behar diren ezagutzak. Egiaztatze hori kasu guztietan
egingo da, modalitatez aldatu zein ez, ikasgaiaren ardura duen sail didaktikoak edo dena delako
sail didaktikoak antolatutako proba baten bitartez. Proba hori gainditzearen ondorio bakarra izango
da bigarren mailako ikasgaia ikasi ahal izatea. Inola ere ezin izango da gainditutako ikasgaitzat
hartu, titulua lortzeko eskatzen diren modalitateko sei ikasgaiak biltzeari begira. Halaber, proba
horren emaitza ez da kontuan hartuko Batxilergoko batez besteko nota kalkulatzeko.

43. artikulua.– Modalitatez edo ikasketa-erregimenez aldatzea.

1.– Ikastetxeko zuzendariak modalitate-aldaketak baimendu ahal izango ditu lehen ebalua-
zioaren aurretik, arrazoi justifikatuengatik, taldeen antolaketak aukera ematen duen heinean, eta
eskatutako modalitaterako itxaron-zerrendan dauden beste ikasle batzuek izan dezaketen esku-
bide hobea galarazi gabe.

2.– Lehen maila osorik errepikatu behar duten ikasle guztiak modalitatez aldatu ahal izango
dira. Arteen modalitatearen kasuan, bidez aldatu ahal izango dira.

3.– Modalitate berean maila errepikatzen dutenek modalitateko ikasgaiak eta aukerako ikas-
gaiak aldatu ahal izango dituzte.

4.– Bigarren mailara igarotzen direnak modalitatez aldatu ahal izango dira, edo bidez, Arteen
modalitatean, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Modalitate berriko ikasgaiak ikasi beharko dituzte harik eta modalitate berrian titulua lor-
tzeko behar diren lehen mailako ikasgai guztiak eduki arte, ez badituzte lehenago gainditu.

b) Aurreko artikuluan ezarritako lehentasun-arauak bete beharko dira.

c) Modalitatez edo bidez aldatzearen ondorioz ikasleak lehen mailako ikasgai gehiago erantsi
behar baditu, horiek ez diote eragingo aurretik lortutako mailaz igotzeko erabakiari.

d) Utzitako modalitateko gainerako ikasgai espezifikoak, titulu berria lortzeko behar ez dire-
nak, baliorik gabe geratuko dira automatikoki.

5.– Ikastetxearen antolaketa dela-eta bigarren mailako ikasleek ezin badute joan modalitate-
edo bide-aldaketaren ondorioz ikasi behar dituzten lehen mailako ikasgaietako asteroko saioren
batera, ikasgai horiek irakasten dituzten sail didaktikoek lan-plan bat proposatuko diete ikasleei,
eska daitezkeen gutxieneko edukiekin eta gomendatutako jarduerekin, eta proba partzialak pro-
gramatuko dituzte ikasgai horiek gainditu direla egiaztatzeko.

6.– Gaueko edo urrutiko erregimeneko Batxilergotik datozen ikasleek, aurretik ohiko erregimen
presentzialean matrikulatuta egon badira eta bertara itzuli nahi badute, agortu gabe eduki beharko
dute azken erregimen horretako gehieneko iraunaldia, lau urtekoa. Lehen mailan sartzen badira,
agindu honen 40. artikuluan ezarritako baldintzen arabera egin beharko dituzte maila horretako
ikasketak.

Jatorrizko erregimenean ebaluazio positiborik gabe geratu den aukerako ikasgairen bat ohiko
erregimen presentzialean irakasten ez bada, ikasleak beste batekin ordeztu beharko du.

2024/509 (36/25)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

44. artikulua.– Batxilergoko beste modalitate batzuk lortzea.

Batxilergoko titulua lortu duten ikasleek beste edozein modalitate lor dezakete, baldin eta auke-
ratutako modalitaterako behar diren lehen eta bigarren mailetako modalitateko ikasgaiak gainditzen
badituzte.

45. artikulua.– Atzerriko hizkuntzaz aldatzea.

1.– Ikasleak lehen mailan matrikulatzen direnean, Atzerriko Hizkuntza ikasgai komuna, arau
orokor gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasi duten atzerriko lehen hizkuntzaren jarrai-
pena izango da.

2.– Salbuespenez, ikasleek atzerriko hizkuntzaz aldatzeko eskatu ahal izango dute lehen mailan
matrikulatzean, baldin eta ikasturtea hasi baino lehen frogatzen badute aurreko etapari dagoz-
kion ezagutzak badituztela, lehen maila horretako ikasketak aprobetxamenduz egin ahal izateko
behar direnak. Horretarako, hizkuntza horren irakaskuntzaz arduratzen den sail didaktikoak eza-
rritako maila-proba egingo dute. Beste horrenbeste egingo da Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasgai
aukerakoarekin.

46. artikulua.– Ikasgaiak atzerriko hizkuntzetan irakastea.

1.– Curriculumeko ikasgaietako batzuk atzerriko hizkuntzetan ematen dituzten ikastetxeek,


betiere, ikastetxe guztientzako irizpide orokorrak erabiliko dituzte ikasleak onartzeko, eta ezin
izango da hizkuntza-betekizunik izan irizpide horietan.

2.– Batxilergoko ikasgairen bat atzerriko hizkuntzan ematen denean, bermatu behar da ikasleek
ikasgai horretako oinarrizko terminologia jakitea Batxilergoko ikasketak egiteko aukeratu duten
hizkuntza ofizialean.

47. artikulua.– Curriculum-egokitzapenak, salbuespenak eta baliozkotzeak.

1.– Hezkuntza indartzeko ohiko neurriak nahiko ez direnean, behar diren curriculum-egokitza-
penak egingo dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, alegia, Aniztasunerako eta
Hezkuntza Inklusio arloan eskumena duen zuzendaritzak halakotzat identifikatu dituenentzat.
Curriculum-egokitzapen horiek malgutu ahal izango dute, bestalde, eskolatze-denbora ere, eta,
hala, Batxilergoaren barruan, sei urtez egon ahalko dira, gehienera, erregimen arruntean.

2.– Batxilergoan eskolatze-denbora malgutzeko eskaera ikastetxeko zuzendariak egingo du,


kasuan kasuko lurraldeko Hezkuntza Berriztatzeko arduradunaren aurrean, Hezkuntzako Ikuska-
ritzak txostena egin ondoren.

3.– Curriculumera iristeko egokitzapenez gain, curriculum-egokitzapenak proposatu ahal izango


dira ikasgairen batean, egokitzapen horietan mantenduta Batxilergoko irteera-profilaren erreferen-
tzia eta funtsezko konpetentzien eskurapena. Konpetentzia espezifiko eta ebaluazio-irizpide batzuei
eragin diezaiekete; hala ere, kasuan kasuko Batxilergo modalitateko funtsezko konpetentzien eta
konpetentzia espezifikoen behar adinako eskuratze-maila bermatu beharko dute. Ikastetxe bakoi-
tzeko zuzendaritzak izapidetuko ditu eta Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusio arloan eskumena
duen zuzendariak onartuko ditu, Hezkuntzako Ikuskaritzak txostena egin ondoren.

4.– Salbuespen partzialak ere egin ahalko dira, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusio arloan
eskumena duen zuzendariak berariaz baimenduta betiere, entzuteko, ikusteko edo mugitzeko
arazo larriak dituzten ikasleentzat bakarrik, behar bezala egiaztatutako ezohiko egoerek hala
eskatzen dutenean. Salbuespen horiek banakako curriculum-egokitzapentzat joko dira ebalua-
zioari eta mailaz igarotzeari dagokienez.

2024/509 (36/26)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

5.– Ikasgai batean edo batzuetan salbuespen partziala edo curriculum-egokitzapena eskatzen
duten ikasleei, eta haien guraso edo legezko tutoreei, ikasle adingabeak badira, azalduko zaie
benetan zer aukera dituzten titulua lortzeko, eskatutako salbuespenaren edo egokitzapenaren
norainokoaren arabera.

6.– Batxilergoan salbuespena aurreikusten da Euskara eta Literatura arloan edo ikasgaian, eta
138/1983 Dekretuan edo hura garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera izapidetuko da.

7.– Musikako edo Dantzako ikasketa profesionalak eta Batxilergoko ikasketak aldi berean egi-
ten dituzten ikasleek eskatu ahal izango dituzte baliozkotzeak eta, hala badagokie, salbuespena
Gorputz Hezkuntza ikasgaian, hura arautzen duen oinarrizko araudi eta autonomia-erkidegoko
araudi indardunean xedatutakoaren arabera. Irailaren 30ean amaituko da horiek eskatzeko epea.
Ikastetxeko zuzendariak urriaren 15a baino lehen ebatzi behar du eskaera, eta ebazpen horien
kopia azaroaren 1a baino lehen bidali behar dio ikasketa antolamenduaren arloan eskumena duen
zerbitzuari.

8.– Goi-errendimenduko kirolariak diren ikasleek Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren salbuespena


eskatu ahal izango dute, hura arautzen duen oinarrizko araudi eta autonomia-erkidegoko araudi
indardunean xedatutakoaren arabera.

9.– Ikasgairen baten salbuespena edo baliozkotzea lortu duten ikasleei ikasgai horiek ez zaizkie
kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzeko.

10.– Bi mailetakoren batean Euskara eta Literatura ikasgaiaren salbuespena lortu duten ikasleek
ez dute eskuratuko B2 euskara-maila egiaztatu beharretik salbuesteko ziurtagiririk, Batxilergoko
ikasketak egiteko aukeratu duten hizkuntza-eredua edozein dela ere.

11.– Unibertsitaterako sarbide-probak egin aurretik, ikastetxeek unibertsitatera bidaliko dute


proba horiek egingo dituzten ikasleen zerrenda ziurtatua. Bertan agertuko da zein diren ikasgairen
batean salbuetsita dauden edo banakako curriculum-egokitzapenak dituzten ikasleak.

48. artikulua.– Kalifikazioak.

1.– Ebaluazioaren emaitzak zerotik hamarrera bitarteko zenbakien bidez kalifikatuko dira,
hamartarrik gabe, eta bostetik beherako kalifikazioak negatiboak izango dira. Ezohiko probarako
deialdian, ikaslea ez baldin bada probara aurkezten, adieraziko da ez dela aurkeztu (EA), eta hori
kalifikazio negatibotzat hartuko da ondorio guztietarako.

2.– Ebaluazio negatiboa duten ikasleak gainditu gabeko ikasgaien ezohiko deialdian aurkeztu
ahal izango dira. Ikastetxeek deialdi hori antolatuko dute ikasturtea amaitu baino lehen.

3.– Batez besteko nota kalkulatzeko, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak ezarritako
aplikazio informatikoa erabiliko da. Hau izango da batez besteko nota: 1. eta 2. mailetan ikasi
diren eta Batxilergoko titulua lortzeko behar diren ikasgaietako kalifikazioen batezbesteko aritme-
tikoa, ehundar hurbilenera biribilduta, edo, distantziakidetasuna izanez gero, goiko ehundarrera
biribilduta.

Kalkulu hori egiteko, ikasgai komunak eta aukerako hiru ikasgaiak hartuko dira kontuan, baita
titulua ematen den modalitateko sei ikasgai espezifikoak eta, hala badagokio, Erlijioa ikasgaia ere.

Ikasle guztiei berdintasun-printzipioa eta lehia askea bermatzeko, erlijioko ikasketen ebalua-
zioan jasotako kalifikazioak ez dira kontuan hartuko batez besteko nota eratzeko orduan, ez
unibertsitatera sartzeko, ezta bekak, ikasketa-laguntzak eta beste batzuk lortzeko deialdietarako
ere, prozesu horietan ikasketa-espedienteen lehia badago.

2024/509 (36/27)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

4.– Ikasgairen baten salbuespena edo baliozkotzea lortu duten ikasleei ikasgai horiek ez zaizkie
kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzeko. Ebaluazio-dokumentuetan salbuespena (SA)
gisa jasoko da, eta baliozkotzea (BA) gisa.

5.– Bigarren mailara igaro eta 1. mailako jakintzagairen bat gainditu gabe duten ikasleen
kasuan, eta jakintzagai hori gainditu arte, ezin dutenean bigarren mailako jakintzagaiaren kalifika-
zioa eduki, 1. mailako jakintzagaia ez badute gainditzen, kalifikatu gabea (KG) gisa jasoko da 2.
mailako jakintzagai hori ebaluazio dokumentuetan.

6.– Adimen-gaitasun handiko ikasleei Batxilergoaren iraupena ikasturte batez laburtzen zaie-
nean, ikasturte horretako kalifikazioak soilik hartuko zaizkie kontuan etapako batez besteko nota
kalkulatzeko.

7.– Ikasle bat hizkuntza koofiziala duen autonomia-erkidego batetik lekualdatzen denean, ikas-
gai horretan lortu dituen kalifikazioek curriculumeko gainerakoek adina balioko dute batez besteko
nota kalkulatzeko. Kalifikazioa negatiboa izan bada, ordea, ez da gainditu gabeko ikasgaitzat joko
hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak kudeatzen duen lurralde-eremuan, eta ez da kontuan
hartuko batez besteko nota kalkulatzeko.

8.– Batxilergoaren etapan bederatzi puntuko batez besteko nota edo handiagoa lortzen duten
ikasleei «Ohorezko matrikula» aipamena jarri ahal izango zaie espedientean eta Batxilergoko his-
toria akademikoan, eginbide baten bitartez.

Behin ohorezko matrikula bat emanda, hortik aurrera gehienez «ohorezko matrikula» bat eman
ahalko da bigarren mailako 20 ikasleko edo hamabost ikasletik gorako zatiki bakoitzeko. Ber-
dinketa izanez gero, ikastetxearen antolaketa- eta funtzionamendu-araudian ezarritako irizpide
objektiboak erabiliko dira. Ikastetxeak halako irizpiderik arautu ez badu, zozketa bidez desegingo
da berdinketa.

Nolanahi ere, ikastetxean batxilergoko bigarren mailan guztira hogei ikasle baino gutxiago bal-
din badaude matrikulatuta, ohorezko matrikularen aipamen bat eman ahal izango da.

49. artikulua.– Ikasleak hurrengo mailara igarotzea.

1.– Maiatzaren 30eko 76/2023 Dekretuaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera (dekretu horrek
Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen du), lehenengo
maila amaitzean eta ebaluazio-prozesuaren ondorioz, ikasle bakoitzaren irakasleek osatutako ira-
kasle taldeak behar diren erabakiak hartuko ditu ikasle hori bigarren mailara igarotzeari buruz.

2.– Ikasleak bigarren mailara pasatuko dira ikasitako ikasgai guztiak gainditzen dituztenean
edo gehienez bi ikasgaitan ebaluazio negatiboa jasotzen dutenean. Nolanahi ere, lehenengo mai-
lan gainditu gabeko ikasgaietan matrikulatu beharko dira bigarren mailan, edo, hala badagokio,
ikasitako eta gainditu gabeko ikasgaiak ordezkatzen dituzten lehenengo mailako beste ikasgai
batzuetan; horiek gainditu gabeko ikasgaitzat joko dira.

3.– Bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleek beste urte bat egin beharko dute lehenengo
mailan, eta ikasitako modalitatean ez beste batean matrikulatu ahal izango dira.

4.– Ikasleak mailaz igarotzeari buruzko erabakiak irakasle taldeak hartuko ditu, orientazio-sai-
laren aholkuak jasota, hala behar denean, ikasitako ikasgaietako konpetentzia espezifikoak
zenbateraino lortu diren kontuan hartuta.

5.– Lehenengo mailan gainditu gabeko ikasgaiak bigarren mailako ikasgaiak baino lehenago
ebaluatu eta kalifikatuko dira, bai ohiko deialdian bai ezohiko deialdian.

2024/509 (36/28)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

6.– Bigarren maila amaitzean ikasgai batzuetan ebaluazio negatiboa duten ikasleek aukera
dute ikasgai horietan matrikulatzeko, gainditutako ikasgaiak berriro ikasi beharrik izan gabe, edo
maila osoa errepikatzeko.

7.– Agindu honen 39.1 artikuluan ezarritako epean jakintzagai guztiak gainditzen ez dituzten
ikasleek Helduentzako Batxilergoan jarraitu ahal izango dute ikasketak egiten, gaueko erregime-
nean nahiz urrutitik.

50. artikulua.– Gainditu gabeko ikasgaietarako errefortzua eta errekuperazioa.

1.– Sail didaktikoek errefortzu-programa bat antolatu behar dute, bigarren mailara igarotzean
ikasgairen bat gainditu gabe daukaten ikasleei ikasgai horiek errekuperatzen laguntzeko.

2.– Urteko errefortzu-programa egingo diete hala eskatzen duten ikasleei. Bertan azalduko dira
ezarritako konpetentziak lortzeko gomendatzen diren jarduerak. Halaber, ebaluazio partzialeko
jarduerak programatu ahal izango dituzte, kalifikazio negatiboa eragin zuten zailtasunak gainditu
direla egiaztatzeko.

51. artikulua.– Batxilergo-titulua.

1.– Batxilergoa edozein modalitatetan behar bezala egiten duten ikasleek Batxilergoko titulua
jasoko dute, eta titulu horrek lan- eta ikasketa-ondorioak izango ditu. Batxilergoko tituluak eskubidea
emango du unibertsitate-ikasketetara, goi-mailako arte-ikasketetara, goi-mailako lanbide-hezike-
tara, goi-mailako arte plastikoetako eta diseinuko ikasketetara eta goi-mailako kirol-ikasketetara
sartzeko, baita lan-mundura ere.

2.– Batxilergoko titulua lortzeko, Batxilergoko bi mailetako ikasgai guztien ebaluazio positiboa
jaso beharko da.

Salbuespenez, irakasle taldeak, etapa honetan ikasle bakoitzari jakintzagaiak ematen dizkio-
ten irakasleek osatuta egongo delarik, erabaki dezake ikasle batek Batxilergoko titulua lortzea
jakintzagai guztiak, bat izan ezik, gainditu baditu, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badira
gainera:

a) Irakasle taldeak uste izatea ikasleak titulu horri lotutako helburuak eta konpetentziak lortu
dituela.

b) Ikasleak ikasgaian behin eta berriz eta justifikaziorik gabe huts egin ez izana. Hutsegite
jarraitu eta justifikaziorik gabeko horren gehieneko iraupena ezin da izan dagokion ikasgaia-
ren ordu kopuruaren % 20 baino handiagoa.

c) Ikaslea proba guztietara aurkeztu izana eta bera ebaluatzeko behar diren jarduerak egin
izana, ezohiko deialdikoak barne.

d) Etapako ikasgai guztietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa bost edo gehiago
izatea. Kasu horretan, etaparen amaierako kalifikazioa kalkulatzeko, gainditu gabeko ikas-
gaian lortutako zenbakizko kalifikazioa hartu behar da kontuan.

3.– Batxilergoko titulua bakarra da, eta egindako modalitatea eta lortutako batez besteko kali-
fikazioa adierazita ematen da. Kalifikazio hori agindu honen 48.3 artikuluan ezarritako moduan
kalkulatu behar da.

2024/509 (36/29)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

4.– Batxilergoko titulua beste ikasketa batzuen bidez lortzea.

a) Lanbide Heziketako teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortu ahal izango
dute, modalitate orokorrean, ikasgai komunak gaindituz.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortu
ahal izango dute Arteen modalitatean, ikasgai komunak gaindituz.

c) Musikako edo Dantzako ikasketa profesionalak gaindituta eduki eta ikasgai komunak gain-
ditzen dituztenek ere Batxilergoko titulua lortu ahal izango dute Arteen modalitatean.

d) Ikasle horien Batxilergoko tituluan agertuko den kalifikazioa honako haztapen honetatik
ondorioztatuko da: a) Batxilergoko ikasgai komunetan lortutako kalifikazioen batezbestekoaren
% 60; b) titulua lortzeko bidea ematen duten ikasketetan lortutako batez besteko kalifikazioa-
ren % 40 (ikasketa haiek antolatzeko hurrenez hurreneko dekretuetan edo errege-dekretuetan
ezarritakoaren arabera kalkulatu behar da kalifikazio hori).

5.– Ikasleek Batxilergoko ikasketak egin eta gainditu dituzten ikastetxe publikoak egingo du pro-
posamena Batxilergoko titulua lortzeko baldintzak betetzen dituztenek titulua jaso dezaten; edo,
ikastetxe pribatua izanez gero, bera atxikita daukan ikastetxe publikoak egingo du proposamena.
Ikastetxe publikoetako zuzendariek bermatuko dute proposamen horiek titulua lortzeko ezarritako
betekizun akademikoak betetzen dituztela.

52. artikulua.– Ikasketen ziurtagiria.

1.– Batxilergoa ematen duten ikastetxeek noiznahi eman ahal izango dute egindako ikasketen
ziurtagiria, interesdunek eskatuz gero. Bertan agertuko dira ikasleak ikasitako ikasgaiak eta lortu-
tako kalifikazioak.

2.– Ikasketen ziurtagiri hori historia akademikoari dagokio. Hezkuntzaren arloko eskumena
duen sailak berariaz ezarritako aplikazio informatikoaren bidez lortuko da historia akademikoa.

VII. KAPITULUA

OINARRIZKO HEZKUNTZAREN ETA BATXILERGOAREN ETAPETAKO


EBALUAZIO-DOKUMENTUAK

53. artikulua.– Ebaluazio-dokumentuak Alderdi orokorrak.

1.– Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren etapetako ebaluazio-dokumentu ofizialak hauek


dira: espediente akademikoa, historia akademikoa, ikasturte-amaierako ebaluazio-aktak eta, hala
badagokio, lekualdatzeagatik egindako txosten pertsonala (ikaslea maila amaitu gabe lekualda-
tzen denean egitekoa). Lehen Hezkuntzan, aurrekoez gain, etapa-amaierako banakako txostena
ere ebaluazio-dokumentu ofiziala da.

2.– Ebaluazio-dokumentu ofizial horiekin batera, ziklo bukaerako txostena jasoko da Lehen
Hezkuntzan eta ikasturte-amaierako banakako txostena eta etapa-amaierakoa jasoko dira Derri-
gorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan.

3.– Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren etapetako historia akademikoa eta, hala bada-
gokio, lekualdatzeagatik egindako txosten pertsonala oinarrizko dokumentutzat hartzen dira
Estatuko lurralde osoan ikasleen mugikortasuna berma dadin. Arlo edo ikasgai batzuetako ikas-
ketak esparru batean integratuta egiten direnean, haietako bakoitzean lortutako kalifikazioa jaso

2024/509 (36/30)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

behar da historia akademikoan. Oinarrizko Hezkuntzan, kalifikazio hori kasuan kasuko esparru-
rako espedientean agertzen den kalifikazio bera izango da.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoan, etapa horietako ebaluazio-dokumentuak modu digitalizatuan


bete eta jasoko dira, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak zehazten dituen aplikazio infor-
matikoen bidez, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren
1eko 39/2015 Legearekin eta Administrazio elektronikoari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan
ezarritako araudiarekin.

5.– Halakorik dagoen bitartean, paper-formatuko ebaluazio-dokumentu ofizialak ikastetxeetan


bete eta epemugarik gabe gorde behar dira. Zuzendariak bere sinaduraz ontzat emango ditu eba-
luazio-dokumentu ofizial guztiak. Idazkari-eginkizunak betetzen dituen pertsona arduratuko da
dokumentu horiek zaintzeaz eta eskatzen diren ziurtagiriak egiteaz. Ikastetxe publikoren bat ixten
bada edo itunpeko ikastetxe pribatu bateko jarduerak bertan behera geratzen badira, Hezkuntzako
lurralde-ordezkaritzek emango dituzte ikastetxe iraungiak sortutako dokumentazioa artxibatu eta
zaintzeko gidalerroak.

6.– Sinadura elektronikoa ezarri ahala, dokumentu horiek formatu elektronikoko dokumentu
baliokideekin ordeztu ahal izango dira, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren jarraibideen
arabera.

7.– Ikasturteko, zikloko eta etapako azken ebaluazioaren dokumentuak, kasuan kasukoak,
eskuragarri egongo dira ikasleentzat eta bere guraso edo legezko tutoreentzako, ikasle adinga-
been kasuan, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak horretarako ezartzen duen aplikazio
informatikoan.

8.– Zuzendaritza-taldeak bermatu behar du agindu honetan adierazitako ebaluazio-dokumen-


tuak eskura izango dituztela bai ikasleek, bai gurasoek edo legezko tutoreek, ikasle adingabeen
kasuan. Ikasleek edo haien legezko arduradunek ezin badute erabili aplikazio informatikoa, ikas-
tetxeak dokumentuen kopia emango die.

9.– Hezkuntzako Ikuskaritzak gainbegiratu behar ditu ebaluazio-prozesua eta ebaluazio-doku-


mentuak betetzeko eta zaintzeko prozedura.

10.– Ikasleen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batek beste bati lagatzeari eta datu
horien segurtasunari eta konfidentzialtasunari dagokienez, datu pertsonalak babesteko indarrean
dagoen legedia beteko da, bai eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko hogeita hirugarren
xedapen gehigarrian ezartzen dena ere.

54. artikulua.– Espediente akademikoa.

1.– Ikasleen eskolatzearen hasieran ikastetxeak espediente pertsonal bana egingo die, hezkun-
tzaren arloko eskumena duen sailak ezarritako aplikazio informatikoaren bitartez.

2.– Espediente akademikoan datu hauek sartuko dira: ikaslea ibili den ikastetxearen edo ikas-
tetxeen identifikazio-datuak, ikaslearenak, haren ebaluazio-prozesuari buruzko informazioa,
arlo, jakintzagai edo eremuetako ebaluazioaren emaitzak, mailaz igarotzeari edo titulua lortzeari
buruzko erabakiak, hezkuntza-laguntzako neurriak, baimendutako curriculum-egokitzapenak eta
malgutze-neurriak, eskolatzeari dagokionez interesa duten gainerako datuak, eta, titulurik eskura-
tzen ez duten ikasleentzat, beraien ziurtagiri digitalaren emate-data.

2024/509 (36/31)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

3.– Arlo edo jakintzagai batzuetako ikasketak eremu batean integratuta egin badira, espedien-
tean, eremu horren izen eta kalifikazioarekin batera, berariaz adieraziko da zer jakintzagai integratu
diren bertan eta, Batxilergoan, beraien kalifikazioa.

4.– Oinarrizko Hezkuntzan, ikasleak agindu honen 6. artikuluan aipatzen diren berariazko hez-
kuntza-laguntzaren premiak baditu, halaxe agerraraziko da eginbide egokiaren bitartez. Oinarrizko
Hezkuntzan eta Batxilergoan baimendutako malgutze-neurriak ere agerraraziko dira.

5.– Halaber, irakasle taldeak egokitzat eta garrantzitsutzat jotzen dituen ohar guztiak erantsiko dira.

6.– Espediente akademikoak zaintzea eta artxibatzea ikasketak egin diren ikastetxearen zere-
gina da, eta espediente horiek Hezkuntzako Ikuskaritzaren eskura egongo dira.

55. artikulua.– Historia akademikoa.

1.– Historia akademikoa dokumentu ofiziala da, eta bertan jasotzen dira ikasleak etapa osoan
lortu dituen ebaluazioen emaitzak eta haren aurrerapen akademikoari buruzko erabakiak. Doku-
mentu horrek egindako ikasketak egiaztatzeko balioa du.

2.– Historia akademikoa sortzeko, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak berariaz ezar-
tzen duen aplikazio informatikoa erabiliko da. Etapa amaitzean, ikasleak berak edo, adingabea
bada, haren gurasoek edo legezko tutoreek historia akademikoa eskuratu ahal izango dute apli-
kazio horren bidez.

3.– Historia akademikoan jasoko dira ikaslearen identifikazio-datuak, eskolatze-urte bakoitzean


zer arlo, jakintzagai eta eremutan egin dituen ikasketak, aplikatu diren curriculum- eta antola-
keta-neurriak, ikasturte bakoitzeko ebaluazioan lortutako emaitzak, mailaz igarotzeko edo ez
igarotzeko hartutako erabakiak eta horien datak, kasuan kasuko etapan sartzeko proposamena-
ren data eta ikastetxe-aldaketei buruzko informazioa.

4.– Oinarrizko Hezkuntzan honako hauek ere agertu behar dira: zein arlo, jakintzagai edo eremu-
tan egin diren ikasketak curriculum-egokitzapen esanguratsuekin, horien curriculum-erreferentzia
adierazita, eta zein arlo, jakintzagai edo eremu ez diren kalifikatu Jarduera Plan Pertsonalizatua-
ren barruan, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak onartutako programa bati dagozkiolako.
Kasu horretan, kalifikaziorik gabe zenbat denbora iraun duten adieraziko da.

5.– Historia akademikoak –ziurtagiri digitalak– curriculuma ezartzen duen arauaren erreferen-
tzia eta dokumentua egiaztatzen duen egoitza elektronikoaren lokalizatzailea jasoko ditu. Historia
akademikoko datuak 2015-2016 ikasturtea baino lehenagokoak badira, eta, beraz, Eusko Jaur-
laritzan hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren aplikazio informatikoetan sartuta ez badaude,
historia akademikoak, paperezko ziurtagiriak, curriculumak ezartzen zuen arauaren erreferentzia
izango du, ikaslea matrikulatu zen azken ikastetxeak egingo du, eta ikastetxeko zuzendariaren
oniritzia izango du, adierazitako datuen benetakotasuna bermatuko duena. Batxilergoko etapan,
itunpeko ikastetxe pribatuen kasuan, atxikita dagoen ikastetxe publikoko zuzendariaren oniritzia
ere izango du.

6.– Historia akademikoak modu telematikoan aldatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko ikas-
tetxe batetik bestera.

7.– Oinarrizko Hezkuntzako ikasle bat beste autonomia-erkidego bateko ikastetxe batera aldatzen
denean ikasketak egiten jarraitzeko, jatorri-ikastetxeak historia akademikoa igorriko dio helburuko

2024/509 (36/32)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

ikastetxeari, lehenbailehen, hark eskatuta. Maila amaitu gabe badago, lekualdatzeagatiko txosten
pertsonala ere igorriko da. Batxilergoan ikasleak berak eramango du bere historia akademikoa.

8.– Matrikulazioa behin betikoa izango da historia akademikoa jaso ostean. Ikaslea jasotzen
duen ikastetxea historia akademikoa gordailutzeaz arduratuko da eta dagokion espediente aka-
demikoa irekiko du, bertara pasatuko du jasotako informazio guztia, eta ikaslea sartuko den ikasle
taldeko tutorearen esku jarriko du.

56. artikulua.– Ikasturte-amaierako ebaluazio-aktak.

1.– Ebaluazio-aktak maila bakoitzerako egingo dira. Ohiko eskolaldia amaitzen denean itxiko
dira, eta ezohiko probaren deialdian, Batxilergoaren kasuan. Agindu honetan adierazitako ezau-
garriak izango dituzte.

2.– Aktetan taldeko ikasleen izenen zerrenda jasoko da, hurrenkera alfabetikoan, maila bakoitzeko
arlo, ikasgai edo esparruetako ebaluazioaren emaitzekin. Haiek adierazteko, espediente akademikoan
erabilitako termino eta kode berak erabiliko dira.

3.– Aktetan jasoko dira, halaber, hurrengo mailara igarotzeari buruz hartutako erabakiak, Lehen
Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
eta Batxilergoko maila guztietan.

4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako eta Batxilergoko bigarren mailako
aktetan titulua lortzeari buruzko erabakia jasoko da hala dagokionean.

5.– Lehen Hezkuntzan, ikasturtearen amaieran, ziklo bakoitzeko gainditu gabeko arloen eba-
luazio-akta osagarriak egingo dira. Beraz, Lehen Hezkuntzako bigarren eta laugarren mailetan
egingo dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren kasuan, kurtso bakoitzean gainditu gabeko
jakintzagaien ebaluazio-akta osagarriak egingo dira ikastaldia amaitzean.

6.– Batxilergoan, gainditu gabeko ikasgaien kalifikazioa bigarren mailako aktetan jasoko da,
ohikoetan edo ezohikoetan, kasuaren arabera.

7.– Irakasle guztiek eta tutoreak taldeko aktan jaso diren kalifikazio guztiak egiaztatu behar
dituzte, tutoreak akta behin-behinean itxi baino lehen. Zuzendariari dagokio talde bakoitzeko akta
behin betiko ixtea.

8.– Ikasturte amaierako ebaluazio-aktek, Lehen Hezkuntzan, tutoreak sinatuko ditu, eta ikaste-
txeko zuzendariaren oniritzia izango dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan,
taldeko irakasle guztiek sinatuko dituzte eta ikastetxeko zuzendariaren oniritzia izango dute.

9.– Aurreko apartatuetan aipatzen diren ebaluazio-aktetan jasotako emaitzak dagozkien espe-
diente eta historia akademikoetan agertuko dira automatikoki.

10.– Ikastetxeei dagokie aktak zaintzea eta artxibatzea, Hezkuntzako Ikuskaritzak ontzat eman
ondoren, eta akten tratamendu elektronikoa, halakorik bada, zehazten den prozeduraren bidez
egingo da, baina horrek ez dakar ikastetxe horien ahalmenen subrogaziorik.

57. artikulua.– Lekualdatzeagatiko txosten pertsonala.

1.– Lekualdatzeagatiko txosten pertsonala da ikasleek ikasteko prozesuarekin jarraitzeko behar


duten informazioa jasoko duen dokumentua, etapa amaitu gabe beste ikastetxe batera aldatzen
denean. Bertan elementu hauek jarriko dira:

a) Egindako ebaluazioen emaitza partzialak.

b) Indartzeko eta jarraipena egiteko hezkuntza-neurri osagarrien aplikazioa, halakorik izan


bada, bai eta egindako curriculum-egokitzapenak ere.

2024/509 (36/33)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

c) Ikaslearen aurrerapen orokorrari buruz egokitzat jotzen diren ohar guztiak.

2.– Lekualdatzeagatiko txosten pertsonala tutoreak bete eta sinatuko du, ikastetxeko zuzenda-
riak ontzat emanda, arlo, jakintzagai edo eremuetako irakasleek emandako datuetatik abiatuta,
jatorri-ikastetxean eskaera jaso eta hamar laneguneko epean, gehienez eta helmugako ikaste-
txera bidaliko da.

58. artikulua.– Ikasturte-amaierako ebaluazio-txostena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta


Batxilergoan.

1.– Tutoreak, taldeko irakasle taldeak aholkatuta, azken ebaluazioaren ondoren ikasturte-amaie-
rako txostena egingo du.

2.– Txosten horretan ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren emaitza azalduko da, dagozkion kon-
petentzien bilakaera eta arlo, jakintzagai edo eremuetako ebaluazio konpetentziala, konpetentzia
espezifikoetan lortutako eskuratze-maila ponderatuan oinarrituta, eta kalifikazioak. Behar denean,
hurrengo ikasturterako hezkuntza-errefortzuko neurrien proposamenak eta gomendioak ere jasoko
dira, halakorik aurreikusi bada jarduketa-plan pertsonalizatuan.

3.– Txosten horretan jasoko da mailaz igarotzeari buruzko erabakia.

59. artikulua.– Ziklo-amaierako ebaluazio-txostena Lehen Hezkuntzan.

1.– Tutoreak, taldeko irakasle taldearen eta ikastetxeko kontsultorearen aholkua duela, Lehen
Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailetan, ziklo-amaierako txostena egingo du.

2.– Txosten horretan ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren emaitza azalduko da, dagozkion konpe-
tentzien bilakaera eta arlo, edo eremuetako ebaluazio konpetentziala, konpetentzia espezifikoetan
lortutako eskuratze-maila ponderatuan oinarrituta, kalifikazioak eta promozio-erabakia jasoko dira.
Behar denean, hurrengo ikasturterako hezkuntza-errefortzuko neurrien proposamenak eta gomen-
dioak ere jasoko dira, halakorik aurreikusi bada jarduketa-plan pertsonalizatuan.

3.– Hirugarren zikloan txosten hori etapa-amaierako txostenarekin ordeztu ahal izango da.

60. artikulua.– Etapa-amaierako ebaluazio-txostena.

1.– Tutoreak, taldeko irakasle taldearen eta ikastetxeko aholkulariaren edo orientatzailearen
aholkua duela, etapa-amaierako txostena egingo du.

2.– Txosten horretan ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren emaitza azalduko da, eta arlo, jakin-
tzagai edo eremuetako kalifikazioak, mailaz eta etapaz igarotzeari edo titulua lortzeari buruzko
erabakia eta funtsezko konpetentzien eskuratze-maila. Behar denean, hurrengo etaparako hez-
kuntza-errefortzuko neurrien proposamenak eta gomendioak ere jasoko dira, halakorik aurreikusi
bada Jarduera Plan Pertsonalizatuan.

3.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, laugarren mailako orientazio-aholkua ere erantsiko da


dokumentu horretan.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hezkuntzako ikuskaritzak gainbegiratzea.

Hezkuntzako Ikuskaritzari dagokio ebaluazio-prozesuaren garapenean aholku ematea eta


prozesua gainbegiratzea, bai eta hura hobetzeko neurriak proposatzea ere. Horretarako, ikas-
tetxeetara eginiko bisitetan, ikuskariak zuzendaritza-taldearekin, irakasleekin eta ebaluazioaren
gainerako arduradunekin bilduko dira, eta atentzio berezia emango diote ikasleen ebaluazioaren

2024/509 (36/34)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

emaitzak baloratu eta aztertzeari eta agindu honetan xedatutakoa betetzeari. Ikasleen azken eba-
luazioaren emaitzak erabiliko dira horretarako.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aurreko ikasketa-planetik datozen ikasleak batxilergoaren antola-


mendu berrian sartzea.

1.– Lehenengo mailako ikasketak azkentzen den sisteman egin dituen ikasle bat, ikasgairen
bat gainditu gabe daukala, sistema berriko bigarren mailara igarotzen bada modalitate beraren
barruan, lehenengo mailan gainditu gabe dauzkan ikasgai horiek soilik errekuperatu beharko ditu.

2.– Batxilergoko bigarren mailako ikasketak azkentzen den sisteman egin dituen ikasle batek
maila osoa ez errepikatzea aukeratzen badu, bigarren mailan kalifikazio negatiboa izan duten
ikasgaiak errekuperatu beharko ditu, bai eta lehenengo mailan kalifikazio negatiboa izan duten
ikasgaiak ere, halakorik bada.

3.– Azkentzen den sistemako ikasgairen bat gainditu gabe daukatenek sistema berrian ikasgai
horren parekoa ikasi eta gainditu beharko dute, martxoaren 28ko 205/2023 Errege Dekretuaren
II. eranskinean agertzen den moduan. Dekretu horrek ikasketa-plan batetik bestera igarotzeko
neurriak ezartzen ditu, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen
duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoa aplikatzearen ondorioz.

4.– Ondorio guztietarako, aurreko apartatuetan hau hartu behar da kontuan: 2022-2023ko ikas-
turtearen aurretik, Batxilergoko lehen mailaren kasuan, edo 2023-2024ko ikasturtearen aurretik,
bigarren mailaren kasuan, Zientzien modalitateko ikasketak egiten ari ziren ikasleei, 2023-2024ko
ikasturtetik aurrera Zientzien eta Teknologiaren modalitate berria egokituko zaie.

5.– Ikasleren batek gainditu gabe badauka «Artearen Oinarriak I», «Ikus-entzunezko Kultura II»
edo antolamendu berrian sartu ez den ikasgai espezifikoren bat, eta martxoaren 28ko 205/2023
Errege Dekretuaren II. eranskinean ez bada ikasgai horren parekorik ezarri (dekretu horrek
ikasketa-plan batetik bestera igarotzeko neurriak ezartzen ditu, abenduaren 29ko 3/2020 Lege
Organikoa aplikatzearen ondorioz), egiten ari den modalitateko beste batez ordeztuko du ikasgai
hori, ikastetxean eskaintzen diren ikasgaien artetik aukeratutako batez, alegia.

6.– Xedapen iragankor honetan azaldutako horietako egoeraren batean daudenei, etapa amai-
tzen dutenean, Batxilergoko titulua emango zaie, egin duten modalitatea eta lortu duten batez
besteko kalifikazioa adierazita. Batez besteko kalifikazioa kalkulatzeko, modalitate horretan ikasi
diren eta titulua lortzeko behar diren ikasgai guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa egingo
da, ehundarrera biribilduta.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.

Indargabetuta eta ondorerik gabe geratzen dira, hurrenez hurren, agindu eta ebazpen hauek:

a) 1993ko maiatzaren 5eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena,


Haur Hezkuntzan ebaluazioa arautzen duena.

b) 2008ko uztailaren 7ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Oina-
rrizko Hezkuntzan ikasleen ebaluazioa arautzen duena.

c) 2010eko uztailaren 26ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena,


Batxilergoaren antolamendua eta ebaluazio-prozesua arautzen dituena.

2024/509 (36/35)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 23. zk.
2024ko urtarrilaren 31, asteazkena

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ikasketen antolamenduaren arloko eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu
honen edukia garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko
da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.

2024/509 (36/36)

You might also like